PRADALESI ONGI ETORRIA BUSTURIALDERA!
EKAINAREN 22an, 10:30tan GERNIKAKO BATZAR NAGUSIETAN BATUKO GARA PRADALESI GAUZATXO BI ESATEKO:
1-. EZ EZ EZ…GUGGENHEIMIK EZ!
2.- URDAIBAI EZ DAGO SALGAI!
Bateratze baimendua
PRADALESI ONGI ETORRIA BUSTURIALDERA!
EKAINAREN 22an, 10:30tan GERNIKAKO BATZAR NAGUSIETAN BATUKO GARA PRADALESI GAUZATXO BI ESATEKO:
1-. EZ EZ EZ…GUGGENHEIMIK EZ!
2.- URDAIBAI EZ DAGO SALGAI!
Bateratze baimendua
Datorren larunbatean, hilak 22, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.
Azokan parte hartzeko, bidali mezua eguzkibarakaldo@gmail.com
Gernika-Lumoko Dalia fabrika zaharra eraisteko lanak hasi direla salatzeko helburuagaz elkarretaratzean bildu gara gaur [ekainak 15] Urdaibaiko herritarak. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek Guggenheim Urdaibai proiektuaren bi egoitzetako bat jartzeko aurreikusten lekua da hori.
Horregatik, Zaindu Dezagun Urdaibai, Guggenheim Urdaibai Stop, Guggenheim EZ, EGUZKI Talde Ekologista, Ekologistak martxan eta Lanius Ornitologi Elkarteak elkarregaz zabaldutako deialdiak erantzun zabala jaso du: eskuetan pankarta eta banderak eta kamisetak soinean ditugula, lanen eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren etetea eskatu ditugu.
Dalia testuinguru historiko batean kokatu behar da, eta kontutan izan behar da nondik etorri zen, zer egin zen berton eta zer garrantzia duen Gernikarentzako.oiektuaren inguruan pentsatzeko bi urte hartuko zituztela iragarri zuten, eta agerian geratu da.
Dalia eraisteko hondeamakina modu erdi klandestinoan egin da, eta ez dakigu lan horiek aurrera eramateko beharrezko lizentziarik aitortu zaien.
Modu berean, herritarrei oinarrizko informazioa eskaini ez izana leporatu diegu eraisketa lanen arduradun guztiei. Hartu beharrekoak ziren osasun eta prebentzio neurriak ez diote batere inporta izan. Hemen amiantoa dago, eta jendeari, inguruko auzokideei ez zaio horren berri eman.
Bai eraisketak, bai Guggenheim Urdaibai proiektuak biosferan izango duen inpaktua salatu nahi izan dugu beste behin. Hala, txosten ofizialek diotenez Urdaibaik ia gaindituta duela harrerako gaitasuna. Orduan, zertarako behar dugu jende gehiago? Modelo turistikoa bultzatzeko.
Modelo horrek errekan dauden balio naturalak, kulturalak eta hizkuntza bera ere arriskuan jartzen ditu. Proiektuak bultzatzen duenak inbasio kulturala eta lurraldearen suntsipena ekarriko dituela aurreikusten dugu. Urdaibak duen helburuaren kontrako ekintza zuzena da.
Daliaren eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren kontra antolatzen jarraitzeko prest agertu gara elkarretaratzean bildu garenak. Horregatik, adierazi dugu udaletxera joko dugula aurkeztutako salaketaren inguruan erantzunik jaso ez dugula salatzera.Guri ez digute zabaltzen babes judizial eragingarria jasotzeko aukera, eta hori ere landu beharko dugu.
Modu eta denbora batean erantzun bat jasotzea guztiok dugun eskubidea bada, agian ez gara Arartekora joango, guardiako epaitegira baizik. Izan ere, fiskaltzan, kultura sailean eta udaletxean ipini ditugun salaketak eta bat-berak ere ez digu erantzun.
Mendiak, ibaiak, hondartzak eta gure ondarea desjabetu nahi dituzte.
Gure iragana da, gure oraina eta baita gure etorkizuna ere.
Horregatik erabaki dugu deialdi honetan bat egitea abusu horri aurre egiteko.
Bizkaia hobe baten alde borrokatzeko.
Haien makroproiektuetarako dena ez dela onargarria erakusteko.
Enpresa pribatuaren eta kapital handien mesedetan espoliazioa baimentzen duten botere publikoen aurrean lurra defendatzeko.
Bizkaia ez dago salgai, eta ez dugu onartuko gure herriak puskaka hondatzea, ezta bizi dugun lurraldea txikitzea ere.
GURE IRAGANAGATIK, GURE ORAINAGATIK ETA GURE ETORKIZUNAGATIK.
📆 Ekainak 22,
📌 Jesusen Bihotzetik (Bilbo)
🕡 18:30ean
Erakuts dezagun gure indarra lur hau salbatzeko!
Herriak bakarrik salba dezake herria.✊
BIZKAIA EZ DAGO SALGAI!
Gorostiza Auzoko Auzo Elkarteak prentsaurrekoa eskaini du datorren igandean, ekainak 16, 12:00etan, Herriko Plazan, Gorostiza eta Kastrexana landa-auzoak biaduktuekin zeharkatuko dituen Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua gaitzesteko, Barakaldoko birika berdean, balio ekologiko handiko El Regato haranean, ingurumen-inpaktu larria izango duena.
Ekintza honek, 3 aste eskasetan 5.000 sinadura inguru bildu dituen sinadura-bilketarekin batera, ekintza-egutegi baten hasiera markatzen du, proiektu honen ezespena aldarrikatzeko, are gehiago Barakaldo Naturala erakundeak 2018ko ekainean planteatutako Santurtziko portuko merkantzia-trenak igarotzen diren trenbidea lurperatu eta modernizatzeko alternatiba bideragarriak daudenean, onura sozial handiagoarekin, espazio naturalei eragin gabe eta diru publikoaren kostu handiagorik gabe (obra zibileko txostena, txosten sozioekonomikoa, Barakaldoko biodibertsitatearen ebaluazioa), Eusko Jaurlaritzak 2019ko martxoan agindutako informazio-azterlana argitaratu baino hilabete batzuk lehenago.
Manifestazioa:
11:00: Ureta kaletik irteera (Gorostiza)
11:30: Retuerto
11:45: Zuazo-Arteagabeitia
12:00: Herriko Plaza, Barakaldoko erdiguneko ibilbidearen hasiera
Gure Lurra defenda dezagun!!
Gure seme-alaben etorkizuna babes dezagun!
Ez da lehen aldia EGUZKItik publikoki salatzen duguna Lea Artibain gaikako bilketaz arduratzen diren kamioiak goiko estalkia irekita daramatela.
Hondakinak gordetzen dituzten tokiko estalkiak irekira eramaten dituzte, ondorioz, batetik bestera egiten dituzten bidaietan zamaren zati bat galtzen joaten dira. Zenbait eta abiadura handiagoa, orduan eta errazago irteten dira kamioitik.
Beraz, hori errazago gertatzen da hiriarteko eremuetan. Horixe da, hain zuzen ere, ingurumenari kalte handiena egiten dion tokia.
Hori gutxi balitz, lurrera jausten diren paperen artean, herritarren dokumentu pribatuak aurkitu ditugu, hala nola, ohar pertsonalak, bankuko ordainagiriak… beraz, honek ekarri ditzaken ondorioak larriak izan daitezke eta informazioa modu txarrean ibiliz gero, Datu Pertsonalak Babesteko Legea urratu lezake.
Hondakinen kamioiak kudeatzen dituen enpresari ingurumenaren interesak eta herritarren pribatutasuna defendatzeko eskatu nahi diegu. Izan ere, birziklapen txar batek ez dio inolako mesederik egiten tasak handitzeari. Arazoa konpontzeko neurriak hartu behar dira.
Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistatik birziklatzeko eta honen garrantziaz jabetzeko deia luzatu nahi dugu eskualdera.
Bizkaiko Auzitegiak 60.000 euroko isuna ezarri dio Erandion egoitza duen tresna elektriko eta elektronikoak birziklatzen dituen enpresa horri, eta 19.500 eta 7.500 euroko isunak ezarri dizkie ikertutako garaian lanean ari ziren lau goi-karguduni.
Indumetal Recycling enpresari ikerketa hasi eta zortzi urtera, Justiziak bere iritzia eman du orain enpresa horren aurka aurkeztutako salaketaren aurrean.
2018ra arte askotan salatu genuen han gertatzen zena, eta hemen duzue orduan esan genuena:
Iazko udaberrian, Sakana, Itza eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko eskaera uholde bat sartu zen udaletxeetan. Sakanan, osotara 15 zundaketa eta proba geofisiko askotarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino.
Berri larria izan zen, STOP AHT zundaketak ekimena osatzen dugun taldeok uste baitugu zundaketak obren hasiera direla. Orain arte egindakoa ez da alferrikakoa izan. Zundaketa-lanek urtebeteko atzerapena omen daramate Garraiobideen Estatu Idazkariak berriki adierazi duenez. Haren ustez, arazoak dituzte azterketak egiteko udaletxe zein partikularrengandik egondako planto irmoa dela eta.
Krisi ekologikoa, ekonomikoa eta soziala gogor jotzen ari direnean, krisia bera areagotzen eta funtzio sozialik beteko ez duen azpiegitura batean dirua xahutzen ari dira, hots, orain arte 215 milioitik gora Nafarroan soilik. Gainera, ezin dugu ahantzi muga teknikoengatik merkantziarik eraman ezingo dituen AHTak energia kontsumo handia duela eta bestelako makro azpiegiturak ekarriko dituela gurera, energia kontsumo honi aurre egiteko. Gainera, herri eta laborantza lurrak galduko dira, CO2 isuriek gora egingo dute, babestutako eremuak eta biodibertsitatea kaltetuko dira eta egungo trenbidea hilzorian utziko da.
Udazkenean Lakuntza eta Arbizu artean egin bezalaxe, oraingoan Errotz, Izurdiaga eta Urritzola artean dauden lau zundaketa puntuak ezagutzeko mendi martxa antolatu dugu, ekainaren 8rako. Horrez gain, zundaketen aurkako protokoloak indarrean darrai: Zundaketa baten berri izanez gero, kontaktatu Udalarekin eta STOP AHT Zundaketak ekimenarekin honako zenbakian: 656711130.
Ez dugu gure etorkizuna Sakanaren errealitateaz tutik ere ulertzen ez duten enpresari batzuen esku utzi nahi, porlan, harri, eta legarrez beterik ikusiko duguna ez buru ez hanka ez duen makroproiektu honekin. Orain da momentua indarrak batzekoa, herritarron gaitzespena adieraztekoa eta zundaketak gelditzekoa.
MENDI MARTXA EGITARAUA
–DATA: ekainak 8, larunbata
–IBILBIDEA: Izurdiaga- Urrizola- Errotz-Izurdiaga
–IRTEERA: 9:30 Izurdiagako Kontzeju Etxetik
–HAMAIKETAKOA: nork berea Errotzen
–BUKAERA: 1,30etan
–BAZKARIA: Izurdiagako Kontzeju Etxean. 15 €.
Erreserbak (hilak 5 asteazkena baino lehen): stopahtzundaketak@gmail.com/
675510477 (whatsapp-telegram)
STOP AHT ZUNDAKETAK EKIMENA
Bidasoako mendietan Zelena inbertsio funtsak egin nahi duen “Azkua” izeneko makroproiektu eolikoaren aurka dihardurten herrietako plataformek online sinadura edo atxikimendu bilketa abian jarri dute. Azpian doan estekaren bidez sinatzeko eta informazio hau zabaltzeko eskatzen dute.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfUu4g0JRzwGoD8qZwk61hjZSeR0xZtc15dNbIHr_o34ZUn0w/viewform
Maiatzak 27 astelehenean, Donostian hitzaldia emango du Guggenheim Urdaibai STOP plataformako kide Eider Gotxik, arratsaldeko 7etan Groseko Okendo Kultur Etxean. Jakina denez, Urdaibai natura- eta kultura- aberastasun handiko ingurunea da, UNESCOk 1984an Biosfera Erreserba izendatua. Orain, bi Guggenheim Museo eta horiek behar duten azpiegitura guztia eraikiz, Urdaibaiko erreserba masen turismoa erakartzeko gune bihurtu nahi dute, biosferaren bihotza okupatuz eta itzulezinak izango diren kalteak eraginez. Eta guzti hori diru publikoarekin. Hori dela eta, Urdaibaiko Guggenheim makroproiektuaren auziari buruz informatzeko hitzaldira biltzeko dei egiten dugu.
Joan den urtarrilean, Urdaibaiko Guggenheim proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina egin kontu: Guggenheim Urdaibai STOP plataformak salatzen duenez, Bizkaiko Aldundia, Euskal Gobernua eta Espainiako Gobernua proiektua errealitate bihurtu asmoz azpijokoak egiten dabiltza eta Biosfera Erreserba babesten duten lege eta araudiak aldatzeko ekimenak bultzatzen ari dira. Egitasmo honekin, Urdaibaiko ondare historiko eta naturala interes pribatuen mesedetan nabarmenki ustiatzeaz gain, Busturialdeako eskualdea turismora bideratu nahi dute erabat, turisten etorrera masiboak herritarren bizi-baldintzetan eta tokiko ehun sozio-ekonomikoan eragingo lituzkeen ondorio kaltegarriak aipatu gabe. Beste hainbat lekutan eta proiektutan egin izan den bezala, kulturaz eta arteaz baliatzen dira turismoan eta ostalaritzan oinarritutako negozio pribatuak sustatzeko. Horregatik, proiektua gelditzeko borrokak jarraitzen du (informazio gehiago: https://guggenheimurdaibaistop.info/es/)
Hortaz, Donostia Defendatuz koordinadorak igandea 26an deitu duen manifestazioaren biharamunean, jende guztiari Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren hitzaldira biltzeko animatu eta deialdi hau zuen inguruan zabaltzeko eskatu nahi dizuegu.
Antolatzaileak: Satorralaia, Bizilagunekin, Haritzalde eta Ekologistak Martxan.
Azpeitin egin genuen manifestazio nazionala hasiera besterik ez zen izan. Maiatzaren 26an Kolitzara mendi martxa bat antolatu dugu Enkarterrin eraiki nahi dituzten makroproiektu eolikoen aurkakotasuna adierazteko. Animatu parte hartzera! Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!
Berriztagarriak BAI, baina HORRELA EZ!