All posts by Andoain

Abandonatutako basoen gezurra

Iratiko basoa

Basoa.

Inork esango luke Amazoniako oihana abandonatutako basoa dela? Edo Costa Rica eta Borneoko babestutako eremuak abandonatuta daudela? Pagoeta eta Aiako Harria abandonatutako basoak dituztelako izendatu ditugu parke naturalak? Eremu horietan guztietan baso naturala dago, edo baso naturala ari da berreskuratzen.

Horixe ari zaigu bada esaten Gipuzkoako Aldundia: Gipuzkoan naturalizazio-prozesuan dauden eremuak abandonatutako eremuak direla. Gurean basoa baita berezko ekosistema, eta, gizakiaren esku-hartzerik gabe, baso bihurtzeko joera du gure lurraldeak. Naturalizatzea, berezkoa duen izaera hartzea, abandonatzea da gure Aldundiaren esanetan, egurraren ekoizpenerako ez den basoak ez duelako, antza, inolako baliorik.

Aldundiak ez du basorik nahi, egurrera bideratutako zuhaitz-landaketak nahi ditu. Ezin daiteke ikuspegi produktibistagorik izan, ezin daiteke norbere lurraldearekiko ikuspegi suntsitzaileagorik erakutsi. Gure aberria, gure hizkuntza eta gure kultura aldarrikatzen dituztenek, ez dituzte gure basoak nahi, ez dute gurean berezkoa den bioaniztasuna maite. “Zenbaitek basoa zeharkatzen duenean sua egiteko egurra baino ez du ikusten”, idatzi zuen Lev Tolstoi idazleak. Ez zuen arrazoirik falta.

Zuhaitz-landaketak ez dira basoak. Inguru naturalaren ustiapena helburu duen jarduera guztiek bezala, egurgintzak ere eragin kaltegarriak ditu, eta, gurean bezala modu industrialean gauzatzen denean, monolaborantzaren bidez eta makinaria astunekin, lurzoruaren emankortasuna bera kaltetzen da eta bizitzarako sistema oro arriskuan jartzen.

Landaketak

Landaketak

Inoiz baino gehiago, behar ditugu baso naturalak, berezkoak. Klima aldaketa atarian daukagu, pandemia honek erakutsi bezala, aurreikusi ezin ditugun hondamendi biologiko eta ekologikoak bizitzera kondenatuta gaude, bioaniztasunaren eta ondare naturalaren planeta mailako galera saihesten ez badugu. Beraz, ongi etorriak bitez abandonatutako baso horiek.

Jabe pribatuen eskuetan daude naturalizatzen ari diren eremu horiek, Aldundiak dioenez, abandonatuta daudenak. Gizarteari jabe horiei eskerrak ematea dagokigu, etekin ekonomikoa lortzeari uko egin diotelako. Administrazioak gizarte osoarentzat onuragarria den gertaera hori saritu beharko luke: jabegoari lotutako zergak kenduta, eremu horiek eskaintzen dizkiguten ekosistema-zerbitzuengatik ordainduta.

Jabego publikoa duten eremuei dagokienez, azkar baino lehen abandonatu beharko lituzkete Udalek eta Aldundiek naturalizazio-prozesuan ez dauden lur horiek. Egurra ez da gaur aberastasuna gizartearentzat. Baso naturalak, suteei, lehorteei… oro har hondamendi naturalei aurre egiteko aukera eskainiko diguten balio ekologiko handiko eremuak behar ditugu eta Aldundiak ‘abandonu’ deitzen dion hori da horretarako bidea.

Administrazioari eskatzen diogu, bada, bila ditzala abandonua saritzeko moduak, bideratu dezala herritarron dirua, egurraren etekinei uko egin dietenei basoak berreskuratzean guztiontzat mesedegarri izango diren ekosistema-zerbitzuak (aire eta garbiak, kalitatezko paisaia, elikagaiak, bioaniztasuna …) saritzera.

Baina, egur ekoizpena bada haien hautua, jakin badakigu monolaborantzan oinarritutako egurgintza-eredu intentsiboa ez dela bateragarria bioaniztasunaren eta natur ondarearen kontserbazioarekin. Ustiapen-eredu honetan oinarritutako ekonomia zirkularra edo bioekonomia ez dira klima aldaketari edo krisi ekologiko globalari aurre egiteko aukerak. Horregatik, administrazioari eskatzen diogu diru-laguntzak ingurumen-kalteak kontuan izango dituen egurgintza-eredu jasangarria sustatzeko baliatu ditzala.

NATURKON

Logoak naturkon 2021-02-09

 

Negu-txontak talkaz hilda Arangoitin

Hamarnaka negu-txonta topa zitezkeen gau goizean lurrean hilda, funikularraren eraikinaren kontra talka egin ostean.

Hamarnaka negu-txonta topa zitezkeen gau goizean lurrean hilda, funikularraren eraikinaren kontra talka egin ostean.

Funikularraren egitura gardenaren kontra egin ostean.

Sare sozialetan topa daiteke ondoko argazkia, gaur goizean Bilboko Deustu eta Arangoti arteko funikularraren beirateriaren kontra jotako hamarnaka negu-txonta erakusten dituena. Zoritxarrez, ez da gertaera isolatua, sarritan gertatzen da, antza denez haizeak eta Elorriaga mendia eta Garro baserria kaleetako etxeen sortzen duten korronteak eraginda, hegaztiak inguru horretatik maiz pasatzen dira funikularraren egitura gardenaren kontra talka eginez.

Kasu hau, egunero hiribilduan zehar gertatzen denaren adibidea da. Izan ere, gero eta gehiago dira eraikin publiko zein pribatuetako espazioak eta fatxadak, kristala, metakrilatoa edo gainazal biniliko gardendunak edo “ispilu-efektua” dutenak. Gainazal gardenak bereziki, ikustezinak dira Bilbon bizi den faunarentzat (bereziki hegaztientzat), eta, beraz, askotan egituraren kontra talka egiten dute. Emaitza lazgarria da: gehienak larriki zauritzen baitira eta horietako asko berehala hiltzen dira.

honen gisako egu-txonta sorta handiak igaro dira gaur Bilbo ingurutik

honen gisako egu-txonta sorta handiak igaro dira gaur Bilbo ingurutik

Halako instalazio edo/eta eraikinek horiek hiribilduan bizi diren edo bertatik pasatzen diren izaki bizidunekiko dagoen sentsibilitate eskasa bistan uzten dute, hala nola horrelako egiturak proiektatzeko eta baimentzeko gai honekiko plangintzarik ere. Horrek gero eta eragin handiagoa du hiri-biodibertsitatean, zeina, bide batez esanda, hazten ari da.

Horregatik guztiagatik, Bilboko Udalari eskatzen diogu behar diren neurri zuzentzaileak har ditzala Arangoitiko funikularraren arazo errepikakor hori konpontzeko eta hiribilduan ustez arazo bera izan dezaketen eraikin eta instalazioak ikuskapen plana prestatzeko, arazoa lehenbailehen konponbidean jar dezaketen neurriak lehen bait lehen hartzeko, horrela hegaztiak kristalon kontra talka egitearen ondorioz eragiten den biodibertsitatea galtzea ahal bezainbeste saihesteko.

Irtenbidea kasu askotan nahiko erraza da baina aurrera eraman behar da, noski. Adibide gisa, argazki hauetan ikus dezakezue zein irtenbide eman zioten tankerako arazo bati Donostiako Agirre  Lehendakariaren zubian:

En estos cristales, que hacen la vez de barandilla, se producian colisiones de aves.

Kristal hauetan zeinak barandaren papera betetzen duten, hegaztiek talka egiten zuten.

Eta irtenbidea honakoa izan zen:

Parece que las rayas son más efectivas que las siluetas de aves rapaces que suelen colocarse en estos casos.

Parece que las rayas son más efectivas que las siluetas de aves rapaces que suelen colocarse en estos casos.

Informazio gehiago:

http://eguzki.org/2021/08/08/marrak-jarri-dituzte-agirre-lehendakaria-zubiko-kristaletan-txoriek-horien-kontra-talka-ez-egiteko/

Eguzki Talde Ekologista eta Antinukearra, 2022ko martxoaren 19an.

Amezketa erreka urdinez margotu duen isurketa berri bat

 

Amezketa erreka 1 2021-10-30

Atzo goizean isurketa bat gertatu zen Amezketan. izen bereko erreka urdinez koloreztatu agertu zen herrigunetik igarotzean. Ohi bezala 112 deitu genuen eta URAko ikuskaria bertan izan zen.

Orain baina lehen gertatu izan dira halakoak Amezketa errekan. Eguzkikook ere salatu genuen 2017an antzeko gertakari bat http://eguzki.org/2017/07/29/oso-isurketa-ikusgarria-amezketan/ . Ordukoan (eta beste zenbaitetan) paper fabrika izan zen arduraduna. Beraz logikoa da oraingoan ere begirada guztiak bertara zuzentzea, naiz eta jakin azkenaldian hainbat hobekuntza egin dituztela.

Hala ere, ez da erraza izango gertakari hau argitzea, isurketa hasi eta guk  112 deitu bitartean (jakin bezain pronto egin genuen) ordu batzuk pasa bait ziren. Ondorioz, isurketaren arduraduna salatzea oso zaila izango da. Horregatik, halako gertakarien berri izan orduko 112ra deitzearen garrantzia berresten dugu; guri deituz gero ere arduratuko gara gaiaz eta jarraipena egiten ere saiatuko gara.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra Euskal Herrian, 2021ko urriaren 31an.

Seguran elanio urdin bat tiroz zauritu dutela salatu du Eguzkik Fiskaltzan

Eguzkik Fiskaltzan salatu du hilaren 16an, Seguran, elanio urdin bat (Elanus caeruleus) tiroz zauritu zutela, 12 mm-ko kartutxoarekin. Hegazti harrapari txiki hau Igeldoko Arrano Etxera eraman, bertan artatu eta orain osatu zain dago.

Elanio urdina oso-oso hegazti bakana da Gipuzkoako zeruetan. Hain bakana ezen joan den urtarrilean espezie hau albiste ere izan zen, Itsas Enarako ornitologoek ale bat Antondegin negua pasatzen detektatu zutelako (Antondegi Donostiako paraje bat da, olatu artifizial bat eraikitzeko proiektuak mehatxatzen duena). Hain justu,  argazkia Antondegiko elanioari dagokio, ez Seguran botatakoari. Argazkia: Itsas Enara.

Elanio urdina oso-oso hegazti bakana da Gipuzkoako zeruetan. Hain bakana ezen joan den urtarrilean espezie hau albiste ere izan zen, Itsas Enarako ornitologoek ale bat Antondegin negua pasatzen detektatu zutelako (Antondegi Donostiako paraje bat da, olatu artifizial bat eraikitzeko proiektuak mehatxatzen duena). Hain justu, argazkia Antondegiko elanioari dagokio, ez Seguran botatakoari. Argazkia: Itsas Enara.

Honako hau da urrian bertan Eguzkik Fiskaltzan salatu behar izan duen bigarren kasua. Izan ere, hilaren 6an arrano txiki bat  (Hieraaetus pennatus) bota zuten Errezilen. Hura ere Arrano Etxera zaurituta eraman baina hurrengo egunean hil zen.

Elanio urdina, arrano txikia bezala, babestutako espeziea da. Babestutako espezie baten kontra tiro egitea ingurumenaren kontrako delitua izan daiteke. Egia esan, horrelakoetan oso zaila izaten da tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea, baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere.

Orduan, zertarako salaketak? Bistaratzeko hemen delituak egiten ari direla inolako zigorrik gabe. Izan ere, babestutako espezieak tiroz botatzea ez da arazo puntual bat, kronikoa baizik. Eta bistan da erakunde publikoek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arazoari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitu dutela.

ZERGATIK EZ DIRA IRISTEN SALAKETAK FISKALTZARA ALDUNDITIK BERTATIK?

Izan ere, elanioaren kontura aurkeztutako salaketaren helburuetako bat da argitzea zergatik ez diren iristen honelako salaketak Fiskaltzara Aldunditik bertatik.

Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Ingurumeneko eta Hirigintzako Koordinazio Unitatearen irizpidearen eta araudi prozesalaren beraren arabera, agintaritzaren edo autoritatearen agenteek –basozainak agintaritzaren agenteak dira– ustezko delitu baten berri dutenean, fiskalari edo epaileari jakinarazi behar diote. Baina badirudi Aldundian basozainei zuzendutako agindu berezi bat dagoela. Agindu horren arabera, basozainek, tiroz botatako animalia babestuen berri Fiskaltzari zuzenean eman ordez, nagusiei eman behar diete. Gero, nagusiek erabakitzen dute Fiskaltzan salaketak jarri behar diren ala ez.

Deliturik dagoen ala ez erabakitzea epailearen edo fiskalaren eskumen ESKLUSIBOA da, eta hor ez dago basozainen nagusien interpretazioetarako lekurik. Ez luke egon behar, behintzat.

Horregatik diogu espero dugula elanioaren kasuagatik ipinitako salaketak lagunduko digula argitzen ea Foru Aldundian benetan dagoen agindu hori, Fiskaltzari ustezko delituen berri zuzenean ematea basozainei eragozten diena. Beste modu batean esanda, espero dugu argitzea zergatik Errezilgo arrano txikiaren, Segurako elanioaren eta antzeko beste hainbat kasu ez dituen Diputazioak berak salatzen.

Eguzki, 2021eko urria

Harrapatutako lepahori bat hilda agertu da Salburuan.

Landan duela hamalau hilabete gertatu zen bezala, Salburuan lepahori bat harrapatu zuten,  Eguzkik atzo (asteazkena) jakin zuenez. Halakoen aurrean, konektibitatea bermatzeko urratsak egiteko eskatzen dugu.

Egilea: Agustin Rivas

Egilea: Agustin Rivas

Oharra: Ez ditugu atzoko argazkiak argitaratu, iazko bat baizik, oraingoak oso esplizituak direlako, odolari eta erraiei dagokienez zirraragarriak eta sentsazionalistatzat har daitezkeelako.

Albiste txarra da beraz basa-faunarentzat: lepahori bat (Martes martes), Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan  ARRARO gisa katalogatua, harrapatuta hil baita.

Arriskuan Dauden Espezieen Euskal Katalogoan, espezie ARRARO gisa sailkatuta dago lepahoria, eta haren heriotzak balio handiko galera dakar, are gehiago errepide horrek giza hesi egiten duen eremuan, errepidetik babestutako espezieak igarotzen direla ohartarazi beharra dagoen. Hesi efektu hori habitaten loturak eta bide-trafiko ugariaren ondorio, zeina eskualdeen arteko naiz aisialdiko jarduerak eragina den.

Bide-segurtasuneko arazoa baino zerbait gehiago

Animaliak harrapatzearen arazoak faunari eragiteaz gain, kalte material eta giza kalte handiak ere eragiten ditu, eta, beraz prebentzioa guztiontzako segurtasuna hobetzen laguntzen du.

Horrek guztiak gure ingurunea bi ikuspegitik kudeatzeko arazo bat erakusten du:

– Alde batetik, naturguneen konektibitaterik eza, non errepideek laban-papera jokatzen duten, ezinezkoa ez bada ere, oso zaila eginez gune batetik bestera igarotzea, espezie babestuen populazioak isolatuz, kasu honetan hilda agertzen ez direnean.

– Fauna basatiak, oro har, eta bereziki babestutakoak, errepideek eta ubideek sortzen dituzten oztopoak gaindituko dituzten pasabideak gaitzeko duten premia larria.

Lepahoria Zurbanoko atariko 2 zenbaki inguruan dagoen  autobus geraleku parean  geratu zen

Lepahoria Zurbanoko atariko 2 zenbaki inguruan dagoen autobus geraleku parean geratu zen

Hori dena ikusita, Eguzkik uste du administrazioek inplikazio handiagoa izan behar dutela Arabako Foru Aldundia buru dela, bera baita probintziako natura-ingurunearen eta errepideen kudeaketaren arduraduna, hala-nola premiazko neurriak hartu behar direla babestutako animalien heriotzak geldiarazteko, fauna basatiarentzako pasabideak sortuz, kasuak berrikusiz, gune beltzak zehaztuz baita eragina izan dezaketen beste arrazoi batzuk azalduz.

Gidariak eta bisitariak: ez ahazteko aldagaia.

Naturguneetako bisitariak eta bizilagunak kontzientziatu behar dira, bai eta autoetako zein kamioietako gidariak ere: Izan ere, basafaunaren kalteberatasunaren aurrean, gerta daitezkeen harrapatzeen aurrean, natura-guneetan gidatzean jardunbide egokiak sustatzea edo animaliak harrapatzeko arriskua gutxitzeko prebentzio-ekintzak garatzea helburutzat hartuz.

Horretarako, sentsibilizaziora bideratutako zenbait ekintza abian jar litezke, hala nola kartelak egin eta banatzea, bai eta natura-guneetako errepide eta bideetan zuzeneko jarduketak egitea ere, baita badenak eraikitzea puntu beltz nagusietan edo ibilgailuak abiadura handiagoan doazela hautematen den eremuetan, baita errepide eta bide horietan seinaleak jartzea harrapatzeko arriskuaz ohartarazteko. Horregatik, Eguzki talde ekologistaren iritziz, abiadura-mugak eta fauna iragartzen duten seinaleak errespetatzea dira aurrikuspen neurri egokiak eta bereziki, astiro gidatu euria, lainoa, elurra denean eta nola ez gauez, baita seinaleztapena eta kontzientziazioa hobetu ere.

Informazio osagarria.

Gidarientzako aholkuak, aplikatu beharreko protokoloaren arabera:

• Animalia batekin istripuren bat gertatuz gero, jakinarazi trafikoko poliziari atestatua egiteko.

• Harrapatutako animalia bat detektatzen baduzu, jakinarazi lehenbailehen:

  • BIZIRIK BADAGO ⇒ probintziako errekuperazio-zentroarekin harremanetan jarri artatu ahal izateko.
  • EDO HILDA BADAGO ⇒ garrantzitsua da ESPEZIEARI, ERREPIDEARI, KILOMETRO-PUNTUARI eta DATARI buruzko informazioa. Errepideetan puntu beltzak detektatzeko eta, horrela, neurri zuzentzaileak proposatzeko modua da. Errekuperazio-zentro bati edo fauna kontserbatzeko eskumena duen administrazioari (Foru Aldundia, basozainak) jakinaraz diezaiokezu.

Eredu energetikoa kritikatzen dutenei leporatu die Tapiak argindarraren gehiegizko prezioa

energiaEnergiaren prezioaren aitzakian, Ekonomiaren Garapen kontseilari Arantxa Tapiak artikulu bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian. Bertan, negozio enpresarialaren defentsa itsu-itsua egiten du. Eztabaidatzeko deia egiten du, bain batere lotsarik gabe esan du gaur egungo ereduarekin bat ez datozenak demagogia egiten ari direla.

(Testu hau gaztelaniaz baino ezin da osorik irakurri)

Ingurumen justiziarako eskubidea Aralarren

Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak adierzaten ditu gorrizko marrak. Egun %20 ingurua dago eraikita.

Jatorrian Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak adierzaten ditu gorrizko marrak. Egun, hasieran 5 zatitan banatu zuten egitasmotik 2 eginak daude.

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak, azken bost urte hauetan Aralarren eztabaidagai aurrena eta azkenean epaitegian bukatu zuen pista egitasmoaz, epaibidean geratutakoaren  inguruan hausnarketa eta balorazio bat egiten dute behin epaiketa amaitua denean, ingurumenaren alde justizia egin dadin lortzea zein zaila den  azalduz nagusiki.

Ingurumen justiziarako eskubidea

Azken urteotan, kaltetutako ekosistemei  bizitza itzultzeko premiazko ekintzak eskatzen ari dira hainbat erakundetatik. Horixe da Nazio Batuen kasua, ekainaren 5ean (Ingurumenaren Nazioarteko Eguna) hasi baitzen “Ekosistemak Berrezartzeari Buruzko Nazio Batuen Hamarkada (2021-2030)”.

Natura 2000 Sarean babestuta dagoen Aralarko Natur Parkearen eta KBEren kasuan, kontrakoa gertatzen da; izan ere, Eguzki eta Landarlan elkarte ekologistek, 2016. eta 2018. urteetan, hurrenez hurren, Goroskintxu-Saltarri eta Enirio-Doniturrietako pistak eraikitzearen aurka jarritako salaketak artxibatu egin dira, gure ustez, kaltetutako ekosistemak asko hondatu diren eta hondatuko badira ere eta natura-ondarearen interes publikoaren gainetik, interes pribatiboa nagusitzen dela derizkiogun arren.

Paraje hau salbatzea e dugu lortu.

Paraje hau salbatzea ez dugu lortu.

Atentzioa ematen du, artxiboko autoak ematerakoan, pistak eraikitzeko baimenak baliogabetzera eraman lezaketen balizko legezkontrakotasunak adieraztea, baina, aukera hori onartu arren, balizko legezkontrakotasun horiek zigor-kodean argi eta garbi ez direla agertzen esatea. Eta hori guztia, nahiz eta egin ziren txosten guztietan eta fiskaltzaren iritzian argi geratu zen mendi babesgarriaren eremuan pista berri bat egiten ari zirela eta, beraz, ez zegoela horretarako estaldura juridikorik.

Epaileak bi pisten salaketaren artxibatzerako argudiatutako beste arrazoi bat frogarik eza izan da, eta, hain zuzen ere, horretaz arduratu den Ertzaintzaren Ingurumen Zerbitzuak behin baina gehiagotan adierazi du ez duela behar diren ikerketak egiteko baliabide nahikorik, Aralarko kasuan gertatu den bezalaxe.

Gai honen inguruan, Eusko Legebiltzarrak, 2018ko uztailean, aho batez eskatu zion Eusko Jaurlaritzari Ertzaintzaren ingurumen-delituen taldea indartzeko eta beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak emateko, baita dagokien lana ondo betetzeko, talde horretako kideek dagokion prestakuntza jasotzeko ere. Bada, ia hiru urte igaro dira eta berdin jarraitzen dugu; beraz, Ertzaintzaren Ingurumen Zerbitzuak beharrezko bitartekoak ez dituen bitartean, kalitatezko gizarte garatu eta demokratikoarekin bat datorren ingurumen-justiziarik ez dugula baieztatzen dugu.

Saltarriko manga. Ikus daitekeenez ez dago txan¡bolarik ingurtu honetan.

Beste hau berriz bai, momentuz behintzat. Saltarriko manga.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EAJk, lurraldeko eremu babestuak kudeatzeko ardura duen alderdi politikoak, politika judizializatzea eta bide penala asmo nabarmenez aukeratu izana, politika egiteko alegia, leporatu digute. Ez dute esan, ordea, gure salaketak Ingurumen Fiskaltzak onartu zituela, eta erakunde horrek hasi zuela bide penala; zenbait arrazoi izango zituen horretarako.

Kontua da ea Gipuzkoako Foru Aldundiaeta EAJrentzat ingurumen elkarteek ez dugun arduradun politikoak epaitegian salatzeko eskubiderik, ingurumenaren aurkako lege-hausteengatik. Guk, Aralarko jabetza publikoa eta bionaiztasuna defendatuko dugu, orain eta beti, gure esku dauden baliabide guztiak erabiliz, epaibidea barne. Eta nazioarteko legediak horretarako bidea ematen digu. Bide honetan, Aarhus-eko Hitzarmenak honela dio: “herritarrek ingurumen osasungarria izateko eskubidea izan dezaten eta eskubide hori errespetatu eta babesteko betebeharra bete dezaten, ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko aukera behar dute, erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko zilegitasuna izan behar dute eta eskubide horiek ukatzen zaizkienean, justizia eskuratzeko eskubidea izan behar dute..”.

Aralar denotzat panoramikoa

Ingurumena eta natura bereziki zaindu eta birsortzeko legedia eta helburuak betetzen dituzten eremu babestuak izateko eskubidea defendatzen jarraituko dugu, eta, beharrezkoa izanez gero, berriz ere justiziara joko dugu, zalantzarik gabe.

Azkenik, Aralarko Mankomunitatea naturaren kontserbazioaren arloko legezko erabakiak betetzera eta interes publikoa defendatzera eskatzen diogu, eremu babestu honetan pista berriak eraikitzeko mehatxuak desaktibatuz.

Eguzki eta Landarlan Enirio-Aralarren, 2021eko uztailean.

Leitzarango tirolina+ferrata bidea abian da

Unanibiko zubi ib¡ngurua tirolina eraiki baino lehen

Unanibiko zubi ib¡ngurua tirolina eraiki baino lehen

Eguzkikook jasangarria ez dela eta balio hezitzailea ere zalantzan jartzen dugu.

Zenbait talderen (Unanibiren Lagunak, Haritzalde, Naturkon, Eguzki) eta ehundaka herriatarren kexuen ostean, hilabete pare bateko atzerapenarekin baina jarri dute martxan. Unanibiko tirolina+ferrata bidea “jasangarri eta hezitzaile” dena jada abian da.

Eguzkiren ustez, egitasmoa ez da jasangarria eta bere balio hezitzailea ere zalantzan jartzen ditu. Izan ere, Leitzaran bailarako tirolina+ferrata ibilibidearen zati bat, Leitzarango Biotopo Babestu, KBG  (Kontserbazio Bereziko Gune) eta Natura 2000 Saretik (babes irudi garrantzitsuenak aipatzearren) igarotzen da.

Tirolina erabiltzen hasiera ekitaldia 22

Tirolinaren inaugurazio ekitaldia. Lehen uretan bainuzaleak eta arrantzaleak zalaparta eragiten zuten. Orain airean ere pakerik ez.

Tirolinaren inaugurazio ekitaldia. Lehen uretan bainuzaleak eta arrantzaleak zalaparta eragiten zuten. Orain airean ere pakerik ez.

Eguzkitik, 2019ko iraila ezkeroztik Eusko Jaurlaritzari (babes eremuaren baldintzak jartzen dituena) eta Andoaingo Udalari (egitasmoaren sustatzailea) egindako helegite naiz emandako ingurumen mailako argudioen artean hauek izan dira arrazoi nagusiak egitasmo horri ezetz esateko:

–          Babestutako eremu baten barnean egitea.  Kontuan izan behar dugu KBG izendapena, Europar Batasunean mantendu eta berreskuratzeko lehentasunezko habitatei ematen zaila; ondorioz lehentasuna habitat horien mantentze edo/eta berraskuratzea behar luke; honi, Andoainen babestutako eremuak lurzoruaren %1era ez dela iristen kontuan izan behar dugu eta egitasmoa hau babestutako eremuan kokatu dutela. Tirolina+ferrata ibilbideak ez du balio kokatzen habitat hori bere horretan mantentzeko, ezta noski, hobetzeko ere.

Ur-zozoa. Kabi bat du ibilbidearen parean baina ingurumen txostenean jarraipena egitea eskatu beharrean, pandemiaren ondorio dela esan dute.

Ur-zozoa. Kabi bat du ibilbidearen parean baina ingurumen txostenean jarraipena egitea eskatu beharrean, pandemiaren ondorio dela esan dute.

–          Babestutako espeziak arriskuan jartzen dira. Tirolina+ferrata ibilbiderako txostenetan aipatzen den bezala, EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan agertzen diren hiru espeziek eragin zuzenak jasango dituzte: ur-zozoak, gorostiak eta erratzak. Txosten horietan jasango duten eragin zuzena gutxietsi egiten dela ere egia da.

–          Kolonizatu gabeko espazioak gizakiaren jarduerara okupatzen dira. Tirolinaren abiapuntu eta iritsiera puntua harkaitz eta ibai inguruko landarediz osatutako  ingurune malkartsua izanik, gizakia ibiltzen ez den inguru bat izateari utziko dio, orain arte aparte geratzen zen inguru berri bat okupatuz edo kolonizatuz. Puntu hau ez da kontuan hartu ingurumen eraginaren txostenean.

Erratza gorostia bezain ezaguna ez bada ere, biak babestuak daude.

Erratza (ruscus aculeatus) gorostia bezain ezaguna ez bada ere, biak babestuak daude.

–          Dei efektua. Lehendik ere bisita ugari jasotzen dituen eta oraindik behar bezala antolatuta ez dagoen Leitzaran bailararentzat eta babes eremuarentzat kontuan hartu ez den dei efektua izatea oso posiblea da. Hau ere ez da kontuan izan ingurumen eraginaren txostenean. Gainera, andoaindarrak eta kanpotar asko izugarri kuttuna duten lekua da, hemendik aurrera aldatu eta baldintzatua geratuko dena.

Bestalde, aurkezpenean garrantzi eman zioten jasangarritasunaren gaia zuritzeko, ingurumen azterketaren arabera eguneko bisitari kopurua 30 lagunekoa dela baina 8 besterik ez direla izango baieztatu zuten. Guk, erabaki hori lehen denboraldirako izango dela  erantsiko dugu eta egindako kexa eta protesten ondorio izan dela uste dugu.

Andoaingo Udaletik garrantzia eman zaion beste helburua “ibilbide interpretatua” izatearena da. Helburu hau oso garrantzitsua da, praktikan  egitasmoa babestutako eremuan legezkoa izateko eta LIFE europar programaren laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza izan baita ingurumenari buruzko helburu hezitzaileak izatea.

Otita pankarta tirolina

Helburu hezitzaileei dagokionean, ibilbide honekin  lortzen diren helburuak beste era batera lor zitezkeela uste dugu, babestutako ingurunea kaltetu gabe, Leitzarango Biotopoz kanpo eraikita edo are hobe baita bailaratik kanpo ere; eta zenbait hezitzaile naiz pedagogoren iritzia bildu ostean helburu hezitzaile horiek lortze bide eraginkorragoak badirela baieztatu digute.

Ondorioz, Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzaren gainbegiratuarekin, akats larri bat egin duela uste dugu egitasmo hau aurrera eramanez, eta galdetzen dugu ea “Klima Larrialdi” izendapenak halako  egitasmoak zuritzeko baino ez ote duen balio. Eguzkikook, tirolina+ferrata ibilbidea, egitekotan, beste leku batean egin zitekenaren uste sendoa dugu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2021eko uztailaren 4an.

Baso Biziak Plataforma aurkeztu da, beste basogintza eredu bat bultzatzeko

Diman Baso Biziak Plataforma aurkeztu da. Plataforma talde ekologista (tartean Eguzki), natur talde eta batez ere herri eta eskualde mailako basogintzaren beste eredu bat aldarrikatzen duten hainbat elkartez osatua dago.

Prentsaurrekoan Biolur eta EHko nekazal munduko elkarteen babesa jaso du.

Prentsaurrekoaren ostean, eukalipto landaketa bat bota dute, baso bihurtzeko asmoz,  bertako espezieen landaketa batez ordezkatzeko.

Eukaliptoa landaketa bat botatzen bertako zuhaitzengatik ordezkatzeko

Eukaliptoa landaketa bat botatzen bertako zuhaitzengatik ordezkatzeko, etorkizunean baso bizi eta anitza izateko.

BASO BIZIAK PLATAFORMA ren agiria

Azken hamarkadetako basogintza industrialaren eraginez tonaka lur emankor galdu dugu eta urak eraman ez duena, guztiz higatuta eta ahulduta ikus daiteke nonahi . LARRIALDI KLIMATIKOAN bete-betean sartuta gauden aro honetan ezinbestekoa da Administrazioen erabakiek ingurumen-eragin horiek kontuan izatea eta urrats garbiak ematea, basogintzaren eredu arriskutsu hau aldatu eta BIOANIZTASUNA berreskuratzeko bidean jarriz..

Orain arte, EAEn, gauza bat esan eta bestea baimentzen aritu dira agintariak; horren adibiderik nabariena da pinuaren gaixotasunari eukaliptoaren landaketarekin, erantzutea. Hor ditugu, adibidez, Deba bailarako, Hernaniko, Aiaraldeko, Urdaibaiko eukalipto-landaketa berriak, eta baita Foru Aldundiak bereak dituen lurretan egindako monolaborantzak ere. Monolaborantzan oinarritutako eredu industrial honek sortu dituen eta sortuko dituen KALTE EKOLOGIKOAK kuantifikatzea, eta ordainaraztea eskatzen dugu.

Prentsaurrekoaren unea

Prentsaurrekoaren unea

Testuinguru horretan, ikusita aldaketak beharrezkoak eta posibleak direla, hainbat herritan BASO BIZIAK izeneko talde anitzak sortzen ari dira. Hainbat maila administratibotan eragin nahi dugu: Udaletan, mozioen bidez erabaki propioak har ditzaten; hemendik abiatuta eta Udalen bitartez Aldundietan, eta azkenik, Jaurlaritzan. Dirudienez, presio sozialaren eraginez emaitza jasotzen hasi gara eta bide horretan aurrera egitea ezinbestekoa ikusten dugu..

Krisi hau GLOBALA da, baina guri erantzun lokalak ematea dagokigu, bai antolakuntzan zein alternatibetan. Horregatik, une honetan arreta EAEn jarrita badugu ere, ezinbestekoa ikusten dugu Euskal Herriko gainerako administrazioekin zein erakundeekin harremanetan jartzea beraien baso- politikak eta esperientziak ezagutu eta partekatzeko. Gure asmoa da, gainera, baso bizien aldeko dinamikan bidelagun izan ditzakegun edozein talderekin harremantzea. Guztioak gara beharrezkoak.

Eukaliptoa espezie inbaditzaile izendatzea eskatu dute eta bien bitartean honen landaketen moratorio ere.

Eukaliptoa espezie inbaditzaile izendatzea eskatu dute eta bien bitartean honen landaketen moratorio ere.

BESTELAKO BASOGINTZA-EREDU BAT bultzatu nahi dugu, baserritar, lurjabe, herritar eta Administrazioen artean, elkarlanean eraikitakoa, monolaborantzatik kanpo. Keinu bat, gonbidapen bat egin nahi diegu BASERRITAR eta LURJABE orori gurekin batera BIOANIZTASUNEAN, AGROEKOLOGIAN, ABELTZAINTZA EZ INTENTSIBOAN eta JASANGARRITASUNEAN OINARRITUTAKO BASOGINTZAN urratsak eman ditzagun. Herritarrei ez ezik, administrazioei ere badagokie trantsizio horretan pizgarriak jartzea, hitzetatik ekintzetara pasatuz. Basogintza-eredu jasangarriari begira jarri behar dira diru-laguntzak, bertako basoak berreskuratu eta haiengandik jasotako onura sozialak (zerbitzu ekosistemikoak) sarituko dituena epe motzeko interes ekonomiko pribatuen gainetik. Aldundiek dute horretarako eskumena eta ardura.

Bukatzeko, eta egungo basogintza-ereduak eragiten dituen ingurumen-eraginetara itzuliz, gogoratu behar dugu EAEko Administrazioak berak eskatuta, 2018an, ikerketa zientifiko bat edin dutela UPV-EHUk eta Aranzadi zientzia-elkarteak elkarlanean, Arturo Elosegi ekologia katedradunaren gidaritzapean. Ikerketa zientifiko horrek emandako emaitzak kontuan hartuta, eta gertuko lurraldeetan eukaliptoak ekarri duen hondamendi ekologikoa gurean areagotu ez dadin, ozenki eskatzen diogu Jaurlaritzari eukaliptoa espezie arrotz inbaditzaileen zerrendan sar dezan. Bitartean EUKALIPTOARI MORATORIA jartzea ezinbestekoa da, bere hedadura gelditu eta egun landatutako eremuetan atzerabidean jartzeko.

Euskal Herria, 2021-06-15

Eukaliptoa baino, baso-politika da arazoa

Landaketak

Eukalipto landaketak abiadan  ugarituz doaz Gipuzkoan zaken bi urte hauetan.

Hau da Eguzki partaide den Naturkonek argitaratu duen oharra:

Gipuzkoako Aldundiak atera berri ditu “basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzak”. Urtero onartzen duten Foru Aginduak erakusten du euren baso-politika: alegia, zer nola ulertzen duten basogintzaren kudeaketa. Diru-laguntza publiko horiek dira politika hori gauzatzeko bide edo tresna; basogintza, hein handi batean, guztion diruarekin kudeatzen baita.

Berriki, Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaria den Arantxa Ariztimuñok agerraldi batean esana da, eukaliptoari mugak jarriko dizkiotela. Pozarren hartu ditugu hitz horiek, behingoan, eurek sustatuko monolaborantzan oinarritutako baso-kudeaketa intentsiboaren ondorioak ulertu dituztelakoan. Bere hitzetan, “Gipuzkoaren erliebea menditsua denez eta euria sarri egiten duenez, lurraldea “higaduraren aurrean bereziki zaurgarria” da, eta basoak “ahultasun horren aurrean babes nagusia” dira.

Eukalipto-landaketek ingurumen-arrisku handia eragiten dutela frogatu da, baina, eukaliptoa Aldundiak lehenesten duen monolaborantza-ereduan landatzen den espezietako bat besterik ez da; oraingoz, Gipuzkoan estaldura txikiena duena. Askoz ere landaketa-sail handiagoak hartzen dituzte koniferoek, pinuek. Hauen kudeaketa intentsiboak ere higadura handia eragiten du lurzoruan eta horri aurre egiteko inolako intentziorik ez du erakutsi, beste behin, Aldundiak. Eukalipto-landaketak ez dituzte diruz lagunduko eta eukalipto-sailen mozketak denboran atzeratuko omen dituzte. Baina, monolaborantza sustatzen jarraituko dute, basoen kaltetan.

Txoritokieta baso gaztea

Izan ere, Foru Agindu honen izenean bertan dago okerra. Testuan, diru-laguntzak baso eta baso azalerentzat direla zehazten da; gaztelaniaz: para los bosques y superficies forestales. Aldundiarentzat zuhaitz-azalera guztiak dira baso-azalerak, nahiz eta Gipuzkoan zuhaitz-azalera gehienak egurra ekoizteko zuhaitz-landaketak diren, hauen aldeko apustu argia egin dutelako. Administrazioak gizartean nahasmena eragiten jarraitzen du, guztion diruarekin gutxi batzuen interesen aldeko politika bideratzeko. Landaketa intentsiboak nahi dituzte, ez basoak.

Ez da inor harrituko bada, Ariztimuñok esandakoak ezin direla aintzat hartu diogunean: “basoek gizarteari eskaintzen dizkion aktiboak babesten laguntzeko” asmoa dutela, “paisaia, ingurumena, bioaniztasuna, baliabide berriztagarriak edo naturaz gozatzea, lurraldearen baso kulturatik abiatuta”. Oraindik zalantzan dagoenak, begiratu besterik ez ditu argitaratu berri dituzten diru-laguntzen zehaztasunak: iazkoekin alderatuta, baso-ekosistemak egokitzeko gaitasunera edota natur hondamendiek eta zorigaitzek eragindako kalteak konpontzera bideratutako laguntzak desagertu egin dira, eta berariaz, natur kontserbazioari dagozkionak erdira murriztu. Basoen berreskurapena ez dago euren helburuetan.

Iaztik hona, herriz herri ari dira bozkatzen eukaliptoaren kontrako udal mozioak. Aldundiak gure mendien natur kontserbazioarekiko zein bioaniztasunaren zaintza eta berreskurapenarekiko erakutsi duen abandonua ikusita, Udaletara eta baserritar zein gainerako lur-jabeengana zuzentzea beste biderik ez dugu ikusten. Honetan ere, Aldundiak oztopoak jarri ditu: izan ere, udalei baso-lurrak erosteko diru-laguntzak kendu zaizkie. Dirudienez, Aldundiak ez du beste administraziorik nahi beretzat nahi duen esparruan, nahiz eta Udalek landa-eremua kudeatzeko eskumenak aitortuak dituzten, legez. Gizartean sortzen ari den eztabaidarekin baino, ez dugu aldatuko Aldundiaren baso-politika suntsitzailea.

Ariztimuñok agerraldian aipatutakoa zuzena da: “Baso politika eraginkor batek epe laburrera baino, etorkizuneko erabakiak hartzea behar du”, baina ostean esandakoa sinestea nahi badu, “lurraldeko basoen aktiboak kontserbatzea da xedea, baso kudeaketa jasangarrian sakonduz”, errotik aldatu beharko du bere sailetik bideratzen duen baso-politika.

Logoak naturkon 2021-02-09