All posts by Andoain

Aralarren ere elkarbizitza da bidea

Behiak tiro tiratutako lekuan ez du odol arrastorik ere.

Behiak tiro tiratutako lekuan ez du odol arrastorik ere. Argazkia: Goierriko Hitza.

Abaltzisketako alkateak salatutako bere behiaren heriotzari buruz, Eguzki eta Landarlan elkarte ekologistetatik zera diogu:

Harrigarria eta kezkagarria dela uste dugu tirokaturiko behiaren afera. Dena den zenbait gertakizun ulertzeko zailak suertatzen zaizkigu. Nabarmenena, behia maiatzaren 8an  hilda azaldu eta maiatzaren 28rarte jabea ez konturatzea behiak buruan tiroa zuenik.

Gertatutakoa ikertzea eskatzen dugu eta edozein kasutan, nahitaezko heriotza izan bada, halako gertaerak onartezinak iruditzeaz gain, guk inondik ere ez ditugu lotzen alkatearen pisten aldeko jarrera eta jokaerarekin. Aralarren aldeko mugimendu ekologista eta kontserbazionista osoak ez du inoiz ekintza biolentorik bultzatu.

Uste dugu Eguzki eta Landarlaneko ibilbideak garbi uzten duela gure kideon jokamoldea ez dela mendian eskupeta hartuta ibiltzea, alderantziz baizik, mendira pake bila joaten gara eta naturaz eta konpainia onaz gozatzera. Gure jarduera epaitegian, komunikabideetan, hitzaldi nahiz mahai ingurutan edo mobilizazio bidez izaten da, beti legezko bideak erabiliz eta hala jarraituko dugu.

Aralarren ez da lehenengo aldia gertaera salagarriak jazotzen direna: makina, txabola eta azpiegituren suteak eta txikizioak, sastrakadien suteak, landatutako zuhaitzak sustraietatik ateratzea, abeltzainen arteko liskarrak, orain dela lau urte artzain baten aldetik ekologistoi mehatxuak eta abar.  Gertaera hauen ikerketen ondorioak ia inoiz ez dira publiko egin izan. Horregatik oraingo ikerketa publiko egitea eskatzen dugu eta nahitaezko heriotza izan bada, egileak aurkitu eta legearen arabera zigortzea.

Bestalde, sinetsita gaude Aralarren, gizarteko beste hainbat alorretan bezala, elkarbizizta dela bidea. Beraz, elkarbizitzaren aldeko deia egiten dugu berriro, indarkeriarik gabe eta sektore guztien arteko elkarlanaren alde, zientzia nahiz ikuspegi teknikoen gidaritzapean erakundeak buru  direla, edozein asmo ezkutu behingoz alde batera utzita.

Landarlan eta Eguzki Aralarren, 2021eko ekainaren 5ean.

Milaka lagun Baztanen Aroztegia egitasmoa baztertzeko eskatuz.

Aroztegia baztan manifa 10 20210515

Milaka lagun elkartu gara gaurkoan,  2500 inguru iturri ezberdinen arabera, Baztanen ospatu den manifestazioa “Aroztegia Gelditu. UGEPik ez, inposiziorik ez” lelopean. Asmoa zehatza, Aroztegia izenaz ezagutzen den egitasmoa, behin betiko baztertzeko eskatzea.

Manifestazioa 17:30 punttuan hasi da gainezka zegoen Elizondoko plazatik, zanpantzarrak buru direla, oraindik Aroztegia egitasmoa kaltegarria dela konturatu ez direnen begiak eta kontzientzia/koszientzia esnatu nahian edo.

Bideoa ikuseko klikatu irudiaren gainean:

Aroztegia karatula ahotsak

Aroztak ekimenekoek ibilibide polita jarri digute Elizondotik Lekarozera bitartekoa, kiribildu extra batzuekin inguruko zenbait auzune eta bertako paisaia ederrez gozatzeko aukera luzatuz.

Eguzkitikparte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara. Desde Eguzki hicimos un llamamientoa aprticipar en la m,anifestación y algunos miembros hemos estado presentes

Eguzkitik manifestazioan parte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara.

Manifestazioari bukaera emateko prestatu duten belardi zabalean partaide guztiok sartzeko aukera izan dugu, non parte hartu dugunok goxatzeko bertakoen musika apur bat entzun dugu, baita musikatutako poesia saiotxo bat ere.

Aroztak-en izenean hitz egin duen Aintzane Aristegik oso hitz ederra erabili ditu. Hona hemen esanguratsuenak:

Parte hartzeagatik eskerrak eman ostean,  zera esan du: “Sinestarazi nahi digute etxeen beharra dugula, non eta Baztanen, 860 etxebizitza huts eta 520 bigarren etxebizitza daudelarik. Sinestarazi nahi digute lana ekarriko dutela, lanpostuak sortuko dituztela, mendez mende jasangarria izan den eta jatera eman digun lurra zementuz bete nahi duten bitartean. Sinestarazi nahi digute turismorako beharrezkoa dela, gaur egun turismoaren saturazioa kudeatzeko arazoak ditugularik. Ikusi bertzerik ez dago Xorroxinekin gertatu dena”

Aroztegia baztan manifa 6 20210515

“Sinestarazi nahi digute horrelako proiektuen kontra ez dagoela deus egiterik, borrokak ez duela merezi. Ongi dakigu hori gezurra dela. Baztandik hasita, irabazitako borroka andana baditugu hondar aldi honetan: Munoako harrobia, Pikotako harrobia, Erdizeko meategia, Kisuako urbanizazioa. Atzendu gabe Euskal Herria dela Europa mailan eremu ez nuklear bakarrenetakoa, Lemoizko borrokari esker. Eta hemen gaude berriz ere, gure lurra, gure hizkuntza, gure kultura eta gure bizimodua defenditzeko prest. Ez atzendu aberatsak lau direla eta gu herri oso bat, bere etorkizuna zaintzaz eta errespetuz josi nahi duen herria”.

Era berean gogor ekin dio Nafarroako Gobernuari: “herritarren interesak defenditzen ez dituen bitartean Nafarroako Gobernuak herria izanen du aurrez aurre. UGEPa gelditzea erabaki politiko bat da. Baztanen, Nafarroan, Euskal Herrian eta munduan agortua den eredu baten babesle bilakatzen dira isiltzen direnak! Erabaki politiko makurren zuzentzeko ahalke eta beldurrei izkin egin, eta ausardiaz jokatzeko exijitzen diogu Gobernuari”.

Aroztegia baztan manifa 12 20210515

Naturkonek bioaniztasunaren alde egiteko eta Ariztimuñoren dimisioa eskatu dio Aldundiari

Beharrezko aldaketa egungo zuzendaritzarekin egitea posible ez dela uste duelako eskatu du Arantxa Ariztimuñoren dimisioa.
Konzentrazioan Naturkoneko kide direm¡n eragileek aldarrikapena ezberdinak izan dituzte kontuan: eukaliptoen landaketak, natur ingurunearen okupazioa ( Antonndegiko Windsurf Park); Aralarko pistak...

Konzentrazioan Naturkoneko kide diren eragileek aldarrikapena ezberdinak izan dituzte kontuan: eukaliptoen landaketak, natur ingurunearen okupazioa ( Antonndegiko Windsurf Park); Aralarko pistak…

Hona oso-osorik plazaratutako prentsa oharra:

Lurraren eguna 2021: GIPUZKOAKO ALDUNDIARI ESKAERA BIODIBERTSITATEAREN ALDE EGIN DEZAN

Azken urteotan, gure natur ingurunearekiko eta bioaniztasunarekiko erabateko erasoa eta mehatxua bizi dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio natur kontserbazioa kudeatzeari, eremu naturalen ustiapena lehenetsiz. Krisi ekologiko globalean  murgilduta, klima larrialdiaren egoera izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an, baina Aldundiak ez dio erantzun nahi begi bistan dugun behialako arazoari: gure mendi eta ibaien gehiegizko ustiapena eta horren ondorioa diren ekosistemen degradazioa eta basa espezieen galera azkarra.

Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendaritzaren erantzukizuna

Aurreko legealditik, Arantxa Ariztimuño da Zuzendari Nagusia, Markel Olano diputatu nagusiaren babespean. Badakigu ez duela natur kontserbazioa maite, aurreko legealditik erakutsi digu lehen sektoreko jardueren mesedetan kudeatu nahi duela landa-eremua, horrek bioaniztasunarentzat dakarren arriskuarekin.

Bideo ikusteko klikatu irudian bertan.

Bideo ikusteko klikatu irudian bertan.

Hala, gure paisaiaren erabateko aldaketa ari gara ikusten. Pinuaren izurriteak medio, egur-landaketen azalera handiak moztu dira, milaka tonako lurren galera eraginez. Gipuzkoako basoak (hariztiak, pagadiak, artadiak,…)  ia guztiz desagertu direnean, inoizko abagunerik onena daukagu basogintzari buruz hausnartzeko, hazkuntza azkarreko espezieen monolaborantzan oinarritutako eredu intentsiboa baztertu eta bertako basoak berreskuratzea ahalbidetuko lukeen ereduari bide egiteko. Aldiz, Aldundiak eta egurraren sektoreak ez dute eztabaida hau bideratu nahi.

Aralarko Parke Naturala (Natura 2000 Sarean babestua) bezalako eremuen kudeaketa ere, hizpide izan dugu azken urteotan: bertan eraikitako pistekin baso eta larre horien natur ondarearekiko mespretxua erakutsi baitu Aldundiak. Artzain profesionalen aldeko aldarri faltsuak erabilita, eta Enirio-Aralar mankomunitatean  onartutako araudiari bizkar emanda bizi nahi dutenak babestuz, aisialdiko abeltzaintzaren mesedetan ari da Aldundia, gizartean jasanezina den tentsioa eraginez.

Lehen sektoreko jarduera guztiak diru publikoz bideratzen dira. Aldundiak uko egin dio eztabaida publikoari; hau da, jarduera hauen eraginak saihestuz, bestelako nekazaritza-, abeltzaintza- edo basogintza-ereduak bideratzeko ekoizle eta kontsumitzaileen artean ezinbestekoa den elkarrizketa errazteari. Hau guztia baserritarren mesedetan balitz, hainbestean. Baina, ikusi besterik ez dago gure baserrien gainbehera kaltetuenak eurak direla ondorioztatzeko.

Aldundian_biodibertsitatearen_alde_ 2_20210417

Eremu babestuen eta espezieen kudeaketa eza.

Natur kontserbazioko arauei eta nazioarteko legezko konpromisoei muzin egiten die Ariztimuñok, egungo ezagutza eta pentsamenduei dagokien kudeaketa-ereduari muzin eginez: espezie mehatxatuen populazioak handitzeko, aurrekontu eta teknikoen lantalde duinekin, Natura 2000 Sareko natura guneak aktiboki kudeatzeko, mendi publikoak babesteko, natur kontserbazioa planifikatu eta gauzatzeko (bertako basoak berreskuratuz, ehiza eta arrantzaren intentsitatea murriztuz etabar), baserritarren jarduerak bioaniztasunaren zaintzarekin uztartzeko, ingurumenaren aurkako diru-laguntzak kentzeko, landa-eremuko tradizionalismo faltsutik ihes egiteko, etabar. Funtsean, lehen sektorea modernizatu eta bioaniztasuna berreskuratzeko.

Lurraren eguna ospatzen den egunean, aldundiari eskatzen diogu bete ditzala bere ardurak, naturaren ustiapena natur kontserbazioarekin bateragarri egiteko politikak diseinatu eta gauzatu ditzala. Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta ekologistak biltzen dituen elkarteak, sorreratik egin ditu bide horri ekiteko proposamenak, eta hemen gaude, berriz ere,  elkarlanerako prestutasuna erakusteko. Horren adibide dira parte-hartze organoetan egiten ditugun ekarpenak (Natur parkeetako Patronatuetan, Udaletako mahaietan etabar), baina gure eskumenak edo funtzioak ukatzen zaizkigu edota, besterik gabe, mahai horiek ez dira biltzen (askotan eskatu dugun Bioaniztasunaren Mahaia, kasu).

Honengatik guztiarengatik, Gipuzkoako Aldundiari eskatzen diogu herritarren eskariei entzungor egiteari utzi eta ireki ditzala ateak, behingoz, guztiona den ondare naturalaren eta bioaniztasunaren defentsari ekiteko. Azken batean, legez emana zaion erantzukizuna da. Ondorioz, eta Gipuzkoako ondare naturalak eta bioaniztasunak bizi dituzten mehatxuen aurrean, Markel Olanori eskatzen diogu Arantxa Ariztimuño bere kargutik ken dezala natur ondarearen ustiapena eta kontserbazioa bateragarriak egiteko gaitasuna duen zuzendaritza osatzeko.

NATURKON Donostian, 2021ko apirilaren 17an.

Naturkonen partaide gara:

Logoak naturkon 2021-02-09

Aralarko Saltarriko pistaren auzia artxibatuta

Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak adierzaten ditu gorrizko marrak. Egun %20 ingurua dago eraikita.

Marra gorriak pistak eraikitzeko Aldundiaren asmoa adierazten du.

Intzesaotik Saltarrira doan pistaren auzia artxibatu egin dela jakin ondoren, Eguzki eta Landarlango kideok dokumentu hau sinatzen dugu:

Hasteko, komeni da argitzea proiektatutako pistaren %80a Mendi Babesleko (MB) eremu batetik igarotzen dela, eta debekatuta dagoela lurzorua mugiaraztea dakarren edozein lan, zuhaitz estalki bat ezartzea helburu dutenak eta lehendik dauden sarbideak eta azpiegiturak hobetzeko eta mantentzeko lanak  izan ezik, Natura Baliabideak Antolatzeko Planeko (NBAP) 26. artikuluko D atalaren arabera.  Bitxia bada ere, administrazioak jarduera hori justifikatzeko eman duen argudioetako bat da NBAPeko artikulu baten euskarazko bertsioak pista berriak egiteko baimena ematen duela, eta hori berriz, erabat debekatua azaltzen da espainolezko jatorrizko araudian.

Aralarko Natur Parkean legediaren aurkako ekintzak egiten ari kontuan hartuta, eta naturguneak mantendu, hobetu eta zaintzeko ardura duen erakunde nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia, bere funtzioa alde batera uzten ari zela ikusita, (pista hori bultzatuz eta diruz lagunduz), Eguzki eta Landarlan elkarteek Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzara jo genuen, 2016ko udazkenean. Fiskaltzak frogak aztertu ondoren eta lege-hauste zantzuak zeudela ikusita, kasua Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaitegiaren esku utzi zuen. Horrela gure elkarteen zeregin nagusietako bat betetzen dugu, ingurumenaren arloko legea betetzen dela egiaztatzea, eta hala ez bada, naturaren ahotsa izaten saiatzea.

Saltarriko manga. Ikus daitekeenez ez dago txan¡bolarik ingurtu honetan.

Saltarriko manga. Ikus daitekeenez ez dago txan¡bolarik ingurtu honetan.

Etenik gabe salatzen ari gara ingurumenaren eta lurralde antolaketaren aurkako delituak egin direla, Natura 2000 Sareko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Gunearen (KBG) barnean pista berri bat eraikitzeagatik, zeina zati bat lehen bidezidorrik ere ez zegoen tokian eraiki den eta artzain txabolik ez dagoen goiko larretako eremuraino iristea helburua izanik. Hura eraikitzea bozkatu eta onartu zuten agintariek erabat ezagutzen zuten egoera hori, bai eta pista berriak eraikitzeko arau-ezintasuna ere.

HAZIk (erakunde erdipublikoa eta abeltzaintza sustatzen duena) egindako proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Sinplifikatuak (IEB) era interesatuan kokatzen du pista hau Mendi Babeslearen eremuan, txaboletara legez kanpo (pistetatik kanpo) sartzen diren ibilgailuen gurpil arrastoak azpiegituratzat hartzen baititu. Gainera, Ertzaintzak idatzitako txostenak argi uzten du “HAZI Fundazioak aztertutako proiektua izapidetzeko egindako ingurumen-dokumentuan jasotako mapetan ez da inolako arrastorik ageri. Baliabide mekaniko eta teknikoen bidez lurzorua aldatzen duen eraikina da (pista), irauteko asmoa duena eta aldaketa nabarmena dakarrena…” Beraz, argi dago eraikitze-lekuan ez zegoela azpiegitura hori egitea justifika zezakeen aurrekorik.

en una zona en la que está prohibido el movimiento de tierras, las actuaciones que se muestran en la imagen no son una prueba bastante fehaciente de la afección ambiental.

Itxura denez,  lurra mugitzea debekatua den inguru natural batean,  argazkian ikusten demn jarduera ingurumen kalteak eragiten direnaren nahikoa froga ez da.

Era berean, gogorarazi behar dugu nahita zatikatu dela pista-sarearen hasierako proiektua (Foru Aldundiaren 2015/2019 kudeaketa-planaren arabera), proiektu bereiztuetan batzuetan, banan-banan ebaluatuta, haien ingurumen-eragina guztien batuketa baino txikiagoa izan dadin. Hala adierazten du Ministerio Fiskalak ere, proiektu orokor bat hainbat proiektu bereiztutan zatitzea legez kanpokoa dela alegia, kasu horretan bakarkako zenbait jarduketa ez baino Aralarko pisten bide-sarea arautuko zuen plan integrala onartu behar zela adieraziz, eta halaber Erabilera eta Kudeaketarako Plan Zuzentzaile baten beharra agerian utziz.

Auziaren artxibo honek Aralarko Parke Naturala eta KBEa inongo babesik gabe uzten du, Gipuzkoako gainerako parke naturalak bezala, ingurune naturala babesteko legeen espirituarekin talka egiten duelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiko buruei dei egiten diegu araudiaren interpretazio behartuak egiteari utz diezaioten eta Parke Naturalaren eta Natura 2000 Sarearen helburu nagusiak bete ditzaten, hau da, habitatak eta espezieak kontserbazioa. Eta Enirio-Aralarko Mankomunitateari, duela ia bost urte proiektatutako pista hori ez bultzatzeko; izan ere, Gipuzkoako goilarreen eremu zabal bakarrenetakoa erabat artifizializatzea suposatzen duelako.

Donostia, 2021eko apirilaren 6an

Arabako egitasmo eolikoen helegitea sinatzeko lekuak

 

ASTE SANTUAN SINADURA BILKETA

Haranako haranean /  Valle de Harana.

De 13.30 a 15:30 y de 18:00 a 20:00

Domingo 4 de abril en bar la piscina en Ullibarri

Lunes 5 de abril en el bar de Kontrasta.

————

Mendialdea

Maeztu apirilak 1 de abril 13:00-15:00

Bernedo apirilak 2 de abril 13:00-15:00

Kanpezu  apirilak 3 de abril 12:00-14:30

*********

Agurain.

Helegite bilketa eta informazio guneak

Local del Club Alpino Manu Yanque en los locales de la entrada a las piscinas

Martes y miércoles de 19:00 a 20:00

Y todo el día en el buzón.

LAB-EN Egoitza

Eguzki Liburu-denda

Otxoa

Herriko

Ortzi

Kaskazuri

—————

Araia:

Bar Aratz.

————–

Dulantzi

Ika mika

———-

Estibaliz:

Bar de Estibaliz “Pater”

———————–

Gasteiz:

Biketoki

Bulebar de Salburua 24

halabedi Taberna

Lab egoitza

Eusko Jaurlaritzaren lab egoitza

Luis Mari Luzuriaga.

Calle logroño 16 bajo, peatonal calle Palencia. Dejar en el buzón.

———————–

Iruraiz Gauna:

Udaletxean.

——————–

Korres

Centro Social /Gizarte Zentruan

————–

Maeztu

Mendialdeko Ogia.

——————

Murgia:

Buzón Atzabal mendi taldea

Buzón a la izquierda de la Cruz Roja.

——————-

Kanpezu:

Nora denda

Óxido

Iturrienea

Sábado 3 en la plaza de 12 a 14,30h

Helegiteak hemen topatuko dituzu hemen edo https://arabakomendiakaske.mozello.com/documentos-descargables/

– Zer bete behar duzu:

1- Nork.

+ Elkartea bazara: Elkartearen datuak eta lehendakari edo idazkariaren sinadura bere NA zenbakia barne.

+ Nork berak bdaltzeko edo pertsonala. Eskaeran zehazten den modura.

2- Zer

Bi kasuetan hiru helegiteak hizkuntza bakarrean.

3- Nori eman.

Helgiteak ez dira ministeriora bidali behar, Mendiak Askeri edo elkarlanean ari garen eragile bati iritsi arazi behar zaizkio. Zerrendako leku bat edo Mendiak Askeren mapa erabil dezakezue eta  Gipuzkoako kasuan Eguzkiren egoitzara bidal dezakezue:

-Iñigo kalea, 8 20003 DONOSTIA

Aralarko Goroskintxu eta Saltarrirako pistaren salaketaren artxibatzea errekurritua

Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak adierzaten ditu gorrizko marrak. Egun %20 ingurua dago eraikita.

Ez dugu ahaztu behar Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak  gorriz adierazten diren bideak eraikitzea zela. Egun %20 ingurua dago eraikita.

Aralarko Goroskintxu eta Saltarriko pista

Aralarko Goroskintxu eta Saltarrirako pista (Aralarko PN eta ZEC, Natura 2000 Sarea) egitearen aurka, jarritako salaketaren behin-behineko artxiboaz Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako adierazpenen aurrean, honako hau adierazi behar dugu:

– Salaketa egin duten elkarteek (Eguzki Erakunde Ekologista eta Antinuklearra, eta Landarlan Ingurumen Elkartea) argitu nahi dugu artxibo hori ez dela behin betikoa, eta errekurtsoa sartu dugula, orain arte ebatzi ez dena. Horrez gain, gogoratu behar dugu, bigarren pista, Eniriotik Doniturrieta Igaratzara eraikitakoak, epaitegiko bidea jarraitzen duela.

– 2016ko udazkenean salatutako pista erdiraino eraiki zen hiru txaboletarako, eta gainerakoak, eraiki gabe, bi txabola gehiagotara iritsi nahi du, eta, horrez gain, ibilgailu motordunak errazago sartu ahal izango dira, goiko larreetara, “Saltarri” larre-eremu batean amaitu arte. Han ez dago artzain-txabolarik, bai aldiz behi eta behorrentzako harrapalekua, artzainei ez, baino ganaduzaleei zerbitzua emateko, zeinak gehienak ez dira profesionalak, aisialdiko abeltzaintzarekin lotutako pertsonak baizik.

Saltarri, orain arte Goroskintxun geratu den pista honaino luzatu nahi dute. Argazkia: Landarlan

Saltarri, orain arte Goroskintxun geratu den pista honaino luzatu nahi dute.                        Argazkia: Landarlan

– 2016. urtean pista berri hori eraiki izana salatu genuen Ingurumen Fiskaltzan, eta, prozesu judizialean, oraindik ere delitu ekologikoaren zantzuak daudela adierazi du berorrek. Horregatik da deigarria behin behineko artxiboa gertatzea, Ministerio Fiskalak adierazitako delitu-zantzuak alde batera utzita.

– Guk delitu ekologikoa izan dela jarraitzen dugu baloratzen, Aralarko Parke Naturalean indarrean dagoen araudia betearazteko ardura duen erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez baitu berau errespetatu. Horrela, ibilgailu-trafikorako pistak eraikitzea sustatu du, Parke Naturalean bide berriak eraiki ezin direnean, inguru hauskorra babesteko: bertako lurzoruak, ur baliabideak, flora eta fauna, paisaia, prozesu ekologikoak…. Era berean, adierazi nahi dugu Enirio Aralarko Mankomunitateak, aurreko legegintzaldian, pista hori Parke Naturalaren araudiaren aurka egitea onartu zuela, izan ere, pista horren %80 “Mendi Babesleko Zona” batean proiektatu zen eta bertan zuhaiztiak egotea gomendatzen da. Horren ondorioz, araudiak ezartzen du, besteak beste, artzaintza mugatzea, eta hori ez zen aurreko legegintzaldian egin, mankomunitateak berak onetsitako ordenantza bete gabe geratuaz.

Landarlanek eta Eguzkik, Aralarko Parke Naturala, mendia eta haien kudeaketa arduratsua eta ingurumena babesten eta haien alde lanean jarraituko dugu, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2019an deklaratutako larrialdi klimatiko bete-betean gaudenean. Jarritako errekurtso judizialaren ebazpenaren zain gaude.

LANDARLAN INGURUMEN ELKARTEA

EGUZKI TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARRA

2021eko otsailaren 16an

What do you want to do ?

New mail

What do you want to do ?

New mail

EAren baso politika Gipuzkoarako

Bigarren aldiz 10 urtetan, hika-mika bera, eta protagonista berdinekin, sortu da hedabideetan Gipuzkoako baso-politika dela eta. Ez orduan eta ez orain, Aitziber Sarobe Egigurenek eta Naturkonek ez dute “salaketa larririk” egin mendi zuzendaria izandako Julian Unanue pertsonaren kontra; baizik eta bere kargutik gauzatu izan diren politiken kontra.

Berriki egunkari honetan Mikel Goenaga Gubia, Gipuzkoako Eusko Alkartasunaren Lurralde Koordinatzaileak, koordinadoraren izenean argitaratutako artikuluak, Unanue jaunari gorazarre egiten dio Foru Aldundiko Zuzendaritza horretan 1999-2003 bitartean EAko ordezkari bezala eta 2011-2014 bitartean Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari bezala Bilduko ordezkari gisa egindako lanarengatik. Hitzez hitz esaten du, “Unanuek badaki ekologia, ekonomia eta gizartearen arteko oreka zailari eustea beharrezkoa dela sektorea bideragarria izan dadin”, “bere erantzukizunen artean oreka horri eusten saiatu zen, eta, asmo horrekin, Baso Aholku  Batzordea sortu zuen, sektore guztiak ordezkatzen zituena”. Baso Aholku Batzorde hori Naturkonen eskariei bizkar egiteko sortu zen, ehiza kontseilua eta arrantza kontseilua bezala. Bioaniztasunaren zaintza eta kontserbazioa ezin da sektoreka banatu eta horregatik eskatu zuen Naturkonek sektore horietan guztietan interesatuta zeuden guztiekin, Bioaniztasunaren mahaia osatzea. Hau ez zen Unanue jaunaren gustukoa izan, naturaren ustiapenaren eta kontserbazioaren arteko interes ezberdinak ez zituen hain modu argian mahai berean ordezkatuak ikusi nahi, eta horregatik sortu zituen guztiz inoperanteak diren sektoreko mahai horiek.

Artikulu berean esaten da mendi publikoak bertako espezieekin basoberritu nahi zirela. 2011-2014 artean, aitortu behar da mendi publikoan landare exotikoen monokultiboei uko egiteko bideak jarri zirela Foru Aginduetan; ez, ordea, makina astunekin malda handietan lan egiteko debekuak. Basogintza ez baita zuhaitz espezie batzuen edo besteen arteko hautua bakarrik: lan horiek nola egiten diren garrantzitsua da gurea bezalako orografia konplexua duen eremuan eta hor ez zen inolako debekurik jarri inoiz. Ez lehen, eta ez orain, egurgintza sektoreak ez du onartzen kudeaketa-eredu intentsibo horrekin lurra Tonaka higatu eta galtzerainoko kalteak eragiten dituela lurzoruan.

Artikuluan esaten da ere, “basoa da, eta nagusiki izan da, gure baserriaren euskarri garrantzitsua”. Horrelako baieztapenak daturik gabe egitea doakoa da. Pinuak gurean emandako etekinetik baserri askok onurak atera dituztela ez dago ukatzerik, baina horrek euren ekonomian zenbaterainoko garrantzia izan duen oso da zalantzazkoa. Baina, eta azken hamarkada honetan zenbatekoa da pinuak emandako errentagarritasuna? Zer zatekeen, gurean, egurgintza-sektorea diru-publikorik gabe? Pinudien gaitzek eragindako ingurumen-kalteak dirutan kalkulatu eta jabeek ordaintzea eskatuko bagenu, zertan geldituko litzateke auzia? Eta bada kezkatzea den galdera: zein da egurgintza sektorearen aterabidea egoera honen aurrean? Monolaborantza intentsiboarekin jarraitzea pinu espezie ezberdinekin eta eukaliptoarekin. Politika hau sustatu zuen Julian Unanuek zuzendari postutik eta hori aldatzeko ari da lanean Naturkon. Artikuluaren bukaeran esaten da “Bazekien aurrera egiteko ezinbestekoa zela oreka eta adostasuna lortzea, baserritarren eta basoetako jabeen ahotsa gutxietsi nahi dutenen presioen aurrean, hauek baitira Gipuzkoako basogintzaren kudeaketaren benetako protagonistak”. Baserritarren[E1]  eta jabeek basogintza kudeatzen dutela esatea gure inteligentzia erasotzea da. Basogintza, lehen sektoreko gainerako jarduerak bezala, diru-publikoak baldintzatuta dago. Administrazioak, eta basogintzaren kasuan, egurgintzaren sektoreak kudeatzen du baso-politika Gipuzkoan. Euren mesedetan idazten dira Agindu Foralak eta euren nahiak dira administrazioak bideratzen dituenak. Baserritarrek eta lurjabeak euren aginduetara ibili dira gaurdaino, besteak beste, sektore horren beharra dutelako egurra saltzeko.

Aipatu bezala, 2011-2015 legealdia Julian Unanuek hasi zuen Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari karguan. Baina, ez zuen bukatu, urte eta erdi lehenago utzi zuen kargua erretiroa hartuta. Haren ordez EA-k jarritako zuzendari berria saiatu zen politika hauek norabidez aldatzen. Bere agindupean onartutako Foru Aginduan lehen aldiz debekatu zen malda handietan makina astunak sartzea, landaketak bertako zuhaitz-landareekin egitea sustatu ziren eta mendi publikoak natur kontserbazioaren bidean jartzeko oinarriak finkatu ziren. Naturkonen eskaerei erantzunez, Bioaniztasunaren mahaia sortu zen. Hau guztia, ordea, legegintzaldiaren bukaeran etorri zen eta, ondorioz, ez zuen denborarik eman ordurako begi-bistakoa zen pinudien krisia, gure mendiena dena, bideratzen hasteko.

2011-2016 legealdian, Gipuzkoako basogintzan bi aurpegi erakutsi dizkigu EA-k eta Goenaga, Gipuzkoako Lurralde Koordinatzaileak idatzitako artikuluaren ostean, beharrezkoa da egun Gipuzkoarako planteatzen duen baso-politika zein den argitzea. Artikuluan goraipatzen denari kontra egiteko sortu zen Naturkon. Alderdi berdinak urte eta erdian sortu zuen oasia ikusteko esperantza ez dugu galdu.

Aitor Leiza eta Garikoitz Plazaola, Naturkonen izenean.

Oharra: honako idatzi edo artikulua, aurretik  Gipuzkoako Hitzan argitaratu ziren elkarrizketa eta Mikel Goenagaren (Gipuzkoako EAko koordinatzailea)  iritzi artikulu baten ondorio da.  Irakurri nahi badituzue honako hauek dira:

https://gipuzkoa.hitza.eus/2020/11/27/basoen-kalitate-ekologikoak-bermatzen-du-bioaniztasuna/

https://pbs.twimg.com/media/Eo8h1gHWMAAnJks.jpg

Eta laugarren bat ere bada, EAko Ingurumen Idazkariarena:

http://www.euskoalkartasuna.eus/epe-luzera-ekin-eta-bertokoa-erein-eusko-alkartasunaren-baso-politika-eusko-alkartasunaren-baso-politika-roke-akizuren-iritzi-artikulua/

 

 

Eguzki, Araba eta Bizkaian hondakin arriskutsuak legez kanpo esportatzen dituen talde bat deseginteaz.

Lehengaiak (kamioaka nagusiki) Espainiar estatuan lortu eta POrtugal naiz Frantziako kaiak erabiliz exportatzen zituzten Ghana, Irak, Libia, Ginea Bissaura...

Lehengaiak (kamioaka nagusiki) Espainiar estatuan lortu eta POrtugal naiz Frantziako kaiak erabiliz exportatzen zituzten Ghana, Irak, Libia, Ginea Bissaura…

Eguzkik, polizia operazioaren ondorioz azaleratutako errealitatearen aurrean, hondakinen kontrolaren kudeaketa eta tratamendua, egungo egoerarekin bat datozen politikak helburu hartuta,  hau da klima aldaketa eta ekonomia zirkularraren bidetik, zeinak abiapuntua industria hondakinak jatorrian tratatzea eta Zero hondakin sortzeko joera duten, jardutea eskatzen die Administrazio eskudunei.
Guardia Zibila eta MITERDeko Ekonomia Zirkularreko Zuzendariordetza Nagusiak, hondakin arriskutsuak legez kanpo ustiatzeko hainbat talde desegin ditu. Operazio hau, Araban eta Bizkaian (eta baita Salamanca, Valentzia eta Madril) burutu da eta helburua, modu sistematikoan, hondakin arriskutsuak bildu eta beste herrialde batzuetara bidaltzen zituzten zenbait enpresatan jarri dute.

Zabaldutako informazioan, onura ekonomikoa oinarri duen legez kanpoko jardueran oinarritzen da zeina urtean 17.000 milioi euro ingurukoa den, horretarako motorren zati erabilgarria edo material birziklagarriak ateratzen ziren, gainerakoak baztertuz inongo  birziklapen aren inguruko kudeaketarik gabe.

Hondakin mota honen arriskua laburbilduz, motor horietan dauden likidoak isurtzean, lurzoruaren degradazioa eragitean eta inguruko akuiferoen kutsatzean datza.

Kamioi zaharrak exportatze zituzten, iritxitakoan ahal ziren osagaiak aprobetxatu eta soberakinak kontrolik gabe isuriaz, ingurumen kalte handia eragiteko arraiskuarekin.

Kamioi zaharrak exportatze zituzten, iritxitakoan ahal ziren osagaiak aprobetxatu eta soberakinak kontrolik gabe isuriaz, ingurumen kalte handia eragiteko arraiskuarekin.

Hondakinei buruzko 2008/98/EE Zuzentarauak Europar Batasunean (EB) esparru juridiko bat ezartzen du hondakinen tratamendurako,  ingurumena eta giza osasuna babesteko asmoz, hondakinak kudeatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko teknika egokiak erabiltzearen garrantzia nabarmenduz, horrela baliabideekiko presioa murriztuz eta erabilera hobetuz.

Zuzentarau horrek hondakinen hierarkia ezartzen du (prebentzioa, berrerabilera,
birziklatzea, zenbait helburutarako, energia esterako, balorizatzea eta ezabatzea),
“Kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipioa berretsiz,  horren arabera hondakinen kudeaketaren kostuak, zeinak jatorrizko ekoizleak ordaindu behar dituen.

.Eguzkik, operazio horren aurrean zera adierazten du:
– Enpresa horiek orain arte izan duten kontrol falta salatu nahi du.
– Hondakinen kudeaketan eskumena duten administrazioei (Eusko   Jaurlaritza eta Udalak) inplikatutako enpresen itxiera eta      baimenak berritu behar izatea exigitzen dugu.
– Halaber, hondakinen kontrola eta tratamendua behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren mekanismoak abiatzea eskatzen du.
– Kudeaketa eta tratamendu hori klima-aldaketaren eta ekonomia zirkularraren agertokiarekin bat datozen politiken helburuen arabera egitea, hau da, industria-hondakinak jatorrian kudeatzea eta Zero hondakinak lortzea.

Euskal Herrian, 2020ko abenduaren 12an.

Eguzkik gasaren erauzketaren aurka egiteko eskatu dio Gasteizko Udalari

Armentia 2 putzua, Subijanan. Argazkia: Irekia.

Armentia 2 putzua, Subijanan. Argazkia: Irekia.

Shesa enpresa publikoak Subijanan gasa esplotatzeko jarduera-lizentzia eskatu duela eta, Eguzkik honako hau adierazi nahi du presazko ohar honen bidez:

Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak adierazi du ez duela onartzen eta ez dagoela ados hidrokarburoak ustiatzeko ikerketak egiteko baimenak ematearekin.

Armentia 2 putzu hori ezin da izan gure geografia osoan zehar ehunka putzutan ustiatu nahi ez dutela adierazten duten administrazioek baimendutako eta bermatutako ikerketa-zundaketa bat. Ingurune naturalaren, eredu energetiko posible eta beharrezkoaren eta inbertsio publikoen aurkako atentatua da, tokiko eta Autonomia Erkidegoko erakundeek onartu duten egungo larrialdi klimatikoaren egoera lehengoratzeko.

Beti salatu izan dugu ezin dela ohiko teknikekin “gas ez-konbentzionala” atera frackingaren antzeko haustura-teknikarik erabili gabe, gure ingurunean CO2 isurketen ondoriozko eragin globalik gabe eta lurzoru emankorreko hektareak okupatu eta kutsatuko lituzketen eta balio handiko akuiferoak eragingo lituzketen ehunka putzu zulatu gabe, Aldundiko teknikariek ziurtatu zutenez. Hori bereziki, Gasteizko Mendietako Parke Naturalaren proiektuaren eremuaren barruan dagoela azpimarratzen da.

Kasu honetan, Eusko Jaurlaritza-EEE, Shesa sozietatearen bidez, arduragabekeria larrian erortzen ari da gasaren ustiapena sustatzean, eta, beraz, Eguzkik berriro eskatzen du enpresa hura desegitea aurrezteko neurri gisa, eta klima-aldaketaren aurrean eredu bermatzaile baten aldeko apustua egiten du.

Eguzkik dei egiten dio Gasteizko Udalari, hirigintzaren eta erabilera hori baimentzeko lizentziak ematearen arloan eskuduna baita, lurraldea blindatzeko, hirigintzako tresnen eta lizentziei buruzko irizpide-tresnen bidez.

Kontuan hartu behar da udalbatza proiektu horren aurka dagoela, eta, beraz, Gasteizko Udalari eskatzen diogu atzera bota ditzala lizentzia eta ingurune horretan gas-prospekzioak egitea ahalbidetzen ez duen HAPOren edozein aldaketa.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, Eguzkik Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die ez dezatela zundaketa edo ondorengo putzu edo erauzketarik egin, Armentia 2 zundaketan fracking edo gas konbentzionalaren aurkako herritarren borondatea errespetatuz.

Eguuzki, Gasteizen, 2020ko abenduaren 1a.