All posts by Donostia

Ez galdu “Turismoak” erakusketa bisitatzeko aukera

“Ez konparatu Donostia Bartzelonarekin, mesedez!”, entzun dugu hamaika aldiz turismoaz ari garela. Konparatu ez, baina handik datorren doinua ez zaigu guztiz arrotza egiten (ARGAZKIA: Eduardo Chibasen “Bye bye Barcelona” filmaren irudi bat).

Irailaren 30era arte, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean bada turismoak kezkatuta dagoen inork ikusteko aukera pasatzen utzi beharko ez lukeen erakusketa bat. “Turismoak” du titulua, eta azpititulua, berriz, “Bidaiaren masifikazioak eragindako gizarte eta hiri aldaketa”.

Erakusketa honek aukera bikaina eskaintzen du turismoaren inguruko gogoeta egiteko ez ezik hainbat ondorio ateratzeko ere.

Adi: gogoeta egiteko aukera eskaintzen du turismo masifikatuaren “biktima” gisa, baina baita “borrero” gisa ere. Izan ere, gutxi edo asko, denok gara turistak (beraien burua bidaiaritzat edo erromestzat dutenak barne).

Mursi herria Etiopian bizi da. Herri horretako emakumeen irudiak oso deigarriak dira ezpainak plateren bidez handitzen dituztelako. Turistekin duten harremanaren berri ematen duen film holandesak zer pentsatua emango dizu, seguru (ARGAZKIA: "Framing the other" lanaren irudia).

Mursi herria Etiopian bizi da. Herri horretako emakumeen irudiak oso deigarriak dira ezpainak plateren bidez handitzen dituztelako. Turistekin duten harremanaren berri ematen duen film holandesak zer pentsatua emango dizu, seguru (ARGAZKIA: “Framing the other” lanaren irudia).

Erakusketa honetan den-dena iruditu zaigu interesgarria, baina, zerbait nabarmentzekotan, ikusentzunezkoak nabarmenduko genituzke, ezbairik gabe.

Kontuan izan:

– Erakusketak azaleratzen dituen gogoetak, arte garaikidetik abiatzen badira ere, edonoretzat dira ulergarriak. Beraz, ez geratu erakusketa bisitatu gabe den-dena “behar bezala” ulertuko ez duzun beldur.

– Denboraz joan, goizpasa edo arratsaldepasa egiteko prest. Izan ere, eta ikusentzunezkoen luzerari soilik erreparatuta, bizpahiru ordu, behintzat, beharko dituzu. Eta hori ikusentzunezkoak oso-osorik ikusi gabe.

– Bisita-orduak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astearte eta larunbat bitartean.

– Sarrera doan.

Gurutzontziek venezian duten inpaktua irudietan islatu du Berengo-Gardinek Hona hemen irudietako bat.

Gurutzontziek venezian duten inpaktua irudietan islatu du Berengo-Gardinek Hona hemen irudietako bat.

Kutsadura berriz ere Ondarretan

ondarreta4Bandera horia, “kontuz bainatu beharra” dagoela adierazten duen seinalea, berriro nagusi izan da gaur Ondarretan, Tenis aldean. Arrazoia izan da, ezbairik gabe, analisietan berriro kutsadura fekala aurkitu izana. Gogoan izan joan den astean ere horixe bera gertatu zela.

Aste honetakoa da aurten atzeman den hirugarren kutsadura-kasua; iaz, berriz, 5 izan ziren. Kasu hauek agerian uzten dute Ondarretan badela oraindik konpondu gabe dirauen saneamendu-arazo bat. Horren isla baino ez dira analisiak.

Beraz, Udalak kutsadura-iturria aurkitu eta konpondu egin behar du. Eta, bitartean, naturaltasunez eta taxuz informatu egin behar ditu herritarrak, hauek nola jokatu erabaki dezaten. Aldiz, egin behar ez duena da arazoari garrantzia kentzen saiatu, Hondartza zinegotzi Miguel Angel Diezek joan den astean egin zuen bezala.

Izan ere, paradoxa galanta gertatzen ari da. Kutsadura bene-benetako arazoa da, pertsonen osasunerako zein ingurumenerako kaltegarria delako. Baina kutsaduraz zenbat eta gutxiago hitz egin, hainbat hobe, eta, hitz egiteko beste erremediorik ez dagoenean, joan den astean gertatu zen bezala, garrantzia kentzen saiatzen da. Harrien arazoa, berriz, gehienez ere erosotasun-kontua da, ez osasun-kontua, eta, hala ere, sekulako baliabideak eskaintzen zaizkio, bisita gidatuak eta guzti.

EGUZKI, 2017ko iraila

ondarreta3

Bainulariek hainbat hondartzatan sumatu dituzten azkurak alga-ugaritze kaltegarri baten ondorio omen dira: eta ez zuten horren berri emateko asmorik?

Eguzkik Kontxan sumatu zituen azkurak, baina ondoren jakin da beste hainbat hondartzatan ere gertatu direla.

Eguzkik Kontxan sumatu zituen azkurak, baina ondoren jakin da beste hainbat hondartzatan ere gertatu direla.

Zergatik ematen dute azkura Kontxako urek?, galdetu zuen asteazkenean Eguzkik prentsa-ohar baten bidez. Bada, Donostiako Hondartza zinegotzi Miguel Angel Diezek eman duen erantzunaren arabera, alga-bloom bat izan delako, hau da, hitz lauz, ALGA-UGARITZE KALTEGARRI BAT izan delako (1). Diezen baieztapenak Eusko Jaurlaritzaren informazioren batean omen du oinarri.

Gauzak horrela, honako galdera berri hau egin beharrean gaude: eta, alga-ugaritze kaltegarri bat bazegoela jakinda, Eguzkik galdetu arte, ez zuten jendeari informazioa emateko asmorik?

Are gehiago kontuan izanda fenomenoa nahiko zabala izan dela, bai geografia aldetik, bai denbora aldetik. Izan ere, geografiari dagokionez, Kontxan ez ezik Deban eta Mutrikun ere sumatu da, Diezek esandakoaren arabera. Baina Eguzkikook Ondarroako testigantzak ere baditugu. Horrek adietzera ematen digu oso litekeena dela hondartza gehiagotan ere sumatu izana. Denborari dagokionez, berriz, eta betiere Diezek esandakoaren arabera, ugaritzea larunbatean gertatu zen, eta, hala ere, Eguzkikooi galdera egitera bultzatu gintuzten kexak asteartekoak izan ziren.

Beraz, gure ustez, Eusko Jaurlaritzak (Osakidetzak?) publikoki azaldu behar du zer gertatu den. Idatziz ere eskatuko diogu alga-ugaritze horri buruz duen informazioa. Baldin badu, behintzat, Diezek adierazi bezala.

Badirudi (hori sumatzen dugu guk, behintzat) agintari batzuek hainbat informazio “alboratzeko” joera dutela, herritarrok “alferrik ez aztoratzeko” aitzakian. Bada, gure ustez, joera horrexek sortzen ditu aztoramen eta mesfidantza gehien. Horren adibide hauxe izan daiteke. Izan ere, gure hondartzetan alga-ugaritze kaltegarri bat bazegoela jakin dugu baten batek, kasu honetan Eguzkik, inguruan jende pilo bat azka egiten ikusi ondoren, zerbait gertatzen ari ote den galdetzera animatu delako.

Baldin eta Jaurlaritzak alga-ugaritze honi buruzko informazioa badu, eman egin behar du. Herritarron eskubidea da, are gehiago kontuan izanda osasunean eragina izan dezakeela. Gainera, fenomeno hauen inguruko pedagogia egiteko aukera ona ere bada, are gehiago kontuan izanda fenomeno hauek hemendik aurrera gero eta ugariagoak izango omen direla.

Eta behar bezalako informazioa jaso ondoren, norberak erabaki dezala aztoratzeko arrazoirik badagoen eta bainatzen jarraitu behar duen ala ez.

ONDARRETAN BADA KUTSADURA-ARAZO BAT

Eguzkik asteazkenean plazaratu zuen oharrean, azkurak ez ezik Ondarretan, Tenis partean, bandera horia zegoela ere aipatu zuen, zergatik eta asteleheneko ur-analisietan berriro jatorri fekaleko kutsadura atzeman zutelako. Horren ondorioz, bainuaren kalifikazioa “libre” izan ordez, “kontuz bainatu beharrekoa” zen. Eguzkik oharrean espresuki azaldu zuen ez zekiela azkuren eta Ondarretako kutsaduraren arteko loturarik ote zegoen, eta, hain justu, horrexegatik azalpenak eskatu zituen.

Alfonso Diez zinegotziak informatu du asteazkenean egindako kontraanalisian ez dutela kutsadura-zantzurik aurkitu; beraz, berriro ere bandera berdea da nagusi Ondarretan, baita Tenis partean ere. Oro har, egoerari larritasuna kentze aldera mintzatu da Diez. Bada, guk egoerari ez diogu emango ez kenduko larritasunik; guk soil-soilik egiaztatzen dugu Ondarretan badela konpondu gabeko kutsadura-arazo bat, nahi baino sarriago analisietan islatzen den bezalaxe. Iaz bost kasu izan ziren; aurten, berriz, bi, eta ez bat, portzierto, Diezek adierazi bezala. Dudak baditu, erreparatu diezaiola maiatzren 29ko analisiari.

Ondarreta gaur: bandera verdea berriz ere nagusi da hondartza osoan.

Ondarreta gaur: bandera berdea berriz ere nagusi da hondartza osoan, astelehenean atzemandako kutsadura-kasuaren ondoren.

Gaurkoz bukatu aurretik, zerbait postiboa: iaz, zinegotziak ukatu egin zuen Ondarretan kutsadura-arazo “estruktural” bat zegoela, eta esan zuen kutsadura hori badian ainguratutako ontzien deskargen ondorio zela; aurten, berriz, aitortu du Ondarretan badela kutsadura-arazo “estruktural” bat, badela kutsadura-iturri bat, Udalak bilatu baina oraindik aurkitu ez duena. Arazo bat konpontzen hasteko, lehendabizi arazo bat badagoela onartu egin behar da. Beraz, bada zerbait.

EGUZKI, 2017ko iraila

(1) Diezek erabili duen hitza, bloom, bati baino gehiagori zeharo arrotza egingo zaiona, fenomenoari ingelesez ematen dioten izendapenetik eratortzen da: Harmful Algal Bloom. Eta zer esan nahi du horrek, zehatz-mehatz? Horixe, ba: alga-ugaritze kaltegarria.

Erraustegiaren kontrako txanpa berria, irailaren 10ean

I10-giza-katea-1[1]Irailaren 10ean, osasunaren aldeko eta Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren kontrako giza kate bat egingo da Kontxan, urtero bezala, Donostiako estropadetako ohorezko tandarekin batera. Hitzordua 11.30ean izango da, hondartzara jaisteko lehenengo arranplan. Hona hemen gaur bertan prentsaurrekoan aurkeztu den mobilizazio honi buruzko xehetasun gehiago:

http://erraustuez.org/eu/2017/08/31/irailaren-10ean-osasunaren-alde-eta-erraustegiaren-aurkako-giza-katea-kontxako-hondartzan/#more-2757

Zergatik ematen dute azkura Kontxako urek?

Ondarretan kutsadura-kasuak ez dira ezohikoak. Iaz 5 erregistratu ziren eta aurten, berriz, momentuz, 2, guk dakigula, behintzat.

Bandera horiak seinalatu du gaur Tenis aldean kontuz bainatu beharra zegoela. Ondarretan kutsadura-kasuak ez dira ezohikoak. Iaz 5 erregistratu ziren eta aurten, berriz, momentuz, 2, guk dakigula, behintzat.

Azken egunotan, zehatz-mehatz astelehen 28an eta astearte 29an, asko izan dira Kontxako eta Ondarretako uretatik atera ondoren azkura sumatu dutenak.

Gurutze Gorriko sorosleek ere badute azkura horien berri.

Egun horietan, badiako urak garden-gardenak zeuden, eta agerian, behintzat, ez zegoen marmokarik. Hala ere, ezohiko azkura.

Gaur asteazkenean, hilak 30, Ondarretan, Tenis aldean, bandera horia jarri dute. Astelehenean hartutako ur-laginaren analisietan kutsadura atzeman eta, horren ondorioz, bainua libre izan ordez kontuz hartu beharrekoa da. Hortaz, bandera horia.

Ez dakigu egunotan sumatu dugun azkura eta analisietan atzemandako kutsadura zuzen-zuzenean lotuta dauden, baina garbi dago egunotan zerbait gertatu dela.

Horregatik Udalari azalpen bat emateko eskatzen diogu. Aldez aurretik esan nahi dugu ez dugula ontzat emango edozer azalpen; adibidez, ez dugu ontzat emango  egoera itsasontziren batek ur beltzak badian bertan deskargatu izanaren ondorio dela dioen azalpena, afektatutako ur kopuru eta zabalera handiegia delako.

Ondarretako uretan, batez ere Tenis aldean, kutsadura sarri atzematen da. Iaz, 5 aldiz; aurten, 2 (guk dakigula, behintzat). Garbi dago ez dela arazo puntuala, estrukturala baizik. Konpondu egin behar da.

Baina oraingoan, arazoak, Ondarretan ez ezik, Kontxan ere sumatu dira, ezohiko zerbait gertatu den seinale. Horregatik Udalari ahal den azalpenik argiena emateko eskatzen diogu.

Ondarretako harrien kontura, kaparrada galanta ematen ari da Udala. Uraren kalitateak hainbeste, behintzat, mereziko du, ezta? Azken batean, uraren kasuan, harrienean ez bezala, herritarron osasuna eta segurtasuna jokoan daude.

Donostiako EGUZKI

San Martzial kalean badugu ostalaritza iraunkorraren adibide ederra

hosteleria sostenible[1]Egunotan, ustezko “turismofobia” dela eta, hamaika aldiz entzun dugu agintarien eta lobby turistikoaren nagusien ahotatik Donostiako turismo eta, ondorioz, ostalaritza iraunkorra dela.

Horren adibide garbia izan daitezke, beharbada, atzo San Martzial kalean atera genituen argazkiak. Izan ere, horietan ikusten den terraza ere iraunkorra da, iraunkorki ezarrita dagoelako bidegorriaren gainean.  

Beraz, txirrindulari maiteok, hemendik aurrera oinezkoekin ez ezik terrazekin ere elkarbizitzen ikasi beharko duzue.

Eta, honen aurrean, non daude Gune Publikoetako eta Mugikortasuneko zinegotziak?

Udaletxeko jaun-andreak, horrelako egoerak lehenbailehen konpondu egin behar dira, Udaltzaingoaren txostenaren zain egon gabe ere, bidegorriak ezin direlako ostalaritza negozioen luzapena izan.

Donostiako EGUZKI, 2017ko abuztuan

terraza en bidegorri[1]

Erraustegiaren aurkako performani arrakastatsua

performance3Erraustegiaren aurkako Mugimenduak Donostiako Aste Nagusiaren giroan antolatutako performania ondo atera zen. Primeran. Ehunka lagun bildu ginen Bretxan eta, buzo zuri eta maskarila jantzita, Parte Zaharreko kale nagusiak zeharkatu genituen, zortzi hizkuntzetan idatzitako orriak banatuz. Ekintza ikusgarria, baita entzungarria ere.

Bukaeran, Nautikoan, irakurritako mezua, berriz, honako hau izan zen:

http://erraustuez.org/eu/2017/08/15/abuztuaren-16an-performani-gaixotu-nahi-ez-dutenen-martxa/#more-2745

performani1 performani2

Larrun ez hunki, STOP!

Larrungo tontorra. Argazkia: Iñaki Gaztelu.

Larrungo tontorra. Argazkia: Iñaki Vigor.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilua “La Rhune 2020” proiektua sustatzen ari da, Larrun mendiko instalazio turistikoak “eguneratzeko” helburuarekin. Kontuan izan behar da Larrunek urtero 360.000 bisitari izaten dituela eta, horren ondorioz, dagoeneko, ez Iparraldeko baizik eta Departamentu osoko lekurik bisitatuena dela. Proiektuak aurreikusten duen “eguneratzeari” tamaina hartzeko aurrekontuari erreparatzea baino hoberik ez dago: 36 milioi euro. Lapurdiko ekologistek gogoratu dute Larrun, bere ingurumen-balio handia dela eta, Natura 2000 Sarearen parte dela, eta proiektuari aurre egiteko elkarte bat sortu dute: Larrun ez hunki, STOP! 

“Larhune 2020” proiektuak Urruñan, Saran eta Azkainen aparkalekuak eraikitzea aurreikusten du, San Inazio mendateko egoera arintzeko. Izan ere, San Inazio mendatean dago Larrunera igotzeko tren txikiaren geltokia. Trenbide bera hobetzea eta are bi tren gehiago egitea ere aurreikusten ditu. Baina proiektuaren zatirik ikusgarriena da Larruneko tontor osoa inguratuko lukeen plataforma-behatoki bat. Hain justu, hauxe izan da kritika gehien piztu duen zatia.

Tontorreko pasarela-behatokia da kritika gehien piztu duena.

Tontorreko pasarela-behatokia da kritika gehien piztu duena.

Honako esteka honetan aurkituko duzu, frantsesez eta euskaraz, CADEk eta Larrun Patrimoine Commun elkarteek erakunde publikoei bidali dieten gutun irekia:

http://ace.hendaye.over-blog.fr/2017/07/lettre-ouverte-de-larrun-patrimoine-commun-et-du-cade-montagne-concernant-le-projet-de-la-rhune-2020.html

Martxan jarri duten sinadura-bilketarekin bat egin nahi baduzu, hona esteka hau sakatu:

https://www.change.org/p/non-%C3%A0-la-passerelle-sur-le-projet-rhune-2020?utm_medium=email&utm_source=notification&utm_campaign=petition_signer_receipt&share_context=signature_receipt&recruiter=95757525

Hemen, berriz, ETBk gai honi buruz emititu zuen erreportaia:

http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/5006380/video-proyectan-construir-dos-trenes-hibridos-la-rhune/

Larrungo kremailera-tren txikia.

Larrungo kremailera-tren txikia.