Ulia-Jaizkibel erakusketa Donostian

Jaizkibel erakusketa 2015 martxoaErakusketa baten bidez, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea deklaratzea defendatzen du Eguzkik.

Erakusketa Donostiako Gladys Eneko jauregian ikus daiteke,  apirilaren 12ra arte.

Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Jaizkibel-Ulia itsas babesgunea deklaratzeko proposamen zientifikoa egin zuten, eta proposamen hauxe du ardatz Eguzkik paratu duen erakusketak. Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai, Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, hau da, Mandasko dukearen jauregi zaharrean.

Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibel eta Ulia ondoan. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, Donostia eta Biarritz bitartean 27.000 hektarea inguruko babesgune sarea sortuko litzateke. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

Jaizkibel itsasertza 2015 martxoa

Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte Ulia-Jaizkibel itsasaldean. Horitatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitatetatik 12 bat bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte.

Balore hauen berri eman nahi du Eguzkiren erakusketak. Kapera zaharrean dago kokatuta (sarrera, jauregitik). Aste Santu zein Bazko Asteko egun guztietan bisitatu ahal izango da, honako ordutegi honen arabera:

Igande eta jaiegunetan: 10etatik 13.30ak arte

Astelehen eta larunbat bitartean: 9.30etatik 13.30ak arte eta 15etatik a 19.00ak arte

 

Babesgune-sare koherente baten alde

Lehendabizi, Batasunaren Intereseko Leku eta, ondoren, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta, Ulia-Jaizkibel Natura 2000 sarean sartu du Europako Batzordeak. Alabaina, izendapen hau lehorreko habitatei dagokie, ez itsasokoei.

izurdeak 2015 martxoa

Bestalde, Europako Batzordeak behin baino gehiagotan jarri du agerian Natura 2000 sareak hutsuneak dituela Estatu espainolean. Hutsune horietako bat itsas babesguneei dagokie. Izan ere, Gobernu espainolak ez du behar beste itsas babesgune deklaratu, bereziki Kantauri itsasoan. Iaz babesgune batzuk izendatu zituen arren, hutsuneek nabariak izaten jarraitzen dute.

Ulia-Jaizkibel itsasgunea babesteak, alegia, baliabideak neurriz gain ustiatzetik, kostako gehiegizko urbanizaziotik eta urak kutsaduratik babesteak, zera ahalbidetuko luke: inguru hartako bioaniztasun eta geologia aberatsari eustea, arrain-populazioak ugaltzen erraztea eta Natura 2000 sareari koherentzia ematea. Kontuan izan behar da sarea osatzen duten itsasgune-katea Baltikoan eta Ipar Itsasoan hasi eta, harrigarriro, Bidasoako bokalean eteten dela.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako, Pasaiako, Lezoko eta Orereta-Errenteriako udalak dagoneko itsas babesgunearen alde agertu dira.

Jaizkibel-ulia Proposamenaren Plano Berria_ItsazGune_Txiki

Jaizkibeleko mendi martxa

jaizkibel mendi martxa 2015 martxoaJaizkibelgo tiro-eremu militarraren kontrako mendi-martxa egin da gaur goizean.

Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu beharko dute aurki, iaz mendiko inguru babestu bat kixkali zuen sutea dela eta.

Jaizkibelgo tiro-eremuaren kontrako mendi-ibilaldia egin da gaur goizean.

Ekimen honen bidez, antolatzaileak, Eguzki talde ekologistak, nabarmendu nahi izan du zentzugabea dela naturgune bat, dituen balioei erreparatuta, Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta, aldi berean, bertan tiro-eremu bat egotea.

Izan ere, ibilaldiak badu zirikusirik orain dela urtebete, zehatz-mehatz iazko martxoaren 10ean, Guardia Zibilak, material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zela, sortu zuen sutearekin. Sute haren ondorioz, hiru guardia zibilek Donostiako epaitegi batean deklaratu beharko dute apirilaren 9an. Fiskaltzaren ustez, sutea eragin izana ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke.

Epaileek edozein erabaki hartuta ere, Eguzkikook garbi ikusten dugu sute hura ez zela arazo puntual bat izan; garbi ikusten dugu naturaren kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak.

Egia da tiro-eremua eraistea Jaizkibelgo erabiltzaileon aspaldiko errebindikazioa dela. Baina hori bezain egia da errebindikazioa indarberritu dela Europako Batzordeak Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku, lehenengo, eta, gero, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2013an kontserbazio neurri zehatzak onartu zituenetik.

Eguzki, 2015eko martxoaren 28an

Lekaroz: Larunbata 21ean, bertze aldi batez Aroztegiako proiektu urbanistiko espekulatzailearen kontra bildu gara

Lekaroz Baztan Arostegi elkarretaratzea 2015-03-21Iturria: Aroztegia eta gero zer.

Enpresa promotoreak Lekarozen 230 etxebizitzako luxuko eremua, golf belaia eta hotela egiteko proiektua herritarren iritziaren gainetik eta Lekaroz eta Baztango udalaren gainetik egin nahi du; PSIS bidez tramitatu nahi du. Gure herriari buruz erabakitzeko eskubidea kendu nahi digute. Ia 1000 pertsonako herri berria egin nahi dute eta ez dute guk deus erraterik nahi, ez dute guk deus erabakitzerik nahi.

Bide horretan Nafarroako Gobernuaren laguntza ezin hobea harpatu dute. Zeren Nafarroako Gobernuak proiektua PSIS bidez tramitatzeko enpresaren eskaria onartu baitu. Eta hori eskandalagarria da.

Eskandalagarria da  orain jakin dugunez 2007an enpresak orduko proiektua PSIS bezala tramitatzeko egindako eskariari Nafarroako Gobernuak ezetz erran ziolako.

Eskandalagarria da 2009an Lekarozen herri galdeketa egin zelarik herritarren gehiengoa proiektuaren  kontra agertu zelako.

Eskandalagarria da aitzineko proiektua Baztango udalaren aitzinean gainerako herritarrek bezala tramitatu eta gero, orain, udalaren gainetik tramitatu nahi dutelako.

Eskandalagarria da, aitzineko proiektua 2014. urtean Nafarroako auzitegi nagusiak geldiarazi eta gibelerat bota zuelako.

Iduri duenez, Nafarroako Gobernuaren aitzinean bi neurri daude: herritar arruntena; zorrotz bete beharrekoa eta, txantxulloetan ibiltzen direnena. Hauendako dena da erraztasuna. Hauendako, arazo bat duten tokian legea bihurrituz beti ageri da konponbidea. Horrela usteldu da Nafarroa, erro eta muinetaraino. Horrela desagertarazi dute CAN eta horrela utzi dute Osasuna. Aroztegiako proieku espekulatzaile honi horrela ireki diote atea, gibeleko atea.

Argi eta garbi, lekaroztarrek eta baztandarrek proiektu honekin ez dugu deus onik izanen. Aroztegiako 1000 biztanleko herri berri horren proiektua oraingo krisirat ekarri gaituen burbujen modukoa da, txantxulloa eta tratularitza bertzerik ez.

Gaurko elkarretaratze honetan bildu garenok Baztango aferak baztandarrek erabaki nahi dugula oihukatu nahi dugu, Aroztegia geldi dezatela. Bide horretan segituko dugu gure herrietako afera guztiei buruz erabakitzeko eskubidea eskatuz, erabakitzeko eskubidea aplikatuz eta herritarrendako kaltegarriak diren proiektuak geldiaraziz.

Baztango aferak baztandarrek erabaki. Aroztegia gelditu!

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoa

Andoainen Zero zabor eta Eguzki hondakinen inguruan

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoaHONDAKINEN BILKETA ERAGINKOR BATERAKO PROPOSAMENA

Legegintzaldi hau, 2011-2015 bitartekoa, hondakin hiritarrena dela esan dezakegu, Gipuzkoan ingurumenaren ikuspegitik behintzat, aldaketa handiak eta zeresan handia ematen ari baita.

Andoainen aldiz, ez da izarretako bat izan hondakinen gaia, alderdi politikoen eztabaidan izan ezik. Horren adierazgarri da, konpostagune kolektibo eta banakakoak gorabera, herrian 2011an genuen egoera eta orain duguna bertsua da.

Baina hori ez da izango batzuk aurrera pausoak ematen saiatu ez garelako,lana,proposamenak egin ez ditugulako… borrokatu ez dugulako.

Uste dugu, gaia sozializatzeko garaia dela, oztopoak zein diren azaltzekoa horregatik herritarrei egungo egoeraren berri ematea erabaki dugu eta horretarako txosten bat egin dugu (txostena ikusteko klikatu hemen). Txostenaren helburuak bi dira:

–     Legegintzaldian bizitu ditugunak laburtzea, egungo egoeran zergatik gauden jakiteko ezinbestekoa delako.

–    Etorkizunera begirako, minimoetako proposamen gauzagarri bat egitea, bereziki bilketaren inguruan, horretan baitago kateatuta gaia.

Hori dela eta aurkezpen eta herritar  eztabaida bat antolatu dugu. Hau  martxoaren 25ean ospatuko da, 19:00etan Urigain Kultur Etxean. Dinamika honakoa izango da:

–     Antolatzaileon ustez, egungo egoeratik abiatuta,  hondakinen kudeaketaren oinarrian zein izan beharko luketen azalduko dugu.

–    Alderdi politiko bakoitzak, 5 minutu izango ditu hondakinen inguruan bere proposamena edo ongien irizten duena esateko.

–   Ondoren, herritarrei galderak egiteko aukera emango zaie.

Azkenik esan gizarteratzearen bidez, egungo egoera desblokeatzea dugula helburua,  Andoainen hondakinen kudeaketa egokia egin dezagun.

Andoainen, 2015eko martxoan.

eguzki

zero zabor

Jarraian, Aiurrik Zero zaborri eta Eguzkiri egindako elkarrizketa:

Hondakinen inguruko elkarrizketa

Hondakinen eztabaida Andoainen 2015 martxoaIturria: Aiurri.

Andoaingo Eguzki eta Zero Zabor taldeek hondakin bilketa eraginkor baterako proposamena aurkeztuko dute martxoaren 25ean. Julen Begiristainek adierazi duenez, alderdi politikoei eta herritarrei  gonbidapena luzatu diete, proposamena entzuteaz gain, eurek ere beren iritziak azal ditzaten. Urigain kultur etxean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurerra.

Proposamen zehatz bat egiteko asmoa duzue. Ezer aurreratzerik bai?
Julen Begiristain. Bai, jakina. Prestatu dugun txostenean hondakin bilketa eraginkor baterako proposamena azaltzen dugu. Guretzako gakoa errefusa kontrolatzean datza, bilketa sistema edozein dela ere. Horretarako, gainontzeko edukiontzien erabilera sustatu nahi da, birziklatzea gehituz. Izan ere, hasieratik argi eduki dugu beharrezkoa izan arren ez dela nahikoa bosgarren edukiontzia ezartzea; horrek ez du ekarriko gaur egun oraindik birziklatzen ez dutenek birzikla dezaten (Gipuzkoak adibide ugari eskaintzen dizkigu). Hortxe kokatzen dugu erronka, beraz: oraindik egiten ez duenak egiten hastea.

Kontakturik eduki al duzue eragile ezberdinekin orain arte? Nolako harrera jaso duzue?
J.B. Landu dugun txostena herriko elkarte, antolakunde, eragile eta norbanako desberdinekin elkarbanatzen hasi gara. Alderdi politiko batzuei zuzenean gonbidapena luzatzeko aukera eduki dugu ere, eta bertan parte hartzeko interesa azaldu dute.

Mahai-ingurura zein eragile erakartzea espero duzue?
J.B. Udalean ordezkaritza duten alderdiak zein Udaletik kanpo geratu zirenak gonbidatu ditugu ekitaldira. Alderdi politikoei bost minutuko tartea emango diegu gure proposamenaren inguruan iritzia eman eta beraien irakurketa, ideiak, egitasmoak…, herritarrei azal diezaizkieten. Jakin badakigu politikariak direla aldaketak abian jar ditzaketenak, eta horrexegatik, garrantzitsua da beraien parte hartzea.
Nolanahi ere, herritarrak ere gonbidatuak daude; politikariek herritarren esanetara egon behar dute eta, jakin badakigu askori ezinegona eragiten diela gai honek. Aukera paregabea izango da, beraz, guztiok elkarrekin ekitea, elkarrizketa eta eztabaida tresna izanda.

Zer lortu nahi duzue?
J.B. Zaborraren eta hondakinen gaia aspaldi bilakatu zen arazo. Nork bere zaborra sortzen duen neurrian guztiok eragiten dugu arazoaren sormenean, baina modu berean, konponbidea ere guztiok ekar dezakegu. Horretan datza gure ideia, hots, gizarte osoa bideratzea birziklatu eta praktika egokiak egin ditzan. Hortaz, proposamena Andoaingo herritar guztiei bideratzen zaie, baina bereziki birziklatu nahi ez duenari. Izan ere, estadistikoei kasu eginez gero, biztanleriaren %30a da sektore hori. Kezgarria da, eta, nahitaez ikusten dugu martxan jartzea gizarte zati hori.

Zehazki, zer lortu nahi duzue mahai-inguru honekin?
J.B. 2007an publikoki adierazi zen 2009rako Gipuzkoa osoan bosgarren edukiontzia ezarriko zela. Baina gaur da eguna Andoainen oraindik ez dela materia organikoa era bereiztuan, birziklatzeko eran biltzen. Gure proposamena arazoaren erroetara doa. Aipatu dugun bezala, ez da nahikoa bosgarren edukiontzia jartzearekin besteen ondoan. Bostgarren edukiontzia proiektu oso baten barruan ezarri beharko litzateke; errefusa txiparekin jartzeak garrantzi handia behar luke eduki proiektu horretan.
Sistema berbera da duela hilabete gutxi Tolosan martxan jarri dutena eta berehalakoak izan dira emaitzak: %70 baino gehiagoko birziklatze tasa lortu dute. Gauzak horrela, Andoainen guztien artean adostu genuen 2016an %60eko birziklapen tasa lortzea. Egingarria iruditzen zaigu helburu hori, eta horretara bideratuko ditugu geure ahaleginak.
Andoaingo herriari begira, egingo al zenukete hondakinen bilketaren gaineko diagnostikoa?
J.B. Orain arte eskualde edo mankomunitate mailan biltzen ziren hondakin eta zaborrak; eskualde guztiko hondakinak nahastu egiten zirela, alegia. Hori dela eta, Andoainek zenbateko birziklatze tasa zeukan adieraziko zigun datu zehatzik ez genuen. Eskualde mailan sistema desberdinak ezarri dira eta Andoain sistema zaharkitu honetan bakarrik geratu da. Datuei erreparatuta, 2014ko abenduan birziklapen tasa %29koa zen. Portzentaia negargarria da, gure ustez.
Ez dugu ahaztu behar Europar Batasunetik datorren araudiak 2016rako %60ko gaikako bilketa egitera derrigortzen gaituela. Hortaz, asko dago egiteko.
Andoaingo EAJk Udalak sortu zuen hondakinen mahaia utzi zuen iazko ekainean.
J.B. Jarrera hori arduragabekeria galanta dela iruditzen zaigu. Gure asmoa, mahaian parte hartu dugunetik, eztabaida eta argudioak erabiliz neurri eraginkorrak modu adostuan lortzea izan da. Ez da ona bertako parte hartzaile bat mahaitik altxa izana.

Eajko hautagai Markel Olanok adierazi berri du Gipuzkoan garaile ateratzen bada, beste neurrien artean, errauskailua eraikiko duela. Zer deritzozue?
J.B. Albistea benetan txarra da. Ezin dugu iraganerako bidea hartu, gure ustez. Errauskailua Zubietan eraikitzeak Andoaini zuzenki eragiten dio. Erdigunetik 3 kilometrora geratzen da, hortaz kalteei begira eragin handiko eremuan geundeke. Beti esan dugu horrelako azpiegitura baten atzean, interes orokorra baino, interes partikular eta ekonomikoak daudela.
Gainera, zaborra erretzearekin ez da arazoa konpontzen, beste gauzen artean, sortzen diren errauts toxikoak zabortegi berezietara eraman behar baitira. Hobe dugu Gipuzkoan abian dauden esperientzia desberdinetan begirada jartzea, zeinetan %60-90 bitarteko birziklatze tasak ematen ari diren. Lorpen horietara iristea  izan behar du gure erronka, eta ziur gaude neurri eraginkorrak hartu ezkero lortuko dugula. Geure aldetik, martxoaren 25eko mahai-inguruarekin gure aletxoa jarri nahiko genuke.

Aurkezpen ekitaldia
Martxoak 25. 19:00. Urigain.

Bideoa:

Txostena irakurtzeko sakatu hemen

Ibaietako urak hizpide

Ibaietako urak hizpide 2015 martxoaIturria: sustatu.  Arturo Elosegi: “ibaietako uren kalitatea hobetzen ari da, baina ibaien biodibertsitateak izugarrizko gainbehera izan du”

Arturo Elosegi Ekologian Katedraduna da UPV/EHUn. Gure ibaien garrantziaz hitz egin digu, eta baita gaur egun bizi duten egoeraz: inguruko aldaketek erreketan sortzen dituzten kalteak, kutsatzaile berriak, biodibertsitate galera… ‘ Zientzialari ‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Entrevista (audio) al colectivo ecologista EGUZKI sobre el tratamiento de las basuras en Bizkaia

eguzki logo 2015 martxoa aldatzekoIturria: 97 irratia.

Si el paradigma ecologista sobre las basauras es Reducir, Reutilizar, Reciclar, el paradigma de la Diputación de Bizkaia parece que es verter e incinerar.

artigas plastikoak 2015-01-30 tx

Artigas zabortegiko ingurukoa. Gehiago irakurtzeko egin klik argazkian.

En Bilbao sólo se recicla un 27 % de las basuras, una cifra muy lejana a la exigida por la Unión Europea o a la tasa de reciclaje de Alemania (62 %).  Entrevista a IBAI, del Colectivo Ecologista EGUZKI.

Para escuchar la entrevista (25´): http://97irratia.info/es/entrevista-al-colectivo-ecologista-eguzki-sobre-el-tratamiento-de-las-basuras-en-bizkaia/

Hego trenbide-saihesbide, Bizkaian beste arpilatze eta hondamen bat

Eguzki Erakunde Ekologistak, bizkaitar guztiei berri eman, salatu eta deia luzatu nahi die, guztion artean lor dezagun proiektu berri, dirudun eta ezbeharrezko honen bertan behera uztea, zeinen ardatza da trenbide bat eraikitzea ireki berri den Super-Sur autopistaren parean, asmoa zuena AP-68aren trafikoa murriztea, hots, egin ez duena.
Planoa Hegoaldeko tren Sahiesbidea

Proiektu berri honen aitzakia, interes ilun batzuen atzean dagoena, C-1 lineatik pasatzen diren merkantzia trenen arazoa da, hirigune eta herriak zeharkatuz ehundaka kontenedorerekin. Ez dugu onartzen aitzakia hau. Zergatik Eusko Jaurlaritzak ez du behartzen estatu Espainiarra haien legeak betetzea bide hauen lurperatzearekin? Ez litzateke merkeagoa trenbideen lurperatzea trenbide berri bat eraikitzea baino?

Merkantzien areagotzea da beste justifikazioetako bat. Berretsia dugu mota honetako infraestrukturak egiteko “saldu” nahi dizkiguten behar horiek ez direla errealak; fondo-desbideratzea eta suntsiketa ekologikoa lortzeko baino ez dute balio. Hau litzateke beste “pelotazo ekonomiko” bat, ontzat ematen beharrezkoa dela Euskadi aurreratu batentzat.

Behar honen aurrean dagoen eskutatze eta iruzurra salatzen dugu. Gezurra esaten dute, manipulatzen dute eta haien hitza ez betetzearren herrietan zehar merkantzia trenbidearen lurperatzearen inguruan sortua duten problematika erabiltzen dute, horietako batzuk trenbide-pasagunearekin, bizilagunak arriskuan jartzen eta haien bizi kalitatea kaltetzen.

Trapaga, paso a nivel..

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, hurrengoa galdetzen diogu: zergatik baimendu zuen Seranteseko tunelen eraikuntza beharrezkoak ez baziren, 50 milioi euroko gastua zuena? Ez zen justifikatu tunel horien eta Super-Suraren eraikitzea lortuko zelakoan merkantzia trenen trafikoa desbideratzea autopista berri honetatik?

Nola ausartzen dira super surraren parean trenbide berri hau planteatzen konponbide bezala, autopista hau huts egin ostean %42 baino gutxiagoko erabilerarekin?

Eguzkik euskal gizarteari luzatzen dio deia behar ez diren proiektu hauek gelditu eta ekiditzeko, gure osasuna, ekonomia, bizi kalitatea eta ingurumenaren aurka doazenak.

Eguzkik Eusko Jaurlaritzari zein Espainiar Gobernuari exijitzen die eredu ekonomiko honen sustapena bertan behera utz dezaten, oinarritua dagoena “ladrillazo”an eta zentsurik gabeko proiektuetan, inori galdetu gabe eta inork eskatu ez dituenak…

Barakaldon, merkantziko trenak

Beti egon gara trenaren alde garraiobide ekologiko eta iraunkor bezala, baina aski da zentsurik gabeko trenak eraikitzeaz.

Horregatik:

1. Bi gobernuei: froga dezaten portuan merkantzia horren sarrera, datuak publiko eginez, udaletxe kaltetuei bidaliz datu horiek herritarak informazioa eskuragarri izan dezaten, egiaztatu dezaten eta parte har dezaten alde kaltetu bezala.

2. Udalherri kaltetuen trenbideen berehalako lurperatzea.

3. Super Surraren peajearen bertan behera uztearen ikerketa, merkantzia horien trafikoa batuz eraikita dagoen obra horretan.

4. Azkena eta garrantzitsuena, erabakiak hartzeko mahai baten sormena, non udaletxe kaltetuak, auzokieak, mugimendu sozial eta mugimendu ekologistak, guztion artean, bila dezakegun irtenbide bat problematika honi.

Eguzki Meatzaldea

21-03-2015

Martxoak 28an mendi martxa Jaizkibelen

Jaizkibeleko mendi martxa 2015 martxoaLarunbatean, Jaizkibelgo tiro-eremu militarraren kontrako mendi-martxa batean parte hartzera deitu du Eguzkik.

Hiru guardia zibilek epailearen aurrean deklaratu beharko dute aurki, iaz mendiko inguru babestu bat kixkali zuen sutea dela eta.

Seguruena gogoan izango duzue iazko martxoaren 10ean Guardia Zibilak Jaizkibelen sortu zuen sutea, tiro-eremu militarrean material pirotekniko zaharra suntsitzen ari zenean. Bada, sute haren ondorioz, hiru guardia zibilek Donostiako epaitegi batean deklaratu beharko dute apirilaren 9an (1). Fiskaltzaren ustez, sutea eragin izana ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke.

Epaileek edozein erabaki hartuta ere, Eguzkikook garbi ikusten dugu sute hura ez zela arazo puntual bat izan. Guk garbi ikusten dugu zentzugabea dela naturgune bat, dituen balioei erreparatuta, Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta, aldi berean, bertan tiro-eremu bat egotea. Inork oraindik dudarik balu, iazko suteak argi eta garbi utzi zuen kontserbazioa eta tiro eta leherketak ez direla bateragarriak.

Jaizkibel tiro eremua 2015 martxoa

Jaizkibel balak 2015 martxoa

Egia da tiro-eremua eraistea Jaizkibelgo erabiltzaileon aspaldiko errebindikazioa dela, mendia ez baita alferrik aisialdiko gune garrantzitsua inguruko herritarrontzat. Baina hori bezain egia da errebindikazioa indarberritu dela Europako Batzordeak 1997an Jaizkibel Batasunaren Intereseko Leku izendatu zuenetik, eta, batez ere, gero Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuenetik eta Eusko Jaurlaritzak, 2013an, kontserbazio neurri zehatzak onartu zituenetik.

Eguzkikook aspalditik ari gara Jaizkibelen aldeko errebindikazio eta sentsibilizazio kanpaina egiten, eta, horri jarraituz, egokia iruditu zaigu tiro-eremuan mendi ibilaldi bat antolatzea, arazoa bertatik bertara ezagutzeko eta ezagutarazteko. Hona hemen deialdia:

Jaizkibelgo tiro-eremua kentzearen aldeko mendi-ibilaldia

Martxoaren 28an, goizeko 10etan

Tiro-eremuko sarreratik bertatik abiatuko gara, kuartela zegoen lekutik.

Batez beste bi orduko ibilaldia egingo dugu.

 Gutun honen bidez, herritarrak animatu nahi ditugu ibilaldian parte hartzera eta gurekin batera Jaizkibelen tirorik ez esatera.

Eguzki, 2015eko martxoan

(1) Guardia zibilak otsailaren 4an deklaratzera deituta zeuden, baina egun hartan bertan epaileak deklarazioa apirilaren 9ra arte atzeratu zuen.

PS.- Atxikita, hiru argazki bidaltzen ditugu. Lehenengoan tiro-eremuaren “bihotza” ikusten da. Bigarrenean, bertan bildutako hainbat bala. Hirugarrena gipuzkoa.net webgunetik atera dugu, eta bere garaian suteari buruzko informazioa ilustratu zuen.

sutea_jaizkibelen