Administrazioen artean pilotan jolasten. Emaitza: Galindo ibaia = hondategi

WhatsApp Image 2017-11-12 at 15.04.05Aldundiak Barakaldoko eta Sestaoko Udalei egozten die Galindoko arroko hondakinen zaintzaren, kentzearen eta zigortzearen ardura. Eguzkik abuztuan egindako salaketari Sestaoko Udalak eta Aldundiak emandako erantzunek agerian uzten dute administrazioen arteko koordinazioa ez dela eraginkorra, inplikatutako aldeek ez baitute indarrean jartzeko interesik.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Sailak adierazi du “arroen mantentze eta garbitze lanak” ez direla “haien ardurapekoak” eta “hondakin urbanoen kudeatzearen, zaintzaren eta zigortzeko ahalmenaren ardura hondakinen kontrolik gabeko uzte, isurtze eta deuseztatze kasuetan tokian tokiko udalei” dagokiela, “kasu honetan Barakaldoko eta Sestaoko Udalei”, Eguzkik abuztuaren 22an aurkezturiko salaketaren aurrean azaroaren 10ean jasotako erantzunean agertzen denez, Galindoko arroan Ur Partzuergoaren araztegiaren parean aurkitutako tamaina handiko eta legez kanpoko hondakin solidoak direla-eta.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.38Talde ekologista honek orduan nabarmendu zuen tokiko erakundeen ardura auzi honetan, bi udalei, Aldundiari eta URA Uraren Euskal Agentziari igorritako idazkian. Batzuek, Barakaldoko Udalak eta URAk esaterako, ez dute erantzuten; beste batzuek, Sestaoko Udalak eta Aldundiak kasu, erantzukizunak saihestuz erantzuten dute.

Sestaoko Udalaren irailaren 5eko gutunean adierazi zuten “Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikustaldian” ez dela “tamaina handiko edo kontrolik gabeko hondakinik aurkitu” eta ez diotela beharrezko iritzi “unean uneko interbentzioari”. Gogorarazi behar da uraren maila igo eta jaitsi egiten dela, eta uraren laminaren maila apala zenean egindako argazkiek erakusten zutela pilatutako auto gurpilak, zenbait metroko PVC hodiak, neurri handiko belakiak, supermerkatuko orgatxoak eta beste bazeudela.

WhatsApp Image 2017-10-09 at 06.14.39Era berean, eransten zuen “ondare publiko hidraulikoaren mantentzeak (ibaiaren arroa, ur lamina eta abar) Udalaren eskumenen esparrua gainditu” egiten duela. “Ondare publiko honetaz, URA Uraren Euskal Agentziak bermatzen du ardura orokorra edo espezifikoa duten erakundeen koordinazioa”. Hots, eskuak garbitzen ditu eta beste alde batera begiratzen du, baina, aldi berean, benetako arazoa agerian uzten du: KOORDINAZIO FALTA.

Sestaok URA seinalatzen duen bitartean, Aldundiak udalen gainean jartzen du erantzukizuna, Barakaldokoan zein Sestaokoan. Tartean, URAk isilik dirau. Honen aurrean, Eguzkik uste du gutxienez udalen erantzukizuna izan beharko lukeela arroaren egoera zaintzeak eta koordinazio lerroak abian jartzeak legez kanpoko hondakin kutsatzaile horiek berehala erretiratzeko, hondakin horiek hor daudela jakinarazi ostean.

WhatsApp Image 2017-08-17 at 22.12.34Herritarrok izan behar al dugu administrazio guztietan aterik ate ibiliko garenok, baten batek “bai, hemen da” esan arte? Koordinazio protokolo bat edukita, ez lukete berehala abian jarri beharko, legez kanpoko isuri kutsatzaile horien berri izan bezain pronto? Berriro diogu, argazki mordoa dugu, hemen ikusgai daudenak: http://eguzki.org/es/2017/08/22/eguzkik-galindo-ibaiaren-egoerari-buruz-ohartarazi-die-barakaldoko-eta-sestaoko-udalei-foru-aldundiari-eta-urari/

Ingurumena babesteaz hitz egiteak eta bi udalerriotan Galindok duen egoera negargarriaren aurrean erakutsitako arduragabekeriak hipokrisia maila handia erakusten dute, eta iduri luke gure agintariek, Atilaren gaur egungo bertsioa balira bezala, igarotzen diren lekuetan porlana eta suntsidura baino ez dutela utzi nahi. Hurrengo belaunaldiek ondare hori dela-eta oroituko dituzte.

EGUZKI (2017/11/16)

 Diputación Galindo 1Diputación Galindo 2

Respuesta Ayto Sestao

Eguzkik baliabide gehiago eskatu ditu Legebiltzarrean ingurumen-delituen zigorgabetasunari aurre egiteko

Eguzkiko kide Oscar Padura gaur, Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean.

Eguzkiko kide Oscar Padura gaur, Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean.

Eguzkik ingurumenaren kontrako arau-hauste administratibo eta delituei buruz hitz egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, Segurtasun Batzordean. Talde ekologistako kide Oscar Padurak baliabide humano eta tekniko gehiago eskatu ditu alor honetan nagusi den zigorgabetasunari aurre egiteko. “Basozain, itsas ikuskatzaile eta Ertzaintzaren Ingurumen Taldean ere agente gehiago behar dira”, esan du. Herri-erakundeetan hartzen ari diren erabaki batzuk justu kontrako bidean doazela ere ohartarazi du.

Padurak hainbat adibide ipini ditu ingurumenaren kontrako arau-hausteetan instituzioen aldetik dauden utzikeria, koordinazio-falta eta sarri permisibitatea agerian uzteko. Baina batez ere, delituetan zentratu da. Alde horretatik, Eguzkik azken bi urteotan Fiskaltzan 25 salaketa ipini dituela esan du, ibaetara ur zikinak isurtzeagatik, babestutako espezieak tiroz botatzeagatik, legez kanpo arrantzatzeagatik, suteak pizteagatik edo natura- eta arkeologia-ondarea suntsitzeagatik. Bada, 25 salaketa horietatik 3 baino ez dira epaileak diligentziak irekitzeko fasera iritsi. “Gainerakoetan ez zegoen deliturik? Bai, ingurumenari egindako kaltea begi-bistan zegoen; autoretza zehazterik ez zegoen, ordea. Eta honek lotura zuzena du ikertzeko baliabide-faltarekin”, nabarmendu du Eguzkiko kideak.

Batzordearen gaurko bileran ateratako irudia.

Batzordearen gaurko bileran ateratako irudia.

Baliabide-faltaren adibide moduan, honako hau esan du: “Jendea harritu egiten da Ertzaintzaren Ingurumen Taldea zortzi agentek osatzen dutela esaten dugunean. ‘Zortzi Donotian?’, galdetzen dute. ‘Ez, zortzi EAE osoan’. Baina agente gutxi izateaz gain, oinarrizko baliabideak ere falta dituzte, adibidez, suteetan trebatuta dagoen zakur bat bera ere ez dute”.

Eguzkiren iritziz, “txarrena” da ez dirudiela Administrazioaren aldetik egoera honi buelta emateko borondate handirik dagoenik. “Lehengoan galdetu zioten gai honetaz Barne sailburuari, ea zakurren bat suteetan trebatzeko asmorik ba ote zuen, eta ezetz erantzun zuen, argi eta garbi”.

Jaurlaritza ez ezik beste herri-erakundeak ere hartzen ari dira bide onetik ez doazen neurriak, hala nola, Bizkaiko Base Gorriaren berregituratzea, Gipuzkoan babestutako landaretzari buruzko teknikoen plazak laurden batean murriztea eta, oro har, basozainen, itsas ikuskatzaileen eta Ertzaintzaren Ingurumen taldekoen plazak ez ugaritzea.

Eguzkik hitzaldia egin du Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean, EH Bilduko legebiltzarkide Mikel Oterok eskatuta. Arartekoak eta Fiskaltzak gai honi buruz duten  iritzia Batzordean entzutea ere eskatu du Oterok.

Eguzki, 2017ko azaroan

Eguzkik igandean ibilaldi bat egingo du Oiartzun ibaian barrena, arazoak bertatik bertara ezagutarazteko

Kartela Oiartzun Ibaia azaroaEguzkik bilaldi bat egingo du igandean Oiartzun ibaian barrena barrena, Oreretako zatian, arazoak bertatik bertara ezagutarazteko. Ibilaldian, Natura 2000 ekimeneko guztietan bezala, nahi duenak har dezake parte. Hitzordua goizeko 10etan izango da, Diputazio Plazan, Iztietan. Txangoak bi ordu eta erdi iraungo du, batez beste, eta ez du inolako zailtasunik.

Diputazio Plazatik errioaz beste aldera (Altzate-Campsa) joango gara, eta eremu horren egoera bertatik bertara ikusi ondoren, etorkizunean leku horretarako aurreikusten diren planen berri emango digute Altzate Herriarentzat taldeko eta Gurekin Auzo Elkarteko kideek.

Jarraian, Fanderiara joango gara, eta arrainentzat zeharkaezinak ez diren presak egin daitezkeela ikusiko dugu (tarte honetan ibaiak dituen mehatxuak eta balioak azalduko dizkigu aditu batek).

Egun erabiltzen ez den Iurrita errota inguruan,  presaren-oztopoaren ondoan amaituko dugu ibilbidea, eta Eguzki taldeko kide batek errota horren eta bere presaren egoera administratiboa zein den, oztopo mota horiek bioaniztasunean zein ondorio dituzten eta kasu hauetan legeak zer arautzen duen esango digu.

Captura de pantalla 2017-11-14 a las 10.39.03

Oiartzun ibaia Oarsoaldeko bizkarrezurra da, Aiako Harria eta itsasoa lotzen dituen zilbor-hestea. Natura 2000 Sarearen parte den Aiako Harria Parkean sortu eta Pasaiako badian amaitzen da. Gure ardura da bizirik eta osasuntsu mantentzea, bai bioaniztasuna bermatzeko bai herritarrok behar bezala disfrutatu ahal izateko.Ingurumenaren egoera eta herritarron kontzientziazio-maila hoberen islatzen duten elementuetako bat da, zalantzarik gabe.

Egun uraren kalitatea nabarmen hobetu da gure eskualdean, baina konpondu gabeko arazo asko daude oraindik Erakundeen aldetik, hala nola ur beltzen bilketa Pasai Donibanen eta Trintxerpen ezartzea, etab. Bestalde, ibaiertzak artifizializatuegiak daude, interes ekonomikoa beste edozein interesaren aurretik jarri baita.

Captura de pantalla 2017-11-14 a las 10.37.41

Larrun defendatzeko mendi-martxa, igandean

larrun-kartelaPirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak Larrunen egin asmo duen proiektuaren kontrako mendi-martxa egingo da igandean, Larrun Ez Hunki! platarformak deituta. Martxistak zuzen-zuzenean inplikatuta dauden lau herrietatik abiatu dira, Sara, Azkaine, Urruña eta Beratik, alegia, eta bat egingo dute tontorrean.

Mendi-martxa honen helburua proiektuak inguruan izango duen eragina bertatik bertara ikusi ahal izatea da.

Larrun Ez Hunki! plataformak uste du egia dela Larrungo instalazioak neurri batean zahartuta geratu direla, eta berritzearen alde dago, betiere segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, baina ez bisitari kopuru handitzeko. Izan ere, Larrun dagoeneko Iparraldeko ez ezik Departamentu osoko lekurik bisitatuena ere bada, urtero 360.000 bisitari izaten baititu. Ekologisten ustez, bisitari gehiago balio handiko naturgune honen kaltetan izango lirateke. Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, http://eguzki.org/es/2017/08/17/larrun-ez-hunki-stop/

Satorralaiak Metroaren kontrako manifestazioa deitu du larunbatean Antiguatik Alderdi Ederrera

metro-manifaDonostiako Metroaren pasantea laster, beharbada aste honetan bertan, eraikitzen hasiko direla iragarri dutela eta, Satorralaria bizilagunen mugimenduak hainbat mobilizazio egingo ditu. Nagusia izango da larunbatean, arratsaldeko 5etan hasita, Antigua eta Alderdi Eder bitartean egingo den martxa.
Manifestazioa “INPOSAKETARIK EZ! STOP METROARI” lelopean egingo da. Arratsaldeko 5etan abiatuko da Antiguako elizatik. Artzai Onaren Plazara 17:45ak aldera iritsiko da. Bertan manifestazioarekin bat egiteko deia egiten zaie, arrazaoi batengatik edo. bestearengatik, ibilbide osoa egitea nahiago ez duten pertsona guztiei. Manifestazioa Alderdi Ederren bukatuko da.
Baina, esan bezala, larunbateko manifestazioa ez da mobilizazio bakarra. Esaterako, ostegunean, goizeko 10etatik aurrera, obrak gelditzeko aldarrikapen-gune bat egingo da lanak hasi nahi dituzten Zarautz Etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko eremu kaltetuan (toki hori Zarautz Etorbideak eta Eugenio Imaz kaleak bat egiten duten lekuan dago, Zarautz Etorbidearen 60 eta 64 zenbakien artean). Aldarrikapen-gune hori goizeko 10etan hasiko da (ekintzari hasiera emateko gosaria eskeiniko da) eta 11’30ean prentsaurrekoa emango da. Arratsaldeko 6’30ean, berriz, auto-karabana bat abiatuko da Amarako Pio XII Plazatik (autobus geltoki ohia), eta aldi berean hiri-erdialdeko kaleetan informazioa banatuko da.

Sare pelagikorik ez !!

Atun pelagikoakHegaluzeko kostera bukatu berri den honetan, Eguzki talde ekologistak salatu nahi du, datozen urteetan gauza bera gerta ez dadin, aurtengoan arrastre-ontzi pelagiko frantses eta irlandesak arrantzan ibili direla. Batzuetan lege barruan, nazioarteko uretan, baina beste batzuetan legez kanpo, kostatik 12 miliako eremuaren barruan.

Espainiako eta EAEko administrazioek arraste pelagikoa debekatuta daukate, izugarrizko bazterkin edo deskarteak sortzen dituelako. Azken batean, arraste pelagikoa bi ur bitartean zabaltzen den sare erraldoi baten bidez egiten da. Sare horrek futbol zelai baten neurriko ahotzarra izan dezake eta, horren ondorioz, helburua den espeziea ez ezik era guztietako espezieak harrapatzen ditu, baita babestuak ere, hala nola izurdeak, baleak, ezpata-arrainak, dortokak eta beste. Hauek guztiak gehi pisuaren ondorioz zeharo zanpatuta geratzen diren arrainak berriz uretara botatzen dituzte, hilik baina.

Arraste pelagikoa, lege barruan egiten denean ere, ez da iraunkorra, arrantza-tokiak eta ekosistemak agortzen dituelako. Kantauriko arrantzaleek, berriz, artisau-teknikak erabiltzen dituzte, xaxiango arrantza edo katzea kasu. Horrela, hegaluzeak banan-banan harrapatzen dituzte, eta ez dago deskarterik.

Gauzak horrela, Espainiako eta EAEko administrazioei konpromiso gehiago eskatzen diegu. Ikustatzeak egin dituzte eta horiei esker ontzi pelagikoetan zenbatu gabeko atun-aleak topatu dituzte. Ondo. Baina, gure ustez, deskarteekin, kuotekin, deskargatzeko aldez aurretiko abisuekin eta lonja-pasatzeekin zorrotzago jokatu beharko lukete.

Kuntsumitzaileok ere geure partea egin dezakegu, arraindegian banan-banan arratzatutako hegaluzea hobetsiz bestearen aldean. Zoritxarrez, bestea da gehien saltzen dena, askotan zanpa-zanpa eginda dagoen arren, hori baita kontserbagintzan gehien erabiltzen dena. Horregatik Eusko Jaurlaritzari ziurtagiri bat eskatzen diogu, kontserban saldutako hegaluzea pelagikoen bidez arrantzatutakoa ez dela bermatuko duena.

Eguzki, 2017ko azaroan

EGUZKIk Barakaldoko hiri-zuhaitz guztien egoera egiaztatzea proposatzen du.

WhatsApp Image 2017-10-25 at 12.05.57Urtekoa 100 zuhaitz moztu erdi onartezina da.

Enborren ahulduragatik eta honek hiritarrentzako ekar litzazkeen arriskuengatik Barakaldoko 100 zuhaitz ingururen mozketa hasiko dela dioen urbanismoko, azpiegituretako eta udal zerbitzuetako jakinarazpinaren aurrean, EGUZKIk zuhaitz hauen benetako egoeraren egiatzatzea proposatu du, egoera hau aztertu eta konponbide adostu bat emateko.

Ekologisten kolektiboak informazio gehiago eskatu du zuhaitz hauek duten gaixotasunaren inguruan eta beste formula batzuk aztertu ote diren ere galdetu nahi izan du mozketa ekidin dezaketenak. Zentzu honetan, 2015 eta 2016 urteetan ere zhuaitz kantitate handien mozketak egin zirela azpimarratu du (150 inguru San Barolomen eta beste dozena bat inguru platanero faltsu San Bizente parkean) onddo baten eragina zela eta. Zuhaitz berriak landatze hutsa ez da konponbide efektibo eta definitiboa, bai ordea gastu ekonomiko handia dakarrena.

WhatsApp Image 2017-10-24 at 20.58.05(1)Guzti honengatik, EGUZKIk Jon Andoni Uria, inguru honetako zinegotzi-delegatuari, hiriko zuhaitzen azterketa oso bat egitea eskatu dio, birlandatzeari ekin aurretik, gaixotasun honek gutxien erasaten dien espezie autoktonoak identifikatuz eta birlandatzean batzuk besteekin tartekatuz gaixotasun hauen hedaketa ekiditeko asmoz.

Honetaz gain, kolektiboaren ustez datu guzti hauek eta landatuko diren espezieenak hiritarrei jakinaraiz beharko litzaizkieke, interes orokorrekoak bait dira, izan ere, zuhaitz hauek garrantzi handia dute hiriaren “isla termikoan” eta hiritarrek arnasten duten airearen kalitateraen hobetzean.

SBW_MF405-1171103102200*Gaur egun komunitate zientifiko osoak adierazi du hiriko zuhaitzak erreminta eraginkorra direla hirietako “berotegi efektua”ren aurkako lehian, eta zuhaitz kantitatea ahal bezain beste handitzeko gomendioa egin dute, gauzak honela, duela bi urteko egoera berdinean egoteak eta hemendik urte batzuetara egoera berdina eta zuhaitzen “sakrifizioa” errepikatzeko arriskuak, komuntiate zientifikoak markatutako bidearen kontrako noranzkoan joateagatik, begirada mantenu okerra egiten ari den lorezaintza enpresan jartzea ezinbestekoa da. Hauen ardura duten inguru horretak arduradunen lan arduragabea ahaztu gabe, eragin larriak dakarzkiena gure zuhaitzei eta airearen kalitateari, guzti hau kargu publikoak izanik

WhatsApp Image 2017-11-11 at 15.22.02Azkenik, azpimarratu behar da Uria jaunak bere erantzunean hainbat zuhaitzen mozketaren beharra adierazi duela zuhaitz hauek gaixotasunik eta erortzeko arriskurik ez duten arren. Honek, ekintza arduragabe bat iradokitzen du, gaixotasunaren sendaketarekin zerikusirik ez duena eta beste interesen bat duena. Horregatik, azalpenak eskatzen dizkiegu, azaldutako moduan justifikaezina bait dirudi.

EGUZKI

2017ko azaroaren 12a

Aiako Harrian tiroz botatako kurriloaren kasua Fiskaltzan salatuko du Eguzkik

Hau ez da botatako kurriloa, jakina, baina irudiak balio dezake irudikatzeko nolako ehiza-espezierekin nahastuko zuten. ARGAZKIA: JOSE HERRERO

Hau ez da botatako kurriloa, jakina, baina irudiak balio dezake irudikatzeko nolako ehiza-espezierekin nahastuko zuten. ARGAZKIA: JOSE HERRERO

Aiako Harriko ehiza-lerroan kurrilo bat (Grus grus) bota dutela salatuko du Eguzkik Fiskaltzan. Hegaztia, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan “interés bereziko” gisa sailkatua, astelehenean aurkitu zuten. Hankak zisko eginda zituen. Handik ordu gutxi batzuetara hil zen.

Hau da ehiza-aldi honetan Gipuzkoan botatako lehen hegazti babestua, guk dakigula, jakina. Gipuzkoan nabarmentzen dugu, beste herrialdeetan dagoeneko hainbat kasu ezagutzen ditugulako (1), zoritxarrez, eta guk dakigula, kasu guztien ehuneko txiki bat ezagutzera soilik iristen garelako, logikoa den bezala. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak iaz EAE osoan erregistratu zituen 36 kasuak (belatz handiak eta txikiak, gabirai bat, mokozabal bat… baita putre bat ere) icebergaren tontorra baino ez dira.

Delitugile hauek (izan ere, espezie babestu bat botatzea delitu izan daiteke) beraien burua zuritzeko zer argudiatuko dute? Kurriloa birigarro batekin nahastu zutela? Zer ehiza-espezierekin nahastu zuten kurriloa?

Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen jarraitzeko asmo sendoa du (aurreko ehiza-aldian, Gipuzkoan soilik, 7 kasu jarri genituen Fiskaltzaren eskuetan). Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere), baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hor delituak egiten ari direla. Salaketen bidez, diputazioei ere kargu hartu nahi diegu. Izan ere, guk ez dugu duda egiten beraien ehiza-politika arazoaren parte dela (noizko espezie babestuak botatzen dituzten ehiza-lerroen kontrako neurriak?). Eta, politika aldatzen ez duten bitartean, ez dezatela beste aldera begiratu, behintzat.

Eguzki, 2017ko azaroan

(1) Orain arte ezagutzen ditugun kasuak honako hauek dira: zapelatz bat (Buteo buteo) Uribarri Nagusian, gabirai bat (Accipiter nisus) Altsasun, giloi edo karraska bat (Crex crex) Gatikan eta ubarroi bat (Phalacrocoraxcarbo) Larrabetzun. Baita ere okil beltz bat (Dryocopus martius) Zaratamon, hori ehiza-alditik kanpo bota bazuten ere.

Ehunka lagun Antiguan metroaren kontra

Argazki 1Metroa eraikitzeko lanak laster hasiko direla iragarri dutela eta, ehunka lagun bildu ziren atzo Antiguan protesta-martxa batean. Martxa hori Satorralaiak herri-mudimenduak antolatu dituen mobizilazioen parte da. Mobilizazio hauen unerik adierazgarriena azaroaren 18an izango da, “STOP METROARI! INPOSAKETARIK EZ” lelopean Antigua eta Bulebar bitartean egingo den manifestazioan.

400 lagunetik gora bildu ziren atzo eguerdian Donostiako metroaren aurka Antigua auzoan egindako protesta-martxan.

Martxan adin guztietako jendeak parte hartu zuen eta “ANTIGUOK EZ DU BEHAR: METROARI STOP” aldarria egin zuen pankarta buruan hartuta, manifestariek Antiguan metroaren igarobideak kalteturiko kaleak zeharkaru zituzten.

Etengabeak izan ziren metroaren aurkako leloak, zarata egiteko hainbat jendek eramandako trasteen arrabotsak, eta ume askok globoak ere eman zituztela Metroari STOP aldarriarekin.

Martxa eguerdiko 12etan abiatu zen Bentaberriko kiroldegitik  eta ibilbidea Sert Plazan amaitu zen. Hor, Antiguan Metroa Gelditu auzo ekimeneko eta Satorralaia bizilagunen mugimenduko kideek honako adierazpenak egin zituzten eta batez ere azaroaren 18an Antigua eta Bulebar bitartean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.

Captura Argazki 2