Jende uholdea Garoña betiko itxi eta eraistea eskatzeko

Ez PPren kongresua,  ezta derbia ere, ez ziren oztopo izan milaka lagun biltzeko.

Garoña gasteizko manifa 3 2017-03-19

Amabirjin Zuriaren plaza beteta, manifestazioa hasi zen unean.

Sekulako uholdea izan zen. Beste behin ere Gasteizen milaka lagun bildu ginen Garoña behin betiko eta berehala  itxi eta eraits dezaten eskatzeko. Jada urte asko dira euskal gizarteak eta bereziki Arabakoa, naiz gehiengo sozialak ( mota guztietako eragileak), naiz gehiengo insatituzionala ( udalerrietatik hasi eta legebiltzarreraino), Garoña itxi behar dela eskatzen ari garenetik eta inora ez garamatzan luzamendu honek, gizartea gero eta gehiago mobilizatzera bultzatu baino ez du egiten. Horren adibide da atzoko manifestazioa.

Mendizorrotza Garoñaren aurka manifako egunean

Manifako ordu beretsuan derbia jokatu zen Mendizorrotzan. Garoña ixteraen aldarrikapena bertan ere ozen.

Beste behin ere herritarrok egin dugu egitekoa. Orain herritarra ordezkatzen gaituztela behin eta berriz diotenei, bereziki   agintea duten PP (Espainian), EAJ eta PSEri dagokie herritarron nahia asetzea.

Era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatu, larunbatean erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat

Errausketak alternatiba mani aurkezpena 1Datorren larunbatean Donostian erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat datozen era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatuen ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dugu gaur eguerdian Anoetan. Izan ere, handik, Anoetatik, abiatuko da manifestazioa, 17:00etan, “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean.

Hemen elkartu gara gaur, datorren larunbatean, martxoaren 25ean, Errausketarik Ez lemapean egingo dugun manifestazioari  atxikimendua agertzeko.

Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako Errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon.

Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.

Errausketak alternatiba mani 2

Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero,  ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.

Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria  batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua.

Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan,  eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.

Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak.

Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?

Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke  azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako.

Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu:  gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari.

Errausketarik Ez!

 

Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara  ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko.

Honako zerrenda honetan ageri dira orain arte manifestazioarekin bat etorri diren taldeak. Zerrenda irekia da, beraz, behin-behinekoa. Seguruena une honetan bertan badira atxikimendua adierazi duten talde berriak.

  1. AHTrik ez
  2. Aizan feminista taldea
  3. Aiztondo klasika
  4. Aiztondo plataforma
  5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
  6. Alternatiba
  7. Altza XXI
  8. Amasako Martina Kultur elkartea
  9. Andoiango Gaztetxea
  10. Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
  11. Anoetako Gazte Asanblada
  12. Anoetako neska gazte feministak
  13. Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
  14. Asteasuko EBIA elkartea
  15. Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
  16. Asteasuko Pello Errota Eskolako Kukute Guraso Elkartea
  17. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
  18. Belartza 2 Gelditu! plataforma
  19. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
  20. Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
  21. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
  22. Biolur Gipuzkoa
  23. CCOO sindikatua
  24. CGT sindikatua
  25. CNT sindikatua
  26. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
  27. Donostia Bizirik
  28. Donostiako Hondakinen Bilgunea
  29. Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
  30. Eguzki
  31. EH Bildu
  32. EHNE
  33. Ekologistak Martxan
  34. ELA sindikatua
  35. EQUO
  36. Ernai
  37. Errausketaren Aurkako Koordinadora
  38. ESK sindikatua
  39. Ezker Anitza – IU
  40. Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
  41. Gasteizko Zero Zabor
  42. Gipuzkoa Zutik
  43. Greenpeace
  44. Haritzalde Naturzaleen elkartea
  45. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
  46. Hernaniko EH Bildu
  47. Hernaniko Kooperazio Taldea
  48. Hernanin Zero Zabor
  49. Herria Kultur Elkartea
  50. Ikasle Abertzaleak
  51. Ipar Haizea
  52. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
  53. Karabeleko Baratza ekologikoak
  54. Komite Internazionalistak
  55. LAB sindikatua
  56. Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
  57. Lasarte-Orian Aire Garbia
  58. Lurreko Eko denda
  59. Nekane Libre
  60. OEIT /GEIS
  61. Onddo Gaztetxea
  62. Podemos Donostia
  63. Podemos Euskadi
  64. Sortu
  65. Steilas sindikatua
  66. Stop Kaleratzeak Hernani
  67. Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma
  68. Usurbilgo Aralar
  69. Usurbilgo EH Bildu
  70. Usurbilgo Ernai
  71. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
  72. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

Garoña itxi eta eraitsi betiko berehala!

Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko

Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko berme bakarra.

IMG-20170316-WA0005

Horrexegatik, herritar oro foro eta plataforma ezberdinak antolatzen ari diren ekimen andanatan  parte hartzera animatu nahi ditugu, zeinak Garoñaren itxiera eta berriztagarrietan naiz energia garbietan oinarrituko den eredu energetikoaren aldeko apustua egitea duten amankomunean, Eguzkikook honakoa gehitzen diogularik: “gure herrirako burujabetza energetikoaren ikuspegitik”. Agendan idatzi beharreko lehenengo data, datorren larunbatekoa da, hilak  18 19:00tan Gasteizen, Araba Garoñarik Gabe plataformak deitutako manifestazioan , non Eguzki, Garoñaren Aurkako Foroko partaidea, bertan egongo den.

Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira gure lurraren etorkizunerako – Energia Ministerioak   abuztua baina lehen erabaki behar du irekitzeko baimena ematen dion hala ez-, beraz arrazoiz edo koherentziaz eta ikuspegi zabalarekin jardun beharra dago. Hori da gure buruari eskatzen dioguna eta   horixe espero dugu gainontzeko gizarte eragile ekologista, sindikatu eta herritarrengandik ere, etorkizunean helburu berarekin antola daitezkeen mota honetako ekimenak babestuz, laster, martxoaren 25 larunbatez Garoñaren Aurkako Foroak egin duena, esaterako.  Beraz, datozen hilabeteetan gorde dezagun tarte bat gure agendetan  kalera irteteko,  gure ahotsez eta partaidetzaz matxinatu gaitezen elektriken oligopolioen interesen eta horiekiko espainiar Gobernuaren zurikeriaren aurrean. Ez gaitezen gehiengo isila izan.

 

 

Martxoak 25, manifestazio handia: “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako”

Errausketaren aurkako mugimendua 25M kartelaErraustegiaren kontrako Mugimenduak manifestazio handia egingo du martxoaren 25ean. “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean, manifestariek arratsaldeko 5etan abiatuko dira Anoetatik eta Donostiako kale nagusietan barrena ibiliko dira. Datorren larunbatean, hilak 18, Anoetan bertan prentsaurreko jendetsua egingo da, manifestaziorako deia zabaltzeko. Nahi duten elkarte eta pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.

Alternatibaren lerro nagusiak ikusi nahi baduzu:

http://erraustuez.org/2017/03/10/errausketarik-gabeko-alternatiba-eskueran-daukagu/

Errausketarik gabeko alternatiba

Proposamenaren dokumentua euskaraz irakurtzeko sakatu hemen

Hona hemen sarrera:

Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz. 2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo errefus baino gutxiago entregatuz. 2016an Debagoienak osorik hartuta %80 bereizi eta errefusa 80 kgtara murriztea lortu du, eta badira Gipuzkoan herriak 50 kg edo gutxiagotan dabiltzanak. Arazoa azken errefus kopurua da, hori gutxitzeak dauka lehentasuna. Udal eta herritar guztiek gaikako bilketa ona eta zuzena egitea da lehenbiziko gakoa. Mundu osoan ezaguna da nola egin, eta Gipuzkoan ere bai: hondakinak ondo sailkatzea herritar guztien bete beharra da eta administrazioak erraztasunak jartzen dizkio herritarrari bilketa on batekin. 80-50 kg errefus horiek gehiago murrizteko, hurrengo urratsa da tarifa justua, familia bakoitzak sortzen duen kopuruaren araberako tasa pagatuz, eta horrekin batera sustatuz berrerabilpena, produktuen sortzaileen erantzukizuna diseinuetan, eta abar.

Donostian, Mutiloako zaborteagiaren kontra

prentsaurreko+masiboaGoierri Birzirik! plataformak deituta, 200 lagun bildu gara Diputazioaren aurrean, euripean (*), Mutiloako zabortegiaren aurka eta birziklatzearen alde egiteko.   

Prentsaurreko masibo honetan salatu nahi izan dugu Diputazioa (Olano & Asensio) eramaten ari den inposaketa-politika eta errauskailuaren alde egiten ari den apustu itsua. Itsua eta bidegabea. Izan ere, Mutiloako zabortegiaren kasuak argiro erakusten duen bezala, ondo egiten dutenak zigortzen ari da. 

(*) Diputazioaren aurrean, eta ez arkupetan, euria gogotik ari zuen arren, Diputazioak arkupetan egitea espresuki debekatzen duelako. Gauza hauek beharbada txikikeriak dira, baina esan egin behar dira, “gobernantza berria” eta diru publikoarekin izugarri publizitatzen diren horrelako kontzeptu potoloen atzean zer dagoen ere agerian utzi egin behar baita.

prentsaurreko+detalle

PP-k Garoñaren kontrako gehiengoa iraindu du

“Garoñaren Kontrako Foroak” PP-ren iraina eta bereziki Marotok arabar gizartea gutxietsi izana salatzen du.

Atzoko egunean Madrileko kongresuan izandako bozketa eta Guillermo Mariscalek, PP-ko bozeramaileak, egindako hitzartzearen aurrean, Garoñaren Kontrako Forotik salatu egin nahi dugu Garoñaren kontrako gehiengoari (ez soilik gehiengo politikoa, baita soziala ere) egindako iraina.

Ekattateratzea Gasteizen

Atzokoan PP-k esan zuen “arduragabekeria” eta “arinkeria” zela segurtasun nuklearra zalantzatan jartzea. Eta bitartean, Javier Maroto jaunak beste aldera begiratu eta bere isiltasunarekin abala eman zion Arabar gizartearen inteligentziari eta eskaerari egindako iraina horri.

Garoñaren Kontrako Forotik errespetua eskatzen dugu Arabar gizartearen borondateari eta berresten dugu Garoñaren bizitza 60 urterarte luzatzeak mehatxu eta arrisku arduragabea dakarrela milaka pertsonentzat, Chernobil edo Fukushimak frogatu duten bezala.

Horregatik, arabarron ordezkari publiko gisa Javier Marotok azaldu duen hipokresia salatu eta bere hitza eta koherentziari muzin egin izanagatik zein Arabar gizarteari PP-k egindako iraina onartu izanagatik, bere dimisioa eskatzen dugu.

Bigarrenik, azpimarratu nahi dugu onartua izan den proposamenak Gobernuari enplazamendu zuzena egiten diola Garoñaren behin betiko itxiera bermatu eta eraispena lehenbailehen abiatu dadin pertsona eta ingurugiroarentzat seguruak diren baldintzetan.

Bukatzeko, Garoñaren kontrako Foroa osatzen dugun hainbat gizarte talde, sindikatu eta ingurumen talde, bai eta alderdi politikoak eta gizabanakoak ere, agerian utzi nahi dugu gobernuak onartu egin duela Garoñaren atzean dagoena eredu energetikoaren inguruko eztabaida dela. Zentzu horretan, premiazkoa deritzogu, Garoña itxi eta eraisteaz gain energia eredu alternatibo bat gizarteratzeko pausoak ematea, alegia eredu energetiko berriztagarri, deszentralizatua, kontsumo eta ekoizpen guneak hurbilduko dituena.

Garoñaren Kontrako Foroa

Garoñari buruz solasean Eguzkiko kide batekin

     Mar 2, 2017 Nork: – Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Fernando Salegi (Eguzki): Garoña urruti dagoela dirudi, baina arriskua erreala da

Garoña berriro zabaltzen baldin bada, bere ustiapena nabarmen luzatu daitekeela dio Fernando Salegi Martinez (Elgoibar, 1963) Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kideak. Erabaki horrek arrisku larrian jarriko luke Lea-Artibai eta Mutriku, besteak beste.

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak Garoña zabaltzeko oniritzia eman du.
Hori, tamalez, horrela da. Erabaki hori hartzeko orduan baldintzatuta ere egon direla jakin dugu. Teknikoak, hain zuzen ere, baietza emateko sekulako presioa ari dira jasotzen. Garoña berriz zabaltzeko gai ez direla izango pentsatu nahi dugu, baina ikusten denaren arabera, horren atzetik hainbat interes daude.

Zer interes?
Oro har, bi interes nagusi daude. Alde batetik, interes ekonomikoa egongo litzateke. Garoña 40 urte baino gehiago egon da martxan, eta ondo amortizatuta dago jada.

Eta bestetik?
Beste interesako bat, eta energia oso merke lortzeko asmoagaz, zentral nuklear horren ustiapena nabarmen luzatzea da.

Garona zabaltzearen aurka egindako protesta bat

Garona zabaltzearen aurka egindako protesta bat

Zenbateraino?
Hasiera batean 60 urte arte zabalik eduki nahi dute Garoña, baina baimen hori oso erraz lortu dutenez, litekeena da 80 urtera arte ere luzatzea zentral horren ustiapena.

Garoña lau urte baino gehiago egon da geldituta, eta frogatu ahal izan denez, energia hornidura berdin-berdin egon da

Zer eragin edukiko luke ustiapen urteak luzatzeak?
Erabaki horregaz, hain zuzen ere, gure osasunagaz eta ziurtasunagaz ari dira jokatzen. Garoña martxan jarri eta ustiapen baimena luzatzen baldin bada, gainera, Espainiako beste zentral nuklearretan ere gauza bera egin nahi dutela uste dugu. Espainian ia 40 urte beteko duten beste bost zentral nuklear daude, eta pentsa horrek guztiak hainbeste urtez zabalik egoteak zer arrisku eragingo lukeen.

Espainiako Gobernua, bestalde, Garoña zabaltzea aztertzen ari da. Horren beharrik ba al dago?
Ez dago energia nuklearraren beharrik. Espainia mailan, berez, beste era bateko energia soberan dago. Garoña lau urte baino gehiago egon da geldituta, eta frogatu ahal izan denez, energia hornidura berdin-berdin egon da. Hainbat erakundek, berriz, energia nuklearra merkeago dela sinetsarazi nahi digute, baina hori gezurra da.

Zergatik?
Zentral nuklearren enpresa arduradunek hainbat laguntza jasotzen dituzte Espainiako Gobernuaren aldetik, eta horrek merketzen du energiaren kostua. Hortaz, baliabide horren zati handi bat denon artean ordaintzen dugu. Energia nuklearrak, gainera, beste hainbat gastu ere baditu.

Zeintzuk, esaterako?
Hondakin nuklearrak ez dira inoiz desagertzen, eta horiek ondo gordeta egon behar dira. Eta horren inguruko kostua ere oso handia da.

Fernando Salegi, Garoña zabaltzearen aurkako kartel bat eskuan

Fernando Salegi, Garoña zabaltzearen aurkako kartel bat eskuan

Datuen arabera, ez dago Garoña zabaltzeko benetako beharrik. Euskal Herrian, esaterako, nahikoa energia sortzen da.
Bai, hori da. Hemen energia kanpotik ekarritako gasagaz sortzen dugu. Askotan bertan daukagun energia ez da behar bezala erabiltzen. Castejonen (Nafarroa), esaterako, bi zentral termiko daude. Horietako bat martxan baldin badago ere, bestea noizean behin pizten dute.

Adituek diotenaren arabera, 150 kilometroko eremu batean kalteak nabarmenak izango lirateke.

Garoña zabaldu, eta istripu bat gertatuko balitz, zer eragin izango luke hemen?
Garoña urruti dagoela dirudien arren, ez dago hain urruti ere. Arabako mugatik, esate baterako, oso hurre dago. Lea-Artibaitik, bestalde, 90 kilometro baino gutxiagora dago. Egia esan, horren inguruko kontzientzia gutxi dago gure jendartean. Arriskua erreala da. Txernobylen eta Fukushimaren moduko hondamendi bat egongo balitz hemen ere arriskuan egongon ginateke.

Ze neurritan?
Adituek diotenaren arabera, 150 kilometroko eremu batean kalteak nabarmenak izango lirateke. Baina kalteak eremu horretatik haratago ere zabaldu daitezkeela uste da. 1986an Txernobylgo hondamendi nuklearra gertatu zenean, esaterako, euskal herriraino ailegatu ziren erradioaktibitatez betetako laino toxikoak. Garoñak, gainera, oso teknologia zaharra dauka. 1970an inauguratu zuten, eta horrek ere istripu larri bat izateko aukerak biderkatzen ditu. Garoña, hain zuzen ere, lehen belaunaldiko zentraletako bat da; besteak beste, Txernobylgo zentral nuklearraren teknologia oso berdintsua dauka. Eta zentral horretan hainbat azpiegitura berritu ahal badira ere, erreaktore nuklearra ezin da inoiz aldatu.

Zergatik?
Hori betirako da. Dakigunaren arabera, gainera, hainbat arrakala dauzka. Arriskua, beraz, hor dago. Aurretik ere hainbat istripu txiki egon dira, eta hurrengoa auskalo noiz izan daitekeen.

Energia nuklearra erabiltzen duten Iberdrola edo Endesa moduko enpresen aurkako boikota bultzatzen dugu

Jendartean kontzientzia handirik ez baldin badago ere, gero eta jende gehiago dago gaiagaz kezkatuta, ezta?
Aurreko astean, esate baterako, jende gutxi agertuko zelakoan, sekulako jendetza batu zen Gasteizko giza katean. Ikusten denez, jendea nahikoa beldurtuta dago.

Berton ere hasi da mugimendua martxan.
Lea-Artibai eta Mutrikun ere bagabiltza zerbaitetan. Jendartea gaiak duen garrantziaz jabetu dadin, esate baterako, hainbat kartel jartzen ari gara herriz herri. Beste alde batetik, energia nuklearra erabiltzen duten Iberdrola edo Endesa moduko enpresen aurkako boikota ere bultzatzen dugu.

Zelan egin daiteke boikot hori?
Beste eredu energetiko batzuk posible direla uste dugu. Gaur egun, energia berdea eskaintzen duten alternatibak baditugu; Goiener kooperatiba, esaterako. Diru aldetik beste konpainien beste edo zer edo zer merkeago kostatzen da, gainera. Lortutako mozkinak ze proiektu alternatibotan inbertitu erabakitzeko aukera ematen diete bazkideei.

Garoña irekitzearen kontrarako indarrak batu behar dugu gure herriaren etorkizunarengatik.

GaroñaItxi (g-e))Dakizuenez, hurrengo hilabetetan Espainiako Gobernuak erabakiko du ea Garoñako Andra Mari Zentrala irekitzeko baimena ematen duen ala ez. Epea abuztuan amaitzen da.

 Orain dela urte asko, mugimendu sozialak, ekologistak eta auzokideekoak nuklearra bezalako energien aurrean eredu energetiko alternatibo batengatik borrokatzen ari gara, gure bizitzerentzat eta gure seme-alaben etorkizunerako eta gure ingurumenerako  arrizku onartezina dela eta. Horrexegatik, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan indarrak batu genituen.

Behin betiko Garoñaren itxiera exijitzen dugu, energia berriztagarriezko eredu jasangarria ez delako amets bat, errealitate posiblea baizik; Garoñak (Fukushimaren bikia) seguridade arazo larriak ditulako; politikoen eta empresen (Endesa, Iberdrola….) arlo honetan jarrera guztiz iruna delako;… Hamaika arrazoi dago.

Zuek kezka honekin eta gure gaitzespenarekin bat egitekoan gaude eta, beraz, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroaren manifestua sinatzera animatzen zaituztegu. Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan parte hartu nahi baduzue, garonarenkontrakoforoa@gmail.com postaren bidez jakinerazi diezagukezue eta hurrengo bilerarako deialdeak helarazi dizuegu.

Informazio gehiago: http://www.garonarekinmoztu.net

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra