All posts by Barakaldo

Petronorreko jardueraren alboko kalteak eta biktimak

petronor**Aste honetan Petronorren Coke instalazioan gertatu den gertakariaren aurrean Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak hau eta aurrekoak salatzeko martxa txiki bat deialdia egin du bihar eguerdiko 12:00etan.

OHARRA

Antortxatik “bonbardaketak”pairatu ditugu,  gasolinaren usaina eta ezin ditugun ezagutu eta arnastu ditugun emisioak. Larritasunarentzat orduak , 112ra deiak, baina hurrego egunean tortura itzultzen da eta berarekin batera Petronorreko azalpena ” tenperaturaren igoerak sortutako akatsa”.  28º gainditen ez genituenean gertatzeak kezkatuta utzi gaitu , eta are gehiago baldin eta tenperatuaren igoera txiki batek sor badezake halako gertakaria. 

Orain 10 urte hasi ginen antolatzen Petronorreko zabalkundearen aurka , egitasmoa URF ( coke , hain zuzen ere), arriskuak ikertu genituen , tramitatu genituen 11.000 alegazio Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Muskizko eta Abanto – Zierbenako udalek ere egin zituzten beren ekarpenak talde profesional afamatuenei kontsultatu ostean . Borrokatu behar izan genuen bai kalean baita epaitegietan ere, noizean behin epaiketaren bat irabazten baina azkenean galdu egin genituen guztiak eta egitasmaok aurrera egin zuen. Hortik aurrera hor bizi da monstruoa zeinak hasieratik kalteak baino ez dizkigu ekarri esate baterako “coke hautsaren euriak”, usain nazkagarriak, zarata jasanezinak, abian jartzeak eta programatutako eta ez programatutako geldiketak. Enpresa berak onartu egin du arazoak dituela eta haien konponbidearen bila abiatzen dela . Guk , ordea, ez dugu zertan jasan behar beraren funtzionamendu okerra, ezta sortzen dituen alboko kalteak ere nahiz eta aski ezaguna izan Eusko Jaurlaritzaren kutuna dela eta babesteko edozein gauza egiteko prest dagoela .

Plan berriari aurre egin genionean ez ginen alferrik ari baina errealitateak gainditu egin gaitu. Orain enpresak berak eta Eusko Jaurlaritzak onartzen dute arazoak behin eta berriz agertzen direla.Hala ere  gu gara beraien jardueraren egunero alboko kalteak jasaten dituztenak eta irtenbideak ematea beraiei dagokiela. Irtenbideak diogunean ez dugu baztertzen desegitea bera. Horrelako instalazioak , coke plantza bezalakoak, ez dira egokiak herriaren barruan gaizki kokatuta dagoen birfindegi batentzat, halaber, gehitu behar da  etorkizuna ez dela  horrela izango horretan behin eta berriz  tematu arren , eta etorkizuneko behar energetikoen kontra eta Eusko Jaurlaritzak berak proposatutako estrategiaren aurka doala . Badaude osasungarriagoak diren aukerak, ekonomikoki errentagarriagoak energia berriztagarriak erabiliz.

LARUNBAT HONETAN, ABUZTUAREN 26AN HONDARTZAKO PASEO BERRIAN, EGUERDIKO 12ETAN , BILDUKO GARA ETA HONDARTZA ZEHARKATUKO DUGU BIZI GAREN  EGOERA  ETA ALDI BEREAN INSTITUZIOETATIK LAGUNTZA EZA ETA ERANTZUN FALTA SALATZEKO. 

GURE OSASUNA ETA ZIURTASUNA JOKOAN DAUDE. INTZIDENTE BAKOITZARI ERANTZUNA.

MEATZALDEA BIZIRIK EKOLOGISTA TALDEA.

Utzikeriak eta gizalegearen ezak Nerbioi itsasadarraren ondokoak kutsatzen dituzte Barakaldoren eta Sestaoren artean

WhatsApp Image 2017-08-04 at 13.08.48 WhatsApp Image 2017-08-17 at 22.12.32(2)

EMANDAKO GUTUNA (MacDonald’s jatetxean eta Sestaoko udaletxean)

Sestaon eta Barakaldon bizi garenok  eta herri hauetatik ibiltzea gustatzen zaigunok asteburuetan ikusten ari gara nola betetzen den itsasadarraren albokoa Sestaoko Carrefourren dagoen MacDonald’sen inguruan janari azkarrez, poltsez, hamburgesen paperezko bilgarriez, garagardo-potez, etabar.

Bezeroen uzten duten itzal ekologikoa penagarria da, baita haien utzikeriaren eta ingurumenarekiko kontzientziaren ezaren froga ere. Hauek ardura nagusia daukate kotxe-leihotilatik dena botatzeagatik, baita  enpresa honek eta udaletxeak beraien kuota ere.

[Testu hau gaztelaniaz irakurtzen jarrai daiteke.]

Krudelkeriarik gabeko tradizioak

-1

Abuztuaren 26an, Bilboko Aste Nagusian, arratsaldeko 17:00etan manifestazio antitaurinoa berriro, aurretik urteetan bezala,  egongo da. Vista Alegre zezen plazaren aurretik Moyua Plazara arte joango da. Deialdia egiten duten kolektiboek, Eguzki sartuta, mobilizazio hau aurkezteko aurreko prentsa  gaur eman dugu.

OHARRA

Gizakiak, milioika urtetan zehar, gaur egun zigor gisa daukagun krudelkeria garatu du. Animaliekin bihozgabe jokatu du, gaiztakeria-maila sinesgaitzera ailegatuz. Orain dela mende batzuk, Frantzian, Italian edo Alemanian zezenak, astoak, hartzak eta txakurrak bizirik erretzen eta zatikatzen ziren, ondo pasatzeko besterik ez. Ingalaterran maiz entzierroak antolatzen ziren, non jendeak txahalak labanaz hiltzen zituen, 1835ean lege batek debekatu arte. Hala ere, protesta handiak izan ziren, batzuen ustez animalien tortura deuseztatzea Britainia Handiko ohituren aurka jokatzea baitzen. Animaliak gogaitzea, bada, garai hartako Europan onartuta zegoen, poliki-poliki basakeria hori desagertu arte, herrialdeak sentiberagoak eta jakintsuagoak bihurtzen ziren heinean.

Soilik Iberiar penintsula geratu zen modernizazio horretatik isolatuta, eta animalien tratu txarra Espainian errotuta geratu zen, tumore mingarri baten gisa. Tradizioaren izenean, oraindik milaka animalia torturatzen eta hiltzen dira urtero, jendeak ondo pasatzeko. Ikuskizun basati horiek oso eragin txarra daukate parte-hartzaileen izaeran. Ohitura krudel horiek tradizio handikoak izan arren, ez dago argudiorik justifikatzeko. Modu berean, gaur egun ez dugu esklabutza edo gladiadoreen borroka bezalako antzinako ekintza erroturik onartzen.

2017Bilbokomani-antitaurinoa 2Benetako aurrerapen moralak guk bezalaxe mina sentitzen dutenenganako errukia eskatzen du; bada, animaliek, min fisikoa eta psikikoa sufritzeko gai izanik, tortura ez jasateko eskubide besterenezina daukate. Zentzu politiko horretan, ezin dugu gizakion eskubideak defendatu eta animalienak alde batera utzi. Gizarte aurreratu gisa, Afrikako nesken mutilazioa bezalako ekintza zentzugabeak gaitzesten baditugu, gure inguruan daukagun animalien sufrimendu izugarria ere gaitzetsi beharko genuke. Pasa den mendean, dagoeneko, Henry Salt-ek, giza-eskubideen aldeko ekintzaile nekaezinak, bi frontetan lan egiten zuen: “Ez gaitzan engainatu gezur hauxe: lehenik giza-eskubideak aztertu behar ditugula, eta animalien auzia ondoren konponduko dela besterik gabe. Izan ere, bi gaien azterketa sakon eta eskuzabalak soilik konponduko du bata eta bestea”.

Humanitarismoa eta izaki sentikorrenganako errespetua uztartzen dituen premisa horretatik, bizia apaltzen duten ohitura krudel guztiak baztertu behar ditugu. Animaliak ez dira ez barazkiak ez mineralak, eta haietako askok, ugaztunek eta hegaztiek bereziki, guk bezala sentitzen, gozatzen eta sufritzen dute. Ebidentzia horren aurrean, legeak animalien eskubideak defendatu behar ditu, gizakion eskubideak bezala, eboluzioak moralki igo gaituelako. Maila altuago horrek gupidara hurbiltzen gaitu, sufritzeko gai dena babestera bultzatzen gaituen gupida, gizateriaren aurrerapenerako urrats garrantzitsua den gupida.

2017Bilbokomani-antitaurinoa 1Etikoki zuzena den gizarteak ezin du onartu ohitura txoriburu eta zitalik, non tradizioaren mesedetan izaki sentikorren tortura gauzatzen den. Gure jai herrikoietan animaliarik ez izatea nahi dugu, haienganako gehiegikeriarik gabe; hots, animalien larritasun, beldur eta hilzoririk gabeko jai eta tradizioak. Entzierro gehiagorik ez, abere-arraste gehiagorik ez, zezen-tortura gehiagorik ez. Jaietan, inguratzen gaituenarekin harmonia landu nahi dugu, txalapartaren kolpetxo erritmikoak entzutea; musika horrek gozamen freskagarri eta duintasun berritua ekarriko digu hauxe lortzen dugunean: herri ulerkorra eta eskuzabala izatea, non gupida giza-eboluzioaren lorpen handien gisara loratzen den.

Eguzkik itsasadarrean agertu diren hondakinei buruz azalpen bat eskatzen dio Udalari, Urari eta Ur Patzuergoari

20106801_1371560289624891_5442468301263992785_n20106302_1371560359624884_5158971913338906576_nEguzkik Bilboko Udalari, URAri eta Bilbo-Bizkaiko Ur Patzuergoari eskatzen die. hainbatek ikusi eta  auzotar batek facebooken salatu duenaren arabera (klikatu hemen ikusteko),  aste honetan errekan agertu diren hondakinaen zergaitia argitzea. Horrelakoak maiz euria egiten duenean gertatzen dira. Irudietan hiriko hondakin solidoak eta olio-isurketa bat ikus daitezke Deustuko zubiaren inguruan eta Bilboko itsasadarrean banatuta dauden kolektoreren batetik etortzea posiblea izango litzateke.

–       Bilboko Udalak, BBUPak edota URAk isurketa honi buruz ezer jakin duzue?

–       Bere jatorria aurkitu duzue eta bere garbiketarako jokabide-protokoloa aktibatu duzue?

–       Aurten  horrelako isurketa gehiago errekan detektatu dituzue?

–       Isurketa jasotzeko azpiegituren batean funtzionamenduren akatsen bat detektatu duzue? Zeintzu?

–       Aldizkako frogaketak egin dira? Zein maiztasunekin? Zein ondoriorekin?

Azkenik, Bilbotik ibiltzen ari diren pertsona guztiei gertaera hauek ezaguaraztera animatzen ditugu, auzotar honek egin duen moduan, bai sare sozialetan bai 112 zenbakiren bidez. Horrelako kontuak ezkutatuta ez geratzea eta neurriak hartu ahal izatea dagarrantzitsuena.

2017ko uztailaren 17an

BILBOKO EGUZKI

Barakaldon Jaietan Jai, Ama Lurra defendatzen ere bai!

JaiHasieran03Larunbatean, uztailaren 15an, Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko  eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
JaiHasieran02Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere.
Del Camporen azken denborako hitzak entzunez,  gogorazi behar dugu zertarako eta norentzat den bere kargua, noren interesak defendatu behar dituen. Barakaldo Naturalak banderekin esan zion eta, ulertzen ez badu, Eguzkik  kartel baten bidez adierazi dio.
@cartel AmaiaUste dugu ondo ulertu duela, oso azkar kentzeko agindua eman duela eta. Ikusi ahal ez duzuenontzat, hau da kartela. Argiago ez daiteke esan. Gu behin eta berriro ipintzen ari gara. Egunak pasatzen dira eta gero eta kartel gehiago daude, baina desagertzen dena hau da. Ze gauzak!
Barakaldoko gune naturalek eraso gehiegi jaso ditu eta Hegoaldeko Tren-Saihesbidearenak gure birika berdea erailko du.
Roll-up Barakaldoko Jaietan 02Baina beste arrisku larri bat gure lepoetan dugu. Urrunago dagoena, baina istripu larria gertatuz gero, gure osasunean, gure bizitzan, gure lurran, gure ekonomian… ondorio konponezinak izango zituena: Garoñako zentral nuklearra.  Ezin dugu berraktibatzerik onartu. Garoña behin betiko ixtea eta zihurtasunez eta gardentasunez eraistea exijitzen diegu Iberdrolari, Endesari eta Gobernukoei. Eta Garoñaren itxiera ostean, estatuko zentral nuklear guztiak ere.
Roll-up Barakaldoko Jaietan 03Gaur egun badaukagu alternatiba garbiak: energia berriztagarriak. Oligopolio hauek diru-hizkuntza soilik ulertzen dute; beraz, enpresa hauekin moztu eta bakarrik energia berriztagarriak saltzen dituzten enpresetara edo kooperatibatara joan behar dugu.
Gora Barakaldoko Jaiak!  Gora Barakaldo berdea!
iberdrola marquesina

Barakaldoko alkatesari ETHren Lan-Mahiaren bilera serio baten deialdia irailean exijitzen dio Eguzkik

@cartel AmaiaEguzkik alkatesari, Amaia del Campori, Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen Lan Mahiaren bilera “serio” baterako data finkatzea exijitzen dio oporren ondorako,  bere alderdiak (EAJ) legebiltzarrean oraingo proiektua bertan behera geratu den  eta beste trazadura berri bat egingo duten berria eman duela kontuan hartuz. Gainera, Arantza Tapiak zeharkatzen duen herrietatik Barakaldo kalte gehiago jasango duena izango dela onartzen du, bai lehenengo fasean (Serantes-Olabeaga) bai bigarrenean (Barakaldo-Basauri). Azken honen ejekuzioa ez dago Espainako eta Euskal Gobernuen arteko akordioan sartuta; beraz, beste negoziaketa bat beharrezkoa izango da.

Egunotan berri honek hilabete bat beteko du, baina udal gobernuak, ez alkatesak ez Alkatetzaren, Ingurumenaren eta Parte-hartzearen arduradunak, ez digute informaziorik eman Lan-Mahaian parte-hartzen dugunoi. Kezkatzen ez zaien gaia balitz, larria izango litzateke;  Gobernukoek ezer esan ez baliete, amortizatutzat ematen dituztela adieraziko luke; edo enteratu ez balira, aurreko aukerak baino larriagoa izango litzateke.

Eguzkitik bere kargua zertarako eta norentzat den gogorrarazi nahi diogu. Barakaldoko alkatesa da; beraz, herri honen interesen defentsa bere lehengotasuna izan behar da beste kontu edo interes baten gainetik.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoren eta Azpiegituren Sailaren aurrean herri honentzat zer den onartezina esateko lerro gorriak definitzeko aukera orain daukagula argi dago. Auzotarren elkarteekin, talde ekologistekin, teknikalariekin eta alderdietako ordezkariekin lan hori egiteko eszenatokia ere badaukagu: Udal Lan-Mahaia. Udal Gobernuak horretan lan egiteko gogoak edukitzearen zain gaude, besterik ez.

Udal Lan-Mahai horri gaiak eta sentsua emateko parte-hartzearen ariketa gehiegi izatea posiblea da orain dela bi urte haien hauteskundeetarako 15 konpromisutan sartu dituztenentzat. Holan baldin bada, Zubiaurre jaunak iragarritako Parte-Hartzeko eskolan matrikulatzeko lehenengoak izatera animatzen ditugu. Helburua eta diseinua enpresa kontratatu batek egingo duelako eta mugimendu sozialekin, sindikatuekin eta alderdiekin izango ez delako eskola hori… Hasiera txarra.

Gauak eta Petronorrek ezkutatzen dutena

petronorVídeo: esta noche (3 am)
En qué quedamos, Petronor… sois eficientes y sostenibles o sois los que la liáis y no dejáis en paz al vecindario pic.twitter.com/erCk60cnxh

— mikel otero (@otero_mikel) 7 de julio de 2017

Petronorrek, ingurumeneaz eta auzotarren ongizateaz kezkatuta dagoen enpresak,  ematen duen bizi-kalitatea ha uda. Mikel Oteroren Twitteren loturan klikatu eta ondoko auzotarrek lo sakona eta konpongarria izateko Petronorren soinu lasaigarrria entzungo duzu.

Hau da  gauak eta Petronorrek ezkutatzen dutena, kutsatzen ez duen Petronor hori, garapen jasangarriaren eta ingurumen-errespetuaren bandera leku guztietara eramaten duena, … eta  ezer arraroa gertatu gabeko gau lasaia izanez.

Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxaren Aurkezpena

ElikaduraBurujabetzarenetaLurraren aldekoMartxaAste honetan Natura Gure Ardurak, erakunde sindikalek eta mugimendu sozialek eta ekologistek osatzen duten plataforma delakoa, uztailaren 14an, 15an eta 16an Bergaratik Deriora eta, aurten Derion izango den Via Campesinaren Nazioarteko Konferentziaren harira,  uztailaren 23an Deriotik Bilbora egingo den “Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxa” aurkeztu genuen. Aurkezpena hau EAJren Egoitzaren aurrean, Sabin Etxean, bere ingurumenaren eta lan eremuaren kontrako politikak salatzeko egin zen. Eguzkik atxikimendua eman diogun manifestua hau da:

MANIFESTUA

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean. Defendatzen duten nekazaritza eredua ekoizpen dibertsifikatuan oinarritutakoa da; komunitatearen beharren neurriko ustiategi txikiz osatua, jatorri naturaleko simaur eta ongarriak erabiltzen dituena, eta ingurunea eta lurraren zikloak errespetatzen dakiena.

Via Campesina osatzen duten organizazioek maiz egin behar izaten diete aurre multinazionalen megaproiektuei. Elikagaien nekazaritzari, energiari, industria farmazeutikoari eta estraktibismoari lotutako multinazionalak egiazko mafia boteretsuak dira, eta paramilitarismoa baliatzen dute herriak eta komunitateak lekualdatzera behartzeko. Munduko gosea desagerrarazteko aitzakian, nekazaritzako elikagai enpresek nekazaritza eredu kapitalista eta kolonialista inposatzen dute. Eredu horren oinarrian daude, hain zuzen, esportaziorako labore bakarra lantzen duten ustiategi handiak (palma olioa, kasu); lurra eta ura pozoitzen dituzten ongarri eta pestizida kimikoen erabilera; eta belaunaldiz belaunaldi haziak kontserbatzeko, hobetzeko eta ugaltzeko ezagutza tradizionala eteten duen transgenikoen erabilera.

Komunitateek badakite lekuz aldatzeak ez diela gosea, esplotazioa, miseria, azpiratzea eta deserrotzea besterik ekarriko, eta horregatik arriskatzen dute bizia lurra defendatzeko, huraxe dutelako duintasunaren eta biziraupenaren berme bakarra. Berta Caceres Hondurasen erail izanak komunikabideetan izan zuen proiekzioak erakutsi zuen enpresa horien benetako aurpegia zein den: komunitateen lider indigenak eta nekazariak erailtzen dituzte inpunitaterik gabe, eta hilketa horiek ez dira normalean ezagutzera ematen. Bizitza da emantzipazioaren aldeko borrokaren prezioa.

ViaCampesina-AHTrikEzEuskal Herrian agroekologiak indartsu ekin dio elikadura burujabetzaren bideari. Gainera, lurra Abiadura Handiko Trena, goi-tentsioko lineak edo gasaren erauzketa bezalako erasoetatik babestu nahi duten borrokak bateragarriak dira agroekologiarekin. Izan ere, lurra izanez gero baino ezin dira gauzatu “0 kilometro” bezalako ekimenak, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bermatzen duten nekazaritza ekologikoko kooperatibak edo kalitatezko, tokiko, garaiko eta bidezko merkataritzako produktuen banaketa. Bi borrokak –proposamen bat egiten duena, bata, eta aurre egiten duena, bestea– inoiz baino beharrezkoagoak dira gaur, horixe baita globalizazio kapitalistak eta merkatu libreak dakarten garraio eta energia menpekotasunetik askatzeko modu bakarra.

Egunero kontsumitzen ditugun elikagaiek 3.500 km egiten dituzte batez beste gure mahaira iristeko. Ez da harritzekoa, bestalde, kontuan hartzen badugu Euskal Herrian jaten ditugun elikagaien % 3 bakarrik ekoizten dugula bertan eta gainerakoa aipatutako nekazaritzako elikagaien, energiaren eta garraioaren multinazional horien bidez iristen zaigula. Paradoxaz, euskal Y-ak hartzen dituen 1.200 hektareetan 60.000 bizikidetza unitaterentzako elikagai begetalak landatu litezke. Horren ordez, baina, Negozioaren Eusko Alderdiaren “kudeatzaileek” zementua bota, lurra basamortu bihurtu, eta hurrengo belaunaldiek etorkizunean egin lezaketen lurraren erabilera mugatzen dute.

Premiazkoa da pilaketan, espekulazioan, estraktibismoan, ustelkerian eta lurraren suntsiketan oinarritzen den gizarte eredua aldatzea, eredu horrek munduko milioika laguni gosea, miseria, biodibertsitatearen, kulturen eta hizkuntzen galera eta gerra ekarri dizkielako eta oraindik ere ekartzen jarraitzen duelako. Lurrak eskuzabaltasunez eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira eta, halere, plataforma logistikoak eta intermodalak, errauskailuak, minak, goi-tentsioko dorreak, parke eolikoak eta ekipamendu turistikoak egiten jarraitzen dute, muga biofisikorik ez balego bezala. Premiazkoa da erokeria hau geldiaraztea eta zentzu panoramikoa erabiliz sentitzea, pentsatzea eta jardutea, mundu mailako desoreka larriak eragiten dituen gure bizimodu agroindustrialaren errealitatea ikusarazteko. Norabidea errotik aldatzea ezinbestekoa da bizitza gizarte antolaketaren erdigunean kokatzeko.

Euskal Herriko lurraren aldeko mugimenduak guztiz identifikatuta sentitzen gara Via Campesinarekin eta haren elikadura burujabetzaren aldeko borrokarekin. Horregatik, sentipen hori partekatzen duten organizazio, kolektibo eta norbanako guztiak gonbidatzen ditugu “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburupean egingo dugun martxan parte hartzera. Oinezko martxa uztailaren 14an, 15ean eta 16an egingo da Bergaratik Deriora, eta euskal Y-aren obretatik igaroko da. Era berean, uztailaren 23an batzarrari amaiera emateko Deriotik Bilbora egingo den martxan parte hartzera deitzen zaituztegu.

                                                                                              NATURA GURE ARDURA

Autonomia Komunala Iruñea, Ekologistak Martxan, Hiritik At, Stop Kaleratzea, Erletxe, Baladre, Barealaia barazki kooperatiba, Lurraren Orena, Bidasoaldeko Askapena, Firestone, Baserri 21, Basherri Sarea, Steeilas, CNT, Ekologistak Martxan, Satorralaia, CADE, Eguzki, Berriztu!, LAB, Gurpide Elkartea, Barañaingo AHTren kontrako taldea, AHT Gelditu! Elkarlana, Asoc. Piparrika Elkartea, Ximaurpila, Berri-Otxoak, Plataforma contra La Variante Sur Ferroviaria, Basagure Talde Ekologista, Kakitzat

Tapia andereak Hegoaldeko Trenbide Saihesbideari buruz emandako informazioaren harira

ImprimirEusko Legebiltzarreko kontrol bilkuran, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearekin lotuta, Legebiltzarrean informatu zuen bere departamenduak, “alegazio horiek jasotzen dituen beste azterlan informatibo bat” idazteko asmoa zuela -2015eko azaroan Sustapen Ministerioan aurkeztuta eta publikatutakoak-, “eta gainera, azterlan informatibo berri horrekin, fase berri bat zabaldu dadila alegazio berriak egin ahal izateko” (*).
Informazio hau, Elkarrekin-Podemos taldeko Becerra jaunari eskertu behar diogu, interpelazioaren egilea. Eguzki Barakaldotik erreakzio desberdinak sorrarazi dizkigu.
Alde batetik, Euskal Administrazioak etxerako lanak ondo egin ditzanaren desioa daukagu, eta azterlan osatu bat aurkeztu dezala. Azterlan honetan, hain inbertsio publiko altu honen justifikazio sozio-ekonomikoa beharko luke (1. fasearen azterlan informatiboaren erredakzioa gehi 2.fasearen azterlanek 500 milioi ingurura hurbultzen dira). Eta alternatiba posible guztiak merkantzia guztiak Bilboko Portutik atera daitezen. Bi aspektu hauek, Ministerioak aurreko dokumentuan ahaztuak zituena… Portuan merkantzia mugimendua handiagoa “espero da” ez digu balio. SuperSur errepidea eraikitzeko berdina egin zuten, gaur egun, burugogorkeria apetatsu baten adibidea.
Bestalde, beti ere obra honen beharra datuekin kontrastatu daitezkeen bitartean, ez zaigu gogorik falta eta ziur eduki alegazioak aurkeztuko ditugula, azpiegitura honen ibilbideak gure inguru naturala, landaredia eta fauna, ahal den maila altuenean zaindu ditzan eta bizilagunei traba gutxi izan ditzatela (inpaktu bisuala eta kutsadura akustikoa), 0 mailatik gertuen geratu daitezela.
Logikoki, lan honetan oso kontuan izango dugu lindane zeldarekin izan dezakeen gertutasuna eta galzorian dauden espezien arriskua: arrain hiruarantza (pez espinoso), bisoi europearra, Schreiber muskerra (lagarto verdinegro), saguzarrak (murciélago de oreja partida) eta kobazuloetakoa, batzuen artean.
Halaber, Serantes-Barakaldo lehen fasearen burutzearen lehen planteamenduan kritika sorrarazten du (dirudienez, Olabeaga ibilbidetik libre uzteko erabakia hartu dute, azterlanaren arabera), bigarren fasea noiz hasiko den jakin gabe (Barakaldo-Basauri), negoziazio baten menpe daude eta jakin gabe zeintzuk izango diren Espainiar Gobernuarekin izango dituzten harremaka. 2023ari buruz hitz egiten dute, epeak milimetrikoki betetzen badira… eta guztiok badakigu gai hauek nola burutzen diren.
Tapia andereak bere hitzaldian onartzen duen bezala, “lehen fasea gauzatuta eta bigarrena amaitzen den bitartean, Barakaldoko herrian sortu ditzakegun kalteak, uztartu beharko ditugu, tren trafikoa handituko delako” (*).
Beste hitz batzuekin esanda, Bilboko Portuaren eta C1 aldiriko linearekin (Abando-Santurtzi) behin-behineko konexio bat uztartzea da C2 linearen bidez (Abando-Muskiz). Horrela, denbora guzti honetan, Barakaldok ez du soilik Portutik edo Portura doan gaur egungo merkantzia trafikoa jasango, baita ere ACBtik datozen trenak eta helmuga bezala Bilboko Portuak dituztenak gehitu beharko dira. Santurtzirekin duen zuzeneko lotura murriztuta geratuko da. Herri honetako alkatesak bere agintaldiko lorpen handi bezala iragarri du trenbideak okupatzen duen lurzoruaren berreskurapena.
TapiarekinbileraBitartean, mandatari barakaldarra, Amaia del Campo, beste alde batera begiratzen du, “autismo soziala” maisuki beteaz. Sailetik Ezkerraldeko herriak merkantzia zirkulaziotik eta sortzen dituzten eragozpenetatik libratzeaz. Bai, Barakaldo eskualdetik “erbesteratu” dutela ematen du.
Legebiltzarrean emandako informazio berri honetan, kategoria ofiziala ematen diona, Gobernu jeltzalearen erantzun tematian pentsatu: “ez dago berririk”. Hilabete guzti hauetan zehar, Gobernua “koldarra” dela pentsatu dezakegu, barakaldatarrei ezin izan dienez perla ederrik “saldu”, burua ezkutatzen du ostruka bailitzan.
Kontu hau ez da berria. “Y vasca”ren eraikuntzan, EAJk gizartearen gaitzespenari pertseberantzia eta iragaiztasuna baino ez du erakutsi, bere “perretxikoak” euskal geografian zehar banatua, eta 20 urte berdinari buruz hitz eginda ere, ez da ezertxo ere gertatzen diseinua desfasatzen bada eta ez bada orain hamarkada bat onartutako europar segurtasun araudiari egokitzen. 50 milioko gain kostua duten tunel berriak egiten dira eta listo!
AHT moduko eraikuntza entzutetsuan batean hori “ahazten” bazaie, zer ez dute ahaztuko Supersur trenbideko obran? Eta gero harritzen dira jendeak ez duelako konfidantzarik instituzio eta hauen ordezkariengan?

2017ko ekainaren 27an
(*) 2017ko ekainaren 16an Eusko Legebiltzarreko Kontrol Sesioko zirriborrotik ateratako transkripzioak