Lasarte-Oriako Udalak Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio, Aire Garbiak aurkeztutako 300 sinadura baino gehiagori jaramonik egin gabe

Aire Garbiak 300 sinadura baino gehiago bildu zituen hamar eguneko epe eskasean. Udalak ez ditu kontuan izan.

Aire Garbiak 300 sinadura baino gehiago bildu zituen hamar eguneko epe eskasean. Udalak ez ditu kontuan izan.

Erraustegiak lasarteoriatarron osasunean izango duen eragin guztiz kaltegarriaz kezkatuta eta Eskuzaitzetarekin lotuko duen 132kV goi-tentsioko linearen trazadoak udalerriko lurretan eragingo duen ingurumeneko triskantzaren jakitun, maiatzaren 3an egindako agerraldian GHK-k eskatutako obra lizentzia ez emateko eskaera luzatu zion Aire Garbiak Udalari.

Labur bada ere, gogoratu behar da GHK-k aukeratutako trazadoak Donostialdeko PTPean aurreikusitakoak baino askoz gehiago sartzen dela udalerriko lurzoruetan, eragin ekonomiko eta ingurumenezkoak larriagotuz. Altxatuko diren dorreak eta horiek eraikitzean irekiko diren pistak y sarbideak Babestutako Baso-eremu eta Babes Bereziko Landa-eremuetan kokatuta daudela; horrek paisaian, landaredian eta faunan, hegazti faunan batez ere, suposatuko dituen ondorio larri eta errekuperaezinekin, kasu askotan. Inpaktuaren larritasuna areagotu egiten da zuhaizti hori Lasarte-Oriak duen bakarrenetakoa dela kontutan hartzen badugu.

Goi-tentsioko lineak hondatuko duen parajea Buruntzako bidetik ikusita. Eskuinean ikusten den eraikina Azkorteko baseliza da.

Goi-tentsioko lineak hondatuko duen parajea Buruntzako bidetik ikusita. Eskuinean ikusten den eraikina Azkorteko baseliza da.

Goi-tentsioko linearen aurkako mobilizazioa, Azkorteko ermitaren aurrean.

Goi-tentsioko linearen aurkako mobilizazioa, Azkorteko ermitaren aurrean.

Bazegoen, gainera, beste elementu kezkagarriagoa: hasierako planoetan aurreikusitako trazadoa aldatu eta bakarrik Urnieta, Lasarte-Oria eta Donostiako lurretan barrena pasako da, azkenean, goi-tentsioko linea; PNV-PSOE binomioak gobernatzen duten udalerrietatik, hain zuzen. Baimen eta lizentziak ematerakoan malguagoak izango zirenak? Kasualitatetan ez dugu sinesten.

Kezka hauek bultzatuta, presazko sinadura bilketa bati hasiera eman genion. Horrela, denbora tarte labur batean eta oso kanpaina xumea eginda, herriko hainbat talde politiko eta eragileen babesaz gain, 350 herritar baino gehiagoren sinadurak bildu dira. Pozik gaude.

Hala ere, gure kezkak bete egin dira: maiatzaren 16ean Alkateak sinatutako Dekretu baten bidez 132 kV goi-tentsioko obra lizentzia ematen zaio GHK-ri. Espero moduan, malgua izan da Lasarte-Oriako Udala. Aire Garbian ziur gaude askoz zorrotzago joka zezakeela Udalak lasarteoriatarron osasun, ekonomia eta ingurumenaren defentsan. Baina ez du egin. Ezin diogu Akateari sinetsi esaten duenean lasarteoriatar gehiengoaren nahia defendatuko duela, nahiz eta bera ados ez egon. Lasarteoriatar gehienok ez dugu Erraustegia nahi. Ederki daki hori Alkate jaunak eta, nahi izanez gero, askoz zorrotzago izan zitekeen gure ume, heldu eta adinekoen osasunaren defentsan. Lasarte-Oriako lur, landaredi eta faunaren errespetoan eta defentsan.

logoak[1]

Den-dena prest asteburu honetan Gladys omentzeko

gladys39webIgandean, ekainak 3, Eguzkik Gladys del Estal omenduko du Donostian, Egiako parkean, ohi bezala. Hitzordua 12etan da, parkeko atean, eta hortik goiko ordekara igoko gara. Baina Eguzkik Donostian antolatzen duen omenaldia ez da izango asteburu honetan Gladys gogoratuko duen ekintza bakarra, Tuteran eta Ean ere ekintzak egingo baitira.

Donostiako omenaldiari buruzko informazio gehiago:

http://eguzki.org/es/2018/05/23/eguzkik-gladys-del-estal-gogoratuko-du-ekainaren-3an/

Tuteran, igandean, Bardeetako Martxa izango da goizean; arratsaldean, berriz, Gladysi espresuki omenaldi bat egingo zaio Martinez Salas guardia zibilak buruan tiro bat jota hil zuen lekuan bertan, Ebroko zubi ondoan. Hona hemen deialdiak:

gladys-tutera

Bardenas

Ean, berriz, Enaden Begiak izeneko jardunaldi ekologistak antolatu dituzte ekainaren 2an eta 3an. Ikus egitaraua:

ea1ea2Igoal baten batek galdetuko du ea jardunaldi hauek zergatik duten izen hori, Enaden Begiak. Bada, Enaden Begiak da Gabriel Arestik Eako zentral nuklear-proiektuari buruz idatzi zuen poema bat. Hona hemen:

enaden

Larunbatean, Metroaren lanak gelditzearen aldeko manifestazioa Donostian

metro-kartelaSatorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, datorren larunbatean, hilak 2, Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko manifestazioa egingo da Donostian. Manifestazio hori 17:30ean abiatuko da Easo Plazatik, “Metroa berehala gelditu! Donostia ez zulatu!” lemapean.

Giroa berotzeko, Satorralaia ekimen asko egiten ari da. Gaur bertan, 10 orduko enkartelada egin du Udaletxe aurrean. Goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte, ordu beteko txandak egin ditu. Langintza horretan hainbat erakunderen laguntza izan du. Egunean zehar pankarta atzean jarri dira, Satorralaiako bizilagunekin batera, Ikasle Abertzaleak, Stop Desahucios, Dbus-eko langileen Kurpil elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Podemos-Ahal Dugu, Equo, LAB, Juventud Combativa, Stop Metroari Antiguon, Eguzki, Erraustegiaren aurkako Mugimendua, Eleak-Libre eta  Bizilagunekin plataformako hainbat kide.

10-orduko-enkartelada-29may18-satorralaia[1]

Joan den asteburuan, berriz, bizikleta-martxa ikusgarria egin zuen. Hona hemen zenbait argazki.

2018.05.27 Bizikleta Martxa2[1] 2018.05.27 Bizikleta Martxa15[1] bicimartxa-antiguotik-27may18[1]Bideo ikusgarri bat ere egin dute:

https://www.youtube.com/watch?v=FfdMvSJD3CE

Informazio gehiago:

https://satorralaia.wordpress.com/author/satorralaia/

Leitzako trikuharri baten gainean eraikitako ehiza-postuak hautsak harrotzen jarraitzen du

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, einalea argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Leitzako trikuharri baten gainean eraikitako ehiza-postuak hautsak harrotzen jarraitzen du.

Joan den astean sare sozialetan eginiko kritiken ondorioz, erreakzio bat izan da, batez ere Udalaren partetik, eta astebururako postua eraitsita zegoen.

Ehiza-postua, dagoeneko eraitsita.

Ehiza-postua, dagoeneko eraitsita.

Halaber, megalitoetan eskarmentu handia duten pertsonek trikuharria igandean bisitatu eta, espero zitekeen bezala, ehiza-postuak kalte handiak eragin dizkiola nabarmendu dute. Ikus:

http://www.euskal-herria.org/node/18133

Ehiza-postuak trikuharrian egindako kalteak nabarmenak dira.

Ehiza-postuak trikuharrian egindako kalteak nabarmenak dira.

Ehitzarien Elkarteak ohar bat plazaratu eta, bertan, bere burua zuritu nahian, ehiza-postua “plan ofizialak markatutako tokian” zegoela adierazi zuen. Baina informazio berriak bildu ahala, nahiko garbi iruditzen zaigu ez dela “zehatz-mehatz” horrela.

Nolanahi ere, jarraitzen dugu guztiz beharrezkoa ikusten Nafarroako Gobernuak, Ingurumen zein Kultura sailetatik, azalpenak ematea. Zer gertatu den argitu, kalteak aztertu, ahal den neurrian konpondu eta, jakina, erantzukizunak eskatu ditzala. Eta eskaera hauek guztiak laburbiltzen dituen idatzi bat erregistratu dugu gaur bertan.

Ehiztariak asko dira eta horien artean denetarik dago. Alabaina, kolektibo gisa, beti kexaka ari dira zeren eta, haiek berek aitortzen duten bezala, gizartearen aurrean irudi txarra baitute. Gizarteak ez omen ditu “ulertzen”. Errepasatu, bestela, joan den apirileko manifestazioetan egin zituzten adierazpenak. Eta nor dira irudi txar horren erantzuleak? Ekologistak, animalistak, mendizaleak… eta, egia esan, ehiztari ez den ia edonor. Baina behar bezala seinalizatuta zegoen trikuharri baten gainean ehiza-postu bat eraiki dutela ez du inork asmatu. Horrelako gauzak gertatzen dira errealitateari eskopetaren kanoi-zuloetatik bakarrik begiratzen zaionean.

EGUZKI

PS.- Hona hemen joan den astean gai honi buruz plazaratu genuen albistea:

http://eguzki.org/2018/05/25/leitzako-trikuharri-baten-gainean-ehiza-postu-bat-eraiki-dutela-salatu-eta-nafarroako-gobernuari-azalpenak-eskatu-dizkio-eguzkik/

EGUZKIk hiri-zuhaiztiaren babeserako Udal-Ordenantzaren proposamena helarazi dio Barakaldoko Udalbatzari

WhatsApp Image 2017-10-25 at 12.05.57Irabazik, PSE-EEk, eta EH BIlduk erregistratu dute Ingurumenaren batzordean eztabaidatzeko.

Iaz ia ehunka zuhaitzen mozketa salatu ondoren eta hirietan gure bizitzarako eta osasunerako hainbeste onura ekarri duten ezaugarriak desagertzea salatzean eta errefusa adieraztean nekatuta, Eguzkik hiri-zuhaiztiaren babeserako udal-Ordenantzaren proposamen bat egiten hasi zen. Helburua zuhaitzen kontserbazioa lehentasuna izatea da.

[Barakatu, baina berri osoa gaztelaniaz soilik dago]

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio Eguzkik

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Leitzako Iruso 1 (Iturri) trikuharriaren gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak emateko eskatu dio Eguzkik. Izan ere, Leitzako Ehiztari Elkarteak dio “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela. Horrela balitz, utzikeria larri eta ulertezina irudituko litzaiguke Irungurumen Sailaren partetik.

Jatorrizko salaketa herritar batek egin zuen. Salaketarekin batera banatutako argazkiek argiro erakusten dute ondare arkeologikoaren kontrako eraso baten aurrean gaudela. Irudiotan, monumentuaren seinalea argi eta garbi ikusten da; a priori, behintzat, nekez argudiatu zezakeen inork hor monumentu bat zegoela ez zekienik.

Seinalea gertuagotik. Atzean, berriz, postuaren oinarriak porlanaz bermatuta daudela ikus daiteke.

Seinalea gertuagotik. Atzean, berriz, postuaren oinarriak porlanaz bermatuta daudela ikus daiteke.

Salaketa horrek sare sozialetan lortu duen oihartzuna dela eta, Leitzako Udalak eta Ehiztari Elkarteak ohar bana plazaratu dute. Udalak, albistearen berri izan bezain pronto, ehiztariekin eta Ingurumen Sailarekin harremnetan jarri eta postua lehenbailehen tokiz aldatuko dutela esan du.

Ehiztari Elkarteak, berriz, argudiatu du “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela, eta, eraiki zutenean, trikuharriaren seinalea “sasi artean ezkutatua” zegoela. Eta seinalea bistan geratu zenean ere ez ziren konturatu? Nolanahi ere, gauzak horrela gertatu zirela ametitzea ehiza-postuak maparen gainean faktore garrantzitsuak kontuan izan gabe ezartzen direla ametitzea litzateke. Izan ere, ametitzea litzateke ez dela kontuan hartzen puntu horietan zaindu beharreko beste balore batzuk egon daitezkeela, kasu honetan bezala, espresuki katalogatuta dagoen trikuharri bat. Horrela ote? Eguzkiren iritziz, horrek azalpen bat behar du Ingurumen Sailaren partetik, edo, bestela, esan dezala ez dela egia.

Porlana hobeto ikusten da honako argazki honetan.

Porlana hobeto ikusten da honako argazki honetan.

Eguzkik Nafarroako Gobernuari eskatzen dio ehiza-postua lehenbailen eraistea, trikuharrian kalteak sortu ote diren aztertzea eta, jakina, azalpenak ematea eta, hala badagokio, erantzukizunak eskatzea.

Eguzki, 2018ko maiatzean

Belartzako harri isurketa EAEko Auzitegi Nagusira

Belartza 2 Gelditu Plataformak Haritzalde Naturzaleen Elkartearen eskutik Bilboko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean apelazio-errekurtsoa aurkeztu duela adierazi nahi dugu.

Belartza harrobia 3 harria txikitzen

Ezaguna denez, aurretik Donostiako Udalak emandako baimenaren aurkako elegitea aurkeztu genuen argi eta garbi Legearen kontrako ekintza zelakoan. Baimenak Mercadona eraikitzeko, hura kokatu behar zen harrobitik ateratako hondakin eta harriak Belartza Goikoan, eremu natural batean, isurtzea ahalbidetzen zuen, 4 ha okupatuz.

Naturzaleok eta bizilagunok Administrazio-egintza horren berrikusketa eta berraztezketa lortzeko eskubide legalari eutsi egiten diogu justiziaren babesa eskatuz. Horretarako gure abokatuek Udalaren erabakiaren aurkako zuzenbidean oinarrituriko argukiaketa sakona eta zorrotza prestatu dute, gure ustez emandako baimenak ez baitu oinarri juridikorik, eta horregatik hain zuzen ere erabaki hura baliogabetzea eskatzen dugu.

Edozein kasutan, agerian da isurketak helburu jakina eta interesatua zuela, indarrean dagoen Legediaren arabera baimendutako hondakindegian bukatu behar zuena Belartzan bertan behin betiko uztea alegia. Baina gauza ez zen hor gelditu eta materialeak kutsatuta egoteko zantzu eta aztarnak izan arren, toki ezberdinetara eraman zituzten haiekin etekin ekonomikoak lortze aldera. Izan ere, kamioi andana ibili zen bueltaka harriak Arbaizenea, Astigarraga eta Orioko obra ezberdinetara eramanez. Hori guztia JR Becerra parlamentariak Eusko Legebiltzarrean salatu zuen joan den azaroan.

belartza_web

Bestalde, azpimarragarria da martxoan, Udaletxean bertan eta Hirigintza Zinegotzia aurrean zutela, sustatzaileen ordezkariek beraiek han geunden herritarroi aitortu zigutena. Zur eta lur gelditu ginen materialen isurketa goiko lursailean Belartza 2ko makropoligonoa egiteko aurretik aurreikusitako ekintza zela, hots, nahita bota zituztela bertan harriak oraindik onartuta ez dagoen proiektua egiteko! Iruzurra horrela aitortzeak eta Zinegotziak ezer entzun ez balu bezala jarraitu izanak aho bete hortz utzi gintuzten. Enrique Ramosek 20 hilabeterako emandako baimena duela hilabete asko agortu zen, eta Udalaren esku dago kenduaraztea edo beraiek kentzea sustatzaileen lepora. Orain arte ez du horrelakorik agindu eta bitartean Belartza 2ko proeiktu berriaren inguruan negoziatzeko iruzurra egin zioten sustatzaileekin elkartzen da maiz.

Bi urte luze daramatzagu isurketa nahiz emandako eta orain errekurrituriko baimena burututako egintzen azpijokoa dela salatzen, paisaia eta balore na- turalak nahita kaltetu dituena. Udalaren baimena aldi baterako bazen ere eta mugadata gaindituta egon arren, badirudi Udalari erabilitako trikimailuaren jakitun izatea bost axola zaiola eta, gure ustez, ilegala zen baimen hura eman bazuen, orain legez kontrako egintzak ez dituela ekidingo dirudi. Konplizitaterik gabe, ulertezina.

2016an eginiko martxa-bukaera, legez kanpo egin dituzten betelanetan.

2016an eginiko martxa-bukaera, legez kanpo egin dituzten betelanetan.

Ez da, beraz, kasualitatea Udalaren geldotasuna eta jarrera pasiboa. Udala irregulartasunaren jakitun izanda, orain errekurritutako aldi baterako zen isurketa-baimena betiko bilakatzeko asmo horri indar guztiz kontra ez badio egiten nahitaezko laguntzaile bilakatuko luke. Merkataritza gune erraldoi berriak Anoeta bezalako 24 futbol-zelaein azalera hartuko luke eta badirudi araudiaren gainetik egingo bada ere Udala hura laguntzeko prest dagoela.

2018/05/16

Belartza2 Gelditu!

Haritzalde naturzaleen Elkartea

Eguzkik Gladys del Estal gogoratuko du ekainaren 3an

gladys39webEguzkik Gladys del Estal oroitzeko ekitaldi berri bat antolatu du. Dagoeneko 39 urte pasatu dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys hil zuenetik, buruan tiro bat jota. Tuteran gertatu zen, ekologista donostiarra han baitzegoen Energia Nuklearraren kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzeko.

Eguzkik antolatu duen oroitze-ekitaldi berria ekainaren 3an izango da, 12etan hasita. Parte-hartzaileok Egian bilduko gara, Gladys Eneko atean, eta erromerian joango gara parkeko goiko ordekaraino, Gladysen oroitarria dagoen lekuraino, alegia. Han egingo da ekitaldia, lore eta kanta tartean.

Bertan, aktualitatearen irakurketa bat ere egingo da, ohi bezala. Izan ere, Eguzkitik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistetan.

Garoña gabe askoz hobe!

Galadysen omenaldian urtero egiten dugun aktualitatearen irakurketan, Garoña beti presente egon da. Hamarkadetan, zentralaren itxiera eskatzeko; azken urteotan, berriz, berriro ireki ez zezaten aldarrikatzeko. Aurtengoa izango da Garoña behin betiko itxita dagoela Gladysi egiten diogun lehen omenaldia.

Seguru asko inozo samarra litzateke pentsatzea Garoña itxi izana soil-soilik herri-borrokaren ondorio dela, baina ukaezina da zentrala behin betiko ixteko, ERABAKIGARRIA izan dela urteetako herri-borroka. Batzuetan oihartzun handia lortu du; besteetan, berriz, txikia, baina etengabea izan da, eta azkenean frutuak eman ditu.

gladys+07[1]Adi, hau ez baita bukatu, ordea. Orain bermatu egin behar da zentrala benetan eraisten dela, iruzurrik onartu gabe. Bestalde, adi egon beharko da Nuclenorrek ageriko edo isilpeko kalteordainik jaso ez dezan, eskubiderik ez du eta. Eta, halaber, Garoñako inguruan garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko plan bat errebindikatzen jarraitu beharko da. Beraz, ondoko urteetan ere seguruena Garoñaz hitz egiten jarraituko beharko dugu.

HALA ETA GUZTIZ ERE, ez dago zalantzarik txikiena ere: Garoña ixtea garaipen handia izan da, eta Euskal Herria nahiz planeta bizigarriago bat nahi dugunok badugu, merezimendu eta zilegitasun osoz, gainera, zer ospaturik. Beraz, zorionak!

Lemoiz: historiarekin bat datorren erabilera

Lemoiz ere beti presente egon da Gladysen omenaldian, askotan modu inplizitoan, esplizitoan baino gehiago. Iaz, ordea, berriro espresuki aipatu genuen, aspaldiko partez. Izan ere, PPren eta EAJren arteko aurrekontu-itunean, zentralak okupatzen dituen lursailak “berehala euskal erakundeen esku” geratuko zirela adostu zuten. Hainbeste urte pasa eta gero EAJk gai hau horrelako itun batean sartu izanak aditzera ematen zuen Eusko Jaurlaritzak buruan proiektu zehatzen bat bazerabilela. Eta horrela ibiltzea, bere kabuz eta gardentasunik gabe, alegia, ez zela sintoma ona adierazi genuen. Bete-betean asmatu genuen, baina ez gara horregatik harrotuko, asmatzeak ez baitzuen, egia esan, meritu handirik. Azaroan, Arantxa Tapiak ezagutarazi zuen Lemoizen akuikultura-makroproiektu bat ezartzeko lanean ari direla. 42 eta 105 milioi euro bitarteko inbertsioa aurreikusi omen dute.

gladys2Baina are sintoma okerragoa izan da orain dela pare bat hilabete eskas Gobernu espainolak Iberdrolarekin sinatu duen “ituna” edo. Horren arabera, elektrikoak Lemoizen gainean izan zezakeen edozein erantzukizun bertan behera geratu da. Hau da, ez du xentimorik ere ordaindu beharko zentralaren inguru hura lehengoratzeko. Eta lehengoratzea, legez, derrigorrezkoa da. Beraz, elektrikoak sortu zuen denon artean ordaindu diogun txikizioa (ez ahaztu luzamendu nuklearra, 6.000 milioi euro inguru, denon artean ordaindu dugula argindarraren erreziboen bitartez), eta, gainera, orain ez du metro koadro bat belar edo zuhaitz bat bera ere sartzeko dirurik ipini beharko. Ez ote da zilegi pentsatzea Gobernuak hartu duen erabakiak baduela ate birakariekin zerikusirik?

Nolanahi ere, Eguzkik jarraitzen du Lemoizentzat eskatzen “historiarekin bat datorren erabilera”. Eta horrek, zehatz-mehatz, zer esan nahi du? Bada, gure iritziz, Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzatekeela eta bertan parke publiko bat eratu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean. Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, Eguzkik aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta.

Gladys eta inoiz iristen ez den aitortza ofiziala

Puntu honetan Gladysen omenaldi guztiek marmotaren eguna ematen dute, aitortza ofiziala inoiz ez baita iristen. Iaz, fetxa hauetan, gainera, Konstituzio Auzitegiak Gobernu espainolaren helegite bat onartu eta zati batzuetan suspenditu zuen Jaurlaritzak onartutako Estatuaren “gehiegikeriak” 1978 eta 1999 bitartean eragindako Biktimak Aitortzeko Legea. Lege horren bidez, Gladys izan zitekeen orain arte ukatutako aitortza ofiziala jaso zezaketen biktimetako bat. Antza denez, Abiadura Handiko trena eta enparauak aurrekontu-itunetan kabitzen dira; Gobernu espainolak gai hauei buruz aurkezten dituen helegiteak, berriz, ez. 155garrena bezala, alegia. Kontua da urtebete pasatu dela eta, oraindik behin betiko epaiaren berri ez dagoenez, iaz geunden leku berean jarraitzen dugu.

gladys3Dena dela, Gladysi inoiz ez zaio falta izango herritarron partetik erakunde ofizialetatik ukatzen zaion aitortza. Alde horretatik, honako hau une aproposa da ohartarazteko datorren urtean 40. urteurrena izango dela. Alfonso Sastrek dioen bezala, urteurrenak memoriaren makuluak dira, are gehiago baldin eta urteurren biribilak badira, 40garrena bezala. Beraz, datorren urtean aukera bikaina izango dugu Gladys nor zen, nola bizi izan zen eta nola hil zuten, argi eta ozen gogoratzeko. BEHARREZKOA IZATEN JARRAITZEN DUELAKO.

EGUZKI, 2018ko miatzean

Goi Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek instituzioen zabarkeriari leporatu diote Fiskaltzak iaz Amurrion gertatutako izugarri isurketa kutsakorrari buruzko kasua itxi izana

Isurketaren ondorioak larriak ez ezik ikusgarriak ere izan ziren eta gertaerak oihartzun handia izan zuen komunikabideetn.

Isurketaren ondorioak larriak ez ezik ikusgarriak ere izan ziren eta gertaerak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan.

Joan den irailean, Nerbioian, Amurrion, sekulako isurketa kutsakorra izan zen, eta, horren ondorioz, 8.000 arrain baino gehiago hil ziren. Orain, berriz, Fiskaltzak delitu honengatik irekitako diligentziak bertan behera utzi egin behar izan ditu, isurketa nork egin zuen jakiterik ez dagoelako. Goi Nerbioi Bizirik eta Zadorra Bizirik plataformek prentsaurrekoan salatu dutenez, erantzulea nor izan zen ez jakitea instituzioen zabarkeriaren eta praxi okerraren ondorio zuzena da. Izan ere, gogor kritikatu dituzte Amurruko Udala, Ura Agentzia, Arabako Foru Aldundia eta Ertzaintza.

Prentsaurrekoaren berri zehatza, honako esteka honetan

https://aiaraldea.eus/amurrio/1526468167010-nerbioi-bizirik-erakundeen-utzikeriaren-ondorioz-ez-da-epaiketarik-egongo

8.000 arranetik gora hil ziren.

8.000 arranetik gora hil ziren.

Fiskaltzaren argudiaketan bertan agerian geratzen da gauzak ez zirela behar bezala egin.

Fiskaltzaren argudiaketan bertan agerian geratzen da gauzak ez zirela behar bezala egin.

 

Ulian ehiza berriz ere ez baimentzeko martxa

ona Pertsona ugarik prte hartu du gaur goizean Eguzkik Ulian berriz ere ehiza baimentzearen kontra antolatu duen martxan. Ategorrietatik baina baita beste zenbait lekutatik ere abiatuta, eta ohiko bideetatik baina baita bide “sekretuetatik” ibilita ere, Txintxerpera iritsi dira, non Pasaiako Itsas Festibala ospatzen ari zen.

Martxaren bidez, mendiaz gozatzeaz aparte, antolatzaileek ohartarazi nahi izan dute Ulian ehiza berriz baimentzeko arriskuka bene-benetakoa dela. Ehiza baimentzea oso kaltegarria litzateke Uliaz modu seguruan disfrutatu ahal izateko, jakina.

Honi dagokionez, antolatzaileek jakinarazi dute iaz 110.418 pertrona ibili zirela Talaia bidetik, alegia, Uliako bide nagusitik. Eta persona horiei gehitu beharko litzaizkieke Ulia aldez alde zeharkatzen duten gainerako bideen sare trinkotik ibiltzen direnak.  Hori, hegoaldeko maldan kokatuta dauden etxebizitzak, ikastola eta institutua nahikoa arrazoi dira Ulian ehiza berriz egin ez dadin.

Gogorazi dute herritarren artean Uliari buruz egindako azken galdeketan, ehiza baimentzeko aukera zela kezka nagusia.

Gauzak horrela, antolatzaileek Donostiako eta Pasaiako udalei, baina batez ere Foru Aldundiari, ehiza berriz ere ez baimentzeko eskatu diete.

Hona hemen gaurko martxan ateratako beste pare bat irudi:

ulia2 ulia1Bestalde, gaurko martxa ez da asteburuan Uliaren bueltan egindako ekintza bakarra. Izan ere, atzo, Pasaiako Itsas Festibalaren barruan, Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesguneraren aldeko erakusketa paratu zuen San Pedroko frontoian. Egitaraua hitzalde batekin eta ipuin-saio batekin biribildu zen.

Hona hemen San Pedroko frontoian ateratako bi irudi:

sanpedro3 sanpedro1

Aralarko pisten epaiketarako diru bilketa kanpaina. 10.000 euro baietz!

Aralar denotzat panoramikoaEguzki Talde ekologista eta antinuklearra eta Landarlan ingurumen elkartea, herri-akusazio bezala aurkeztu ginen epaitegian, Aralar Natur Parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitua batengatik. 2016ko urrian Enirio-Aralarko barruti babestuan 4 km pasako pista bat baimendu eta partziaki eraikitzea sustatzeagatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia eta Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia auziperatuta daude eta dagoeneko Tolosako Epaitegian deklaratzen izan dira akusatu bezala, gure abokatuaren galderei erantzutea uko eginez. Epaitzen ari den pista proiektua Saltarriko ganadurako itxitura du helburu, Alotza ondoan, Aralarren bihotzean, txabolarik ez dagoen tokira eta zati batean eraikita dago, Goroskintxuko txaboletaraino.

Bi Ingurumen Elkarteak irabazi asmorik gabeko erakundeak izan arren, epaiketako gastuei aurre egin beharko diete. Hasieran, Foru Aldundiak 20.000 €ko fidantza eskatu zuen bi elkarteen defentsa eta justizia eskubideak oztopatzeko intentzioarekin, baina epaile instruktoreak ez du aintzat hartu Aldundiaren eskaera eta 4.000€ ko fidantza ezarri du. Hori dela eta, epaiketako gastuei aurre egiteko diru bilketa kanpaina abiarazten dugu, fidantza eta defentsarako gastuak ordaintzeko, ekainaren amaierarako 10.000 euro lortzea helburu izanik.

Hondeamakina Aralar

Horrez gain, aurreko astean positiboki baloratu genuen Aldundiko Ingurumen Zuzendariak ez duela onartu Enirio-Igaratza pista proiektuaren ingurumen inpaktu azterketa. Baina egun gutxi geroago, Mendi Zuzendaritzak proiektu eta ingurumen ebaluazio proiektu berriak argitaratu ditu boletinean, gaur, hain egun gutxitan posible ez dena, beraz, aurretik jakinaren gainean zeudela ondorioztatzen dugu. Horrezaz gain, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien pean dagoen Hazi fundazioa berriro da dokumentu horien egilea, parte interesatua, abeltzaintza bultzatzea helburu duelako eta horrela azterketa hori ez da inpartziala, pista proiektua hain zuzen abeltzaintzaren garapenerako behar beharrezkoa dela arrazoitzen delako. Gainera, Mendi Zuzendaritzak elkarrizketa eta eztabaida sektore guztiekin ireki beharrean, berehala,   pista proiektu honen proiektua bultzatzen du, prozesu ilun, partziala eta desegoki batean.

Goroskintxurako bidea egiten 2017an

Goroskintxurako bidea egiten 2016an.

Beraz, indar gehiagoz, herritar guztiei naturgune babestuen kontserbazioaren aldeko auzi honetan laguntzea eskatzen dizuegu, Aralar Natur Parkea arrisku bizian ikusten dugulako. Espero dugu, Aralar Natur Parkeko etorkizun jasangarria bermatzeko, herritarron laguntza izango dugula, eta aldez aurretik zuen ahalegina eskertzen dizuegu.

Diru bilketa eginteko honako kontu korronte hauek ireki ditugu Eguzkizaleak eta Landarlanen izenean:

Kutxabank:   ES64    2095 5022 1091 1796 2903

Laboral Kutxa: ES44 3035 0026 2302 6007 7868

Dena dela, lanak errazte aldera, hainbat herritan 5 euroko bonoak erosiz ere lagundu ahal izango da.

Amaitzeko, jakinarazten dugu Donostiako Fortuna mendi Elkarteak ekainaren 3rako Aralarren zehar (Lizartza-Zaldibia) bertako natur ondarea babestearen aldeko helburuarekin  antolatu duen mendi martxari gure babesa ematen diogula eta bertan parte hartzeko deia egiten dugula.

Herriak herri!! Mendiak mendi!!

Ordizian, 2018ko maiatzaren 8an.

Landarlan Eguzki anagramak 2