All posts by Barakaldo

Uliako lore-baratzeak egokitzeko ekimen bikaina

Uliako udal lore-mintegi zaharretan, Jose Elosegi hiribidearen ondoan, hainbat etxe eta parke publiko bat egiteko plana onartu zuen Udalak joan den legealdian.

viveros uliaAlabaina, krisiaren ondorioz, ez dirudi plan hori berehala gauzatuko denik, ezta hurrik eman ere. Hori kontuan izanik, eta plana gauzatu bitartean, behintzat, Uliako Auzo Elkarteak zera proposatu du: gune hori herritarroi irekitzea (izan ere, erabili gabe eta itxita egon da lore-mintegiak Lau Haizetara aldatu zituztenetik) eta, horrekin batera, bertan baratze komunitarioak eta parke publiko bat egokitzea.

Auzo Elkarteak egin duen antolatze zirriborroaren arabera, auzolanean aurrera ateratzeko moduko baratze ekologiko handi samar bat egokitu liteke, eta, horrez gain, 30 metro koadroko 40 baratze. 40 baratze hauek, norbanakoek lantzeko, erretiratu, gazte, langabetu eta interesatuta egon daitezkeen herritarren artean banatuko lirateke. Espazio guztian barrena lasai ibili ahal izateko bide sarea eratzea ere aurreikusten da, baita ondare historikoa balorean jartzea ere. Honi dagokionez, gogoratu behar da mintegi zaharrotan badaudela Sorobordako eta Buskandoko depositoak, XIX. mendeko azken hamarkadetan Donostia osoa urez hornitu zutenak. Izan ere, depositoon balore handia zela eta, Udalak aldatu behar izan zuen gune honetarako hasieran zuen plana.

 

Auzo Elkarteak hau guztia aurrera atera nahi du auzolanean eta Udalaren aldetik ahal den gasturik txikiena eginez. Egia esan, mintegi zaharrak baratze edo parke bihurtzeak ez du zertan garesti izan.

Eguzkikooi bikaina iruditzen zaigu Uliako Auzo Elkartearen ekimen hau, eta Udalari eskatzen diogu proiektua gauzatu ahal izateko urratsak lehenbailehen ematen has dadila.

                                                DonostiakoEGUZKI

 

2013ko azaroan

Concentración de EGUZKI exigiendo al PP el cierre INMEDIATO, DEFINITIVO E IRREVERSIBLE de GAROÑA

garoña itxi donost eguz 2010

Eguzki Donosti

Concentración ante la orden de cierre de Garoña publicada en el BOE hoy, dado que el Real Decreto que ha presentado el PP para el tratamiento de residuos nucleares en su Disposición Adicional permite que Garoña se reactive y su reapertura sine die. El Comunicado que hemos leido en la convocatoria dice así: Tras décadas de trabajo y denuncia contra la energía nuclear y, en particular, contra Garoña, se anuncia su cierre. No es la primera vez, pues se han dado promesas y diversos engaños y fraudes sociales en la prolongación de su funcionamiento.

Los últimos años se ha producido una clarificación de ideas: riesgos evidentes, accidentes en varias plantas y daños irreparables, provocando un debate mundial sobre la seguridad de las centrales nucleares. Tras los accidentes de Chernobil, y Fuckushima, producido tres días después de que la Fundación FAES de Aznar garantizase de forma absoluta la seguridad de la energía nuclear, no caben engaños sobre los riegos de la energía nuclear, más si cabe en el caso de una planta vieja y obsoleta como es Garoña.

Pero esta vez no es una promesa, sino al contrario. El Gobierno español ha mostrado tanto su cara pro nuclear como ha regulado mediante una norma que permite que todas las centrales nucleares del Estado sigan funcionando sine die, incluida Garoña,.

La UE ha realizado inspecciones a las centrales del Estado, quedándose al margen por “casualidad” la más vieja y denunciada por sus peligros, Garoña. Tras los exámenes de Doel, la Agencia Belga y la empresa productora de esta serie de reactores, se reconoce un peligro real en el caso de Garoña, por ser del mismo fabricante y la misma tecnología.

La clave esta en las obligaciones del europeas que imponen a Garoña unas condiciones para continuar funcionando que entrañan grandes inversiones, a la luz de los riesgos reales, evidentes y graves que llevan a exigir esas medidas. Solo los requerimientos de seguridad suponen una intervención “antieconómica” para la usura de Nuclenor, y quizás imposible, pues al afectar al reactor, no cabe reparación posible y el riesgo se perpetúa mientras esta funcionando. Por lo tanto, si hay riesgo, si la inversión es inasumible o inaplicable, se debe cerrar la puerta al peligro que entraña, idéntico al de hace unos meses y al de los próximos meses si se produjese la reapertura.

Eguzki plantea la necesidad de que se ofrezca información completa y veraz, se traslade a la sociedad el estado de la planta y pueda conocer los riesgos, para garantizar su cierre y poner punto final a su historia de forma controlada.

Garoña se debe paralizar de forma inmediata, definitiva e irreversible, pues la mejor medida de seguridad posible para la población del entorno, es el desmantelamiento total de las instalaciones. Por ello, hoy como siempre, seguimos reclamando GAROÑA ITXI ORAIN ETA BETIRAKO.

Eguzki talde ekologista En Gasteiz, a 10 de julio de 2013.
Garoña mani 2008-11-06

HITZALDIA : FRACKING EZ!!

Fracking-aren inguruko hitzaldia eta solasaldia.

Hitzakdia, Plataforma 19-2-2013

FRACKING-a BIZKAIAN
Géminis Baimena: Bizkaiko Kostaldea (Sopela, Plentzia, Bakio, Bermeo)
Lurra, Lorea, Lanadarre, Sustraia eta Saia Baimenak (Bizakiko lur eremua eta Gipuzkoan, Kadagua Haranetik Tolosaraino)
INPAKTUAK:
* Akuiferoen kutsadura
* Lurrikarren sorrera
* Ikarragarrizko ur kontsumoa
* Aldameneko etxebizitzetan metano gasak eragindako kutsadura

 

HITZORDUA:
OTSAILAK 28, OSTEGUNA 19:00etan
GERNIKAKO KULTUR ETXEAN (Elai Alai aretoa)
Antolatzailea:
FRACKING EZ BIZKAIA Plataforma
Harremanetan jartzeko: frackingezbizkaia@gmail.com

Eguzkik Errenteria-Oreretako Udalari eskatzen dio Gipuzkoako Foru aldundiari bideratzeko Añarbe 1000 Hektareako baso erreserba sortzeko eskaera

Añarbe Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dago, beraz, Natura 2000 Sareak babestua,

imagesOarsalde Añarbe 18-03-2014

 

 

 

ALKATEARI, INGURUMEN BATZORDEARI ETA INGURUMEN AHOLKU
KONTSEILUARI

Añarbe Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dago, beraz, Natura 2000 Sareak babestua, eta denok jabetzen gara zein garrantzitsua den gure habitat, espezie eta Añarbeko uraren kalitate zaintzea, Gipuzkoako biztanlegoaren erdia baino gehiagok hortik jasotzen baitu edateko ura. Horregatik, horren alde egiten dugun guztiak eragin zuzena izango du Errenteria-Oreretako zein Donostialdeko eta Oarsoaldeko herritarengan.

Añarbe leku berezia da. Bertan aristi eta pagodi oparoaz gain, Gipuzkoan eta Bizkaian ia ez dauden animaliak topa ditzakegu. Horregatik Erenteria-Oreretako Udalak 2006tik behin baino gehiagotan azaldu da gune honen babesa zabaltzearen alde, eta 1000 Ha.ko baso erreserba sortzearen alde.

2010ean Eguzkik, beste elkarte eta gizarte eragileekin batera, “Añarbe 1000” kanpaina
burutu zuen, baso erreserba sortzearen aldeko mezua zabaltzeko, eta Errenteria-Oreretako Udalari laguntzeko baso publikoen babesa zabaltzeko jarrera horretan, Tokiko Agenda 21 markoaren baitan.

Oarsoaldeko Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak Erenteria_Oreretako Udalari eskatzen dio Gizpuzkoako Foru Aldundiari berriro bideratzeko 2006an eta 2009an gai honekiko hartutako akordio eta konpromezuak -gaur egungo korporazioak bat egiten
baitu horiekin-, dagokion erakundeak behar diren neurriak hartzeko Añarbeko baso ereserba behingoz gauzatzeko, denbora luze igaro baita eta gaia erabat geldi baitago, inolako azalpenik gabe.

Oarsoaldeko EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra

Barakaldo. Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten?

Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen.

Lyon mugikor umeak2Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da. ….

———
El jueves 26 de julio el Pleno Municipal de Barakaldo aprobó una moción sobre el uso de teléfonos móviles por parte de las y los menores de edad. Esta moción presentada por Eguzki,  Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra, fue aprobada por unanimidad
….
Hoy, y una vez pasadas las Navidades hemos hecho balance de la “campaña” realizada por el Gobierno Municipal y la valoración es claramente negativa….

(Más abajo en castellano)

Mugikorrak-umeak mozioa: Zertarako onartu zuten?
Pasadan uztailaren 26an, osteguna, Barakaldoko Udal Osoko Bilkurak adingabekoen eta mugikorren erabileraren inguruko mozioa onartu zuen. Eguzkik, Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak, aurkeztutako mozio hau, aho batez onartua izan zen.
Testu honek, Europa mailako hainbat erakunde zientifiko eta instituzionalek egindako gomendioak  zerrendatzeaz gain hainbat erabaki zekarren:
1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.
2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.
3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.
4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.
 Azaroaren 23an, Udal Gobernuak honako iragarpen hau egin zuen, Udal Webgunean: “Barakaldoko Udalak neska-mutilen artean izaten den eskuko telefonoen eta beste gailu batzuen neurrigabeko erabilera ekiditeko kanpaina abiarazi du.”
 Egun, Gabonak bukatu direnean, Udal Gobernuak burututako “kanpainaren” balorazioa egin dugu eta balantzea guztiz negatiboa da.
– Gai hau Udal Webgunean sartu zuten. Sasi-kanpaina honen inguruko informazioa topatzeko zailtasunak alde batera utzita, testuak Osakidetzak gai honen inguruan egiten dituen gomendioetara jotzea, iradokitzen du (esteka baten bidez) eta hauek Zuhurtzia Printzipioaren kontrakoak izateaz gain europar erakundeek eta Eusko Legebiltzarrak berak, egiten dituen gomendioekin talka egiten dute.
Honetaz gain, Udal Gobernuaren MANIPULAZIOA SALATU nahi dugu, izan ere, Udal Webgunean azaltzen den aipatu berri dugun albistean, onartutako mozioaren laugarren puntua “desagertu” egin da, kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehen gauzatzearen inguruko akordioa jasotzen zuena hain zuzen ere.
– Gai hau Udal Egunkariaren abenduko alean sartu zuten. Albistea, laugarren orrialdean agertzen da, 8 x 4 zentimetroko laukitxo baten barruan, eta gainera, aipatu berri dugun Osakidetzaren gomendio eztabaidagarri horien inguruko aipamen zehatza dakar.
– Gaztebulegoan kartel bat jarri zuten.

 

Udal Gobernuak Eguzkik, talde moduan, egindako iradokizunak ez dituzte kontuan hartu. Horietako batzuk aipatzearren:
– Gabonak hasi aurretik, gaia ikastetxeetan zabaltzea, eta irakasleriari, Ikasleen Guraso Elkarteei eta gurasoei helaraztea.
–  Derrigorrezko hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren seme-alaben gurasoei informazio-gutun bat igortzea.
– Udal-bandoa igortzea eta gaia gizarteratzea, beste hainbat gaiekin egin ohi duten bezala.
Udal Gobernuak, mozio honen alde bozkatu zuen arren ez ditu honetan adostutako akordioak bete. Eguzkik, jokabide hau eta politika egiteko modua koherentea ez dela uste dugu.
Honi gehitu behar zaio, gu, Eguzki, kanpaina hau garatzeko komunikazio eta lankidetza fluxua ezartzen saiatu garen arren, gai hau jorratzeko ardura hartu zuten edota duten Udaletxeko arduradunen jarrera guztiz ezkorra izan dela. Aste gutxiren buruan, elkarlanean aritzetik gure eskaerak kontuan har ditzaten eskatzera pasa gara. Gure ustez, hau ez da udaletxea bezalako erakunde publiko batek izan beharko lukeen jarrera, herritarrekiko gertutasuna eta errespetua azaldu beharko luke, hau herritarren arazo eta kezkei behar bezala aurre egiteko ezinbestekoa da eta.
Laburbilduz, mozioak ez du inolako garapenik izan eta guraso gehienek ez dute kanpaina honen berri izan.
Gabonak bukatu dira, garai honetan oso txikiak diren umeei zuzendutako mugikorren oparien kopuruak neurririk gabe gora egiten du. Udal Gobernuak, ez du gailu hauei lotutako arriskuen inguruan gizartea informatzeko esfortzurik egin, beraz, Mozioan onartutakoa ez du bete.
Kaltea egina dago, baina Mozioan aipatutako arazoa ez da desagertu. Horregatik, Udal Gobernuari, seriotasunez eta modu eraginkorrean gaiari eusteko eskatzen diogu, Mozioan agertzen diren puntu guztiak betez. Horrekin batera, barakaldar guztiei eta bereziki aipatutako adin tartean dauden seme-alabak dituzten gurasoei mozio honen edukiaren inguruko informazioa helaraztea eskatzen diogu.
Nahiz eta, Udal Gobernuak gai honekiko erabateko interes falta azaldu, gu oraindik ere prest gaude gai hau behar bezala jorratzeko eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzeko, ikasturte honi eta hurrengo Gabonei begira.

Astigarra eta Orereta arteko mugan hondakindegia eraikitzeko arriskua

Hamarkadetako garanpenkeria eta PNVren ereduaren ondorioz, Gipuzkoako artifizialtze eta txirotasun maila handiena duen eskualdea Oarsoaldea izanik ere

Errenteria_05_Vertedero.jpggiza eta ingurumen eragin horiek handitzea mehatxatzen duten egitasmoak daude mahai gainean: Jaizkibelgo superportua, AHT, autopista berria (jada hirugarrena), Oarsoaldeako ZLP (PTP), Lezo-Oiartzungo plataforma lojistikoa e.a. Etengabe bide beretik. Eta hau nahikoa ez balitz, lobby ezberdinak Oarsoaldean esperimentuak egiten jarraitu nahi dute ingurumenaren eta herritarron osasunaren kontura negozioa egiten jarraitzeko.

Amenabar (Moilur S.L.) eraikuntza enpresa ezaguna Lau Haizeta parkean ( Txoritokieta mendia) zabortegi berri bat eraikitzeko betebehar administratiboak osatzen ari da, zeina duela gutxi itxi duten San Marko zabortegitik 500 metrotara geratzen den, Oreretako mugan (Beraun auzoa).

Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak bide administratiboaren barruan helegiteak aurkeztu ditu, non egitasmoaren gelditzea  eta baimenik ez ematea eskatzen dion Eusko Jaurlaritzari, hala nola Astigarraga eta Oreretako udalei.

Amenabarrek Lau Haizeta Parkean inerteen zabortegi bat, baita eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialak ere, eraikitzeko egitasmoaren aurrean,  Eguzkikook uste dugu zenbait urtetan zehar eman ziren giza mugimenduak eta ekologistak (Beraungo bizilagun elkartea, Altzakoa?) San Marko zabortegiaren itxiera lortu zutela eta honek Oarsoaldeko ingurumenaren hobetzea ekarri zuela. Eta orain, lau urte geroago, mehatzu neoliberala berriz azaldu da.

Bide honetan gogoratu behar dugu Lau Haizeta parkearen ingurua oso kaltetua izan dela  hondakinen labeak, San Marko zabortegia, telekomunikazio antena handiak, baso suteak, zenbait harrobi.. bezalako jarduerekin. Eta azken urte hauetan Mogilurren kamioiekin.

Mogilurrek bere jardueran askatasun osoz aurrera eramateak, traba asko eragin ditu Lau Haizetako Parkeko herritarren artean, naiz bertan bizi direnak naiz bisitariak, baita natur ingurunean hainbat eragin ere: kutsadura akustiko eta atmosferikoa, natur ingurunearen artifizializazioa, basa faunaren uxaldi, segurtasun eza, ia etengabeko kamioien joan- etorriak sortutako egon ezina?

Guzti honengatik, Eguzkik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuari eginiko eskaerak honela labur ditzakegu:

–         Lau Haizeta Parkean zabortegi berri bat eta eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialak eraikitzeko baimenik ez ematea.

–         Astigarragako Udalarekin batera, etorki naturaleko soinu erreserba izendatzeko bidea irekitzea ( legedia g motakoa bezala izendatzen dena), Lau Haizeta Parkeak babes akustiko egokia izan dezan.

–         Azter dezatela irregulartasun bat derizkioguna: zabortegiaren eta eraikuntza hondakinak birziklatzeko instalakuntza industrialen tramitazioa aparte egitearena.

–         Lau Haizeta Parkean beharrezko bitarteko tekniko eta ekonomikoak bideratzea hasieratik proposatu zena (duela hamahiru urte) egi bihur dadin: ingurune naturalean berezko diren jarduerak aurrera eraman daitezen, ingurune natural babestu bat non natur eta aisialdirako inguru horietan gozatzeko aukera izan dezaten Donostialdea eta Orasoaldeako herritarrak, zeina berauen auzo eta herriek ez dioten eskaintzen.

Horretarako Eguzkikook hausnarketa  egiteko eskatzen diogu bai Eusko Jaurlaritzari, hala nola Astigarraga, Orereta eta Donostiako Udalei, XXI. mendean egin beharreko lurralde antolaketa naiz lurraren erabileraz, giza eta natur ingurunean txertatutako proposamen aurrerakoien alde egin dezatela eta ez, garaiz kanpoko eredu intentsiboak errepikatuz, ingurumen, osasun eta giza ikuspegitik ezkorki eragin luketen jardueren bultzatuz: kutsadura akustikoa, lurra naiz uraren kutsadura, faunari eraginak, trabak eta osasun kalteak baserrietan, bertako biztanleria eta bisitariei, e.a.

Eguzki aldiz, Lau Haizeta Parkeko (Donostia, Astigarrga, Orereta), Oarsoaldeko eta Gipuzkoko kudeaketarentzat eta ingurune babestuen naiz babes bereziko nekazal lurrarentzat etorkizun hobeago bat bultzatu nahi du.

Eguzki, 2012ko abendua.