Hiru kutsadura-kasu Ondarretan igandetik!

Incluso una embarcación de Salvamento Marítimo ha acudido a la bahía.

Itsas Salmabentuko ontzi bat eta guzti etorri da..

Orain dela ordubete edo, arratsaldeko 7ak aldera, sorosleek bandera gorria altxatu dute Ondarretan, itsasoan fuel-orban handi bat atzeman dutelako. Uretan zeuden pertsona guztiak aterarazi dituzte. Are gehiago, lantxaz ekarri dute uhartera igeri egiten joandako jendea. Halaber, Itas Salbamentuko ontzi bat sartu da badian.

Gaurkoa da igandetik gertatutako hirugarren kutsadura-kasua!

Honako bideo honetan esaten dugun bezala, hau ez da normala. Bietako bat: edo bada oso gaizki dabilen zerbait edo bada gauzak oso gaizki egiten ari den norbait. Baina, esan bezala, hau ez da normala.

https://www.youtube.com/watch?v=J-k14OLIS78

Sorosleak uhartera ere joan dira hara igeri egiten joandakoak txalupaz ekartzeko.

Sorosleak uhartera ere joan dira hara igeri egiten joandakoak txalupaz ekartzeko.

Uhartean, bertara igeri egiten joandakoak txaluparatzen.

Uhartean, bertara igeri egiten joandakoak txaluparatzen.

Bandera gorria.

Bandera gorria, fuel-kiratsa handia eta kezka, Ondarretan.

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, azkenean, usapala botatzeko behin-behineko debekua onartu du, baina, trukean, pagausoaren ehiza-aldia luzatu du

Usapalak botatzeko behin-behineko debekua, azkenik, iritsi da Gipuzkoara ere.

Usapalak botatzeko behin-behineko debekua, azkenik, iritsi da Gipuzkoara ere.

Eguzki poztu egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, azkenean, europar moratoria edo behin-behineko debekua onartu eta usapalaren ehiza bertan behera utzi duelako. Horrela azaltzen da gaur bertan Gipuzkoako Boletin Ofizialean, 2019-2020ko ehizaldia arautzen duen foru aginduan. Alabaina, berez bikaina beharko lukeen albiste hori ilunduta geratu da, foru agindu horretan bertan Aldundiak pagausoak botatzeko aldia otsailaren 16ra arte luzatu duelako. Eguzkiren iritziz, garbi dago Aldundiak neurri horren bitartez ehizaren lobbya konpentsatu nahi izan duela.

Usapala

Arabako eta Bizkaiko aldundiek usapalaren ehiza uztailean debekatu zuten. Beraz, Gipuzkoakoak zer egingo ote zuen jakitea bakarrik falta zen. Logikaren arabera, hiru aldundiek horrelako erabakiak adostu beharko lituzkete, baina Gipuzkoakoak ezagutzera eman zuen aginduaren zirriborroak 2019-2020ko denboraldian ere usapal-ehiza baimentzen zuen, Nafarroako Gobernuak, zoritxarrez, baimendu duen bezala.

Alegatu egin genuen (eta badakigu ez ginela bakarrak izan). Aldundiak zuzendu izana albiste ona da, ezbairik gabe. Pena bakarra genuen, alde batetik, debekuaren erabakia lehenago hartu ez duelako eta, bestetik, beste zenbait espezieri aplikatu ez diolako. Horra hor galeperra, usapalaren oso egoera antzekoan dagoena.

Pagausoa

Pena bakarra hori genuela esan dugu, harik eta konturatu garen arte gaur Boletinean argitaratu den aginduak, zirriborroen aldean, aldaketa hori dakarrela, alegia, pagausoak otsailaren 16ra arte bota ahal izango direla (eta basa-ahateak urtarrilaren 31ra arte). Esan bezala, gure iritziz, hori konpentsazio moduan baino ezin da ulertu

Luzapen hori agindu-ziriborroan agertzen ez zenez, ez dugu horren gainean alegatzerik izan. Halaber, ez dakigu zer dokumentu tekniko-zientifikoan oinarritzen den. Baldin eta horrelako dokumentu bat badago, ez da, behintzat, erakusketa publikoan egon.

Administrazio publikoei gogorazi behar zaie kudeaketa zinegetikoaren ardatza bioaniztasunaren zaintzan jarri behar dutela, ez lobbien interesetan.

Pagausoak. Espezie honi eta beste zenbait pagarazi nahi omen diete usapalak botatzeko behin-behineko debekua.

Pagausoak. Espezie honi eta beste zenbait pagarazi nahi omen diete usapalak botatzeko behin-behineko debekua.

Usapala ehizatzeko behin-behineko debekuari buruzko informazio osagarria

Azken hamarkadotan usapal-populazioak izugarri urritu dira. Hori dela eta, talde ekologista eta naturazaleak aspaldi ari dira eskatzen espeziea babesteko edo, behintzat, bota daitezkeen hegaztien zerrendatik ateratzeko. Izan ere, asko dira azken urteotan usapalak botatzea debekatu duten Europako herrialde nahiz Estatu espainoleko autonomía-erkidegoak (Kanariar uharteak, bai, baina baita Kantabria eta Asturias auzokoak ere). Alabaina, iazko maiatzean errebindikazio honetan mugarri erabakigarri bat jarri zen: Europar Batasuneko Hegaztien eta Habitaten Zuzentarauaren gaineko aditu taldeak “Europar usapala (Streptopelia turtur) babesteko ekintza-plana” adostu zuen. Europako Batzordearen iritziz, plan horrek aurreikusten dituen neurriak “premiazkoak eta ezinbestekoak dira espeziea babesteko”. Planak aurreikusitako neurrietako bat luzamendu edo moratoria da, behin-behineko ehiza-debekua, alegia. Debeku hori 2018-2019 denboraldian bertan ezarri behar zen, baina erakunde publiko askok, tartean euskal aldundiek, espresuki kasurik ez egitea erabaki zuten. Aurten, berriz, batzuk arrastoan sartzen hasi dira (euskal diputazioak, Valentziako Erkidegoa), baina beste askok usapal-ehiza baimentzen jarraitzen dute. Honen haritik esan beharra dago Europako Batzordeak dagoeneko Estatu espainolari espedientea ireki diola ekintza-planak aurreikusitako hainbat neurri ez hartzeagatik, tartean, behin-behineko debekua.

Eguzkiren ustez, usapalaren egoera nolakoa den ikusita, moratoria edo debekua berandu baino lehen orokortuko da. Zoritxarrez, zenbat eta beranduago orokortu, gero eta zailagoa izango da espeziea suspertzea.

Esan gabe doa “Europar usapala babesteko ekintza-plana”k ez duela aurreikusten, ez duela sustatzen, ez duela aholkatzen usapalaren ordez pagausoa edo beste espezierik sakrifikatzea.

EGUZKI, 2019ko abuztuaren 30ean

Eguzkik kutsadura-kasu berri bat salatu du Pasaiako Portuan, oraingoan Buenavistan, eta instituzioei eredugarri jokatzeko eskatu die

buenavista_1Eguzkik kutsadura-kasu berri bat salatu du Pasaiako Portuan, oraingoan Buenavistan, Donostiako udalerrian.

Kutsadura-kasu berria joan zen astean gertatu zen, zamaontzi batek ekarri zuen karea deskargatzen ari zirenean. Behar bezalako neurririk hartu ez zutenez, karea haizatu zen inguruetan. Buenavistako hainbatek eztarrian hazkurea sentitu eta, oro har, auzokoek bi egunez etxeko leihoak itxita eduki behar izan zituzten. Haizatutako karea ez zen gutxi izan, baretu eta leiho-ertzeetan, autoetan nahiz kalean bertan jarri zenean ikusi ahal izan zen bezala. Hona hemen nahiko eadierazgarriak iruditzen zaizkigun bideo batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=X37ANtt4Sb4&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=ns3wBq9Wjv8&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=0aT9QQ5V-vw&feature=youtu.be

Zoritxarrez, Portuan aritzen diren enpresek sarri urratzen dute ingurumen-araudia. Horrela, airea eta itsasoa kutsatzeaz gain, auzokoen osasuna arriskuan jartzen dute.  Instituzioek, berriz, ezikusiarena egiten dutela ematen du.

buenavista_2 buenavista_3

Hori gutxi balitz, Portuko Agintaritzak, tarteka, ingurumen-araudia zer zorrotz aplikatzen duen publizitatzen du. Eta, dirudienez, Portuko Administrazio Kontseiluan ordezkatuta dauden instituzio guztiak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Pasaia eta Errenteria-Oreretako udalak…) hipokresia-ariketa horrekin bat datoz. Onartezina iruditzen zaigu.

Portu inguruko auzokoen salaketak –batzuetan norbanako gisa, besteetan talde gisa (Badian Bizi) aurkeztuta– bata bestearen atzetik datoz, eta instituzioek ezin dute ezikusiarena egiten jarriatu; ezin dute egun batean klima-larrialdiaz hitz egin eta hurrengo egunean, berriz, beste aldera begiratu ingurumen-araudia urratu eta herritarren osasuna arriskua ipintzen duten praktiken aurrean. Nabarmendu behar da Estatu espainolean aireko kutsaduraren ondorioz behar baino lehen hiltzen diren 30.000 herritarretatik gehien-gehieneak, 27.900, 2,5 micra azpiko partikulekin lotzen direla.

Zigorgabetasun honek ezin du jarraitu. Instituzioek dagozkien erantzukizunak beraien gain hartu eta modu eredugarrian jokatu behar dute, ingurumen araudia gehiago urra ez dezaten eta herritarron osasuna arriskuan jar ez dezaten.

EGUZKI, 2019ko abuztuaren 28an

Kaietan haurrei bainatzea debekatu?

2019-8.1. Dzanga bai

BERRIA.Luis Mari Zulaika Isasti – Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea EHUn

Elantxoben gertatutako istripua dela eta, udara honetan beste behin ere berritu zaigu ondorengo eztabaida: itsas portuetan bainua hartzeko dagoen debekua, betearazi behar al da?

(Hiper)segurtasunaren izenean neurri guztiak zilegitzat jotzen diren garaiotan, aldeko ahots ugari entzuten dira; baina ez litzateke gaizki egongo neurri horiek zalantzan jartzen dituzten argudioak ere mahai gainean ipintzea. Heike Freire irakasleak Berde hezi bere liburuan (HikHasik euskaraz argitaratua) oso ondo azaltzen ditu haur bat gainbabestearen (esne mamitan haztearen) ondorioak. Argitalpen horretan, haurrak arriskuak ondo kudeatzen ikasteko hainbat urrats proposatzen ditu. Saiakera eta hutsegitearen poderioz, ahaleginduz eta hanka sartuz (aurreko belaunaldikoek egin izan duten bezala) joango da pixkanaka ikasiz eta bere mugak ezagutuz eta gaindituz. Inolako arriskurik gabe hazten den haurrak zailtasunak izango ditu gero errealitatera egokitzeko.

Egungo haurrak oso txikitatik psikomotrizista eta kirol entrenatzaile tituludunen hamaika ikastaro ordaindutakotara eraman baditugu ere, esan al daiteke gure aitona-amonek adin horretan oinarrizko trebetasun motorrei dagokionez zuten maila baino hobea dutenik? Egungo umeek kaleko zein naturako jolas libreari eskainitako denbora galdu izanak bere ondorioak ditu. Eta badirudi jarduera horiek are eta gehiago kontrolatu eta murriztu nahi dizkiegula.

Gorputz hezkuntzako irakasleek jarduera gabezia horrek eragindako hutsuneei erantzun behar izaten diete. Uretara jauziak egiteko jarduerari dagokionez, aipa daiteke oreka gaitasuna eta gorputzaren pisua desplazamenduetan kontrolatzeko gaitasunarekin harreman zuzena duela, eta trebetasun horiek transferentzia positibo zuzena dutela hamaika jardueretan: atletismo, kirol gehienetan, gimnastikan, akrosport, dantzak… Eta ez dezagun ahaztu zure motrizitate mailak, besteak beste, zure sozializazioa, prestigio soziala, autoestima eta sormena baldintzatzen dituela.

Maiz kexatu ohi gara gure gazteen aisialdiko ohitura sedentarioez, (bereziki, pantailekiko eta teknologia berriekiko adikzioak), eta horiek osasunarekiko duten eragin kaltegarriez (gizentasuna, indibidualismoa…). Baina, gero, beren jarduera librea debeku eta isunen bidez mugatzen dugu: igerileku publikoetan jauziak egiterakoan abiada hartzea edo airean birak ematea, zuhaitzetara igotzea, bizikleta eta patinen erabilera, baloiak… Osasunerako Mundu Erakundeak etengabe aldarrikatzen du gure haur eta gazteentzat aisialdirako jarduera fisiko ludikoz osatutako ohitura osasuntsu eta bizi estilo aktiboak sustatzearen beharra. Ezaugarri horren garrantziaren adierazle dugu ideia hori jasotzen dela hainbat herrialdetako hezkuntza sistemetako curriculum ofizialetan.

EHUko Herran irakasleak, bere doktore tesian, haurrak psikomotrizitate gelan aztertu ondoren, jauzia «hegan egite sentsazioarekin» parekatzen zuen. Parke tematiko ia guztietan dugu erorketa librean oinarritutako atrakzioren bat, baita akuapark eta antzekoetan, edo herriko jai askotan garabi baten bidez edo prestatutako tramankuluetan ere. Gazte izatearekin eta momentuaz gozatzeko ezaugarriekin bat dator adrenalina sorraraziko dion eta arriskua duten jarduerak probatzeko grina. Itsasertzean eskura topatutako aukerez baliatuz gozatzea ez da egungo gazteek asmatu duten zerbait, aurreko belaunaldien artean ere badu bere tradizioa.

Zarauzko irakasle batek aipatzen zidan haurrei udako gogoramenik gogoangarrienen inguruan idazteko eskatutakoan batek baino gehiagok bere herriko kaian jauziak eginez pasatutako arratsaldeak aukeratzen zituela. Ez dezagun ahaztu, Orson Wellesen Kane hiritarra filmean, hain gizon boteretsu eta ustez arrakastatsuari, bere bizitzako errepasoa eginda, gogoramen bat nabarmendu behar, eta haurtzaroan elurretan leratxoarekin (trineoa) pasatutako uneak zetozkiola burura.

Marka komertzial batek babestuta Bilboko Salbe zubitik jauzi egiten duten izar batzuk ikustera mugatu gabe, eskain diezaiegun aukera ahalik eta gazte gehienei zuzenean beraiek esperimentatu eta gozatzeko (zailtasun maila egokituta, noski).

Helduok har ditzagun neurriak gure haurren konpetentzia motorra garatzeko, aldi berean beren autogestioa, autonomia eta heldutasun maila bermatzen lagunduz. Ahal den neurrian eremu naturalak presta ditzagun horretarako, besteak beste, kai eta portuetan itsasontzien trafiko gutxiko guneak egokituz gure haur eta gazteek bainatzeko aukera izan dezaten. Oro har, interesgarria litzateke gure haurren jolasaldia hainbeste ez kontrolatzea eta zero arriskuarekin ez obsesionatzea. Bertako administraziotik (EJ, Foru Aldundiak eta udal ugari) sortu dugun MUGIMENT egitasmoarekin bat eginaz, gure gazteen artean aisialdi ohitura osasuntsuak eta bizi estilo aktiboak garatu eta sustatzera bideratu behar genituzke indarrak. Beren osasunak, heziketak eta bizi-kalitateak eskertuko liguke.

Ondarroako Udalak kukaina parean bainatzen uzteko eskaria luzatu dio Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzari 

Herritarren eskaria kontuan hartuz eta kukaina inguruan bainatzea Ondarroan ohitura dela ikusita, udalak Portu Zuzendaritzari eskatu dio inguru horretan bainatzen uztea. Portu Zuzendaritzak duela egun batzuk bainua debekatzen zuten seinale batzuk jarri zituen inguruan eta gai horri heldu nahi izan dio udalak.

Udalak, eskaera ofiziala egin du eta Portu Zuzendaritza prest agertu da inguru horretan bainatzen uzteko beti ere udalarekin hitzarmen bat sinatuz gero. Hitzarmen horretan bainu eremua zein izango den zehaztuko da eta bertan gerta daitekeenaz ez da Portu Zuzendaritza arduratuko; berez, portu eremuan ezin da bainatu. Inguruko herrietako zenbait eremutan bainatzea ahalbidetzeko ere hitzarmenak sinatu behar izan dituzte udalek.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak esan du udalaren asmoa kukaina ingurua balizatzea dela, hitzarmena sinatu ostean. “Ez dakigu hitzarmena noiz sinatu ahalko den, baina eskaria egina daukagu”. Alkateak zehaztu du behin ingurua balizatutakoan norbanako bakoitza izango dela gertatzen denaren arduradun, eta kukaina erabiltzeko arauak betetzea ezinbestekoa izango dela, hori baita hitzarmenean adostuko dena. Gaineratu du soilik balizatutako eremuan bainatzea ahalbidetuko duela sinatu nahi den hitzarmenak. “Hitzarmenean arauak betetzearen garrantzia azpimarratuko da”.

Alkateak esan du udalak gune batean bainatzeko eskaria egin duela, uste delako inguru horretan bainatzeak ez duela arriskurik suposatzen. Hala eta guztiz ere ingurua errespetatzeko beharra azpimarratu du eta esan du bainatzen direnak euren ardurapean egingo dutela.

Eskerrik asko G7 EZ! plataformari

Larunbateko manifestazioa ez da inola ere ekintza bakarra, baina bai jendetsuena.

Larunbateko manifestazioa ez da inola ere ekintza bakarra, baina bai jendetsuena.

Bukatu da Biarritzen G7ren goi-bilera, ezaugarri nagusi guztiz ohiz kanpoko militarizazio-maila izan duena. Kolore guztietako 20.000 polizia eta militarrek bene-benetako salbuespen-egoera sortu dute, eta, horrekin batera, irudi inpaktante bezain nardagarriak utzi dizkigute gogoan. Hala ere, (oroz gain baina ez bakarrik) larunbatean Hendaia eta Irun bitartean 15.000 lagun bildu zituen manifestzioaren bidez, “On est là, même si Macron ne le veut pas” adierazi ahal izan dugu, txaleko horiek kantatzen duten bezala. Hemen gaude, Macronek (eta beste hainbatek) nahi ez badu ere. Eta hori adierazi ahal izan dugu gehienbat G7 EZ! plataformari esker. Izan ere, plataforma horrek, zailtasunak zailtasun, marko bat eskaini digu G7ko agintariei beraien politikez zer iritzi dugun argi eta garbi esateko. Batzuek “normaltasuna nagusi” izan dela nabarmendu dute, mugimenduak murriztuak izatea eta poliziez inguratuta egotea gauza normalak balira bezala. Beste batzuek, aldiz, nahiago izan dute fribolizatu G7ren goi-bileak Euskal Herria kanpoan “ezagutarazteko” zabaltzen duen aukerarekin. Horien ifrentzuan, berriz, G7 EZ! plataformak lortu du bistaratzea hemen badela gizarte-zati garrantzitsu bat gauzak bestela ikusten dituena. Eskerrik asko, beraz.

Gazteluko komunetako ur beltzak mendian bertan isurtzen ditu Donostiako Udalak, inolako tratamendurik gabe

gaztelua1Eguzkik salatu nahi du Donostiako gazteluko komunak, zehatz-mehatz bolborategian daudenak, ez daudela saneamendu-sareari lotuta, eta, ondorioz, ur beltzak mendian bertan isurtzen dira, inolako tratamendurik gabe. Ikus bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=t-Vao73F8uo&t=4s

Hori onartezina da. Are gehiago, zigorgarria ere bada, baina, kasu honetan, nork zigortuko du Donostiako Udala?

Ez da arazo berria eta Udalak ederki asko daki. Izan ere, orain dela gutxi arte, komunotako ur zikinak belaze batean botatzen ziren. Hori eragozteko, belaze horretan bertan lurpean barrena doan tutu batean sartu eta, harresi historikoa zulatuta, orain basotxo batean isurtzen dira.

A ze txapuza. Udalak ezin du, edo, behintzat, ez luke horrela jokatu behar.

Udala ur beltzak saneatzeko erantzulea da eta ezin du, edo, behintzat, ez luke araudia urratu behar, instalazio publikoetako isuriak inolako tratamendurik gabe botata.

Kalea pixa egiteagatik isuna handi samarra bada, zenbatekoa izan beharko luke komun publiko bateko ur beltz guztiak multzo historiko batean botatzeagatik?

Premiazkoa da komun hauek saneamendu-sareari lehenbailehen lotzea.

Donostiako EGUZKI, 2019ko abuztuan

Amazonia zergatik dago sutan?

IMG-20190823-WA0004Amazonia, planetaren birika, sutan dago. Avaaz-en arabera, azken urtean 500 milioi zuhaitz suntsitu eta 500.000 futbol-zelai bezain eremu zabala kixkali dute.

Honela egiten dute: milizia armatuak babesguneetan sartzen dira eta, baldin eta indigenak aurre egitera ausartzen badira, garbitzen dituzte. Hegazkinetatik gasolina botata sortutako sute erraldoien berri ere badago.

Hori berria ote da? Ez, baina Bolsonaro ultraeskuindarra Brasilgo presidente denetik joera horiek nabarmen areagotu omen dira. Avaazek egoera hobeto ulertzeko hainbat iturri proposatzen dizkigu.

BARKATU, BAINA TESTU HAU OSORIK GAZTELANIAZ SOILIK IRAKUR DAITEKE.

Euskal Herrian ere mobilizazioak egin dira. Honako irudian, Fridays for Futureko kideak ostiralean, Donostiako Bulebarreko McDonaldsen aurrean.

Euskal Herrian ere mobilizazioak egin dira. Honako irudian, Fridays for Futureko kideak ostiralean, Donostiako Bulebarreko McDonaldsen aurrean.

Zaldunbordan erreka ondoko landaretza guztia desagerrarazi dutela salatu du Eguzkik

Zaldunborda Zokueta 3

Eguzkik salatu du Zaldunbordan, Hondarribian, Zokueta errekaren ertzeko landaretza guztia desagerrarazi dutela, zehatz-mehatz, Desguaces Vidaurretatik gertu dagoen tarte batean.

Paradoxa bada ere, txikizioa egin duten lekuan, kartel batean, honako hau irakur daiteke: “Berreskuratze lanak ibaiertzeko ezpondan”. Alabaina, atxikita bidaltzen dugun argazkian argiro ikus daitekeenez, ezponda hori zeharo babesgabe gelditu da higaduraren aurrean.

Gauzak horrela, Eguzkik Ura agentziari galdetu dio ea landaretza hori desagerrarazteko baimenik ote zegoen eta, baiezkoan, ea lanak behar bezala egin ote diren.

Halaber, Eguzkik Urari erreka honekin zerikusia duten beste hainbat konturi buruzko informazioa ere eskatu dio. Kontu horiek honako hauek dira: zabortegi zaharreko analitikak, babes hidraulikoaren eremuan pilatutako hondakin industrial berriak eta kamioi-aparkaleku batek baimenik gabe ukitu zuen erreka-zati bat leheneratzea.

Eguzki, 2019ko abuztuan

Manifestazio antitaurinoa larunbatean, Bilboko Aste Nagusian

antitaurinobilbo_eusZezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak aurten ere Aste Nagusiko zezenketak salatzeko manifestazioa antolatu du. Hitzordua larunbatean izango da, 17:00etan, Ametzola plazan.

Elkarteak berretsi du animaliak hil arte torturatzea, espektakulu bihurtuta, ez dela zilegi, eta salatu astakeria hori, gainera, diru publikoarekin egiten dela. Vista Alegre zeharo defizitarioa da, besteak beste, gero eta jende gutxiago joaten delako. Aurten ere eserleku gehienak hutsik ikusi ahal izan dira, sarrera pilo bat doan banatzen den arren.

Aurten ere eserleku gehienak hutsik.

Aurten ere eserleku gehienak hutsik.

Elkarteak zezenplaza botatzeko eta horren ordez auzoa biziberritzea ahalbidetuko lukeen proiektu bat ere aurkeztu du.

Informazio gehiago: http://www.colectivoantitaurino.org/noticias/otra-aste-nagusia-sangrienta/

Harrobi-proiektu berri batek mehatxatzen du Erdiz

Harrobiak hondatuko lukeen parajea legez babestuta dago.

Harrobiak hondatuko lukeen parajea legez babestuta dagom teorian behintzat.

Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi-proiektu berria sustatu du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Uda-minean zabaldu ere, jakina. Hala ere, Sustrai Erakuntzak behin-behinean aztertu ahal izan du eta proiektu berria ingurumenerako oso-oso kaltegarria izan daitekeela ondorioztatu du.

Zilbetiko harrobi-proiektua borrokatu zuen Erdiz Bizirik plataforma berriz ere martxan da.

Informazio gehiago: https://sustraierakuntza.org/magnaren-proiektu-berria-erdizen-oso-kaltegarria-dela-ingurumenerako-baieztatu-dugu/

Zilbetiko proiektua salatzeko ekintza gogoangarrienetako bat pagadian marraztutako

Zilbetiko proiektua salatzeko ekintza gogoangarrienetako bat pagadian marraztutako “Gernika” hau izan zen.

Aste honetan hitzordu bat duzu G7rekin: esaiezu zer pentsatzen duzun beraien politikez

G7EZMunduko 7 estutu aberatsenen agintari gorenak batzartuko dira aste honetan Biarritzen. Ingurua zeharo bunkerizatu dute, baina ez litzateke logikoa izango bunkerizazio horren gainetik beraien politikez zer iritzi dugun azaltzeko aukera aprobetxatuko ez bagenu. G7 EZ! plataformak Irun eta Hendaia bitartean antolatu du “kontragailurra”. Nabarmentzekoa iruditzen zaigu larunbatean, abustuaren 24an, egingo den manifestazioa. Oso-oso jendetsua izango da, seguru.

Informazio guztia g7ez.eus webgunean aurkituko duzu.