Lasaok gure ibaien errealitateetako bat erakusten du: ingurumenaren aurkako delituak

Lasao1Azpeitia eta Zestoa bitarteko Lasaoko gasolindegi ondoko auto-garbitokian gertatzen dena gure ibaien errealitateetako baten isla garbia da. Hona hemen bideo bat, zertaz ari garen, edo, hobeto esan, zer salatu nahi dugun ulertzen lagunduko dizuna:

https://youtu.be/uHhhEK_lc1U

Herritar batek abisatuta, Eguzkikok Lasaoko auto-garbitokira joan eta Urola ertzean izugarrizko zabor pila zegoela egiaztatu genuen. Bideoaren lehen zatian garbi ikus daitekeen bezala, zabor horiek (autoen alfonbratxoak, pneumatikoak, karrozeria-zati txikiak…) zuzen-zuzenean garbitokitik bota dituzte. Hau da, ez dira pilatu zoko horretan urek errekan behera ekarri eta, auskalo zergatik, hortxe utzi dituelako.

Lasao2 Lasao3Gauzak horrela, Ura agentziarekin harremanetan jarri ginen. Agentziatik erantzun ziguten isurketen ikuskaritza eta kontrola beraien eskumenekoak zirela, baina garbiketa bera udalen kontua zela.

Orduan, Azpeitiko Udalarekin gestio batzuk egin genuen eta honek hura garbitzeko udal brigada bidali zuen. Ibaitik zabor asko atera zuen brigadak, arestian aipatutako bideoaren bigarren zatian ikus daitekeen bezala.

Lasao4 Lasao5 Lasao6Baina Urolan Lasaoko garbitoki parean dagoena ez da tarteka udal brigada bidalita konpondu behar den zerbait. Hura legez kanpoko praktika jarraitu baten ondorio da, eta konponbidea legez kanpoko praktika hori etetetik etorriko da. Zaborra sobrantea errekara botatzen duten garbitokiko erabiltzaileak, gaizki, oso gaizki, jakina. Baina instalazioa kudeatzen duen enpresak ere izango du nolabaiteko ardura, ezta? Dena dela, orain Urari dagokio zaintza, puntu hartan hondakinak botatzen jarrai ez dezaten. Urari dagokio enpresa neurriak hartzera behartzea, baita zigorrak ezartzea ere, hala tokatzen bada, behintzat. Izan ere, konponbidea ez da ezer ez egitea eta hemendi urte batera edo pare bat urtera brigada berriz ere bidaltzea. Beraz, Urari esku hartzeko eskatzen diogu, arazoak bere horretan dirauleko.

Egia da Urolako uren egoera kimiko eta biologikoak hobera egin duela azken urteotan (egia esan, orain dela bizpahiru hamarkada bezala jarraitzea besterik ez genuen behar), baina hori bezain egia da Lasaokoa ez dela, ezta hurrik eman ere, kasu puntual bat. Horrelako beste kasu asko baitaude.

Are gehiago, Lasaoko kasua ezagutzen dugu zaborrak begi-bistan daudelako. Baina beste hainbat kasutan zaborrak ez daude begi-bistan, urek ibaian behera arrastatzen dituztelako, itsasorantz. Gero, eskandalizatu egingo gara kostaldea hondakinez beteta ikustean. Ba hondakin horiek lehorrean dute abiapuntu, gure “etxean, nolabait esateko, Lasao bezalako lekuetan.

Errealitate gordin horren aurrean, udalek, Aldundiak eta Urak bitartekoak jarri behar dituzte, azken batean, dirua.

Horretan Azpeitia erreferente bat izan daiteke. 1.050 metro burdin-sare ipintzen hasi da Urola ertzeko baranden behealdean, kalean lurrera doan zabor guztia ibaian buka ez dadin, ahal den neurrian, behintzat. Urrian enpresa bat kontratatuko du Ibai Eder modu profesionalean garbitzeko. Izan ere, auzolanean egindako garbiketak oso ondo daude, beren funtzioa dute, batez ere didaktikoa, baina mugak ere badituzte. Nolanahi ere, erakundeek ez lituzkete inolaz ere koartada gisa erabili behar, haiek egin behar duten lana ez egiteko. Eta, Ibai Eder modu profesionalean garbitu ondoren, Udalak jarraipena egingo du, hondakinak nondik datozen jakiteko eta konponbide bat emateko.

Laburbilduz: ibaia hobetzeko, bitartekoak behar dira, dirua inbertitu behar da, Azpeitian egiten ari diren bezala. Hor dago gakoa.

Eguzki, 2020ko uztaila

Beste isurketa bat Ondarruko kirol portuko ranplan

2018.Ranpan txalupa margotzen

Askotan gertatzen den moduan, ostiral honetan beste isurketa bat gertatu zen Ondarruko kirol portuko ranplan.

Okerrena da, horrelako isurketak legalak direla. Teorikoki toki hau prestatuta dago txalupak garbitzeko, pintura zaharrak kentzeko eta margotzeko.

Baina gure iritzirako ez dago ondo prestatua, izan ere lan honek egin eta gero zikin guztiak errekan amaitzen dute.

Sahieztu daiteke. Guk proposamen zehatz bat daukagu horrelako isurketak ez egoteko gehiago.

Horregatik, EGUZKI Talde Ekologistatik Eusko Jaurlaritzari ( Puertos ) eskatzen diogu itsasontziei pinturarik ez kentzeko presiozko ur txorrotadekin ezta pulidorarekin ere, egoera hau konpondu arte. Bai Ondarroan, eta bai beste Gipuzkoako eta Bizkaiko portuetan.

2020-7-24.Ranpako isurketa2

 

Txostena: Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak

Presa-Yesa-1024x590

SUSTRAI ERAKUNTZA.Proposamenen helburua da ura “merkantzia gisa” tratatu beharrean, “babestu, defendatu eta hala tratatu beharreko ondare gisa” hartuko duen kudeaketa publikoa lortzea (Uraren Esparru Zuzentarauaren 1. Kontuanhartuzko).

Nafarroako uraren politikak urrunegi daude hortik, baita Uraren Esparru Zuzentarauan jasotako funtsezko beste printzipio batzuetatik ere. Printzipio horiek balioesten dute garrantzitsua dela ekosistema hidrikoak egoera onean mantentzea, interes partikularren gainetik, interes horiek urratzeko eta hondatzeko joera baitute.

Administrazioak ez dira “interesatu guztien parte-hartze aktiboa” sustatzen ari (Uraren Esparru Zuzentarauaren 14. artikulua). Aitzitik, lehenesten ditu politika horietan erabakiak hartzen dituzten interes zehatz batzuk: azpiegituren eraikitzaileakur-zerbitzuen enpresakureztatzaileen sindikatuak eta energia-enpresak. Ordea, garrantzi txikia du ibaien, iturrien eta akuiferoen kontserbazioan interesa duen gizarte zibilak erabakiak hartzeko orduan, eta, askotan, ur-politikaren ondoriozko gatazkek larriki eragiten diote. Garapen, aurrerapen eta enplegu hitz magikoekin, ia edozer onartzen du gizarte pasibo eta desinformatu batek.

Gure ustez, aldaketa beharrezkoa da; izan ere, orain arte jarraitutako ur-politikek ingurumen-arazo eta gizarte-gatazka handiak eragin dituzte: gure ibaien eta akuiferoen egoerak okerrera egitea, biodibertsitatea galduta; funts publikoak xahutzea, gutxi batzuen interes pribatuaren mesedetan; mendi-eremuak pobretzea eta uztea; ureztatzeko ur-bolumen handiak pribatizatzea; desalojoak eta segurtasun-arazoak hainbat herritan. Klima-aldaketak areagotu egin ditu arazo horiek guztiak, eta konponbidea ezin da etorri gauza bera egiten jarraitzetik.

Bestalde, politika horiek pertsona askoren sufrimendua eragin dute, larritasunez bizi baitira maitatutako lekuen eta bizitokien narriadura progresiboa edo are galera absolutua ere: ibaiak, iturburuak, iturriak, ubideak, baratzeak, etxeak eta herriak. Galera-sentimendu hori planeta osoko pertsona ugarik partekatzen dute (hitz espezifiko bat ere sortu da: “Solastalgia neologismo bat da, ingurumen-aldaketak eragindako larritasun, estres mental edo existentziala deskribatzen duena”, Wikipediaren arabera).

Horrek guztiak bultzatu gaitu dokumentu hau prestatu eta jendaurrean aurkeztera. Bertan, Nafarroako Gobernuari zuzendutako proposamen bideragarri eta eraikitzaile batzuk jasotzen dira, bai eta Nafarroako uraren inguruko gatazka eta gai interesgarri nagusiei buruzko informazio-azterlan bat ere. Dokumentazio hori Nafarroako Gobernuari bidaliko zaio, eta Interneten eta sare sozialetan partekatuko da, bi kolektiboen webguneen bidez.

Nafarroako Gobernuari proposamenen laburpena:

Dokumentuaren amaieran, proposamen batzuk egin ditugu abian diren politikak hobetzeko premiazkoen iruditzen zaizkigun gaiei buruz. Ez dugu egoera ideal hipotetiko bat deskribatu nahi, baizik eta kudeaketa zehatz eta gauzagarriak proposatu nahi ditugu, egungo egoeran ezin hobeto egokituko liratekeenak, indarrean dagoen lege- eta eskumen-esparruaren barruan.

1) Natura 2000 Sarea (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Uraren mendeko Hegaztientzako Interes Bereziko Eremuak) kontserbatzeko helburuetarako beharrezkoak diren emari ekologikoen azterketa lehenbailehen egitea proposatzen da.

2) Ureztatzearen hedapena ez da neurriz gain eta modu irrazionalean diruz lagundu behar. Ureztatzeko azpiegituren kostua onuradun diren erabiltzaileei jasanarazi behar zaie, legediak ezartzen duen bezala. Ez da kontzesio berririk sortu behar itzalpeko bidesariarekin.

3) Abeltzaintzak eta nekazaritzak nitratoz kutsatzea arazo larria da, mugatu eta eragotzi egin behar da, eta, beharrezkoa izanez gero, gehien laguntzen duten laboreak eta etxaldeak mugatu behar dira.

4) Montejurrako Mankomunitateak ur-eskarien kudeaketa hobetu behar du, Ega ibaiaren kontserbazioarekin dagoen gatazka konpontzen lagunduko duten kontrol-, gardentasun- eta partaidetza-neurriak aplikatuz.

5) Mina Muga potasen meatze-proiektuak uren gainean izan dezakeen inpaktua dela eta, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak haren jarraipen espezifikoa eta zorrotza egitea.

6) Esako urtegiaren eskuineko hegalaren Egonkortasun Azterlana ikusita, “Neurri gehigarri” berriak behar dira. Obrak gelditzeko eta goratutako urtegia segurtasun-altueratik kanpo ez betetzeko eskatu behar da.

7) Ur-trasbaseak bertan behera utzi. Ez da egin behar Plan Hidrologikoan aurreikusitako azterlana, Salazar ibaitik Esako urtegira ura eramateko.

8) Uretako espezie mehatxatuen kudeaketa eta jarraipena hobetu behar dira.

9) Uraren gobernantza-neurriak ezarri behar dira parte-hartze publiko aktiboa errazteko.

10) Uraren zaintza isurialdeen kudeaketarekin lotuta dago: mendiko abeltzaintza estentsiboari, lehorrekoei eta ureztatze tradizionalari laguntzea.

11) Eta, azkenik, uholdeen kudeaketan parte hartzen duten erakundeak informatzeko eta koordinatzeko ahalegina egin behar da, ibai-espazioarekin eta lurralde-antolamenduarekin estuki lotuta.

Gatazkei eta beste gai interesgarri batzuei buruzko txostenaren zatiaren laburpena:

(Hurrengo ataletako loturaz jarraituz txostenaren kapitulu bakoitzaren eduki osora ailegatuko zara (gaztelaniaz)…)

1) Hornidurei dagokienez, 2019-2030 aldirako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileak eragin duenari buruzko txostena egin dugu. Alderdi positibo asko ditu, baina azpiegitura handien eskaintza eta erabilera kudeatzeko politikekin jarraitzen du.

2) Montejurrako Mankomunitatearen hornidurarako Egaibarrako ur-bilketaren gehikuntzagatiko gatazka. Ega ibarrako iturburuak eta iturriak, urtero, epe luzeagoetan lehortzen ari dira eta Ega ibaiak agorraldi gero eta nabarmenagoak ditu. Aldi berean, Lokizko akuiferotik Montejurrako Mankomunitatea hornidurarako ura ateratzen ari da. Ega salba dezagun eta hainbat udal elkarrekin ari dira akuiferoa eta ibaia defendatzeko helburuarekin, elkarren artean lotura handia baita, gehiegizko erabilerarengatik, eta horretarako nahitaezko lege-baimenak ere izan gabe.

3) Nafarroako Ubideak aurrera jarraitzen du, 21.500 hektareatan 2. faserako iragarrita, nahiz eta ez egon ur nahikorik. Horrez gain, itzalpeko bidesariaren hazkunde aitorgabeak daude, gobernuaren eta OHL buru duen kontzesiodunaren artean isilpean adostutakoak, zabalpenaren eremu ureztagarrirako. Amaierarik gabeko kulebroia eta nahaspila ekonomikoa.

4) Esaren urtegiaren presa goratzea bi hegaletan lerradurak eragin ditu, eta horrekin batera, bi urbanizazio hustuta eta desjabetuta, larrialdi egoera uretan behera dauden herrietan, eta obren kostua etengabe igoz. Lehen mailako giza bizitzentzako segurtasun-arazo bati aurre egin behar diogu. Gorakadaren arrazoia funtsik gabeko helburuak izan dira, eta presak eragin larria izan zuen eremu batean eragin du berriro ere.

5) Esako urtegiaren handitzearekin lotuta, eta urtegia bete ahal izateko, azterketa bat idaztea planifikatu da Salazar ibaitik Esako urtegira ura eramatekoAspurtzeko presa baten eta 9,8 kilometroko luzerako tunel baten bidez, urtean 170 hm3 eraman nahi dituzte. Mehatxu berri bat mendiko lurraldeentzat.

6) Iruñerriko potasen meatzaritzak hondakindegi kutsakorrak, hondakinen putzuak, ibai eta akuifero gazituak, zuloak eta sismikotasuna utzi ditu. Esako urtegitik gertu dagoen Mina Muga proiektuak arrisku geologiko eta sismiko handiko eremu batean eragin berberak eskala handiagoan errepikatzeko mehatxua ekar dezake.

7) Nafarroako ibai-lurraldearen eta uholdeen kudeaketak zenbait jarduera oso positibo erraztu ditu, baina asko dago egiteke. Txostenak 2019ko uztailean Cidacosen gertatutako hondamendi-gertakariaren laburpen bat aurkezten du. Bertan, agerian geratzen da lurralde-antolamenduarekin lotura estua duela.

Sustrai Erakuntza fundazioa eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sarea.

Bi urte txatar-blokeek su hartu zutenetik Pasaiako portuan

pasaia1[1]

Bi urte beteko dira Pasaiako portuko kai batean izandako sute ikusgarritik. Bi urte horietan ia ez da informaziorik eman horri buruz, eta oraindik ez da erantzukizunik argitu.

Gaia auzitegietan dago, eta hondakinen saltzaile eta erosle diren enpresen aseguru-etxeak borroka batean daude, eta erre eta kiskalitako txatar-blokeen hondakinak portuko kaian daude oraindik, epaia noiz emango zain, ordaintzea nori dagokion zehazteko. Diruaz bakarrik ari gara, ez baitago batere argi epaitegietan ingurumenaren edo osasun publikoaren aurkako delitu bat epaitzen ari direnik.

Zaldibarko zabortegian irregulartasunak gertatu dira, eta alderdi politikoek erantzukizun politikoak argitzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, Ingurumen Sailaren kontrol ezagatik eta espedienteak tramitatzen berandutzeagatik. Eguzkitik uste dugu gauza bera egin beharko litzatekeela 2018ko abuztuaren 2an Pasaiako Portuan izandako sutearekin, gertatutakoa eta ingurumen-ondorioak ahaztu ez daitezen.

Bi kasuetan, enpresa pribatuen hondakinen kudeaketa erakundeen ingurumen-kontrol “itxurazko” baten pean egiten da. Dena primeran doa, eta ez da inoiz ezer gertatzen, harik eta bat-batean zoritxarra gertatzen den arte. Larrialdiaren egunean, lehentasuna izan zen sua itzaltzea, lur-jausia kontrolatzea, atmosferara isurketa toxikoak murriztea herritarren osasuna babesteko, edo are biktima gehiago egotea saihestea ere. Baina, zer gertatzen da aldez aurretik hartu behar ziren prebentzio- eta kontrol-neurriekin? Nork du dena araudiaren arabera egiten dela zaintzeko ahalmena? Zer gertatzen da ikuskatu behar duenak bere Gasteizko bulegoan paper edo dokumentu batzuk bakarrik ikusten baditu eta zabortegi batean egiten ari dena benetan ikuskatzen ez badu edo itsasontzi batean ekartzen dena in situ kontrolatzen ez badu? Norbaitek normaltzat jotzen du enpresei ikuskapena egingo zaien dataren berri ematea? Badirudi sua itzali eta larrialdiaren amaiera dekretatu ondoren ez dagoela arazorik, eta horixe salatu nahi du Eguzki ekologista taldeak: erakunde publikoek ez dutela prebentzio, kontrol eta zaintza neurri egokirik hartu.

Hondakinen lekualdaketei buruzko 660/2014 Europako Erregelamenduak jasotzen duenez, estatuek ikuskapen-planak ezarri behar dituzte hondakinen mugaz gaindiko lekualdaketak ikuskatzeko. Euskadin, eskumen hori autonomia-erkidegoaren esku dago, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari dagokio beharrezko ikuskapenak egitea.

Gure ustez, askoz ere gardentasun handiagoa egon beharko litzateke kudeaketa horretan guztian, eta, horregatik, Eguzkik galdera hauek egiten dizkio bere buruari: Pasaiako portutik igaro diren mugaz gaindiko hondakinak lekualdatzeko zenbat ikuskapen egin ditu Eusko Jaurlaritzako organo eskudunak 2018ko abuztuaren 2ko sute ikusgarria gertatu zenetik? Ikuskapen horietan irregulartasunik edo ez-betetzerik antzeman al da? Arlo horretako zehapen-espedienterik izapidetu al da? Eta, are garrantzitsuagoa dena, nola izan daiteke bi urteren ondoren isiltasun erabatekoena nagusitzea, suteari eta ingurumenean eta inguruko bizilagunen osasunean eragin zituen ondorioei dagokienez?

Mendi martxa, Iturrietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka

Iturrieta_ITURRIETAKO_MENDIAK_ASKE_tokikom_700x700

Aguraingo Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak mendi martxa egingo dute larunbatean.
Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak elkarlanean mendi martxa bat antolatu dute biharko, larunbata. Ibilaldia 9:30ean abiatuko da Alaitza herritik, eta San Juan portua igo ostean, Egileor herrian amaituko da.
Parke eolikoek mendien pribatizazioa eta industrializazioa, eta horrekin batera, ingurumenaren suntsiketa ekarriko dutela salatu nahi dute ekimen berri honekin.

Mendiak Aske Plataformak aurrera jarraitzen du bere helburuaren alde, esaldi bakar batean laburbildu daitekeena: EOLIKOAK BAI BAINA EZ HORRELA. Hori lortzeko asmotan ekintzak burutu ditu: Europako Parlamentura joan da, hitzaldiak antolatu dira herrietan, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu dira eta, mendi martxak egin dira.
Horren ondorio zuzena izan da kalteturako 23 udaletxek onartu egin dutela plenoetan Plataforma honek aurkeztu duen mozioa. Mozio honek orokorrean hauxe defenditzen du: alde batetk, mendiak babestu behar direla industrializaziotik eta, bestaldetik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egin behar duen Energia Eolikoaren Lurraldeko Sektore Planak har ditzala Mugarri Planak ezarri dituen irizpideak, natura eztabaidaren erdigunean jartzen dueña, alegia.
Mendiak Aske Plataformak jarraitzen  dio eusten bai helburutzat duen erronkari eta baita honek dakarren ondorioei ere.

Eguzkik txalotu egin du Arabako herrietan energia instalazioagatik ordaindu beharreko tasa azterketa eta ezarpena

Arabako Foru Aldundiak azterketa tekniko-juridiko bat egingo du tokiko erakundeetan tasa berri bat ezartzeko, energia elektrikoa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek “tokiko jabari publikoa” erabiltzeagatik.

 

Toki-administrazioek bermatu behar dute espazio publikoek beren eginkizunak behar bezala betetzen dituztela, haien mantentze-lanen eta hiri-altzariak zaindu eta birjartzearen arduradun diren aldetik, eta herritarrei zerbitzu publikoak eta doakoak eman behar dizkiete, hala nola iturriak, argiteria, konketak eta abar.
Erakunde pribatuek eta irabazi-asmoko erakundeek espazio publikoa erabiltzea ezin da haien premien mende geratu; aitzitik, arautu egin behar da.

 

Espazio publikoak behar bezala antolatzeko eta herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa denez, toki-erakundeek (udalak udalerrietan eta/edo kontzejuetan) aurre egin behar izan diete espazio publikoak arautzeko eta bizikidetza antolatzeko behar berriei.

eguzki ekologista

 

 

Arabako toki-erakundeen gaitasuna dela eta, beharrezkoa da azterlan ekonomiko hau egiteko lankidetza, bai eta hura arautzeko eta abian jartzeko ordenantza ere.

Ildo horretan, enkargua 2020ko uztailaren erdialdean egin zenez, uste dugu badagoela nahikoa denbora beste erreferentzia batzuk bilatzeko, hala nola Asturiasko Printzerrian aplikatzen dena, edo Auzitegi Gorenaren 2016ko epai batean ordenantza eredu hau “bermatzen” duen irizpideak jasotzeko, gure lurralde historikoko arau-errealitatera egokitzeko eta txosten juridikoa, ordenantza-eredua eta hura onartzeko jarraibideak formulatzeko, urtean aplikatu ahal izateko.

Eguzki ados dago PPrekin azterketa mugatua dagoela eta tasa hori ezartzeko aukera galtzen dela, energia elektrikoa, hidrokarburoak, gasa eta telefonia garraiatzeko instalazioetan jabari publikoa erabiltzeagatik.

Eguzkik eta Pasai Donibaneko elkarteek Pasaiako Udalak Alabortzan eta Arrokaundietan hondakinen kudeaketan duen “utzikeria” salatu dute

Alabortzako zaborrontzia hondakinez gainezka

Alabortzako zaborrontzia hondakinez gainezka

Auzotar eta bisitari gisa salatu nahi dugu Pasaiako Udalak ez duela ez aurreikuspenik ez zorroztasunik udalerriko udaldi-eremuetan hondakinak kudeatzeko orduan, zehazki, Alabortza pasealekuan eta Arrokaundientan, eta batez ere asteburuetan, bisitarien kopuruak gora egiten duenean eta Udalak gaitutako edukiontziak edo paperontziak nahikoak ez direnean. Utzikeria horrek udalerriaren irudi txarra sortzen du, eta gainera, kanpoan geratzen diren hondakin horiek ingurumenean amaitzen dute, lurzorua eta urak kutsatuz. Arazoa ez da puntuala, Eguzkitik udako kanpainak daramatzagu egoera hori salatzen eta asteburuetan zakarrontziak eta edukiontziak gainezka egiten dutela ikusten. Askotan, aurreko egunetik gertatzen da hori, asteburuetan udal garbiketa- eta bilketa-zerbitzuak ez baitu lan egiten leku horietan, hain zuzen ere, gehien behar denean.

Gauza bera esan daiteke Alabortzako pixatoki publiko bakarrari buruz ere; ez da normala bandalismo-ekintza baten ondoren ez konpontzea eta hura mugarik gabe itxita egotea.

Oarsoaldeko erakundeek Pasai Donibanera aisialdirako leku gisa etortzeko deia egiten badiete inguruko herritarrei, uste dugu udal honen eginbeharra dela, oro har, herritar guztien onerako eta, bereziki, herritarren onerako eta ingurumenerako, gertatzen ari diren gehiegikeriak eta irregulartasunak zuzentzeko behar diren bitartekoak kudeatzen saiatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek kanpaina ugari egiten dituzte herritarrak itsasora isurtzen diren hondakinen inguruan sentsibilizatzeko, batez ere plastikoen inguruan. Hala ere, ez dirudi prebentzio-neurriak aplikatuz eta eremu horietan hondakinak maizago bilduz Pasaiako Udala prest dagoenik bere aletxoa jartzeko, horrelakorik gerta ez dadin.
Horregatik guztiagatik, Pasaiako Udalari eskatzen diogu:

1- Hondakinen kudeaketa eraginkorra izan dadila Alabortza pasealekuan eta Arrokaundietan.
2- Udan, aparteko zaintalde bat jartzea asteburuetan eta jaiegunetan hondakinak jasotzeko.
3- Bisitariei hondakinak botatzeko moduari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa emateko ahaleginak areagotu ditzala, gero birziklatzea errazteko eta itsasoan eta mendian buka ez daitezen.
4- Herritarrei jakinaraztea, edukiontziak beteta badaude, hondakinak hurbilago dagoen beste batean utzi edo etxera eraman ditzaketela.
5- Alabortzan zaintza handiagoa jar dadila, batez ere iluntzean, jendetza gutxitzen denean, bandalismo-ekintzak oztopatzeko.

Endara-Lesaka parke eolikorik ez!

ParkeEolikoa1_tokikom_700x700

Inork ezin zezakeen imajina, norbaiti otuko zitzaionik 11 super-aerosorgailu ipintzea, 200 metroko altuera (Artzai Onaren dorrearen hirukoitza) eta palen muturren artean 155 metroko distantzia dutenak, hain justu hegaztien migrazio-bide garrantzitsuan, Natura 2000 Sarearen barruko hiru zonaldeen artean dauden mendien gailurretan. Baina ez hori bakarrik, haize-sorgailuek baserriei itzala emango liekete, oraindik ere laborantzan diharduten atlantiar landa-eremu horietan. Gainera, historiaurreko aztarnak ere badira, bai eta naturaren maitale diren mendizale ugari.

Proiektu zoro horrentzat baina eskaera bat badago jada, NORDEX eta ACCIONA enpresek aurkeztua. Sektoreko egiazko erraldoiak dira, CO2-aren kontrako bandera goratzen dutenak gizateriaren onurarako. Auzoberriko parke eolikoak (49,5 MWko potentzia, 4,5 MW aparailu bakoitzak, El Perdón-ekoak baino 10 aldiz indartsuagoak), lursail publikoak erabiliaz lorturiko probetxuari esker eta tentsio altuko linea gertutik pasatzen dela kontuan hartuta, instalakuntza gastuak murriztuko lituzke. Honek azaltzen du guztia, gainerakoak ez dio axola. Nahiz eta kamioiak -pieza luze horiekin- bertara iristeko, 15 kilometrodun mendi-pista bat zabaldu behar izan, nahiz eta energia-bihurtzeko instalazio bat egin behar izan eta futbol zelai bat adinako hormigoi kopurua erabili behar izan plataformak eraikitzeko.

Enpresa hauek ez dute arazorik ikusten. Kokalekua, berreskuratu litekeen -urbanizagaitza den baliogabeko- “eremu hutsala” da diotenez (sic), paisaian ez da inpaktu garrantzitsurik sortzen eta bertako herrien ekonomia hobetzen du (nola, ez da esaten). Baina bertatik oso gertu daude Natura 2000 Sarearen barruko hainbat eremu (Aiako Harria esaterako, Parke Naturala eta Kontserbaziorako Eremu Berezia izendatua) eta horrek esan nahi du parke eolikoak gune hauei eragingo liekeena nahitaez ebaluatu behar dela. Gainera, Kontserbaziorako Zonalde Berezi hauetan, EAEko komunitatearen interesezkoak diren hegazti nekrofagoak bizi direnez, bereziki haize-sorgailu eta energiaren ebakuaziorako eraikuntzen kontra talka egin ez dezaten, zentral eolikoen instalakuntzak saihestea aipatzen da, eta zehazkiago, Ugatz eta Sai zurien kasuan, gune kritikoak (Larrun-Txoldokogaña eta Artikutza) 10 Km-ko erradio batean babestea.

Paisaian eragingo lukeen suntsiketa agerikoa da, tamaina horretako haize-sorgailuak mendigoietan jarrita, oso urrutitik, kilometro askotatik bistaratuko lirateke. Agiñako gaina, bere tontorrean bertan ipinitako haize-sorgailuarekin (Aiako Harriaren altuerara helduko litzateke, altzairuzko 200 metro gehituta), San Antongo uretan islaturikoa da nonbait oraingo paisai proposamen berria. Aiako Harritik ikusten den paisaia ez litzateke sekula berdina izango. Hegazti harrapariak, putreak eta sai-zuziak esaterako, uso migratzaileak, sagu-zaharrak -desagertzeko arriskuan-, beste lurralde batzuk bilatu beharrean leudeke edo eta haize errota txikitzaileak saihestu beharrean, egun euren bizi-bidea den horretan. Endara ibarreko bailara, Kopako Harria mendia eta interes orokorreko habitat-zonaldeak pasabide ekologiko garrantzitsuak direla azaldu izan dute maiz sektore kontserbazionistek eta egiazko bisagra lana egiten dutela Natura 2000 zonaldeen artean, 15.000 hektareako eremuan. Berau, eremu natural gisa mantendu, zaindu eta hobetzeko bokazioa dute, Europako sare ekologikoaren parte izan dadin.

Eta hau guztia parke eolikoaren interes energetikoa bera justifikatu gabe dagoenean. Aurkeztutako txostenak ez du daturik ematen (ez dira haize-neurketak burutu) eta lekua ez da agertzen Nafarroako energia eolikoaren garapenerako planean, lehentasunezko gaien artean. Ezinezkoak diren lekuetan parke eolikoak eraikitzeko broma txar bat al da hau? Edo burbuila energetikoaren “pelotazo” espekulatzaile bat, eraiki ostean hirugarrengo bati saltzeko? Energia berriztagarria? Bai, baina ez edozein preziotan! Besteak beste, has gaitezen kontsumoa gutxitzen.

Errespeta dezagun daukagun ondare naturala eta geldi dezagun gure mendientzako eraso berri hau!

EGUZKI Talde antinuklear eta ekologista
EKOLOGISTAK MARTXAN

 

Pintadak Lezo eta Pasai Donibaneren arteko espaloian

Pintada reivindicando que se complete de una vez el bidegorri entre Lezo y Pasai Donibane.

Lezo eta Pasai Donibane arteko bidegorria behingoz osatzeko eskatuz egindako pintada.

Duela egun batzuk, pintada espontaneo batzuk agertu dira oinezkoek, txirrindulariek eta
beste kirolari batzuek bi noranzkoetan igaro behar duten 50 zentimetroko zabalerako
espaloian, egunero hortik pasatzeak dakarren arriskua aldarrikatuz eta bi herriak lotzea
ahalbidetuko duen azken bidegorri-zatiaren eraikuntza gehiago ez atzeratzeko eskatuz.
500 metro inguruko luzera duen espaloi-zatia da, GI-3440 errepidearen paraleloan doana.
Puzzle baten azken pieza da, eta 10 urte baino gehiago daramatza proiektuan. Azken urteotan,
loturarik gabeko bidegorri-zati batzuk egin dira bi herriguneetatik hurbilen dauden
muturretan, baina oraindik ez da lanik egin, guztietatik arriskutsuena den zatian
irisgarritasunari eta segurtasunari buruzko gutxieneko arauak bermatzeko.
Eguzki talde ekologistak, beste auzo elkarte batzuekin batera, egoera hori salatu eta
bidegorria eraikitzea aldarrikatu du duela urte asko. Duela aste batzuk prentsa-ohar bat
argitaratu genuen zentzu horretan, eta, kasualitatez, egun batzuk geroago, ekainaren 14an,
Aldundiak dirudienez egiten ari garen zarata isiltzeko eta gai horri etekina ateratzeko
asmoarekin, hurrengo hauteskunde autonomikoetan pentsatuz, albiste bat atera zuen esanez
laster lizitazio publikora aterako duela proiektuaren idazketa (3 doaz dagoeneko), azken zati
horretako obrei ekiteko.
Hala ere, egia bakarra da, 50 cm eskaseko espaloi-zati horretatik igarotzen diren
bakoitzean herritarrek beren burua arriskuan jartzen jarraitzen duten bitartean, non
oinezkoek, txirrindulariek eta beste kirolari batzuek bi noranzkoetan errepidearen ondotik
igaro behar duten, eta, gainera, baimendutako gehieneko abiadura gutxi errespetatzen den,
Aldundiak diru publikoa xahutzen jarraitzen duela proiektuak behin eta berriz berregiteko,
proiektu berri bat beharrezko egiten duten gauza berriak egunero aurkitzen dituztela
argudiatuz. Noiz arte itxaron behar dugu? Istripu bat gertatu arte agian?
Azkenaldian badirudi administrazioetan modan jarri dela proiektuak behin eta berriz
berregitea diru publikoa xahutzeko. Bidegorria ez da kasu isolatu bat; izan ere, Donibaneko
alde zaharreko saneamenduak urteak daramatza urei buruzko Europako Zuzentaraua bete
gabe, eta are urte gehiago daramatza proiektuan. Aholkularitza-enpresa batetik bestera igaro
da, eta erakundeak ez dira ados jarri konponbide tekniko bat lortzeko, hondakin urak Pasaiako
badiara isuri aurretik tratatu daitezen. Bada garaia alderdi politikoek, hauteskunde garaian,
biziberritzeaz etengabe hitz egiten duten badia horren alde zerbait egiteko, izan ere,
hauteskundeak igarotzen direnean, badiak berdin jarraitzen du.