All posts by Andoain

Donostia eta Bidasoa aldeko PTP-ari buruzko adierazpena kaleratu dute zenbait kolektibok eta norbanakok

Argazkia PTP 2015 azaroaDonostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (ZLP-PTP) eragindako  udalerrietako hainbat taldek Plan hori bertan behera uztea eskatzen dugu. Gipuzkoako eskualde honen premiak kontutan hartu eta egungo errealitateari lotuta aurkezten diguten arren, guztiz kontrakotzat jotzen dugu: PTPak jasotzen dituen egitasmoek beren osotasunean lurraldearekiko eraso larria eragiteaz gain, zalantzan dagoen garapen eredu bati bultzada berria eman nahi dio Plan honek. Halaber, gogor salatzen dugu udalerriek lurraldearen kudeaketan dituzten eskumenak larriki murriztea dakarrela, herritarren partehartzea sustatu gabe onartu nahi dutelarik bestalde.
Donostialdean honezkero iada, eta are datozen urteetan ere, bai azpiegitura handien proiektuekin zein lurralde antolaketa planekin lotutako arazoei aurre egin behar diegu. ZLP-PTP honek oso inpaktu gogorra eragingo luke. Lurraren erabilera oso erasokorrak gure etorkizun guztia hipotekatuko luke. PTPa izaera desarrollista nabarmeneko plan bat da eta hazkundekeriaz jotako ikuspegitik datoz egitasmoak,Donostia inguruko lurralde guztia bere menpean hartzera. Herritarrengandik oposizio garrantzitsua piztu duten egitasmoak daude tartean:hala Lezo-Gaintzurizketan eta Zubietan aurrikusitako poligono erraldoiak, nola errauskailua, AHT, Auditz-Akularreko egitasmo urbanistikoa, Donostiako hiri-erdialdetik Metroa, Andoaindik N-1 trazaketa berria, edota Irunen eta Urumea bailaran hirigintza arloko eraldakuntza latzak, beste adibide askoren artean.Guztira 1.300 hektarea baino gehiago suntsitzea planifikatzen du LZP-PTP honek. Etxe berriak eraikitzeko, garraio azpiegitura erraldoiak egiteko, jarduera ekonomiko kutsatzaileak indartzeko.
Donostialdearako inposatu nahi zaigun lurralde eredua auzitan jartzen dugu. Adibide gisa, Gaintxurizketan aurrikusitako poligono logistikoak ingurugiroari eragindako kalteez beren ebaluazio txostenek diote hitzez hitz: eragin zuzena eta larria, handia, iraunkorra, atzeraezina eta sendaezina izango duela baliabide natural eta kulturaletan, ingurune ahuletan, paisaian, nekazal ekoizpenean eta gizakion osasunean. Argi dago, beraz, iraunkortasunaz eta aurrerabideaz darabilten diskurtsoa propaganda hutsa dela.
Era berean, PTPak oinarri juridikorik ez duen “izaera estrategikoko gune” gisa izendatzen dituela ohartarazten dugu eremu zabalak, lurraldearen okupazio handiak ahalbidetzeko. Honi dagokionean, gogor salatzen dugu inongo oinarri legalik ez  duen xedapen honen bidez PTPak Udalerriei orain arte lurraldea antolatzeko aitortu zaizkien eskumenak ezabatu nahi dituela. Izendapen horren pean, gune horiek zehaztu gabeko ekintzerako erreserbatzen dira, bertan zer egingo den zehaztu gabe. Horrela eskuak libre izango dituzte Pasaia bezalako gune garrantzitsuetan nahi dutena egiteko. Herritarren interesen alde ari direla esaten dute, baina egiazki,  “izaera estrategikoko gune” horietan dituzten benetazko interesak ezkutatzen dituzte, hain zuzen ere legezkanpokoa den indefinizio horren atzean beraien interes desarrollista eta espekulatzaileak gordetzen dituztelarik.
Halaber, kezkagarria iruditzen zaigu PTPak Jaizkibelgo kanpo portuari buruz darabilen argitasun falta, aldi baterako gelditik dagoen egitasmo honen inguruan egiten dituen aipamenak laburrak bezain nahasgarriak direlako.
Argazkia PTP2 2015 azaroa
ZLP-PTPren tramitazioan herritarron parte hartzeari bide eman behar zaiola esaten dute, “informazioa zabalduz eta iritzi desberdinen alderaketa ahalbideratuaz gizarte taldeekin”.  Baina PTPari 2011 urtean herritarrek aurkeztutako milaka alegazioei (osotara 20.000 alegazio baino gehiago) Jaurlaritzak ez die erantzunik ere eman; eta hori, Arartekoak argi eta garbi ebatzi duenean Administrazioa behartuta dagoela hala egitea.
Orain da unea herritarrei, mugimendu sozialei eta bizilagunen elkarteei hitza emateko. Plan honek herritarron bizimoduei gogor eragiten die eta gure etorkizuna erabakitzeko aukeraren jabe izan behar dugu. Gure ustez ekonomia jendearen zerbitzuan jartzeko eta eskualdean sustraitutako egitasmoetan lantzeko garaia da. Lurra ondare nagusia dugu, eta horri lotuta marraztu beharra dago geroa, elikadura subirautza bermatze aldera. Mugikortasun eroan harrapatuta ez dago bizi kalitaterik. Zenbaki makro-ekonomikoen hazkundeak ez dakar ongizaterik, langabezia tasarik handienak pairatzea, lanpostu askoren galera industrian eta komertzio txikian, baserritarren jarduera itotzea, prekaritatea eta lan baldintzen degradazio larria baizik.
Hori denagatik, adierazpen hau sinatzen dugun taldeek eta erakundeek Donostialdeko ZLP-PTP honi gure ezezko borobila adierazten diogu. Lurraldearen antolaketa eta etorkizun sozio-ekonomikoa daude jokoan. Herritar guztion bizimolde duin eta askea, hitz batez.
PTP-ZLP HONI EZ! LURRALDE ANTOLAKETA  ETA ETORKIZUN SOZIO-EKONOMIKOARI BURUZKO ERABAKIA DENON ESKU! DONOSTIALDEKO UDALERRIAK ETA AUZOAK BIZIRIK!

Sinatzaileak: 

La Herrera Herrira Herritar Ekimena (Pasaia)
Lezoko PTPren aurkako Herri Ekimena
Ekologistak Martxan Gipuzkoa
Asoc. medioambiental Jaizkibel Geonature
Eguzki Talde ekologista
Errausketaren aurkako Plataforma / Plataforma contra la incineración
Usurbilgo Alkatea (Xabier Arregi)
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos Ahal Dugu Batzarkide Taldea /grupo juntero Podemos de Gipuzkoa
Jon Albizu, EH Bilduko Batzarkidea
EH Bildu Pasaia
EH Bildu Oiartzun
Grupo municipal Puede Pasaia(k) Ahal Du
Podemos Errenteria  Ahal Dugu
Concejales del grupo municipal Lasarte-Oriak Ahal Du udal taldeko zinegotziak
Grupo municipal Sí Se Puede Irun
Ezker Anitza-IU
Alternatiba
Irabazi
EQUO
Oarsoaldea Taldea (GOT)
Oreretako PTParen aurkako taldea
Donostia Bizirik
 ESK sindikatua
Stop Desahucios de Bidasoa
Stop Desahucios Donostialdea
Trintxer Elkartea (Pasaia)
Txerrimuño Kolektiboa (Lezo)
AHTren Aurkako Oreretako taldea
Donostiako  Metroa gelditzeko bizilagunen batzarreko partaideak /participantes en la el grupo de vecino/as y asociaciones de Donostia por la paralización del Metro
Asoc. Cuarto Mundo
Apaiziartza baserria
Arantza Baratza Ekologikoa (Altza)
AHTren aurkako Donostiako Taldea
Distribuidora Alternativa RUTI-DISTRI (Altza)
Goizalde Larraza Gaminde
Paki Perez, Nerea garro, Zigor Garro, Nere Alberdi (Orereta)
ETA GEHIAGO…

Aire Garbia plataformari elkarrizketa egin diote

pd22_airegarbia1[1]Iturria: Gaur 8.

Zubietako errauste plantaren proiektua berriz martxan jartzeko asmoa agertu du Gipuzkoako Aldundiak, eta segidan zabaldu ditu airean kezka eta egonezina.

Zaharrak berri Zubieta aldean. Urte askotako liskar politikoak zeresana ematen segitzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradun berriek garbi agertu dute asmoa: legealdia amaitzerako, Zubietako errauste planta martxan egongo da. Itxiak ziruditen zauriak ireki egin dira eta Zubieta inguruko herritarrei arnasa larritu zaie berriro. Horren seinale da azken egunotan bi plataforma aurkeztu direla; bata Usurbilen, eta, bestea, Lasarte-Orian.

Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformako Martin Anso, Naroa Iriondo eta Ricardo Ortegarekin bildu da GAUR8, herri mugimendu horren kezkak eta erronkak jasotze aldera.

Zergatik eta zertarako bildu zarete Aire Garbia plataformaren bueltan?

Aldundiko talde berriak berriz hartu du aurrekoek utzita zuten errauskailuaren proiektua, horrek dakartzan arrisku guztiekin. Eta garbi ikusi dugu Lasarte-Oriatik mugitzen hasi behar dugula, jendea berriz sentsibilizatzen, mobilizatzen, erakundeen babesa lortzen… eta bide horretan jarri nahian sortu dugu plataforma.

«Berriz», aipatu duzue. Hainbeste urte bueltaka daramatzan eta politikoki hain korapilatsua den gaiaren bueltan jendea berriz mugiaraztea ez da erraza, ezta?

Beti zailagoa da bigarren aldiz jendea mobilizatzea. Hau, neurri handi batean, herritar askok itxitzat jotzen zuen gaia da eta beti kostatzen da gehiago. Pentsatzekoa da nekea, asperdura eta etsipen puntu bat egongo dela batzuen artean. Baina, beste aldetik, guk ikusten dugu jendeak baduela gogorik. Guk esaten dugu «errauste plantarik ez, ez hemen ez inon». Baina logikoa ere bada sektore batek esatea, «inork nahi ez duena, Lasarten egokitu behar. Beste gauza batzuk ez dira ba hemen egokitzen». Diskurtso hori ulertzen dugu, nahiz eta plataforman ez dugun partekatzen, eta sentsazio horrek jendea mugiarazten du. Guk garbi daukagu ez dugula errauskailurik nahi inon. Baina herritarrei esango genieke, gaiarekin aspertuta eta etsituta egonagatik, arazoa ez dela desagertu; hor segitzen du eta beharrezkoa da horri aurre egitea.

Zein da plataformaren ardatza?

Osasuna. Errauste plantaren kontra egoteko arrazoi asko daude, izaera desberdinekoak. Baina plataforman batzen gaituena Lasarte-Oriako herritarren osasunarekiko kezka da. Alderdikeriak eta zaborrak kudeatzeko metodo desberdinak alde batera utzita, pentsatzen dugu herritarren gehiengoa eta udaleko indar politiko gehienak ere osasunaren inguruko ikuspuntu honetara bil ditzakegula. Gauza garbia delako errauste plantak osasun ondorio oso larriak ekar ditzakeela. Eta ez bakarrik Lasarte-Oria, Zubieta, Usurbil, Andoain eta inguruko herrietan. Aire bidezko kutsadura plantaren inguruan bakarrik gertatuko dela pentsatzea absurdoa da. Gero eta gertuago, gero eta arrisku handiagoa, baina eragina askoz orokorragoa izango da.

Zein arriskuri buruz ari zarete?

Europan dozenaka azterketa epidemiologikok frogatu dute errauste planta batetik gertu bizi direnek aukera gehiago dituztela minbiziak, leuzemiak, malformazio genetikoak, ernalketa sistemaren mutazioak eta bestelako gaitz asko pairatzeko. Batzuek datu zientifikoak diren horiei garrantzia kendu nahi diete, baina frogatuta dago erraustegiek onurarik ez dakartela, eta kalteak asko eta larriak.

Zein fasetan dago proiektua?

Lanen zati handi bat egina dago, baina aurreko legealdian lanak gerarazi ziren eta geldirik daude. Gipuzkoako Aldundiko talde berriak esana du urtea bukatu baino lehen aurkeztuko duela bere proiektu berria. Neurri batean behartuta dago lehengo proiektua aldatzeko, proposatutako errauste planta gaindimentsionatuta dagoelako. Batetik, kalkulatu zuten benetakoa baino kopuru askoz handiagoa, krisiaren ondorioz asko jaitsi dena. Eta, bestetik, azken urteotan birziklatze bidean aurrerapauso nabarmenak eman dira. Nahi eta nahi ez hasierako proiektua moldatu egin beharko dute eta dimentsio berria eman. Horren zain gaude. Sartzen dituzten aldaketen arabera, ikusi beharko da proiektu berria aurrekoaren segidan ote datorren edo zerotik abiatzen ote den.

Proiektu berriak ez du baretuko herritarren kezka, ezta?

Bistan da azpiegitura horrek onurarik ez duela ekarriko herritarren osasunarentzat, erreko dituen zabor kiloak direnak izanda ere. Ez dago dosi segururik osasunarentzat. Kutsadura iraunkorra izango da eta hori da larriena.

Herritarrei begira ez ezik, erakundeei begira ere egingo du lan zuen plataformak.

Hasiera batean mozio bat aurkeztu dugu Lasarte-Oriako Udalean. Datorren astean udalbatzan eztabaidatuko da eta ikusiko dugu zer ematen duen. Mozio horretan gure kezka azaltzen dugu herriko hirigunetik kilometro eta erdi eskasera eraiki nahi duten erraustegiak Lasarte-Oriako herritarren bizi kalitatean eta osasunean izango duen eragina dela-eta. Dominique Belpomme kantzerologo frantses ezagunak dioenez, «errauste plantaren aldeko apustua egitea minbiziarekin bizitzeko arriskua onartzea» da. Guk ez dugu halakorik nahi eta hori jasotzen du mozioak.

Azkenik, Udal Batzarrak Aldundiari, mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari errauste plantaren proiektua bazter dezatela eskatzeko jasotzen du mozioak.

Gainera, herrian manifestazioa deitu duzue datorren azaroaren 21ean.

Bai, eta herritarrak eta gipuzkoarrak orokorrean deitu nahi ditugu parte hartzera. Gure osasuna dago jokoan, denona, eta arduraz jokatu eta mobilizatu egin behar dugu.

Plataformaren ardatza osasuna da. Baina errauste plantaren alternatiba zaborra biltzeko moduan egongo da, ezta?

Ez dagokigu guri zaborren kudeaketa moduetan sartzea, baina garbi dugu bidea birziklatzean dagoela. Gero eta gehiago birziklatu, gero eta zabor gutxiago sortu, arazo gutxiago izango dugu. Baina askotan errauste planta zabortegien alternatiba modura saltzen da eta hori ez da egia. Errauste plantak nahi eta nahi ez zabortegiak behar ditu, bi motatakoak gainera; batetik, errauts toxikoentzat zabortegi bereziak, eta, bestetik, zepak jasotzeko zabortegiak.

Eta errauste plantek zabortegiak behar dituzten adibide garbia Bizkaia da. Duela egun batzuk ospatu da Zabalgarbiko errauste plantaren hamargarren urteurrena. Hamar urte daramatzate jada erraustean oinarritutako hondakin politikarekin, eta, hala eta guztiz ere, joan den urtean Bizkaiko Aldundiak Artigaseko zabortegiaren lizitazioa 26 urte eta erdian luzatu zuen. Argi dago gauza batek ez duela bestea kentzen, errauste plantek zabortegiak behar dituztela.

Europatik datozen joerak eta irizpideak ere ez dira errauste planten aldekoak.

Azken hamar urteotan birziklatzearen aldeko jarrerak asko indartu dira orokorrean. Europatik datozen irizpideen arabera, 2020. urterako errausketa bakarrik erabili ahal izango da konpostagarria edo birziklagarria ez den materialarekin. Irizpide hori Gipuzkoara ekarriaz, aterako litzatekeen zabor kopuruak inolaz ere ez luke justifikatuko proposatzen ari diren tamainako proiektu bat. Errauste planta ez eraikitzeko aukerak badaude, eta indarra jarri nahi dugu horietan. Espainiako Senatuan bertan erraustegiak zigortzearen aukeraz hizketan ari dira. Pentsa, fase horretan gaude.

Eraikiko den errauste planta azken belaunaldikoa omen, puntakoa eta gutxi kutsatuko duena.

Argudio hori indartu nahian dabiltza, baina ez da fidatzekoa. Zabalgarbiko errauste planta, azken belaunaldikoa ez bada, azkenaurrekoa izango da eta Bizkaian gehien kutsatzen duten enpresetan hirugarrena da. CO2 isurketak kontuan hartuta, Zabalgarbi Bizkaiko hirugarrena da kutsaduran. Eta, hori, haiek emandako datuen arabera.

Garbi dagoena da Zubietako errauste planta Gipuzkoak klima aldaketari egingo dion ekarpenik handiena izan daitekeela ondoko urteetan.

Zaborren kudeaketa liskar politikorako tresna bihurtuta dago azken urteotan. Horrek, ezinbestean, nahasmena, nekea, desinformazioa ekar ditzake.

Bai, eta ulertzekoa ere bada. Baina nekatuak eta aspertuak egonagatik arazoak hor segitzen du. Eta garbi dagoen gauza bakarra da errauste plantak kaltea dakarrela osasunarentzat. Datu objektiboak eta zientifikoak dira horiek, ez dira kolore politiko bateko edo besteko iritziak. Eta hori da guk nabarmendu nahi duguna, liskar politiko guztien gainetik. Herritar bezala kontzientzia hartu behar dugu gainera datorkigunaz eta horren kontra borroka egin behar dugu. Hori da garrantzitsuena.

Herritarren artean sumatu daiteke etsipen puntu bat. «Zertarako hainbeste borroka, berdin-berdin egingo dute-eta».

Ez da hain erraza. Aldundiak esan du urtea bukatu baino lehen aurkeztuko duela proiektu bat eta paperak den-dena agoantatzen du, baina gero arazo latzak daude. Europatik datorren araudiak ere arazoak ekar ditzake. Akaso jarrera izan daiteke errauste planta modu guztietara egitea, nahiz eta jakin gero erdibidean gera daitekeela. Baina egitean dago negozioa eta horrelakoak ikusi izan ditugu. Baina garbi izan behar dugu kontua ez dela hain erraza. Hasteko, aurreikusia zeukatena baino errauskailu txikiagoa egin beharko dute.

Oraindik gauza asko gertatuko dira. Mehatxua larria da, baina dena ez dago lotuta. Finantzaketa bera ez daukate erabat lotuta eta zaila izango dute.

Egia da Zubietako mehatxua baino lehenagokoak direla Zaldunbordakoa, Landarbasokoa, Urnietakoa, Aritzetakoa…

Honakoa errauste proiektu ibiltaria izan da, kokagune batetik bestera aldatzen joan direna. Zergatik? Gipuzkoan inork ez duelako nahi erraustegi bat bere herrian.

Toki horietako herritarrek beren burua saldutzat eman izan balute, ez balute borrokatu erraustegiaren kontra, akaso dagoeneko eraikita zegoen.

Urnietan, esaterako, puri-purian egon zen kontua. Bazirudien proiektuak aurrera egingo zuela bai ala bai eta esanguratsua da kokapen azterketan zehazten zela Urnieta aukeratu zela, besteak beste, «ez zegoelako herri mugimendu tradiziorik». Urnietako herria minduta sentitu zen eta oso ondo erantzun zuen.

Garbi dago azken hitza esan gabe dagoela. Egia da batzuek sinestarazi nahi dutela ez dagoela beste alternatibarik, bai ala bai errauste planta egin egingo dela. Baina hori ez da egia. Azkeneko hitza herritarrek daukagu zalantzarik gabe.

Hartu hitza eta hautatu: aire zikinerako mozorroa ala lore-errota

pd22_errota2[1] errauskailua 2015 azaroa

Aire Garbia plataformak prestaturiko informazio orriak garbi erakusten du bi aukera baino ez dituela herritarrak: errauste plantaren proiektuaren aurrean men egin eta «aire zikinerako mozorroa» jantzita bizi kutsaduraren kalteak samurtzeko; edo aire garbiaren eredu bihurtu den lore-errota altxatu eta astindu, bizitzeko eredu baten aldeko apustua eginez.

“Kezka bat dut” izenburua duen eskuorrian kezka horren zergatiak zehazten ditu herri ekimenak: «Esaten digute segurtasun neurri zorrotzak eta puntako teknologia izango dituela, lasai ibiltzeko, kalterik ez dela izango, dena kontrolpean dagoela, dena aztertuta dela, dena legezkoa izango dela. Beldur naiz ea zer egingo duten ‘legezko’. ‘Legezkoa’ izango da kutsadura indizea, eta gora egiten badu, neurri berean egingo du gora ‘legezkoa’ den kutsadura mailaren langak. Beraz, ‘legezkoak’ izango dira kutsadura horrek sortuko dituen gaixotasunak eta horien intzidentziak. Eta esango digute errauskailuaren isurien eta zenbait gaixotasunen hazkundearen arteko harremana frogatzen duten ikerketa nahikorik ez dagoela. Eta tragedia gertatzen denean, legeak agintzen zuena bete zela esango digute, dena legearen barruan egin zela, ezinezkoa zela natura kontrolatzea. Hartara, inpunitatea ere ‘legezko’ egingo dute».

Aire Garbia herri ekimenak garbi esan duenez, «kezkatuta gaude eta ez dugu nahi legezkoa izatea herritarrontzako neurri horretako arrisku egoera bat». Mezu hori hartuta, manifestazioa deitu dute azaroaren 21ean, Lasarte-Orian.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Usurbilgo erraustegia erabakia plataforma, herri kontsultaren bidean

Duela egun batzuk Usurbilen plataforma berri bat aurkeztu zuen Zubieta eta Usurbilgo herritar talde batek. “Erraustegia Erabakia” lelopean bildu diren herritarrek beren eskaera zuzen eta garbi azaldu zuten: «Erraustegia egingo den ala ez, herriak erabaki dezala».

«Badira urteak erraustegiaren kontu horrekin gora edo behera gabiltzala, Diputazioaren kolorearen arabera. Erraustegi hori guk, herritarrok, ordaindu beharko genuke gure diruarekin eta gure osasunarekin, baina inork ez digu galdetu ea hori nahi dugun ala ez. Bada garaia gizartean hainbesteko eztabaida harrotzen duten gaietan herriari hitza ematekoa», zehaztu zuen plataformak aurkezpenaren egunean.

Erraustegia egingo den ala ez herriak erabaki dezala da plataformaren erronka nagusia, «finean herrian eta, bereziki, agintarien artean kultura demokratikoa zabaldu nahi dugu. Gai batek gatazka eta desadostasuna pizten dituenean, herriak erabaki behar du, zuzenean eta bitartekorik gabe». Bide horretan, Usurbilen bertan galdeketa bat egitea proposatzen dute, «berme guztiekin eta Udalak berak antolatuta».

Udalari eskaera hori egiteko sinadura bilketa bat abiatu du plataformak eta, bide berean, herrian kontzientziazioa eta sentsibilizazioa zabaltzeko bideak abiatu ditu. Hain juxtu, gaurko, azaroak 7, dago deituta bilera irekia Potxoenean, 11.00etan. «Laguntzeko prest dauden herrikide guztiak ongi etorriak izango dira».

2010. urteko herri galdeketa

Usurbilen 2010. urteko otsailean ere izan zen herri galdeketa bat. Ordurako atez ateko zabor bilketa sistemak urtebete inguru zeraman martxan eta Usurbilgo Udalak herritarrei galdera egin zien hiri hondakinen kudeaketaren inguruan. Honakoa izan zen galdera: «Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?». Eta hiru erantzun izan ziren aukeran: lehena, atez atekoa; bigarrena, aurretik zegoen lau edukiontzien sistema; eta, hirugarrena, edukiontzien sistema hori gehi bosgarren edukiontzia organikoarentzat.

Parte hartzea sekulakoa izan zen, %70ekoa, eta atez ateko bilketa sistema nagusitu zen botoen %56,23rekin. Lau edukiontzien aldekoak %0,76 izan ziren, eta, bosgarren edukiontziaren aldekoak, %42,95.

GHKren zorra Gipuzkoako Aldundiaren gain gera liteke

errauskailua 2015 azaroaIturria: Argia.

Espainiako Gobernuak arautegian egindako aldaketa batek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren izaera publikoa berretsi du.

Madrilek abuztuan egin zuen arau aldaketa, baina GHK-ko kontu hartzaileak orain idatzitako txosten bati esker egin da publiko, aldaketa horren berri “kasualitatez” jakin eta gero, Gara eta Berria egunkariek argitaratu dutenez.

Partzuergoaren izaera publikoa berretsi eta Gipuzkoako Aldundiari loturiko erakundea dela dio Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioak, eta ondorioz,  haren zorra Aldundiak hartu behar duela bere gain. Era berean, sozietateak defizitaren arazoari aurre egiteko erabakiak hartu beharko ditu epe laburrean, legeak dioena betetzeko.

Kudeatzaileek finantza plan bat aurkeztu beharko dute, baina kontu hartzaileak berak ohartarazi du egoera larrian dagoela GHK, 50 milioi eurotik gorako zuloa baitu momentu honetan. Zulo hori zuzenean lotu du 2011n Zubietako errauskailua finantzatzeko sinaturiko swap edo kreditu espekulatiboekin. Teknikariaren ustez GHK-k ezin izango dio horri buelta eman eta desegitea da irtenbide bakarra. Hala, Zubietako errauskailua eraikitzeko arduradun den erakundea desagertu eta bere zorraren zama Gipuzkoako Aldundiaren gain geratuko litzateke.

Aldundiko basogintza zerbitzuak oker jokatu du Jaizkibelen

N2000_Jaizkibel 2015 azaroa

Testuan aipatzen diren kalteak argazki honetan ikusten dira

Aldundiko basogintza zerbitzuak eragindako Jaizkibelgo (Hondarribia) habitaten suntsiketa larria salatu nahi du Eguzkik. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian zehar, Jaizkibelgo habitat ezberdinak suntsitzeko egin dituen lanak salatu nahi ditu, are larriagoak direnak, Aldundia Jaizkibelgo erakunde kudeatzailea izanik. Ingurune natural esanguratsu hau Hondarribia, Pasaia eta Lezoko udalerrietako zenbait herri lur edo mendi publikoz osatua dago eta Natura 2000ko Kontserbazio Gune Berezi ( KGB) izendapenarekin babestua dago.

Eguzkiko kideok baieztatu ahal izan dugunez, Aldundiak makina pisutsu autopropulsatuak erabili ditu europar mailako interesa duten habitatak ( europar txilardegi lehorrak), zeinak Habitataren Zuzentarauan katalogatuak eta babestuak dauden baita Eusko Jaurlaritzak berak ere, ia erabat suntsitzeko baita aldi berean, Hondarribiko zenbait gunetan (Justiz edo Gaztarroz esaterako) belardi eremuak soildu ere. Lan hauek, aldeko kontserbazio egoera eta heldua bezala ezagutzen direnera garatzen ari ziren habitatak larriki kaltetu dituzte, zeinak hainbat fauna espeziek babesleku, elikadura iturri eta birsortzeko gune bezala erabiltzen zituzten, aldi berean higadura eta lurraren galtze prozesuak eraginez.

N2000_Jaizkibel2 2015 azaroa

Testuan aipatzen diren kalteak ikusteko beste argazki bat

Jaizkibelen Aldundia legez kanpo eragiten ari den zigorra, beste eragin kaltegarri batzuei batzen zaie: Pasaia eta Hondarribian 2010eko martxoan ustez ganaduzaleen inguruko interes pribatuek 500 hektareako sute itzela eragin zuten, 2014an Jaizkibelen espainiar ejerzitoak okupatzen dituen lursailetan piztu zen beste sutea , Juztizko golf zelaia, edo mendi honetako lur azpiko uratik Txinzer egiten ari den ur erauzketa.

Natura 2000 sareko lekuaren interes botanikoa handia da, zeina habitat txiki ugariz osatua dagoen: orokorrean inguru arreak eta hezegune txikiak, amildegien hondokoak eta ibarrak, itsaslabarrak…non Euskal Herrian eta baita Europar kontinentean ere oso berezia den landaretza eta fauna bizi den. Gipuzkoako Aldundiaren eskutik eragindako txikizioak kalteak eragin ditzake beste lekuen artean Eboluzio Naturaleko Eremuetan, Babes Zorrotzeko Eremuetan eta Berreskurapen Ekologikoko Eremuetan, 2013az geroztik indarrean den Ulia eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuen kudeaketa planaren kontserbaziorako neurriek jasotzen dutenez.

sutea_jaizkibelen

Iraganeko Irudi bat, txilardegi baten zati bat erreta Jaizkibelen. Hortaz, albiste honetan aipatzen diren txilardegiek lehen ere izan dituzte arazoak.

Guzti horrengatik, Eguzki talde ekologistak eskaera luzatzen dio Gipuzkoako Aldundiko mendi zuzendaria den Arantxa Ariztimuñori eta Hondarribiako Udalari, Jaizkibelgo Natura 2000 sareko zenbait lekutan egiten ari diren gehiegikeriak gelditzeko, erantzukizunak zehazteko eta ahal den neurrian sortu dituzten kalteak aztertzeko eta konpontzeko.

Bidasoaldeko Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra

Hondarribian, 2015eko azaroaren 6an

 

Eguzkik Donostialdea eta Bidasoa inguruko PTP-a auzitan jarri nahi du eredu jasangaitza delakoan

ptp DonostiEGUZKI cuestiona el Plan Territorial Parcial de Donostialdea-Bajo Bidasoa al entender que es reflejo de un modelo insostenible, basado en el hormigón.

EGUZKI considera que la ordenación del territorio se está realizando de facto a través de proyectos que responden a intereses que desde luego nada tienen que ver con la sostenibilidad. El máximo exponente de ellos es el TAV, pero hay más, como la plataforma logística Lezo-Gaintxurizketa o la incineradora de Zubieta. En este contexto, documentos como este PTP vienen a cumplimentar formalmente los requisitos de la legislación en materia de OT, pero ordenar, lo que se dice ordenar, ordenan poco, y más bien se limitan a proporcionar un barniz de ordenación a todos esos proyectos.

Reflejo de un modelo insostenible

La crisis, lo reconocen los propios redactores del PTP, ha hecho que esta versión que se presenta ahora sea mucho más moderada que la anterior, que incluía proyectos como el Superpuerto de Jaizkibel, la ampliación del aeropuerto de Hondarribia o la prolongación del Segundo Cinturón hasta Irun, y que suscitó un notable rechazo, tanto por parte de entidades ciudadanas como de ayuntamientos. Pero no por ser más moderada (a la fuerza ahorcan) es menos insostenible. A continuación vamos a citar un dato global que proporciona el propio PTP y que nos parece suficientemente elocuente al respecto…

La superficie total de los trece municipios incluidos en el Área Funcional Donostialdea-Bajo Bidasoa (desde Irun hasta Andoain, para entendernos) asciende a 376 km2, de los cuales 56, aproximadamente el 15%, están hoy artificializados, es decir, ocupados por barrios residenciales, industrias, vías de comunicación u otros equipamientos. El PTP estima que, de llevarse a cabo los proyectos que incluye, la superficie artificializada de aquí a 2030 alcanzará los 70,3 km2, lo que representa pasar del 15% al 19%, algo que considera “asumible”. Que el PTP considere “asumible” que en un periodo de apenas quince años pueda construirse nada menos que el equivalente a un cuarto largo de todo lo ya construido, en un área de por sí sumamente urbanizada como es Donostialdea, habla por sí solo de cómo entiende la sostenibilidad.

 Un barniz de ordenación

¿Exageramos cuando afirmamos que el PTP no hace sino añadir un barniz de ordenación formal? Veámoslo con un ejemplo…

El valle del Urumea es un modelo palmario de lo que no debe ser una ordenación del territorio, de una ordenación del territorio que se produce de facto o, si se prefiere, de una no ordenación del territorio, que también es una forma de ordenarlo, claro.

De manera más explícita que implícita, lo reconocen los propios redactores del PTP cuando afirman que “las planificaciones sectoriales se han impuesto hasta ahora con excesiva rotundidad y unilateralidad a la oportunidad de planificar con una estrategia de ordenación territorial más integrada y compleja” estos “2 km2 de valle amplio y relativamente desocupado” (*).

Con esta formulación, los redactores del PTP se refieren a proyectos que se han ejecutado en los últimos años, como la Autovía del Urumea, el Segundo Cinturón o las obras del TAV, que están ya en marcha, pero también enumeran los que, incluidos en distintos planes sectoriales o municipales, están por venir: remodelación urbana en Loiola, operaciones de expansión residencial en Txomin y Antzita, reordenación urbana y del cauce fluvial en Sarrueta y Martutene, nuevo ensanche residencial entre Astigarraga y Ergobia, desarrollo de las vegas de Martindegi y Akarregi como zonas de nueva implantación de actividades económicas y operaciones de nuevo desarrollo residencial entre la Florida y Zinkuenea en Hernani, sin olvidarse de la penetración del TAV en Donostia, aún no resuelta, y del PAET (Puesto de Adelantamiento y Estacionamiento de Trenes), previsto en Astigarraga.

Y los dan todos por buenos, sin cuestionar uno solo de ellos, a pesar de que reconocen que existen “tareas todavía no resueltas” (y tan básicas desde el punto de vista de la OT, añadimos nosotros) como “fijar el definitivo tratamiento hidráulico y paisajístico del río Urumea y sus vegas inundables”.

En este contexto, el equipo redactor del PTP “echa a faltar un trabajo unificado de ordenación completa e integrada” y propone un Plan Especial de Ordenación Integrada del Corredor del Urumea. La necesidad de este Plan es obvia, pero, a estas alturas del partido, sobre todo cuando no se cuestiona ni uno solo de los proyectos previstos, ¿exageramos cuando decimos que el PTP no hace sino proporcionar un barniz de ordenación formal a un espacio “ordenado” de facto por acumulación de proyectos?

Lo que está ocurriendo en el valle del Urumea es un ejemplo, palmario, pero solo un ejemplo, de una dinámica que afecta al conjunto del Área Funcional Donostialdea-Bajo Bidasoa.

Conclusión

El PTP no es para nada la madre de todos los proyectos desarrollistas e insostenibles. Al respecto, los propios redactores parecen querer acotar su “responsabilidad” cuando, en el Estudio de Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental, advierten que “debe tenerse en cuenta que en muchos casos las propuestas del PTP (…) simplemente constituyen las imprescindibles pautas de coordinación y/o integración territorial de previsiones que ya se encuentran en marcha”.

Pautas que a veces pueden ser tan elementales como el plan del Urumea que hemos citado, e incluso interesantes.

Pero, claro, puesto que no cuestiona esas previsiones, ni en conjunto ni siquiera puntualmente, es inevitable, y volvemos al principio, que el PTP no sea sino un reflejo de un modelo insostenible al que se limita a proporcionar un barniz de ordenación.

 EGUZKI, noviembre de 2015

 

(*) La afirmación de que el valle del Urumea está “relativamente desocupado” es, sin duda, muy desafortunada, pues permite deducir que las explotaciones agropecuarias o los retazos naturales que puedan quedar no “ocupan” el territorio, sino que se desarrollan en él solo de forma provisional, hasta que algún proyecto de asfalto y hormigón, sin duda más lucrativo, lo ocupe “de verdad”.

Pasaiako hainbat talde Ulian ehiza galarazita mantentzearen alde agertu dira

ulia libre 2015 urriaUrteetan, ehiza arazo handia izan da Ulian disfrutatzeko. Azken urteotan, berriz, arazo hori desagertuta, herritarrok askoz lasaiago ibil gaitezke parke periurbano horretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu eta, horren ondorioz, bertan ehiza egitea debekatu zuenez geroztik, parkean disfrutatzeko baldintzak askoz hobeak dira ehiztari ez garen gainerako erabiltzaileontzat. Eta ez da begi-bistatik galdu behar ehiza egiten ez dugun erabiltzaileok gehien-gehienak garela. Gainera, ehiza bertan behera geratu izanak mendiak dituen natura-balioei ere on egin die, jakina.

Ulia irla natural bat da porlanaren erdian, oso populatuta dagoen eskualde batean. Orain askoz lasaiago disfrutatu dezakegu lehen baino, ehiza-denboraldian tiroak etengabeak zirenean baino, alegia.

Zoritxarrez, hobekuntza hau, nabarmen-nabarmena Uliako erabiltzaile gehien-gehinontzat, bai Oarsoaldeko eta Donostiakoentzat, bai kanpotik gero eta gehiago datozenentzat ere, arriskuan dago.

Ehiza Federazioak Pasaiako Udalari Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatu dio, Pasaiako barrutian, behintzat.

Deialdi hau egin dugun talde eta elkarteak Uliaren hainbat erabiltzaile tipo ordezkatzen ditugu… inguruko herri eta auzoetako bizilagunak, ekologistak, mendizaleak, naturzaleak, ikas-zentroak, kirolariak… Uliaren ingurunearen defentsak, bere osotasunaren, eta Ulia arduraz, lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidea dugun konbentzimenduak batzen gaitu.

Gure ustez, herritarron interes orokorrak talde jakin baten interesen gainetik egon beharko luke, kasu honetan, ehiztarien interesen gainetik. Izan ere, argi eta garbi ikusten dugu ehizak ez duela lekurik Uliako parkean.

Agerraldi honen bidez, Pasaiako Udalari eskatzen diogu interes orrokorra interes partikularren gainetik jartzeko eta, ondorioz, Uliak tirorik gabe jarrai dezala lan egiteko.

Gogoratu nahi dugu azkenaldion Ulia sustatu nahi dela, ez bakarrik oso populatuta dagoen eskualde baten birika gisa, baizik eta baliabide turisko gisa (horra hor Bi Badien arteko Ibilaldia) edota Donejakue Bideko zati gisa (gogoan izan 12.000-15.000 lagun inguruk egiten dutela urtero Iparraldeko Bidea, orain dela gutxi Mundu Ondare izendatutakoa). Gauzak horrela, Ulian ehiza berriro baimentzea zeharo inkoherentea litzateke, mendiaz lasai eta seguru disfrutatzeko aukeren kontra egitea bailitzateke, baita balio naturalen kontra egitea ere.

ulia libre 2015 urria 2

Espero dugu Pasaiako alkate eta zinegotziek zentzuz jokatuko dutela eta Ulian lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidearen kontra egingo ez dutela.

Ulian tirorik ez!

Mendian arduraz, lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidearen alde.

Pasaia 2015-10-29

Amigos del Camino de Santiago de Gipuzkoa, Club Vasco de Camping, Eguzki, Ekologistak Martxan, Haritzalde, Herri Ametsa Ikastola, Itsas Enara, Seo-Donostia, Trintxer K.A. Ciclismo de Montaña, Ugatza, Uliako Auzo Elkartea, Uliako Lagunak.

 

Prentsaurrekoaren bideoa:

Andoainen auzolanaren deialdia egin da Oria ibaia garbitzeko

IBAIAKARTELA 2015 urriaBeste behin ere, bosgarrenez jarraian, andoaindarrei deialdia egiten diegu Andoaingo erdigunetik igarotzen den Oria ibaiaren ibai bazterrak auzolanean garbitzera. Auzolan honen helburu nagusiak honakoak dira:

-Auzolanaren balioa aldarrikatzea hainbat egoera edo arazori irtenbidea emateko bide gisa baita, herritarrok gustuko ez ditugun gauzak aldatzeko dugun gaitasun eta ahalmenaren adierazgarri.

-Herritarrok osasuna, ingurumenarekin dugun ardura adierazi, hala nola ingurumenarekiko kontzientziazio nahiz sentsibilizazioa bultzatu, bizi kalitate hobetzeko helburuz.

-Instituzioei ( Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Ur Partzuergoa eta Udala) eskatzea, exijitzea, dagozkien ardurak bere gain hartzea eta behingoz Andoainen ere, ibaira ur kutsatua isurtzez uztea.

Aldaketarik ez, hobekuntzarik ez.

Zori txarrez, iaz egin genuen azterketa eta diagnostikotik ez dago aldaketarik ( atxikita behean iazko azterketa). Beraz, andoaindarron erdiak gutxienez, sortzen ditugun ur zikinak eta industriak sortzen dituenaren erdia baino gehiagok Oria eta Leitzaran ibaiak zikintzen jarraitzen dute. Hau gaia bideratzen duen 91/271/EEE zuzentarauaren aurka doa, zeinaren ondorioz, 2000 biztanletik gora dituzten herrien ur-beltzak hodiratuak eta araztuak izan behar zuten 2005 ingururako.
Eta badirudi luzerako dugula.Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2013ko irailean, parlamentariek eginiko galdera baten ondorioz egin zuen txostenean, Ziako aldean egin beharreko lanak ( kolektorea eraiki, loturak …) 2021erako programatuak daudela adierazten du, 15 urteko atzerapena Europako araudiarekiko, 3.800.000 euroko balioarekin eta URAk ( Eusko Jaurlaritzak) egin beharrekoak. Baina are xelebreagoa eta larriago da Leitzarango ur-beltzekiko egoera: ez da inon agertzen horko lanik eta Aldundiaren arabera, lan horiek eginak daudelako omen. Egun Leitzaranera etxeetatik zuzenean isurtzen ari gara ur-beltzak, begiratu besterik ez dago.

Beraz, berriz ere diogu, lan handia dute instituzio ezberdinek eta bereziki Eusko Jaurlaritzak gure kasuan ur-beltzen kudeaketa eguretzen baina badirudi lehentasunetako bat izan behar zuenak duela urte asko utzi ziola izateari, agenda politikoetan behintzat. Eta horrek galdera batzuk egitera bultzatzen gaitu: non geratzen da “ Kutsatzen duenak ordaindu egin behar du” maxima edo esaldi? Nori ordain arazi behar diogu? Agian Ibarretxe, Lopez eta Urkulluri Eusko Jaurlaritzako arduradun nagusi gisa? Horrelako lanek bai dakartela herritarron bizi kalitatearen hobekuntza eta era berean erakusten dute gizarte bat , gure, hobetzen ari dena.

Dei egiten diogu beraz herritar orori urriaren 31an Burrunbak eta Eguzkik antolatu dugun auzolanean parte hartzera. Horretarako 15:30etan elkartuko gara Allurralde kiroldegiaren atean eta amaitzean mokadutxo bat ere izango da partaideentzat.

BURRUNBA gazte taldea eta EGUZKI talde ekologista,  2015eko urrian.

Kartela ikusteko hemen

Informazio osagarria (joana den urtean Andoaingo Eguzkik argitaratu zuena)

Erakundeek badute zereginik oraindik
Esan bezala, lan ugari eta diru asko inbertitu dute erakundeek herrialdeko ur zikinen nahiz horniduraren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko baina ez dute denak maila berean egin eta ondorioz hainbat gauza daude egiteke.
Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak 2004, egin beharreko lanak erdibana ordaintzeko akordioa sinatu zuten: gaur egun, atzerapenarekin bada ere, Gipuzkoako Aldundiak hartutako konpromezu gehienak bete dituen bitartean, Eusko Jaurlaritzak, hitzarmenetik hamar urtetara, ez du ia dirurik jarri eta horrek ondorio zehatzak ditu Andoaini dagokionean:
– Kale Nagusitik Donostia aldera dauden auzoetako( 17 poligono ia guztia, herriko etxeak, Ondarreta, La Salle etorbide inguruko kaleak, Kale txiki, Ama Kandida, Bazkardo…) ur zikinak, zeinak Errekabeltz edo Ziako erreka aldera isurtzen diren, egun araztu gabe, zuzenean Oriara isurtzen jarraitzen dugu. Berdin gertatzen da egun Leitzaran ibaira isurtzen duten Aingurasutegi, Olagain, Joakin Larreta kaleetako ur zikinekin ere.
– Inguru guzti horietako azpiegiturak ( ur zikinen kolektorea nagusiki) eraikitzen hasi ere egin gabe daude, beraz irtenbidea, ez dirudi epe motzeko gauza izango denik.

Andoaingo Udalak ere badu zereginik
Atzerapen honetan Andoaingo Udalak ere badu bere ardura. Andoaingo udalaren esku dago, kale eta auzo ezberdinetako ur zikinak Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak eraikitzen dute hoditeria orokorrera lotzea, legegintzaldiz legegintzaldi egin gabe geratu diren lanak. Bide horretan, aurten egin diren zenbait lanen ondorioz, Zumea inguruko ur zikinak eta baita kale Nagusia, Berria, J.B: Erro eta ingurukoak ere, uda ezkeroztik araztegira doaz.
Egun esan dezakegu Ubilluts poligonoko ur zikinak hoditeriratzea falta dela baita txistoki pasealeku ingurura doazenak ere.
Eta noski kolektorerik ez duten inguru guztiko loturak ere falta dira.

Zubietako errauste plantaren aurkako Aire Garbia plataforma aurkeztu dute

Aire garbia 2015 urriaZubietako errauste plantaren proiektuak Lasarte-Oriako herritarren artean sortzen duen kezkaren ondorioz, Aire Garbia plataforma eratu dute hainbat herritarrek. Gaur aurkeztu dute plataforma Lasarte-Oriako Kultur Etxean, eta ozen aldarrikatu dute ez dutela arrisku egoera bat nahi herritarrentzat. Ildo horretan, bi aukeraren artean hautatu behar delakoan da plataforma: aire zikinari aurre egiteko mozorroa eta Lore-Errota. Taldeak garbi utzi du bere hautua: Lore-Errota.

Aire Garbia plataformak ez du ontzat jotzen erraustegia, eta proiektu horrek sortzen duen ezinegona aipatu du, besteak beste, etorkizunean hainbat minbizia eta bestelako gaitzen sortzaile izan daitekeelako. “Beste herri batzuetan nahi ez dutena ere ez dugu nahi hemen”.

aire_garbia 2 2015 urria

Ildo horretan, hainbat ekintza iragarri ditu hurrengo egun eta asteetarako. Besteak beste, mozio bat aurkeztu dute udaletxean, eta harekin bat egiteko eskatu diete Lasarte-Oriako alderdi politikoei. Mozio horretan, errauste plantaren proiektua bertan behera uzteko eskatu diote Diputazioari eta mankomunitateei. Bestetik, azaroaren 21ean manifestazio bat egingo dute Lasarte-Orian.

Aire garbia 3 2015 urria

Plataformaren ikurra

Aire Garbia izeneko plataforma sortu da Lasarte-Orian Zubietako errauskailuaren aurka egiteko

aire garbia 2015 urriaIturria: Naiz.

Debido al nuevo intento de construir la incineradora de Zubieta, los vecinos de Lasarte-Oria han puesto en marcha una nueva plataforma para hacer frente a esa decisión.

Aire Garbia ha sido presentada en la Casa de Cultura, donde los promotores de la iniciativa gan dejado claro que no están dispuestos a «aguantar el peligro que una incineradora supone para el entorno y la salud de los ciudadanos».

En su opinión, «solo hay dos opciones: la mascarilla para hacer frente a la contaminación de la incineradora o la flor de molino que representa el aire limpio que respiramos». Aire Garbia se queda con la segunda opción.

La plataforma ha alertado de la preocupación que esta infraestructura crea en los vecinos, ya que «este proyecto conlleva el peligro de contraer enfermedades en un futuro, cáncer, malformaciones…. Lo que otros pueblos no quieren para ellos tampoco lo queremos aquí».

Dentro de las actividades que llevarán a cabo, destaca la moción que presentarán en el Ayuntamiento para pedir a los grupos que se posicionen en contra del proyecto y hagan una petición a la Diputación y las mancomunidades. También han dado a conocer la convocatoria de una movilización para el 21 de noviembre en Lasarte-Oria.

Behobia eta Oxinbiribil lotzeko bidegorriaren proiektuaren inguruan

Ribera Azken Portu Irun bide gorria 2015 urriaAnte el proyecto que se viene anunciando desde el ayuntamiento de Irun de la creación de un bidegorri que enlace Behobia con Oxinbiribil, queremos dejar clara nuestra postura.

Indiscutiblemente, somos partidarios de potenciar la movilidad no contaminante (peatonal y ciclista) así como del derecho ciudadano al acercamiento, conocimiento, uso y disfrute del entorno natural y la práctica de actividades de ocio saludables. Pero esto no entra en contradicción con el hecho de oponernos al trazado que se proyecta para este bidegorri por las razones que exponemos a continuación y de la forma más resumida posible:

En uno de sus tramos se pretende que se apoye en el cauce del río, siendo este Zona de Especial Protección perteneciente a la Red Natura 2000 de Txingudi. Recordemos que cualquier actuación en estos espacios protegidos debe estar encaminada a preservar o restaurar los valores por los que fue designada y, evidentemente, urbanizar esta zona va en la dirección opuesta.

El documento de gestión que rige para este espacio protegido determina que esta zona debe ser regenerada para que vuelvan a desarrollarse allí los hábitats propios de la ribera del río.

Es engañoso plantear que la afección negativa sobre el espacio protegido es pequeña y calificarla como “blanda”. Recientemente, el Tribunal Superior de Justicia de Navarra, ha emitido una sentencia que anula la autorización dada por el Gobierno de Navarra a un proyecto en espacio Red Natura 2000. Pese a que los promotores alegaban que tan solo afectaba a un 0,25 % de la ZEC, en la sentencia se explicita: “la afección es a la integridad de la totalidad”.

La Agencia Vasca del Agua, URA, encargada de la protección del medio hídrico en Euskadi, ha manifestado su desacuerdo con el proyecto por la afección al cauce del Bidasoa. En el propio estudio del proyecto de este bidegorri ya se reconoce que puede alterar las corrientes, la morfología de la ribera y que ocupa espacio de la Red Natura 2000.

Pero es que, además, el Plan Territorial Sectorial de Vías Ciclistas de la Diputación Foral de Gipuzkoa, diseña un trazado diferente para este bidegorri que no invade la Zona de Especial Conservación.

Pretender ampararse en que, comparativamente a la pasarela construida en Hendaia el bidegorri supone un impacto mínimo, no es argumento aceptable ya que, en rigor, lo proyectado desde Irun incrementa la afección negativa sobre el estuario por efecto sinérgico o de acumulación.

Queremos que la ciudadanía de Irun conozca esta situación y que el gobierno municipal recapacite y opte por el trazado más respetuoso y amable, acorde a las normativas de protección de nuestro estuario y, al tiempo de evitar conflictos innecesarios, demuestre su comprometida colaboración en la defensa y protección de la integridad de Txingudi.

 

Bidasoaldeko Lagunak

Eguzki Bidasoaldea, Ekologistak Martxan, Itsa Enara, SEO/BirdLife, Federación AA VV Oiasso 2000

Pariseko klima aldaketaren gailurreko atariko egoera

klima-aldaketa 2015 urriaIturria: Argia.

Sistema aldatu, ez klima. 2009an Kopenhagen egindako klimaren gailurrean gizarte zibileko mugimenduek plazaratutako leloa indar biziz dator atzera, abenduan Parisen egitekoa den bilkura historikoaren atarian. Zientzialariei jaramon egitera, agortzear da beroketa globalarekiko epelkeriaz jokatzeko garaia. Ez da falta, hala ere, Parisko COP21en porrota dagoeneko iragarri duenik, egoera honetara ekarri gaituzten planteamenduak berriro mahai gainean ikusita.

1995etik urtero egin da klima aldaketari buruzko NBEren goi-bilera, ingelesezko COP siglekin ezaguna. Aurtengo azaroaren 30etik abenduaren 11ra bitartean egingo da hogeita batgarrena (COP21) Parisen, eta honezkero nonahi entzun eta irakurriko zenuenez, inoiz egindako garrantzitsuena izan daiteke. Horren zergatia labur azaltzen da: urte askoan luzamendutan ibili ostean, iritsi da garaia munduko estatuek behingoz klima aldaketari aurre egingo dion akordio zabal eta eraginkorra adosteko, erabateko klima-hondamendia saihestu ezingo dugun unea gertu dugu eta.

Hala diote zientzialariek, eta ia mundu guztia bat dator ondorioei dagokienez. Baina gauza bat da diagnostikoa onartzea, eta beste bat, askoz zailagoa, zientzialariek gomendatzen dituzten neurriak politika errealetan txertatzea. Hori da klimaren gailurren historia laburrak orain arte eman digun irakaspenetako bat.

COP21en gailurraren helburua Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen nazioarteko akordio globala hitzartzea da, hura 2012an agortu baitzen –2020ra arte luzatzea erabaki zen–, eta oraingoz ez baita lortu maila bereko itunik adostea. Kyotokoak ez bezala, Parisko hitzarmenak munduko herrialde guztiei eragingo die; hala, bilkura hasi orduko denek aurkeztu behar dituzte euren asmoak berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko.

Ekarpen guztiak batuta, ondorioa izan behar da planetaren batez besteko tenperatura globalaren igoera ez dadila izan 2 ºC-tik gorakoa 2100. urterako, erreferentziatzat industrializazioaren aurreko garaia hartuta –orain 0,8 ºC-koa da igoera hori–. Hortik gora oso zaila izango da klima aldaketaren ondorioei egokitzea, IPCCk, 1998an sortutako nazioarteko adituen lantaldeak, honezkero argi utzi duenez. Izan ere, nahikoa lan izango da dagoeneko saihestu ezin izango dugunera egokitzea.

Beste gauza garrantzitsu pare bat ere esan zuen IPCCk iaz emandako txostenean –bosgarrena, erakundea sortu zenetik–: batetik, klima uste genuena baino azkarrago aldatzen ari dela, eta horren ondorioak aurreikusitakoak baino latzagoak direla; bestetik, zalantzarik gabe giza jardueraren ondoriozko gas isurketa dela egoera horren eragile nagusia. Mende amaierarako karbonorik gabeko ekonomiarantz jo beharko genuke, mehatxua saihesteko. Eta neurriak lehenbailehen hartzen hasi beharra dago.

2,7 gradutan gaude momentuz

Iaz Liman egindako COP20 goi-bileran adostu zenez, munduko herrialde guztiek beren murrizketa asmoak –INDC ingelesezko siglekin ezagunak– aurkeztu behar zituzten aurtengo urriaren 1a baino lehen. Horren ostean, NBEk azaroaren 1era arteko epea izango du INDC guztien sintesia egiteko, eta sintesi hori da COP21ean negoziatuko den dokumentu garrantzitsuenetako bat.

Lerro hauek idazteko unean, urriaren erdi-erdian, 70en bat herrialdek ez dituzte oraindik euren asmoak agertu, bai ordea gehien igortzen dutenek (ia emisioen erdia AEB, Txina eta Europar Batasunari zor zaie).

Climate Action Tracker webgunean ageri denez, aurkeztutako helburuak aintzat hartuta aurreikus daiteke beroketa 2,7 ºC-koa izango dela; beste iturri batzuen arabera, hiru graduraino ere irits liteke. Balio beza erreferentziatzat Ibon Galarraga Basque Centre for Climate Change-ko (BC3) ikerlariak emandako datu honek: emisioen ikuspuntutik ezertxo ere egingo ez bagenu, 3,6 eta 4,2 ºC bitarteko beroketara joko genuke.

Zientzialariei zaila suertatzen zaie horrek zer ondorio zehatz ekarriko lukeen aurreikustea, baina ohartarazi dute gaur ezagutzen dugun zibilizazioa bateraezina litzatekeela hain tenperatura igoera handiarekin.

Kyotoren porrota…

Galarraga ingurumen-ekonomialaria da, eta hurbiletik jarraitu ditu azken urteetako klimaren goi-bilerak. Aurrekariez mintzatu zaigu lehenik, hots, Kyotoko Protokolo honezkero agortuaz: “Balorazioak bi alde ditu. Alde instituzionalari begira akordioa interesgarria izan zen, ingurumen arloan inoiz lortu den handiena baita”. Ez du funtzionatu, baina.

Kyotoren helburua, askoren ustez xumeegia, 2012rako BEG emisioak 1990. urtekoak baino %5 txikiagoak izatea zen. Porrota begien bistakoa da: jaitsi beharrean, CO2 eta enparauen isurketak igo egin dira. 2013koak %61 handiagoak izan ziren 1990ekoak baino.

Hainbat arrazoik azaltzen dute, Galarragaren esanetan, protokoloak huts egin izana. Batetik, BEG igorle historiko handiena, AEB, akordioa indarrean sartu aurretik irten zen bertatik. Bestetik, Kyotok 40 herrialde baino gutxiagori ezarri zien emisioak gutxitzeko –edo, zenbait kasutan, langa batetik gora ez igotzeko– beharra; 90eko hamarkadan industrializatuenak zirenei, hain zuzen.

Hala, akordioak ez dakarkio inolako betebeharrik gaur egungo isurle handiena den Txinari, ez eta azken urteetan nabarmen hazi diren beste batzuei: India, Brasil… Gainera, 2012an hitzarmenetik irten ziren Kanada, Errusia eta Japonia, besteak beste. Gaur egun protokoloan geratzen diren herrialdeek munduko emisioen %15 baizik ez dute eragiten.

… eta Kopenhagerena

Tresna herren horren ordezkoa 2009an Kopenhagen egindako goi-bileran adostu behar zen, baina gailur hura porrot handia izan zen; hala iritzi zioten parte hartu zuten gobernu askok eta talde ekologista guztiek. Aurreikusita zegoen hitzarmen loteslearen ordez, azken unean Txinak eta AEBek inposatutako akordio politiko bat onartu zen, borondatearen araberakoa. Besteak beste, beroketa globala bi gradutik gorakoa ez izateko helburua adostu zen Kopenhagen.

“Kopenhage porrota izan zen, bai, baina ez hainbestekoa”, uste du Ibon Galarragak; “itxaropenak oso handiak ziren, bai, baina ez ziren errealistak, argi zegoen AEB eta Txina ez zeudela akordio loteslera iristeko prest”. Bilera hartatik atera ziren gauza onen artean, Klimaren Funts Berdearen sorrera aipatu du BC3ko ikerlariak: klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko herrialde pobreenetarako diru-laguntza, herrialde garatuetako gobernuek eta sektore pribatuak elikatu beharrekoa.

2020tik aurrera urtero 100.000 milioi dolar jartzea da asmoa –oraingoz kopuru horren hamarrena bildu da–, baina sei urte igaro dira eta oraindik ez dago argi funtsak nola funtzionatuko duen, ekologistek kritikatu dutenez. Greenpeaceko Tatiana Nuñoren berbetan, egiteke dago oraindik horri buruzko bide-orri argi bat,  herrialde bakoitzak zenbat diru eta zer irizpideren arabera ipiniko duen, eta diru hori nork eta nola kudeatuko duen zehaztuko duena; momentuz, Munduko Bankua ari da administratzaile lanetan. Parisen ebatzi beharreko puntu garrantzitsuenetako bat izango da.

Akordioa loteslea izango da?

COP21en webguneak dio bileraren helburua dela klimari buruzko hitzarmen unibertsal eta loteslea lortzea, historian lehenbiziko aldiz. Zalantza gutxi dago gobernu guztiek –edo ia– sinatutako akordioren bat izango dela, gauden-gaudenean iritzi publikoak nekez onartuko lukeelako besterik, baina ikusteko dago loteslea izango den.

Ibon Galarragak, esaterako, ez du hala uste: “Bakoitzaren zeregina jasoko duen dokumentu motaren bat adostuko da, eta hurrengo urteetan lan handia egin beharko da horren inguruan”. Nolanahi, baikor azaldu da BC3koa, uste baitu Parisen aurrerapauso esanguratsuak emateko osagaiak egon badaudela, besteak beste AEB eta Txinaren jarrera inoizko zabalena izatea.

Galarragak bezala, Parisen egosiko den hitzarmena loteslea izango ez dela pentsatzen du Txetx Etxeberri Bizi!-ko kideak, baina haren kasuan gailurrak eman dezakeenaz ezkor egoteko arrazoia  da hori. “Kyoton ez bezala, orain estatu bakoitzak erabakiko du zein konpromiso hartu, eta gainera ez zaio zigorrik ezarriko betetzen ez duenari”, adierazi zuen Etxeberrik irailean, Alternatiba Itzulia amaitzear zela Gara egunkariari emandako elkarrizketa batean.

COP21 porrota izango dela iragartzeko beste arrazoi batzuk ere azaldu zituen Bizi!-ko kideak: “Eztabaidagai nagusietako batzuk alboan utziko dituzte, hala nola energia fosilen ustiaketari dagokiona”. Etxeberrik bere egiten du klima hondamena saiheste aldera erregai erreserben bi heren –batzuek diote %80– lurpean uzteko aldarrikapena.

Eskari horrekin bat dator, halaber, Ekologistak Martxaneko Javier Andaluz: “Klima aldaketaren erronkari behar bezala aurre egiteko, erregai fosilen kontsumoan oinarritutako eredua alboratu eta pertsonengan, hurbiltasunezko kontsumoan eta energia berriztagarrietan oinarritutako beste batera jo behar dugu”.

Bi graduko muga benetan da segurua?

COP21 ez da parametro horietan jokatuko, bistan dena. Naomi Kleinek This changes everything (Honek dena aldatzen du) liburuan dio ez ditugula egin emisioak benetan murrizteko egin behar ziren gauzak, araurik gabeko kapitalismoarekin bateragarriak ez direlako. Bide batez, arrisku-mugatzat 2 ºC-ko beroketa aukeratu izana erabaki politikotzat jotzen du Quebeceko idazleak –eta ez da hala uste duen bakarra–, “ahalik eta pertsona gehien babestearekin baino, gaur egungo sisteman ahalik eta buruhauste ekonomiko gutxien sorraraztearekin du zerikusia”.

Ildo beretik doa talde ekologista gehienek munduko gobernuei egiten dieten eskaera: ahalegindu daitezela segurtasun langa 1,5 ºC-ra jaisten. “1,5 ºC? Dagoeneko ez dago hori lortzerik”, esan digu Ibon Galarragak, “eta 2 ºC-ak ez gainditzea ere ez da erraza izango”.

Kapitalismoa gainditzeko akuilu ezin hobea

Naomi Kleinek ondo egina du bere liburuaren izenbururako hautua. Haren tesia da klima aldaketa ez dela krisi soila, sistema sakonki eraldatzera behartzen gaituen mehatxua baizik. Bestela esanda, kapitalismoa gainditzera. Hala, mehatxua aukera bihurtzen da: gas isurketak nahitaez murriztu beharra mundu justuagoa lortzeko aitzakia ezin hobea da, Kleinen ustez.

Egoera larrian gaude klima aldaketaren aurkako borrokan alferrik galdu ditugulako bi hamarkada, dio Montrealeko idazleak, eta dagoeneko ez dago erdibiderik. Galdera da ea planeta hoztu ahal izango den merkatuen eta hazkunde ekonomikoaren logikaren barruan mantenduz. Batzuek baietz uste dute. “Orain arteko diseinuak huts egin du, baina merkatuak soluzioaren parte izan behar du merkatu ekonomia batean bizi garelako”, Ibon Galarragaren hitzetan.

Orain arte soluziotzat proposatu diren mekanismo guztiak egongo dira Parisko negoziazio mahaian. Soluzio faltsuak, sistema aldatu gura dutenen iritziz. Beste hamarkada baterako eskuak lotuta utziko gaituen akordio hutsal bat baino, batzuen ustez hobe litzateke COP21etik esku hutsik baina aukera guztiak zabalik ateratzea. Arazoa da ez dela egongo planak berregiteko beste hamarkadarik. Berandu gabiltza, eta hori IPCCk dio, ez ekologistek. Izan ere, Kyotokoa ordezkatuko duen akordioa indarrean jartzeko 2020ra itxarotea luzeegi itxarotea dela uste duenik ez da falta. Historiak epaituko gaitu.