All posts by Eguzki EH

Europak adierazi du Oiolako urtegian (Barakaldon) bost ingurugiro irizpide ez direla betetzen

Iturria: Herrikolore

Oiola Bruselas Barakaldo

Oiolako urtegiaren lotura bertan behera uztearen aldeko plataformak, Europako parlamentua bisitatu zuen urriaren 15ean eta 16an, lotura bertan behera uztearen aldeko borroka ezagutarazteko eta helburu hau lortzeko babesa lortzeko. Parlamentariekin elkarrizketak eduki zituzten. Parlamentuko eskakizunetarako batzordeko idazkaritza buruak, Barakaldoko udalak Europako ingurugiroko bost irizpide betetzen ez dituela jakinarazi zuen eta gaia lantzen ari direla ohartarazi zuen.

Ondorengo bideoak, plataformak aipaturiko bisitan egindako lana erakusten du.

herrikolore

Bideoa ikusteko sakatu irudian

Kantauri itsasoa: babesa ala kutsadura?

PROSPECCIONES itxasoaITSAS ERRESERBEN SORRERA ETA ARRANTZA BALIABIDEEN BABESA EDO HIDROKARBUROEN ERAUZKETA BEZALAKO INDUSTRIA JARDUERA KUTSATZAILEEN BULTZADA

2010ean itsas babeserako nazioarteko erakundea den OCEANAk eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) “Jaizkibel eta Uliako (Euskadi) itsasaldearen babesa. Donostia (Ulia) eta Miarritze artean korridore ekologiko bat sortzeko proposamena Natura  2000 sarean barneratzearen bidez” deituriko txosten teknikoa kaleratu zutenetik, euskal talde ekologistak, proposamen hau lortzea, itsasoari dagokionean gure helburu estrategikoetako bat bihurtu genuen. Bertan, itsasoko habitata eta espezieak babestea proposatzen da, zetazeoak barne.

Capricorn Spain Limited eta Shell Usptream Spain BV  petrolioaren nazio-gaindiko enpresak, Euskal Herriko hego itsasokoa ondoan, gas edo petrolio erauzketak egin ahal izateko aurretikako ikerketa teknikoak egiteko eskaera bana egin diote espainiako gobernuari .

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiar Gobernuak,  Euskal herriaren itsas babesaren inguruan ezinbesteko zenbait gai jorratzeke dituztela aspalditik errepikatzen ari gara Eguzkitik: itsasertzeko uren kutsadura, neurriz gaindiko arrantza, kostaldearen artifizializazioa, azpiegitura erraldoiak…,  eta kontuan izanik gure Hegoaldeko itsasertza, itsas bioaniztasunaren babesari dagokionean basamortua baino ez dela, salbuespen urri eta murritzekin.

Espainiar gobernuak ingurumari honetan, mehatxu berri baina ezagunen garapena baimentzen du, izan ere petrolioaren industria bost kontinenteetako ozeano nahiz barneko lurretan  sortutako eragin handiengatik ezaguna da mundu mailan. Gogora dezagun bestela Kariben, Kanariar Uharteetan edo fracking-aren  inguruan Europa nahiz Ameriketako prospekzioetan  sortzen ari den aurkako jarrera.

Era berean bi gobernuei  %100 berriztagarriak izango diren eszenatoki energetikoetan lan egin dezatela exijitzen diegu eta ez daitezela  ingurumenean, osasun publikoan nahiz ekosistematan kalteak eragin eta aldaketa klimatikoaren eragile ezinbestekoa den fosildun jatorriko  energiaren erabileran behin eta berriz saiatu.

Ezin dugu alde batera utzi, gure kostaldeko herrientzat hain garrantzitsua den  arrantza sektorean erauzketa jarduera hauek eragin dezaketen kaltea, espezieen berreskurapenean egiten ari den lana kinkan jarriaz: geldialdi biologikoak, biomasari egokitutako arrantza kuota… Espezie babestuak ere hidrokarburoen erauzketaren eraginei alde egiterik ez dutela ahaztu gabe.

Ulia-Jaizkibelgo itsas eremuen babeserako proposamena, natura 2000 sarearen proposamenaren barruan (Oceana-COBE, 2010)

Ulia-Jaizkibelgo itsas eremuen babeserako proposamena, natura 2000 sarearen proposamenaren barruan (Oceana-COBE, 2010)

Horregatik, petrolioaren  enpresei emandako baimen kutsakorrak ez ditu onartzen  Eguzkik eta tinko eskatzen dugu berriz ere, hain beharrezkoak diren itsas eremu babestuen izendapena, bereziki Ulia-Jaizkibel eta Capbretongo kainoia,  zeinak itsas Natura 2000 sarean barne leudekeen. Bukatzeko herri mailako nahiz goi mailako instituzioei, hala erakunde ekologista nola zientifiko, arrantza sektoreko , itsasertzeko aisialdikoei… batzeko dei egiten diegu itsasoari datorkion mehatxu berri honi aurre egiteko.

Donostian, 2014ko urriaren 16an.

Eguzki, Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearra

Tren garraioak nabarmen behera egin duela jakinarazi du CADE-k

AHT BaionaIturria: Kazeta.eus

CADE-k agerraldia egin du Baionan Tren Trafikoen Behatokian Frantziako Trenbide Sareak (RFF frantsesez) aurkeztu dituen datuak faltsuak direla agerrarazteko. Abiadura Handiko Trenbidearen eraikuntzaren beharra zehazteko sortu zen Behatokian eman diren datuen kontra, 2006tik 2012ra merkantzietan trafikoaren %50ra beheitutu dela eta orokorrean trenen kopuruak ere behera egin duela jakinarazi dute AHTaren kontrako elkarteek. Datu guztiak Mugerren ostiralean eginen den bilkura publikoan aurkeztuko dituztela ere jakinarazi dute.

Idoia ERASO
Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak (CADE frantsesez) azken urteetan egon den tren trafikoaren beherapenaren datuak eman ditu. Prentsaren aitzinean egin duen agerraldiarekin Frantziako Trenbide Sareak (RFF frantsesez) Behatokian eman zituen datuak gezurtatzea da. “Inportantea da aurkeztea emaitza ofizialak gure zentzuan joaten direla, hau da AHTaren beharrik ez dela” azaldu du Pantxoa Teillerrek, kolektiboko kidea den Urdazuri-Bidasoa elkarteko bozeramaileak.

Zentzu horretan 2006 eta 2012 urteen artean Estatu frantsesean eta Estatu espainiarrean merkantzia garraioa behetitu dela nabarmendu dute CADEko kideek. %50eko jeitsiera izan dela azaldu dute. Lapurditik iragaten den trenen kopuruan ere behera egin duela jakinarazi dute CADEko kideek.

“Bereziki AHTen kopurua Hendaia eta Baiona artean beheititu egin da, eta aldiz tokiko trenena pixka bat emendatu egin da” baieztatu du Teillerrek.

Datu ekonomikoei ere so egin diete, Barne Produkto Gordinak ere behera egin duela erakutsiz: “BPGa ez du batere hastapenean eman zituzten datuekin bat egiten”. Zentzu horretan “Rentabilizaziorik ez dagoela erakusten dugu ere”, gaineratu du.

Datu guzti hauekin trafikoaren beheititzea “ez dela gaurko gauza” erakutsi nahi dutela nabarmendu du Teillerrek, hori dela eta hartu beharreko erabakia argia dela adierazi du: “Deliberoak hartu beharko dira, proiektua geldiarazi beharko da eta badakigu hori erabaki politikoak direla, politikari bakoitzak nahi du bere herrian AHT bat izan”.

Bilkura publikoa
Mugerren ostiralean, urriaren 17an, eginen den bilkura publikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Abiadura Handiko Trenbidearen proiektua ez dela bertan behera utzia izan nabarmendu dute eta, horregatik borrokarekin jarraitzea inportantea dela nabarmenduz.

Haitz Ondoan gelan 20:30etan eginen den bilkura publikoan “trafikoaren datuak publikoki aurkeztuak izanen dira” azaldu du Teillerrek.

Bordeletik Okzitaniako Tolosara eta Akizera joango lirateken bi trenbideetako inkesta publikoak urriaren 8an abiatu dira eta abenduaren 8ra arte luzatuko dira. Honek AHTaren egitasmoak aurrera darraiela argi uzten duela adierazi dute trenbide berriaren kontrako elkarteetako kideek. “Hasiak dira inkestak, eta Abiadura Handiko Trenbidea Akizeraino etortzen baldin bada Hendaiaraino helduko dela segur da” erran du Urdazuri-Bidasoako kideak.

Bizkaia errausketak zabortegien lurralde bilakatuta

Zalla zabalgarbi

Zallako zabortegiaren isuri bat inguruko errekan. Zallara Zabalgarbi erraustegiko eskoriak eramaten dira

Iturria: Zero Zabor

Bizkaia aipatzea ez da kasualitate hutsa. Errausketaren bidea hartu zuen lehen euskal herrialdea da eta Gipuzkoan errausketa bultzatzen dutenen eredu. Bizkaiak duela hamarkada bat abiatu zuen errausketaren bidea. Ezagunak dira ordutik ona zaborrarekin eta errausketarekin bizi izan dituen arazoak. Errauste plantaren inguruko lurren kutsaketa (Bilbo urez hornitzen duen Ordunte kanala azpitik pasatzen da), Zallako zabortegiko kutsadura eta irregulartasunak (Zallako zabortegiaren etengabeko arazoak, Zabalgarbi: El ayuntamiento de Zalla pide cierre del vertedero de escorias de la incineradora.,) dira hoien adibideetako batzuk.

Igorre, Jata, Artigas, Astoreka (Larrabetzu), Zalla errausketaren Bizkaian hiri hondakinak jasotzen eta kutsatzen segitzen duten Zabortegiak dira, Labe erraldoitik pasatakoak (60.000 tona urte Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera) eta zuzenean isuritakoak ere bai.

Eguzki-k bere Web eraberritu du

ikur webAsteazken honetan, urriak 1, Eguzki Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak bere WEB berria aurkezten du.

Lanean hilabeteak eman ondoren www.eguzki.org  web orrialde berria aurkezten dugu. Orrialde honek Euskal Herriko zein munduko ingurugiro-arazoei zabaldutako leihoa izan nahi du, euskal mugimendu ekologistatik datozen albiste eta ekarpenei eskainitako leiho irekia.

Bere baliabideak xumeak izanagatik ere, komunikazio tresna honek Euskal Herri gorria eta berdea eraikitzen lagundu nahi du, non Ama Lurra giza garapen zuzen eta ekologikoki orekatu baten ardatza izango baita.

Web orrialde honek herrietako berriak zabalduko ditu Eguzki taldeen atalean, nazio eta munduko berriak, eta AHT edo Fracking bezalako kanpaina zehatzetarako atal bereziak ere izango ditu.

Halaber, txosten tekniko, bideo zein irudi artxibategiak ikusi ahal izango dira bertan.

Hizkuntzari dagokionez, gure herriaren errealitatea islatu nahi izan dugu, hiru hizkuntza ofizialak erabiliz: euskara, gaztelania eta frantsesa, gure nazio hizkuntzari eman nahi diogun lehentasuna ahaztu gabe.

Amaitzeko , tresna berri hau Euskal Herriaren eta planetaren egoera ekologikoaz kezkaturik dauden talde, plataforma zein pertsona guztiei gogoko eta erabilgarri izan dakien espero dugu.

Esanda dago, euskal mugimendu ekologistari irekitako leihoa.

Euskal Herria, 2014-10-01

Euskal Herrian Merkataritza Libreko Tratatu Trasatlantikoari ez (TTIP)

DSC_0040 copia_txikiIturria: http://noalttip.blogspot.com.es/

Aldarrika dezagun demokrazia!

Egin aurre multinazionalen botereari!

Pertsonak eta planeta, etekinen gainetik!

TTIP, CETA, TISA eta merkataritza librearen agenda korporatiboa salatzeko Europa mailan sektore anitzeko ekintza egun dezentralizatua egiteko deialdia

Europako jendarte zibilak, sindikatuek, nekazariek eta oinarriko ekintzaile taldeek ekintza egun baterako deialdia egin dute uneotan negoziatzen ari diren TTIP, CETA eta merkataritza libreko beste hitzarmen batzuk geldiarazteko, eta merkataritza politika alternatiboak sustatzeko, zeinek lehentasun gisa izango dituzten pertsonen, demokraziaren eta ingurumenaren eskubideak.

Europar Batasunaren (EB) eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) arteko Merkataritzako eta Inbertsiorako hitzarmen Transatlantikoak (TTIP, ingelesezko siglekin), eta EB eta Kanadaren arteko Hitzarmen Ekonomiko eta Komertzial Integralak (ingelesez CETA) ezin argiago adierazten dute merkataritza eta inbertsioen inguruko negoziazioa antidemokratikoa dela, eta soilik korporazio multinazional handien onerako ari direla eztabaidatzen.

Iritzi publikoari ez zaio ia informaziorik ematen; lobby korporatiboak, aldiz, jakinaren gainean daude. Hitzarmen hauek gauzatzen badira, enpresa multinazional handiek eskubide esklusiboa izango dute gobernuak salatzeko arbitraje­auzitegi pribatuetan (hauek sistema legislatibo nazional eta europarretatik independenteak izango dira).

Gainera, hitzarmen horiek osasun eta segurtasun arloan indarrean dauden estandarrak murriztu egingo dituzte, Atlantikoz gaindiko araudien armonizazioa medio, eta gobernu nazional eta tokikoek praktika kaltegarriak galarazteko duten boterea ahulduko dute, esaterako fracking­ari edota transgenikoen erabileari dagokionez.

Oinarrizko zerbitzu publikoak gutxitu edo pribatizatu egingo dituzte, eta eskubide sozial zein laboralei erasan egingo diete. Politika hauek egungo eredu sozialen eraispenarekin lotuta daude,

eta beren helburua oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzea da, batik bat austeritatearen, krisiaren eta lehiakortasuna hobetzeko ustezko beharraren izenean. Ekintza egunak Europa mailan kalera aterako du gure jarrera: ez gaude ados.

Aipatutako politiken inguruko eztabaida herritarrenganaino eramango dugu; izan ere, Europar Batzordeak eta estatuetako gobernuek prozesu honetatik baztertu egin nahi dituzte herritarrak.

Halaber, kanpaina egingo dugu bestelako politika ekonomikoak egiteko ditugun alternatiben alde. Gure elkartasuna adierazi nahi dugu mundu guztian zehar gure kezkekin (ingurumena, demokrazia eta giza­eskubideak zein eskubide sozialak) bat datozen pertsonekin.

TTIP, CETA, TISA eta antzeko hitzarmenei altoa emango diegu Europa, Kanada eta AEBetako herritarrek salaketa indartsua eginez. Era guztietako banako, erakunde eta koalizioei dei egiten diegu parte har dezaten, Europan zehar ekintza dezentralizatu eta autonomoak eginez. Ongi etorria eman nahi diegu munduko gainerako tokietako ekintza solidarioei, informazioa zabaldu eta tokian tokiko mobilizazioetan parte hartzera bultzatzen duten heinean.

Gune Plataformak urriaren 10ean ekitaldi hauek antolatu ditu:

Bilbon, goizeko 10etan, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean hitzaldi bat. Ondoren, Arriaga plazan Merkatu Gardena ospatuko da.
Iruñean sentsibilizazio eguna izango da, gai hauen inguruan.

LEHIA HAU IRABAZ DEZAKEGU! BAT EGIN BOTERE MULTINAZIONALAREN AURKA!

 

Arrantza Euskal Herrian – Pesca en Euskal Herria. 2014

arrantza

Txosten osoa irakurtzeko klik egin irudian

Arrantzarekin lotutako edozein prozesutan, benetako ekoizleak itsas-fauna eta flora dira. Guk itsas-ekosistema hauek produzitutakoa jaso besterik ez dugu egiten, eta gure etorkizuna produktu hauek biltzeko moduari lotuta dago zuzen-zuzenean. Itsasoa ondasun ekologiko, kultural ekonomiko eta soziala da, eta ekosistema honen jasangarritasuna errespetatuko duen arrantza sistema bat behar dugu, gaur egun darabilgun, eta legislazio askok onartzen –eta batzutan bultzatzen- duten epe motzeko onuraren sistemaren kontran……

…………

La fauna y la flora marina son los productores reales en todo el proceso relacionado con la pesca. Nosotros recogemos lo que el ecosistema marino produce, y nuestro futuro está condicionado esencialmente por la manera con la que se recogen sus productos. El mar es un bien ecológico, social, cultural y económico, y la sustentabilidad del ecosistema marino exige sistemas de pesca respetuosos, justamente lo contrario de los principios de rentabilidad a corto plazo aplicados en muchos casos y tolerados – y a veces favorecidos – por muchas legislaciones.

…….

Txosten osoa ikusteko sakatu irudian // Para ver todo el informe hacer klik en la imagen.