All posts by Eguzki EH

CADE elkarteak bere haserrea adierazi nahi du Bil ta Garbi erakundearen kudeaketagatik Hazketako zabortegiaren etorkizuna dela eta

ace hazketa

Argazkia: ACE

Iturria: ACE edo CADE (Ingurumenaren aldeko elkartea).

Itzulpena: Eguzki.

CADEren prentsa oharra.

2014ko abenduaren 3a, euskararen eguna.

CADE elkarteak bere haserrea adierazi nahi du Bil ta Garbi erakundearen kudeaketagatik Hazketako zabortegiaren etorkizuna dela eta. Idatzi honetan, sindikatuko ordezkariek demokraziari egindako iruzurra agerian utzi nahi da.

Herriko zerbitzu publikoen hartapenerako batzordean (CADEk parte hartzen du batzorde honetan), CADEk bere kexa plazaratu zuen: informazioa ezkutatzea, gardentasun eza. Gainera, erabakiak batzordearen iritziak kontutan hartu gabe hartuak izan dira, batzordea hausnarketan parte hartzeko aukerik gabe utziz.

Lekuaren bilaketako aurkezpeneko lehen bi faseetan, herrien izenak ezkutatu egin zaizkie batzordeko kideei. Kasu honetan, nortzuk adostu zuten erabakia? Nola hartuko dute herriaren iritzia kontutan, Bil ta Garbiko sindikatuek erabaki bazuten herriaren iritzia entzun aurretik?

Gaur egun, CADEk uste du Bil ta Garbiren zaborren kudeaketa ez dela eraginkorra. (zabor toneladaren jaitsiera igarri da gaikako edukiontziak jarri dituzten lekuetan. Bestalde, herri handiek zabor asko sortzen dute eta gutxi murriztu, Canopiari jaten eman behar diotelako. Canopia hondakinen tratamendurako zentroa da. Izatez, Hazparnen sartzen diren Canopiako tonelada kopurua oso altua da…). Zaborrik onena sortzen ez dena da, CADEk informazioaren hedapena eta herritarren sentsibilizazioa bultzatu nahi ditu zaborren sorrera murriztuz eta osasunaren eta ingurumenaren errespetuagatik.

Sindikatuko ordezkariek burla egin diete herritarrei eta beraz demokraziari. Kolektiboak, aipaturiko errealitatearen berri eman nahi du, epe luzera begira oztopo izango dena hondakin politika eraginkorra lortzeko bidean.

Durango: Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen aurkako eguna: abenduaren 7an 17:00etan elkarretaratzea

durango AHT abenduak 7Deitzailea: AHT GELDITU ! Elkarlana.

Abenduaren 8a Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen eguna da Europan eta hori dela eta, Euskal Herriko proiektu handien aurkako talde desberdinen ekimenez abenduaren 7an 17:00etan elkarretaratzea burutuko da Durangoko Azokaren kanpoaldean. Bertan, Euskal Herriko megaproiektuen aurkako taldeak zein parte hartu nahi duen oro bilduko gara. Proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:

– Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala  dakarkie ukitzen dituzten lurrei: natura-gune eta nekazal lurrak deuseztatzen dituzte, efektu kaltegarriak dakartzan hesi berri bat eta ingurugiroaren degradazioa sortzearekin batera, bizilagunei inpaktu negatibo garrantzitsuak eraginez.

– Proiektu hauen erabakitzeko prozesua herritarren parte hartzerik gabe bideratzen dira praktikan. Proiektu handi hauen eztabaida sozial garrantzitsuaren aurrean gobernuek eta administrazioek duten opakutasun jarrera salatzen dugu. Era berean, herritarrok etengabe ditugun argudio eta proposamenen aurrean gobernuek eta administrazioek etengabe mespretxu jarrera salatzen dugu.

Beraz, behin makro-proiektu hauek geratuta, herritarren parte hartzeko eskubidea errespetatzea eskatzen dugu, hauek izanik inposaturiko garapen ereduaren aurrean benetako demokrazia eta autonomia lokalaren oinarria,. Honekin batera, momentu honetan eztabaidagai dagoen TTIP merkatu libreko hitzarmenaren gure ezezko borobila argi eta garbi utzi nahi dugu. Hitzarmen hau onartuz gero, herritarren erabakitzeko eskubidea larriki erasotzea dakarrela salatzen dugu. Hau guztiarekin, hitzarmen honen geratzea ere eskatzen dugu.

Nondik dator egun hau?

-2010eko urtarrilaren 23an, Hendaian bildurik, Abiadura Handiko linea eta merkatal garraio azkarretara bideratutako gaitasun handiko linea berrien eraikuntzaren aurka borrokan diharduten Europar Batasuneko estatu desberdinetako (Frantzia, Espainia, Italia) elkarte eta mugimendu desberdinek adierazpena burutu zuten (http://declaracion-hendaia.blogspot.com.es/). Adierazpen hau, Euskal Herritik Iparraldeko CADEk, Hegoaldeko Jaizkibel Birikek eta AHT Gelditu! Elkarlanak sinatu zuten.

-Jarraian, abenduaren 8a Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusen eguna izendatu zen. Europan zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Gainera, abenduaren 8az gain, makro proiektu hauen aurkaritzen artean, esaterako, Foro Internazionala bezalako jardunaldiak antolatzen dira elkar elikatuz eta txoko guztietan lehenbailehen “elefante zuria”1 deitzen zaienen kanporaketa bultzatuz.

—————————————————————–

-1. “Elefante zuriaren” esanahia: mantentze kostua, ematen dituen onurak baino handiagoa duten jabetzei esleitu zaie izena. Kasu honetan, proiektu handiak elefante zuriaren irudiz sinbolizatzen dira

Proiektu Handi Inposatu eta Ezdeusik ez!

Frackinga debekatzeko Herri Ekimen Legegilea izapidetu da

fracking sinadurakIturria: Fracking Ez Araba.

2014ko abenduaren 4a.  Lehenbizi, gaur pozik gaudela aitortu beharrean gaude. Aurreko irailaren 13an legebiltzarrean utzitako 100.000tik gorako sinaduren indarraren bitartez alderdi politikoek aho batez Herri Ekimen Legegilea izapidetu dute. Ekimenak frackinga debekatu eta baliabide ez konbentzionalak bilatzeko saioak bertan behera uzteko asmoa du, ingurumenarekiko kalte handiengatik. Ekimena sinatu duten guztiei zorionak, beraz, bereziki sinadurak biltzen aritu den jende mordoari, herri mugimenduaren arrakasta hau beraiena bait da.

Hala ere, naiz eta orain arte izan ditugun zailtasun eta oztopoak gainditu baditugu ere, ez gara iritsi helmugara. Tramitera onartze honekin laister frackinga arautuko duen lege autonomiko bat izango dela espero dugu, baina lege horren behin betiko testua laister osatuko den batzorde txostengilearen eskutik etorriko da.

Orain hasiko den prozesuan, hiru aukera ezberdin aurrikusten ditugu:

Lehendabizikoa hau litzateke: legea aurkeztu dugun testu berdinarekin onartzea. Hau horrela balitz, Espainiako gobernuak, orain arteko bidea jarraitzen badu, auzitegi konstituzionalean errekurtsoa aurkeztuko duenaren susmoa dugu. Aurrekariak ikusita, auzitegiak lege berria bertan behera uztea posible da. Hau gertatuko balitz, bai Euskal Gobernuak zein Legebiltzar honek eragozpenak gainditzeko beharrezko mekanismoak martxan jarriko dituztela espero dugu. Auzitegi Konstituzionalak ipini ditzaken oztopoak ez dute zertan behin betikoak izan behar horretarako borondate politiko irmoa badago. Adibide desberdinak ikusten ari gara azken aldi honetan. Katalunian gertatutakoa kasu.

Bigarren eskenatoki batean gerta daiteke batzorde txostengileak, frackingaren aurkako zalantzarik gabeko jarrera argi batetik abiatuta, legearen idazketa hobetu bat lortzea, estatuko gobernuaren eta auzitegi konstituzionalaren eragozpenak gainditu ditzakeena. Lana zentzu horretan badoa, seguruenik ere elkar ulertze bat izango dugu. Horretarako EAEn frackingaren aurkako erizpide politiko argia erakutsi beharko dute alderdiek behingoz.

Asko kezkatzen gaituen hirugarren aukera bat ere badago. Gaur gertatu dena estalki hutsean gera daiteke alderdien benetako intentzioa etorriko diren emendakinekin frackinga ahalbidetzea bada. Aurkezturiko Ekimenak, bere xumetasunean, ez dio uzten lekurik horrelako interpretazioei. Batzordea matxan jartzen denean, ordea, aurkeztutako legea desitxuratu dezakete, zulatzaileei bidea erraztuz. Mugimendu guztiak arretaz jarraituko ditugu eta horrenbeste pertsonen babesa duen legearen indargabetze saioak salatuko ditugu.

Amaitzeko, frackingaren eztabaida irekia badago ere, bitartean lanak aurrera jarraitzen dutela gogora arazi nahi dugu. Bai finanatzaketa publikoa duen Hidrocarburos de Euskadi, bai beste enpresak ere, pausoak ematen ari dira. Bizkaiako kostalde inguruan dagoen Geminis baimenean, Frontera Energy konpainiaren eskutik laister iritsiko dira sismika lanak, frackinga egiteko kokaleku onenak bilatzeko helburuarekin.

Gaiak duen garrantzia ikusirik, legea ahal bezain laster erabakitzea eskatzen dugu. Baita frackinga egiteko egitasmoetatik diru publikoa erabiltzeari uztea. Gogorarazi nahi dugu badagoela Eusko Jaurlaritzak frackinga galerazteko hartu dezaken neurri azkar eta zehatz bat: Hidrocarburos de Euskadik dituen esplorazio baimenak bertan behera uztea. Erabaki hori eraginkorra litzateke eta erabaki horri kontra egiteko ez dago auzitegirik.

Gaur hemen eskatzen dugun determinazioa aspaldian hartu zuen bere gain frackingaren aurkako herri mugimenduak. Frackingaren erabilpena baztertzen ez den bitartean, mobilizazioak aurrera jarraituko du.

Eguzki.org-ren harpidedunentzako oharra

buletinaKaixo harpidedun lagun horiek !!

Duela bi aste hasi ginen Eguzkiren Buletin Digital bidaltzen. Arazo tekniko batzuk ez ziguten utzi lehenago bidaltzen.

Horretaz gain eta Web-aren funtzionamendua hobetzeko hainbat aldaketa sartu dugu azken aste hauetan.

Guzti hau dela eta, Buletin Digitala zein hizkuntzatan jaso nahi duzun galdetzen dizugu, erabiltzen ditugun hiru hizkuntzetatik gaztelaniaz bidaltzea lehenetsita zegoen orain arte. Hizkuntza horretan jasotzen jarraitu nahi baduzu ez da beharrezkoa, baina aldaketa egin nahi baduzu, mesedez, bidali zure erantzuna helbide honetara: eguzki.eguzki@gmail.com.

Beste arazo bat detektatu dugu; posta elektronikoko kuenta Gmail-en daukaten batzuek ez dute Buletin Digitala jasotzen SPAM karpetara sartzen delako. Kasu honetan, “Harreman”-“Contactos” zerrendan  eguzki.eguzki@gmail.com sartzea aholkatzen dizugu, konponbidea izan daitekeelakoan.

Edonola ere, lotura honetan daukazu informazio gehiago: https://support.google.com/mail/answer/9008?hl=es

Besterik gabe, jaso ezazu gure agurrik beroena.

Eguzki

Euskal Herriko Talde Ekologista eta Antinuklearra

Kostaldera iritsi da ‘fracking’-a

fracking Gasteiz

Lurpetik gasa ateratzeko azterketak egin zituzten orube bat, Subilla Gasteizen. Artxiboko irudia. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Iturria: Berria.

Bizkaiko kostaldean, Gernika ingurutik Gorlizeraino, gasa baden ikertzen hasiko dira.

29 herri daude barruan.

‘Fracking’-a debekatzeko lege proposamena eztabaidatuko du bihar Eusko Legebiltzarrak.

Bizkaiko kostaldera iritsi dira lurpetik gasa ateratzeko proiektuak. Geminis proiektua ari da pausoak ematen. 29 herritako lurrak hartzen ditu, 48 hektarea, lauki baten eran: Gernika eta Mundaka aldetik mendebaldera, Leioa eta Gorlizeraino. Espainiako Gobernuak udalei jakinarazi die lanak hasteko prozedura martxan jarri dutela, eta alegazioak jartzeko epea zehaztu die. Natur balio handiko eremuak daude Geminis proiektuaren eremuan —Urdaibai, adibidez—, baina enpresa sustatzaileak dio «eragin minimoa» izango dutela probek ingurumenean.

Sopelako Udalak eman du abisua; herritarrei azaldu die jakinarazpen bat jaso duela Madrildik, Ingurumen Ministeriotik, eta dei egin du protestara: abenduaren 20an, kalejira bat egingo dute. Iaztik, «fracking-ik gabeko herria» da Sopela. Lurpetik gasa ateratzeko teknika bat da fracking-a; harri geruzak zartatu egiten dituzte, uraren eta konposatu kimikoen bidez, eta harkaitz artean dagoen gasa atera egiten dute horrela. Ingurumenarentzat arriskutsua delakoan, debekatua dute herrialde batzuetan; Frantzian, esaterako. Espainiako Gobernua aldekoa da.

Euskal Herrian, batez ere Araban eragin du zeresana fracking-ak, han egin baitituzte azterketa gehienak. Talde ekologisten arabera, Arabako lurren %88 hartzen dituzte gasa bilatzeko proiektuek. Bizkaian, lurren %73. Azterketak eginak dituzte Bizkaian lehen ere, Arratia inguruan, Saia proiektuarekin —Araba eta Bizkaia hartzen ditu plan horrek—. Geminis egitasmoak, ordea, baditu berezitasun batzuk: nagusia, kostaldea hartuko duela aldez alde. Lurpea ez ezik, itsasoa ere arakatuko dute.

Azterketak, kamioien bidez

Frontera Energy Corporation enpresak du Geminis egitasmoaren ardura 2011tik. Geldirik eduki du prozesua orain arte. Lehen pauso gisa, orain, lurpea aztertu nahi du bibrazio sistema baten bidez. Finean, hau da sistema: kamioi batzuk ekarriko lituzkete, bibrazioa sortzeko, eta, horiek neurtuta, jakingo dute lurpea nolakoa den. «Lurralde osoan ehunka metroko kableak joango dira. Kamioiek detonazio txiki batzuk egingo dituzte burdinazko xafla batzuekin, eta uhinen errebotearekin mapa bat osatuko dute». David Cobos Bizkaiko Fracking Ez taldeko kideak eman du azalpena. Zundaketen aurreko pausoa dela esan du.

Ingurumenean ez du aparteko eraginik izango lehen urrats horrek, Cobosen iritzian. «Leherketa txikiak dira. Arazo handiagoa da kamioien mugimendua. Askotan, baimen barik sartzen dira lur partikularretara». Kontuan hartu behar da, hala ere, inguru berezia dela arakatu nahi dutena. Babestutako sei gune ditu barruan Geminis proiektuak: Astondoko dunak, Gaztelugatxe, Urdaibaiko ur bideak, Urdaibaiko marismak eta itsasertza, Urdaibaiko artadiak, eta Urdaibaiko itsasadarra. Enpresak hitzeman du ez duela kalterik eragingo horietan: «Espazio horietako bati ere ez diote zuzenean erasango ikerketa sismikoek». Proba eremutik babestutako lekuetara ehun metrotik gorako distantzia utziko lukete.

‘Fracking’-aren etorkizuna

Proiektuaren bideragarritasunaz zalantza handiak ditu Cobosek: «Urteetan egin dira ahaleginak, eta honezkero ikusi da zer aukera dagoen. Askotan ibili dira gasaren bila. Energiaren Euskal Erakundeak berak esana da atera beharreko gasa aterata dagoela jadanik». Enpresek ere zalantza handiak dituzte, haren ustez: adibide gisa, esan du zatika ari direla proiektua egiten. «Ez da serioa ingurumen eraginean proba sismikoak soilik aztertzea. Zergatik zatikatu? Pauso txikiak dira, enpresek ere ez dutelako sinesten».

Iraultza baten gisara iritsi zen fracking-a Euskal Herrira. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari zela, AEB Ameriketako Estatu Batuetatik adierazi zuen 60 urterako gas hornikuntza bermatuko zuela teknika horrek Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako. «Burbuila handi bat da guztia», ohartarazi du Cobosek. «Asko kiebran daude AEBetan ere, nahiz eta gas asko lortzen ari diren. Ez da sistema errentagarria».

Herrialde batetik bestera, alde handia dago. Europako Batasuna, ez alde, ez aurka; arretaz jokatzeko eskatu du. Frantziak bide bat hartu du: debekatzea. Espainiak, beste bat: bultzatzea. Aurkakoei, gainera, atea ixten ari da Madril. Nafarroan, adibidez, fracking-a debekatzeko legea onartu zuten, baina eten egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Espainiako Gobernuak jo zuen auzitara, eskumena berak duela esanez.

Egoera horretan, fracking-a debekatzeko lege proposamen bat eztabaidatuko du bihar Eusko Legebiltzarrak. Herri ekinbide legegile gisa iritsi da gaia parlamentura, teknika horren aurkako taldeek sinadurak bilduta —103.000 baino gehiago batu dituzte—. Lehen ere aurkeztu zuten antzeko proiektu bat, baina legebiltzarrak ez zuen onartu. Oraingoan, aldiz, oso litekeena eskaria aintzat hartzea, eztabaidatzeko behintzat.

EAJk jarrera aldatu du. Proposamena aztertzearen aurka bozkatu zuen aurreko aldian, baina uste izatekoa da orain alde agertuko dela, Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo baitu teknika horri buruz eztabaidatzea. Edonola ere, gobernuak ohartarazi du bide laburra daukala fracking-a debekatzeko eskariak, ikusita beste erkidego batzuek hori egin dutenean Madrilek salaketa jarri eta Konstituzionalak eten egin duela araua.

Cobosek nabarmendu du legea bera baino garrantzitsuagoa dela ildo politikoa: «Adierazpen politikoa izango da batez ere. Jaurlaritzak herri ekinbidea onartzea da garrantzitsuena». EAJ espresuki aipatu gabe, fracking-aren aurkako taldeko kideak ohartarazi du kontraesanak daudela jokabide batzuetan: «Ez du balio erakunde batzuetan fracking-aren aurka agertzea, eta gero Jaurlaritzatik milioiak jartzea horretan».

Euskal Herrian —Hegoaldean; Iparraldean debekatuta baitago— 25 proiektu daude lurpetik gasa ateratzeko; horietako hamaseik badute baimena. Proiektu horietatik kanpo, gainera, beste zundaketa eremu batzuk ere ageri dira Industria Ministerioaren agirietan; Araban daude gehienak, Gasteiz eta Trebiñu inguruan. Eusko Jaurlaritza parte hartzen ari da proiektu horietako batzuetan, SHESA enpresaren bitartez.

Baiona: Soirée contre les grands projets inutiles et imposés, le 5 décembre

 Baiona projets-inutilesIturria: Bizi !

Soirée publique d’information sur le barrage de Sivens et les Grands Projets Inutiles et Imposés (GPII)

Comme tous les ans, dans le cadre de la semaine européenne contre les Grands Projets Inutiles et Imposés (GPII), le Collectif des Associations de défense de l’Environnement (CADE), BIZI, le comité local de soutien à Notre Dame des Landes, Attac et le collectif Vegan Pays Basque, organisent une soirée d’information.

Localement, nous connaissons surtout le GPII de la LGV et le fiasco économique retentissant de l’A65. Mais cette année, le projet de barrage de Sivens dans le Tarn s’est retrouvé sous les feux de l’actualité.

A Sivens aussi, le GPII est un cas d’école : surestimé, démesuré, dévastateur, ruineux et imposé par la force, il suscite une légitime grande indignation populaire.

C’est pourquoi, le 5 décembre nous donnerons la parole aux opposant-e-s de Sivens et nous diffuserons des vidéos de cette lutte.

Les organisations signataires de cet appel vous invitent à venir nombreuses et nombreux vous informer et soutenir ce combat.

Vendredi 5 décembre 2014 à partir de 20h, à l’amphi de l’IUT de Bayonne (en haut de la place St André)

Entrée libre : Buffet végétalien « Dès 20h
assiettes de pintxo bio/local/végétalien à 5euros/euskos ».

18 hilabetez luzatuko da Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren erabilpen epea

hazketa zabortegia Hazparne

Hazparneko Hazketa hondarkintegia. Argazkia Hazketa 2010.

Iturria: Kazeta.

Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren kontratua berez 2015.urteko maiatzean bukatu behar zen, baina Bil Ta Garbin diren hautetsiek bozken bidez erabaki dute 18 hilabetez bederen luzatuko dutela eremuaren erabilpena. Sindikatak beste gune batzu aztertu omen ditu elabilgarritasunak ikertzeko; haien artean Aiherran eta Oragarren kokatu beharko ziren hondarkintegiak. Azken honen kontrako jarrerak azaldu dira auzoen artean eta hauek ekintza talde baten sorrera antolatu du Bil ta Garbiri haien ahotsak helarazteko.
Pasa den azaroaren 26an Baionako Canopian bildu ziren eta bertan bozken bidez Bil Ta Garbiko hautetsi guziek, bat izan ezik, Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren mantentzearen alde bozkatu zuten.

Gogorarazi behar da, Hazketa hondarkintegia kokatua den eremua Hazparneko elkargoarena dela eta hondarkintegiaren kudeaketaz Bil ta Garbi okupatzen dela; bere ustiatzeaz adiz, Pays basque, Sita Sud-Ouest Suez lurperatze zentroa arduratzen da.

Pasa den iralean, Martine Bisauta Bil ta Garbiko lehendakariak adierazi zuen beharbada Hazketaren kontratuaren bi urteko luzapena eskatuko zuela, bitartean beste eremu bat bilatzeko helburuarekin. Dirudienez, erabilgarritasuna beteko dituzten eremuak aurkitu dituzte Oragarren, Aiherran eta Hazparnen.

hazketa hazparne zabortegia elkarretaratzea

Argazkia: CADE

Olagarreren kasua
Bil ta Garbik Oragarren hondarkintegi bat aitzina eramateko nahia adierazi du. Horren ondorioz, hainbat kontrako iritzi azaldu dira herriko auzoen artean, batez ere hauek gaineratzen dituztelako horrelako proiektu batek ekartzen ahalko lituzkeen ondorioak.

Dirudienez, bertan hondarkintegi batek egunero 50 kamioien zirkulazioa ekarriko zuen; 50 bat etxalde dauden nekazaritzako eremu huntan.

Bilbon hitzaldia: abenduak 1, Telefonia mugikorra bere osasun eta lege arazoen aurrean

charla antenas bilboAntolatzaileak: AAVV de Bilbao

Amigas/os:

Os adjuntamos cartel informativo sobre la Conferencia que se celebrara el lunes dia 1 de Diciembre con el tema “LA TELEFONIA MOVIL FRENTE A SUS PROBLEMAS SANITARIOS Y LEGALES / TELEFONIA MUGIKORRA BERE OSASUN ETA LEGE ARAZOEN AURREAN”.

La Conferencia está organizada por la AVV Bihotzean y la Federacion de AAVV de Bilbao, con la colaboración de la UPV-EHU y la participación de Pedro Costa (Premio Nacional de Medio Ambiente 1998, Ingeniero Técnico de Telecomunicaciones, Doctor en Ciencias Políticas y Sociología, Licenciado en Ciencias de la Información, Profesor de Sociología de la Era Tecnológica).

Recibe nuestro saludo / Gure agurrik beroena

  Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao
             Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa        
 

MAHAINGURUA : Donostia; Industria Turistikoaren ondorioak

donostia ez salgai mahainguruaDeitzailea: 2016 desokupatu.

Abenduak 1 Astelehena:

19’00etan: Mahaingurua Koldo Mitxelena Kulturgunean: “INDUSTRIA TURISTIKOAREN ONDORIOAK EZTABAIDAGAI”. Partehartzaileak: Xabier Arberas (Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea), Peio Etxeberri-Aintxart (Iparralde), Felix Soto (Uliako auzo elkartea), Mikel Alonso (arkitektoa, Donostia).

Ekitaldi hau “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” lelopean Donostian egiten ari diren jardunaldien baitan antolatu da, hain zuzen ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren karietara indartzen den hiri-ereduari buruz (merkantilizazioa, turistifikazioa…) herritarren artean eztabaida eta erantzuna bultzatzeko asmoz. Kartela bidaltzen dizuegu.

 Bestalde, bihar azaroak 25asteartean, “DESMARCAR BARCELONA Marina Garcés-en konferentziaren proiekzioa eta eztabaida egingo da, 19’30etan Egiako Kultur Etxean.

 Informazio gehiago: 2016desokupatu.wordpress.com