Category Archives: dokumentuak

Ez da zaborra, baliabideak baizik / Lurralderako Bizkaiko Eguzkiren proposamena (2017)

ZaborrikEz-Baliabideak

Klikatu irudian dokumentu osoa irakurtzeko

Azken hilabete hauetan  Bizkaiako Eguzkiren kolektiboan gure lurralde historikoan hondakinen kudeaketa eredua aztertu eta eztabaidatu dugu. Eskuartean duzun dokumentua ideien trukaketatik eta proposamen ezberdinetatik lortutako emaitza da, honekin “Lan Koadernoak” deitutako bilduma hasiko dugu. Dokumentu irekiak izango dira bai barnetik zein kanpo eragileek ekarpenak egin ditzaten, errealitatea etengabe aldatzen baida. Honek, gertakarien garapenean pentsaera irekia izatera behartzen gaitu proposamenak eta egoera aztertzeko unean.

Dokumentu hau hondakinen kudeaketari buruz arituko da eta bi zati nagusi izango ditu: gaur egungo egoeraren azterketa xumea eta proposamenak edota jarraitu beharreko lan ildoa, Eguzkiren ustez, lan egin behar dugu aldatzeko, hobetzeko eta ekonomia zirkular osoko eredua lortzeko, gure oinarria erderazko 3R-en (Berrerabilpena, Konponketa, Birziklapena) puntu gorena lortzeko helburuarekin, eredu bezala materialen sorkuntza, natura berarena. Dena, ikuspegi global batetik, behintzat gai izan garen punturarte eta espero duguna hobetzen joatea jasoko ditugun proposamenekin.

Gaur egun, Administrazioak premia dauka EBk ezarritako helburuak betetzeko: %50eko birziklapena Herri Hondakinentzako (Komertzialak eta Etxekoak) eta 2030erako %65ekoa. Uste dugu helburu hauek lortzeko, eta konformatu Gabe, eta urrunago heldu ahal izateko, Foru Administrazioak Zabalgarbi errauskailuan  oinarritutako kudeaketa ereduarekin apurtu behar dugula.

Gainera, 2020an %50eko helburua lortzeko hain epe laburrarekin, argi dago ez daukagula hanka sartzeko aukerarik eta hartzen diren neurriak ondo beharrezkoa da ondo bideratuak izatea. Horretarako, erabat beharrezkoa da lehen unetik mekanismoak eta baliabideak ezartzea herritarraren parte hartzea bermatzeko.

Lehen pauso hori gure herrien erradiografia erreala egitea da, eta hemendik Aurrera 3R-an oinarritutako kudeaketa neurriak ezarriko lirateke. Ez dugu Bizkaiko Herri Hondakinen Kudeaketa III Plan Integralaren akordioa eta lanketa azeleratu nahi, modu bertikalean, goitik behera datozen neurriekin (foru instituziotik herrietara). Bertikalitate horri buelta eman, eta azterketatik eta herrietatik bideragarriak diren proposamenetatik abiatuta Herrialdeko diagnostikoa egin ahal izateko. Emaitza homologatuak planteatzea, ez du zertan esan nahi metodologiak homogeneizatzea.

Errausketarik gabeko alternatiba

Proposamenaren dokumentua euskaraz irakurtzeko sakatu hemen

Hona hemen sarrera:

Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz. 2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo errefus baino gutxiago entregatuz. 2016an Debagoienak osorik hartuta %80 bereizi eta errefusa 80 kgtara murriztea lortu du, eta badira Gipuzkoan herriak 50 kg edo gutxiagotan dabiltzanak. Arazoa azken errefus kopurua da, hori gutxitzeak dauka lehentasuna. Udal eta herritar guztiek gaikako bilketa ona eta zuzena egitea da lehenbiziko gakoa. Mundu osoan ezaguna da nola egin, eta Gipuzkoan ere bai: hondakinak ondo sailkatzea herritar guztien bete beharra da eta administrazioak erraztasunak jartzen dizkio herritarrari bilketa on batekin. 80-50 kg errefus horiek gehiago murrizteko, hurrengo urratsa da tarifa justua, familia bakoitzak sortzen duen kopuruaren araberako tasa pagatuz, eta horrekin batera sustatuz berrerabilpena, produktuen sortzaileen erantzukizuna diseinuetan, eta abar.

Eguzkik: “Foru Aldundiaren Hondakin Plan berriak erraustegia legitimatzea beste helbururik ez du”

Zubietako errauskailuaren infografia

Zubietako erraustegiaren infografia (beti tximia marraztea “ahazten” zaie)

Foru Aldundiak 2017. eta 2030. urte bitartean Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokor berria egin nahi du, eta Plan horren Hasierako Dokumentu Estrategikoa erakusketa publikoan egon da joan den ostiralera arte. Eguzkik aukera aprobetxatu du hainbat alegazio edo ohar idatziz aurkezteko. Alegazio hauetan guztiz zalantzan ipintzen du Plan berria oinarri dituen datuen fidagarritasuna. Izan ere, talde ekologistaren ustez, prozesu logikoa inbertitu da: erraustegia eraikitzeko erabakia datu errealetan oinarritu ordez, erraustegia eraikitzeko erabakia hartu dute eta orain erabaki hori justifikatzeko datuak nola edo hala aurkeztu behar dituzte.

Eguzkiren ustez, oso adierazgarria da 2002-2016ko Plana eta Plan berria talde berak idaztea. Talde hori Xabier Garmendia sailburuorde ohiak zuzentzen du. Garmendiak hondakinei buruz duen ikuspuntua norabide bakarrekoa da eta, kasualitatez, beti bukatzen da errauste-planta batean. Bada, talde horrek, aurreko Planari begira egin zituen aurreikuspenetan, porrot egin zuen, oso porrot nabarmena, gainera, bai sortutako hondakin kopuruari dagokionez, bai gaikako bilketa-tasari dagokionez. Porrota hain izan zen nabarmena ezen errauste-plantaren ahalmena %30 murriztu behar izan den. Hala ere, Plan berriaren kalkuluak egitea talde berari enkargatu diote. Harrigarria.

errauskailua 2015 azaroa

Errauskailua eraiki nahi duten orubea

Gauzak horrela, Hasierako Dokumentu Estrategikoak aurkezten dituen datuak oraingoan ere errealitatetik urruti egongo diren susmoa dugu. Eta susmo hori elikatzen duten hainbat zantzu ere badira. Esaterako, Dokumentu Estrategikoak iragartzen duenaren kontra, hondakin kopurua jaisten ari da. Hori adierazten du, adibidez, Donostiako Iraunkortasunaren Behatokiaren iazko txostenak. Aldiz, gaikako bilketak aurrera jarraitzen du, arazoak arazo, eta, nolanahi ere, garbi dago askoz aurrerago joatea borondate politiko kontua baino ez dela. Bestela, nola da posible Debagoienako Mankomunitatean gaikako bilketa %80 ingurukoa izatea eta Txingudikoan, berriz, %40ren bueltan baino ez egotea? Gainera, Hasierako Dokumentu Estrategikoak aurreikusten du Gipuzkoako biztanleriak hurrengo urteetan gora egingo duela. Hau oso-oso arraroa da Eustat-ek zein INEk behera egingo duela iragartzen dutelako.

Gauzak horrela, Diputazioaren Hondakin Plan berriaren oinarrian diren datuak fidagarriak al dira?

Konpostatzeari dagokionez, norabide-aldaketa

Erraustegia eraikitzeko erabakiak, datuak modu “jakin” batean aurkeztera behartzeaz gain, erraustegirako “erregaia” bermatzeko estrategiak diseinatzera ere behartzen du, estrategia horiek birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren kaltetan badira ere. Alde horretatik, oso adierazgarria da Dokumentu Estrategikoak konpostatzeari dagokionez iragartzen duen norabide-aldaketa. Izan ere, dokumentuak dio konpost kopurua produktu hau merkaturatzeko aukerak BALDINTZATUTA egongo dela. Garbi dago zein den helburua: gaika bildutako organiko kopuru handi bat biometanizaziora eta, azken batean, erraustegira bideratzea. Guk ez dugu onartzen konpostatzeari galga jartzea merkatuan eskaera gutxi dagoen aitzakian. Izan ere, merkatuan zepa edo errauts toxikoen batere eskaerarik ez dago eta hori ez da oztopo erraustegiaren alde egin dezaten.

Lapatxeko konpostatzen planta

Lapatxeko konpostatzeko gunea

Pizgarri ekonomikoak: literatura ederra

Hasierako Dokumentu Estrategikoak 7. orrialdean aipatzen du gaikako bilketa bultzatzeko pizgarri ekonomikoak beharrezkoak direla. Oso ondo, baina honek ez du zerikusirik aurten bertan Gipuzkoako Hondakin Kontsorzioak hartu dituen erabakiekin. Izan ere, GHK-k errefusaren kudetzeko tasa %20 garestitu du. Oso ondo. Baina biohondakinak kudeatzekoa %92 garestitu du. Oso-oso gaizki! Erabaki honek helburu bakarra du: asko birziklatzen duten herriak zigortzea eta gutxi birziklatzen dutenak, berriz, saritzea. Zinez ederra da Hasierako Dokumentu Estrategikoak esaten duenaren eta Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak egiten duenaren arteko aldea.

Parte-hartzea eta gardentasuna

Atal honetan, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokiak aipamen berezia merezi du. Bertan, talde ekologistek edo herritar elkarteek ez dute inolako ordezkaririk izango. Harrigarria. Foru Aldundiak garrantzi handia ematen omen dio Behatoki honi hondakinak murrizteko, baina murrizte-bidean hartutako neurriak sozializatzen berebiziko lana egin zezaketen talde eta elkarteei atea ixten die.

Hauek dira Eguzkik Gipuzkoako Hondakin Plan berriari momentuz egin dizkion oharretatik batzuk. Testu osoa hemen irakur daiteke.

Oñatin belatz handi bat tiroz bota dutelako Eguzkik jarritako salaketa onartu du Fiskaltzak

Belatza_contentOñatin tiroz belatz handi bat bota dutelako Eguzkik jarritako salaketa onartu du Gipuzkoako Fiskaltzak, eta ikertzeari ekin dio, talde ekologistak proposatu dituen txostenak eskatuz.

Oñatiko Naturzaliak taldeko kideek informatu dutenez, orain dela hilabete bat larri zauritutako belatz handi bat aurkitu zuten San Martin harizti inguruan. Horrelakoetan egin ohi denez, Igeldoko Arrano Etxera eraman zuten, baina berehala hil zen.

Belatz handia (Falco peregrinus) legez babestutako espeziea da. Gipuzkoan bikote bakan batzuek baino ez dute kumatzen. Belatz handi bat botatzea ingurumenaren kontrako delitua da. Izan ere, orain dela gutxi pertsona bat zigortu dute espezie honetako eme bat Atotxa Errekan (Donostian) tiroz bota zuelako.

Oñatiko belatza ehiza-alditik kanpo bota dute. Hau da, nahita bota dute, duda handirik gabe. Oraingoan ez dago esaterik beste espezieren batekin nahastu dutenik. Izan ere, sinesgarritasun gutxiko aitzakia hori askotan entzun behar izan dugu. Gainera, Oñatiko belatza espezie honetako aleak kumaldian bete-betean daudenean bota dute; beraz, txitak galdu izana oso litekeena da.

Eguzkikook, Oñatiko Naturzaliek bezala, badakigu belatza bota duena aurkitzea zaila izango dela, baina hemen baten batek delitu bat egin du (nahiz eta ingurumenaren kontrako delitua “baino” ez den) eta ikertu, behintzat, egin behar da.

Errauskailuaren eraginak osasunean

osasuna2Errauste planta, edozein zabor erretzeko labea da. Teorian, hondakin birziklagarriak ez lirateke erre beharko, baina praktikan, errauskailuak kudeatzen dituzten enpresentzat, papera, plastiko edo egurra erretzea, interesgarria da, konbustioa errazten baitu. Instalazioak, osasunerako kaltegarriak liratekeen isuriak ahalik eta txikienak izateko asmotan, iragazki eta mekanismo desberdinez ornituta daude. Baina ondorengoa kontuan izan behar da:  tresneriaren funtzio txarrak, eskuz egindako lanen akatsek, kostu ekonomikoan jaitsierek eta mantenu edo garbiketa ezegokiek, balio teorikoak eta agintari eskudunek baimendutakoa baino isurtze toxiko handiagoa dakarrela, isurtze oso handia batzuetan (1, 2, 3, 4, 5, 6). Andorra da kasurik argiena, gobernuak itxi beharreko Errauste planta bat izateagatik; isuri toxikoak, baimendutakoak baina mila bider handiagoak zirelako alegia.

Artikulu honen helburua, literatura medikuan argitaratutako ikerketa epidemiologikoen ondorioak azaltzea da. Honela, mota honetako artikuluak irakurtzeko ohiturarik ez dutenengana, informazio hau  irits-arazteko helburuarekin.

Txostena irakurtzeko sakatu hemen

 

Ulia mendiko ibilaldi proposamena

IMG_4019La cornisa con los acantilados más verticales de la costa Vasca.

Tercera entrega y última de la trilogía de la costa Vasca (anteriores Mendia 26-10-2015 y   xxxx ) para intimar con la geo ruta del monte Ulia, sector oriental, en una excursión espectáculo y fantasía, con unos valores indiscutibles e infrecuentes en los litorales de Europa, una conjunción de tierra y mar, en una uniforme cornisa sobre verticales acantilados, lisos como frontones, con valles colgados, riscos recortados y geo formas variadas. Una maravilla de la naturaleza.

Nace esta propuesta desde el estacionamiento del collado Mendiola, Ikastola Herri Ametsa, a donde se llega por una empinada y estrecha carretera que se inicia a la izda  del alto de Miracruz (Restaurante Arzak)  de Donostia, o por la urbanización adosada detrás de la iglesia y colegio de la Asunción.

Pero si el aficionado lector quiere alargarla, se recomienda iniciar la excursión desde el mismo alto citado (Panel informativo de la vuelta a San Sebastián). Tras los primeros duros compases (Mendiola bidea), cuando la carretera se suaviza, a la izda nace un senda montañera (refª bandas blanquiazules de la “Donostiako itzulia”) que llevará al senderista hasta la pista cimera. La cruzará y seguirá por una perfecta senda, en un bosque de coníferas, que circunvalando la finca de la comuna granja “las doce tribus de Ulia” termina en el estacionamiento del collado Mendiola.

Allí, el montañero tomará en descenso, a la izda, el buen camino tradicional que se dirige a la capital Gipuzkoana por el Talaia bidea (balizas rojiblancas). En breves minutos, cuando la ruta se acerca a la cala Illurgita, otro estrecho sendero “malabajada” a la dcha (bandas blancas) pierde altura hacia el valle colgado de “La caldera”, con su caseta de pescadores (Illurgitako kaxeta) y la fuente (Errotaxarko iturria),  que se dejan a pocos mts a la izda. El deportista llegará a los túneles de JOPP, y por el de la izda, abierto, cruzará la montaña hacia los acantilados  más verticales de la costa vasca, los de Putakio en Baxurko Bantxa. El senderista es recibido en la entrada de la geo ruta oriental y también ruta de los acantilados, por las formaciones frontales en paralelo bajo Punta Elgorri, que el sol las colorea de unos brillantes colores amarillentos. El mendizale, tras salvar dos acueductos que datan del año 1842, se acercará al borde del precipicio donde se acentúan geo formas diversas con afilados perfiles. Las vistas hacia el horizonte son inolvidables y también el repaso de las formaciones que aquí se desarrollan, destacando las verticales estructuras de escapes de agua, con muchos extractos y compactos de areniscas. El marchador que progresará a dos metros del precipicio, en una travesía inolvidable, un capricho, un placer para los sentidos, perderá altura hasta el último barranco, la V perfecta de “Saltoko erreka”, bajo la pirámide de “Arando txiki” y otras violentas paredes, donde se sitúa otro aliciente de la sugerencia, el almenado faro de la Plata. Entre dos escarpes con cavidades de aspecto “gruyere”, con abrigos y pequeñas cuevas, discurre la senda, limpia y bien trazada, hasta el mirador del faro.

Desde allí, el deportista tomará al llegar la senda pirenaica que a la dcha  va, por el lomo de la montaña, en directa y rápida ascensión hasta la cima del fuerte del Almirante, con sus restos de murallas. La vista es de recibo. Y luego por la vereda de la dcha, la que da vista al mar,  conocida como “senda de los cazadores”, (la caza está prohibida en Ulia por los municipios de Donostia y Pasaia) el excursionista se dirigirá hacia el collado Mendiola. En el trascurso observará el desfiladero, con más geo formas en su interior, y una cueva cerrada al público, pero hay otras dos formaciones que llaman la atención. Son los casos de dos afilados crestones ruiniformes con abrigos y oquedades y un arco ventana. La excursión finaliza en el parking de la ikastola, si el mendizale la ha iniciado desde allí. Si tiene que volver a la ciudad, seguirá por la estrecha carretera hasta el alto de Miracruz.

COMO LLEGAR

Una vez en San Sebastián, tomar la carretera N-I, puente de Santa Catalina, calle de Miracruz hasta el alto de Miracruz (Rte Arzak). A la izda nace una estrecha carretera  que llega hasta el estacionamiento del collado Mendiola-Ikastola Herri Ametsa. Se puede entrar también a la carreterita desde la urbanización adosada al colegio iglesia de la Asunción, unos mts bajo el alto

PASO a PASO

00,00  Alto de Miracruz (60 m)

00,29 Pista cimera (190 m)

00,38 Collado Mendiola (145 m)

00,47 Senda litoral (105 m)

01,30 Mirador del Faro de la Plata (130 m)

01,43 Cima fuerte del almirante (230 m)

02,20 Collado Mendiola-Ikastola (145 m)

02,40 Alto de Miracruz (60 m)

 

DATOS

Longitud: 6 km desde Collado Mendiola

7,2 km desde el alto de Miracruz

Desnivel: 430 m

Horario: 1,55 h desde la Ikastola

2,40 h desde el alto de Miracruz

Dificultad: Fácil

Se emplea más horario para la contemplación de los excelentes paisajes.

IMG_4006 IMG_4008 IMG_4015

Osasunerako kaltegarri diren elikagai gehigarrien gida praktikoa

frutaElikaduran eta honi loturiko industrian erabiltzen diren gehigarri kaltegarri gehientsuenen zerrenda elkarreragile edo interaktiboa, E hizkia eta ondorengo zenbakiari dagokionez sailkatuta eta ze neurritaraino izan daiteken kaltegarria osasunean esaten diguten adierazleekin.

Batez ere minbizia eragiten dutenak, biokaltegarriak direnak eta osasunean kalte larriak eragin ditzaketenak aipatzen dira.

Milaka eta milaka gehigarri dira baimendu gabeak, izan ere baimenduak oso gutxi  dira.

Batzuk noizbehinka eta ilegalki erabiltzen dira batez ere  Batasun  Europearrean bezalako kontrolik ez dagoen herrietan

Gida ikusteko sakatu hemen

ZWE. Aireko kutsadura eta hondakinen errausketa. 2015 Azaroa

Dokumentua ikusteko, irudiaren gainean klikatu ezazu.

lafarge 2015 abendua

LAFARGE MONTCADA I REIXAC (BARTZELONA). ZEMENTU FABRIKA

Ikerketaren egileak: Fundació ENT.

Dokumentuaren sarrerak honela dio:

Este informe aborda cinco casos de estudio sobre la incineración y coincineración de residuos en la Unión Europea, en relación con el cumplimiento de las principales directivas relativas a la contaminación atmosférica.
Las políticas sobre emisiones atmosféricas y la calidad del aire se encuentran entre las políticas medioambientales con una tradición más larga. Han hecho progresos notables especialmente en el contexto de la lluvia ácida de los años 801. Sin embargo, a medida que la demanda y los precios de la energía aumentan, el cambio climático continúa desafiando los modos de producción y consumo industriales.
Es en la encrucijada de la crisis energética (p.e. ausencia de reservas de combustible fósil en la UE) y en el aumento de la generación de residuos donde la incineración ha ganado protagonismo en la última década como opción de eliminación. No obstante, la sociedad ha impugnado la incineración de residuos desde varios puntos de vista.
En primer lugar, desde el punto de vista de la salud y de riesgo ambiental. A pesar de la adopción de medidas de reducción de la contaminación, la emisión de contaminantes a la atmósfera, el suelo y el agua es una consecuencia inevitable de la incineración de residuos. Entre otros contaminantes, las dioxinas, los metales pesados y las partículas pueden causar enfermedades respiratorias, cáncer, daños al sistema inmunológico y problemas reproductivos y de desarrollo.
En segundo lugar, una vez las incineradoras están en funcionamiento se espera que un flujo constante de residuos (p.e. los residuos sin clasificar) alimente estas operaciones. Por ello, pueden potencialmente convertirse en un bloqueo tecnológico ya que se desalentarán futuros avances en el desarrollo de políticas de prevención de residuos, recogida selectiva, reutilización y reciclaje.

En tercer lugar, desde el punto de vista de la conservación de la energía, según el análisis de ciclo de vida, la incineración es menos preferible que la reutilización y el reciclaje de materiales.5
Este informe trata sobre los contaminantes liberados en el aire ambiente, en relación con los valores límite exigidos por las directivas de la UE. Se estudian cinco casos indagando en las dimensiones más relevantes de la contaminación atmosférica causada por la incineración y la coincineración, concretamente en los valores límite de emisión (p.e. valores medidos en el punto de las emisiones, por ejemplo emisiones de chimeneas), valores límite de inmisión (p.e. estándares de calidad del aire ambiente, valores medidos por los dispositivos de vigilancia públicos), conflictos de procedimiento en la expedición de los permisos y conflictos de legitimidad en cuanto a la valoración de opciones alternativas de gestión de residuos.