Category Archives: albisteak

Elikagaien subiranotasunaren eta eredu agroekologikorako trantsizioaren aldeko manifestazioa Iruñean

Apirilaren 27an, larunbatean, 17:30ean, Iruñeko Baluarte plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu Nafarroako ekoizle txikien hamabi elkartek, besteak beste: Baztango Zaporeak, Belardi, Habelarte, Plazara! Etxalde, EHKOlektiboa, Bizilur Nafarroa, Hazialdeko eta Ekoalde elkarteak; horiezgain, sektore sozialeko ehun erakunde baino gehiagoren babesa dugu, hala nola kontsumo arduratsuko taldeena, sindikatuena, lurraldearen defentsarako erakundeena, feministena, ekonomia sozialena, eta abar.

Apirilaren 17an, Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean, salatu nahi dugu muturreko egoera bizitzen ari garela. Azken 20 urteotan Nafarroan nekazaritza sektorea erdira murriztu da, alegia, 14.000 ekoizpen baino gutxiago eta 2.300 nekazari baino gutxiago ditugu gaur egun. Desagertze horrek, funtsean, gure ekoizpen-ereduari eragin dio, hau da, ekoizpen txikienei, dibertsifikatuagoei eta lurraldeari lotuagoei. Esate baterako, agerian dago abeltzaintza estentsiboa eta artzaintza desagertzen ari direla eta, bien bitartean, makrogranjen eredua etengabe hazten ari dela, batez ere esnetarako behietan, txerrietan eta hegaztietan, beti ukuiluan dauden animaliekin.

Eredu intentsibo horrek ondorio larriak eragiten ditu landa-eremuan, ingurunean, baliabide naturaletan (mindaz kutsatutako ura edo lurzorua, adibidez), kliman eta abarretan; baita abeltzainen ganeurengan ere, bizirik irauteko hazkunde eta zorpetze etengabea izatera behartuak baitaude, horrela, txikiak desagertuz eta enpresa gero eta handiagoetan kontzentratuz, non nekazaritzako langileen esplotazioa ere handitzen ari den, horietako asko migratzaileak.

AN, COSTA edo UVESA bezalako nekazaritza-industriak eredu integratu hau bultzatzen du, non abeltzainek autonomía galtzen duten. Eta, gainera, ekoizpen horietako asko esportaziorako dira, txerriaren kasuan esaterako. Caparrosoko “Valle de Odieta” izeneko behitegia eredu horren izebergaren tontorra da, eta nekazaritza-politiken (Nafarroako Gobernuaren, Estatuaren edo Europar Batasunaren) funts publikoek lagunduta hedatzen ari da.

Gauza bera gertatzen da nekazaritzan ere; ekoizpen txikiak desagertzen ari dira eta lurra esku gutxitan pilatzen, ustiategi bakoitzeko azalera gehien duen Estatuko laugarren erkidegoa izateraino. Gainera, zabaltzen ari den ereduak ez du landa-enplegurik sortzen, ez du ingurunea zaintzen, ezta gure osasuna ere; alderantziz. Nafarroan erabiltzen diren pestiziden erabilera, batez ere, herbizidena hazten ari da eta gure herrialdean, tratatutako azalera bost aldiz biderkatu da azken urteotan.

Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua

Ekoizpen-eredu horrek ez gaitu elikatzen eta ez gaitu elikatuko etorkizunean. Horregatik, Nafarroako 150 entitatek Elikadura Subiranotasunaren Aldeko Manifestua sinatu dugu, Nafarroan nekazaritzaren intentsifikazio prozesua gelditzeko proposamenekin. Bertan, eskala txiki-ertaineko, bidezko, dibertsifikatutako eta nekazaritza ekologikoko eredu bateranzko trantsizioa sustatzen da, batez ere tokiko merkaturatzera eta tokiko kontsumora bideratua, precio justuak izango dituena (bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat), kutsadura murriztuko duena, ekoizle txikiei lagunduko diena, burokrazia murriztu eta familiako nekazaritza-sektorearen eta landa-eremua desagertzea geldiaraziko duena. Proposamenen artean, honako hauek ditugu:

– Nekazaritza-lurrak babestea, batez ere energía berriztagarrien megaproiektuen, meatzaritzaren eta abarren aurrean.

– Abeltzaintza industrialek ustiategi berririk ez baimentzea, daudenak ez handitzea eta egungoak 2030erako %50 murriztea. Pestiziden, ongarri kimikoen eta antibiotikoen erabilera %50 murriztea eta tokiko kontsumorako lurraren %25 ekoizpen ekologiko bihurtzea.

– Aztarna hidriko txikia duten manejuak bultzatzea,  hórrela, ureztatzearen hedapen irrazionala geldiaraziz.

– Merkaturatzeko bidelaburrak eta erosketa publikoa sustatzea, tokiko produktuarekin eta produktu ekologikoarekin.

– Higiene- eta osasun-araudia eskala txikiko ekoizpenetara egokitzea eta eraldaketa kolektiboko azpiegituraksustatzea.

– Industria-ustiategiak nekazaritza ekologikoko eredu baterako transizioa suspertzea, prestatzea eta laguntzea; eredu horri lehentasuna emateko laguntzak birbanatzeko aurrekontu nahikoaz hornitzea.

– Gobernantza Parte-hartzailerako Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua sortzea inplikatutako eragile guztiekin, prozesu hori bultzatuko duen estrategia bat abian jartzeko.

Nekazaritzako mobilizazioak

Bestalde, errentagarritasun falta dela medio, nekazaritzaren sektorean azken boladan egin diren mobilizazioen aurrean, salatzen ari gara egoera hori politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio dela, azken hamarkadetan mundo osoan aplikatu baita. Horiek dira, halaber, tokiko biztanleentzat elikagaiak ekoizteari utzi  eta agro negozioak kontrolatutako merkatu global espekulatibora bideratutako salgaiak ekoiztearen erantzuleak; ondorioak dira nekazaria mundo osoan etengabe desagertzea eta bizitza (eta lurrari lotutako nekazaritza) ahalbidetzen duten baliabide naturalak suntsitzea, bai hemen, bai planetako veste leku batzuetan.

Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egun honetan, Nafarroako gizarteari esaten diogu beharrezkoa dela nekazaritza-politikak eta kontsumo-ohiturak aldatzea, bizitza erdigunean jarriko duen nekazaritzako elikagaien sistemaren alde eginez. Neurri horiekin batera, merkataritza-politika koherenteak ezarri behar dira, merkataritza libreko akordio guztiak geldiaraziz (Mercosur, con Zelanda Berriarekin, eta abar) eta merkatuak arautuz, modu horretan, ekoizleek bidezko prezioak kobratu ahal izan ditzaten eta ekoizpen-kostuen azpitik saltzea debekatu dadin.

Azkenik, kontsumitzaileei eskatzen diegu beren erosketarekin eredu hori babes dezatela tokiko produktuak, agroekologikoak, ekoizpen txikikoak, merkataritza txikian eta kanal laburren bidez erositakoak aukeratuz; izan ere, itotzen gaituen katearen beste katebegia elikadura banatzaile handiak baitira.

Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da landa-hiriarteko aliantzak eraikitzea, baita lurra zaintzen duen sektore ekoizlearen, kontsumitzaileen, administrazioen eta gizarte osoaren artean ere, behar dugun trantsizio agroekologikoa egiteko, elikaduraz ari baikara, eta horrek guztioi eragiten digu.

Ekiteko unea delako, denok kalera apirilaren 27an.

Oso manifestazio jendetsua Altsasun AHTaren aurka eta tren sozialaren alde

Oso-oso manifestazio jendetsua egin zen atzo Altsasun, Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik EZ plataformek antolatuta.

Honako bideo hauek agerian uzten dute zinez manifestazio handia izan zela:

Altsasuko AHT-aren aurkako manifestazioa 2024/04/20 -1 – YouTube

Traktore-talde batek ireki zuen manifestazioa:

Altsasuko AHT-aren aurkako manifestazioa 2024/04/20 -2 (youtube.com)

Joaldunek, izaki mitologikoek, erraldoiek, musikariek eta bestek etengabe animatu zuten martxa:

Altsasuko AHT-aren aurkako manifestazioa 2024/04/20 -3 – YouTube

Hona hemen bukaerako hitzaldia, laburra eta argia:

Altsasuko AHT-aren aurkako manifestazioa 2024/04/20 -5 (youtube.com)

Eusko Jaurlaritzak eta ingurumen ministerioak, azkenean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikiko dute Gorostitzako biaduktoa barne.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak baino hiru egun lehenago, Ingurumen Ministerioak behin betiko oniritzia eman dio Hegoaldeko Tren Saihesbidea (HTS) eraikitzeko proposatutako ibilbideari. Aipatutako ibilbideak biaduktu bat du (175 metro) eta Gorostiza auzoa modu basatian zeharkatuko du, kalte larria eraginez bai herritarrei naiz ingurumenari.

Gezurti eta hipokritatzat har dezakegu Amaya del Campo alkatea, 2015. urtean trazatu hori “astakeria” zela adierazi zuen bitartean, orain Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak aldiriko trenbide zerbitzuen kudeaketa Euskadira transferitzea erabaki baitute, eskualdaketa hori gauzatuko dela Hegoaldeko Tren Saihesbidea amaitu eta abian jarri ondoren zabaldu ostean, hauteskunde-kanpainan aipatu ere ez du egin. Barakaldoko PSEri dagokionez, ingurumen-astakeria dela jakinda, goitik datozen erabakiei men baino ez diete egiten.
Milioika euro kosta eta defizitarioaren den Supersurren bigarren fasea amaitu berri da, bizkaitarron patriketan milioika euroko zuloa utziz eta hala ere etenik gabe baieztatzen dute Supersur errepideari paraleloan eraiki nahi duten Hegoaldeko Tren Saihesbideren trenbide azpiegiturak Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran eta Barakaldoko milaka bizilagunen bizitza hobetuko duela. Aitzitik, horiek eraikiz gero, herritar guztiok berdegune bat galduko dugu aisialdirako, aire garbiagoa izateko leku bat, baita hainbat espezie babesturen (zenbait babestuak) habitata aldatuko ere, aurretik ere oso kutsatuta dagoen gure udalerrian biz irauten saiatzen direnak..
Hori dela eta, Eguzkitik Barakaldoko herritarrei proiektu honen aurka daudela erakusteko eskatzen diegu, proiektu hori berehala geldiaraztea eska dezatela, eta aipatu alderdi politikoak gogor zigortu ditzatela hautestontzietan, gure udalerria suntsitzen eta arpilatzen jarraitzeagatik eta planetako bizitza gero eta gehiago mehatxatzen duen klima-aldaketa eragiten jarraitzeagatik.
Eguzki Barakaldo
2024-4-20

Beste isurketa bat Ondarroan

EGUZKI talde ekologistak astelehenean, hilak 15, Artibai itsasadarrera Ondarroako futbol-zelaiaren ondoko aparkalekuaren parean gertatu zen gasolio-isurketa baten berri eman nahi du.

Udaltzainei abisua eman ondoren, isurketen aurkako protokoloa behar bezala aplikatu zuten, eta URA Agentziari salatu zioten, hark hartu baitzituen laginak eta txosten bat egin baitzuen.

Gasolioa izan daiteke, baina ez dakigu nondik datorren.


Zumaiako Joxe Mari Korta industrialdean uralitak Urola ibaira isuri dituztela salatu du Eguzkik

Urola bailaran dihardugun Eguzkiko kideok ikusi ahal izan dugu Joxe Mari Korta industrialdean uralita ugari isuri direla ibaira.

Uralitak amiantoa du. Amiantoa kantzerigenotzat hartzen da, hau da, minbizia sortzeko gai den kanpoko agentetzat. Horregatik, 2001ean amiantoa merkaturatzea eta erabiltzea debekatu zen.

Amiantoarekin kontaktuan egote hutsak ez dakar ia arriskurik osasunerako, baina, kontuz!, egoera aldatu egiten da material hori manipulatzen edo aldatzen denean, zuntzak airera pasa eta erraz arnasteko moduan geratzen direlarik. Hori gertatzen da, besteak beste, hausturak izaten dituztenean edo degradatzen hasten direnean, kasu honetan bezala; izan ere, ibaira isuritako plaka batzuk apurtuta daude, eta baliteke uralita horiek hondatzen hasi izana; izan ere, kalkulatzen da amiantoaren bizitza baliagarria 30-50 urte bitartekoa dela, eta material horren zatirik handiena 60- 80 urteen artean fabrikatu zela.

Uralitan dagoen amiantoak osasun-arazo larriak eragiteaz gain, ingurumenari ere kalte egin diezaioke, behar bezala kudeatzen ez bada. Horregatik, uralitak kontrolik gabe isurtzea delitutzat hartzen da, substantzia horren arriskugarritasunagatik. Hori dela eta, kontrolik gabeko isurketa mota horiek osasun publikoari eta ingurumenari buruzko araudiak urratzen dituzte, eta, beraz, arduradunei ingurumenaren aurkako delitu bat egotz dakieke.

Uralitak kentzea legezko prozedura berezi batek arautzen du, segurtasun- eta higiene-neurri zorrotzak betetzera behartzen duena, eta modu kontrolatuan ere kendu behar da, oso protokolo zorrotzari jarraituz. Bestela esanda, ezin da amiantoa duen elementurik kendu horretarako akreditatutako enpresa baten zerbitzuak kontuan hartu gabe.

Industrialde honetan, zoritxarrez, ehunka kilo uralita isurtzeaz gain, beste hondakin kutsagarri asko ere bota dituzte ibaira.

Apirilalaren 9an, erakunde honek ohar bat argitaratu zuen. Bertan, Urolara isuritako tona hondakinak gogor salatu genituen, eta Urola Erdiko eta Zumaiako udalei eskatu genien “ibaia kutsatzen duten zabor tonak kentzeko, neurri zuzentzaile gisa”. Era berean, “hondakin horiek aprobetxa ditzatela eta eskura dituzten komunikabide guztiak erabil ditzatela biztanleei ibaiaren arazoen berri emateko”. Era berean, URArekin lankidetzan, “hautatu eta identifikatu zein ibai-tartetan egiten diren isurketa ohikoenak: industrialdeak, aparkalekuak, txabolak… eta egin zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-lanak”.

Hona hemen joan den apirilaren 9ko komunikatua: Urola ibaia kutsatzen duten zabor tonak kentzeko eskatu die Eguzkik Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko udalei | Eguzki Talde Ekologista

Horregatik, Eguzkik Zumaiako Udalari eskatu dio egin beharreko kudeaketak egin ditzala uralitak modu kontrolatuan kentzeko, horretarako ezarritako protokoloari jarraituz. Era berean, Zumaiatik igarotzen den Urola ibaiko gainerako zabor-tonak kentzea eta, URArekin lankidetzan, isuriak maiz gertatzen diren ibai-zati jakin batzuk hautatu eta identifikatzea eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-lanak egitea. Eta industrialde hori, salaketa honek  eta horren larritasunak erakusten duen bezala, horietako bat izan behar da.

EGUZKI, 2024ko apirila

Tren sozialaren alde eta AHTren aurka larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako plataformek

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek, larunbat honetan, apirilaren 20an, arratsaldeko 18:00tan, Altsasun burutuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Manifestazio horren helburua abiadura handiko trenek soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea da eta gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzea, trena benetako garraiobide bihur dadin.

Duela urte eta erdi aurkeztutako Alternatiba aurrera eramatea eskatzen dugu, hiru bide-ingeniarik idatzia. Azterlan tekniko alternatiboa egungo bideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako herri eta kontzejuen eskaerak jasotzen ditu, Garraio Ministerioak proposatutakoa baino 2.000 milioi euro gutxiagoko kostu ekonomikoarekin.

Abantaila handi bat planteatzen du: salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez.

Deialdiaren berri emateko atzo Altsasun eskainitako prentsaurrekoa.

Alternatibak erakusten duenez, Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñearekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira handituko, hurrenez hurren. Trukean, aldirietako eta eskualdeetako konexioak hobetuko lirateke, geltoki guztiak berrituko lirateke, berri batzuk irekiz, geralekuak berreskuratuko lirateke eta ingurumen-inpaktua askoz ere txikiagoa izango litzateke.

Egungo azpiegitura modernizatu eta egokitzeari esker, egungo trenek hobera egingo dute segurtasunean, eta lurperatzeak ere planteatuko dira, adibidez Altsasun eta Agurainen, hiri-integrazio hobea lortzeko.

Herri-plataformen eta Adifen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien artean lortutako akordioetatik sortutako konponbide erreal eta teknikoki bideragarri bat eskaintzeko asmoarekin egin da azterketa.

Gainera, Frantziako Estatuak Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren-azpiegitura berri bat EZ eraikitzea erabaki ondoren, eta Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek egungo trenbide-trazadura hobetzeko proposamena egin ondoren, gure alternatibak eta obrak gelditzeko eskakizunak inoiz baino indar handiagoa hartzen dute.

Ildo beretik, gogorarazi nahi dugu Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko loturak eragindako udalerrietako alkatetzen %70 baino gehiago planteatutako alternatiba gauzatzearen alde daudela, herritarren artean gai honekin dagoen adostasun zabala islatuz.

Horregatik eskatzen dugu herriaren borondatea errespetatzea, trenbide-azpiegitura berri bat eraikitzeko lan guztiak gelditzea eta planteatutako alternatiba aurrera eramatea.

Bukatzeko, larunbateko manifestazioan parte hartzeko gonbidapena berriro luzatu nahi diogu jendeari garrantzitsua bezain polita izango delako. Fanfarrea, joaldunak, erraldoiak, Irurtzungo izaki mitologikoak, Jotafa txaranga, txalapartariak, bertsolariak, traktoreak eta abar luze bat izango ditugu larunbat arratsaldeaz gozatzeko eta aldi berean AHTren txikizioaren aurka ekiteko eta gure eskualde eta herriak lotuko dituen tren baten alde borrokatzeko.

P.S. Bada ekimen honen berri zehatzago ematen duen aldizkari bat, manifestazioaren antolatzaileak egunotan herriz herri eta etxez etxe banatzen ari direna. Iritsi ez bazaizu, hemen ikus dezakezu:  AHTaren aurrean alternatiba aldizkaria / Revista sobre la alternativa al TAV by AHTaren aurrean alternativa – Issuu

Katuarrain pilo bat hilik, oraingoan ere Getarian

Testu honen buruan ageri den argazkia Diego Carral eta Andoni Bengoetxea urpekariek Getariako uretan egindakoa da, portutik gertu. Bertan hamaika katuarrain hilik ikus daitezke. Argazkia Realaren Itsaspekoak sailak argitaratu du bere facebook eta instagram kontuetan, iruzkin argigarri batekin.

Iruzkin osoa aipatutako kontuetan irakur dezakezue (@subacuáticasrealsociedad), baina hemen duzue laburpen bat, guk euskaratuta:

“Horra katuarrainak uretara alferrik botata […] Tamalgarria da, itsas biodebertsitatearen ikuspegitik ez ezik gure komunitateen elikapen-segurtasunaren ikuspegitik ere. […] Honek agerian uzten du arrantza-bazterkinek itsas bizitzan duten eragin suntsitzailea. Marrazoak, katuarrainak kasu, galbide-krisian daude praktika arduragabe eta iraunkortasun gitxiko hauen ondorioz. […] Ondorengo belaunaldien mesedean, funtsezkoak dira itsas ekosistemak zein arrantza-baliabideak babesteko praktika arduratsuagoak”.

Zoritxarrez, ez da Getariatik honelako irudiak jasotzen ditugun lehen aldia. Izan ere, maiatzaren 1ean egingo du urtebete Carlos Osinaga urpekariak honako bideo negrgarri hau bidali zigunetik:

Katuarraiak hilik Getarian. (youtube.com)

Inork ez dezala pentsa, ordea, hau soil-soilik Getariako kontua denik. Hona hemen Buceo Donostiako kideek 2021eko maiatzean Pasaian ateratako argazki bat:

Eguzki, 2024ko apirila

Azken ordua! Zain Dezagun Urdaibai

1943tik Larrabe Muruetako paduretan eta marjinetan dagoen ontzigintza enpresak 2015eko ABUZTUAREN 13an LORTU ZUEN ERABILERA INDUSTRIALAK IREKITZEKO ETA LEGEZTATZEKO UDAL LIZENTZIA.

Hau da, dagokion ingurumen-baimena ere ez zuen betetzen, NIMP Jardueren Erregelamenduan gutxienez 1963tik derrigorrezkoa izan arren, edo Tapia andreak berriki indargabetu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorra aplikatu zenetik:

57. artikulua. Jarduera-lizentzia eskatzea.

2. Lizentziaren eskaerarekin batera, proiektu teknikoa eta deskripzio-memoria aurkeztu beharko dira, teknikari eskudunak sinatuta. Memoria horretan, jardueraren ezaugarriak, erabiltzen den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan dezakeen eragina eta erabili nahi diren neurri zuzentzaileak zehaztuko dira, eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adierazita.

3. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duten proiektuen kasuan, aurreko paragrafoan aipatutako dokumentazioak ingurumen-inpaktuaren azterketa bat jaso beharko du, titulu honen II. kapituluan xedatutakoa aplikatzeko.

61. artikulua

1. Udalek ezin izango dute obra-lizentziarik eman jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jardueretarako, harik eta jarduera-lizentzia eman arte.

Dirudienez, enpresa horrek mahuka zabal handia izan du udaletan, Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, ontziak eraikitzeko eta dibidenduak banatzeko jardueran. Mundakako itsasadarra dragatu eta kanalizatzeaz eta Okako estuarioan kutsatutako lohiak isurtzeaz gain, laneko segurtasunik eza, Abestosiak langileei eragindako kalte hilgarriak, kontzesiorik gabeko padura babestuak okupatzea, isuriak eta amiantoa erabiltzea, bai eta ingurumenarekiko legezko betebeharrak urratzea ere, Muruetako edo Bizkaiko edozein taberna edo tailerri eskatzen bazaizkio.

Orain, Astillero de Murueta SAk KOBRATUZ “joan” nahi du, iraungitako kontzesio batekin, KUTSATUTAKO LURZORU PUBLIKO batekin eta administrazio publikoari zuzendu nahi dizkioten betebeharren errekasto batekin, horiek bereak baino ez direnean: KUTSATZEN DUENAK ORDAINTZEN DU.

!! Leku polita museo Yanki bat eraikitzeko, standing altuko jatetxearekin!

Noski menuan, Txirlak metal astunekin saltzan berdean eta “Arrotasun” erara patatekin.

Zain Dezagun Urdaibai

Legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte Lezon

Lezoko 107 poligonoan legez kanpo botatako hainbat hondakin garbitu dituzte. Honako argazki hauetan garbi ikusten da nolakoa zen lehengo egoera eta nolakoa den oraingoa:

Egia esan, azkar asko mugitu da Lezoko Udala. Martxoaren 13an eman zuen Eguzkik egoerararen berri. Udalak berehala erantzun zuen jakinaren gainean zegoela eta soluzio bila ari zela. Geroztik, hondakinak erretiratzeaz gain, neurriak hartu ditu legez kanpoko deposito berriak eragozteko edo, behintzat, zailtzeko.

Ematen du gero eta gehiago direla legez kanpo edonon botata uzten diren hondakin-depositoak. Horiek kontrolatzeko, garrantzitsua da udalen jarrera proaktiboa. Izan ere, udalek neurririk hartzen ez badute, egoera kronifikatzen da, eta hasieran deposito solteak direnak denboraren poderioz bene-benetako zabortegi bihurtzen dira, Donostiako Okendotegi Bideko kasuan bezala (*).

Hondakinak legez kanpo uzten dituztenak, berriz, gutxitan identifikatu eta zigortzen dituzte. Alabaina, edozein motatako hondakin behar ez den lekuan abandonatuta uztea espresuki debekatuta dago, eta segun zer hondakin eta zer baldintzatan uzten den, arau-haustea ez ezik delitua ere izan daiteke.

EGUZKI, 2024ko apirila

(*) Donostiako Udalak Okendotegin esku hartu gabe jarraitzen duenez, paraje hori zabortegi bihurtzetik gero eta hurbilago dago | Eguzki Talde Ekologista Gaur egun, egoerak bere horretan dirau Okendotegin. Honako txio honetan aurkituko duzue joan den martxoan grabatutako bideotxo bat: Eguzki en X: “Donostiako Udalak neurririk hartu ez duenez, Martuteneko Okendotegi bidea gero eta zabortegiago. @DonostiakoUdala @DSS_Ingurumena https://t.co/Oe0F5F3LLH” / X (twitter.com)

Urola ibaia kutsatzen duten zabor tonak kentzeko eskatu die Eguzkik Zumaia, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiko udalei

Herrialde garatua, oro har, bizi-maila ona duen herrialdea da, eta horien artean dago gure herria, Euskal Herria. Gure herrietatik igarotzen diren ibai eta errekei begiratzen badiegu, plazer berberak ez dituztela gozatzen konturatuko gara: ingurumenaren degradazioa, gehiegikeria eta ibai eta erreken aurkako erasoak agerikoak dira. Aurten ere, ibaiertzeko landaredia, ibai-sistemen osasun onerako funtsezkoa dena, edozein motatako hondakinez beteta dago, eta Urola ibaia ez da horretatik salbu.

Hona hemen Urola ibaiaren ia ertz osoa inbaditzen duten hondakinen tona eta motak: latak, beirazko eta plastikozko botilak, plastikozko poltsak, disolbatzaile eta motorreko olio poteak, nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak, ehunak, txatarra, pneumatikoak, metalezko egiturak, gomak, komunak, su-itzalgailu eramangarriak, eraikinetan jartzen direnak bezalakoak, altzari eta teilapeen zatiak, besteak beste, baita arriskutsuak ere, hala nola tresna elektronikoak eta uralitak.

NOLA IRISTEN DIREN HONDAKIN HORIEK IBAIRA?

Euskal kostaldea kutsatzen duten hondakinen % 80 gure ibaietatik datozen bezala, ibaian ditugun hondakin gehienak zuzenean isuri dira, nahita; ez dira ustekabean edo estolderiatik iritsi. Izan ere, batzuek ibaia eta errekak beren zabortegi partikular gisa erabiltzen dituzte, eta hori ez da gauza berria, duela hamarkada batzuetatik baitaramatza gurekin.

Hondakin asko ez daude isuri diren puntu berean; aitzitik, ibai-korronteek eramandako jatorrizko puntutik distantzia jakin bat egin ondoren iritsi dira. Legez kanpo isurtzen dira ibai ondokko aparkaleku, industriagune, negutegi, txabol, baratze eta etxeetatik.

Hondakinak botatzen dituztenak, ez dituzte botatzen osasun edo ingurumenaren inguruko kontzientzia falta dutelako bakarrik, baizik eta praktika horiek inolako ondoriorik ez dakarkiela ikasi dutelako. Urteen joanak erakusten du kontzientzien zain egotea, arazo honen aurrean esku ez hartzeak, ez dituela espero diren emaitzak ematen. Aldiz, arazoa kronifikatu eta normalizatu egin du. Ibai-sistemen gaur egungo egoera tamalgarria horixe erakusten du.

Abiadura jakin batean gidatzen badugu, ibilgailuak horretarako egokitutako guneetan aparkatzen baditugu, IATa pasatzen badugu, leku jakin batzuetan erretzen ez badugu, zergak ordaintzen baditugu, egiten dugu neurri handi batean hori egin ezean zigortzen gaituen lege bat dagoelako. Egia da badirela kontzientzia edo arrazoi moral hutsengatik egiten dutenak, noski, baina gutxienak dira

Uren Legeak debekatu egiten ditu urak kutsatzen dituzten zuzeneko edo zeharkako isurketak, eta Uraren Euskal Agentzia (URA) arduratzen da horiek zaindu eta betetzeaz. Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legeak ez du soilik aurreikusten zaborrak uzteko, isurtzeko eta kontrolik gabe kudeatzeko modu guztiak prebenitzeko neurriak hartzeko beharra; era berean, informatzeko eta jokabide arduratsua sustatzeko neurriak hartzeko beharraz ere ari da, zabor-isurketak murrizteko, eta, kasu honetan, udalei dagokie.

Horregatik, Eguzkik zorrotz salatzen du ibaiaren egoera, eta lehen aipatutako udalei eskatu die neurri zuzentzaile gisa ken ditzatela ibaia kutsatzen duten zabor tonak. Halaber, aprobetxa ditzatela zabor horiek, eta erabil ditzatela eskura dituzten hedabide guztiak ibaiko arazoen berri herritarrei emateko. Era berean, URArekin lankidetzan, isuriak maiz gertatzen diren ibai-zati batzuk hautatu eta identifikatzea: industrialdeak, aparkalekuak, txabolak… eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-lanak egin ditzatela. Izan ere, ibai-sistemak bere zabor-edukiontzi gisa erabiltzea hainbeste gustatzen zaienei hezteko modurik onena da ingurumenari erasotzeak, degradatzeak eta kutsatzeak poltsikoa uki diezaieketela irakastea da.

EGUZKI, 2024ko apirila

Donostia, SOS Manteo. Apirilak 15, astelehena: dokumentala+solasaldia

SOS Manteo. Datorren astelehenean “De interés general: un barrio por un parque” dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituztegu. Bertan, Madrilgo Chamberí auzoko auzotar batzuek berdegune publiko bat berreskuratzeko izandako borroka kontatzen da, eta nola auzitegiek arrazoia ematea lortu zuten. Irakurri argudioa eta ikusiko duzue gaiak antzekotasun handiak dituela Manteorenarekin.

Gainera, “Parque sí en Chamberí” elkarteko boluntarioak izango ditugu gurekin, nola lortu zuten azaltzeko eta gure borrokan aholku eman ahal izateko. Oso aberasgarria izango da, beraz, hitzordua apuntatu:

  • apirilak 15, astelehena
  • 18:30
  • Okendo Kulturetxea