Erraustegiaren sustatzaile diren GHKra eta FCC enpresara eraman dute protesta


Manifestariak GHK-ko egoitzaren aurrean.

Manifestariak GHK-ko egoitzaren aurrean.

TESTUA: GARA; ARGAZKIAK: ERRAUSTEGIAREN KONTRAKO MUGIMENDUA

500 bat lagunek egin zuten bat larunbatean Hernanin erraustegiaren aurkako martxa zaratatsuarekin. Txilibitu, bozina eta kazolaz armatuta, eguerdian atera ziren Plaza Berritik. Floridan eta Etxeberrin barrena lehendabizi FCCren egoitzetako batera joan ziren. FCC erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko eskaintza egin duten enpresetako bat da. Berau bisitatuz, «diru trukean gipuzkoarren osasuna (eta poltsikoa) arriskuan jartzeko prest» dauden enpresak salatu nahi izan zituzten Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik ekimenak.

FCCn geldialditxoa egin ondotik, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) bulegoen aurrera eraman zuten protesta-parodia, Joseba Tapiak gaiaren inguruan sortutako kanta guztien artean abestuz. Erraustegiaren sustatzaileen izenak agertzen dira bertan, arrosarioaren letania doinuan.

 

FCCren paretik pasatzean.

FCCren paretik pasatzean.

Gero bakoitza bere kasa herrigune aldera igo zen. Han Erraustegiaren Zorraren Festa zuten zain: herri bazkaria, bertsolariak, poesia, haur jolasak, margoketa lantegia eta beste animazio batzuk. Musika ere ez zen falta izan. DJ Miau, Morau eta Duo do Portuk jarri zituzten dantzan gorputzak.

Antolatzaileek adierazi zutenez, GHK-k Zubietako erraustegiaren eraikuntza hemendik gutxira esleitzeko asmoa duela-eta, proiektu hau finantzatuko duten enpresei «presioa egitea» izan zen mobilizazio egun honen helburua. Duela hamabost egun beste manifestazio bat egin zuten Donostian, La Caixaren eta Banco Santanderren aurrean. Eta atzo FCC enpresarengana eta proiektu osoaren sustatzaile den GHKrengana zuzendu zuten protesta.

Enpresa eta bankuei presioa

«Hala adierazi nahi diegu bai GHKri eta bai enpresa eta bankuei, aurrean izango gaituztela eta gure aldetik ahal diren zailtasun guztiak jarriko dizkiegula eta ahal den presiorik handiena egin tamaina horretako astakeria aurrera eraman ez dezaten, hainbesteko milioi pila kostatuko zaiguna eta enpresei eta bankuei hainbesteko dirutza emango diena gure poltsikoetatik aterata», nabarmendu zuten.

Horretan jarraituko dutela ziurtatu zuten, osasunean ere fokua jarriz. «Zuen negozioa, gure minbizia» zioen pankarta handi bat eraman zuten atzo.

 

Bostehun lagun inguruk parte hartu zuten manifestazioan.

Bostehun lagun inguruk parte hartu zuten manifestazioan.

«Zabaltzen ari diren gezurrak» ere agerian jarri zituzten. Adibidez, azpiegiturak energia sortuko dutela esaten dute bultzatzaileek. Horren inguruan, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik-ek argitu zuten funtzionamendurako erabiltzen den gas naturalak sortzen duela bereziki energia. «Zabalgarbiren datuek diote sortzen duen energiaren %70 gas naturalak ematen duela eta zaborra erretzeak %30 bakarrik. Ez du, beraz, energia askorik ematen».

Bestalde, 260 lanpostu baino gehiago sortuko dituela diote erraustegiaren sustatzaileek. «Zabalgarbik, ordea, 70ekin funtzionatzen du. Eta Zubietan egiteko asmoa dutenaren tamaina berdintsua du».

Edozein kasutan, martxaren antolatzaileen arabera, erraustegiaren kontra agertzeko argudio nagusia da ez dela beharrezkoa, «Gipuzkoan sortzen den errefus kantitatea erraustegiak duen edukieraren hiru laurden soilik delako gaur egun eta joera beheranzkoa delako. Gainera, errefusa asko gutxitu daiteke erabaki politiko batekin. Gipuzkoako herri batzuetan urtean pertsonako 50 kilo errefus sortzen diren bitartean, Donostian edo Irunen 300 kilo inguru sortzen dira. Hortaz, Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte-Oria, Eibar… gaika biltzen taxuz hasten direnean, errefus kantitatea asko gutxituko da».

Mobilizazioek azaroan ere segida izango dute.

Mobilizazioek azaroan ere segida izango dute.

Zegaman belatz txiki bat tirokatu izana salatu du Eguzkik fiskaltzaren aurrean

Belatz txikia

Cernícalo común. Foto: Oiartzungo hegaztiak (oiartzungohegaztiak.blogspot.com)

Gipuzkoako Fiskaltzari urriaren 25ean Zegaman izandako tiroketa ikertzeko eskatu dio Eguzkik, non belatz txiki ( Falco Tinnunculus) bat tiroz zauritu zuten.  

Salaketan, zeina partikular batzuen laguntzari esker  egin dugun, agertzen denez, ehiza linea batetik botatako tiroen ondorioz herori zen eta  Gipuzkoako Foru Aldundiko basozianek jaso zuten, Donostian dagoen Arrano Etxera eramateko,

Belatz txikia babestutako espeziea da eta horren adierazgarri da  Espainiako Mehatxatutako Espezien katalogoan”interes bereziko” gisa agertzen dela; Europar  Batasuneko hegaztien  zuzentarauan, Bonneko hitzarmenean eta  CITES hitzarmenean ere agertzen da.

Belatz txikiaren aurkako gertakari honek, Kode Penalen zehaztutako lege hauste bat suposazten du, egileak landaredia, fauna eta etxeko animalien aurkako  legehauste bati aurre egin beharrean topa daitekelarik, zeinak animalia basatien espezieen babeserako legedia edo izapide orokorreko disposizioen aurka, mehatxatutako espezieak ehizatzeagatik eta hauen erreprodukzioa galarazi edo zailtzen duen jarduerak egiteagatik zigortzen duen.

Hau da hialbete honetan Eguzkik aurkezten duen bigarren salaketa   babestutako espezieak tirokatzeagatik, iragan urriaren 21ean Zumarragan tirokatutako gabiraia kontuan hartzen badugu.

 

Berriatua ekologiko bat lortzen jarraitzeko proposamenak.

berriatua1[1]Berriatuko Udalak etorkizunean herria zelakoa izango den erabakitzeko batzarrak egingo ditu herritarrekin. Txalogarriak dira halako ekimenak. Herritarren erabaki behar dutelako euren etorkizuna.

Lea Artibaiko Eguzkik ere eztabaida horretan parte hartu nahi du, eta aproposak izan daitezkeen ideia batzuk proposatu nahi ditugu, etorkizuneko Berriatua jasangarriagoa eta ekologikoagoa izateko.

Hauek dira proposamenak:

– Hektarea publiko batzuk baso autoktonoa berreskuratzeko erabiltzea

– Argiteria publiko guztian LED sistema ipintzea, energia eta dirua aurrezteko.

– Udal eraikinentzako energia berriztagarria izatea, kontsumo kooperatiben bidez kontratatuta

– Udal eraikinetan energia berriztagarria sortzea, eguzki plaken bidez, adibidez.

– Energia berriztagarriekin lotutako enpresak herriko industriguneetara erakartzeko hobariak.

– Herritarrek nekazaritza ekologikoa egiteko baratza publikoak

– Herri barruan bizikletan ibiltzeko bidegorriak

– Hondakinen %60tik gora birziklatzeko pausoak ematen jarraitzea

Nuclenorrek ez ditu epean amaitu Garoña irekitzeko agindutako lanak

GAroña manifa BerriaBERRIA. Espainiako Kongresuan eman ditu azalpenok CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidente Fernando Martik. 2031. urtera arteko baimenaren inguruan azaroan ebatziko du CSNk

 

Nuclenorrek ez ditu epeak bete. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak zenbait hobekuntza eskatu zizkion Garoñako (Burgos, Espainia) ustiapen baimena 2031. urtera arte luzatu ahal izateko. Zentral nuklearraren jabeak, ordea, ez ditu lan horiek egin zegokion epearen barruan. Are gehiago, egun ere zenbait obra egiteke dituela iradoki du Fernando Marti Scharfhausen CSNko presidenteak.

Espainiako Kongresuko Industria Batzordean izan zen Marti atzo, ia bi urteren ostean. 2014ko azaroan izan zen han azken aldiz, araudiaren arabera urtean behin diputatuen aurrean azalpenak eman behar dituen arren. Garoñaren egoerari buruz, argitu zuen Nuclenorrek hainbat eskaera bete dituela: agirien aurkezpena, segurtasunarekin lotutako zenbait agindu… Ordea, hobekuntza lan batzuk amaitu gabe daudela iragarri zuen, zeintzuk diren zehaztu gabe. «Nuclenorri zenbait obra egiteko eskatu genion, baina lan horiek ez zeuden eginda guk galdegin genion egunerako».

Nuclenorrek Garoñan egin beharreko hobekuntza lanak hainbat bidetatik heldu dira: Fukushimako istripuaren osteko probetatik eratorritako obrak, 2031. urtera arteko ustiapen baimena ematearekin lotutakoak… Horietako batzuk 2015eko irailean amaitu beharrekoak ziren, baina Nuclenorrek ez zuen epea bete.

Baieztapen horren aurrean, zenbait diputatuk ezbaian jarri zuten atzo Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren jokabidea. «Nuclenorrek eskatu zitzaiona bete ez duela ikusita, zeren zain dago CSN zentrala berriz irekitzeko baimena ukatzeko?», galdetu zion Pedro Azpiazu EAJko diputatuak, gaineratuta «nekatuta» dagoela Burgosko zentral nuklearraz hitz egiteaz. Martik erantzun zion tramiteak ezin direla geratu. «Ezin dugu Garoña gelditu, ezta Nuclenorrek abiarazitako tramitazioa ere; prebarikazioa egingo genuke halako zerbait erabakiz gero».

Oskar Matute EH Bilduko diputatuak ere gogor kritikatu zuen CSNren jokabidea. Edonola ere, Azpiazuk ez bezala, etorkizunean Burgosko zentral nuklearrari buruz hitz egiteko prest dagoela iragarri zuen: «Berdin dit Garoñari buruz hitz egitea, baldin eta Lemoizko zentralaren moduan gertatzen bada; iraganeko proiektu bat bezala».

Gogoratu behar da CSN Garoñari buruzko erabaki bat hartzekotan dagoela. Azaroan ebatzi beharko du Nuclenorri 2031. urtera arteko ustiapen baimena ematen dion, hots, zentral nuklearrak 60 urte bete arte zabalik mantentzeari oniritzia ematen dion. Alde horretatik, zentralaren iraupenari buruzko eztabaida Espainiako Gobernuari dagokiola hausnartu zuen Martik. «Gai horren inguruan ez dakit ezer, eta ez dut zertan ezer jakin».

«Opakutasun» salaketak

Garoñaren egoera ez ezik, Fernando Martiren jarduera bera ere kritika iturri izan zen. Batetik, «opakutasunez» lan egitea leporatu zioten. Hainbat diputatuk gogora ekarri zuten aurreko legegintzaldian gertatutako iskanbila. Kongresuak agerraldi baterako deia egin zion, baina hark uko egin zion, bidaia batean egongo zela argudiatuta; irtenbide gisa, beste egun bat proposatu zuen CSNko presidenteak: maiatzaren 5a, Espainiako Kongresua desegin eta bi egun geroago.

Horrez gain, batzordetik bidalitako galderei erantzun ez izana leporatu zioten PP eta Foro Asturiaseko ordezkariak ez beste diputatu guztiek. Hala, Marti datuz jositako txostenak irakurtzera mugatu zen lehen hizketaldian; bigarrenarenaren denbora gehiena eman zuen beste agiri bat irakurtzen, eta diputatuen galderei minutu gutxi batzuk eskaini zien azkenean.

Garoñaren jarraipenaren inguruan, alderdi guztiek beren jarrerak berretsi zituzten. PSOEk, Podemosek, EAJk eta EH Bilduk berriz irekitzearen aurka egin zuten. PP ez zen alde agertu, baina energia nuklearraren defentsa egin zuen. Ciudadanoseko Melisa Rodriguez, aldiz, ez zen gaian sartu, eta CSNren sinesgarritasuna berreskuratzearen alde agertu zen. «Mesfidantza dago, eta guk kontseiluaren lanean sinetsi nahi dugu, baina ez edozein modutan».

Martiren dimisioa

Juan Lopez de Uralde Podemoseko diputatuak muturrera eraman zituen kritikak, eta Martiren dimisioa eskatu zuen. Ildo beretik egin zuen Greenpeacek, agerraldiaren ostean. Elkarte ekologistak gogor kritikatu zuen CSNko presidentearen jokabidea, eta kargutik ken dezatela eskatu zuen, segurtasun kontseiluak sinesgarritasuna berreskura dezan.

Jon Rejado BERRIA

 

 

 

Larunbatean, Hernanin, erraustegiaren kontrako mobilizazio-egun berria


Climate EnergyErraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik-ek agerraldi bat egin dute Hernaniko Ezkiaga Plazan, larunbatean Hernanin bertan erraustegiaren kontra egingo dituzten ekintzetan parte hartzera elkarrekin deitzeko.

Zehatz-mehatz, honako ekintzak izango dira: 

  1. FCC eta GHKra MARTXA

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak Zubietako erraustegiaren eraikuntza laster esleitzeko asmoa duela eta, haren egoitzaraino protesta-martxa egingo da, Plaza Berritik 12etan abiatuta. Martxa zaratatsua izango da; beraz, parte-hartzaileei zarata ateratzeko era guztietako tresnak eramatea eskatzen zaie. Erraustegiaren gaia oso serioa den arren (azken batean gipuzkoarron osasuna dago jokoan), larunbatean ez da umorea falta izango. Izan ere, martxa GHKren aurrean parodia batekin bukatuko da. Martxan zehar, FCCko egoitzetako bat bisitatuko da. FCC erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko eskaintza egin duten enpresetako bat da. FCC bisitatuz, diru trukean gipuzkoarron osasuna (eta poltsikoa ere) arriskuan jartzeko prest dauden enpresak salatu nahi dituzte Erraustegiaren kontrako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutik ekimenak.

  1. ERRAUSTEGIAREN ZORRAREN FESTA

Martxatik bueltan, Erraustegiaren Zorraren Festa egingo da Hernanin. Ordubietan hasiko da, herri-bazkariaekin. Bazkalondoan, berriz, bertsolariak, poesia haur-jolasak, margoketa-lantegia eta beste animazio batzuk egongo dira. Musika ere ez da falta izango, DJ Miau, Morau eta Duo do Porturen eskutik.

Larunbateko ekintzetan parte hartzera deitzeko agerraldia.

Larunbateko ekintzetan parte hartzera deitzeko agerraldia.

Aralarreko pistak salatzeko mendi-irteerak harrera ona izan du

con pancarta aralar140 pertsonek parte hartu zuten igandean Landarlanek eta Eguzkik Aralarreko pista berriak salatzeko antolatutako mendi-irteeran.

Parte-hartzaileak Errekontako lepora iritsi ziren, eta bertan, haritzek euriaz babestua, asanblada egin zuten. Poriektuaren ezaugarriak, lanak legez kanpo egiten ari direla eta aurrera begira eman beharreko pausoak izan zituzten hizpide.

IMG_20161023_094522605_HDRGoroskintxu eta Elutxetaraino pista-proiektua berez onartezina bazen, haserrea areagotu egin da Mankomunitateak pista gehiago egiteko asmoa duela jakin ondoren.

Asanblada bukaeran onartu egin zen proiektu txikitzaile hauen kontra lanean jarraitzea.

Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.

Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.

Mehatxupean dauden espezieak agertu dira Orian

Dortoka korrontezalea aurten lehen aldiz ikusi ahal izan da Tolosako legartzetanIturria: Tolosaldeko Ataria.

Galtzear dauden espeziak agertu dira Oria ibaian. Ibaiaren egoerak hobera egin du, eta horrek ahalbidetu du Oria ibaiaren biodibertsitatea handitzea, Patxi Amantegi ingurumen zinegotziak azpimarratu duenez. 

Oria ibaian agertu diren espezieak aurkezteko prentsaurrekoa egin dute astelehen goizean Tolosako udaletxean. Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak, Iñigo Muñoz Tolosako Udaleko ingurumen teknikariak, Alberto Luengo Txingudi Plaiaundiko langileak eta Asier Manso Eguzki talde ekologistako kideak hartu dute parte bertan.

EAEko espezie mehatxatuen katalogoan kaltebehera edo vulnerable kategorian daude Oria ibaian agertu diren espezieak, hau da, galtzear dauden espezieak dira, prentsaurrekoan adierazi dutenez. Txirritxo txikia, Ugalde Enara eta Dortoka Korrontezalea dira agertu direnetako batzuk. Ez dira espezie ohikoak, eta Txirritxo Txikiak, esaterako, Tolosako legartzetan kumatu du.

Ibaia zaintzea, guztion ardura

Oriak azken hamarkadan sekulako aldaketa izan du. “Horrek ahalbidetu du Oria ibaiaren biodibertsitatea handitzea”, azpimarratu du Amantegik.

Luengoren hitzetan, kontserbazio politika onen eta ibaia egoera onean egotearen ondorioa da espezie horiek agertu izana. Dena den, anbizio gehiago behar dela nabarmendu du: “Beste pausu bat eman behar dugu, eta gutxienez, bermatu behar dugu urteetan honek horrela jarraitzea”. Izan ere, Eguzkiko kideak adierazi duenez oraindik zikinkeria ugari dago: trafiko seinaleak eta plastiko zatiak, kasu.

Ingurumen zinegotziak adierazi du herritar guztien eta administrazioaren ardura dela biodibertsitate “aberats” hori babestea: “Espezie horien bizilekua zaindu egin behar da”. Era berean, azaldu du ibaia garbitzearen eta bizitza suntsitzearen arteko aldea. “Gauza bat da gizakiak botatako zikinkeria kentzea eta landare inbaditzaileak kentzea. Berez sortzen den bertako landaretza ere kentzen adugu, ez gara garbitzen ari, bizitza kentzen baizik”.

Gunea babesteko eskaera Diputazioari

Eguzki talde ekologistako kideek eskatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiari eremua babestea Txirritxo Txikia kumatzen den garaian. Tolosako Udaletik jakinarazi dutenez, diputazioarekin jarri dira harremanetan, eta adierazi diete zaindari bat jarriko dutela. “Neuri horri eraginkorra ote den ikusi beharko da”, adierazi du Muñozek.

Manso Eguzkiko kidearen iritziz, espezie hori apiriletik abuztura arte egoten da Oria ibaian, eta bi aldiz kumatzen du. “Epea batean arrantzaleei sartzen uzten ez badiegu, baina kumatu ondoren sartzen badira, bigarren kumaketa arriskuan jar dezakegu”, nabarmendu du talde ekologistako kideak.

Gabirai bat da bota duten lehen hegazti babestua ehiza-aldi hasi berrian

 

Gabirai eme bat. Hau bezalako bat bota dute. Argazkia: Jose Herrero.

Gabirai eme bat. Hau bezalako bat bota dute. Argazkia: Jose Herrero.

Ehiza-aldia hasi berria bada ere, dagoeneko bota egin dute legez babestutako hegazti bat, zehatz-mehatz, gabirai bat (Accipiter nisus), Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoak “interes bereziko” sailkatzen duena.

Orain dela aste batzuk, jakin genuen gabirai eme bat, tiroz zauriturik, Zumarragako etxe baten balkoian sartu zela, babes bila. Orain, berriz, jakin dugu ez dela osatu eta hil egin dela.

Gabirai hau ehiza-aldi honetan bota duten legez babestutako lehenengo hegaztia izan da, baina, zoritxarrez, ez da azkena izango, urtero bezala, hamaika botako baitituzte; hobeto esan, botatzen ari baitira. Gabirai hau da ezagutzen dugun lehenengoa, jakina; izan ere, botatako guztien gorpu batzuk bakarrik berreskuratzen dira, eta alor honetan ere ez dugu uste Foru Aldundiak behar bezain garden jokatzen duenik.

Bestalde, horrelako kasuetan, tiro egin dutenak oso gutxitan identifikatzen dituzte. Ezta “ehiztari onez” inguratuta daudenean ere. Horra hor zer gertatu zen Zumarragan bertan, 2011n, Alemaniatik eraztun jarri berria zekarren arrano arrantzale hura Pagotxetako ehiza-lerroan bota zutenean. Fiskaltza ikertzen hasi zen, baina, delitugilea identifikatu ezinean, kasua itxi egin behar izan zuen. Gauza berbera gertatu da joan den maiatzean Oñatiko Naturzaliek aurkitu zuten belatzaren kasuan. Eguzkik salatuta, Fiskaltzak ikertzeari ekin zion, baina egunotan ohartarazi digu ikerketa itxi egin behar izan duela.

Baina hemen erantzule bakarrak ez dira tiro egiten dutenak. Izan ere, Foru Aldundiaren ehiza-politikak legez babestutako hegaztiak botatzeko aukera handiak ematen ditu. Ehiztarien artean klientelismoa sustatzeak bioaniztasuna babesteak baino gehiago axola dionez, ez du neurririk hartzen. Oinarrizko neurriez ari gara; esaterako, ez die ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardurarik eskatzen, ezta ehiza egiteko ordua atzeratzen ere (zenbat eta argi gehiago, gero eta aukera gutxiago legez ehizatu daitekeen espezie bat babestutako beste espezie batekin nahasteko). Aldiz, azken urteotan ehiza egun gehiagotan egitea baimendu du. Eta, jakina, eskopetaz armatutako jendeak zenbat eta egun gehiago mendian pasa…

 

 

Aralar bizirik nahi dugu

Hondeamakinak lanean 1Azken hilabeteotan albiste-iturri izan da Aralar (mendi publikoa), Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) sustatutako Saltarrirako pista proiektua dela eta, mendizerraren bihotzeraino iritsiko litzatekeen ia 4,4 km-ko pista, alegia. Aralar natur parkeko Baliabide Naturalen Antolamendu Planak berariaz galarazten ditu lurra harrotzeko lanak, baina, hala ere, GFAk onartu egin du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa, lege-eskakizun ugari bete gabe eta proiektuaren inpaktu larriak kontuan hartu gabe: paisaian, lurzoruan, habitatean, lurpeko uretan… . Kasu honetan, gainera, Baliabide Naturalen Antolamendu Planak zehaztutako azpiegitura-planik AURREZ egin gabe.  Dagoeneko, Gipuzkoako hainbat natur eta ekologista taldeek helegitea ipini dugu Foru Aldundian pista proiektua bertan behera gelditu dadin eskatzeko.

Eta oraingoz pista soilik Goroskintxuraino izango dela jakin dugu, baina GFAk onartutako proiektu berean oinarrituz. Azken egunetan gainera lanak hasi dira, artzain eta ganaduzaleen sektoreetatik aparte beste inongo eragilerekin adostu gabe. Horrez gain, asmoa da, Aralar osoa pistez zeharkatzea, kontuan izan gabe, Natur Parkea eta Natura 2000ko gunea dela, eta “EAEko Paisai Berezi eta Apartekoen Inbentario-Katalogoan” sartuta dagoela.

Gizartean zabaldurik dago artzaintza bezalako ofizio zahar baten bizi-kalitatea bermatzeko desioa, baina badira aztertu ez diren beste hainbat alternatiba: txabolak birkokatzea, beldar-kate bidezko garraioa, aire bidezkoa… 2002an Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko Legebiltzarrean proposatu zuen bezala. Herritarrok ikusten dugu ARTIFIZIALDU GABEKO gero eta toki eta mendi gutxiago geratzen zaizkigula Gipuzkoan eta horrelako proiektuekin Aralar zeharo artifizialduko dute, lehendik oso urbanizatuta dagoen lurralde batean.

Aralarren pista egiten hasteko zain 1

Egoera larri honen aurrean, mankomunitateko herritarrak deitzen ditugu, bihar Ordiziako udaletxe aurrean mankomunitateko bilera baino lehen izango den elkarretaratzera, 6’30etan.

Bestetik baita, Urriaren 23an,  IGANDEAN,  GOIZEKO  9’30etan LARRAITZKO  LANGATIK  ERREKONTA  LEPORA (AUSA-GAZTELU  AZPIAN)  izango  den  ibilaldi interpretatibo gidatura ere. Iraupena, gutxi gora behera hiru ordu t’erdikoa izango da eta ibilaldian zehar, hainbat biologo eta herritarrek azalpenak emango dituzte Aralarko ondare eta arazoetaz. Ibilaldi erraza izango da eta mendiko bota eta jantzi egokiak eramatea aholkatzen da. Ibilaldian parte hartzea eta erantzukizuna partehartzailearen ardurapean dago.

Ibilaldia Eguzki talde ekologista eta Landarlan Ingurumen Taldeak antolatu dute, Ekologistak Martxan elkarteak lagunduta. Eta elkarte hauek ere ibilaldia babesten dute:  Naturkon Gipuzkoako  natur eta ekologista taldeen koordinakundea, Ordiziako Mendizaleak, Usurbilgo Andatza, Donostiako Bidebieta, Irungo Erlaitz…………………………………………….

Aralar denotzat panoramikoa

 ENIRIO-ARALAR  MANKOMUNITATEARI  ESKAERAK:

1.Goroskintxuko pistako lanak eta Saltarriko pista proiektua berehala bertan behera uztea

2. Edozein pista berri  onartu aurretik 2003an onartu zuen Ekintzen Egitamua berrikusi dezala, eman daitezkeen erabilerak naturaren babesaren menpean jarriz eta, onartzeko prozesuan, herritarren partehartzea eta eztabaidari bide emanez.

3.Dagokion erakundeari eska diezaiola Aralarko  Erabilpen eta Kudeaketa Plana behingoz onartzea.

4.Aralarko Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren organo kudeatzaileari, edozein pista berri onartu aurretik mendiko bide-azpiegituren plangintza orokorra planteatu dezala eskatzea, gizartearen partehartze eta eztabaida prozesu zabala irekiz onartu aurretik.

5. Enirio-Aralar mendi publikoa izanik, mankomunitatea erakunde gardena eta irekia izatea, horretarako dokumentazio osoa web orri baten bidez herritarrei zabalduz, hartzen dituen erabakiak publiko eginez, informazioa zabalduz eta Enirio-Aralarren zainketan herritarrak parte hartzeko bideak ipiniz.

6. Mankomunitateko lan batzordea desegitea, ez duelako aintzat hartzen Aralar Natur Parke eta Babes Bereziko Eremua dela, ezta gizartea informatu eta parte hartzeko bideak jartzea.

Mercadonako lanei berriz ekiteko baimena legez kanpo eman du Udalak

Belartza harrobia 2 harria txikitzenGipuzkoako elkarte naturazale eta ekologistak, Naturkon izenpean bilduta, eta Añorgako bizilagunek, <añ- 13.2=”” cantera=””>Mercadona izenaz ezaguna den proiektuaren sustatzaileak aspalditik ari gara salatzen Donostiako Udalaren konplizitate eta permisibitateari esker Belartzan legez kanpo egiten ari diren jarduerak, ingurumenari zeharo inpaktu bortitza eragin dutenak.

Atzo, urriak 18, Udaletxeak presa handiz altxatu zuen Mercadonako obren etena, haiek bigarren aldiz geraraziak zirelarik guk irregulartasun eta ilegaltasun anitzen kontra hilabetez egin ditugun salaketen ostean. Etenaldia Udaltzaingoaren zigiluaren beharra izatera ere iritsi da, Valeriano Urrutikoetxea S.A. (VUSA) enpresak egunetan udalaren agindua urratzeagatik.

Oso larria da, zinegotziaren beraren esanetan, Hirigintzako Zinegotziari ‘sustatzaile batzuk adarra jotzen aritzea’, baino are larriagoa da Udaletxea, legea betetzearen bermatzaile izan behar lukeen hori, berriz ere ilegaltasun eta irregulartasunetan erortzea.

Belartzako lanak prezintatuta NG

Lanak gelditzeko, lan eremua udaltzainek prezintatu behar izan zuten, naiz eta horretarako hainbat aldiz salatu behar izan. Argazkia: Noticias Gipuzkoa.

Beste ilegaltasun bat Hirigintzaren izanean
Udaletxeak urbanizazioaren errezepzioa egin gabe hasi dira pabilioi industrial bat pribatiboki eraikitzen. Era berean, enpresa horrek bi hilabete baino gehiagoz dinamitaz eta hondeatzaileaz, jo eta ke eta ordutegi arruntetik kanpo aritu zen lanean parte-hartze publikorik izan ez zuen obran; halaber bota zituen baimenik gabe 100.000 metro kubiko harri. Azken irregulartasun hori orain arte Udalak gauzatutako ekintza gaitzesgarrien zerrenda luzeari gehitu behar zaio, zeharo erdeinagarria XXI. mendeko udaletxe demokratiko batean.Bestalde, Belartza Goian egiten ari diren harri-isurketa ilegala geldiarazi gabe jarraitzen du Udalak, hamaika salaketa izanagatik ere, gerora (berandu, alegia) emandako lizentziak babesten ez duelarik. Esan nahi baita, gaur egun sustatzaileek ez dute eraikuntza-obrarekin zerikusia duen baimenik, eta gainera aurreko lizentziaren baldintzapen guztiak urratzen ari dira… hori guztia ondorio administratiborik gabe, gure inpotentzia eta harridurarako.Bi jarduera horiek obrak berehala etenaraztea eskatzen dute ezinbestean.Enrique Ramos Hirigintzako Zinegotziaren adierazpenek urrun dute behin eta berriro egia, astetan salatutakoei erantzuteko badaezpadako neurriak berandu hartu dira, ez da zigor-espedienterik zabaldu preskribatu ez diren ilegaltasunetan, epaitegian ingurumenaren kontrako delitu batengatik instrukzioa merezi izan duten jardueren inguruko kontrolik ez da abiarazi, eta sustatzaileari ezarritako isunak lotsagarri arinak izan dira. Horiek guztiek argi asko erakusten dute zein den Doostiako Udalaren jokabidea eta posizioa: interes pribatuen mesedetan dihardu argi eta garbi, interes orokorraren gainetik. Berak jakingo du zergatik.Fiskaltzari eskatzen diogu ikerketa abiarazi dezala salatutako ilegaltasun horiek guztiak udaletxeko agintari politiko edo funtzionario batzuen prebarikazio delitu diren argitzeko. Izan nahi al du Eneko Goia alkateak hainbeste irregulartasun eta ilegaltasunen isileko konplize?Donostian, 2016ko urriak 19

Fracking Ez-en arabera Eusko Jaurlaritzak gasa atera nahi du.

fracking Subilla

Irudia: www.naiz.com

Fracking Ez Arabak jakitera eman duenez, Arabako Subilla herriaren inguruan putzu bat zulatuz, Gasteiz aldeko lurpean dagoen gasa ateartzen saiatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, hori bai, “frackinga” erabili gabe.

Albiste hau euskaraz ez dagoenez, Argiak gai honen ingruan argitaratua irakurtzea gomendatzen dizugu, bestela jo gaztelerazko bertsiora.

http://www.argia.eus/albistea/gasteizen-teknika-konbentzionalekin-ireki-nahi-duten-gas-putzua-dela-eta-kezka-agertu-du-fracking-ez-plataformak