Ozeanoen inguruko kezka nazioartean

ozeanoak 2015 irailaIturria: Argia.

Ozeanoen egoeraren ebaluazio sakona egin du NBEk lehen aldiz, eta egoera larria dela azpimarratu dute: “Ozeanoen eta itsasoko biziaren suntsiketarekin amaitzeko denbora amaitzen ari zaio munduari”.

Ikerketaren arabera, ozeanoen erabilpen jasangarria ez da gizakiaren jarduerak koherenteki egin arte. Gizakiak itsasoan duen eragina jada ez da “garrantzi txikikoa” ozeanoen eskala globalean, NBEk ateratako datuen arabera.

Txostenak lehen aldiz kimikaren, biologiaren, ekonomiaren, fisikaren eta soziologiaren esparruko adituen ezagutzak bildu ditu, perspektiba global eta integratu bat emanez ikerketari. Mundu osoko 600 zientzialari baino gehiago aritu dira ozeanoak, bere fauna eta flora eta gizakiak berarengan duen eragina aztertzen.

NBEren arabera, lurreko eremuaren %70 hartzen dute ozeanoek, eta 3.500 milioi pertsona baino gehiagok jasotzen dute beharrezko elikadura, energia eta diru-sarrera bertatik. Klima aldaketan, pobrezian eta elikagai eta energia segurtasunean berebiziko garrantzia dute itsas-eremu babestuek, erakundeak adierazi duenez.

Egoerari aurre egiteko, ekainean onartu zuen NBEren Asanblada Orokorrak itsasoko biodibertsitatea babesteko nazioarteko ituna osatzea. Ituna onartuko balitz, mundu mailan ozeanoen kontserbaziorako egin den modu honetako lehena litzateke.

Hondakinak erraustearen kontrako giza katea egin dute Kontxako hondartzan

errausketa ez 2015 iraila

Berriatik hartutako argazkia (2015-09-14)

Iturria: Berria.

11:30ean, 300 lagun inguruk osatu dute katea, Errausketaren aurkako Koordinadorak, Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek deituta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan errauste planta eraikitzeari berrekiteko asmoa duela-eta, horren aurrean desadostasuna agertzeko elkartu dira Kontxako hondartzan, badian estropadak zirela baliatuz. 

Talde horien arabera, aldundiak aurrera eraman nahi duen hondakin politikak “talka egiten du Europako Parlamentuan 2015eko uztailaren 9an onartutako erresoluzioarekin. Bertan esaten denez lehentasuna ematen zaie murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari eta debekatu egiten da birziklagarri edo konpostagarri diren hondakinak erretzea”.

Koordinakundeko bozeramaile Maria Luisa Sanchezek jakinarazi du galdeketa bat antolatzen ahaleginduko direla, herritarrek proiektu horren aurrean duten iritzia ezagutu dadin.

“Errauste planta honek, oso garestia izatez gain (500 milioi euro), elektrizitate ekoizpen txiki bat lortzeko CO2 kopuru handia botako du eguratsera, osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarri diren nitrogeno oxido, dioxina, eta abarrekin batera”, ohartarazi dute.

 

Karraspio proiektoa bertan behera geratu da.

Mendexa

  MENDEXA. Zoritxarrez alako albiste onak gitxi eukitzen dugu. Epaitegi Gorenak ere agindu du Karraspio hondartza inguruan egin nahi zuten proiektoa ezin dela aurrera eraman, bertan 24 etxebizitza 2 bloketan banatuta eta aparkalekua egin nahi zuen promotora pribatu batek.

 

KARRASPIO INGURUA PORLANEZ BETETZEKO PROIEKTUA BERTAN BEHERA GERATU DA  HERRITARREN LANARI ESKER.

 

Proiektu honen bidez, promotore pribatu batek Karraspio inguruan aparkalekua eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa agertu zuen, eta, Mendexako Udalak eta Aldundiak babes osoa eman zioten hasiera-hasieratik.

 

Promotoreak 24 etxebizitza eraiki nahi ditu Karraspio gainean, eta horren truke 180 autorentzako aparkalekua egiteko lurra eskaini du. Baina, norentzat izango dira etxebizitzak? Noren mesederako? Zein eratako etxebizitzak izango dira? Herritarren poltsikoetarako? Gainera, eta larriena, babestutako gune horretan zeuden zuhaitzak ere moztu egin dira 2003-2013 urteen artean lurra soiltzeko helburu bakarrarekin (delitu ekologikoa).

 

Bestetik, argi dago 180 aparkaleku egiteak ez dituela aparkatzeko arazoak konpontzen. Lekeitioko irteeran badaude aparkalekuak trafikoaren arazoari irtenbidea emateko, eta orain Karraspio hondartzan beste aparkaleku bat egiteak, inguruneari sekulako kaltea egiteaz gain, trafiko gehiago ekarriko luke hondartzara eta arazoa handiagotu. Horren aurrean guk kalterik txikiena egingo duten alternatibak aztertzea proposatzen dugu: garraio publikoan hobekuntzak egin, autobus lantzaderak jarri…

 

Proiektu honen guztiaren helburua zein den ikusteko ez da betaurreko berezirik behar: promotore pribatu baten negozioa. Harrigarriena da Udalak eta Diputazioak promotore pribatu horrek aurkeztutako proiektua azken muturreraino defenditu dutela.

 

Proiektua gelditzeko bide luzea egin dugu 2011tik hona. Batetik, ikusita gure alegazio eta kexak ez zirela kontuan hartzen, epaitegietara jo behar izan dugu eta administrazioaren aurrean kontentziosoa jarri. Bestetik, era askotako ekintzak antolatu ditugu gure aldarrikapena kaleratzeko: hitzaldiak, ibilaldia, antzerkia, barazkien salmenta, panel informatiboak, elkarretaratzeak, auzo-lana, sinadura bilketa…

 

SOS KARRASPIO izeneko mahaian biltzen izan diren talde eta herritarren lana ezinbestekoa izan da egitasmoa gelditzeko (auzokoak, Gu behintzat oinez herri plataforma, Ekozain talde ekologista, Lekitxo bizirik, Mendexako Bildu, Lekeitioko Bildu, Lekeitioko Aralar…), baita gerora, sinadura emanez edo ekintzetan parte hartuz, atxikimendua adierazi duzuen eskualdeko mendi talde (Lumentza, Aurrera, Artibai), talde ekologista (EGUZKI, Ekologistak martxan), eta makinatxo bat lagunen ekarpena ere. ZORIONAK DANORI.

 

Auzi hau irabazi dugu, baina aurrerantzean ere adi jarraitu beharko dugu gure ingurunearen defentsan.

 

Epai honek erakusten digu zaila dirudien arren, herritarrok elkar hartuta, guztion lanarekin, gauza handiak lor ditzakegula.

 

ZORIONAK DANORI !!!

 

SOS KARRASPIO  MAHAIA

 

 

 

KARRASPIO INGURUAN ETXEAK EGITEKO PROIEKTUA

 

KRONOLOGIA:

 

2002-MAIATZEAN.Promociones Ichaso Aldegui , S.L.  promotore pribatuak  Vista Alegre inguruan 10 etxebizitza eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, udalarekin hitzarmena sinatzeko proposamena egin zuen aparkaleku bat eraikitzeko terrenoaren lagapena egiteko era berean.

2002- ABENDUA.Mendexako Udala eta Promociones Ichaso-Aldegui, S.L. enpresaren artean izenpetutako hirigintza hitzarmenaren ondorioz, Mendexako arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Karraspioko lur-zoru ez urbanizagarrian, Promociones Ichaso-Aldegui, S.L. enpresak aurkeztu zuen.

 

Aldaketa puntual honen bitartez 2 exekuzio unitatearen redelimitazioa eta Vista Alegre kontsolidatutako ordenazio bereziko eremua arautuko dira, eta baita Mendexako hiri-zoruko 7 exekuzio unitate berriari dagozkion ordenazioa, gestioa eta jabeen kargurako terrenoen lagapena ere.

 

Mendexako Udalak  Mendexako arau subsidiarioen aldaketa puntuala onartu zuen HASIERAZ? Karraspioko lur-zoru ez urbanizagarrian.

 

2003 – APIRILA.Mendexako Udalak Arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Karraspioko lur-zoru ez urbanizagarrian,  behin-behinean onartu zuen.

 

2003- URRIAN.Eusko Jaurlaritzako  Lurralde Antolamendu eta Ingurumena Sailak, AURKAKO TXOSTENA idatzi zuen.

Urriaren 21eko 1019/2003 FORU AGINDUA. BFAk Mendexako Arau Subsidiarioen aldaketaren behi betiko onespena ukatzen zuen Karraspioko lurzoru ez urbanizagarrian.

 

2010-ABUZTUA.Promociones Ichaso-Aldegui , S.L. enpresak Mendexako Karraspio inguruan Arau Subsidiarioak aldatzeko ECIA aurkeztu zuen.

 

2010- AZAROA.Promociones Ichaso-Aldegui , S.L. enpresak Mendexako Karraspio inguruan Arau Subsidiarioak aldatzeko  PROIEKTUA aurkeztu zuen.

 

2011- URTARRILA.Mendexako Batzorde Kudeatzaileak Mendexako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, HASIERAZ? ONARTU zuen.

 

2011- APIRILA.Alegazioak aurkeztu zituzten:auzokoherritarrak, Lekitxo 2020 Auzo Elkartea, Lekeitioko Udala, Mendexako Gu behintzat oinez herri-plataforma, Mendexako Ezker Abertzalea, Ekozain talde Ekologista.

 

2011- MAIATZA. Mendexako Batzorde Kudeatzaileak Mendexako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, BEHIN-BEHINEAN ONARTU zuen.

 

2012 URTARRILA.Lea-Artibaiko Udalak mozioak onartu zituzten  LURRALDE ANTOLAKETA JASANGARRI BATEN ALDE.  Lekeitio, Ondarroa, Markina, Aulesti .  BFAra, EJra eta Europako Parlamentura idatziak bidali zituzten hartutako erabakien berri emanez eta ingurua babesteko legedia indartzeko eskatuz.

 

 

 

2012 MARTXOA.Martxoaren 19ko 2037/2012 FORU AGINDUA, Behin betiko onesten da Mendexako arau subsidiarioen Vista Alegre unitateari dagokion aldaketa puntuala. Honako  alderdi hauek zuzenduta:

1. Birsailkatu nahi diren lurrek urbanizaezin izaten jarraitu behar dute.

2. Eraikuntzaren solairu kopurua murriztu beharko da, gutxienez solairu bat kenduz, eta ahalik gehien murriztuko da oinplanoko okupazioa ere.

 

3. Eraikigarritasuna parametro bakar baten bidez ezarriko da, inor nahastu ez dadin.

 

4. Ingurumen eraginari buruzko behin betiko txostenarekin bat etorriz, babesteko arauak erantsiko zaizkio hirigintzako agiriari.

 

5. Aldaketaren edukian zonatze akostikoa jaso beharko da.

 

6. Hiri lurzoruaren barruan, gehienez %6ko malda izango duten ibilbideak aurreikusi beharko dira.

 

 

 

2012 APIRILA.Mendexako Udalak, egin beharreko zuzenketak egin ostean, Arauen Aldaketarako Testu Bateratua bidali zuen BFAra.

 

2012- EKAINA.Lekeitioko Udalak  karraspio inguruko arauen aldaketaren inguruan errekerimendua aurkeztu zuen BFAn.

 

2012-EKAINA.KARRASPIO SOS PLATAFORMAko partaideak  errekurritu egin zuten FORU AGINDUA. Mendexako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala onartzen zuena.

 

2012-ABUZTUA.Mendexako udalak  Epaiketan parte hartzea erabaki zuen. Vista Alegreko exekuzio unitatearen aurkako 532/2012 auzi-errekurtsoaren aurrean prozeduran parte hartzea.(450 euro prokuradorea  + 5.600 euro abokatua )

 

2012- URRIA.BFAk  Lekeitioko Udalak martxoaren 19ko 2037/2012 Foru Aginduaren aurka egindako errekerimendua ezestea erabaki zuen.

 

Lekeitioko Udalak errekurtsoa  jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan , BFAren erabakiaren aurka.

 

Mendexako Udalak errekurtso honetan parte hartzea erabaki zuen 2013-otsailean . ( gastuak : 3.600 euro abokatua ).

 

2013-MAIATZA.KARRASPIO SOS plataformako kide batek salaketa jarri zuen proiektuaren inguruan 2003-2013 urte tartean zuhaitzak moztu zirelako, babestutako gunea da.  DELITO EKOLOGIKOA.  BFAko artxiboetan dauden argazkiak froga, zuhaitzak urtetik urtera desagertzen.

 

2013- URRIA.BFA-ren erantzuna JARRITAKO DELITO EKOLOGIKOAREN SALAKETAri  erantzuna ez dela  gune babestua.

 

2013-URRIA.EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bertan behera gelditzeko foru Agindua agindu zuen. Onartutako arrazoiak:

 

1- Ezin daiteke aldaketa puntual baten bidez  proiektu hau onartu. 8 urte pasa dira Arauak onartu zirenetik eta proiektu honetan % 20tik gorako eraikuntza gehikuntza planteatzen da.

 

2- PTSak debekatutako tokian planteatzen da aparkalekua.

 

2013-AZAROA.BFAk errekurridu egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia.

 

2014-MARTXOA EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen onartu Lekeitioko Udalak jarritako errekurtsoa.

 

2015-UZTAILA.Epaitegi Gorenak BERRETSI du bertan behera gelditu behar dela Mendexako Arau Subsidiarioak Karraspion aldatzeko proiektua onartzen duen FORU AGINDUA

 

 Zaindu dezagun kostaldea.

 

 

 

Irailaren 14ean bizilagunen eta elkarteen Asanblada: Metroa Donostian?

donostiako metroa asanblada 2015 irailaDatorren irailak 14 astelehenean, Donostiako bizilagunen eta elkarteen Asanblada egingo da, gure hirian Metroa eraikitzeko proiektua dela eta, egitasmo hori gelditzearen alde herri-ekimena sustatzeko. Helburu hori aurrean, pertsona eta talde guztiei dei egiten diegu asteleheneko batzarrera biltzeko, Amara Zaharreko “karmeliten” parrokiako zine aretoan egingo delarik, arratsaldeko 7etan (areto hori EuskoTren geltokiaren parean dago, Easo eta Pedro Egaña kaleen izkinean).

 

Metroaren gaia dela eta, gure ustez Donostiarako neurriz-kanpoko garraio sistema baten aurrean gaude, aipagarria delarik Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburuak berak 2013 urtean Metroaren proiektua “faraoniko”tzat jo zuela. Egitasmoa oso ezatabaidagarria da, bai obraren konplexutasun teknikoa eta tamainarengatik (hiriko eta Kontxako zorupea zulatzea dakar), kostu ekonomiko altuarengatik (175 milioiko aurrekontua), nahiz eraikuntza-lanen iraupen luzeagatik (lau urtez gutxienez jasango ditu hiriak obra horiek). Honi dagokionean, Metroaren egitasmoak sortarazten dituen galderak, kezkak eta kritikak askotarikoak dira: bai hiri-ondarean eragingo lituzkeen arrisku eta kalteengatik; bai hirigintzan, ingurumenean eta arlo sozio-ekonomikoan lituzkeen odorioengatik; bai erakaikuntza-lanen kostu handiaz gain azpigitura horren mantenimenduan eta funtzionamenduan egin beharreko gastuen inguruko azterketa gabeziagatik; eta bai Donostian garraio sistema alternatibo askoz ere malguagoak eta merkeagoak sustatzeko dauden aukerak baztertuz lurrazpiko Metro bat eraikitzeko erabakian antzematen den justifikazio faltarengatik. Guzti horrek halako azpiegitura baten beharrizana zalantzan jartzera darama (esan behar da egitasmoak modu kontraesankorrean bi geltoki berri besterik ez dituela aurrikusten, hirugarrena Amaran egun dagoenaren ordezkoa baita), baita plan horren atzean dagoen hiri ereduaz galdegitera ere. Bien bitartean,Eusko Jaurlaritzak Metro egitasmo zalantzagarri honen gaineko erabakien inguruan azken hileotan informazio eta partehartze publikoa larriki murrizten duen prozesu hermetiko bat abian jarri duela bistan dago. Horrenbestez, gure ustez erantzun sozial indartsua bultzatu behar dugu egitasmo hori gelditze aldera, Donostialdearako gehien egokitzen den garraio ereduaren nahiz hiri ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin.

.

Hori denagatik, irailaren 14ko batzarran zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Asanblada honetan, Donostiako hainbat bizilagunek eta elkartek joan den uztailaz geroztik abian jarri dugun ekimenaren berri eman nahi dugu, informazioa eta iritziak trukatu, eta Metroaren proiektua gelditze aldera aurrera begirako proposamenak eztabaidatu.

 

Bestalde, afera honen inguruan azterlari independienteek duten iritzia ezagutu asmoz, irailak 15 asteartean, Koldo Mitxelenan “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa” izenburupean antolatu dugun hitzaldira etortzeko gonbita egiten diogu halaber jende guztiari. Arratsaldeko 7etan hasiko den hitzaldi honetan, Ander Gortazar arkitekoak azalduko du zergatik uste duen Metroa ez dela irtenbidea, eta zeintzuk diren eraginkorragoak iruditzen zaizkion estrategia alternatiboak.

 

Beraz, zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu, baita nahi duenak gurekin harremanetan jartzea ere: Email:satorralaia@gmail.com

Donostiako hainbat bizilaguneneta elkarteen ekimena

Ernesto Gasco intsumisoa bihurtu da kostaldeko legediarekin

ondarreta 2015 irailaLas piedras de Ondarreta han vuelto a ser noticia porque han aflorado de nuevo apenas unos días después de que el concejal Ernesto Gasco saliese en los medios colgándose la medalla de que hubiesen desaparecido, gracias, cómo no, a su extraordinaria diligencia, que le ha llevado a ordenar la retirada este verano de hasta 850 toneladas. Pero han vuelto a ser noticia también porque ha trascendido que esa retirada no ha contado con la preceptiva autorización del Servicio de Costas, que, además, ha advertido de que la intervención podría ser incluso contraproducente.

Y, por aquello de que el Pisuerga pasa por Valladolid, nos ha venido a la memoria que no es la primera vez que Gasco ningunea la Ley de Costas. En 2012, cuando era viceconsejero de Transportes del Gobierno de Patxi López, llegó a adjudicar la ejecución de dos tramos del Metro y, todavía en diciembre de 2012, cuando las elecciones habían dado ya la mayoría al PNV, balizó una zona de la Avenida de Zarautz, pretendiendo hacer ver que el inicio de las obras era inminente. Sin embargo, una de las primeras cosas que hizo el Gobierno de Urkullu fue paralizarlas. Entonces trascendió que los proyectos estaban inconclusos y que faltaban numerosos trámites, entre ellos, la autorización de Costas. Porque, digámoslo de paso, el proyecto del Metro afecta al dominio marítimo-terrestre en general y también al subsuelo de la propia playa en particular, concretamente en las inmediaciones de La Perla. Por cierto que esa adjudicación “en falso”, solo explicable por razones electorales, nos va a costar unos cuantos millones de euros a los contribuyentes.

plano metro concha 2015 iraila

En fin, que Gasco es un insumiso reincidente a la Ley de Costas. En el caso concreto de Ondarreta, queremos suponer que el Servicio de Costas prepara ya el correspondiente expediente sancionador contra el Ayuntamiento, porque no podemos ni imaginar que cualquier otro que introdujera sin autorización maquinaria pesada en el dominio marítimo terrestre y extrajese 850 toneladas de cualquier material saliese impune.

Por cierto, Gasco no parece suficientemente satisfecho con la “hazaña”, y pretende repetir la acción esta vez a finales de mes. Mucho bla,bla, bla pero todavía no se ha atrevido a decir cuánto nos está costando a los donostiarras la broma. ¿Transparencia? ¿Qué es eso?

Itsasoa zaborrez betetzen da Lekeitioko jaietan

Lekeitioko jaietan, eta batez be antzar egunean, sortzen den zabor askok uretan amaitzen du, eta itsasoa kutsatzen du. Gure itsasoak zabortegi bihurtzen ari dira!

Lekeitio, zarama portuan  6-9-2015

Halako egoerak ez errepikatzeko, neurriak hartu behar dituzte udalak, taldeek eta herritarrek:

  • Udalak edukiontzi gehiago ipini behar ditu hondakinak bota eta birziklatzeko.
  • Jendeari edukiontzi horiek erabili behar dituela gogora arazi behar zaio, kartelen bidez, megafoniatik…
  • Lurrean lagatzen diren hondakinak uretara ez jausteko, udalak sareak ipini behar ditu (urteren batean ipini izan dira txosnetako barandan).
  • Uretara jausten diren hondakinak jasotzeko txalupa bereziak egokitu behar dira (Ondarroako portuan dago halako bat, eta Lekeition erabili daiteke jaietan).
  • Txosnek aspaldi hartu zuten edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko erabakia. Ohitura hori herri guztira zabaldu behar da. Zaborra eta kristalak gutxituko dira.

Ondo pasatzea eta garbi jokatzea posible da, neurriak ipintzen badira eta jendeak arduraz jokatzen badu.

Lekeitio, zarama portuan,2  6-9-2015

Irailak 15ean Donostiako metroari buruzko hitzaldia

Donostiako metroa 2015 irailaHITZALDIA: “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa”.

 

HIZLARIA: Ander Gortazar Balerdi – Arkitektoa.

 

EGUNA ETA TOKIA: Irailak 15 asteartea, 19’00etan Koldo Mitxelenan.

GAIA: Donostialdeko Metro pasantearen proiektuak berriro eztabaida piztu du. Hitzaldi honetan, Ander Gortazar arkitekoak azalduko du, UPCko hirigintzako master amaierako lanean oinarrituta, zergatik uste duen Metroa ez dela irtenbidea, eta zeintzuk diren eraginkorragoak iruditzen zaizkion estrategia alternatiboak.

ANTOLATZAILEA: Metro proiektua gelditzearen aldeko Donostiako hainbat bizilagunen eta elkarteen ekimena.

Ondarreta hondartzako harriak kentzeko lanak baimenik gabe egin ziren

Como desde un principio intuíamos, la retirada de piedras en Ondarreta se ha realizado sin el pertinente permiso del Servicio de Costas. Vamos, ha sido una actuación NO legal, muy cara, inútil y si nos descuidamos perjudicial para la dinámica de la playa.

Ondarreta hondartza Costas NO autoriza quitar piedras 2015 iraila

Como has podido comprobar en el documento superior, la solicitud de permiso se realizo después de iniciarse las obras, Costas puso en duda la actuación y solicitó más información. Aún y todo el Ayuntamiento siguió adelante con su plan, retirando piedras, que a los 5 días de finalizar la actuación han vuelto a aflorar.En definitiva, que al actual Ayuntamiento se la pela la legislación, tanto la de Costas como la de adjudicación de obras. Este es el “nuevo” estilo” del Ayunta.donostiarra.La que nos espera.

Errausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako

Errausketarik-ez-3-aurkezten-2015 irailaIturria: Argia.

[Pello Zubiria Kamino] Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako -Kontxako estropaden finaleko eguna- giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean. Deialdia honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS eta Gazte Abertzaleak.

Antolatzaileek prentsaurrekoan, Usurbilgo Noaua astekariak bildu duenez, esan zuten: “Hondakinen tratamendua errausketan oinarritu nahi badute, Foru Aldundi eta udal berriek herritarrak aurrez aurre izango dituzte, kalean aurre egingo diegu, baina Europako Parlamentuko Erresoluzioaren izenburuak dioen moduan “ekonomia zirkular bateranzko bidean” aurrera egin nahi badute, jendearen aldetik laguntza izango dute eta Gipuzkoa eredugarri izango da baita eremu honetan ere”.

Antolatzaileek Gipuzkoako gizarteari egin diote dei: “Pertsona, jendarte, ingurugiro osasuntsua gauzatzearen alde baldin bazaude, Donostiako estropadetako bigarren igandean Kontxan daukazu zure lekua”.