Barakaldoko alkatesari ETHren Lan-Mahiaren bilera serio baten deialdia irailean exijitzen dio Eguzkik

@cartel AmaiaEguzkik alkatesari, Amaia del Campori, Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen Lan Mahiaren bilera “serio” baterako data finkatzea exijitzen dio oporren ondorako,  bere alderdiak (EAJ) legebiltzarrean oraingo proiektua bertan behera geratu den  eta beste trazadura berri bat egingo duten berria eman duela kontuan hartuz. Gainera, Arantza Tapiak zeharkatzen duen herrietatik Barakaldo kalte gehiago jasango duena izango dela onartzen du, bai lehenengo fasean (Serantes-Olabeaga) bai bigarrenean (Barakaldo-Basauri). Azken honen ejekuzioa ez dago Espainako eta Euskal Gobernuen arteko akordioan sartuta; beraz, beste negoziaketa bat beharrezkoa izango da.

Egunotan berri honek hilabete bat beteko du, baina udal gobernuak, ez alkatesak ez Alkatetzaren, Ingurumenaren eta Parte-hartzearen arduradunak, ez digute informaziorik eman Lan-Mahaian parte-hartzen dugunoi. Kezkatzen ez zaien gaia balitz, larria izango litzateke;  Gobernukoek ezer esan ez baliete, amortizatutzat ematen dituztela adieraziko luke; edo enteratu ez balira, aurreko aukerak baino larriagoa izango litzateke.

Eguzkitik bere kargua zertarako eta norentzat den gogorrarazi nahi diogu. Barakaldoko alkatesa da; beraz, herri honen interesen defentsa bere lehengotasuna izan behar da beste kontu edo interes baten gainetik.

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoren eta Azpiegituren Sailaren aurrean herri honentzat zer den onartezina esateko lerro gorriak definitzeko aukera orain daukagula argi dago. Auzotarren elkarteekin, talde ekologistekin, teknikalariekin eta alderdietako ordezkariekin lan hori egiteko eszenatokia ere badaukagu: Udal Lan-Mahaia. Udal Gobernuak horretan lan egiteko gogoak edukitzearen zain gaude, besterik ez.

Udal Lan-Mahai horri gaiak eta sentsua emateko parte-hartzearen ariketa gehiegi izatea posiblea da orain dela bi urte haien hauteskundeetarako 15 konpromisutan sartu dituztenentzat. Holan baldin bada, Zubiaurre jaunak iragarritako Parte-Hartzeko eskolan matrikulatzeko lehenengoak izatera animatzen ditugu. Helburua eta diseinua enpresa kontratatu batek egingo duelako eta mugimendu sozialekin, sindikatuekin eta alderdiekin izango ez delako eskola hori… Hasiera txarra.

Aparkaleku bat Miramar jauregiko parke azpian?

Captura de pantalla 2017-07-11 a las 12.11.38Donostiako Udala Miramar jauregiko parke azpian aparkaleku bat eraikitzeko aukera aztertzen ari da. Hori dela eta, auzokoen artean galdeketa bat egiten hasi da edo, hobeto esan, merktu-azterketa bat. Izan ere, galdeketaren helburua aparkalekuak behar beste sustengu ekonomikoa izango lukeen jakitea baino ez da.

Andrés de Urdaneta Euskal Geografia Elkargoak, INGEBAk, bere Behatokiaren bitartez ohartarazi du proiektu horrek inpaktu kritikoa izango lukeela donostiarron ondare artistiko-kulturalean. Eguzkik espresuki gonbidatzen zaitu INGEBAren argudioak irakurtzera. Izan ere, Eguzkik argudiook bere egiten ditu, batere arazorik gabe bere egin ere, guztiz logikoak iruditzen zaizkiolako.

Zoritxarrez, porlana tartean dagoenean, gure agintarien logikak sarri, sarriegi, ia beti, huts egiten du. Beraz, adi egon beharko.

Hona hemen INGEBAren Behategitik zer dioten:

http://www.ingeba.org/impakt/patrim/aparcamientomiramar.htm

Kastejongo zentral termiko ilegala ixtea eta eraistea eskatu du Sustraik.

Nafarroako Plan Energetikoak Kastejongo zentral termiko ilegala ixteko eta eraisteko barnera dezala eskatu du Sustrai Erakuntzak

 

Nafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere.

Kastejongo zentral temikoa Berria

Kastejongo zentrala. Iturria: Berria

Horrela, plan energetiko gisa onartua izateko aurkeztutako zirriborroak ez ditu Kastejongo udalerrian legez kanpo ezarritako zentral termikoak aztergai. Planak, bai aipatzen du ordea, Kastejonen dauden zentral termikoek, hirurek batera Nafarroako elektrizitate osoaren %8 ozta-ozta sortu zutela 2014. urtean

Datu hori alde batera utzita, zeinek lehenagotik onartutako Plan Energetikoen planifikazioa ezin txarragoa izan dela erakusten duen, gaur egungo Planaren aurrean argi eta garbi salatzekoa da Nafar Gobernuak aurretik onartutako planetan zentral horiek sartzearen egokitasunari buruz izandako hausnarketa eza. Gainera, lehen Elerebro eta orain EDP HC Energiarena den Kastejongo Ziklo Konbinatuaren 2 Taldeak gaur egun duen legez kanpoko egoerari buruz inolako antolaketarik ez planteatzea arduragabekeriaizugarria da.

Nafarroako Gobernuak indarrean dagoen legeria betearaztea zorroztasunez zaindu behar du. Horregatik, kontrako egoeran dagoen 400MW potentziadun ekoizpen elektrikoko instalazio bat martxan egotea eta gobernuak bere planifikazioan horri buruzko aipamenik ez egitea ezta egoera hori erregularizatzeko inolako ekimenik ere ez azaltzea ez da bat ere bidezkoa. Horri, Nafar Gobernua bera gaur ilegala den instalazio hori aurrera eramateko prozesuan parte izan dela gehitu behar zaio.

Horregatik guztiagatik, Plataforma Ribera + Centrales NO taldeari laguntza emanik, Sustrai Erakuntzak aipatutako Planari alegazio bat aurkeztu dio Elerebro zentralaren 2 Talderen aurkako hainbat epai oinarri hartuta. Alegazioak horietako 4 epai biltzen ditu eta horiek erabat legez kontrakoa jotzen dute zentral hori beraz, itxita egon beharko luke.

Aurkeztutako epaiak kontutan izanik, bere Plan Energetikoaren planifikazioan instalazio hori itxi eta eraitsi dezala besterik ezin diogu eskatu Nafar Gobernuari. Hori baita legez kontrako egoera lehengoratzeko modu bakarra orain arte prozedura ezberdinetan izandako praxis okerrak sortutako egoera zuzenduz. Horretarako, Nafar Gobernuak “Zentrala Itxi eta Eraisteko Proiektu” bat garatu beharko du horren helburua zentral termikoaren instalazioak ezarri aurretik lur eremu horren egoera eta ezaugarri naturalak lehengoratzea delarik.

Nafarroako Plan Energetikoak ez balu instalazio ilegal horren eraistea kontutan hartuko, Sustrai Erakuntzak ulertuko du Planak iragarritako energia berriztagarrien erabilpena handitzeko helburuaren xedea ez dela kontsumo energetikoaren gutxitzea lortzea.Aitzitik, Planak, kasu horretan, energiaren kontsumo osoa handitzea bilatuko luke horretarako, gaur egun erregai fosiletan oinarritzen diren instalazioak mantenduz eta energia berriztagarrietatik lortutakoak handituz. Hori horrela izanik, Gobernuak enpresa energetiko pribatuen etekinak handitzea bilatuko zuen.

central-castejon-cuadrado

Kastejongo zentrala, errendimentua altuan ibiltzen zeneko irudia. Iturria: Sustrai

Sustrai Erakuntzaren ustetan, Nafarroak ez du azpiegitura zentralizatu gehiago behar ez ekoizteko ez energia garraiatzeko, Kastejongo zentral termikoek duten erabilpen eskasa baino ez da begiratu behar. Bere sistemekin ingurumena arriskuan jartzen duten energia sortzeko industrien sustapena eten egin behar da bai erregai fosilen erabilpena dela eta bai ingurune aldetik arreta zein babes berezia merezi duten lur eremuetan energia berriztagarrien instalazio erraldoien ezarpena dela eta.

Plan Energetikoak, hazkunde energetikoa txikitzeko planifikazioaren oinarriak ezarri beharko lituzke, subiranotasun energetikoahelburu. Giza-baloreen krisi sakonean hondatu gaituen eredu xahutzaile horren aurrean alternatiba berriak eratzeko garaia da. Ingurumenaren gaineko eragin baxua, berriztagarriak, deszentralizatuak eta garbiak diren energiak garatzeko planifikazio demokratikoa erabili eta gauzatzeko behartuta gaude.

Nafarroan, 2017ko uztailak 11.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Metroa gelditzeko Kontxara Martxa deitu du Satorralaiak larunbatean

metrom.pngSatorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du uztailak 15 larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Hori dela eta, eguerdiko 12etan Easoko tren geltokitik abiatuta egingo den mobilizazio honetan partehartzeko deialdia egiten dugu; martxa Kontxako Erlojuetan amaituko da, non hondartzan ekintza sinboliko bat egingo den, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak Metroa Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko proiektuarekin aurrera segitzen duela salatzeko.

Satorralaiak Metroaren pasantea Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko Madrilgo gobernuak eman berri duen Kosten baimena  astakeria bat dela salatzen du.

Joan den ekainaren 14ean Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko baimena eman duela salatzen dugu, astakeria bat delako. Erabaki horren erabateko gardentasun falta nabarmendu behar da gainera, Itsasertzetako Zuzendaritzak ez baitie alegazioak egin zituzten 156 pertonei erantzunik emango, eta Kosten txostenaren kopiarik ere ezin baita eskuratu. Berriro ere Administrazioaren jarduera opako batekin egiten dugu topo, eta Espainiako Gobernuak arrazoibide guztien gainetik igaro den bultzada politiko bati erantzunez eman diola susmatzen dugu Jaurlaritzari obra hori egiteko baimena. Zapalgailu politikoa jarri da abian, inongo eztabaidarik onartzen ez duen hertsikeriarekin. Kontxako hondartzako itsas-lurren azpian proiektuak 375 metroko luzera eta 33-35 metroko sakoneran duen afekzioa handia izango da. Kosten txostenari buruz informazio zabalagoa emango dugu uztailak 13 ostegunean goizeko 11’30etan Kontxako Erlojuetan egingo den prentsaurrekoan.

metro3.jpg

Jaurlaritzak “Mirakontxa-Easo” zatia erakitzeko hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak abian jarri ditu

Halaber, Eusko Jaurlaritzak “Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko abian jarri duen prozedura salatzen dugu. Metroaren tarte honen eraikuntza-lanek hirigunean arazo larriak eragingo lituzkete eta San Martin, Easo, San Bartolome eta Loiola kaleetan, nahiz Zubiri Plazan (Londres Hotelaren parean) eremu publiko zabalak okupatzea dakarte berekin. Udalaren ediktuen taulan argitaraturiko iragarkiaren arabera informazio publikoaren epea uztailaren 27an amaituko da eta bertan desjabetzen planoak daude:

http://www.donostia.eus/info/ayuntamiento/edictos.nsf/vAnexos/8DC666224DA362F1C1258154004101C0/$File/RESOLUCION%2022-06-2017-2%20INFORMACION%20PUBLICA.pdf

Hori dela eta, herritarren erantzuna bultzatzeko asanblada informatiboa batera deitzen duguuztailak 20 ostegunean, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik).

Metroaren pasasanteak inposizioaren bidetik egiten du aurrera. Gehiegikeria eta zentzugabekeria da 200 milioi euro gutxienez xahutzea bisitariak hiri-erdialderantz 400 metro hurbiltzeko: horren ordainetan, Kontxako hondartzako jabari publikoko itsas-lurretan eragindako afekzioaz gain, azpiegituraren inpaktu fisikoak eragin handiak eta arriskugarriak izango lituzke hirigunean eta trazadutik hurbil dauden eraikinetan (kalteak nozitu ditzaketen 311 eraikin zerrendatu direla gogora dezagun). Halaber, Metroak hiriko Dbus autobusen zerbitzuetan izango lituzkeen ondorioak aipagarriak dira, hirigintzaren arloan ekarriko lituzken eraldakuntzak bezalaxe. Azpiegitura faraoniko honen onura publikoa kasik ezdeusa da ordea Donostiako eta Gipuzkoako herritarrentzat. Soilik Donostiako erdialdean jada neurriz kanpo hedatu diren merkatal denda handien sektorea eta hiriak nozitzen duen turistifikazio hazkorra indartuko lituzke; eredu horrek Donostiako bizitza sozialean dituen eraginak nabariak dira, etxebizitzen garestitzea, prekarietatea eta masifikazioaren areagotzearekin. Azkenik, benetazko interesa Obran, faraonikoan, eta agintaldiak utzi beharreko arrastoan eta oroimenean datzala antzematen dugu. Gogoratuko dugu bai, alajainkoa!

Hori denagatik, uztailak 15 larunbatean Kontxara egingo den martxara biltzeko dei egiten dugu, Metroaren pasantearen proiektua gelditu eta herritarren parte-hartze betea eta zuzena bermatu behar duen eztabaida eta erabaki prozesu bat ireki dadin aldarrikatzeko.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiagosatorralaia.wordpress.com

Madalenetan animalei tirorik ez!

usakumea hildaOrereta-Errenteriako Udala herriko festetan animaliek jasaten duten tratu txarra ekiditeko hainbat neurri hartzen hasi zen duela 3-4 urte. Horregatik, jaietan egiten ziren eta gai honekin lotura zuten ekimen batzuk dagoeneko ez dira egiten, eta ez dira jaietako egitaruan azaltzen (idi-dema, adibidez). Ekimen hauek guztiak, animaliek jasaten duten tratu txarrarekin zer ikusia zuten, ez ziren beraz hauen bizitzarekin bukatzen zuten horietakoak.

2016ko apirilean, lau elkarteen izenean urrats bat gehiago ematea eskatu genion udalari: usakume, galaper eta bestelako animalien tiroketak debekatzea, eta madalenetako programaziotik desagertaraztea.

Erantzuna izan zen horrelako erabakia ezin zutela hartu araudi batean oinarritu gabe, eta esan ziguten Udala animalien erabileraren inguruko ordenantza orokor batean lanean hasita zegoela, eta beste herri batzuetako ordenantzak aztertzen ari zirela zirriborro bat lantzeko.

Urtebete pasa da dagoeneko, eta Udalarekin harremanetan jarri garenean gaia gogoratzeko, esan digute oraindik ordenantzarekin ari direla lanean eta hori bukatuta egon arte ezin dela ezer egin. Noiz arte itxaron beharko dugu? Zergatik ekimen batzuk zorionez desagertu dira, eta beste batzuek, zoritxarrez, oraindik itxaron behar dute?

Egoera hau ulertezina eta onartezina iruditzen zaigu.

Amaitzeko, iazko eskaeran aipatzen genuen esaldi bat gogora ekarri nahi dugu: “Animaliei sufrimendua sortarazteak ez du zerikusirik kultura eta nortasunarekin”. Noizko animalien tratu txarrak eta hilketak jaietako egitarautik kanpo?

Eguzki eta Ekologistak Martxan, 2017ko uztailaren 7an

Eguzki: “Leroy Merlin Errekalden ezartzea hirigintza interes pribatuen neurri-neurrira egitearen adibide garbia da”

Captura de pantalla 2017-07-05 a las 12.17.58Lasarte-Oriako Udalak Leroy Merlinen saltoki handi bat ezarri nahi du Errekaldeko industrialdean. Lasarte-Oriak industrialde hori Donostiarekin partekatzen duenez, tramitatzen hasi da bi udalek onartu beharko duten Bateratze Plan bat.

“Baina zehatz-mehatz non ezarri nahi du saltoki handi hori?”, galdetuko du irakurleak. Izan ere, industrialde hori lerro bakar batean kokatutako hainbat eraikinek osatzen dute (Coca-Cola zaharrak, Funeraria Vascongadaren tanatorioak, Foru Aldundiaren inprentak, Hiper Chinak…), eta hor ez dago lekurik. Eraikin horien atzean malda piko bat baino ez dago, nolabait esateko, Bigarren Ingurubideari eusteko ezponda baino ez. Ba, hain justu, malda piko horretantxe ezarri nahi du Lasarte-Oriako Udalak Leroy Merlinen saltokia. Proiektua aurrera ateratzeko, malda piko hori kendu egin beharko lukete eta, horrekin batera, gaur egun bertan hazten den harizti ederra, jakina. Baina malda kenduta ere,  saltokia nahitaez justu-justu kabituko litzateke eta, gainera, zeharo zokoratuta geratuko litzateke. Beraz, sekulakoak egin beharko lirateke inguruko errepideekin eta, azken batean, N-1ekin fundamentuzko lotura lortzeko, non eta berez nahiko zirkulazio zaila duen tarte batean. Zailtasun horren adibide, gogoratu orain dela bi bat urtera arte, alegia, bidegorria egin zuten arte, Errekalde eta Lasarte bitartean oinezkontzako biderik ere ez zegoela.

Captura de pantalla 2017-07-05 a las 12.07.21Egia esan, Errekaldeko industrialdeak nahikoa du bere buruarekin, eraikin eta zirkulazio-arazo berririk gabe ere. Bateratze Plana abiatzeko dokumentuetan ere argiro aitortzen da zirkulazio, aparkaleku nahiz errepide-sare nagusiarekiko loturak  alderebes samarrak dituela; “kaotiko” da zehatz-mehatz darabilten hitza. Atera kontuak: Errekaldeko industrialdeak espaloirik ere ez du, ezta ondo-ondoan duen Goiegira (eta, ondorioz, Lasartera) oinez zuzenean joateko biderik ere.

Ezin aipatu gabe utzi beste kontu bat: errepideaz beste aldean, orain dela urte batzuk ateak itxi zituen Oasa fabrikaren orubean, Donostiako Udalak beste saltoki handi bat eraiki nahi du, eta, horretarako, Plan Berezi bat tramitatzen hasi da.

Hori gutxi balitz, erreparatu diezaiogun ehunka metro inguruko panoramari: Urbil saltoki ondoan, Mercadona bat eta McDonald’s bat egin berri dituzte; egin berri hauen eta Oasa bitartean, Belartza I merkataritza-gune handia dago, eta maldan goraxeago, berriz, Belartza II eraiki nahi dute (izan ere, iaz de facto eraikitzen hasten saiatu ziren, legez kanpo saiatu ere).

Gauzak horrela, zertarako lurralde-antolaketaz edo planifikazioaz hitz egin, baldin eta hemen interes pribatuen neurri-neurrira egindako hirigintza nagusi bada?

 

EGUZKI, 2017ko uztaila

Gauak eta Petronorrek ezkutatzen dutena

petronorVídeo: esta noche (3 am)
En qué quedamos, Petronor… sois eficientes y sostenibles o sois los que la liáis y no dejáis en paz al vecindario pic.twitter.com/erCk60cnxh

— mikel otero (@otero_mikel) 7 de julio de 2017

Petronorrek, ingurumeneaz eta auzotarren ongizateaz kezkatuta dagoen enpresak,  ematen duen bizi-kalitatea ha uda. Mikel Oteroren Twitteren loturan klikatu eta ondoko auzotarrek lo sakona eta konpongarria izateko Petronorren soinu lasaigarrria entzungo duzu.

Hau da  gauak eta Petronorrek ezkutatzen dutena, kutsatzen ez duen Petronor hori, garapen jasangarriaren eta ingurumen-errespetuaren bandera leku guztietara eramaten duena, … eta  ezer arraroa gertatu gabeko gau lasaia izanez.

Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxaren Aurkezpena

ElikaduraBurujabetzarenetaLurraren aldekoMartxaAste honetan Natura Gure Ardurak, erakunde sindikalek eta mugimendu sozialek eta ekologistek osatzen duten plataforma delakoa, uztailaren 14an, 15an eta 16an Bergaratik Deriora eta, aurten Derion izango den Via Campesinaren Nazioarteko Konferentziaren harira,  uztailaren 23an Deriotik Bilbora egingo den “Elikadura Burujabetzaren eta Lurraren aldeko Martxa” aurkeztu genuen. Aurkezpena hau EAJren Egoitzaren aurrean, Sabin Etxean, bere ingurumenaren eta lan eremuaren kontrako politikak salatzeko egin zen. Eguzkik atxikimendua eman diogun manifestua hau da:

MANIFESTUA

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean. Defendatzen duten nekazaritza eredua ekoizpen dibertsifikatuan oinarritutakoa da; komunitatearen beharren neurriko ustiategi txikiz osatua, jatorri naturaleko simaur eta ongarriak erabiltzen dituena, eta ingurunea eta lurraren zikloak errespetatzen dakiena.

Via Campesina osatzen duten organizazioek maiz egin behar izaten diete aurre multinazionalen megaproiektuei. Elikagaien nekazaritzari, energiari, industria farmazeutikoari eta estraktibismoari lotutako multinazionalak egiazko mafia boteretsuak dira, eta paramilitarismoa baliatzen dute herriak eta komunitateak lekualdatzera behartzeko. Munduko gosea desagerrarazteko aitzakian, nekazaritzako elikagai enpresek nekazaritza eredu kapitalista eta kolonialista inposatzen dute. Eredu horren oinarrian daude, hain zuzen, esportaziorako labore bakarra lantzen duten ustiategi handiak (palma olioa, kasu); lurra eta ura pozoitzen dituzten ongarri eta pestizida kimikoen erabilera; eta belaunaldiz belaunaldi haziak kontserbatzeko, hobetzeko eta ugaltzeko ezagutza tradizionala eteten duen transgenikoen erabilera.

Komunitateek badakite lekuz aldatzeak ez diela gosea, esplotazioa, miseria, azpiratzea eta deserrotzea besterik ekarriko, eta horregatik arriskatzen dute bizia lurra defendatzeko, huraxe dutelako duintasunaren eta biziraupenaren berme bakarra. Berta Caceres Hondurasen erail izanak komunikabideetan izan zuen proiekzioak erakutsi zuen enpresa horien benetako aurpegia zein den: komunitateen lider indigenak eta nekazariak erailtzen dituzte inpunitaterik gabe, eta hilketa horiek ez dira normalean ezagutzera ematen. Bizitza da emantzipazioaren aldeko borrokaren prezioa.

ViaCampesina-AHTrikEzEuskal Herrian agroekologiak indartsu ekin dio elikadura burujabetzaren bideari. Gainera, lurra Abiadura Handiko Trena, goi-tentsioko lineak edo gasaren erauzketa bezalako erasoetatik babestu nahi duten borrokak bateragarriak dira agroekologiarekin. Izan ere, lurra izanez gero baino ezin dira gauzatu “0 kilometro” bezalako ekimenak, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bermatzen duten nekazaritza ekologikoko kooperatibak edo kalitatezko, tokiko, garaiko eta bidezko merkataritzako produktuen banaketa. Bi borrokak –proposamen bat egiten duena, bata, eta aurre egiten duena, bestea– inoiz baino beharrezkoagoak dira gaur, horixe baita globalizazio kapitalistak eta merkatu libreak dakarten garraio eta energia menpekotasunetik askatzeko modu bakarra.

Egunero kontsumitzen ditugun elikagaiek 3.500 km egiten dituzte batez beste gure mahaira iristeko. Ez da harritzekoa, bestalde, kontuan hartzen badugu Euskal Herrian jaten ditugun elikagaien % 3 bakarrik ekoizten dugula bertan eta gainerakoa aipatutako nekazaritzako elikagaien, energiaren eta garraioaren multinazional horien bidez iristen zaigula. Paradoxaz, euskal Y-ak hartzen dituen 1.200 hektareetan 60.000 bizikidetza unitaterentzako elikagai begetalak landatu litezke. Horren ordez, baina, Negozioaren Eusko Alderdiaren “kudeatzaileek” zementua bota, lurra basamortu bihurtu, eta hurrengo belaunaldiek etorkizunean egin lezaketen lurraren erabilera mugatzen dute.

Premiazkoa da pilaketan, espekulazioan, estraktibismoan, ustelkerian eta lurraren suntsiketan oinarritzen den gizarte eredua aldatzea, eredu horrek munduko milioika laguni gosea, miseria, biodibertsitatearen, kulturen eta hizkuntzen galera eta gerra ekarri dizkielako eta oraindik ere ekartzen jarraitzen duelako. Lurrak eskuzabaltasunez eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira eta, halere, plataforma logistikoak eta intermodalak, errauskailuak, minak, goi-tentsioko dorreak, parke eolikoak eta ekipamendu turistikoak egiten jarraitzen dute, muga biofisikorik ez balego bezala. Premiazkoa da erokeria hau geldiaraztea eta zentzu panoramikoa erabiliz sentitzea, pentsatzea eta jardutea, mundu mailako desoreka larriak eragiten dituen gure bizimodu agroindustrialaren errealitatea ikusarazteko. Norabidea errotik aldatzea ezinbestekoa da bizitza gizarte antolaketaren erdigunean kokatzeko.

Euskal Herriko lurraren aldeko mugimenduak guztiz identifikatuta sentitzen gara Via Campesinarekin eta haren elikadura burujabetzaren aldeko borrokarekin. Horregatik, sentipen hori partekatzen duten organizazio, kolektibo eta norbanako guztiak gonbidatzen ditugu “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburupean egingo dugun martxan parte hartzera. Oinezko martxa uztailaren 14an, 15ean eta 16an egingo da Bergaratik Deriora, eta euskal Y-aren obretatik igaroko da. Era berean, uztailaren 23an batzarrari amaiera emateko Deriotik Bilbora egingo den martxan parte hartzera deitzen zaituztegu.

                                                                                              NATURA GURE ARDURA

Autonomia Komunala Iruñea, Ekologistak Martxan, Hiritik At, Stop Kaleratzea, Erletxe, Baladre, Barealaia barazki kooperatiba, Lurraren Orena, Bidasoaldeko Askapena, Firestone, Baserri 21, Basherri Sarea, Steeilas, CNT, Ekologistak Martxan, Satorralaia, CADE, Eguzki, Berriztu!, LAB, Gurpide Elkartea, Barañaingo AHTren kontrako taldea, AHT Gelditu! Elkarlana, Asoc. Piparrika Elkartea, Ximaurpila, Berri-Otxoak, Plataforma contra La Variante Sur Ferroviaria, Basagure Talde Ekologista, Kakitzat

Zuhaitzak bota dituzte Gladys Enean

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.10.55Ekainaren 18an, igandea, kamioi taldea, hondeamakinak, birringailuak eta motozerrez hornitutako langileak Mundaiz Ikastetxera sartu eta 107 zuhaitz mozteari ekin zioten Gladys Eneako burdin hesia duen hormatxoaren alboan. Zuhaitz horietako asko eite handikoak ziren. Geroago, gauez, harresia apurtu, Parke Historikoan sartu, eta, behin barnean zirela, beste 17 zuhaitz moztu zituzten. Bideo honek argiro erakusten du balentriaren tamaina:

 Dirudienez, Mikel Laboaren eta Gladys del Estalen pasabideak elkartzen dituen pistaren inklinazioa murriztu eta irisgarritasuna hobetzeko aldarrikatu dute zenbait hiritarrek.

Jarduera honen bitartez astigarrak, pagoak, likidanbarrak, ereinotzak, lizarrak, sasiakaziak… hil eta birrindu zituzten aipatutako lekuan. Bertan bildutako oinezko eta naturzaleok behin eta berriro astakeria hura gelditzeko eskatu arren, guztia alferrik izan zen. Jendea, erasoari arbuioa adierazteko asmoz, motozerrek eragindako dardarak agertzen zituzten irudi penagarriak sare sozialetara igotzen hasi zen.

Ekaina izaki, eta, zozoak eta birigarroak oraindik umatze-garaian egonda, erabat suntsitu zuten hegaztiek ugaltzeko erabiltzen duten landare-pantaila. Hesia apaintzen zuten huntz eta basoetako atxaparkomunitateak, ankerkeriaz kendu zituzten. Gainera, Parkeko azken txantxiku arrunt eta sugandila iberiar komunitateak bizi diren harresia –espezie horientzat ezinbestekoa den babesgunea– ere aurki ezabatzeko asmoa dute.

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.11.35Egun, Parke historikoak bi babes-maila ditu. Lehena, 2014ko Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian ezarritakoa; F babes-maila han zuzen ere. Babes-maila hau duten eremuetan esku-hartzeko irizpide zehatzen artean honakoak daude: “irisgarritasun-arazoei aurre egiteko beharrezko jarduerak egitea baimentzen da…”. Hots, nahi dutena egin dezakete (eta egiten dute). Parkearen bigarren babes-maila 2010eko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak ezarritakoa da; izan ere, bertan (C.d1 atala), Parke Historikoa Landaredi Interesgarria duen Habitat gisa sailkatzen da.

Errepikatzen den bidegabekeria eta ingurumen-eraso bati buruz ari gara, hau da, ondorio politiko edo mediatikorik, eta are gutxiago epaile-jardunik, izango ez duen ekintza bati buruz. Legealdia Belartzako basotxoaren suntsiketarekin hasi genuen, Lourdes Txikiko babestutako eta ehun urtetik gorako basoaren ezabapenarekin jarraitu eta, orain, berriro ere, Gladys Enearen aurka ekin dute.

Ezin dira aipatu gabe utzi gardentasun gabezia eta hiritarren ekintza bakezaleak gelditzeko saiakerak.

Orain gutxi arte, edozein hiritarrek Udaleko Obra eta Proiektu Sailera joan eta, unean bertan, aurreikusitako proiektuak ikuskatzeko aukera zuen. Egun, ordea, eskabide-orria bete behar da eta Udalak bere web-orrian egindako estimazioaren arabera, erantzuna 21 egun beranduago jasoko da. Beraz, askotan, ondarearen aurkako eraso bortitzak daudenean, hiritarrok ezin diogu iritzi publikoari modu azkarrean gure ikuspuntua azaldu. Bertsio ofiziala gailentzen da eta agintarien inguruko hedabideek argitaratutakoa.

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.12.47Parke Historikoari dagokionez, hainbat naturzalek parkearen beraren, bere eremuen eta bertan bizi diren espezieen alde lanean jardun dugu gutxienez azken 40 urteetan zehar. Naturzaleok ere irisgarritasuna hobetzearen alde gaude, noski. Baina ezin da hori lortzeko Natura eta ingurumen-legeriaren aurka egin.

2007an, ingurumenaren gaineko eraginak saihesteko asmoz, Mikel Laboa pasabidea Mundaiztik eraiki zedila eskatu genuen. Gobernuan zen PSOE aurka agertu zen irmo eta ingurumen-araudia hautsi zuen.

Orain, Parkea ez da soilik bisitan joan daitekeen toki bat. Erriberak eta hirigunearen arteko derrigorrezko bidean bihurtu da. Gladys Enea gaur egun masifikatuta dago. Muturreko egoeran dauden babestutako fauna espezieek jada bizirauteko beharrezko baliabideak galdu dituzte.

Beste batzuk, betiko iraungi dira. Legeak espezie horiek berreskuratzeko kudeaketa-planak egin behar direla esanda ere ez da ezer egin.

Guk, hirigunera abiatzen den oinezkoentzako bidea Mundaiztik eraikitzearen aldeko apustu sendoa egiten dugu. 2017an, Parkeak bi babes-maila desberdin eduki arren, alderdi honek berak zuhaitzak mozten eta Parkea kaltetzen jarraitzen du.

Bai irisgarritasuna hobetzeari eta baita Parke Historikoa babesteri ere.

PARKEA BIZIRIK! 

P.S. Donostiako Eguzkiren blogean ere gertaera hauei buruzko balorazio bat irakur daiteke:

http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/2017/06/la-ultima-matxada-de-goia-gurpegui.html