Gladys del Estalen 40. urteurreneko erakusketa, Oreretan

Kartela Gladys erakusketa

Gladys del Estalen 40. urteurreneko erakusketa Oreretako Xenpelar aretoan ikusi ahal izango da urtarrilaren 20tik otsailaren 15era arte.

Joan den ekainaren 3an, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota Tuteran hil zueneko 40. urteurrena izan zen. Hura oroitzeko Gladys Gogoan ekimenak eta Eguzkik egitarau aberats bat antolatu zuten, tartean astelehenetik aurrera Xenpelarren ikusi ahal izango den erakusketa ibiltaria.

Erakusketak, testu labur eta batez ere argazkien bitartez, azaltzen du nor zen Gladys, zergatik zegoen zorigaiztoko egun hartan Tuteran, nola hil zuten eta haren hilketak zer-nolako herri-erantzuna eragin zuen. Betiere begi-bistatik galdu gabe garai hartan indarrean zegoen eta gaur ere indarrean dagoen borroka antinuklear eta ekologistaren testuingurua. Izan ere, Eguzkitik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gutako bat zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizi-bizirik daudelako klima larrialdiko eta krisi ekologikoko garaiotan.

Erakusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 17:00etatik 20:00etara.

Urgulleko komunek zuzenean mendira isurtzeari utziko diote

Udalak dio 10 urte zeramatzala proiektuarekin bueltaka, baina lanei ekin gabe. Beraz, aitortu beharko da Eguzkiren salaketa eta lortu zuen oihartzun zabala oso aproposak izan zirela.

Udalak dio 10 urte zeramatzala proiektuarekin bueltaka, baina lanei ekin gabe. Beraz, aitortu beharko da Eguzkiren salaketa eta lortu zuen oihartzun zabala oso aproposak izan zirela.

Udalak Urgulleko komunak saneamendu-sarera lotzeko lanak behingoz egingo dituela iragarri duela eta, pozik da Eguzki.

Abuztuan salatu genuen komunetako ur beltzak zuzenean mendira isurtzen zirela. Beharbada akordatuko zara, gure salaketak, bideoa eta guzti, oihartzun zabala izan baitzuen, bai ohiko komunikabideetan, bai sare sozialetan.

Hona hemen Udalaren intentzioaren berri ematen duen albistea:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2020/01/11/monte-urgull-instalara-nueva-red/1008736.html

Hemen, berriz, Eguzkik abuztuan egin zuen salaketa:

http://eguzki.org/2019/08/26/gazteluko-komunetako-ur-beltzak-mendian-bertan-isurtzen-ditu-donostiako-udalak-inolako-tratamendurik-gabe/

Egoera nola edo hala disimulatu nahian, ur beltzak tutu baten bidez isurtzen ziren mendira, harresia zulatuta.

Egoera nola edo hala disimulatu nahian, ur beltzak tutu baten bidez isurtzen ziren mendira, harresia zulatuta.

Lanak hasi bitartean, baina, proposamen batzuk egin nahi ditugu.

Lehenengoa da Damen baterian beste komun publiko bat jartzea. Haur Liburutegi ondoan badago bat, baina itxita egon ohi da. Gune horretan, udan, astearte eta ostegunetan batez ere, ehun gazte atzerritar baino gehiago biltzen dira. Hor egoten dira kontu kontari –eta edaten, noski– eguzkia sartu arte.  Askok beren beharrak baterian bertan eta boborategira igotzen diren eskaileretan egiten dituzte.

Bigarren proposamena da gune horretantxe beira eta ontzi arinak gaika biltzeko bi edukiontzi txiki (200 litrokoak) jartzea. Udan, behintzat.

Eta uda partean parkearen itxiera ordubetez atzeratuko bagenu?

Eta uda partean parkearen itxiera ordubetez atzeratuko bagenu?

Hirugarren proposamena da Urgull ixteko ordua udan atzeratzea. Jende asko joaten da eguneko azken eguzki-errainuak ikustera. “Klasiko” bat da. Baina ateak 21:00etan itxten dira, hau da, oraindik argia dagoenean. Gauzak horrela, jende askok ustekabe galanta hartzen du barruan itxita geratu delako edota ateratzeko buelta handia egin behar duelako. Horrek konponbide erraza du: maiatz, ekain eta uztailean, behintzat, udaltzainek 21:00etan itxi ordez, 22:00etan ixtea. Neurri honek susto bat baino gehiago seihets lezakeela uste dugu.

EGUZKI, 2020ko urtarrila

Oso erantzun ona izan du gaur Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin dugun bisita gidatuak

zaldunborda01Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan da gaur goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan  eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.

Parte-hartzaileek proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte. Kontuan izan behar da Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dagoela, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.

zaldunborda03

Lanak legez kanpo hasi ziren eta une honetan geldituta daude. Hondarribiko udal gobernua tematuta dago, baina oposizio handia da. Proiektua gelditu daiteke eta, hain justu, horixe izan da gaur zabaldu den mezua.

Lanak legez kanpo hasi ziren eta une honetan geldituta daude. Hondarribiko udal gobernua tematuta dago, baina oposizio handia da. Proiektua gelditu daiteke eta, hain justu, horixe izan da gaur zabaldu den mezua.

Ekologistok gaurko bisita antolatu dugu Hondarribia Village salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa.

zaldunborda_logoa

Terrazak berotuz ere berotze globala areagotzen dugu

terraza-calefactores[1]Eguzkik berriro eskatuko dio Donostiako Udalari taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak jartzeko baimenik ez emateko, energia asko kontsumitzen dutelako eta, ondorioz, kutsadura handia ere sortzen dutelako. Egia esan, eskaera hori orain dela ia hamarkada bat egin genuen, 2011n. Udalak orduan esan zuen gaia “aztertzen” ari zela, eta seguruena aztertzen jarraituko du, geroztik ez dugulako izan azterketa haren ondorioaren berririk.

Baina hamar urte geroago gaia berriz ere mahai gainean dago hiri eta herri askotan, klima-larrialdiak sortu duen sentsibilitate berriaren eraginez, zalantzarik gabe. Izan ere, egunotan albiste izaten ari da hedabide eta sare sozialetan Rennesko Udalak terrazetako  berogailuak debekatu egin dituela. “Aurrean dugun erronka ekologikoa kontuan izanda, espazio publikoan eredugarri jokatu behar dugu. Inork ez badu berogailua jartzen bere etxetik kanpo, zergatik espazio publikoan?”, adierazi du Renneseko alkateorde Marc Hervék.

Rennes Frantziako Estatuko lehen hiri handia da erabaki hori hartzen, baina Grenoble, Bordele eta Angers bide beretik omen doaz, baita Paris bera ere. Egia esan, Parisen zenbait neurri murriztaile hartzen saiatu ziren orain dela urte batzuk.

Eta Donostian? Donostian ere Udala gaia “aztertzen” ari da, antza denez, oso sakon, gainera, ia hamar urte baitaramatza hori egiten, arestian esan dugun bezala. Izan ere, 2011ko udaberrian, Eguzkik eskatu zion terrazetan berogailuak jartzeko baimenik ez emateko, ingurumen-arrazoiengatik (eta horrelako instalazioek egoera jakin batzuetan sor dezaketen arriskua saihesteagatik). Koherentzia-kontua ere bazen, eta jarraitzen du izaten. Garai hartan, Udala Energia Iraunkorraren Ekintza Plana lantzen ari zen, hirian energia-kontsumoa murrizteko eta optimizatzeko asmoz. Testuinguru hartan –gaur egun bezalaxe, bestalde– zentzugabekeria zen proportzioan energia asko kontsumitzen duten eta oso kutsagarriak diren berogailuak baimentzea, zertarako, eta espazio irekiak berotzeko!

Garai hartan ere, eta aldi berean, Udala ostalaritzako gremioarekin bilerak egiten ari zen, indarrean sartu berria zen Tabakoaren Aurkako Legearen eragina terrazen bidez nola arindu adosteko. Bilera haietako baten amaieran, Enrique Ramosek, orduan Garapen Ekonomikoko zinegotzia zenak (1), adierazi zuen Udalak, momentuz, ez zuela berogailuak debekatzeko asmorik, baina erregai fosilik erabiliko ez zuen modelo “iraunkorrago” baten bila ari zirela, berogailu gehien-gehienak gasez elikatutako perretxiko modelokoak zirelako. Zinegotziak esan zuenaren arabera, ostalariak berak ari ziren bilatze-langintza hartan. Are gehiago, dagoeneko begiz jota omen zuten modelo berritzaile bat: itzalkin edo sonbrilla bat, beroa gordetzeko aukera ematen zuten eguzki-plakak zituena. Nolanahi ere, udaberrian geunden, hotza atzean geratua zen, eta Ramosek ohartarazi zuen udazkenean gaiari berriz ere ekingo ziotela. Hona hemen, Europa Press agentziaren eskutik, Ramosek 2011ko apirilaren 7an egin zuen prentsaurrekoaren laburpena:

https://www.europapress.es/euskadi/noticia-ayuntamiento-san-sebastian-estudia-sustituir-calefacciones-seta-sistema-mas-sostenible-20110407143122.html

Diario Vascok, berriz, honela titulatu zuen prentsaurreko hari buruzko albistea:

berogailuak_DVUdazkena iritsi zen, baina gaiari ez zioten berriz ere heldu. Horregatik, urte hartako abenduan, Udalbatzan terrazei buruz eztabaidatu behar zela aprobetxatuz, Eguzkik berriro ekin zion: “Udalak ostalaritzari Tabakoaren Aurkako Legeak eragin dizkion kalteen ordaina edo krisiari aurre egiteko laguntza eman nahi badio, beste bide batzuetatik jo beharko du, baina ezin du ezikusiarena egin energia xahutu eta ingurumenari kalte egiten dioten kale-berogailuen aurrean”. Alferrik izan zen.

Baina berogailuok hainbeste kutsatzen dute? Proportzioan, bai. Carbone 4 trantsizio energetikoan espezializatutako aholkularitzak eman duen eta egunotan medioetan behin eta berriz aipatzen ari den datuaren arabera, egunean 8 orduz funtzionatzen duten lau butano-berogailuz hornitutako terraza batek 350 kilometro egiten dituen auto batek adina kutsadura sortzen du. Beraz, bai, proportzioan berogailuek energia asko xahutzen dute eta kutsadura handia sortzen dute.

Eta elektrikoak badira? Baita ere. Tira, iturri berriztagarrietatik datorren energia ziurtatua erabiliko balute, onargarriagoak lirateke, baina, berez, bai. Azken batean, kontsumitzen ez dena da kutsatzen ez duen energia bakarra.

Eta Udalak horrelako berogailuak erabiltzeagatik “tasa ekologiko” bat kobratuko balu? Ez eman Udalari horrelako ideiarik, kontua ez baita diru gehiago biltzea, gutxiago kutsatzea baizik.

Berogailuak terrazetatik kentzeak bezero batzuen ohiturak aldatzea ekar lezake? Bai, seguruena bai. Ez da zentzuzkoa pentsatzea klima-larrialdiaren kontra egingo dugunik, ezta egokituko garenik ere, eguneroko usadioetan aldaketarik egin gabe. Baina usadio-aldaketak arrazoi askorengatik gertatzen dira eta ez dute zertan beti txarrak izan. Edo ahantzi ote zaigu terrazetako berogailuen fenomeno hori Tabakoaren Aurkako Legea indarrean jarri izanarekin lotuta dagoela?

Ondo, dagoeneko badakigu berogailuek energia asko kontsumitzen dutela eta kutsadura handia sortzen dutela. Baina, esan dugun bezala, proportzioan. Hau da, badira askoz energia gehiago  kontsumitzen duten eta kutsadura handiago sortzen duten agenteak, jakina. Baina Udalak energia/kutsadura alorrean ez badu handira jokatu nahi (esaterako, uko egiten dio espresuki zaborren gaikako bilketa eraginkorra ezartzeari), ezta txikira ere (modu didaktiko batean sikiera, Gabonetako argiak murrizten edo terrazetako berogailuak debekatzen), zertarako ari da etengabe iraunkortasunaz eta ekonomia zirkularraz hitz egiten? Zertarako Klima DSS 2050 Ekintza Plana? Zertararako balio du apirilaren 22an, Planetaren Egunean, argiak ordubetez itzaltzeak? Zertarako joan da alkatea COP25era? Madrildik ere hamaikagarren aldiz errepikatzeko bera ere klima-larrialdiarekin oso kezkatuta dagoela? “Baina oso kezkatuta, e?”. Horretarako bakarrik? Propaganda sinesgarri egiteko neurriren bat, tarteka, behintzat, hartu beharko da, ezta? Guzti-guztiak ezingo du beti itxurakeria eta itxurakeria hutsa izan, ezta?

EGUZKI, 2020ko urtarrilean

1.  Enrique Ramos, garai hartan, Garapen Ekonomikoko zinegotzia zen. Aurreko legealdian, berriz, Hirigintza Iraunkorreko zinegotzi izan da, eta lotsagarri jokatu du Belartza Goikoan eta Lourdes Txikin. Belartzan pistak ireki eta harriak toneladaka pilatu zituzten legez kanpo, Ramos beste aldera begira ari zen bitartean. Lourdes Txikin gauza bera egin zuen –ezer ez, alegia– babestutako harizti bat bota zutenean. Seguruena kasu haietan erakutsi zuen sentsibilitateagatik, legealdi honetan Ekologiako zinegotzi izendatu dute! Gauzak horrela, izendapen hori adar-jotze hutsa dela iritzita, Eguzki eta Haritzalde talde ekologistok Ingurumeneko Aholku Udal Kontseilutik alde egitea erabaki dugu, aipatutako bi triskantza horiek konpondu bitartean, behintzat.

DESDE BARAKALDO ENVENENANDO NUESTROS RIOS Y MARES

Eguzki quiere denunciar la preocupante situación en la que se encuentran nuestro municipio, en las calles, los parques y las escasas zonas verdes la suciedad es visible. Desde, bolsas de basura fuera de los correspondientes contenedores, hasta excrementos de perro, alrededor incluso de parques infantiles. Pero al margen de esto, en esta ocasión, nos hacemos eco de otra denuncia vecinal y es que las colillas abundan y se acumulan en cada rincón de Barakaldo, especialmente alrededor de los establecimientos hosteleros.

Zuhaitzak zigarroekin

Preocupados/as por esta situación, queremos destacar que un filtro contiene componentes tóxicos y cancerígenos como; cadmio, amoniaco, arsénico o naftalina. Compuestos, que llegan arrastrados por las aguas pluviales a nuestros ríos y playas. Teniendo en cuenta que cada filtro contamina entre 8 y 10 litros de agua del mar, 50 litros si se trata de agua dulce y que su ingesta puede ser una causa de mortalidad directa en aves y cetáceos, creemos que es necesario tomar medidas para evitar su llegada a las aguas.

Si nos remitos a datos oficiales (Comité Nacional para la Prevención del Tabaquismo) entre el estado español y Euskal Herria se consumen 90 millones de cigarrillos al día, es decir, 32.000 millones de desechos de filtro al año, un residuo que tarda una década en degradarse y del que un 15% termina en nuestros ríos y playas. Según, un estudio del Instituto de Ciencia y Tecnología Ambientales de la Universidad Autónoma de Barcelona (ICTA-UAB) la mayor parte de los residuos que se acumulan en la arena de las playas son plásticos (36,8%) y colillas de cigarrillos (30,6%).

Son muchos los organismos públicos y asociaciones que han realizado diferentes campañas para hacer frente a esta problemática, por lo que desde Eguzki solicitamos al gobierno

20191117_152202municipal de Barakaldo que se sume a este tipo de iniciativas y que adopte las siguientes medidas concretas:

1.      Colocar en las calles del municipio papeleras multifuncionales, válidas tanto para arrojar residuos de pequeño tamaño como para apagar cigarrillos y tirar las colillas.

Papeleras con cenicero integrado de Bilbao

No es necesario irse muy lejos para encontrar este tipo de papeleras ya que tanto en el Metro de Bilbao como en las calles de Bilbao podemos encontrarlas. Además, para que el coste económico no sea una excusa para no llevar a cabo esta medida, las actuales papeleras del municipio pueden ser acondicionadas, añadiendo un cenicero a las mismas.

2.      Llevar a cabo una campaña de concienciación dirigida a los/as hosteleros y dueños/as de otros espacios en los que se suele fumar, con medidas concretas como; animarlos a colocar ceniceros fuera de todos los locales.

3.      Llevar a cabo una campaña de concienciación dirigida a los/as propios/as fumadores/as ya que son muchos/as los y las que tiran las colillas al suelo a pesar de tener ceniceros cerca.

Esta última campaña podría venir acompañada del reparto gratuito por parte del Ayuntamiento de ceniceros portátiles, como ya hiciera el Ayuntamiento de Bilbao, allá por el 2006.

enfermerix componentes cigarrillo

Itsasoa hemen hasten da

Eguzki Barakaldo

7-01-2020


Eguzkik eta Haritzaldek ehunka zuhaitz-hazi erein dituzte Lourdes Txikin, Udalak parajean basoa biziberritzeko hartu zuen konpromisoa, hiru urte geroago ere, bete gabe jarraitzen duela salatzeko

Lourdes Txiki_4Ia 3 urte bete dira Donostiako Udalak Lourdes Txikin zuhaitz sarraskia ahalbidetu ez ezik sustatu egin zuenetik. Triskantza hura leuntze aldera malda lehengoratzeko eta zuhaitzak birlandatzeko eman zuen hitza, baina 32 hilabete pasata bere horretan darrai. Hortaz, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteek elkarlanean bertako zuhaitzen ehunka hazi ereiteari ekin diote. Haritz kandudun, lizar eta astigar zuriaren haziak bildu genituen eta soildutako eremuan sakabanatu ditugu sinbolikoa izan nahi duen ekintzan. Ikus bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=XfwD0RoDO9w&feature=youtu.be

Hilabete hauetan guztietan Udalak ez du hitza bete: malda ez da berreskuratu, kanpoko espezie inbaditzaileaz bete egin da, hala nola Panpako belarra (Cortaderia selloana), budleia (Buddleja davidii) edo sasiakazia (Robinia pseudoacacia), jabeei ezarritako, edo behintzat agindutako isunen inguruan ez dakigu ezer eta basoak zuen babesak airean jarraitzen du egun.

Eguzkiko eta Haritzaldeko kideok ezkurrak eta beste hazi batzuk sartzen.

Eguzkiko eta Haritzaldeko kideok ezkurrak eta beste hazi batzuk sartzen.

Gogora dezagun 2017ko aste santuan (apirilean) gertaturikoa: segurtasunaren izenean 2,5 hektarea (ia 3 futbol zelai) soildu ziren kilometro bateko pistak irekiz. Kontxatik bertatik ikus zitekeen triskantza. Planeamenduak babesten zuen baso mistoa suntsitu zen eta ehun urtetik gorako haritzak galdu ziren motozerren hortzetan. Ekintza Ikastolako umeei begira 50 metroko segurtasun gerrikoa ezarri zuen Udalak, baina lanak kontrolatzeko mediorik ez zuen jarri eta mozketa gelditu zenean 100 m hartuak zituen. Segurtasunaren aitzakian ere oporretan burutzekoak ziren lanak eskolak hasi eta gero jarraitu zuten makineria astuna gora eta behera ibili zelarik eta behin baino gehiagotan harriak eta enborrak Ikastolako patiora eroriz.

Orain dela hiru urte sekulako triskantza egin zuten berez babestuta zegoen harizti batean.

Orain dela hiru urte sekulako triskantza egin zuten berez babestuta zegoen harizti batean.

Magala soilduta, lur jauzi eta luizi arriskua areagotu egin zen eta gerora Udalak jabeari malda egonkortzeko plana eskatu behar izan zion. Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek gelditu behar izan zuten Udalak, gertatutakoa salatuta ere, ez zituelako gelditzen. Maiatzaren 22an, Biodibertsitatearen egunarekin bat, berriro ekin zioten zuhaitz mozketari eta beste behin Aldundiko basozainek gelditu zituzten mozketak gaur arte. Bigarren honetan Udalak ere ez zuen ezertxo ere egin.

  • Zuhaitz mozketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezinbesteko baimenik gabe burutu zen.
  • Donostiako Udaleko Ingurumen teknikarien irizpideen kontra eman zen agindua eta haien iritzia gerora ere ez zen aintzat hartu.
  • Teorian umeen segurtasuna bermatzeko sustatutako ekintza arrisku bizian jarri zituen lanak beraiek eskolan zeuden bitartean burutu zirelako eta malda are desegonkorragoa gelditu zelako.
  • Arbitrarioki ezarritako eta oso arbuiagarria zen 50 metroko gerrikoa 100 metrora zabaldu zen Udalaren inongo kontrolik gabe.
  • Babesturiko basoa larriki kaltetu zen ehun urtetik gorako zuhaitzak galduz eta babesturiko landaredia suntsituz.
  • Lanak faunaren ugal garaian, bete-betean, burutu ziren.
  • Ageriko ilegalitateak eta pertsonentzat berebiziko arriskua egonik Udalak ez zituen lanak gelditu, ezta egoera salatuta ere.
  • Egunak igaro eta gero zigor espedientea ireki zen Diputazioan eta Udalak ere irekiko zuela agindu zuen. Egun, ez dakigu ezer balizko isunen inguruan.
  • Udalak malda lehengoratu behar zela eta birlandatu behar zela adierazi zuen, baina ez da ezer egin.
  • Egintzen larritasuna zela eta Haritzaldek Hirigintzako zinegotzia eta azken erantzulea zen Enrique Ramosen dimisioa eskatu zuen eta Ingurumen zinegotzi jarri dute!
Irudi honek argiro uzten du botatako zuhaitzak ez zirela nolanahikoak izan.

Irudi honek argiro uzten du botatako zuhaitzak ez zirela nolanahikoak izan.

Horregatik guztiagatik, 3 urte bete behar diren honetan Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteek Lourdes Txikiko txikizioa gogora ekarri nahi izan dugu ekintza sinboliko honen bidez. Salatu nahi dugu Donostiako Udalaren jarrera eta dagoen gardentasun eza. Arduragabekeriaz jokatu zen eta kalte itzuliezinak eragin ziren. Hilabete hauetan guztietan Udalak ez du bere hitza bete. Lourdes txikiko maldatik kanpoko espezie inbaditzaileak kendu behar dira eta bertako zuhaitzak landatu behar dira lehenbailehen. Soberan ditugu Klima Aldaketaren inguruko adierazmen panpoxoak gero babestutako basoak edo gelditzen zaigun berde-apurra kontserbatzeko gauza ez bagara. Estrategiak estrategia, Lourdes Txikik zuhaitzak behar ditu, herritarrok behar ditugu.

haritzalde_eguzki[1]

Zaldunbordako merkataritza-zentroak suntsituko lukeen parajea bertatik bertara ezagutzeko ibilaldia antolatu dute igandean Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik

zaldunborda_kartelaZaldunbordan, Jaizkibelgo magalean, eraiki nahi duten Hondarribia Village merkataritza-zentro handiaren kontra hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainaren ekarpen gisa, mendi-ibiladia antolatu dute igandean, hilak 12, Bidasoaldeko Lagunek eta Eguzkik. Helburua da proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak in situ ezagutzea eta ezagutaraztea. Izan ere, Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dago, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.

Hitzordua 10:15ean izango da, Irungo Bentak-Landetxan, Renfeko geltokian. Bestela, 11:30ean Desguaces Bidaurretaren sarreran.

Ibiladiaren batez besteko iraupena 2 ordu eta 30 minutukoa izango da.

Bestalde, ibilaldi erraza da, edonork egiteko modukoa.

Hona hemen egin nahi duten zentroa, DVk argitaratutako infografia baten arabera:

zaldunborda3Proiektuak oso oposizio-mugimendu zabala eragin du, Hondarribian bertan ez ezik inguruko herrietan ere. Une honetan lanak geratuta daude, legez kanpo hasi zirelako, baina Hondarribiko gobernuak aurrera jotzeko asmo sendoa du, horrela Eusko Legebiltzarrak orain dela gutxi merkataritza-gune handiei buruz onartu dituen irizpideak urratzen baditu ere.

Hona hemen, proiektuaren kontra egoteko hainbat arrazoi:

zaldunborda2_euszaldunborda1_eus

Konfederazio Hidrografikoak bukatutzat jo du Ereñotzuko zentrala ustiatzeko eskubidea, eta presa botatzeko agindu du

ereñozu1_web[1]Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak bukatutzat jo du Ereñotzuko zentral hidroelektrikoak Urumeatik 4.000 litro ur segundoko hartzeko orain arte izan duen eskubidea. Halaber, jabeari esan dio hamar hilabeteko epean bertako presa eta arrain-eskala botatzeko proiektu bat aurkeztu behar duela. Zentralaren jabea Errenteria-Oreretako Udala da,  nahiz eta Ereñotzu, berez, Hernani den.

Espedientean pertsonatuta egon garen Eguzki eta Ríos con Vida elkarteen iritziz, albiste bikaina da; izan ere, Aldundiaren txostenetan irakur daitekeenez, presa hori “bateraezina” da Natura 2000 Sarean integratuta dagoen Urumeako Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) helburuekin. Eskalak arazoa arindu behar zuen, baina ustel atera da, “eraginkortasun eskasekoa eta mantentze zailekoa” baita, arrain-faunaren mugimenduak galarazteraino. Are gehiago, “Urumea arroan izokina errekuperatzea oztopatzen ari da”.

Arrain-eskalak inoiz ez du bere funtzioa behar bezala bete.

Arrain-eskalak inoiz ez du bere funtzioa behar bezala bete.

Errenteria-Oreretako Udalak oraindik Konfederazioaren erabakiaren kontrako helegitea aurkez dezake, baina Eguzkik eta Rios con Vidak espresuki ez aurkezteko eskatuko diogu.

Ura hartzeko eskubideak bertan behera uztea eta ibilguan oztopoak kentzea ibaiak hobetze-bidean helburu nagusietakoak dira. Kasu honetan, gainera, ura hartzeko eskubidea eta oztopoa oso handiak dira, Kontserbazio Bereziko Eremu batean daude eta, are gehiago, ez dira erabiltzen. Izan ere, Konfederazioak eskubidea bukatutzat jo du, zentrala hiru urtez jarraian geldirik egon delako. Geldialdia arazo ekonomikoekin lotuta egon da eta arazo ekonomiko horiek, halaber, mota honetako zentralen zalantzazko errentagarritasunarekin dute zerikusia. Errentagarritasuna da zalantzazkoa, baina zentral hauek eragin ditzaketen ingurumen-kalteak ez dira zalantzazkoak. Horren lekuko da Ereñotzuko zentrala.

Nolanahi ere, bere garaian argudiatu genuen bezala, eskubidea emateko baldintzak ziren, batetik, gutxienez 1.600 l/s-ko emari ekologikoa uneoro bermatzea eta, bestetik, arrain-eskala egokia eraikitzea. Errealitateak erakutsi du zentralak, funtzionatu duen bitartean, ez duela sarritan errespetatu emari ekologikoa eta eskalak ez dituela betetzen gutxieneko baldintzak.

Ríos con Vida eta Eguzki, 2020ko urtarrilean