Ez gara inuxenteak! Barna S.A., bete legea!

IMG-20191229-WA0026[1]SOS Xixili! ekimenak deituta, Bermeoko eta Mundakako herritar talde zabal batek salatu zuen larunbatean, Inuxente Egunean, Barna arrain-fabrikak itsasora botatzen duen kutsadura. Hona hemen egin zuen salaketa…

Inguruotako hainbat herritar kezkaturik eta era berean nazkaturik bizi gara aspaldion BARNA S.A. enpresak itsasora egiten dituen isurketa kutsakorrak eta airera zabaltzen dituen kiratsa jasanezinak direla eta. Bada, inork duz du jakin gure kezkei erantzunik ematen:

ZERTAN ARI DA BARNA S.A.? ZEIN DA HAREN JARDUEREK GURE OSASUNEAN ETA ETORKIZUNEAN IZAN DEZAKETEN ERAGINA?

xixiliGalderoi erantzun gabe Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak BARNA S.A. enpresari baimena eman dio honek itsas lehorreko tarte batean itsasora isurketak egin ahal izateko hodia jartzeko. Horren aurrean beste galdera batzuk datozkigu gu guzioi burura:

1) Ez dugu ulertzen BARNA S.A. enpresari Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 2019 honexetan espedienteak ireki (bat edo beste oraindino burutu bakoak) eta isunak ipini dizkion arren, eskatu duena egiteko baimena eman izana, legeak betetzea eta betetzen ez dituen artean EZER EZ ISURTZEKO ETA AIREA EZ KUTSATZEKO eskatu beharrean.

2) Ez dugu ulertzen BARNA S.A. enpresa zer dela eta ez dagoen Urdaibiako Saneamendu Sarera konektatuta, nahiz eta orain urteak egon behar zuen egon. URDAIBAIKO SANEAMENDUKO ARAZTEGI NAGUSIA hortxe-hortxe eukita, gainera. Saneamenduaren lanen proiektua 2002. urtean hasi zen, 42,6 miloi euroko kontuarekin. Handik hona ezin dute esan zenbat milioi euro gastatu diren sekulan amaitzen ez duten azpiegitura ezinbesteko eta premiazko horretan. Eta hara non BARNA S.A. enpresak eskukada bat euro barregarriarekin konpondu gura du orain arte egin ez duena: bere jardunaren ondoriozko askotariko hondakinen arazoa konpondu.

3) Patronatuaren azken batzarren (2019/12/19) kideetako batzuei baimenari buruzko botua eskatu zitzaien, erakunde horren aldetik proiektuari buruzko informazioa eman barik. Larriago dena, informazioa ukatu ere egin zaie Patronotako legezko kideetako batzuei: EZIN IZAN DOGU TXOSTEN TEKNIKOA IKUSI, HORI DA HORI MARKA. EZ DAGO TRANSPARIENTZARIK.

4) Zertan dagoz MUNDAKA eta BERMEOKO UDALAK? Ezin dute burua hegalpean gorde, auzi hau eurek ere bideratu beharrekoa da eta.

SOS Xixili!

Donostiako Santa Katalina zubi ondoan egunero isurtzen dira ur beltzak Urumeara

Frantziako Pasealekuko gainezkabide edo alibiaderoa.

Frantziako Pasealekuko gainezkabide edo alibiaderoa.

112ra deitu ondoren, Eguzkikook Donostiako Udaltzaingoari jakinarazi diogu Santa Katalina zubi ondoan, Frantzia pasealekutik, ur beltzak etengabe isurtzen direla Urumeara.

Dirudienez, kolektoreak pitzadura larriak ditu, eta garraiatzen dituen ur beltzak, horma zeharkatu ondoren, zuzenean iristen dira Urumeara, hamar bat zuloren bidez. Kiratsak aukera eman digu arazoa atzemateko.

Kolektoreak arrkala handiak ditu eta ur beltzak horma zeharkatuta iristen dira Urumeara.

Kolektoreak arrkala handiak ditu eta ur beltzak horma zeharkatuta iristen dira Urumeara.

Azaroan salatu genuen alibiadero edo gainezkabidearen bitartez, euria ari duenean, euri-urak ez ezik ur beltzak ere ibaira isurtzen direla. Horri buruzko informazioa eskatu genuen Udaletxean. Ikus informazioa: http://eguzki.org/2019/11/26/urumeara-santa-katalina-zubi-ondoan-eginiko-isuri-kutsakorren-berri-emateko-eskatu-dio-eguzkik-donostiako-udalari/

Hilabete igarota, isurketen zergatiak eta bolumena ezagutu gabe jarraitzen dugu, baina orain egoera are kezkagarriagoa da, euria ari duenean ez ezik, euria ari ez duenean ere, hau da, egunero, isurketa fekalak Urumeara iristen direlako, horma zeharkatuta.

Isurketa horiek ekidin egin behar dira, eta Udalari, azalpen bat emateaz gain, irtenbide bat emateko eskatzen diogu.

2019ko abenduan

“Saneamendua orain!” eskatu dute gaur Pasai Donibaneko hainbat elkartek, Eguzkirekin batera

Agerraldira komunak ere eraman dituzte, grafikoki adierazteko zein den badiara isuritako ur zikinen iturria.

Agerraldira komunak ere eraman dituzte, grafikoki adierazteko zein den badiara isuritako ur zikinen iturria.

Pasai Donibaneko hainbat elkartek, Eguzkirekin batera, prentsaurreko bat eskaini dute gaur, “Saneamendua orain!” lemapean. Europar Zuzentarauaren arabera, Donibaneko ur beltzak 2007 baino lehen bildu eta araztegira eraman behar ziren. 2020an sartzear gaude, ordea, eta oraindik ere Donibaneko ur beltzak badiara doaz, zuzen-zuzenean. Arazoaren konponbidea, aitzakia bat dela eta bestea dela, behin eta berriro atzeratzen da. Ingurumen kontseilari Iñaki Arriolak berak eginiko azken promesaren arabera, lanak 2019a bukatu baino lehen hasi behar ziren. Alferrik, ordea. Noiz arte? Hona hemen, gaurko agerraldian ateratako bideotxo bat::

https://www.youtube.com/watch?v=1JSNARnM6MU

Hemendik aurrera, berriz, agerraldian irakurritako testua…

Eusko Jaurlaritzarentzat eta Pasaiako udal gobernuarentzat herritarren osasuna ez da lehentasun bat

Hiriko saneamendua gure herri eta hirietako osasunaren oinarrizko zutabeetako bat da. Gaur egun, ezin da imajinatu gizarte moderno, garatu eta etorkizunik duenik hondakin-uren kanalizazioa eta tratamendua bezalako azpiegiturarik gabe.

Hala ere, Pasaiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren ondoz-ondoko gobernuek 12 urte baino gehiago daramatzate Pasai Donibanen hiri-osasun eta -higieneko araurik oinarrizkoenak bete gabe. Gaur egun, Donibaneko barrutiaren zati batek etxeko eta hiriko hondakin-urak Pasaiako badiara isurtzen jarraitzen du, inolako iragazki eta arazketarik gabe. 4.400 egun baino gehiago hondakin-urak etengabe isurtzen dira ingurune hartzaile batera (itsasora), eta, gainera, gune sentikor gisa izendatuta dago 168/2004 Dekretuaren bidez, 91/217 Europako zuzentaraua aplikatuz.

Aipatutako zuzentaraua aplikatuz, Pasai-Donibanek, beranduenez 2005eko abenduaren 31n, hiriko hondakin-uretarako kolektore-sistema bat izan beharko luke, bai eta haren ondorengo tratamendua ere, baina hainbat urtez bete gabeko promesak egin ondoren, gobernu horiek legezko betebehar bat lehentasun-gai bihurtzen dute, badiaren saneamendua zerrendako azken postuan jarriz. Oso ondo ezagutzen dute egoera; 2007an jada ondorioztatu zuten egoera horrekin amaitu behar zela eta lehentasuna eman behar zitzaiola. Izan ere, hamarkada bat daramate horiek gauzatzeko hainbat proiektu aurreikusten, baina hori ez da inoiz gauzatu, haien interes alderdikoiak herritarren beharren, legezko betebeharren eta ingurumenarekiko jarrera arduratsuaren aurretik jartzen dituztelako.

Ezin dute ezjakintasuna argudiatu, ez eta finantzaketa falta ere, badakitelako egiari muzin egiten ariko zirela. Are gehiago, azpiegitura horren finantzaketa errazteko asmoz, azaroaren amaieran idazki bat bidali genien Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiei, 2020ko aurrekontuetan zuzenketa bat sartzea proposatzeko, obra gauzatzeak dakartzan betebeharrei aurre egiteko.

Helburu horrekin, abenduaren hasieran, Pasaiako alkateari eskatu genion eskumena duten administrazioei eskatzeko premiaz ekin ziezaiotela obra lizitatu eta gauzatzeari. Kudeaketa horien emaitzaren berri guri noiz emango zain gaude, egin badira ere, baina onartutako aurrekontuen edukia kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu ez dutela inolako eraginik izan.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartu ondoren, hemen bildu gara, Eusko Jaurlaritzako Pasaiako Udaleko gobernuen jarrera gogor salatzeko, izan ere, kondenatuta gaituzten egoeraren (12 urtetik gora) zuzeneko arduradun egiten ditugu. Ahoa betetzen zaie klima aldaketaren aurkako borrokan duten jarrera ausart eta arduratsuaz, beren aurrekontuen kolore berdeaz hitz eginez, larrialdi klimatikoa deklaratzen dute eta, hala ere, indarrean dagoen legediaren kontra, ur zikinak etengabe eta zuzenean itsas ingurunera isurtzea ahalbidetzen dute.

Obra honek gauzatu gabe jarraitzen duen neurrian, gure salaketa eta aldarrikapena mantenduko ditugu eskura ditugun bitarteko guztiekin.

LUZAMENDURIK EZ! SANEAMENDUA ORAIN!

Barna enpresaren kutsadura salatzeko martxa, larunbatean, Bermeo eta Mundaka bitartean

Larunbatean, Inuxente Egunarekin batera, Barna enpresaren kutsadura salatzeko martxa antolatu du SOSxixili taldeak Bermeo eta Mundaka bitartean. Hona hemen deialdia bere horretan, xehetasun guztiekin:

barnaArrain-irinak fabrikatzen ditu Barnak. Ur zikinak aspaldi bideratu behar zituen kolektorera eta Lamiarango araztegira. Itsasora isurtzen jarraitzen du, ordea. Apirilean, isurketa bereziki ikusgarria egin zuela eta, honako salaketa hau egin genuen eta bertan egoeraren berri zehatzagoa ikus dezakezu:

http://eguzki.org/2019/04/15/noiz-arte-barnaren-ur-zikinak/

Dena dela, apirilaz geroztik isurketa gehiago egin ditu. Esaterako, iraileko hau:

Mundaka-isurketa-20190-iraila-2[1]

Santomas eguneko hondakinak, gogoetagai Azpeitian

Azpeitia_1Boluntario talde bat, Eguzkirekin elkarlanean, Azpeitiko Santomas eguneko hondakinak biltzen aritu zen larunbatean, goizeko 5etatik 7ak arte. Emaitza argazkietan ikus dezakezun pilo hori da, Perez Arregi Plazan “ikusgai” egon zena atzo arte. Eta nabarmendu beharra dago pilo hori emaitza partziala baino ez dela; izan ere, hondakin asko zegoelako, boluntarioak uste baino eremu txikiagoa garbitzera mugatu ziren.

Azpeitia_2Ekimen honek badu aurrekari hurbil bat. Izan ere, abenduaren 1ean, Azkoitian sanandresak zirela eta, parrokiako taldeak, Eguzkirekin batera, antzeko zerbait egin zuen. Honako esteka honetan aurki ditzakezu informazioa eta irudiak, Azpeitikoak bezain adierazgarriak:

http://eguzki.org/2019/12/05/nora-goaz-konponbidearen-parte-izan-nahi-duzu-azkoitiko-san-andres-jaietako-adibidea/

Ekimen hauen helburua ez da kale-garbitzaileei lehia desleiala egitea, jakina, baizik eta agerian uztea zer arduragabe jokatzen dugun eta, batez ere, zer alde dagoen esaten dugunaren eta egiten dugunaren artean. Behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, eskandalizatu egiten gara, adibidez –eta adibide bat baino ez da, hondakinen arazo honi leku askotatik heldu baitakioke–, ozeanoan kontinente baten adina azalera duen plastiko multzo bat badagoela entzuten dugunean, edo hango eta hemengo hondartzak hondakinez estalita ikusten ditugunean. Baina ez omen gara gauza irudi horien eta geure eguneroko praktiken arteko loturarik egiteko. Izan ere, Santomas egunean azken urteotan lurrera botatako plastiko asko eta asko ibaira erori dira, seguru, eta berandu baino lehen itsasora iritsi ziren edo iritsiko dira. Ze, itsasoan gertazen denak, gehienetan, gure etxe ondoan du jatorria, esaterako, urte bukaerako festotan.

Apeitiko boluntarioak, egindako lan bikainaren emaitzaren ondoan.

Apeitiko boluntarioak, egindako lan bikainaren emaitzaren ondoan.

Honi dagokionez, eta festetan zer gertatu ohi den ikusita, Udala rejilla edo burdin-sare batzuk  ipintzen hasi da Urola ertzean, plastikoak ibaira eror daitezen ahal den neurrian eragozteko. Eta pozik esan dezakegu burdin-sare horiek beren ekinkizuna ondo betetzen dutela, honako argazki honetan ikus daitekeen bezala:

Azpeitia_4Udalak dagoeneko 260 metro burdin-sare ipini ditu, baina, guztira, 850 ipintzeko asmoa du. Langintza horretan 20.000 euro inbertituko ditu. Beraz, serio ari da. Herri-erakundeek beraei dagokien partea egiten dutenean, herritarron erantzunak ere neurrikoa beharko luke.

EGUZKI, 2019ko Eguberri egunean

Eguzkik salatu du Gasteizko Udalak erdialdeko aparkalekuen erabilera sustatzeko kanpaina

Hona hemen Udalaren iragarkia. Ez da sinesteko modukoa.

Hona hemen Udalaren iragarkia. Gezurra dirudi eta guzti.

Gasteizko Udala ez sinesteko moduko kanpaina egiten ari da: “Aparka ezazu erdialdean, azkar eta merke”. Beste modu batean esanda: “Etorri lasai zeure autoarekin erdialderaino bertaraino, aparkalekua erraztu eta merkatu ere egingo dizugu eta”. Eguzkik salatu du kanpaina hori mugikortasun iraunkorraren oinarri-oinarrizko printzipioen guztiz kontrakoa dela. Harrigarria ere bada “Green Capital” etiketapean zenbat iruzur gorde daitekeen.

[Gaztelaniazko bertsioan testu luzeago bat irakur dezakezu].

Armentiako gas putzuen proiektuari uko egitea eskatu die Mugimendu Ekologistak euskal erakundeei

armentia3Arabako Mugimendu Ekologista ordezkatzen duten eragileak elkartu ziren ostiralean Andra Mari Zuriaren plazan, Armentiako gas putzuen aurka eta beste eredu energetiko baten alde: Berrizut, fracking Ez Araba, Eguzki, Fridays for future Gasteiz, Ekologistak MartxanExtincion Rebelion Araba, Ekozaleak, Desahzkundea, Foro Araba Garoña Gabe, AHT gleditu, Greenpeace eta Goiener.

Aurpegi zuriketa leporatu die Mugimendu Eekologistak euskal erakundeei Madrilen ospatu den COP 25 konferentzian jasangarritasunari buruz edo «Green Capital» ereduari buruz hitz egiten duten bitartean gasa ustiatzeko proiektuak aurrera doazen bitartean. «Koherentzia» eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, larrialdi klimatikoaren deklarazio koherente batek gas propspekziorako proiektu guztiei uko egitea dakarrela iritzita. Bide beretik, erregai fosilen aldeko apustua etetea eta energia berriztagarrietan oinarrituko den trantzizio energetiko bat bultzatzea eskatu diete ereakunde publikoei.

Gaur, Eusko Legebiltzarrak, Larrialdi Klimatikoaren adierazpenetan jasotakoekin konpromisoa erakusteko «aukera paregabea» duela azpimarratu dute, gaurko osoko bilkuran SHESA enpresaren desagerpena proposatzen duen mozio bat eztabaidatuko baita. SHESA enpresa da, hain zuzen, Arabako gas putzuen prospekzioaren atzean dagoen enpresa. Gasteizko Udalak ere gas putzuen gaia eztabaidatuko du gaurko osoko bilkuran. Mugimendu ekologistak Udaleko alderdi politikoei eskatu die gas putzuak ahalbidetuko lituzkeen HAPOaren aldaketei uko egitea.

armentia

Ingurumenari kalte larriak

Armentiako gas putzuetan gasa ateratzeko erabiliko den teknika fracking-a ez dela esanez babestu nahi izan du bere burua behin baino gehiagotan Eusko Jaurlaritzak. Mugimendu Ekologistak, bere aldetik, argi azaldu nahi izan du: «Ezinezkoa da gas ez-konbentzionala teknika konbentzionalak erabiliz erauztea, haustura teknikak erabili gabe». Ondorioz, Arabako gas putzuetako gas erauzteak ingurumenean kalte handiak eragingo ditu, mugimendu ekologistak betseak betse hauek zerrendatu ditu: «CO2 isurketa handiak, akuiferoen kutsatzea, lur emankorren hektarea handiak kutsatzea…»

Ingurumen inpaktu txostenak ere gabezia handiak azaldu salatu dute. Agerraldian elkartutako eragileen iritztiz txostenak «ez ditu behar bezala erantzuten aurkezturiko helegiteak» eta berau onartzeahelegiteak aurkeztu baino lehen erabaki zela salatu dute.

Bukatzko, «politika suntsitzaileen aurrean» batzeko deia luztau diete Arabako herritarrei. Zentzu horretan, balioan jarri dituzte bere garaian proiektuaren alegazioentzako bildutako 2.000 sinadurak edota fracking-aren aurkako Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko jasotako 103.589 sinadurak.

armentia2

Mendian plastiko eta kartutxo-zorro ugari dagoela ohartarazi du Eguzkik

Famimlia batek hiru poltsa tako eta kartutxo-zorro bildu zituen ordubetetxoan.

Famimlia batek hiru poltsa tako eta kartutxo-zorro bildu zituen ordubetetxoan.

Ehiza Legearen 52. artikuluak kartutxo-zorroak mendian uztea espresuki debekatzen duen arren, agindu hori ez da askotan betetzen.

Adibidez, Oianlekun. Oianlekuko ehiza-lerroa Oiartzungo udalerrian dago, Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan, Natura 2000 Sarean. Antza denez, lerroa Bizardi elkarteak kudeatzen du.

Duela gutxi, mendi-buelta bat egiten ari zen talde familiar batek, lurrean barreiatuta kartutxo-zorro eta tako pilo bat zegoela ikusirik,  biltzeari ekin zion.

Ekimen txalogarri horren bidez, ordubetetxo batean, hiru poltsa bete zituzten (ikus argazkia). Horrek argiro erakusten du mendian legez kanpo utzitako kartutxo-zorro kopurua oso-oso handia dela.

Familia horrek egoeraren berri eman zien Foru Aldundiari eta Ehiza Federazioari, baita Eguzkiri ere.

Gauzak horrela, joan den larunbatean, hilak 21, Eguzkiko zenbait kidek Oianleku bisitatu eta familiaren salaketa egiaztatu ahal izan dugu. Oro har, ehiza-postuen barrualdea (guztira, 22 daude linea horretan) garbi dago, baina inguruetan ez da gauza bera gertatzen.

Minutu gutxiren buruan, dozenaka kartutxo-zorro eta tako jaso ahal izan genituen postu bakoitzaren inguruan. Dirudienez, postuen barrualdea garbitzen dute, baina ez ingurua.

7. postuan, kanpoan ez ezik barruan ere kartutxo-zorroak bildu ditugu. Baita Oianleku Hegoaldeko mairu-baratzearen barruan ere.

7. postua.

7. postua.

Nota hartu behar dute, lehenik, kartutxo-zorroak uzten dituztenek, alegia, ehiztariek berek, eta, bigarrenik, ehiza elkarteak eta Foru Aldundiak.

Kartutxo-zorroak eta takoak ez uztea ez da postu-barruetara mugatu behar. Kanpoan ere garbiketa-lanak egin behar dira.

Eta hori Parke Natural baten barruan gertatzen ari da. Gauzak horrela, zertarako balio du babes figura horrek?

Gizartearen zati handi bat itsasoan amaitzen diren hondakin plastikoei galga nola jarri bueltaka ari den bitartean, Gipuzkoako mendietan milaka kartutxo-zorro uzten jarraitzen dira.

Premiazkoa da konponbidea.

EGUZKI, 2019ko abenduan

Eusko Legebiltzarrak Ulian ehiza debekatzea blindatu duelako pozik da Eguzki

Zuzenketa aho batez onartu da. Bozketa ezin izan da adierazgarriagoa izan.

Zuzenketa aho batez onartu da. Bozketa ezin izan da adierazgarriagoa izan.

Eusko Legebiltzarrak Ehiza Legearen zuzenketa bat (1) onartu du gaur, ohiko osoko bilkuran, eta horren ondorio behinena Ulian tiro gehiago ez egitea izango da.

Eguzkik poztu besterik ezin du egin Ulian sen ona behin betiko nagusitzea ahalbidetu beharko lukeen zuzenketa honen aurrean. Sen ona, diogu, eta, alde horretatik, oso adierazgarria iruditzen zaigu zuzenketa Legebiltzarrean ordezkatuta dauden bost indar politikoek bultzatu eta onartu izana.

Aldundiak 2014an debekatu zuen ehiza Ulian, baina aurten berriro baimendu du, Ehizaren Legearen 27. artikuluko 2. paragrafoan oinarritutako epai judizial baten ondorioz. Paragrafo hori ez dago –ez zegoen– zuzen idatzita, zalantzarik gabe. Eta zalantzarik gabe, diogu, ezinezkoa delako ehiza-eskubidea, kasu jakin batzuetan, beste edozeren gainetik egotea, baita ehiza-alorrean eskumen guztiak dituen Foru Aldundiaren beraren erabakien gainetik ere. Hain justu, Legebiltzarrak akatsa zuzendu eta Aldundiari kasu horietan ere erabakitzeko ahalmena eman dio.

Horregatik esan dugu arestian zuzenketak sen ona nagusitzea ahalbidetu beharko lukeela, Ulian ehiza baimentzearen ondorioz, gainerako herritarrok parkeaz patxadan eta seguru erabiltzeko dugun eskubidea urratzen delako, kolektibo jakin baten mesedean. Eta hori ez da logikoa.

ulia1[1]

Ideia hori berariaz jasota dago talde politikoek zuzenketa bideratzeko Legebiltzarreko Mahaiari bidali dioten txostenean:

“[Ehiza baimenduz gero] gune horietan [Ulian] bat egiten duten beste erabilera batzuekin talka egin daitekela aurreikusi ahal da; izan ere, bisitariak asko dira mendira joaten direnak, populazio-dentsitate handiko eremuetatik oso hurbil daudelako eta Gipuzkoan garrantzi handiko bidezidor homologatuak daudelako, hala nola GR-121 Talaia, Donejakue Bidea eta Gi 33 Uliako Itzulia. Gainera, ehizan aritzeak eragin nabarmena du eremu hori erabiltzen duten gainerako herritarrentzat, bai tiroek eragindako zaratagatik, bai pertsonen segurtasun fisikoko arrazoiengatik”.

Beraz, Legebiltzarrak gaur hartu duen erabakia albiste handia da Eguzkirentzat, “Parke seguru eta denontzat” manifestua izenpetu duten era guztietako elkarteentzat eta Uliaren erabiltzaile gehien-gehienentzat.

Orain Aldundiak bere partea egin behar du, noski. Zailena egin ondoren, alegia, Legebialtzarrean zuzenketa aho batez onartu ondoren, absurdua litzateke Aldundiak Ulian ehiza ez debekatzea edo lehenbailehen ez debekatzea. Horri dagokionez ere badago zer esanik, izan ere, Legebiltzarrak zuzenketa presaz eta irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetu du, hain zuzen ere, “egoera ahalik eta eperik laburrenean” aldatzeko, hau da, Ulian ehiza debekatzeko.

EGUZKI, 2019ko abenduaren 20a

https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/43e07038-541e-44f4-8a88-dad5b587c303