All posts by Donostia

Eguzkik bi kexa aurkeztu ditu Arartekoan Errenteriako Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratzen duelakoan

Ez da lehengo aldia, eta, jarrera ikusita, zoritxarrez ez da azkena izango. Kasu honetan bi kexa pilatu dira, bat, txorien talka ekiditearekin lotuta eta bestea Pontikako errekarekin.

2025ko urtarrilaren 21an Errenteriako udaleko erregistroan idatzi bati sarrera eman genion Altzate eta Iztieta auzoa lotzen duen zubi berrian txoriak talka ez egiteko neurriak hartzea eskatuz.

2025ko martxoaren 18an, Errenteriako udaleko erregistroan idatzi bati sarrera eman genion Pontikako errekan egin behar zen obraren inguruan informazioa eskatuz.

Legeak ezartzen dituen epeak gainditu dira, eta Udalak ez digu inolako erantzunik eman. Jarrera horrek Arartekoan kexa bat aurkeztera eraman gintuen, ingurumeneko informazio eskubidearen urraketa delakoan.

Horrela ulertu du ere Arartekoak eta espediente bat ireki du (1242/2025/QC), bi kexa batuz. Arartekoak bere lana bukatu arte, ez dugu jakingo horren emaitza, baina besteetan gertatu den moduan honetan ere eskatutako informazioa lortuko dugula itxaropena osoa dugu. Horrela bada, Udalak informazioa eskubidearekiko duen jarrera aldatu beharko luke.

Aroztegiko zazpien aurkako epaiketa astelehenean hasiko da, baina ez dira zazpi, herri oso bat baizik

Manifestuaren aurkezpena gaur goizean. ARGAZKIA: erran.eus

Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatzen duen manifestua aurkeztu du gaur goizean Iruñean Aroztegiko Elkartasun Komiteak. 196 pertsonek izenpetu dute. Horien artean dira Aiora Renteria, Albina Stardust, Asisko Urmeneta, Castillo Suarez, Eneko Sagardoy, Eñaut Elorrieta, Estitxu Fernandez Maritxalar, Fermin Muguruza, Filipe BIdart, Gorka Urbizu, Irati Jimenez, Itxaro Borda, Itziar Ituño, Joseba Sarrionandia, Joseba Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Kiliki Frexko, Maialen Lujanbio, Ruper Ordorika, Sabino Cuadra edo Ximun Fuchs. Zerrenda osoa, testu honen bukaeran. Hemen manifestuaren aurkezpenaren berri ematen duten esteka batzuk:

Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatu dute Aroztegiko epaiketaren bezperetan | Euskal Herria | Naiz

Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatu dute: «Desobedientzia zibila ez da delitua»

Euskal Herriko 196 pertsonaia publikok Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatu dute – Baztan – Erran.eus

Manifestua argitara atera dute epaiketaren “bezperan”. Izan ere, Baztango Aroztegiko eraikuntza-proiektuari aurre egin diotenen aurkako epaiketa datorren astean egingo da, maiatzaren 19 eta 23 bitartean, Iruñean.

Bertan epaituko dituzte zazpi baztandar, 2021eko udaberrian Aroztegiko obren aurrean egindako kanpaldian parte hartu zutela leporatuta: Talde kriminala izatea leporatu diete Aroztegiaren aurkako ekimenetan parte hartu zuten 7 kideei

Akusazioek, guztira, 20 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, baita 56.000 euroko erantzukizun zibila ere. Hertsapenak eta talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete. Era berean, enpresak 43 milioi euroko kalte-ordaina eskatu die Espainiako eta Nafarroako gobernuei, eta dirutza horren azken erantzukizuna ere auzipetuen bizkar gera liteke.

Epaiketaren ondorioak oso larriak izan daitezke zazpi auzipetuentzat eta, oro har, baztandarrentzat, jakina, baina baita Euskal Herriko  gizarte mugimendu guztientzat ere, kriminalizazio-bide arriskutsu batean sakonduko bailuke.

Epaiketak iraun bitartean, Iruñeko epaitegiaren aurrean kontzentratzeko deia egin du Aroztegiko Elkartasun Komiteak, auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Eta egitarau mamitsua prestatu dute. Hona hemen:

Otsailean Iruñean egin zen martxa erraldoiaren ondoren ere (Aroztegia: “¡No son siete! ¡Somos un pueblo! | Eguzki Talde Ekologista), elkartasun-ekintzak antolatzen jarraitu du Komiteak. Azkena, joan den asteko kanpaldia, Elizondoko plazan. Larunbatean bukatu zen, bideoan ikus (eta entzun) daitekeen elkarretaratze zaratatsuarekin: (2) Eguzki en X: “#Aroztegia. #Elizondo ko plaza, orain. Kriminalizaziorik ez!!! #baztan https://t.co/bWOiB8AiYn” / X

Honako beste bideo honetan, berriz, kanpaldiko irudiak eta inputatuetako baten adierazpenak dituzu: https://youtu.be/lBjIymHAclk?si=3WwmchWNm9QQY6pc

Eta bukatzeko, autoinkulpazio-sorta ederra. Lehenik, zazpi auzipetuak ez zirelako bakarrik egon kanpaldian, eta, bigarrenik, eta batez ere, “ez direlako zazpi, herri bat baizik”: Aroztegiko Elkartasun Komitea (@aroztegia_elkartasuna) • Fotos y videos de Instagram

Aroztegiako proiektuak luxuzko hotel bat, golf-zelai bat eta 228 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Lekarozen, gaur egun 300 biztanle pasatxo baino ez dituen herri batean. Proiektu honen aurrean ezin izan dute ezer egin ez Lekarozek eta Baztanek; izan ere, Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektorial baten bidez toki-erakundeei beren eskumenak kendu zizkien.

Aroztegiko Elkartasun Komitearen jarduera Instagrameko kontuaren bidez jarrai daiteke: Aroztegiko Elkartasun Komitea (@aroztegia_elkartasuna) • Fotos y videos de Instagram

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Agitiko kala “ahalik eta lasterren” leheneratzeko

Gaur arratsaldean osoko bilkuran onartutako ebazpen baten bidez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote “ahalik eta lasterren has daitezela Agiti kalaren ingurumena lehengoratzeko izapideak”. Igeldoko Agitiko kalan Culmanor S.A. enpresak aspaldi abandonatutako arrain-haztegi bat dago, zeharo hondatuta.

Ebazpen berean, Batzar Nagusiek Jaurlaritzari eskatu diote enpresari “eska diezaiola bete ditzala legez eska dakizkiokeen lehengoratze-neurriak, eta, hala badagokio, helburu hori ahalik eta lasterren lortzeko subsidiarioki jardun dezala”.

Halaber, Batzar Nagusiek Donostiako Udalari eskatu diote Agitiko kala leheneratzeko “lankidetza aktiboa izan dezala”.

Ebazpen horrek Eguzkiren honako erreibindikazio hau du oinarri:

Agitiko arrain-haztegia desmuntatzeko eta kala leheneratzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari | Eguzki Talde Ekologista

Eguzkikook oso modu positiboan baloratzen dugu Batzar Nagusien ebazpena. Badakigu ondorio mugatuak dituela, baina luze ahanzturik egon den gai bat agendan jartzen laguntzen du, dudarik gabe. Kontuan izan arrain-haztegiaren jarduera 2006an geratu zela bertan behera, eta abandonatutako instalazioek oso paraje berezia okupatzen dutela. Izan ere, Ura agentziak, 2012ko txosten batean, honako hau esan zuen: Oso balore ekologiko eta paisajistiko nabarmena duen eta leheneratzeko gaitasun handia duen parajea da”.

Ebaspena onartuta, zera espero dugu: lehenik eta behin, aktan bai, baina aktatik kanpo ere ondorioak izatea; ebaspenean “ahalik eta lasterren” esaten denean, benetan “ahalik eta lasterren” izatea, abandonu-urteak pilatzen jarraitu gabe; eta eskumenen inguruan egon daitekeen eztabaida –egia esan, gure ustez, gaur egun gauzak nahiko garbi daude– arazoari heldu gabe jarraitzeko aitzakia ez izatea.

Jatorrizko ebazpena PPk aurkeztu zuen. Gero, EH Bildurekin erbidideko ebazpena adostu zuen, eta Elkarrekin-ek ere alde bozkatu du. Horrek bermatu du Batzar Nagusiek ebazpena bere osotasunean onartzea. Hala ere, ebazpenak hiru puntu zituen eta puntuka bozkatu da. Lehenengoan (Jaurlaritzari “ahalik eta lasterren” ekiteko eskatzen diona), EAJk ere alde bozkatu du; PSE, berriz, abstenitu egin da. Bigarrenean –Jaurlaritzari, “hala badagokio”, subsidiarioki aritzea eskatzen diona–, EAJk eta PSEk kontra bozkatu dute. Hirugarrenean –Donostiako Udalaren “lankidetza aktiboa” eskatzen duena–, guztiek aho batez bozkatu dute.

Eztabaida eta bozketaren bideoa, hemen, 15 minututik aurrera:

Juntas generales de Gipuzkoa | Osoko Bilkura 2-2, 2025(e)ko Maiatzaren 7a

EGUZKI, 2025eko maiatzean

Eguzkik salaketa jarri du Arartekoan, Azkoitiko Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratu duelako

Babes-saretarik gabeko baranda Juin kalean. Saretek plastikoak eta beste hondakinak ibaira erortzea eragozten dute.

Aurtengo urtarrilaren amaieran, Eguzkik salatu zuen Azkoitiko Udalak berriro ere urratu zuela oposizioarekin sinatutako ingurumen-itun bat, eta horren inguruko azalpena eskatu zuen.

Zehazki, 2024ko aurrekontuetarako, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten Urola ibaiaren ondoko baranden azpian metalezko sareak jartzeko. Sare horiek hondakin solidoak, plastikoak eta beste kutsatzaile batzuk Urola ibaira iristea eragozten dute, eta, horrela, haien kutsadura murrizten du.

Akordioaren arabera, saretak jarriko ziren falta diren puntuetan, Altzibar auzoko 41. atariaren aurrean dagoen aparkalekutik Juin kalea eta Azkoitia-Azpeitia bidegorria lotzen dituen bideraino, 840 metro inguru.

Salatu genuen ez zela metro bakar bat ere jarri Urola ibaia babesteko, 82 metro baino ez zirela jarri Txalon Erreka babesteko (tximinia gorriaren aurrean), 23 metro Altzibar auzoan, 1. atariaren aurrean, Kattuin erreka babesteko.

Era berean, esan genuen, besteak beste, ingurumen-itun hau sinatzea ez dela konpromiso politiko bat soilik, baizik eta herritarren eskaerei erantzuten diela, baita Udalak ingurumena babesteko duen betebehar etiko eta legalari ere.

Horregatik, Eguzkik, Udalaren kudeaketaren gardentasunaren eta kontu-ematearen barruan, hainbat galdera egin zizkion:

1. “Aurten jarritako saretak (2024) 2022ko soberako diruarekin ordain zitezkeen; hala bada, zergatik ez ziren jarri duela 2 urte?”.

2. “Udalak azaldu behar duen beste kontu bat da Altzibar auzoko Kattuin errekaren ondoko 84 metroko barandetatik zein logikarekin edo helbururekin jarri dituzten 23 metro sareta bakarrik eta tarteka”.

3. “Justifikatu dezala, informazio zehatz, arrazoitu eta dokumentatuarekin, zergatik ez duen itun hau bete, 700 metro baranda baino gehiago babesik gabe utziz, jakinik hortik iristen direla hondakinak ibaia kutsatuz”.

4 “Zer neurri zehatz ezartzea aurreikusten dute ituna betetzeko eta etorkizunean hondakinak ibaira isurtzea saihesteko?”.

Hemen urtarrileko salaketa:

Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu | Eguzki Talde Ekologista

Eskaera egin genuenetik hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren, ez dugu erantzunik jaso. Esparru horretan, zorionez, informazioa eskuratzeko eskubidea aspalditik dago jasota araudietan. 1998an Aarhus Hitzarmena onartu zen, informaziorako eskubide horren oinarriak ezarriz. Bost urte geroago, 2003an, Europako Zuzentaraua sartu zen indarrean. Urte hartan bertan, Europako beste zuzentarau bat onartu zen, eskubide horren hainbat aldaketa jasotzen zituena. 2006an, Espainiak aurreko hiru erregelamenduak jasotzen zituen lege bat onartu zuen, hierarkiari lotuak eta bere ordenamendu juridikoari egokituak. Ondoren, Estatuak Gardentasunari eta Informazioa Eskuratzeari buruzko 19/2013 Legea onartu zuen. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan 2008ko legea onartu zen, ingurumen-informaziorako eskubidea blindatzeko esparru orokor bat ezarriz, eta, ondoren, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea.

Legeak betetzea guztiei dagokie, baina, batez ere, erakunde publikoei, horiek eredu izan behar baitute betebehar horretan. Legeak bete eta betearazi behar dituen erakunde batek ezin du araudia ez ezagutzea aitzakia gisa erabili. 

Horren guztiaren berri osoa du Udalak, eta, gure kasuan behintzat, aktiboki eta jakinaren gainean urratzen du gure eskubidea.

Hori dela eta, Eguzki Erakunde Ekologistak, Udalak eskatutako ingurumen-informazio eskubidea urratu duela jakinda, eta nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudien aurka eginez, gertaera horiek salatu ditugu Arartekoaren aurrean. Eskabidean argi eta garbi azaltzen dugu zer nahi dugun, ingurumena ahalik eta babestuen egotea.

Gainera, Arartekoari eskatu diogu bere eskumenen barruan beharrezkoa den guztia egin dezala eta erantzukizunez joka dezala arazo hau eta Udalaren jarrera zuzentzeko.

Eguzki, besteak beste, Arartekoak ingurumen-eskubide bat zergatik urratu den ikertu eta ebatzi zain gelditzen da.

EGUZKI, 2025eko maiatzean

Bizikleta martxa batek Bilbo, Barakaldo eta Getxo lotuko ditu larunbatean, gastu militarra salatzeko eta arma industria zibil bihurtzea eskatzeko

Kolektibo antimilitaristek, ekologistek eta internazionalistek Gerraren, Gastu eta Industria Militarraren aurkako Hamazazpigarren Bizikleta Martxa aurkeztu zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean. Hain justu, Aldunditik bertatik aterako da martxa larunbatean, apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrenarekin bat. Goizeko 10:30ean da hitzordua.

Martxaren helburua Bilbo inguruko arma-fabrika garrantzitsuenak seinalatzea da, alegia,  ITP Aero (Precicast PCB ohia) eta SENER. Lehenengoa Barakaldon dago, eta hor egongo da martxaren lehen geltokia. Bigarrena, berriz, Getxon, eta hor bukatuko da martxa.

Parte-hartzaileek arma-ekoizpena zibilera bihurtzea eta gastu militarrari amaiera ematea eskatuko dituzte.

Atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako aurkezpen-prentsaurrekoa.

Ekoizpen militarrean 206 euskal enpresa aritzen dira. Zehazki, Euskadik 6.000 milioi euro fakturatzen ditu urtero, eta, ondorioz, alor horretan Estatuko hirugarren autonomia erkidegoa da, Madrilen eta Andaluziaren atzetik.

Martxa honen helburu nagusiak sektore honetako euskal enpresekiko gero eta inplikazio instituzional handiagoa salatzea da, osasunean, pentsioetan, berdintasun-politiketan, gizarte-prestazioetan eta etxebizitza duina eskuratzeko aukeretan izandako murrizketen eta bizitzaren kostuaren igoeraren aurrean.

Egungo testuinguruak berretsi egiten gaitu armadaren aurkako borrokan, gastu militarraren eta NATO bezalako egituren aurka, industria militarra zibil bihurtzearen alde, eta “Eusko Label” bidezko armen fabrikazioaren eta esportazioaren aurka.

Eusko Jaurlaritzak aurten onartu du 100 milioi euroko dirulaguntza ematea euskal armamentu enpresei. Kontuan izan behar da euskal armamentu enpresek harremanak dituztela Israelgo industria militar nagusiekin: Rafael, Elbit, Israel Aerospace Industries (IAI), arma, aeronautika eta misilen hainbat programa batera fabrikatzeko. Herri palestinarra sarraskitzeko sistematikoki erabiltzen ari diren armak eta misilak.

Euskal ekoizpen militarraren %80 Israelgo, Saudi Arabiako, Marokoko, Mexikoko, Brasilgo, Ameriketako Estatu Batuetako eta Espainiako Estatuko Defentsa eta Indar Armatuetako Ministerioetara bideratzen da eta 150 milioi euro inguruko irabaziak lortzen ditu.

Azken batean, “Bizi Martxa” honen bidez, gastu militarrak dakarren baliabideen xahuketarekin amaitzea eta industria militarra zibil bihurtzea eskatuko da, Orbeak iragan hurbilean egin zuen bezala: bere garaian pistolak, errebolberrak eta bizitzak moztu zituzten era guztietako arma laburrak fabrikatzen aritu zen. Orbeak bizikletak egiten ditu gaur egun, ingurumenarekiko bizimodu osasungarria eta lagunkoia sustatuz.

BIZIZ BIZI, BIRAKA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK

Donostiako Udalak taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak debekatu nahi ditu… 15 urte beranduago!

Udal gobernuak ostalaritzako terrazen gaineko ordenantza-proiektu berri bat onartu du. Proiektu horrek aurreikusi dituen berrikuntzetako bat da aire zabaleko terrazetan berogailuak debekatzea, gas bidezkoak zein elektrikoak izan. Alkateak esan duenez, erabakia hartu dute kutsadura eta, oro har, ingurumen-arrazoiak kontuan izanik. 15 urte pasatu dira Eguzkik debeku hori eskatu eta Udalak “aztertzen ari zela” erantzun zuenetik. Horrelako oinarrizko erabaki bat hartzeko 15 urte behar izan dituztela kontuan izanik, trantsizio energetikoak milaka urte iraun dezake.

Dena dela, adi:

– Ordenantza ez dago behin betiko onartuta. Oraindik proiektu bat baino ez da. Izan ere, aurkeztu eta berehala zuzendu egin dute: ordutegietan iragarritako murrizketak terraza gutxi batzuetan bakarrik ezarriko dira, ez guztietan. Beraz, proiektua behin betiko ordenantza bihurtu bitartean, ezin da baztertu berogailuen debekuan ere atzerapausoak egotea.

– Ordenantza onartu ondoren ere, berogailuak izaten jarraituko duten terrazak egongo dira, urte batzuetan, behintzat, baimenak lehenagokoak direlako.

Tira, hona hemen gure hemerotekatik berreskuratu dugun testu bat. Gure ustez, merezi du. 2020koa da, baina 2011ean egin genuen debeku-proposamen haren berri ematen du, alegia, Udalak “aztertzen ari zela” esan zuen proposamen haren berri:

Terrazak berotuz ere berotze globala areagotzen dugu | Eguzki Talde Ekologista

Lemoizko zentralaren etorkizunari buruzko mahaingurua

Ezker-eskuin, Zulaika, Calatayud eta Abad. ARGAZKIA: TXEMA GARCIA

Carmen Abad Ibáñez de Mataucok “Lemoizko zentral nuklearra eta eragindako lurrak erabilera publikoko espazio bihurtzea” proiektuari buruz paratu duen erakusketaren baitan, mahaingurua izan zen atzo Bizkaiko Arkitekto Elkargoan. Bertan parte hartu zuten Abadek berak, Joseba Zulaika antropologoak eta Daniel Calatayud arkitektoak.

Aretoa beteta, Lemoizko zentralaren etorkizunak herritarren artean sortzen duen kezkaren isla. ARGAZKIA: TXEMA GARCIA

Zulaikak nabarmendu zuen Jorge Oteizaren munduak Abaden proiektuan izan duen eragina. Daniel Calatayud, berriz, aditua da jasangarritasunean, eta irakaslea El Valleseko Arkitektura Goi Eskolan. Eguzkitik hornitzen diren kontsumo nuluko eta deskonektatutako eraikinak eta energia-berrikuntza eraginkorra izan zituen hizpide. Carmen Abadek, azkenik, bere proiektuaren bertuteak nabarmendu zituen, “eraitsiz eraikitzeko, eta zentralaren hondarra herritar guztion sinbolo eta ondare bihurtzeko”

ADI: erakusketa hasieran apirilaren 16ra arte zen, baina 30era arte luzatu dute:

EXPOSICIÓN “Conversión de la central nuclear de LEMOIZ y los terrenos afectados en un espacio de uso público“ – Coavnbiz

Hona hemen erakusketaren inaugurazioa zela eta, argitaratu genuen oharra:

Carmen Abad expone su proyecto para convertir la central de Lemoiz en un parque patrimonial de uso público | Eguzki Talde Ekologista

Ixone Sadabak Lemoizko zentralari buruz Alondegian paratu duen erakusketak ere zabalik jarraitzen du, kasu horretan apirilaren 27ra arte:

Ixone Sádaba. “Escala 1:1” – Azkuna Zentroa

Sadabaren erakusketaren aitzakian, Lemoizko zentralaren etorkizunari buruz duen iritzia plazaratu zuen Eguzkik:

Lemoiz: “Echar el olvido al futuro” (*) | Eguzki Talde Ekologista

Donostiako portuko garbiketa eta EKPren gezurtapena

Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil azkenaldion sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu.

Esto ha ocurrido en el puerto de Donostia.mp4 – YouTube

Bideoa dela-eta, joan den astean Eguzkik gogoratu zuen ez dela lehen aldia. Gauzak horrela, Euskal Kirol Portuak erakundeari eskatu genion salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena ez egiteko, eta eskaintzen duen aukera aprobetxatzeko garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko. Ikus:

Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu dio Eguzkik EKPri (*) | Eguzki Talde Ekologista

EKPk, baina, “irmoki” ezeztatu du bideoan ikusten denarekin “inolako zerikusia” duela. Esan du pantalanen arduradun baino ez dela, ez portuko garbiketaren arduradun. Eta deitoratu du “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” bideoan islatzen den salaketarekin nahastu izana.

Ikus dezagun… Portuko garbiketa esleituta daukan enpresa Serbitzu da, eta bideoan agertzen diren kale-garbigailu zein kamioneta detergentearekin EKPren logoa duten instalazioetan gordetzen dira. Gauzak horrela, bideoan ikusten denarekin “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” nahastu dugula esan duenean, beharbada esan nahi du ez dela EKP Serbitzuren esleipenaren arduraduna, baizik eta Portu Zuzendaritza edo EKPrekin egoitza partekatzen duen Jaurlaritzaren beste departamenturen bat. Baina horrela bada, zergatik ez du esan? Zeren bideoek islatzen duten kezka, garbiketan erabilitako produktu eta prozedurekikoa, ez baitu inork asmatu.

Eguzki, 2025eko apirila

Lemoizko itsaslabarrak eta zentralaren inguruko lursailak babesteko proposamena berretsi du Etzandarri Mendi Taldeak

Etzandarri Mendi Taldeak, “instituzioen eta alderdi politikoen jarduerarik ezaren eta nagikerien aurrean”, Lemoizko itsaslabarrak eta, oro har, zentral nuklearraren inguruko lursailak babesteko landu duen proposamena eguneratu eta berriz zabaltzeko momentua iritsi dela erabaki du. Izan ere, “naturgune aparta hori berrezkuratzea premiazkoa da eta ekiteko ordua da”, diote.

Hona hemen proposamena:

https://sway.cloud.microsoft/nwvou1wOQUkjEipJ?ref=Link&loc=mysways

Orain dela bost bat urte aurkeztu zuten, baita Eusko Legebiltzarrean ere, baina ez diete kasu handirik egin, bistan denez. Oraingoan, Jaurlaritzaren Irekia parte hartzeko plataforman ere inkesta bat plazaratu dute, alde edo kontra bozkatzeko aukera ematen duena:

Irekia Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

Zentralaren inguruan aurki daitezkeen parajetako bi. ARGAZKIAK: ETZANDARRI

Bizkaiko Hitza-k oso tarte zabala eskaini dio gaur Lemoizko zentralaren etorkizunaren inguruko kezkari. Bi dira tarte horren osagai nagusiak: Etxandarriren proposamena, batetik, eta Carmen Abad Ibáñez de Mataucok Bilboko Arkitekto Elkargoan paratu duen erakusketa, bestetik. Hona hemen bati zein besteari buruz Bizkaiko Hitza-k plazaratutakoa:

Lemoiz iluntasunetik askatzeko – Bizkaiko Hitza

Lemoizko zentralaren ingurua naturgune babestu izendatzeko eskatu dute – Bizkaiko Hitza

Ibáñez de Mataucoren erakusketaren (eta Ixone Sadabak Alongedian paratu duenaren) berri idatzi honetan hemen genuen:

Lemoizko zentrala erabilera publikoko ondare-parke bihurtzeko proiektuari buruzko erakusketa aurkeztu du Carmen Abadek | Eguzki Talde Ekologista

Hona hemen, berriz, Eguzkik gai honen inguruan orain dela gutxi plazaratu duen artikulu bat:

Lemoiz: “Jaurti ahanztura etorkizunera” (*) | Eguzki Talde Ekologista

Armagintza industria ez da bide(zko)a

Esparru akademikoko hainbat irakasle eta ikertzailek “Armagintza industria ez da bide(zko)a” manifestua sinatu dute, neurri batean orain dela bost bat urte “Euskal Herria PostCovid-19” sinatu zuten ildo beretsutik. Besteak beste, zera diote: “Gerrarako industriaren alde egitea ez da aukera bat, arrazoi etiko, ingurumeneko, ekonomiko eta sozial ugarirengatik ez da. Euskal Herriko ekonomia armagintza sektorean oinarritzea eskandalagarria da”.

Manifestua osorik, lehen sinatzaileen zerrenda eta sinatzeko aukera, honako esteka honetan:

Manifestua – Manifiesto – Manifest

Armagintzaren bidetik inolako lotsarik gabe ibiltzen hasi da Eusko Jaurlaritza enpresarioen eskutik. Gauzak horrela, giroa arnasberritzen laguntzen dute ahots kritikoek.