All posts by Barakaldo

Igande honetan natur guneak defendatzeko kalejira Barakaldon. Merkantzia-tren berri hau gera dezagun!

kalejiraGure natur guneak eta gure baserri-auzuneak zulatzeko, zatitzeko, erdibitzeko,… LARDASKATZEKO, Espainiako Gobernuak zein Jaurlaritzak hartu duten deliberoaren kontra protestatzeko parada izango duzu datorren igandean, Bide Onera Plazan, 12:15ean. Bertan egongo gara gobernu horien erabakiaren kontra gauden auzokide guztiok. Kontuz! Gure bihurrikeria hain handia da, non ez garen konformatzen Barakaldoko erdiguneko kaleetatik ibilaldi sinple bat egitearekin; gure asmoa, protesta hori egiteaz gain, dibertitzea, gozatzea, eta dantzatzea da.  Hori guztia egingo dugu, Bilboko Itsas-portutik merkantziak ateratzeko asmatu duten Hego-Sahiesbideko Trenaren arbuioa argia baino argiagoa utzi nahi dugunok.


Ez dugu nahi gure berdegunerik garrantzitsuena merkantzia-tren zaratatsuek zeharkatuta egotea. Are gutxiago haren ibilbidea lindano-gordailuaren azpitik zirkulatu behar badu, edo Gorostitza eta Zubileta-Kastexana bezalako auzuneak zeharkatu behar baditu, bertako etxeak zein biztanleok arriskupean jartzen; Are gutxiago, iraungitze-arriskuan dauden landare espezieak suntsituz, edo gure kultura ondarea zein ingurugiroa endekatuz.

Ez dugu nahi gure etxea, GUZTION ETXEA, behin eta berriro zulatzea. Hori proposatzen dutenek, etorkizun, aurrerapen eta garapen ekonomikoa aipatzen ohi dituztenek buru zaharmindua, eta atzerakoia dute, irudimen izpirik gabekoa; hain zuzen, irtenbide egokirik eskaintzeko inolako gaitasunik ez dutelako. Gainera dena IRAUNKORTASUNAREN izenean egiten omen dute! Ba aizue! Gure ama lurraren kontserbazio, defentsa zein hobekuntza baino  iraunkorragorik ez dago.

Baina harrigarriena: gu, auzokideok, honen guztiaren aurrean, isilik eta eskuak gurutzaturik egotea nahi dute.

Triste, goibel eta grisaxka nahi gaituzte, porlan mota guztien kolorekoak, baina lehen esan dugun bezala, jende bihurria gara; gure mendietako berde guztiak geuretzat errebindikatzen ditugu, baita gure auzuneetako poza, animalien marruak eta landareen dar-dar soinua, eta gure ibai-erreken ur-musika ere … hori da gure mintzaira, eta honela esango diegu. Beraz, inauterietako mozorroa ez gorde oraindik; jantzi ezazu behin ere, edo jantzi tradizionala ekarri, edo etorri nahi duzun bezala, eta parte hartu gurekin ekitaldi koloretsu horretan.

Esandakoa: datorren igandean, 12:15ean, Bide Onera plazan, eta bihar, larunbatean, aukera eta gustukoa baldin baduzu, zatoz gurekin deialdi hori Barakaldoko txoko guztietara zabaltzeko; Zuazoko azoka egiten den lekutik 12:15ean abiatuko den kotxe-karabanan parte hartu.

WhatsApp+Image+2018-01-28+at+18.02.42Merkantzia-tren berria geratzeko milaka sinadura bildu ditugu  

Urtarrilaren 19an #xBRKsinatzenDUT sinadura-bilketaren kanpainarekin hasi ginen eta hiru astetan merkantzia-tren berriaren proiektua geratzeko, auzokideekin eztabaida irekitzeko eta herri-kontsulta egiteko Barakaldarron 2500 sinadura jasota genituen.

WhatsApp+Image+2018-02-11+at+10.42.23Gaur askoz gehiago dira. Auzoz auzo egon gara: jaietan, inauterietan,…  Ikusi dugu gero eta jende gehiagok nola kontuan hartzen duen proiektu hau gure birika berdean astokeria hutsa dela.

WhatsApp+Image+2018-02-12+at+11.03.44Mahaiak ipintzen, auzoz auzo joaten, hitzaldiak egiten, informatzen… gure landa-auzoetatitk eta gune naturaletik zeharkatuko den merkantzia-tren berriaren aldeko gobernukoen asmoa gelditzeko sinadurak eta ahotsak biltzen jarraituko dugu.

BARAKALDO NATURALA

(Eguzkik plataforman parte hartzen du)

[Barakaldoko Eguzkiren blogga]                                [Barakaldo Naturalaren blogga]

 

Trapagarango alkateak legez kanpoko zabortegien ugaritzearen arrazoia baliabide faltari leporatzen dio

Trapagarango alkateak, Xabier Cuellarrek lekuko mendi inguruetan edota abandonatutako eraikinetan gero eta ugariagoak diren legez kanpoko zabortegien sorrera baliabide faltari leporatu zion. Horrez gain, konpetentzia munizipalaz aparte, foralak ere badirela seinalatu zuen, Bizkaiko Diputazioak lursail hauen batzuen jabea baita.

orconera_1

               Eguzkik egindako galderei erantzunez, udalburuak duela gutxi herriko lursail desberdinen obra-hondakin eta zaborren garbiketa egin dutela esan zuen, tokiko zenbait salaketa jaso ostean, kexa horietako bakoitzean ere Babckok Wilcox instalazio hutsen garbiketa eskatuz. Argalario (Barakaldo) eta Orconera (Trapagaran) komunikatzen duen bide berdeari buruz, zehaztugabe jardueraren bat intsinuatu zuen.

               Aipatutako idatziaren erantzun faltari buruz, “ezin dute aurkezten diren idatzi guztiei erantzun” ziurtatu zuen mandatariak. Dirudienez, indarrean dagoen Administrazio Publikoen Sistema Juridikoen arautegia ez du ezagutzen, Administrazioa behartuta dagoela herritarrari erantzuten adierazten duena, hain zuzen ere.

      Ingurugiro Sailetarako zinegotziarekin bilera eskaerari dagokionez, Urbanismo ordezkariak ez zuela eskaera ikusi eta harremanetan jarriko zela adierazi zuen. Eguzkik aditzera eman zion Korporazioari hainbat hilabetez kontrolatu gabe eta legez kanpo dagoen zabortegi honen presentziaz, baita salaketaren eta konponbiderako emango diren neurrien segimenduaz ere.

65 hondakinen gordailu ilegalak

               Aste honetan Trapagaranen, non Eguzkik 2017an legez kanpoko zabortegi pilo baten salaketa presentatu dituen, bai mendi eta ibai inguruetan zein ubideetan, Gorka Zubiaurre, Ingurumena Sailaren ordezkariak, 65 hondakinen gordailu ilegalen presentziaz informatu du eta honen inguruko ekintza planaz ere bai.

              Barakaldon zein Trapagaranen sortzen diren gehiengoen gordailu ilegalak obren materialaz josita daude, nahiz eta Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Muskizen Garbiguneak izan. Horregatik, Eguzkik uste du komenigarria litzatekeela egoera hauetara heltzearen arrazoiak ere lantzea, partikular bezala, informazio falta, doakotasun ezjakintasuna edo asteburuetako ordutegia,… baina baita eraikuntza sektoreko enpresa eta profesionalen jardunbide egokiak gertutik analizatzea ere.




 

Gure esku dago gure ondare naturala baliotan ezartzea

sinadurak jasotzen

klikatu irudian bideoa ikusteko

Bi urteko epean (2020aren hasieran), Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak Hegoaldeko Tren Saihesbidearen obrak hasiko dituzte, Barakaldo zeharkatuko du, Trapagaraneko mugatik Kadagua ibairarte, honek suposatuko du beste eraso bat birika berdeari eta Gorostiza eta Kastrexanako landa auzoei.

Aurreko urteetan, hainbeste maite dugun  eta hainbeste jende bisitatzen duen inguruak zelako orbainak jasan dituen ikusi dugu. Bai Barakaldotik zein beste herri batzuetatik bisitatzen duten inguru hau, nahi ta nahiez, bere fisionomia aldatuz joan da: SuperSur, Oiolako urtegia, Ur-Partzuegoaren hoditeria handia, Gorostizan dagoen ACBren presa,etab.

Orain, inguru hortan Hegoaldeko Tren Saihesbidea aurreikusten da eta arrazoi bakarra Seranteseko tunela da. Bilboko Portu Agintaritzak (Eusko Jaurlaritza) eraikitzea erabaki zuen, jarraipena emango zionproiektu sendo baten justifikaziorik gabe eta 50 milioi euroko kostuarekin. Errealitatea, ia hamarkada batean zigilatuta egon den tunela izan da.

Orain ordaindu arazi nahi diguten hipoteka baten pieza bihurtu dute, nahiz eta eskatu ez dugun, ad hoc merkantziei irteera emateko ibilbide bat diseinatuz, eta funtzionalidadea emateko Bilboko Portuko merkantziei alferrikako irteera bat eman ahal izateko. Eta helburu honekin, 560 milioi xahutzeko asmoa dute, soilik lehenengo fasean.

BarakaldoNaturaBiziaEUS

Klikatu hemen, sinatzeko arrazoi gehiago behar baduzu

Eta konbentzitzeko Abiadura Handiko konexioarekin justifikatzen duten, Frantziaren erabakiz, Europan jarraipenik ez duena. Lehen Corredor Atlántico-tik Madril, Lisboa eta Algecirasantza, orain ministroak Gobernu autonomikoari baieztatu dionetik ez dela merkantzia konexiorik egongo Abiadura Handiarekin Gasteizetik aurrera, Cantábrico-Mediterraneo korredoreari buruz hitz egiten dute. Ia bihar zer bururatzen zaien…

Ez badugu ezer egiten, gure inguru naturalaren eta gure landa auzoen defentsan ez bagara posizionatzen, gure bizitzan zehar hainbeste asteburuetan gozatu dugun hortaz, bai bidexketatik pasiatu, atajoak eta leku zoragarriak bilatu, bai bizi kalitateagatik, eskaintzen digun osasunagatik, bere epelean bizi garenontzat, gaur egun ezagutzen duguna izateari utziko dio.

Horregatik, guk “BARAKALDOGATIK, NIK SINATZEN DUT” esaten dugu. Eta zuk?

Hurrengo asteetan Barakaldoko auzo desberdinetan sinadurak batzen ikusiko gaituzu, laguntzeko prest egon diren auzo desberdinetako saltokietan utziko ditugu, edo zuretzat erosoagoa bada, hemen klikatu dezakezu… Sinatzeko arrazoi gehiago nahi badituzu, bideoan zure auzokideek ematen dituztenak ikusi ditzakezu. Gure asmoa sinadura guztiak gure alkatesari, Amaia del Campo, ematea da, ikus dezan zenbat barakaldarrek konpartitzen duten berak 2015ean proiektuari buruz esandako “hau astakeria bat da” esaldia. Urte eta erdi beranduago, “eskualdeko garapen jasangarrirako itxaroten genuen proiektua da” esan.

… eta ez bazara Barakaldon bizi, hemen ere esan diezaiokezu. (Barakaldoko gazte batzuen ekimena change.org-en)

BARAKALDO NATURALA ETA EGUZKI

barakaldonaturala.blogspot.com                                                        eguzkibarakaldo.blogspot.com

Eguzki dice que la feria taurina no puede celebrarse por “sanguinaria”

Rechaza que tal negocio se financie con dinero público, o que se den garantías de beneficios como reclaman los taurinos.
El martes se acabó el plazo para presentar una oferta al concurso de gestión del Iradier Arena para la celebración de la feria taurina de las fiestas de La Blanca 2018 sin que se registrara ninguna solicitud empresarial.
-exterior-del-edifi-1155001_21739_1
Resulta llamativo que D José Miguel Corres -de la plataforma ‘Vitoria Pro-taurina’- considere que “esta sociedad se preocupa cada vez más por los animales que por las personas”, pues su insensibilidad hacia los toros, no se puede ni comparar ni alegar respecto a la preocupación por las personas.
También hemos conocido las declaraciones del presidente de la Peña Taurina Vitoriana, Marcelino Navarro, en el sentido que “Nadie iba a entrar sabiendo que iba a tener pérdidas”.
Eguzki sostiene que el patrimonio público “no puede ser negociado y menos impuesto bajo exigencias y prebendas para el uso de la plaza” y que los ciudadanos “asuman costes propios de esa actividad”. Resulta insultante que sigan defendiendo que las condiciones no tenían ningún aliciente, y nadie iba a entrar sabiendo que iba a tener pérdidas
Ante esta prepotencia en la cual se muestra el orgullo de matar toros y además de exigir alicientes y garantías para su negocio y disfrute, resulta una vez más la muestra de que los pro taurinos quieren además de su macabro actuar, que se les subvencione y ganar dinero con garantías, pagando el erario público su fiesta y la gestión de una actividad privada.
RDesde Eguzki consideramos que la licitación, es decir la reapertura por parte del Ayuntamiento a la existencia de los toros, es no sólo un error sino una carta blanca por parte del alcalde Urtaran que se lava las manos como Pilatos ante el hecho de derramar sangre animal hasta matarlo como espectáculo.
Eguzki considera que es una buena noticia de muerte de la feria al declararla desierta, aunque advierte de los intentos de condicionar bajo presiones la cesión de la plaza para mantener la feria, con la flexibilización de los requisitos o la negociación a la baja de los costes a los que tienen que hacer frente los adjudicatarios. Ceder a una negociación supondría una postura favorable del alcalde, Gorka Urtaran, para imponer a la cuidad los toros sirviendo en bandeja de plata el uso de la plaza y sería una conducta sumisa por parte del Ayuntamiento, que sería colaborador necesario de las corridas de toros.
Reclamamos a las instituciones que se dejen de subvencionar por la puerta de atrás estos espectáculos y que por ética y compromiso en el respeto a los animales, se cumpla también encima de la arena el respeto en vez de la muerte.
Eguzki considera que es una opción no alquilar el recinto multiusos para espectáculos taurinos o de maltrato animal, dado que el Ayuntamiento es soberano para destinarlo a cualquier otro fin, desechando por ilógico y sanguinario el matar por ganar aplausos del público entusiasta de la estocada al toro de lidia.

Por ello, Eguzki exige al Ayuntamiento la “inmediata prohibición, sin exclusiones de ningún tipo, de todos los actos de maltrato, empezando por los actos taurinos y corridas de toros en la ciudad, y por supuesto, la negativa a negociar y ceder flexibilizando costes, promoviendo o favoreciendo a los empresarios la denominada feria taurina 2018.

Eguzki, Vitoria- Gasteiz a 3 de enero de 2018

Lemoiz: historiarekin bat datorren erabilera

OraingoaEta Eguzkik ez du iritzirik Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentral nuklear zaharra arrain-haztegi bihurtzeko darabilen proiektuari buruz? Bai, badu. Baina inork uste badu esango dugula urte hauetan guztietan esan ez dugunik, jai dauka. Izan ere, orain, lehen bezalaxe, Lemoizentzat eskatzen dugu historiarekin bat datorren erabilera.

“Historiarekin bat datorren erabilera”, a zer esaldi dotorea, baina horrek, zehatz-mehatz, zer esan nahi du? Ba, esan nahi du Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzatekeela eta bertan parke publiko bat egokitu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean. Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, taldeak aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta. Laburbilduz, historiarekin bat datorren erabilera eskatzen dugunean, honako hauek eskatzen ditugu: lehengoratzea, erabilera publikoa eta adostasuna.

CalaBasordas1927Kala lehengoratzea eta erabilera publikoa ematea ez dira inola ere helburu arbitrarioak. Alde batetik, zentrala, neurri handi batean, behintzat, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan eraiki zen, egun ere balio natural handia duen paraje batean. Jabariaren lagapena proiektu jakin bat eraikitzeko egin zen. Proiektu hark ez zuen aurrera egin, beraz, lagapena bertan behera geratu zen, eta, ondorioz, kala lehengoratu egin behar da, ahal den neurrian, behintzat. Legeak ere hori babesten du. Esan gabe doa, gure ustez, lehengoratze horrren fiantziazioan Iberduerok, gaur egun Iberdrolak, parte hartu beharko lukeela. Azken batean, berak egin zuen triskantza. Beste aldetik, erabilera publikoa bidezkoena da, ez baita begi-bistatik galdu behar herritarrek berek beren poltsikotik ordaindu dituztela zentralaren instalazioak, urre-prezioan ordaindu ere. Gogora dezagun…

Lemoizko zentrala bertan behera geratu zen 1984ko moratoria edo luzamendu nuklerraren ondorioz, Valdecaballeros eta Trillo II zentralekin batera. Orduan, Estatuak hiru konpainia elektrikori, tartean Iberduerori, zentral horietan 2.300 milioi euroko inbertsioa egin izana aitortu zien, eta, inbertsio horren kalte-ordain gisa, argindarraren ordain-agirietan hainbesteko bat gehiago kobratzeko baimena eman zien. Horrela, 2.300 milioi haien truke, herritarrok, 1996. eta 2015. urte bitartean, 5.717 milioi ordaindu ditugu, betiere iturri ofizialen arabera. Beraz, herritarrok Lemoizko instalazioak urre-prezioan ordaindu ditugula esatea gehiegi ote? Gauzak horrela, gure ustez, Jaurlaritzak gaizki egingo luke baldin eta aurrekariak zein diren kontuan izan gabe jokatuko balu, eta Lemoizko lursailei erabilera emango balie bide arruntago baten bidez eskuratutako beste edozein ondasun balira bezala.

lemoiz_7576_11Orduan, Eguzki arrain-haztegiaren alde edo kontra dago? Eguzki etxea zimentarrietatik erakitzen hastearen alde dago. Beraz, gure ustez, orain “tokatzen” dena da kalaren etorkizuna planifikatzea. Kontuan izan urte hauetan guztietan Basorda ia-ia zulo beltz bat izan dela planifikazioan. Bada, (guk historiarekin bat nahiko genukeen) planifikazio marko horretan aztertu beharko litzateke Eusko Jaurlaritzaren proiektua kabitzen den ala ez. Baldin eta planifikazioa proiektu jakin batzuen arabera de facto egiten jarraitu behar badute, zertararako hainbeste istorio Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen inguruan?

Eta etxea zimentarrietatik eraikitzen hastearen aldekoak garenez, etxea teilatutik eraikitzen hastearen kontrakoak gara, eta, hain justu, horixe da Tapia kontseilariak egin duena, arrain-haztegiak hainbeste milioiko inbertsioa eta, batez ere, hainbeste lanpostu sortuko dituela iragarri duenean. Nahita egin du, dudarik gabe. Seguruena, horrela, lehen momentutik neutralizatu nahi izan ditu proiektuak sor zitzakeen kritikak. Aurrenekoak, portzierto, dagoeneko iritsi dira, alderdi baten eta sindikatu baten aldetik. Espero zitezkeen. Izan ere, arrain-haztegiak, are gutxiago Lemoizen iragarri duten arrain-makrohaztegia, inoiz ez dira industria garbiak izan.

Herri honetan behin eta berriro aldarrikatzen da memoria historikoaren garrantzia. Aldarrikapenak nahi bezain sutsuak izan daitezke, baina alferrikakoak, baldin eta memoria horren irakaspenak egunerokoan aplikatzeko borondaterik ez badago, ezta Lemoiz bezalako kasu ezin adierazgarriago batean ere.

BIZKAIKO EGUZKI

EGUZKIk sentitzen du Naturaren aterpea izan beharko lukeen Urkiolako Natur Parkea ehiza – eremu bihurtzea

plano-1Diputazioak basurde-uxaldia baimendu du Ganbarruako amildegi inguruan  azaroaren 25erako.

EGUZKIk damutzen du Foru Aldundiaren Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Departamenduak basurde-uxaldi bat baimendu duela Urkiolako Natur Parkearen barruan, Ganbarruako amildegi inguruan, azaroak 25 ean. Basatien bizitzarentzat natura errefuxio bat izan beharko lukeen natura gunea eskopeta maite duten pertsonen gozamenerako ehiza- eremu bihurtzen da.

Nahiz eta aukera hori Urkiola Parkearen II. Plan Zuzentzailea eta Kudeaketarako Zuzentarauen eta Jarduketen Agirian basurdeentzat eta orkatzentzat aurreikusita dagoen, nekazaritzako eta basogintzako  propietateetan kalte larriak sortzen badituzte edo espezie horien populazioak murrizteko beharra badago (ez dakigu zein aitzaki erabili duten kasu honetan), espezie horien eta lehen sektorearen arteko aldi berean izatea lortzeko beste aukera batzuk daudela ere da egia.

Errealitatea da espezie horien hazkundea bere harrapari naturalak ezabatu dituen giza  ekintzaren ondorioa da. Naturaren funtza oreka da.

jabali-300x198Beste alde batetik, giza ekintzak ere asko du beste ugaritze kausa batekin. Askotan ehiza-elkarteek ehiza erraztekotan eta animaliek gune konkretu batekiko harremana sendotzekotan mendien inguruetan janaria bota dute.  Era horretan espeziearen gehikuntza esponentziala lortzen dute.

Bizkaiako Diputazioak  uxaldiaren iragarpena mendi federazioei helarazi die nondik norantz izango den informazio zehatzarekin, baina arrazoiak eman gabe. Dirudienez, arduradunentzat ez da informazio garrantzitsua, baina erabaki hauek txostenekin batera etorri behar dira: Zenbat kalte izan dira basurdeek eragindakoa? Zein da bere karakterizazioa? edo Zein kudeatzeko arazo planteatzen dute?…

Onartzen dugu Administrazio publikoek jarduera ekonomikoaren garapena gure gizartean, lehen sektorea sartuta,  baldintza onenetan bermatu behar dutela; baina baserritarren kexak maiz aitzakia dira, ez arrazoia.

Hala eta guztiz  ere Administrazio hauek ez dituzte ahaztu behar mendietara eskopetarekin joaten ez direnen eskubideak. Pertsona hauek  nahiaz asteburuaren bila egoten dira naturarekiko lotura indartzeko asmoz. Horregatik eta Urkiola jende askoren aukera izanda, uxaldia larunbatean egitea ilogiko egiten zaigu , ehiza-elkarteen onerakoa ez bada .

 EGUZKI

2017ko azaroaren 22an

https://eguzkibarakaldo.blogspot.com/2017/11/eguzkik-damutzen-du-naturaren-aterpea.html

Administrazioen artean pilotan jolasten. Emaitza: Galindo ibaia = hondategi

WhatsApp Image 2017-11-12 at 15.04.05Aldundiak Barakaldoko eta Sestaoko Udalei egozten die Galindoko arroko hondakinen zaintzaren, kentzearen eta zigortzearen ardura. Eguzkik abuztuan egindako salaketari Sestaoko Udalak eta Aldundiak emandako erantzunek agerian uzten dute administrazioen arteko koordinazioa ez dela eraginkorra, inplikatutako aldeek ez baitute indarrean jartzeko interesik.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Sailak adierazi du “arroen mantentze eta garbitze lanak” ez direla “haien ardurapekoak” eta “hondakin urbanoen kudeatzearen, zaintzaren eta zigortzeko ahalmenaren ardura hondakinen kontrolik gabeko uzte, isurtze eta deuseztatze kasuetan tokian tokiko udalei” dagokiela, “kasu honetan Barakaldoko eta Sestaoko Udalei”, Eguzkik abuztuaren 22an aurkezturiko salaketaren aurrean azaroaren 10ean jasotako erantzunean agertzen denez, Galindoko arroan Ur Partzuergoaren araztegiaren parean aurkitutako tamaina handiko eta legez kanpoko hondakin solidoak direla-eta.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.38Talde ekologista honek orduan nabarmendu zuen tokiko erakundeen ardura auzi honetan, bi udalei, Aldundiari eta URA Uraren Euskal Agentziari igorritako idazkian. Batzuek, Barakaldoko Udalak eta URAk esaterako, ez dute erantzuten; beste batzuek, Sestaoko Udalak eta Aldundiak kasu, erantzukizunak saihestuz erantzuten dute.

Sestaoko Udalaren irailaren 5eko gutunean adierazi zuten “Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikustaldian” ez dela “tamaina handiko edo kontrolik gabeko hondakinik aurkitu” eta ez diotela beharrezko iritzi “unean uneko interbentzioari”. Gogorarazi behar da uraren maila igo eta jaitsi egiten dela, eta uraren laminaren maila apala zenean egindako argazkiek erakusten zutela pilatutako auto gurpilak, zenbait metroko PVC hodiak, neurri handiko belakiak, supermerkatuko orgatxoak eta beste bazeudela.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.39Era berean, eransten zuen “ondare publiko hidraulikoaren mantentzeak (ibaiaren arroa, ur lamina eta abar) Udalaren eskumenen esparrua gainditu” egiten duela. “Ondare publiko honetaz, URA Uraren Euskal Agentziak bermatzen du ardura orokorra edo espezifikoa duten erakundeen koordinazioa”. Hots, eskuak garbitzen ditu eta beste alde batera begiratzen du, baina, aldi berean, benetako arazoa agerian uzten du: KOORDINAZIO FALTA.

Sestaok URA seinalatzen duen bitartean, Aldundiak udalen gainean jartzen du erantzukizuna, Barakaldokoan zein Sestaokoan. Tartean, URAk isilik dirau. Honen aurrean, Eguzkik uste du gutxienez udalen erantzukizuna izan beharko lukeela arroaren egoera zaintzeak eta koordinazio lerroak abian jartzeak legez kanpoko hondakin kutsatzaile horiek berehala erretiratzeko, hondakin horiek hor daudela jakinarazi ostean.

WhatsApp Image 2017-08-17 at 22.12.34Herritarrok izan behar al dugu administrazio guztietan aterik ate ibiliko garenok, baten batek “bai, hemen da” esan arte? Koordinazio protokolo bat edukita, ez lukete berehala abian jarri beharko, legez kanpoko isuri kutsatzaile horien berri izan bezain pronto? Berriro diogu, argazki mordoa dugu, hemen ikusgai daudenak: http://eguzki.org/es/2017/08/22/eguzkik-galindo-ibaiaren-egoerari-buruz-ohartarazi-die-barakaldoko-eta-sestaoko-udalei-foru-aldundiari-eta-urari/

Ingurumena babesteaz hitz egiteak eta bi udalerriotan Galindok duen egoera negargarriaren aurrean erakutsitako arduragabekeriak hipokrisia maila handia erakusten dute, eta iduri luke gure agintariek, Atilaren gaur egungo bertsioa balira bezala, igarotzen diren lekuetan porlana eta suntsidura baino ez dutela utzi nahi. Hurrengo belaunaldiek ondare hori dela-eta oroituko dituzte.

EGUZKI (2017/11/16)

 Diputación Galindo 1Diputación Galindo 2

Respuesta Ayto Sestao

EGUZKIk Barakaldoko hiri-zuhaitz guztien egoera egiaztatzea proposatzen du.

WhatsApp Image 2017-10-25 at 12.05.57Urtekoa 100 zuhaitz moztu erdi onartezina da.

Enborren ahulduragatik eta honek hiritarrentzako ekar litzazkeen arriskuengatik Barakaldoko 100 zuhaitz ingururen mozketa hasiko dela dioen urbanismoko, azpiegituretako eta udal zerbitzuetako jakinarazpinaren aurrean, EGUZKIk zuhaitz hauen benetako egoeraren egiatzatzea proposatu du, egoera hau aztertu eta konponbide adostu bat emateko.

Ekologisten kolektiboak informazio gehiago eskatu du zuhaitz hauek duten gaixotasunaren inguruan eta beste formula batzuk aztertu ote diren ere galdetu nahi izan du mozketa ekidin dezaketenak. Zentzu honetan, 2015 eta 2016 urteetan ere zhuaitz kantitate handien mozketak egin zirela azpimarratu du (150 inguru San Barolomen eta beste dozena bat inguru platanero faltsu San Bizente parkean) onddo baten eragina zela eta. Zuhaitz berriak landatze hutsa ez da konponbide efektibo eta definitiboa, bai ordea gastu ekonomiko handia dakarrena.

WhatsApp Image 2017-10-24 at 20.58.05(1)Guzti honengatik, EGUZKIk Jon Andoni Uria, inguru honetako zinegotzi-delegatuari, hiriko zuhaitzen azterketa oso bat egitea eskatu dio, birlandatzeari ekin aurretik, gaixotasun honek gutxien erasaten dien espezie autoktonoak identifikatuz eta birlandatzean batzuk besteekin tartekatuz gaixotasun hauen hedaketa ekiditeko asmoz.

Honetaz gain, kolektiboaren ustez datu guzti hauek eta landatuko diren espezieenak hiritarrei jakinaraiz beharko litzaizkieke, interes orokorrekoak bait dira, izan ere, zuhaitz hauek garrantzi handia dute hiriaren “isla termikoan” eta hiritarrek arnasten duten airearen kalitateraen hobetzean.

SBW_MF405-1171103102200*Gaur egun komunitate zientifiko osoak adierazi du hiriko zuhaitzak erreminta eraginkorra direla hirietako “berotegi efektua”ren aurkako lehian, eta zuhaitz kantitatea ahal bezain beste handitzeko gomendioa egin dute, gauzak honela, duela bi urteko egoera berdinean egoteak eta hemendik urte batzuetara egoera berdina eta zuhaitzen “sakrifizioa” errepikatzeko arriskuak, komuntiate zientifikoak markatutako bidearen kontrako noranzkoan joateagatik, begirada mantenu okerra egiten ari den lorezaintza enpresan jartzea ezinbestekoa da. Hauen ardura duten inguru horretak arduradunen lan arduragabea ahaztu gabe, eragin larriak dakarzkiena gure zuhaitzei eta airearen kalitateari, guzti hau kargu publikoak izanik

WhatsApp Image 2017-11-11 at 15.22.02Azkenik, azpimarratu behar da Uria jaunak bere erantzunean hainbat zuhaitzen mozketaren beharra adierazi duela zuhaitz hauek gaixotasunik eta erortzeko arriskurik ez duten arren. Honek, ekintza arduragabe bat iradokitzen du, gaixotasunaren sendaketarekin zerikusirik ez duena eta beste interesen bat duena. Horregatik, azalpenak eskatzen dizkiegu, azaldutako moduan justifikaezina bait dirudi.

EGUZKI

2017ko azaroaren 12a

Natura Gure Arduraren mezua Iñigo de la Sernari: AHTren lanak geldi! Sen onagatik

P1060378-1

NGAren Komunikatua:

Iñigo de la Serna, Espainiako Sustapeneko ministroaren bisita dela eta, hemen elkartu gara Euskal Y bertan gelditzea aldarrikatzeko. Eraikuntza honetan nahiz eta ia aurrekontuaren erdia gastatu, ez da arrazoia obrak egiten jarraitzeko.

Gaur egun ikerketa bakarrak dio Euskal Y ez litzatekeela errentagarria izango, nahiz eta eraikuntza dohainik izan.

Ginés de Rús, Kanariar irletako Las Palmaseko Ekonomi Aplikatutako katedradunak, AENAko ohiko aholkulariak zera dio: Euskal Y eginda egon arren, hoberena ez erabiltzea dela, errentagarritasun sozioekonomiko ezagatik.

Abiadura Handiko Trenari ez diogu uko egin behar arlo ekonomikoetan bakarrik, baita alor ekologiko eta gizarte arloetan ere. Eraikuntza beraren ekologiaren arrastoak inoiz ez dira ordainduko. Lur zoruaren okupazioa oso nabarmena da, 3.000 hektareatik gorakoa da, lurralde eta udal asko zatituko baititu. Gutxiengo dirudunentzat bideratuta dago, eta ez guztion onurarako.

Ministro jauna etorkizun ekonomiko berrien aurkezpena egitera etorri da. Guk berriz, elkarreratze honetatik mezu hau adierazi nahi diogu: itzul dadila Madrilera zentzu gabeko Abiadura Handiko Tren hau geldiarazteko.

Urkulluri Abiadura Handiko Trena eraikitzeko hitzemandako 3.300 milioi euro behar ditugu, baina ez izugarrizko eta alferrikako obra hau egiteko, baizik eta beste beharrizanak asetzeko, alegia Osasungintza, Hezkuntza eta hainbat giza premiak.

Joan zaitez mezu honekin Madrilera Ministro jauna!

NATURA GURE ARDURA