Donostia-Lasarte bidegorria egiteko lanak hasi dira

DSC04143Donostia eta Lasarte lotuko dituen bidegorriko lanak hasi dira, urtea bukatu baino lehen hasi ere, hau da, agindu bezala. Beraz, dena ondo bidean, eta lanak bukatzeko epea sei hilabetekoa dela kontuan izanda, bidegorria Lasarteko sanpedrotan prest ez badago, Añorgako karmenetan egongo da, eta, nolanahi ere, udan.

Albiste bikaina da, ezbairik gabe. Izan ere, bidegorri honi esker, Lasartetik Errekaldera oinez edota bizikletaz joan ahal izango da, eta Errekaldetik barrena Donostiaraino. Eta alderantziz, jakina. Horrela esanda, ez dirudi munta handiko gauza, baina bada, zeren eta, ulertezina dirudien arren, gaur egun Donostia eta Lasarte bitartean ez baitago oinezko eta txirrindularientzako loturarik. Ulertezina diogu, ulertezina baita Lasartetik Errekaldeko tanatoriora joateko (2,5 kilometro) derrigorrez autoa, autobusa edo trena hartu behar izatea. Adibide bat baino ez da. Izan ere, Bigarren Ingurubideak, N-1ak eta kostako errepideak osatzen duten amarauna zeharkatzera ausartzen denak arrisku handia hartzen du, hainbat zirkulazio arau urratzeaz gain.

Bidegorriak inkomunikazio egoera anormal hau gainditzea ahalbidetuko du, eta horrexegatik pauso garrantzitsua dela aitortzen dugu. Dena dela, behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Eguzkiook uste dugu Lasarte eta Donostia arteko komunikazioa normalizatzeak bidegorri batetik haragoko neurriak eskatzen dituela. Zehatz-mehatz, Añorgako bulebarizazioa, printzipioz Lore Tokiko biribilgunera baino iritsiko ez dena, nola edo hala Lasarteraino luzatzeko aukera aztertu egin behar dela uste dugu. Halaber, Lasartek Donostiarekin ez ezik inguruko herri gehienekin ditu oinezko eta txirrindularientzako komunikazio arazoak, batez ere Andoain eta Usurbilekin. Gure ustez, arazo hauek nola konpundu ere aztertu egin behar da.

 

Informazio osagarria

 

Bidegorri berriak 1.230 metro luze eta lau zabal izango ditu, hauetatik bi txirrindularientzat eta beste bi oinezkoentzat.

Lore Tokiko biribilgunetik abiatuko da (kontuan izan gaur egun Donostiatik datorren bidegorria gutxi gorabehera hor bukatzen dela, Errekaldeko tren geltokian). Bidegorriak errepidetik beretik egingo ditu lehenengo metroak, karril bat okupatuz, baina berehala sartuko da trenbide zati zahar batetik (Eusko Trenek puntu honetan linea bikoiztu du eta zati zahar bat libre geratu da). Izan ere, bidegorriak trenbideko bi tunel zahar zeharkatu beharko ditu, 80 eta 160 metrokoak, hurrenez hurren. Añorga erreka ere zeharkatuko du. Horretarako, hamar metro luzeko zubitxo bat eraiki beharko da. Bidegorria bukatuko da Lasarte partean, Urbarteko parke aldean, Urbil hipermerkatutik oso gertu. Hain justu, horixe da bidaltzen dugun argazkian ikusten den partea (fondoan ikusten dena Urbil da).

Abuztuan, bidegorriko lanen lizitazioa egin zenean, aurrekontua 900.000 euro ingurukoa zen.

Egia esan, legealdi hau hasi baino lehen ere bazen bidegorri proiektu bat, baina askoz luzeagoa zen (Errekaldetik gora egiten zuen, Belartza aldera), aldapatsuagoa eta garestiagoa. Bidegorri proiektu berriak, berriz, orain dela gutxi libre geratu den trenbide zati zaharra aprobetxatzen du eta, horri esker, laburragoa da, zuzenagoa, erosoagoa (ia ez dago aldaparik) eta askoz merkeagoa. Laburbilduz: eragingarriagoa da, baita egingarriagoa ere.

EGUZKI

                                      2014ko abenduan

 

Bizkaia: Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen mehatxua gorpuzten ari da

Bizkaia Hegoaldeko Tren Saihesbidea2011 urtean, defizitarioa, ingurumenarekiko suntsikorra eta beharrezkoa ez den Supersur-AP8a inauguratu zenean, (HTS) Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen eraikuntza iragarri zuten luze barik: trenbidearen zati bat Supersur autobiaren ondo-ondoan kokatzekoak ei ziren, eta, gisa horretan, autobideak eragindako kalte ekologikoak, paisaia-kalteak eta kalte akustikoak ugal zitezkeen.

Halaber, HTSak Supersurraren antzeko helburuak lituzke: Salgaiak Superportutik atera eta A8ren trafikoa arintzea.

Egitasmoa 2008an geldiarazi zuten bi arrazoigatik: krisi ekonomikoa eta gauzatzeko zailtasuna. Hala ere, Espainiako Gobernuak Seranteseko Tunela irekitzea erabaki duenez gero, HTSren balizko eraikuntza berriro jarri du mahai gainean.

Antza, Serantes mendiko Tunelaren irekierak, HTSa eraiki gabe, Superportutik abiatuko diren salgai-trenen zirkulazioa ugarituko omen luke, eta horrek Ortuella eta Trapagako biztanleei eragozpen zein arrisku handiagoak ekar liezazkieke; horren aurrean, bada, herri horietako alkateek ozen eskatu dute HTSa eraiki dezatela. Ulergarria da: epe labur-ertainean beharrezkoa ez den desarrollismo suizida nahi dute, alabaina, ez dute horrek sor liezaiekeen inongo eragozpenik nahi. Eta horiek ekidite aldera, beti egon daitezke naturaguneak, nahiz eta gero eta gutxiago izan, non sar dezaketen euren herrietatik igarotzea nahi ez dutena. Neurrigabeko desarrollismoa gura duenak ondorioak hartu beharko lituzke bere gain. Eta bere burua ingurugiroaren defendatzailetzat duenak ez luke horrelako egitasmoen eraikuntzarik galdegin beharko.

supersur Gorostiza

Supersur Gorostizan

Zehatz-mehatz, HTSaren ibilbideak, tunel nahiz bidezubien bitartez, mendialde oso bat zeharkatuko luke Arrigorriagatik Ortuellaraino, Ganekogortatik iraganik. Barakaldon, konkretuki, Supersurrak eraginiko kalte ekologikoak larriagotuko lituzke eta bestelakoak sortuko Argalarion, Gorostizan, Tellaetxen, Larrazabalen, Zubiletan eta Kaxtresanan. Trapagan, larriki eragingo lieke Ugarte eta Zaballa auzunei.

Barakaldo Naturalak 2008an zera ohartarazi zuen:

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren arabera, trenbideak kalteturiko guneak hiru espezieren (ezpitsua, Schreiber muskerra eta baso-igel iberiararren) lehentasunezko banatze-guneak barnebiltzen ditu, baita ondorengo espezientzako interesgune bereziak ere: ezpitsua, koba-saguzarra,  Geoffroy-saguzarra,  ferra-saguzar mediterraneoa eta bisoi europarra. Mehatxatutako florari dagokionez, interes bereziko bost espezieri eragindako kalte nabarmenak atzeman dira (Ilex equifolium, Narcissus arturiensis, Narcissus bulbocodium, Narcissus nobilis eta Taxus baccata).

Trenbideak egungo pasabide ekologikoen erabateko urraketa ekarriko du, habitat anitzen zatiketa sorraraziz.

 Burdinbideak hezegune ugariri (39ri) eragingo die, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako Zuzendaritzak interesekotzat jo baditu ere.”

Arlo teknikoari erreparaturik, HTSak AHTrekiko lotura funtzioa beteko du; alta, tren mota horrek ezin ditu Superportutik etorri ohi diren salgai pisutsu gehienak garraiatu, eta, beraz, merkantzia horiek errepidera edo tren arruntera bideratuko dituzte.

Bestalde, atzeraldi ekonomikoa eta kontsumoaren murrizketa bizi ditugun honetan, bitxia da oso salgai-trafikoa areagotzea; hortaz, zerbaitek huts egiten du. Horri guztiari, gainera, eraikitze-kostuko hasierako 600 milioiak (2008an) gehitu behar dizkiogu.

Benetan beharrezkoa al da egitasmo hori? Supersur autobia bezainbestekoa? (Espero baino askoz ere gutxiago erabiltzen da, %50 baino gutxiago) Beharrezkoa norentzat? Eraikitzaileentzat eta ate birakariak darabiltzaten politikarientzat?

mesperuza supersur

Supersur Mesperuzan (Gorostizan)

Eguzkik Ortuella zein Trapagako biztanleei arrisku handiagoa dakarkien proiektu ororen aurkako jarrera du, modu berean, hain suntsikorra den HTSa eraikitzearen kontra gaude. Izan ere, Hegoaldeko Tren-Saihesbideak Supersur-AP8ak agerraraziriko kalte ekologikoak okerragotuko lituzke, tokian tokiko premiak aintza hartzen ez dituen planteamendu desarrollista batean oinarritzen delarik. Eta hori gutxi balitz bezala, kostu ekonomikoa lehenetsiko litzateke premiazkoagoak diren beste gizarte-beharrizan batzuen lepotik.

Mehatxu horiengatik kezkatuta dauden talde ekologista eta herri-eragileei dei egiten diegu batu daitezen, horrela, Supersur-AP8a bezalako hondamendi natural eta ekonomikoak gertatzea ekidin dezakegu; halaber, Bizkaian horrelakorik atzera ez jazotzea berma dezakegu.

 Bizkaia, 2014-12-18

New Yorkek frackinga debekatuko du osasunerako arriskua dela eta

Fracking New York

Frackingaren aurkako protesta New Yorkeko hiriburuan, Albany-n. (Arg.: FoodandWaterWatch.org)

Iturria: Argia.

New Yorkeko estatuak haustura hidraulikoa galaraziko du bere lurraldean, Andrew Cuomo gobernadoreak iragarri duenez. Hidrokarburoak erauzteko teknika hori osasunerako arriskutsua izan daitekeela dioen txosten batean oinarrituta hartu dute erabakia estatuko agintariek.

“Dauzkagun datu apurrez fidatzen bagara, frackinga ez debekatzea arduragabekeria litzateke”, adierazi du Howard Zucker Osasun sailburuak neurria iragartzeko emandako prentsaurrekoan.

New Yorkek moratoria ezarri zion frackinga erabiltzeari 2008an; orduko hartan argudiatu zuten ikerketa gehiago behar zela teknikaren ondorioez. Azkenean, debekua etorri da. Howard Zuckerrek adierazi du bera ez litzatekeela biziko frackinga baimentzen duen leku batean. “Ez nuke nahi nire umeak horrelako leku batean jolasean aritzea”.

Halaber, Zuckerrek kritikatu du frackingari atea zabaldu dioten estatuetan osasun arloko arduradunek ez dutela erabakitze prozesuan parte hartu.

Prentsaurreko berean, Ingurumen sailburuak, Joseph Martensek, adierazi du frackingaren ondorio kaltegarri potentzialak oso zabalduta daudela, eta onurak, aldiz, zalantzazkoak direla. “Etekin ekonomikoa hasiera batean iragarritakoa baino askoz txikiagoa da”.

New York da haustura hidraulikoa debekatzen duen AEBetako bigarren estatua. Orain arte Vermont zen urrats hori egina zuen bakarra, 2012an.

Unai Brea.

Europako Batzordea ingurumen arloan atzeraka, ekologistek kritikatu dutenez

europa kontseilu kritika

Jean Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea. (Arg.: Xinhua)

Iturria: Argia.

Europar Batasuneko hamar elkarte ekologista nagusiek gogor kritikatu dute Europako Batzordeak asteartean adostutako 2015erako lan-plangintza. Agiri bateratu batean adierazi dutenez, Batzordeak atzerapauso nabarmena egin du airearen kalitateari eta hondakinen birziklatzeari dagokienez.

Europako Batzordeak erabaki du garatzeke zeuden 80 ekimen legegile –aurreko Batzordeak abiarazitakoak– kendu edo atzeratzea. Argudiatu dutenez, proposamen horietako batzuk  zaharkituta daude, edo, zenbait kasutan, oso zaila izango da estatuen adostasuna lortzea.

Ekologistek atsekabez hartu dute albistea. Haien iritziz, hartutako erabakiarekin ingurumena eta jasangarritasuna lan-plangintzatik at utzi ditu EBk. Batez ere ekonomia zirkularraren neurri-sorta bertan behera uztea eta airearen kalitateari buruzko plan berriaren lausotasuna kritikatu dute.

Hondakinetako baliabideak aprobetxatzeko proposamena, ezabatuta

Ekonomia zirkularraren asmoa zen materialen zikloak guztiz ixtea, hondakinetan geratzen diren baliabideak ekoizpen-prozesuetan berriro sartuz. Batzordeak berak kalkulatua zuen neurri-sorta hori aplikatuz 630.000 milioi euro aurrez zitezkeela urtero, eta 180.000 lanpostu sor zitezkeela.

Gainera, 2030erako birziklatze helburu handinahiak zituen proposamenak, besteak beste elikagaietatik eratorritako hondakinak %30 gutxitzea.

Europako Batzordeak hartutako erabakia antidemokratikotzat jo dute ekologistek, Europako Kontseiluko Ingurumen Batzordearen azken bileran 28 estatu kideetatik 23k ekonomia zirkularraren neurri-sorta mantentzearen alde bozkatu baitzuten. Hori horrela, ez zaie sinesgarria iruditzen 2015 amaieran proposamen handinahiago bat aurkezteko Europako Batzordeak egindako promesa.

Airearen kalitatea hobetzeko neurriez zalantzak

Elkarte ekologistek salatu dute, halaber, Batzordeak jarrera lausoa duela airearen kalitatea hobetzeko neurriekiko: “Baliteke bertan behera uzteko asmoa izatea, hala aitortu ez arren”.

Aurten bertan argitaratutako txosten bik gogorarazten dutenez, aire kutsatuak 450.000 heriotza goiztiar eragiten ditu urtero Europan, eta industriak eragindako kutsadurak 190.000 milioi euroko gastua eragiten du. Aurreko Batzordeak proposatutako neurrien bidez urtero 58.000 heriotza saihestuko liratekeela uste da.

Unai Brea.

Txerri vietnamdarren arriskuaz ohartartarazten du Eguzkik

cerdo vietnamitaTxerri vietnamdarrak Gipuzkoan ere libre ibiltzen hasi dira. Orain arte arazo hau Estatuko beste lekuetan azaleratu da, bai abeltzain batzuek libre utzi dituztelako, bai txerriok maskota gisa zituzten pertsonek askatu dituztelako. Baina, esan bezala, arazoa Gipuzkoara ere iritsi da. Begiratu, bestela, honako bideoa https://www.youtube.com/watch?v=AXSdn7chcPk non txerrama eta hiru txerrikume ikusten diren. Irudiok Tolosa eta Altzo bitartean ateratakoak dira, Ollagon menditik gertu.

Eguzkikook ohartarazi nahi dugu txerri hauek itxituretatik kanpo mendian libre ibiltzeak bioaniztasunari kalte egin diezaiokeela. Izan ere, basurdearekin nahastu daitezke, bertako espeziearen ondare genetikoa arriskuan jarriz.

Ez dakigu zenbat txerri vietnamdar libre dabilen Gipuzkoan eta, horren ondorioz, ez dakigu basati bihurtzeko gaitasuna zenbatekoa duen. Baina Estatuan dagoeneko 42 txerri vietnamdar basatiren kasu dokumentatu dira.

Horregatik gaur egun bakanak izan daitezkeen kasuak benetako arazo bihurtu baino lehen, neurriak hartzeko eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun Sailari zein Foru Aldundiko Mendi Sailari. Bati zein besteari zera galdetzen diegu: ea txerri vietnamdarrik Gipuzkoan libre ibiltzeko notiziarik ba ote duten eta ea neurriak hartu dituzten edo hartzeko asmoa ba ote duten. Eta erantzuna ezetz bada, txerri vietnamdarren eta basurdeen arteko nahasketa gertatuko balitz, nolako neurriak hartuko litzuketen.

Bien bitartean, txerri vietnamdarron jabeei ohartarazi nahi diegu libre ez uzteko, nahigabeko nahasketarik gerta ez dadin. Halaber, herritarrei dei egin nahi diegu txerriok maskota gisa ez erosteko.

cerdo mascota regalo

Egoera ez da larria, baina bioaniztasun galera, sarri, horrela hasi da, moda batengatik. Eta arazoari heltzeko neurriak hartzen hasten denerako, berriz, beranduegi da. Ea txerri vietnamdarrarekin ez den hori gertatzen.

                                          EGUZKI

2014ko abenduan.

http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/

Informazio osagarria

Txerri vietnamdarrak erosteko moda orain dela urte batzuk hasi zen, eta zerikusi handia izan zuen George Clooney aktore iparamerikarrak espezie horretako txerrikume bat maskotatzat hartu izanarekin. Oso denbora laburrean, txerri vietnamdarrak noranahi iritsi ziren.

Arazoa da 6 bat kiloko txerrikumea hazi eta 60 eta 100 kilo bitartean pisatzera iristen denean. Orduan jende askok txerriak libre uzten dituzte, eta hortik basurdearekin hibridatzera pauso bat baino ez dago. Arazoa Penintsulako leku desberdinetan eta Balear Uharteetan ere dokumentatu da.

Miguel Delibes-Mateos naturzale ezagunak taxuz aztertu du hibridazio arazoa.

Jaurlaritza: AHTrentzat euro gehiagorik ez! Elkarretaratzea osteguna 18a Bilbon

Bilbo AHT abendua 18Iturria: AHT Gelditu! Elkarlana.

AHTrentzat euro gehiagorik ez!

AHT gelditu, orain!

             AHTren aurkako AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak datorren abenduaren 18 ostegunean 18:30ean elkarretaratzea deitzen du Bilboko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren aurrean (Gran Vía 85) Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen onarpena abenduaren 23an izango dela jakinik, non, berriz ere inoiz baino arrazoi gehiagorekin, AHT proiektuaren geratzea eskatzen dugun. AHT ekartzen ari den xahuketa ekonomikoa eta baliabide publikoen xahuketa salatu nahi dugu, zeinetara ehunka milioi bideratzen diren urtero aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzako eta nafar gobernuko lehentasun handiena bihurtuz, etengabeko desberdintasun sozial iraunkorraren hazkundea burutzearekin batera.

Onartezina da Eusko Jaurlaritzak datorren urterako kudeaketa kredituen bidez AHTra 350,5 milioi  bideratu nahi izatea, zeintzuei espainiar Gobernuko aurrekontuetatik irteten diren 222,5 milioi euro gehitu behar zaizkien. Nafarroari dagokionean, nafar Gobernuak 48 milioi euro bideratzeko asmoa du zeintzuei Gobernu Zentraletik irteten den 36 milioi € gehitu behar zaizkien.

Onartezina da Eusko Jaurlaritzak zein nafar Gobernuak gu guztion iritzi eta beharrei erantzuten diela esatea bizi dugun xahuketa ekonomiko narrasa eta proiektua lehenbailehen amaitzeko presa handia ikusirik. Osasungintza, hezkuntza eta zerbitzu sozialen murrizketa gogorrak pairatzen ditugun bitartean, AHTren gastu ekonomikoa zorraren eta defizitaren igoera ekartzen ari da. Gainera, Gipuzkoako AHTren zatia kudeatzeko Eusko Jaurlaritza diru publikotik gastatzen ari dena azpimarratu beharra dago. Nafarroako Sustapen sailburuari dagokionean, Luis Zarraluqui, “hiritarren interesak babestu eta beste autonomia erkidegoengandik atzera ez geratzea” esanez,  eztabaida sozial handia egonda ere AHTren lanekin jarraitzearekin setati dirau.

Eta geure buruzagiak berearekin jarraitzen duten bitartean, Gonzalo Ferre Adif-eko lehendakariak “imajinazio handia izan beharra dago” burututako inbertsioek “zergadunek merezi duten produktibitatea izan dezaten” ziurtatzen zuen. Hori guztia, bere hitzetan “AVEren sareak ez du zentzurik orain duen bidaiari kopuruarekin”.

Erabilpenaren zifra baxuez gain, eta bidai txartelak diru publikoarekin subentzionatzen ari direlarik, Sustapen Ministerioak abiadura handiko proiektuetan 18000 milioietako zorra izan arren, lan hauek geure hipotekatzearekin diraute.Ez dugu ahaztu behar Kontu Auzitegi frantsesak egiaztatzen duen abiadura handiko eredu ekonomikoaren bidera ezintasunaz.

Honekin argi geratzen da ordezkari politiko ugariren arduragabekeria, zeintzuek AHTak dakarren zulo ekonomikoa handitu besterik ez duten egiten. Honi, Merkatu Libreko TTIP Hitzarmena sinatuz gero egoerak okerrera egingo lukeela erantsi behar zaio. TTIP-ak udaletako, probintzietako edo estatuetako legediaren gainetik ezartzen ditu multinazionalak, txeke zuria izanik beraientzat eta fracking edo AHT bezalako proiektuak inposatuz.

Oraindik proiektu isolatu, narras eta presaren sinonimo dena geratzeko aukera dago. Horregatik datorren abenduaren 18 ostegunean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza aurrean 18:30ean burutuko den elkarretaratzera agertzeko deialdia bultzatzen dizuegu AHTren hondamendirako lanei euro gehiagorik ez bideratzeko altu eta argi esatera.

AHT Gelditu! Elkarlana

Ez oparitu telefono mugikorrik umeei

Lyon mugikor umeak2012an Barakaldoko Udalbatzak onartutako Mozioa.

Eguzkik aurkeztutako mozio bat aho batez onartu du Barakaldoko Udalbatzak non umeek egiten duten telefono mugikorren gehiegizko erabileraz eta beraiei oparitzeko desegokitasunaz kontzientziazio kanpaina egitea onartu duten.

Honako hau da onartutakoa:

1-Telefono mugikorren eta mikrouhinak igortzen dituzten gailuen erabilera goiztiarra, iraunkorra eta neurrigabearen berariazko arriskuez ohartarazten dituzten Europako Kontseiluko Batzarraren eta Eusko Legebiltzarraren ebazpenen ildotik, umeek egiten duten telefono mugikorren neurrigabeko erabileraren kontra kontzientziazio kanpaina bat bultzatu Eskolako Agenda 21 barruan.

2-Kanpaina hau zabaltzeko udalak dauzkan bitarteko publiziatarioen doako erabilera egin: Aita-Ama Aldizkaria, gizarte sareak, udal aldizkariak, Udaleko Webgunea, e.a.

3-Balizko kanpoko diru iturriak bilatu.

Txosten Eskola barakaldo telefono4-Kanpaina hau 2012ko Gabonak baino lehenago gauzatu, kontsumo arduratsuari eta haur osasunari begirako ekimen moduan. Kanpainaren emaitzak aztertu eta gero hurrengo urteetan berriro gauzatzea erabaki.

Mozioari buruzko txosten osoa irakurtzeko HEMEN sakatu.

Eguzki, Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearrak baikor baloratzen du Barakaldoko Udalbatzak hartu duen erabakia kutsadura iturri potentzial batez kontzientzia hartzen, kalteberena den arloa, haurrak, babesten eta Zuhurtziaren Printzipioa gauzatzen lagunduko duelako, guzti hau Europar Kontseiluaren Legebiltzar Batzordeak 2011ko maiatzaren 27an aho batez onartutako 1815 ebazpenaren ildotik joaten delarik: http://www.next-up.org/pdf/Consejo_de_Europa_Resolucion_1815_Los_peligros_potenciales_de_los_campos_electromagneticos_y_sus_efectos_en_el_medio_ambiente_08_06_2011.pdf

Reparar el socavón del TAV tiene un presupuesto de 3,1 millones de euros

AHT zulo Hernialde

Imprevisible. Lakua insiste en que se realizaron los estudios geotécnicos con los «criterios habituales» en las obras del TAV, que detectaron un terreno kárstico pero que no pueden predecir dónde hay una cavidad y qué tamaño tiene.

Iturria: Gara.

La reparación del enorme socavón que se abrió en octubre sobre las obras del túnel del TAV en la localidad de Hernialde tiene de momento un presupuesto de 3,1 millones de euros. Todavía no está clara cuál será la evolución de los trabajos, pero el Departamento de Medio Ambiente cree que el problema podrá estar solucionado en el primer trimestre de 2015, aunque el terreno difícilmente volverá a su estado original.

Los trabajos para la reparación del socavón sobre el túnel del TAV, abierto el 6 de octubre en Hernialde, están todavía en una fase de investigación exploratoria. El expediente de emergencia habilitado para estas obras, tiene una valoración estimada de 3.108.515,66 euros (más de 517 millones de pesetas), según una respuesta remitida por el Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial al parlamentario de EH Bildu, Dani Maeztu.

En el Túnel Anoeta del tramo Hernialde-Zizurkil de la llamada «Y vasca», se produjo un primer desprendimiento el pasado 6 de octubre, que dio lugar ya a un socavón de unos cinco metros de diámetro y entre uno y dos metros de profundidad. Después de reforzar la zona en el interior del túnel, cuando se siguió avanzando en la obra, se volvió a producir otro desprendimiento el 15 de octubre. Tras proceder a estabilizarlo, se rompieron los sostenimientos realizados generándose un tercer desprendimiento, que dio lugar al enorme cráter de 20 metros de diámetro en la superficie, que desde entonces ha seguido creciendo.

Según los nuevos datos remitidos al Parlamento, en la cavidad pueden distinguirse dos zonas. Una inferior, de mayores dimensiones, que tiene una paredes estables pero un relleno parcial kárstico. En la capa exterior hay terreno inestable que se está viendo afectado por la fuerte pendiente de la zona y por las lluvias que, según el informe, está tendiendo a alcanzar un equilibrio de forma natural.

Investigando todavía

Los trabajos de reparación del enorme cráter abierto sobre el túnel están todavía en la fase de «investigación geotécnica exploratoria» tanto desde el interior como desde el exterior. Cuando se conozca la situación real del terreno, podrán comenzar las obras.

Primero habrá que hacer un camino de acceso para la maquinaria hasta la superficie de la chimenea. Después, vaciar la parte que siga teniendo peligro de derrumbarse. Luego se consolida el terreno, se rellena la cavidad y se procederá a la restauración ambiental de la zona, que dada la pendiente, será difícil que vuelva a su estado anterior.

El presupuesto previsto es de 3,1 millones de euros y la esperanza del Departamento es de que los trabajos estén terminados en el primer trimestre del año entrante.

El parlamentario Dani Maeztu se había interesado también por saber si antes de iniciar las obras del túnel se habían realizado prospecciones geotécnicas en la zona en la que se ha producido el desprendimiento. La respuesta del Gobierno ha sido que sí, que se realizaron los trabajos atendiendo a los criterios habituales en la redacción de proyectos del tren de alta velocidad. Estos estudios determinaron que era una zona kárstica, pero no pueden determinar, si no coinciden con ella, donde hay una cavidad concreta. En este caso, se habían hecho sondeos 80 metros antes del desprendimiento y 100 metros después.

El representante de EH Bildu preguntó si el Gobierno tenía intención de pedir responsabilidades a la empresa que realizó el estudio, a lo que la consejera Ana Oregi responde que los sondeos se realizaron correctamente y que es difícil detectar «fenómenos localizados».

Reparación

Medio Ambiente dice que en otras circunstancias se repondría el terreno a su situación original pero que viendo la fuerte pendiente existente, puede que no sea posible.

Dos semanas para informar al dueño de los terrenos

El primero de los derrumbes en las obras del túnel tuvo lugar el 6 de octubre por la noche y al día siguiente los responsables de la obra ya observaron que en el exterior se había producido «un hundimiento del terreno de unos 5 metros de diámetro y entre 1 y 2 metros de profundidad, aproximadamente».

Sin embargo, según la versión del propio Departamento de Medio Ambiente, tuvieron que pasar dos semanas hasta que el 20 de octubre un responsable de la obra se pusiera en contacto con el propietario del terreno, para concertar una reunión al día siguiente.

En ese tiempo, entre el 15 y 16 de octubre se produjeron otros dos desprendimientos en el mismo lugar, que acabaron produciendo el enorme cráter de más de 20 metros de diámetro.

Nadie contactó tampoco con la alcaldesa de Hernialde hasta el 2o de octubre, cuando el jefe de obra le llamó por teléfono para contarle lo ocurrido y pedir los datos del propietario. El 6 de noviembre se dio una reunión formal entre las partes para hablar de la reparación. Según el Gobierno, se mantienen contactos telefónicos. I.I.

Société Générale banketxea Alpha Coal proiektutik ateratzen da! Mobilizazioa emankorra da!

societe generale bizi 1Iturria: Bizi !

Mobilizazioa emankorra da, borroka klimatikoa irabazten ahal dugu

Ostirala honetan, abenduaren 5an, arratsaldeko 16:30tan, Société Générale Pays Basque – Sud des Landes-eko zuzendariak Bizi ! deitu du segurtatzeko mugimendu altermundialistak untsa lortu zuela Société Générale banketxearen mezu elektronikoa. Mezuel hortan banketxeak adierazten zuen Alpha Coal klima suntsitzailea den proiektutik ateratzen zela.

Hala zen bai, minuta batzu lehenago Bizi!k lortzen zuen mezuel bat, Pariseko Société Générale-eko Garapen Iraunkorraren eta RSE (Enpresaren Ingurumen eta Sozial Ardura) Zuzendaria den Jean-Pierre Mépuis jaunak igorria. Hara mezuel horren eduki osoa:

Agur,

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Alpha Coal proiektuaren atzerapen testu inguruan, Société Générale-ak, GVK-Hancock-ekin adosturik, bere kargua eten duela. Ondorioz, bankua ez da gehiago inplikatua proiektuan.

Zuen sarean mezu hori zabaltzen ahal duzue.

Adeitasunez

Jean-Michel Mépuis

Société Générale banketxeak, bertan behera uzten ditu, Alpha Coal, australiar karbono ustiatze eta esportatze proiektuaren egingarritasun eta finantzamendu ikerketak. Proiektu horrek Alemania osoak isurtzen dituen berotegi efektuzko gasen isurketaren parekoak ahalbidetuko lituzketen ikatz ustiaketa gauzatzeko xedea zuen. Gelditze horrek, Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde ainitzen aburuz, mundu mailako bonba klimatiko garrantzitsuenetako baten detonagailu gisa kontsideratua zen proiektu baten gelditzea ondoriotzat ukan lezake.

Les Amis de la Terre-France, ATTAC-France eta Bizi!k, duela zonbait aste, Société Générale banketxeko Zuzendari Nagusiari igorri zioten gutun bat. Bertan Lima-ko COP20etik goiti 3 erakundeek Alpha Coal gaiari buruz elgarrekin aintzina eramaiteko presio eta interpelazio kanpaina etengabearen berri emaiten zuten. Astelehen honetan, abenduaren 1an, COP20aren idekitzean, 2 agentzia, Pauekoa eta Parisekoa, okupatuak izan ziren klimaren aldeko baraugile batzutaz.

societe generale bizi 2

Larunbata honetan, abenduaren 6an, Frantses Estatuko hainbat hiritan, picketing ekintzak iragan behar ziren, Société Générale banketxearen egoitzen aitzinean. Eta gure 3 mugimenduek behar zuten dei bat luzatu, Pariseko COP21an berean, 2015eko abenduaren 5ean iraganen zen Pariseko Champs-Elysées inguruan Société Générale-ak dituen 21 agentzietarik pasatuko zen Klimaren aldeko martxa haundi baten alde. Hor arte, Estatu Frantsesean zehar ainitz ekintza aintzin ikusiak ziren, ekainean Baionako Société Générale-aren eskualde zuzendaritzako egoitza aintzinean botatuak izan ziren 1,8 tona ikatzek inspiratuak.

Bizi!k garaipen hau nahi du eskaini eta eskerrak nahi ditu luzatu lehenbizik kanpaina honetan (ekintzetan, afitxaketetan, okupazioetan, etab.) parte hartu duten pertsona guzier. Eskertzen ditugu ere crowdfunding operazioan parte hartu duten pertsona guziak, horri esker baita finantzatu « Igorleari itzuli » ekintza (1,8 tonaren botatzea banketxearen aintzinean). Ekintza horrek pausu kalitatibo bat markatu du Société Générale-ari buruz eramana izan den presio kanpaina luzean.

societe generale bizi 3

Beste behin, garaipen honek erakusten du mobilizazioak fruituak ekartzen dituela, eta, bortxa-ezaren ildotik hartu engaiamendu deliberatuak, indartsuenak ere makurtzen ahal dituela. Bizi !k uste du kaos klimatikoaren saihesteko borroka oraino irabazten ahal dela, egunero kopuru haundiagoan sinesmen horrekin bagira, eta, humanitatearentzat erabakigarria den borroka honen molde laño eta estrategikoan eramaiteko mobilizatuak bagira.