Eguzkik nekazaritzako hondakin plastikoak Urola ibaira isurtzea salatu du

Eguzkik Urolan, Azkoitian, salatutako hondakinen parte bat.

Eguzkik Urolan, Azkoitian, salatutako hondakinen parte bat.

Azkoitian, GI-2634 errepidearen saihesbidera, Maxi Eroskira edo herri berera doan biribilgunea atzean utzi, eta herria eta Loiola lotzen dituen errepidearen ondoko pasealekuan sartzen bagara, 700 metrora, eskuineko erriberan, isuriak ikusiko ditugu. Metro gutxi batzuetan hondakin mota hori isuri diren hainbat puntu ditugu. Plastiko beltzak eta zuriak dira, eta erabilera asko izan ditzakete, esaterako, lurra estaltzea, belar txarren hazkuntza eragozteko, edo material jakin batzuk estaltzeko, barazki eta fruta igokariak eusteko sare berdeak, fardelak biltzeko plastiko beltzak eta horiek lotzeko sokak. Halaber, burdinazko eta alanbrezko sareak (seguraski itxurak egiteko) eta nekazaritza-sektorean asko erabiltzen diren oihalezko zaku zuriak, uralitazko plaka bat (amiantoa) eta adreilu batzuk.  Ikus bideoa: https://youtu.be/Opu5yICOqXY

Ibaian behera, metro batzuetara, hondakin gehiago.

Ibaian behera, metro batzuetara, hondakin gehiago.

Badakigu argazkia ikustean, pentsatuko dugun lehen gauza izango da istripu soil bat izan dela, baina ez da istripu bat. Babes eta zaintza neurriak eskatzen ari den ibai gaizki tratatu eta kutsatu baten oihua besterik ez da. Urolan gertzen ari dena hobeto ulertzeko, Eguzkik, datozen asteetan, ehunka uralita zati (elementu toxikoak dituzte) ibaira isuri direla salatuko du Fiskaltzaren aurrean, kasu honetan Zestoako herrian.

Denbora pixka bat hartu eta Urola ibaiaren arroa ikusten badugu, Legazpi herritik bokaleraino, landaredia dugun ibaiertz gehienetan (zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, sasiak) horrelako hondakinez betetak daudela ohartuko gara, gehienak plastiko beltzak eta zuriak. 10etik 9k ezaugarri komun bat dute: Urola igarotzen den udalerrietan bertan isurtzen dira zuzenean ibaira eta errekastoetara, eta, gehienetan, ibai-sistema osoan barreiatzen dira korronteei esker. Tamaina handi samarretik hasi eta zati txikietaraino ditugu. Une honetan Urola ibaitik, ibaiadarretatik eta errekastoetatik kopuru izugarriak atera ditzakegu. Agian norbaiti gehiegizkoa irudituko zaio gure baieztapena, baina ibaira jaisten bagara eta kilometro bat besterik egiten ez badugu bi ertzei arretaz begiratuz, ikusiko dugu egi biribila dela. Hori gertatzen da horrelako isurketak oso ohikoak direlako eta, esan dugun bezala, herri guztietan gertatzen direlako. Eta egiten badute, egin dezaketela ikasi dutelako da. Plastiko horien drama ez da hemen amaitzen, baizik eta itsasoan. Ohartarazi nahi dugu gaur egun gure kostaldean hondakin plastikoek eragindako kutsadura errealitate bat dela.

Gizarte hau osatzen dugun gehienontzat, zabor ibaiak ez dira berriak, urte asko daramatzatelako hori egiten. Ez gara esaten ari lurra lantzen duten pertsona guztiek plastikoak botatzen dituztenik, noski, ekosistema horiekiko harmonia eta errespetu osoz bizi diren pertsonak ere baitaude.

Orain dela gutxi Ugarteko industrialdean (Oinartxo) egindako legez kanpoko isurketa batzuk salatu genituen. Kasu hartan, hondakin gehienak  elektronikoak ziren. Orduan, zaintza gegiaho eskatu eta zera esan genuen: “Hasieran ez dugu jakingo nor diren oso ohikoak diren isurketa horien erantzuleak, baina garrantzitsuena da haiek jakitea nor garen gu”. Nekazaritzan rabilitako plastikoen isurketek, berriz, beste honako hau esateko bidea ematen digute: Urola behingoz entzuten eta mimatzen hastea erabakitzen denean, hainbeste urtetan eta hainbeste modutan erasotua, eta, pertsonei eta naturari hainbeste onura eskaintzen dizkiena, konturatuko gara arazoak eta, aldi berean, konponbideak gehienetan aurrean izango ditugula, kasu honetan bezala. Ibaitik oso gertu mugitzen diren pertsonak ezagutzea, eta erakustea ez dela hondakinik utzi behar uholde-arriskuko eremuan, aborrak botatzeagatik isuna jartzea ere (arau-hauste larria baita), hori guztia konponbidearen parte izateaz gain, hezkuntzaren parte ere bada. Eta hori da, besterik gabe, Udalari, Urola Erdiko Mankomunitateari eta Uraren Euskal Agentziari aspalditik eskatzen dieguna, Azkoitiko udal-mugartean Urola ibaiaren eta haren errekastoen jarraipena eta kontrola egiteko jarduketa-plan bat diseinatzea eta abian jartzea eskatzen dugunean. Baina oraindik, isurketek ibaian 20 egun daramatenaz gain, zoritxarrez, erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu.

Eguzki, 2021eko abendua

RENFEren aldiriko zerbitzuetan bada gaizki edo oso gaizki doan zerbait

renfe1RENFEren aldiriko trenen erabiltzaile gipuzkoarrok 2021a gogoratuko dugu zerbitzuak hondoa jo zueneko urtea bezala. Askoz beherago, askoz okerrago, ezin.

Batez ere azken hiru hilabeteotan oso ohikoa da trenak garaiz ez iristea. Atzerapenak sarri hamar minutukoak izaten dira, baina hamabost edo hogei minutukoak ere ez dira arraroak.

Batzuetan, zerbitzuak bertan behera gelditzen dira. Horren ondorioz, atzerapenak areagotzeaz gain, bi zerbitzuen erabiltzaileok bakar batean metatzen gara. Egunotan ikusi ahal izan ditugun irudiak ez dira eredugarriak, ez, ditxosozko birusaren kutsadura-arriskua saihesteko.

renfe3Baina atzerapenak metatzeaz eta hainbat zerbitzu bertan behera uzteaz gaiz, informazioa falta da, pantaila eta teleadierazleek ez dute funtzionatzen, bat-batean itzalaldiak gertatzen dira…

Laburbilduz: Gipuzkoako RENFEn bada gaizki doan zerbait, oso-oso gaizki, eta horren ondorioz zerbitzuaren kalitatea gutxieneko historikoetara jaitsi da.

Glasgowko goi-bileran eta klima-larrialdiari aurre egiteko neurriak eztabaidatzen diren foro guztietan, garraio publikoa indartu egin behar dela nabarmentzen da. RENFEk, aldiz, kontrako bidea hartu du Gipuzkoan. Izan ere, zerbitzu hobea eman ordez, erabiltzaileoi era guztietako trabak jartzen dizkigu. Beraz, ez da harritzekoa askok beste garraiobide batzuetara jo behar izatea. Garraiobide horiek ez dira trena bezain ekologikoak, baina lan- eta ikas-zentroetara garaiz iristeko aukera ematen dute.

Gauzak horrela, herritarrak aldiriko tren-zerbitzuetan pairatzen ari diren egoera ikusita, Eguzkik Irun-Brinkola lineako udal guztiei zera eskatzen die: RENFEri modu formalean eska diezaiotela zerbitzua behingoz duintzeko eta orain dela ez gehiegi zuen kalitatea, behintzat, lehenbailehen berreskuratzeko.

Halaber, Espainiako Gobernuak Euskadiko Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Denis Itxaso jaunari, RENFEk Gipuzkoan duen funtzionamenduaren arduraduna ere baden neurrian, zera eskatzen diogu:

1.       Azalpenak emateko aldiriko tren-zerbitzuak Gipuzkoan izan duen kalitate-galeraren gainean.

2.       Estatuaren Gobernuari errealitate horren berri emateko, neurriak har ditzan eta zerbitzuaren kalitatea lehenbailehen berreskura ditzan.

EGUZKI, 2021ko abenduan

Eguzkik Legazpiko Urtatza auzoan legez kanpoko hondakinak salatu ditu

EguzkiPlater-tiroketako eremura sartzeko atean bertan, hartxintxarrezko pista bat dugu. Bada, 100 metrora pistan behera daude hondakinak. Horien artean, pneumatikoak, obra-hondakinak, komuna, disolbatzaile-poteak, pintura eta pintura plastikoko poteak, karrozeria eta altzari-zatiak, lanparak, aterkiak, fardelak lotzeko sokak, plastikozko eta altzairuzko totxoak, txakurrentzako atoia eta beirazko eta plastikozko pote ugari, bideo honetan ikus daitekee moduan:

https://www.youtube.com/watch?v=bOHOTK0QTAw

Hondakin horietako batzuk aurrean dugun mendiaren hegalera bota zituzten. Kasu honetan (ez guztiak) Eguzkik atera ditu. Baina oraindik, mendi-mazelan bertan, beste 140 metrora pistan behera, auto-zati ugari ikusiko ditugu.

Udaltzaingoari eta Udalari hondakinen berri. Udalari, alde batetik, eremua lehenbailehen lehengoratzeko eskatu zaio, eta, bestetik, gune hori kontrolatzeko. Hala ez bada, isuriak berriro gerta daitezkeela uste dugu.

Eguzkik salatu egiten du gizalegearen aurkako ekintza eta ingurumenaren aurkako erasoa. Aldi berean, jendea animatzen dugu horrelako gertaerak publikoki eta erakundeen aurrean salatzera, Hondakinen Legeak berariaz debekatzen baitu “edozein motatako hondakinak kontrolik gabe uztea, isurtzea edo ezabatzea”.

Bide batez, jakinarazi nahi dugu orain dela egun batzuk idazki bat sartu genuela udaletxean, aurtengo ekainean Ibarrola errekaren egoera tamalgarria zela eta jarritako salaketari buruzkoa. Bada, sei hilabete igaro ondoren errekara botatako honakinek hor jarraitzen dutela ikusita,  Udalari seriotasun minimo bat eskatu diogu, eta gogorarazi diogu hondakinak erretiratzeko betebeharraz gain (kasu honetan enpresari kentzeko eskatzea) udalerriko ibai-sistemak zaintzeko eta babesteko betebeharra duela.

Eguzki, 2021eko abendua

Kolapsotik oso hurbil

images

Uholdeen ondorioen ondorioak jasaten dituzten pertsonekiko elkartasuna helarazten hastea (batez ere urtegien azpiko uretan daudenentzat, baina ezin ditugu ahaztu urtegian gora bizi diren pertsonak), eta krisi hau kudeatu duten profesionalei egindako lana eskertzea.

Azaroko eta abenduko urtzeak eta etengabeko euriteek gure ibai nagusietako (Baias, Zadorra) emariak nabarmen handitzea eragin dute. Zadorraren arroaren kasuan, (prezipitazioek jarraitu izan balute) Zadorra sistema kolapsatzeko 4-5 ordura egon garela onartu behar da (250-300 m3/sg-ko isurketa-emaria?). Arrazoiak askotarikoak eta konplexuak dira, baina lurraldeak aparteko gertakarien aurrean duen erresilientziarik eza agerikoa da .

PZB jakitun da egoeraren larritasunaz eta lurraldeak izan duen arriskuaz, eta egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruaz, gure ustez, lurraldearen erresilientzia uholdeekiko areagotzeko, premiazkoa da:

Uraren kultura berri bat bultzatzea, uholdeen errua ibaien garbiketa eza dela entzuten ez jarraitzeko (2021ean ere), gizakiak moten edo diken bitartez natura kontrolatu ahal izango balu bezala.

Uholde-lautadetatik estrategikoki erretiratzea eta ibai-dinamika lurraldea antolatzeko eta hirigintzako gure tresnetan (LAG, LAP, HAPNa) integratzea, iraganeko akatsak ez errepikatzeko.

Egungo arriskua minimizatzea, proiektatutako esku-hartzeen bidez eta ibai-espazioa handituz (Adib.: Zadorraren kasuan, duela 20 urte idatzi zen, eta duela 10 urte gauzatzea erabaki zen, vaina oraindik ez da amaitu, hainbat arrazoi direla medio).

Drainatzeko hiri-sistema iraunkorrak (SuSD) sustatzea, hormigoian oinarritutako biztanleguneak desnaturalizatzeak areagotu egiten dituelako estolderia-sistemek onartzen ez dituzten isurketa-emariak.

– Azkenik, eta oraintsu gainditu dugun egoera kritikoa ikusita, Zadorra Sistemaren kudeaketari buruzko hausnarketa sakona egitea.

Azken horri dagokionez, PZBk Zadorra Sistemako (1957) urtegiak garrantzi estrategikoa duten azpiegiturak direla adierazi du, baina ingurumen-alderdian gabezia handiak dituela (Zadorra ibaia bezalako korridore ekologiko baten luzetarako konexioa hausten du), eta kudeaketa alderdian, azpiegituren egungo diseinuak eta emakidak irismen mugatua eskaintzen digutela.

Ekiteko ordua da, aitzakiek ez dute balio.

Gasteiz, 2021eko abenduaren 22a

 

Zestoan Urola ibaira egindako isurketa berriak salatu ditu Eguzkik, eta erakundeei arduraz jokatzeko eskatu die

Honako hondakin hauek azaroaren 29an atera zituen Eguzkik errekatik. Horrela egin izan ez balu, honezkero itsasoko bidean egongo lirateke.

Honako hondakin hauek azaroaren 29an atera zituen Eguzkik errekatik. Horrela egin izan ez balu, honezkero itsasoko bidean egongo lirateke.

Beste behin ere, Urola ibaiaren ezkerraldeko ibilgura isuritako zaborrak salatzen dugu, garai batean Urola trena igarotzen zen zubitik oso gertu (gaur egun Zestoa eta Iraeta auzoa lotzen dituen bidegorria da). Ikus bideoa:

surketak Urola ibaira, Zestoan. – YouTube

Berreskuratutako zaborren artean, hauek daude: uztondoz betetako plastikozko zakuak, zabor-poltsak, mahaiak, aulkiak, zartaginak, kazolak, oinetakoak, arropa, pintura-poteak, plastikozko tutuak, poliespanezko kaxak, plastikozko kaxak, zurezkoak, erratz bat, edari-poteak, plastikozko edalontziak, etab.

Aurtengo maiatzean salatu genuen txabola bat eraiki zela eta hondakin asko pilatu zirela inguru berean.

Uztailean, besteak beste, uralitak (amiantoa, oso osagai toxikoak ditu, bai pertsonen osasunerako, bai ingurumenerako) aurkitu genituen Sastarrain errekastora, hemendik 350 metrora ibaian gora.

Irailean salatu genuen hiri-hondakinak eta industria-hondakinak legez kanpo isurtzen zirela ibaiaren eskuineko ertzean, zubian bertan, eta ohartarazi genien erakunde eskudunei: “gure erakundeak orain arte salatutakoak ez dira lehenak, eta, zoritxarrez, ez dira azkenak izango. Ohartarazi nahi dugu Zestoan egiten diren isurketak Urola ibaiaren eta haren errekastoen eguneroko ogia direla”. Era berean, “Zestoako Udalari, Urari eta Urola Erdiko Mankomunitateari jarduketa-plan bat egiteko eta martxan jartzeko eskatu genien, Urola ibaiaren eta erreken jarraipena eta kontrola egiteko Zestoako udal-mugartean”.

Zoritxarrez, denbora honetan gauza asko gertatu dira. Lehenik eta behin, berriz ere arau-hauste larriak egin dira ibai-sisteman, eta kalte egin zaio ekosistemari, zabor asko isuri baita eremu berean. Bigarrenik, erakunde eskudunek ez diete jaramonik egin gure ohartarazpenei. Hirugarrenik, euri-jasak iritsi dira, duela milioika urtetik hona gertatzen den bezala, eta Eguzkirengatik izan ez balitz, zabor horietako asko gure kostaldera eramango zituzketen bertako urek. Gainera, eremu hori Urola ibaiaren ezohiko uholdeek urez bete dezakete, lehentasunezko fluxu-eremuaren barruan.
Ibaien goraldiak ekologia orekari eusten laguntzen duen fenomeno naturala dira, ibaiertzak ongarritzen ditu eta gure kostaldeak elikatzen ditu mantenugaiekin. Ibaien kutsadura saihesteak eta zaborrak gure kostaldera iristea eragozteak lehentasuna izan beharko lukete.

Ibaien arazoa ez da berria. Hala bada, iristen ez den kontzientzia baten zain gaudelako da. Ibaiak ez du inoren zain egon beharrik, gure lana ibaian bertan egiten hasteko baizik. Horrez gain, argi utzi nahi dugu isurketa horiek, aurrekoak inguru honetan, Sastarrain errekakoak eta etorriko direnak, horietako asko, kontzientzia handiz isuri direla, gaiztakeriaz. Horren ondorioak hamarkada luzeetan zaborrez betetako ibaiak eta milioika kiloz kutsatutako kostaldeak izan dira (datu ofizialak dira eta ez Eguzkiren usteak). Eta, hain justu, horixe da belaunaldi berri bat ikusten ari dena, horixe uzten ari garena. Asko hitz egiten da “ingurumen-hezkuntzaz” eta “ingurumen-arazoez”. Ibaian oinez goazenean, berak esango digu non ditugun arazoak, non dagoen heziketarik eza, eta orduan izango gara gu ustez hainbeste irrikatzen dugun irtenbidearen eta hezkuntzaren parte. Jarraipena egitea proposatzen dugunean, hori besterik ez da.

Nabarmendu behar da ibaien garrantziak babes-helburu bihurtzen dituela, uren kutsadurak beste ekosistema batzuen kutsadurari bide ematen baitio.

Horregatik, Eguzkik erantzukizuna eta seriotasuna eskatzen dizkie erakunde ESKUDUNEI, eta berriro exigitzen diegu hezkuntzarako eta ibaiaren konponbiderako jarduera-plan bat diseinatu eta abian jar dezaten.

Eguzki, 2021eko abendua

Defentsa Ministerioak Jaizkibelen dituen lurretan Natura 2000 Sareak aurreikusten dituen neurri guztiak aplikatzeko eskatu du Eguzkik

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Jaizkibel mendiko biodibertsitatearen kontserbazioak lege-babesa jaso zuen ekainaren 4ko 357/2013 Dekretua argitaratu ondoren. Dekretu horren bidez, Ulia (es2120014) eta Jaizkibel (es2120017) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ziren, eta haien kontserbazio-neurriak onartu ziren.
Defentsa Ministerioak 317 hektarea inguru ditu Jaizkibel KBEan. Natura 2000 Sareko eremu babestu honek duen legezko babes-araubidea gorabehera, KBE honek mehatxu ugari jasan ditu (baso-politika intentsiboa, kontrolik gabeko trafiko motorduna, baso-suteak, abeltzaintza-presioa, ehiza-praktika, etab.), eta horri gehitu behar zaio kudeaketaren ardura duen administrazioak (Gipuzkoako Foru Aldundia) kontserbazio-arloan inbertsio gutxi egin dituela, eta jabe nagusiek ez dutela arreta handirik jarri.
ARMADARI ESKAERA:
Testuinguru horretan, eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuari dagokionez, Armadari hainbat kudeaketa-ildotan jarduteko eskatzen zaio, bere lurretan kontserbazio ekologiko egokia lortzeko hobekuntzak barneratzeko. Zehazki, honako proposamen hauek egin dira:

• Espainiako Defentsa Ministerioaren jabetzako pista eta bideen sarean ibilgailu motordunen erabilera erregulatzea eta mugatzea, seinaleen bidez, baimenik ez duten ibilgailu guztiei zirkulazioa debekatuz.
• Agindu hori ministerioak ariketarik eta maniobrarik egiten ez duen egun guztietara zabalduko litzateke, baita asteburuetan ere. Egun horiek, normalean, aisialdirako aprobetxatzen ditu jendeak eta ibilgailuak nonahi egoten dira, eta, horrela, kostaldera doan pista itxita geratuko litzateke.
• Lur militarretarako sarrerako parkina aparkaleku eta Lete eta Zumillondo eremuetarako ibilgailuen sarbide-muga gisa ezartzea.
• Baso naturalak leheneratzea, zur-sail exotikoak kenduz eta, horien ordez, eremu horretako baso-habitatak diren hariztiak eta ameztiak landatuz.
• Txilardi babestuen eremuak lehengoratzea eta mantentzea: txilardi hezea, Erica ciliaris eta E. tetralix dituena; txilardi atlantikoa, Ulex sp. nagusi duena; eta Erica vagans kostaldeko txilardia. Txilardi horietako bi lehentasunezko habitatak dira.
• Eremu militarreko ehiza-jarduera baztertzea segurtasunagatik, Talaia bidetik gertu dagoelako, eta ehizari buruzko foru-aginduaren 27. artikuluan adierazitako arauzko distantziak ez izateagatik, hala nola 1., 2. eta 3. dorreen arteko ehiza-lerroa; gainera, ez dira bateragarriak maniobra militarrekin.
• KBEaren kudeaketa-planean jasotako beste ekintza batzuk.

Eguzkik Jaizkibelen erabilerarik ez duten Iberdrolaren goi-tentsioko dorreak kentzeko eskatu du

OLYMPUS DIGITAL CAMERAEzinezkoa dirudi PASAIAKO IBERDROLAREN TERMIKA ahaztea, oraindik goi-tentsioko hainbat dorre baititugu Jaizkibelen sakabanatuta, desegiteko zain.

Gogoan izan behar dugu, 50 urtez ingurumena eta osasuna kaltetu ondoren, (enpresa horren kutsadura atmosferikoak CO2 eta sufre maila altuak zituen, nitrogenoaz gain PM partikula eseki tonak sortzen zituen… Gipuzkoako ibilgailu-flota osoaren isurketarekin aldera zitezkeen isurietan), Termikak funtzionatzeari utzi zion 2012ko abenduan.

Orain, eraitsi zutenetik ia 10 urte igaro direnean, oraindik ere goi-tentsioko linea guztia erabili gabe eta gure mendian eta bailaran barreiatuta daukagu. Lezon soilik bederatzi dorretxo ditu, eta RED ELECTRICA ESPAÑOLA enpresari orain arte bost axola izan zaizkio paisaiari eragindako kalteak eta hegaztientzat dakarren arriskua. Duela gutxi arte, aldizkako mantentze-lanekin jarraitu du, inguruko landaredi guztia soilduz eta inolako zentzu erabilgarririk gabeko arbastatutako zerrenda bat markatuz.

Goi tentsioko dorreak zutik jarraitzearen ardura duen RED ELECTRICA ESPAÑOLAri eskatzen diogu, legeak ezartzen duen gehienezko denbora agortuta (bederatzi urte), 2022. urte honetan ezarritakoa bete dezala, eta Portu Agintaritzari, berriz, oraindik zutik dauden gainerako azpiegitura guztiak, hala nola mendiaren hegalean, Termika zegoen tokiaren ondoan dauden gasolio-biltegiak eraitsi ditzala, Jaizkibel eta ingurua hura instalatu aurretik zegoen egoera natural berean utzita, paisaia kaltetzen eta itsusten duten oztoporik, linearik eta azpiegiturarik gabe.

Azkoitiko Ugarte (Oinartxo) industriaguneko kanalizazio batean hondakinak botatzen dituztela salatu du Eguzkik

Eguzkik kanalizaziotik ateratako hondakinak.

Eguzkik kanalizaziotik ateratako hondakinak.

Duela zenbait aste senar-emazte batzuk Azkoitiko kale batean gugana joan ziren, normalean paseatzen duten industrialdeko isurketez ohartarazteko. “Nola egin daitezke horrelako gauzak erreka batean?” , galdetzen zuten harrituta eta haserre.

Azaroaren 21ean bertaratu ginen eta arrazoi zutela egiaztatu ahal izan genuen, nahiz eta berez ez den erreka bat, kanalizazio artifizial bat baizik. Hainbat hondakin atera eta hurrengo egunean parte eman genuen Ugaltzaingoan.

Beste hondakin askoren artean, honako hauek atera genituen: oinetakoak, ke-kanpai baten karkasa, arropa ugari eta tresna elektronikoak, esaterako, telebista bat, xurgagailu bat, fotokopiagailu bat, musika-erreproduzitzaile bat eta puska-puska eginda zeudelako identifikatu ezin izan genituen beste gailu batzuk. Handik astebetera, berriz joan ginen. Ateratako hondakinak ez zeuden (udal brigadak jasoko zituela uste dugu). Alabaina, 30 metro errekan behera mikrouhin-labe bat zegoen, bitan zatitua, eta 50era, telebista handi bateko karkasa bat. Ez dakigu seguru aurreko bisitan oharkabean pasatu zitzaizkigun edo guk garbitu ondoren botatako hondakinak diren.

Hori bai, hondakinak kanalizaziotik ateratzen ari ginela, konturatu ginen auto batzuk hurbiltzen zirela eta berehala buelta egiten zutela. Hondakinak botatzera zetozen eta gu ikusitakoan atzera egiten ote zuten? Ez dugu inoiz jakingo, baina garbi dago batzuk industriagune honetako goiko parteraino etortzen direla espresuki hondakinak botatzera. Esan nahi duguna zera da, badela garaia Ura Agentziak, Urola Erdiko Mankomunitateak eta Azkoitiko Udalak (hiruek baitute eskumenik ibai-sistemetan etengabe egiten ari diren arau-hauste larri hauen aurrean) errekak ikuskatzeko eta zaintzeko plan bat adosteko eta martxan jartzeko. Horrela egiten dutenean, berandu baino lehen gaizkileekin gurutzatuko dira. Hasieran beharbada ez dute jakingo nortzuk diren, baina garrantzitsuena da haiek zaindariak badirela jakitea da. Izan ere, orduan ez da izango zaborrak errekatik ateratzera joateko momentua izango, erantzuleak identifikatzera eta zigortzera joateko momentua baizik. Orduan hasiko dira gauzak aldatzen.

Gure ibai eta errekastoetako isurketen beste arazo bat uren indarra da. Ugarteko kasu honetan, kanalizazio estua denez eta emaria handia ez denez, egunotako uholdeekin ere seguru asko hondakinak ez ziren Urolara iritsiko. “Zortea” izan dugu, nolabait esateko, hondakinak Urolara zuzenean bota ez dituztelako eta bertan geratu direlako. Baina horrek ez du esan nahi azken euriteekin Urola berriz ere zabor-autopista bihurtu ez denik. Zabor-autopista itsasoko bidean, jakina. Ze aspaldi ikasi baikenuen itsasoa gero eta gehiago itortzen ari den zabor hori guztia lehorrean sortzen dela, gure herri eta etxeetan, nolabait esateko, eta erreka eta ibaien bitartez bideratzen dela. Horren adibide garbia 300 metro baino gutxiagora ikusi dugu, Azkoitirako norabideko poligonoa atzean utzita. Altzibar auzoko lehenengo atarira iritsi aurretik aparkaleku bat dago. Astetan, ibai-ertzek 40 bat metrotan 2 zabor-poltsa, poliespanezko kutxa bat eta aterki bat ikusi ditugu, besteak beste. Gaur egun isurketen zati bat, beste batzuk ez, leku berean daude oraindik, baina ez ibaiaren emaria euriteen ondoren hondakinetara iritsi ez delako, baizik eta landaretzaren artean harrapatuta geratu direlako. Deigarria da hori gertatzea Udalak aurten 15.000 euroko partida bat bideratu duenean ibai-erreketatik hondakinak ateratzeko.

Nabarmendu nahi dugu ibai eta erreketera hondakinak botatzeak oso gauza ohikoa izaten jarraitzen duela. Gure ustez, ez da kontzientzia-faltagatik, erantzuleek hondakinak oso-oso kontziente botatzen dituztelako. Gaiztakeriaz botatzen dituzte, Azkoitiko herriarekiko mespretxua erakutsiz.

Ugarteko Industriaguneko berri eman ziguten senar-emaztearen salaketak eta haserreak zerbaitetarako balio izatea espero dugu.

Eguzki, 2021eko abenduan

Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako jarritako salaketa artxibatu egin du Fiskaltzak

Zanbranan botatako miru gorria.

Zanbranan botatako miru gorria.

Ondorioztatzen du “nahita bota zutela, inolako dudarik gabe”, baina ezin izan du erantzulea identifikatu

Orain dela urtebete Zanbranako ehiza-barrutian miru gorri bat tiroz bota zutelako, Arabako Aldundiak zein Eguzkik jarri zuten salaketa behin-behinean artxibatu du Fiskaltzak. Kontuan izan behar da miru gorria (Milvus milvus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Kataloagoan sailkatuta dagoela, “galtzorian” atalean, gainera. Beraz, espezie honetako ale bat botatzea delitua izan daiteke, kartzela-zigorra eta guzti ekar dezakeena.

Fiskaltzak dio diligentziek argi eta garbi erakusten dutela mirua “nahita bota zutela, inolako dudarik gabe, eta ehiza-barrutitik bertatik, gainera”. Baina ezin izan dute erantzulea identifikatu.

Eguzkin horrelako zerbait espero genuen. Izan ere, salaketa egin genuenean, honako hau esan genuen: “Badakigu horrelakoetan oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla”.

Eguzkiren iritziz, funtsezkoa da bistaratzea horrelakoak ez direla inolaz ere “kasu bakanak edo isolatuak”. Espezie babestuak tiroz botatzea arazo kronikoa da.

Izan ere, Eguzkik joan den astean Hondarribian aztore bat (Accipiter gentilis) bota zutela salatu zuen. Eta urrian, Gipuzkoan bertan, beste lau kasu: arrano txiki bat (Hieraetus pennatus) Errezilen, elanio urdin bat (Elanus caeruleus) Seguran, belatz handi bat (Falco peregrinus) Jaizkibelen eta gabirai bat (Accipiter nisus) Usurbilen.

Halaber, jakin genuen iaz tiroz botatako 33 hegazti iritsi zirela Igeldoko Arrano Etxera, horietako 21 babestuak edo ez-zinegetikoak.

Joan den astean ere, Bizkaiko Basozainek facebooken beste kasu baten berri eman zuten, tiroz zauritua aurkitu, Gorlizko zentroan artatu eta, zorionez, berriz ere askatu ahal izan zuten aztore baten berri, hain zuzen. Mezu berean zera esan zuten: “Azkenaldion ehiza denboraldia zabaldu denetik, tirokatuta batzen ditugun animalia kopurua (hegaztiak batik bat) nabarmen igo da. Espezie ez-zinegetikoak tirokatzeak arau-hauste administratiboa dakarrela eta espeziearen arabera delitua ere izan daitekeela gogorarazi nahi dugu”.

Datu bat. Orain dela bi urte, Gorlizko Basafauna Birgaitzeko Zentroak 20 urte egin zituen. Urtebetezea zela eta, zenbaki batzuk eman zituzten. 20 urteetan, guztira, 17.021 animalia artatu zituzten Zentroan, espezie guztietakoak. Bada, horietako 500 baino gehiago tiroz jota iritsi ziren.

Eta beti esaten dugun bezala, kontuan izan behar da gu ezagutzera iristen garen kasuak nahiz basafauna artatzeko zentroetara iristen direnak icebergaren tontorra baino ez direla, pentsatzekoa baita botatako hegazti asko jasoko dituztela tiro egiten dietenek (ezkutatzeko, disekatzeko edo auskalo zertarako) eta beste asko sasi artean galduko direla.

Gauzak horrela, berriz diogu: funtsezkoa da bistaratzea ez direla kasu bakanak edo isolatuak. Hemen arazo kroniko bat dago, biodibertsitatean ondorio latzak dituena. Horregatik ez dugu ulertzen, are gehiago, espresuki gaitzesten dugu kasu hauei garrantzia kentzeko ahalaeginak edo argira ez ateratzeko ahaleginak egiten dituztenen jarrera. Beharbada horrela jokatzen dute arazoa behar beste bistaratzen bada neurriak hartu beharko dituzten beldur direlako edo.

Eguzkik jarraituko du kasu hauen berri ematen, ezagutzen dituen neurrian, eta herritarrak gauza bera egitera animatzen ditu.

EGUZKI, 2021eko abenduan

Ez, ibaien ibilguak “garbitzeak”ez ditu uholdeak ekiditen

inundaciones-junio-2008 gorostiza bolera

Aurreikusten zen bezala, joan den asteko euri jasen ondoren, ibaiek gainezka egin dute berriro. Eta gertaera horiek gertatzen diren guztietan bezala, albistegiak, prentsa eta sare sozialak pertsonez bete dira, gertaera horiek berriro gerta ez daitezen bideak “garbitzeko” eskatuz.

inundaciones-junio-2008 gorostizaGauza batean ados gaude erreklamazio horiekin. Ibaiak kaka eginda daude, batez ere gurea. Botilek, latek, konpresek, zabor poltsek, etxetresna elektrikoek eta autoek gure ibaiak zabortegi bihurtu dituzte. Jakina, oso komenigarria litzateke zabor hori guztia garbitzea eta, batez ere, gehiago ez botatzea.

 Baina ibaiak “garbitzeko” eskatzen denean, ez da zabor hori garbitzeko eskatzen; ibaiak dragatzeko, ibaiertzeko landaredia mozteko eta ibilguetatik hildako zura kentzeko eskatzen da. Herritarren artean hain errotuta dagoen ideia horrek erakusten digu jende gehienak ez dakiela ibai bat zer den.

 inundaciones-junio-2008 gorostiza boleraIbaia ekosistema konplexu eta dinamikoa da, ez da ura garraiatzen duen ubidea edo hodia. Ibaiak gainezka egiten du eurite-garaian, eta ur-emaria jaisten da lehortea dagoenean, hildako zurak eta korronteak arrastatutako sedimentuek elikatzen eta bizia ematen dietenean. Hori beti gertatu da eta beti gertatuko da.

Azken uholdeen irudiak telebistaz ikusten baditugu, konturatuko gara kaltetutako herri gehienak dagozkien konfederazio hidrografikoek “;urpean gera daitezkeen eremuak” izendatutako arrisku-eremuetan zeudela. Barakaldok ez du zerikusirik egoera horrekin, eta urez bete daitezkeen eremuetan eraikita dauden ehunka etxebizitza ez ezik, proiektu berriak ere badaude, Burtzeñako El Calero kaleko 500 etxebizitzen plan gisa.

Biztanleriaren zati handi batek ahaztu duela dirudien arren, tradizionalki Ansioko ibarra deitzen zitzaien Retuertoren, Arteagabeitiaren eta Zuazoren arteko lurrei, BEC erakustazokatik! eta Megapark eta Max Center arte. Eta ibar bat nekazaritza-eremu emankorra da, hain zuzen, hezetasunari eta aldizkako uholdeei esker. Ibar horretan ez da ibaia, lur azpiko urak eta mareak baizik.

inundaciones-junio-2008 gorostiza 3

Beste adibide on bat Gorostiza auzoa da. Castaños ibaiaren meandroetan, garai batean lurzoruen emankortasuna letxugak landatzeko aprobetxatzen baitzen, txaletak egin ziren. Duela hamarkada batzuetatik, eurite handiak iristen direnean, trafikoa eten egiten da eta El Regato auzoa isolatuta geratzen da ordu batzuetan, Castaños ibaiak gainezka egiten duelako. Arriskuen mapan, Gorostitzako Txaleko karoen eremua 10 urteko uholde arriskua duen eremu batez inguratuta dago, Tellaetxeko parkearen maila berean, baita udal-kiroldegiaren zati batean ere, ibaiaren ondoan. Ibaia bideratuta dago, eta, balazta naturalik gabe, abiadura bizian jaisten da ekaitzean.

Eguzki talde ekologista aspalditik ohartu gara Gorostizako eremu hori, presatik behera, arrisku larrian egon daitekeela” izan ere, euriteak gora egiten duenean, ateak irekitzen ditu urtegiak.

 gorostiza3Urtegia irekitzeak ez luke eraginik izanen Gorostizatik hurbilen dagoen aldean bakarrik. Mapek Bengolea eta Retuertorako uholde[1]arrisku probableena zabaltzen dute, Megapark sarreraraino. Kadaguaren aldean ere egoera korapilatsua da eta arrisku mapek ez dute zalantzarik: Kadaguaren bokalean ez eraikitzeaz gain, instalazioak kentzen joatea gomendatzen da. Era berean, ohartarazi behar dugu Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea bezalako proiektuek, Castaños azpian tunel faltsu bat eraiki nahi duenak, aipatutako ibaia 100 metro inguru desbideratu beharko luketela eta uholde- arriskua askoz gehiago handituko luketela.

 gorostiza inundableBaina itzul gaitezen gaiaren muinera; izan ere, bistan da ibaiak gainezka egiten jarraituko dutela, beti egin izan duten bezala, eta egur hilaren eta sedimentuen ustezko zikinkeria metatzen jarraituko da ibilguan, beti gertatu den bezala. Kasu horretan, nork garbituko du? Izan ere, erantzuna oso sinplea da, garbiketa ibaiek berek egiten dute, eta ureztaketak garbitzeko mekanismo naturalak dira. Ibaiak garbitu nahi baditugu, gure zaborra kendu eta ibaira utzi beharko genuke bere lana egin dezan, eta, jakina, urpean gera daitezkeen lekuetan ez eraiki, izenak berak dioen bezala, urez betetzen baitira.

Eguzki Barakaldo

2021-12-2

Tapia Legeari ez!

Araba1EAJk Lurralde Antolaketaren Legea aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak “estrategikotzat” jotzen dituen proiektuak inposatu ahal izateko, gaur egun tokian tokiko instituzioek, batik-bat udalek, duten eskumenen gainetik. Dagoneko Tapia Legea deritzaion aldaketa-saio honen helburua begibistakoa da eta ondorio latzak izan ditzake, bai ingurumenean bai beste alorretan ere. Horregatik hainbat sektore salatzen ari dira.

Araba Bizirikek dei egin du bihar, hilak 2, 11etan, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratze bat egiteko, Tapia Legea salatzeko. Hona hemen plataformaren arrazoiak…

ARABA BIZIRIKetik salatu nahi ditugu EAJren maniobrak Foru Aldundien, Udalen edo Kontzejuen onespenik eta parte hartzerik ez duten proiektuak inposatzeko.

EAJk Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 30eko 4/1990 Legeari proposatutako gehikuntza zuzenketek lurralde antolamenduko plangintza etetea dakarte, helburu bakarrarekin: udalek baztertu ahal izan dituzten azpiegituren plangintzen onespena Eusko Jaurlaritzaren esku bakarrik uztea.

Horrelako maniobrek galdu egiten dute herritarrek parte hartzeko eta kogobernantzarako konpromisoa, EAJk hain ontzat jotzen duena.

Gure ustez, administrazio publikoak lurraldea zaintzeko betebeharra bere gain hartu behar du, eta ez du elikatu behar gure lurraldeko edozein espazio diru bihur daitekeen baliabide gisa ikusten duen sistema harrapari bat.

EAJren gobernatzeko modu horrek atea irekitzen dio edozein instalazio eta azpiegitura industrial instalatzeari, interes gorena lortze aldera; baina denok dakigu interes hori enpresa handiena dela, borondateak erosi eta lurralde horretan bizi den jendearen subiranotasuna deuseztatzen dutenak. EAJk hain garrantzitsua den Lurraldearen Antolamenduan hainbeste denboran lortutako adostasuna bertan behera utzi du. EAJk, PSEren konplizitatearekin, gehiengo osoa duela jakinik, bide demokratikotatik urruntzen ari da bere proiektuak ezartzeko, edozein parte hartze eta eztabaida eragotziz eta modu diktatorialean jokatuz.

Andoni Ortuozarrek Forondako zelaietan jarduteko era berri bat ireki zela iragarri zuenean eta EAJk entzuketa aktiboa egingo zuela esan zuenean, gutako batzuek uste izan genuen Euskadin ezarri nahi zen kogobernantza eredua demokratiko eta aurreratua zela. Zoritxarrez, berriro ere inozoarena egin dugu. Boterearen erabileraren errutinan ezarrita dagoen EAJ harrokeriaz egiten ari da berriro. Ez udalek ezta kontzejuek ere, ezin izango dute EAJren makro-proiektuetako bakar bat ere geldiarazi.

Gasteizek berriro ere FRACKINGaren mehatxua du ate aurrean; kontzejuek, instalazio zentral eoliko edo fotovoltaikoek dakarten beren lur komunalen desjabetzari edo AHTaren trazadurari aurre egin diotenek, berriro ere mehatxu bera dute aurrez aurre.

Baina mehatxu horiek ez dira soilik Arabako Lurralde Historikora zabaltzen. Gipuzkoan eta Bizkaian erraustegiak jartzeko proiektuak edo goi-tentsioko sareen trazadura Eusko Jaurlaritzak dituen lehentasunen adibide garbiak dira.

Bere garaian aho batez onartutako Lurraldearen Antolamendurako Legean lortutako adostasuna errespeta dadila eskatzen dugu.

Arantza Tapia sailburuak bultzatuta EAJk lege honetan aurkeztutako zuzenketak onartzeko eta gehitzeko izapideak geldiaraztea eskatzen dugu, orain arte lortutako adostasunaren aurkako atentatu argia direlako. Argi eta garbi geratzen da industria interesak beste edozein ingurumen edo gizarte irizpideren aurretik jarriko direla.

Dei egiten diegu Euskadiko pertsona, talde eta elkarte guztiei, guk bezala Lurraldearen Antolamendurako Legeari zuzenketa hauek onartzeak dakarren mehatxua ikusten dutenei, abenduaren 2an, 11:00tan, Eusko Legebiltzarraren aurrean beren gaitzespena ager dezaten.

Tapia Legeari EZ!