C-II egitasmoaren kaltetuek “Helburu Neurgarrien Dekalogoa” aurkezteko herri agerraldia Andoainen.

Puede ser una imagen de texto que dice

Andoaingo C-II Proiektuak Kaltetutako Plataformak larunbatean herri batzarrerako deialdia egin du. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bazkardoko lotunean ( N-1 eta A-15) sortzen diren trafiko arazoak konpontzeko C-II izeneko egitasmoa mahaigaineratu zuen iaz kaltetuak kontuan izan gabe, eta kaltetuon arazoei irtenbidea ematen ez diena. Egun egitasmo berri bat egiteko aukera egonik Aldundiaren inposaketaren gainetik, pertsonen interesak errespetatuz, ingurumenarekiko jasangarri izango den proiektu bat definitzeko eta bultzatzeko oinarriak jarriko dituen Dekalogo bat aurkeztuko dute larunbatean, egungo arazoei (zarata, airearen kutsadura, mugikortasun xahutzailea…) irtenbidea emateko bideak barne izango dituena. Zatoz! Eguzkikook ere bertan izango gara.

Ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruzko informazio-eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiari

IMG_7850Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta ehiza-postuen segurtasunaren inguruan. Podemos-Ahal Duguk, aipatutako kezkaren berri izan du, eta ehiza-postuei aplikatzen zaien araudiari buruz galdetu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari:
IZENBURUA
Ehiza postuen segurtasunari buruzko informazio-eskaera Ekonomia Sustapeneko diputatuari.
ZIOA eta/edo AURREKARIAKAzkenaldian, sei eta zazpi metro arteko metalezko aldamioak dituzten ehiza-postuak ugaritzen ari dira, zuhaitzen adaburuetatik ateratzen direlarik. Baldintza horietan ehizan aritzeak baditu eragozpenak eta arriskuak pertsonentzat eta ingurumenarentzat.
2013ko uztailaren 16ko Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ohiko pasabideetan hegazti migratzaileen ehiza arautzen duenak, 12. artikuluan, ehiza-postuak eraikitzeaz hitz egiten duenean, adierazten du horiek antolatzeko ardura duen erakundeak egingo dituela, egungo Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Sailaren ikuskaritzapean, alderdi teknikoei eta estetikoei dagokienez. Halaber, adierazten du Lurraldeko Ehiza Federazioa arduratuko dela ehiza-postuak kudeatzeaz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Sailaren irizpideei, tutoretzari eta kontrolari jarraituz.

INFORMAZIO-ESKAERA
– Zein arauri jarraitu behar zaio aldamio horiek instalatzeko? Zer baimen behar dira instalatzeko? Zer material mota erabili behar dira eta zein ez? Zein Norbera Babesteko Ekipamendu (NBE) behar da aldamio horiek erabiltzeko?
– 2013ko uztailaren 16ko Foru Aginduaren arabera, zein alderdi tekniko eta estetikori egiten die erreferentzia Aginduak 12. artikuluan, eta alderdi tekniko eta estetiko bete behar dituzte postu horiek? Zein irizpideren arabera kudeatzen dira ehiza-postuak? Zer aholkularitza mota egiten du Aldundiak horrelako aldamioak jartzeko?
– Zer kontrol- eta ikuskapen-mota egiten die Aldundiak ehiza-postu horiei? Zenbatean behin egiten dira kontrol horiek?

2º Eskuko eta trueke azoka San Bizenteko jaietan

Datorren larunbatean, hilak 21, Sanbizenteko jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnak…
Truke azoka sanbizenteko 2023
Kontsumo arduratsua oinarri moduan duen eredua lortzeko beharra gero eta handiagoa da. Aldaketarako bide honetan guztiok eman dezakegun lehenengo pausoa, gure eguneroko kontsumoan 3R (murriztu, berrerabili eta birziklatu) erregela jarraitzea da.
Murriztu hitzak beharrezkoak ez diren erosketak saihesteari so egiten dio. Berrerabili eta birziklatu hitzek objetuen erabilera beste pertsona batzuekin partekatzea eta jadanik erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza bat ematea esan nahi dute. Eta azkenik, erostea benetan beharrezkoa denean, bidezko merkataritzaren mekanismoak, ekonomia alternbatiboa eta solidarioa eta kontsumo kolaboratiboaren erabiltzea.
Bigarren eskuko merkatuak, bai salmentakoak eta baita trukekoak ere, 3R erregelaren adibide ezin hobeak dira eta horretaz gain gauza deberdinak aurkitzeko aukera ematen digute, merkeak eta ekologikoa, izan ere berrerabiltzen den produktua baino ekologikoagorik ez dago.

Antimilitaristekin elkartasuna

2022-12-18.Pareta botatzen

EGUZKI Talde Ekologistatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi antimilitaristei. Bilbo-ko gobernno militarra “eraisteko” 36 hilabeteko espetxe-zigorrari eta 9.000 euroko isunari egin behar diote aurre.

Datorren urtarrilaren 24an epaiketa egingo da Bilboko zigor-arloko 5 zenbakiko epaitegian, Bilboko Talde Antimilitaristako (KEM-MOC) bi aktibistaren aurka, Bilboko gobernu militarra «eraisten» saiatzeagatik, 2021eko abenduaren 18an botakuartela kanpainaren barruan egin zen ekintza ezbiolento zuzen batean.Fiskaltzak kalteen delitutzat jo ditu gertakariak, eta 18 hilabeteko espetxe-zigorra eta 4.500 euroko isuna eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.

Botakuartela kanpainak 2023rako aurreikusitako gastu militarraren igoera salatzen du, eta horrek berriz ere arma-karrera batean jartzen gaitu, erabilera sozialetarako baliabideak kentzen dituena eta arma-industriaren onurak handitzen dituena. Ekintzaren egunean 43.000 milioi euroko gastu militarra salatzen bazen ere, aurten 48.800 milioira igo da, NATOk BPGren % 2ra iristeko duen betebeharra gaindituz.

2021-12-18.Kuartelaren sarrera

Argindarraren arrakala

Argindarra HItzaldi Tourra_Barakaldo Froga Sanbi

Faktura elektrikoa ulertu nahi duzu?

Argindarraren prezioaren igoeraren arrazoiak ezagutu nahi dituzu?

Eguzki eta Sukar Horiak, merkatu elektrikoaren funtzionamendua, kolapso energetikoaren arduradunak, etab. argitzen saiatuko gara Barakaldon antolatu dugun hitzaldian.

Animatu zaitez!

 

Eguna / Día: Urtarrilaren 23, astelehena
Lekua / Lugar: Sanbiko Kultur Etxean.
Ordua / Hora: 19:30

Eguzkik hirugarren aldiz salatu ditu Urola ibaira Urretxuko Matxinporta industrialdean egindako isurketak

Eguzki1Goiko argazkiak erakusten duen egoeran dago gaur egun Urola ibaiaren erribera, Matxinportako industrialdetik igarotzen den tartean. Hona hemen bideo bat:

Beste behin ere, isurketak Urola ibairan Urretxuko Matxinporta industrialdean. – YouTube

Irudi honetan, berriz, Eguzkik 2022ko maiatzaren amaieran salatutako isurketak:

Eguzki2Eta hemen, azkenik, 2020ko urrian salatutakoak, betiere leku berean:

Eguzki3Matxinportan ikusten dugun bezala, Urola ibaira egiten diren isurketak arazo kronikoa dira. Gaineratu behar da zaborrak ibai batera isurtzea guztiona den ingurumenaren eta natura-ondarearen aurkako delitua dela, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean ezarritakoa urratzen baitu. Honek arau-hauste larritzat jotzen baitu hondakinak behar ez den bezala uztea, isurtzea edo ezabatzea, eta 901 eurotik 45.000 eurora bitarteko zigorrak ezartzen baititu, larritzat jotzen direnen kasuan, kasu honetan bezala. Gogoratu behar da, halaber, zaborrak ibai-sistemetan eta itsas inguruneetan eragin negatiboa duela klima-aldaketan, biodibertsitatean eta giza osasunean.

Horregatik, Urretxuko Udalari eta Uraren Euskal Agentziari (URA) eskatzen diegu, horiek baitira ibai-ekosistema horiek babesteko eskumena duten administrazio nagusiak, zaborrak kentzeaz gain, arazo handi horri behar bezalako arreta jartzeko eta industrialdean beharrezkoak diren neurriak hartzeko, baliabide natural hori aldatuko duten ingurumen-inpaktu esanguratsu berriak saihesteko.

Eguzki, 2023ko urtarrilean

Herriondo-Gaintxurizketa ingurua Segurtasun Eremu izendatzeko proposamena

EhizaLerroak_Herriondo

EhizaLerroak_Herriondo

Eguzki talde ekologista aspalditik dago kezkatuta Lezoko Herriondo-Gaintxurizketa inguruan egiten den ehiza-jarduerarekin; izan ere, uste du eremu horretako ehiza-postu batzuen kokapenak araudia urratu dezakeela ezarritako gutxieneko distantziei dagokienez, eta mehatxu larria direla oinezkoen segurtasunerako.

Orain dela gutxi, Eguzkik ekimen horri heldu dio berriro, eta Lezoko Udalari helarazi dio, aipatutako inguruko segurtasunarekiko kezka berretsiz eta Segurtasun Eremu izendatzeko kudeaketak egiteko eskatuz.

Goian adierazitakoari jarraipena emanez, Elkarrekin Gipuzkoak aipatutako kezkaren berri izan, eta Batzar Nagusietan ebazpen-proposamen bat aurkeztu berri du Herriondo-Gaintxurizketa ingurua Segurtasun Eremu izenda dezaten. Proposatzen duena da Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko Ehiza Legea aplikatzea. Lege horrek segurtasun eremuak arautzen ditu, eta zehazten du gisa horretako eremu direla pertsonen eta haien ondasunen babesa bermatzeko neurri bereziak hartu behar diren eremu guztiak.

Urkulluren diskurtsoaren balorazioa

Urkullu-656x368

EGUZKI talde ekologista gisa, Urkullu lehendakariaren urte amaierako diskurtsoaren balorazioa egin nahi dugu, gehien dagokigun gaiari dagokionez.
Urkulluren ustez, bere bigarren erronka klimatikoa izango litzateke, honako hau adieraziz: “planetak ezin du gehiago itxaron, ez dugu besterik. Beharrezkoa da klima-aldaketaren aurrean anbizio eta konpromiso handiagoa izatea. Hori frogatzeko, energia-eraginkortasunaren, energia-iturri berrien edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin dezakegu. ”
Ikus daitekeenez, bi lerroko aipamen bat gure bizitza, egungo eta etorkizuneko belaunaldia, baldintzatzen duen planeta-egoera baterako, berehalako neurriak eskatzen dituena, edozein erakunde eta gobernatzaileren gaitasunaren arabera.

Barkatu erderaz dago bakarrik.

 

Erakusketa Oreretan, uhin elektromagnetikoen neurketaren kanpainaren barruan

IMG-20221228-WA0008Eguzki talde ekologistak, bizilagunen laguntzarekin, uhin elektromagnetikoen neurketak egin ditu Errenteria-Oreretako erdiguneko hainbat leku sentiberatan. Eskolak eta Adinduen egoitza dauden lekuetan egin ditugu neurketak batez ere gizarte kolektibo kalteberagoa direlako. Neurrien emaitzak kezkagarriak dira, horietako batzuek gomendatzen diren baloreak gainditzen baitituzte.

Egoeraren informazioaz gain, osasunean eragiten duen arriskua gutxitzeko norberak har ditzaken neurri xinpleez ohartarazi nahi izan dugu erakusketa baten bidez, baita honen inguruan Udalari egin genion eskaeraz eta hark hartutako akordioaz.

Eguzkiren asmoa da kanpaina egin den eremuetatik haratago joatea, herriko beste auzoetara eramatea, alegia; izan ere, asko dira gai honek osasunean sortzen dituen arazoak: insomnioa, neke kronikoa eta zefaleak, besteak beste, eta gero eta gehiago eragiten du, nahiz eta “kutsadura isila” izan.