Oso isurketa ikusgarria Amezketan

IMG-20170728-WA0010Amezketa errekako urak gorriz tindaturik jaitsi ziren atzo, argazkian ikus daitekeen bezala. Antza denez, kolore ikusgarri hori Aralar paper-fabrikak eginiko isurketa baten ondorio izan zen.

Tolosaldeko Atariak informatu zuenez, Urako teknikariak lanean ari ziren “kutsadura areagotu ez dadin”; Ertzaintzak, berriz, “animalia guztiak onik daudela” esan zuen (https://ataria.eus/amezketa/1501234243110-kolore-gorriz-bustia-esnatu-da-amezketako-erreka)..

Tira, animalia guztiak “onik” bazeuden, Ertzaintzak esan bezala, isurketak kalterik egin ez zuen seinale, baina isurketak kalterik egin ez bazuen, zergatik ari ziren Urako teknikariak lanean kutsadura ez areagotzeko? Ez da oso mesfidatia izan behar ondorioztatzeko isurketa ez zela inola ere inokuoa izan, instalazio industrialetan “istripuz” sarriegi gertatzen diren gainerako isurketak inokuoak ez diren bezala.

Beraz, segimendua egin beharko da, baldin eta isurketaren ondorioei benetako neurria hartu nahi badiegu.

Eguzki, 2017ko uztaila

Lotsaren udal autobusa

autobus de la verguenzaEgunotan Donostian barrena zirkulatzen ikus dezakegu bizkarrean Illunbeko zezenketen publizitatea daraman autobus bat. Eguzkiren iritziz, lotsaren udal autobusa da.

Izan ere, lotsagarria da Udalak autobus bat uztea (diru trukean bada ere) animalien eskubideak modurik ankerrenean urratzen dituen ikuskizun bat sustatzeko. Alde horretatik, behintzat, garbi dago gure agintarien etika herren dabilela.

Baina are lotsagarriagoa da kontuan izanda Espainako Gobernuak betoa jarri diola 10.000 donostiarrek zezenketei buruz eskatutako galdeketari. Izan ere, Udalak ez du fundamentuzko ezer ere egin beto honen aurrean, eta, gainera, udal ondarea uzten jarraitzen du (oraingoan autobus bat) publizitatzeko hainbat donostiarrek batere gogoko ez duten ikuskizun hori, ez behintzat udal instalazioetan.

Beraz, Udalaren hipokresia salatu beharrean gaude, batetik, donostiarrok zezenketei buruz dugun iritzia galdeketa baten bidez jakin nahi duela esaten duelako, baina, bestetik, Estatuak galdeketa horri jarritako betoaren aurrean ezer egiten ez duelako eta, gainera, ikuskizun odoltsu hori sustatzeko ondarea uzten jarraitzen duelako.

487 zenbakia duen autobusa lotsaren udal autobusa da.

Honako hauen ezpalekoa da:

otro autobus de la verguenza autobus pro garoña

 

Enirio-Igaratza Pistari Stop!!

Aralar denotzat panoramikoaUztailaren 3an Enirio-Aralar mankomunitatea Bilduko zazpi udalerrik egindako eskaria eztabaidatzeko bildu zen: Aranzadiri azterketa integrala eskatzeko. Mankomunitateko buruak EAJko Santamariak kontrako mozioa ere bazuen, bertan, ez Aranzadik ez beste inork, azterketarik ez egiteko eskatuz. Bilera labur horretara gerturatu ginen Aralar Bizirikeko kideok, eta beste herritarrok ez genuen ulertu gertatutakoa, bai Bilduk eta baita Santamariak berak beraien mozioak erretiratu baitzituzten, esan zutenez, Aranzadi Natur Zientzia Elkartea bere kabuz ari omen delako azterketa egiten.  Oso positibotzat jotzen dugu Aranzadik azterketa integrala egitea baina batzarrean oso informazio  gutxi eman zen, azterketa horretaz eta ondorengo pausuez.

Aurretik ere, ekainaren 29an, Ordiziako Udal Batzak Ordizia Orainen mozioa eztabaidatu zuen, honako hau zioena, mankomunitatean zazpi udalerriek aurkeztutako idatziarekiko atxikipena luzatzea, eta baita Aranzadik bere lana bukatu arte, Enirio-Aralarrerako proiektu eta planak bertan behera geratzea. Mozioa onartu zen Bildu eta Ordizia Orain botoekin, EAJk aurka bozkatuz eta PSE abstenituz. Baina Santamariak, Ordiziako alkateak eta mankomunitateko lehendakariak ez zuen horren berri eman mankomunitateko batzarrean, bere udal batzaren ordezkaritzari muzin eginez.

Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.

Eraiki nahi diren pistak, gorriz,

Egoera honetan aurretik ere hainbat udaletan aurkeztutako mozioaren puntuak betetzea berriro eskatzen dugu eta dagoeneko bost udalerritan onartutakoak (Ikaztegieta, Itsasondo, Legorreta, Ordizia eta Zaldibia):

–          bertan behera uzteko Enirio-Igaratza pistaren tramiteak, eta baita  2015-2019ko plangintza ere, zientzia elkarteak bere azterketa bukatu bitartean.

–          Ondoren, orain arteko kudeaketa plana baztertuz, Aranzadiren azterketan oinarrituta Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 2003ko Ekintzen Egitamua berrikusi dezatela, eman daitezken erabilerak naturaren babesaren menpean jarriz eta, onartzeko prozesuan, herritarren parte-hartzea eta eztabaidari bide emanez.

 

Mehatxuak Enirio-Aralar mankomunitatean:

Landarlan ingurumen elkartea, Aralar Bizirikeko partaidea dena, Mankomunitatearen ekaineko batzarrean ganaduzale batengatik jasotako mehatxuak ari dira jasaten hainbat herritar ere kalean bezala Aralarren bertan. Aralar Bizirikek irmoki gaitzesten du elkarbizitzaren kontrako jokaera hau, eta Mankomunitateko buruari eskatzen dio lehenbailehen, mehatxu horiek arbuiatzeko adierazpen publiko baten bitartez.

Oiduiko borda kixkalita

Elkarbizitza mailan Oiduiko bordaren erreketa izan bada ere ekintzarik deigarriena, pisten aurkakoen mehatxuak ez dira amaitu.

Goroskintxuko pistan higadura handituz

2016ko udazkenean, Foru Aldundiko Mendietako Zuzendaritzak bultzatuta eta Ingurumen Zuzendaritzak onartuta eraiki zen Goroskintxuko pista, eta bere Ingurumen Inpaktuko Azterketaren arabera, proiektuan zehar hartutako neurriak pista eta bere inguruko lurren higadura gutxiagotzeko eraginkorrak izango ziren. Pistaren gaur egungo egoera ikusita, begi bistakoa da Ingurumen Inpaktuko Azterketan egindako aurreikuspenak ez direla bete; dirudienez “ahaztu” egin zitzaien bertan higadura arrisku handiko lur haretsuak daudela eta behorrak eta ardiak dabiltzala hankekin ezponda eta betelanetako lurrak urratzen behin eta berriro: honek bere bultzatzaileen nahi inozoak ez betetzea eragiten du.

Ondare naturalaren kontserbazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendariaren ardura denez, begi bistakoa da ez duela bere lana ondo egiten. Eta hori gutxi balitz, Mendietako Zuzendariak beste 2 miloi euro zuzendu ditu 2017 eta datozen urteetan Aralarren pista gehiago egiteko. Horrelako trakestasun eta inkonpetentzia onartezinak dira.

Egoera hau dela eta, Landarlan Ingurumen Elkarteak pista horrek sortutako higadura arazoen berri  jakinarazi dio Ingurumen Fiskaltzari, bai Eguzkik eta Landarlanek berak egindako  Goroskintxuko pistari buruzko salaketa ikertzen ari den erakundeari.

ARALAR  BIZIRIK  PLATAFORMA

2017ko uztailaren 17an

Eguzkik itsasadarrean agertu diren hondakinei buruz azalpen bat eskatzen dio Udalari, Urari eta Ur Patzuergoari

20106801_1371560289624891_5442468301263992785_n20106302_1371560359624884_5158971913338906576_nEguzkik Bilboko Udalari, URAri eta Bilbo-Bizkaiko Ur Patzuergoari eskatzen die. hainbatek ikusi eta  auzotar batek facebooken salatu duenaren arabera (klikatu hemen ikusteko),  aste honetan errekan agertu diren hondakinaen zergaitia argitzea. Horrelakoak maiz euria egiten duenean gertatzen dira. Irudietan hiriko hondakin solidoak eta olio-isurketa bat ikus daitezke Deustuko zubiaren inguruan eta Bilboko itsasadarrean banatuta dauden kolektoreren batetik etortzea posiblea izango litzateke.

–       Bilboko Udalak, BBUPak edota URAk isurketa honi buruz ezer jakin duzue?

–       Bere jatorria aurkitu duzue eta bere garbiketarako jokabide-protokoloa aktibatu duzue?

–       Aurten  horrelako isurketa gehiago errekan detektatu dituzue?

–       Isurketa jasotzeko azpiegituren batean funtzionamenduren akatsen bat detektatu duzue? Zeintzu?

–       Aldizkako frogaketak egin dira? Zein maiztasunekin? Zein ondoriorekin?

Azkenik, Bilbotik ibiltzen ari diren pertsona guztiei gertaera hauek ezaguaraztera animatzen ditugu, auzotar honek egin duen moduan, bai sare sozialetan bai 112 zenbakiren bidez. Horrelako kontuak ezkutatuta ez geratzea eta neurriak hartu ahal izatea dagarrantzitsuena.

2017ko uztailaren 17an

BILBOKO EGUZKI

Ikerketa batek berretsi du Mijoa errekako egoera ekologikoa “txarra” dela

El de la regata Mijoa, en Mutriku, es uno de los proyectos de saneamiento pendientes. En la imagen, uno de los vertidos que denunciamos este verano, que tiñeron el agua de blanco.Saturraranen isurtzen duen Mijoa errekako egoera ekologikoa “txarra” da eta hori Ur legediaren arabera ezarritako kalitate-helburuaren “ez-betetze larria” da; izan ere, helburu horren arabera, egoera ekologiko “onean” egon beharko luke (1). Horixe irakur daiteke Urak argitaratu berri duen txosten batean. Txosten horrek EAEko ibaien egoeraren jarraipen-sareak 2016an eginiko kanpainaren emaitzak laburbiltzen ditu (2).                                                Egia esan, txostenak ez du esaten ez dakigunik (3), baina adierazle biologietan oinarrituta esaten du. Gainera, Uraren beraren eskutik dator.                                                                                                                              Txostenak zehazten duenez, “adierazle guztiek” agerian utzi dute “kutsadura organikoak eta amonioak” baldintzatutako egoera dela (4). Hots, eta hau ere gauza jakina da, arazoa saneamendu-falta da.Horri dagokionez, gogoratu instituzioek Gipuzkoan 2007 eta 2011 bitartean hainbat lan hidrauliko egiteko hitzarmen bat sinatu zutela, eta Mijoako saneamendua lan horietako bat zela. Baina finantziazio gehiena (% 75) Jaurlaritzak ipini behar zuen eta, urte hauetan guztietan ipini ez duenez, proiektua ez da burutu. Plan Hidrologiko berriak, pasa berri den urten onartutakoak, berriro aurreikusten du proiektua gauzatzea, oraingoan 2016 eta 2021 urte bitarteko epean, 3,6 milioi euroko aurrekontuarekin. Iazko urrian, Mutrikuko Udalak, onartutako mozio baten bidez, Jaurlaritzari eskatu zion 2017ko aurrekontuetan diru-partida bat sartzeko eta Mijoako saneamendu-lanei behingoz ekiteko. Jaurlaritzak, ordea, ez zuen kasurik egin. Noiz arte?

Adi isuri kutsakorrei                                                                                                      Ez dugu aukera pasatzen utzi nahi gogoratu gabe udako fetxa hauetan Mijoak isurketa kutsatzaile latzak pairatu ohi dituela. Iaz, adibidez, oso isurketa ikusgarriak gertatu ziren uztailaren 20an eta 24an (5). Instituzioei eta herritarrei dei egiten diegu adi egon daitezen eta, isurketaren bat ikusten badute, salatu dezaten.

Eguzki, 2017ko uztaila

(1) Kontuan izan ibai baten egoera ekologikoak bost kalifikazio izan ditzakeela: oso ona, ona, neurrizkoa, eskasa eta txarra. Hau da, egoera ona beharko lukeen Mijoaren kalifikazioa ez da neurrizkoa, ezta eskasa ere, txarra baizik. Beraz, izan dezakeen kalifikaziorik okerrena du.

(2) 78. eta 81. or.:

http://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/red_rios_2016/es_def/adjuntos/informe_MEMORIA_2016_RSEBR.pdf

Euskaraz, jatorrizko txostenaren laburpen bat baino ez dugu aurkitu:

http://www.etxebide.euskadi.eus/contenidos/informacion/seguimiento_ultimos_informes/eu_def/adjuntos/informe_SINTESIS_2016_RSEBR_eus.pdf

(3) Mijoa, gaur egun, bioaniztasuna itortzen duen estolda hutsa da, Bisoi Europarra Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoen arren. Mijoako isuriak Saturrarango eta Ondarroako hondartzetan nabaritzen dira, eta kiratsak, berriz, San Jeronimoko eta Pikupeko bizilagunek aditu behar izaten dituzte.          

(4) Amonioa bakterien, ur beltzen eta animalien hondakinen isla izaten da.

(5) http://eguzki.org/2016/07/26/bost-eguneko-epean-mijoara-eginiko-bigarren-isurketa/

Barakaldon Jaietan Jai, Ama Lurra defendatzen ere bai!

JaiHasieran03Larunbatean, uztailaren 15an, Barakaldoko jaien hasierako txupinazoa bota zuten. Urtearen zeharko estresa ahazteko  eta lagunen artean gozatzeko garaia da; baina herriaren gai garrantzitsuak ahaztu gabe. Jaietan jai! Ama Lurra defendatzen ere bai!
JaiHasieran02Horrexegatik, Barakaldo Naturala Plataformaren kideekin eta auzotarrekin Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua eraman genuen Herriko Plazara, jaiei ongi etorria emateko, baita alkatesari gai hau nola kudeatuko duen oso adi egongo garela esateko ere.
Del Camporen azken denborako hitzak entzunez,  gogorazi behar dugu zertarako eta norentzat den bere kargua, noren interesak defendatu behar dituen. Barakaldo Naturalak banderekin esan zion eta, ulertzen ez badu, Eguzkik  kartel baten bidez adierazi dio.
@cartel AmaiaUste dugu ondo ulertu duela, oso azkar kentzeko agindua eman duela eta. Ikusi ahal ez duzuenontzat, hau da kartela. Argiago ez daiteke esan. Gu behin eta berriro ipintzen ari gara. Egunak pasatzen dira eta gero eta kartel gehiago daude, baina desagertzen dena hau da. Ze gauzak!
Barakaldoko gune naturalek eraso gehiegi jaso ditu eta Hegoaldeko Tren-Saihesbidearenak gure birika berdea erailko du.
Roll-up Barakaldoko Jaietan 02Baina beste arrisku larri bat gure lepoetan dugu. Urrunago dagoena, baina istripu larria gertatuz gero, gure osasunean, gure bizitzan, gure lurran, gure ekonomian… ondorio konponezinak izango zituena: Garoñako zentral nuklearra.  Ezin dugu berraktibatzerik onartu. Garoña behin betiko ixtea eta zihurtasunez eta gardentasunez eraistea exijitzen diegu Iberdrolari, Endesari eta Gobernukoei. Eta Garoñaren itxiera ostean, estatuko zentral nuklear guztiak ere.
Roll-up Barakaldoko Jaietan 03Gaur egun badaukagu alternatiba garbiak: energia berriztagarriak. Oligopolio hauek diru-hizkuntza soilik ulertzen dute; beraz, enpresa hauekin moztu eta bakarrik energia berriztagarriak saltzen dituzten enpresetara edo kooperatibatara joan behar dugu.
Gora Barakaldoko Jaiak!  Gora Barakaldo berdea!
iberdrola marquesina

Izokinen legez kanpoko harrapaketa Oiartzun ibaian

IZOKINAREN AUKAKO AZKEN LEGE HAUSTEAK SALATZEN DITU EGUZKIK ETA BABESTU AHAL IZATEKO BALIABIDE GEHIAGO ESKATZEN DIZKIO ALDUNDIARI.

Jakin dugunaren arabera, ekainaren 21 eta 22an 4-5 kiloko pisua zuten bi izokin (gutxienez) arrantzatu  zituzten  Oiartzun ibaian, zeinak Ipar Atlantikotik   honainoko bidaia egin zuten ugaldu eta espezieari jarraipena emateko asmoz. Basa faunaren aurkako lege hauste hauek, Arditurri (Oiartzun) eta Fanderiako (Errenteria) gertatu dira, ur emari txikia eta tenperatura altuek izokinei eragindako zailtasunaz baliatuz.

Izokin arrunta (Salmo salar) meatxatutako espeziea izanik ere , azken urte hauetan, uraren kalitatearen eta ur habitatetan emandako hobekuntzaren ondoren, iraganeko bizilekuak berreskuratzen ari da. Oiartzun ibaiaren kasuan, 2011n Fanderiako presa jauzteak, iragazkortasun eta kontektibitate ekologikoan beharrezkoa zen hobekuntza nabarmena ekarri zuen, ibaiko bizidunak pasa eta migratzeko aukera oztopatzen bait zuen XVI.mendea ezkeroztik.

Arditurrin harrapatutako izokina 2

Arditurrin harrapatutako izokin alea.

2016an ere Eguzkik antzeko gertakari batzuk salatu zituen Oiartzunen, kasu hartan Ertzaintzak ez zuelarik legez kanpoko arrantzaleak zein izan ziren zehazteko aukerarik izan.

Bide honetan Eguzkikook, basa fauna eta Natura 2000 sarea kudeatzen arduradun den administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, bai baliabide ekonomikoak baita giza baliabideak (basozainak) ere handitzea eskatzen diogu. Basozain hauek, gure ibaiak  zainduko lituzkete baita izokin arruntaren babesa ziurtatu ere, kontuan izanik izokina Bidasoa ibaian baino ezin dela arrantzatu, kopuru mugatuan gainera, Gipuzkoako arro guztietan arrantzatzea erabat debekatua egonik.

Era berean, guztion ondarea  den gure ibaien bioaniztasuna, zeina berreskuratze bidean dagoen urteetako kutsadura, ubideratze eta artifizializazioaren ondorioz, erasotzen duten  ingurumenarekiko lege hauste hauek jazartzea eskatzen dugu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2017ko ekainaren 26an.

Ekologistok salatu ditugu Labetxun egiten ari diren jarduera desegokiak, Jaizkibelgo Babes Bereziko Eremuan

Txangoak murriztu dituzte Labetxun, harrapariak ugaltze-garaian daudelako. Eta, hala ere, argazkian ageri diren pertsonak ekilibrismoa egiten ari dira.

Txangoak murriztu dituzte Labetxun, harrapariak ugaltze-garaian daudelako. Eta, hala ere, argazkian ageri diren pertsonak ekilibrismoa egiten ari dira.

Eguzki, Jaizkibel Amaharri, Ekologistak Martxan eta SEO taldeek salatu nahi dugu Labetxu inguruan hainbat jarduera desegoki egiten ari direla, hala nola, eskalada, ekilibrismoa, su aeta pistetatik kanpo ibiltzea.

Jaizkibeleko zati handi bat, Labetxu barne, Kontserbazio Bereziko Eremua da, eta Natura 2000 Sarearen barruan dago dituen balioengatik. Leku honen kudeaketa Foru Aldundiari dagokio, baina salatzen ditugun jarduerak ikusita, ez dirudi basozainek horien berri eman dutenik eta inpaktuak saihesteko neurririk hartu denik.

Kezkatuta gaude ingurumenaren eta geologiaren aldetik hain kaltebera den toki honetan, Eusko Jaurlaritzak 2013an Jaizkibelgo KBErako finkatu zituen Neurrien eta Helburuen dokumentuan zehazten diren kontserbazio-helburuen kontrako jarduerak egiten ari direlako.

Aldundiak jakitera eman du hegazti sarraskijaleak ugaltze-garaian daudela, eta horregatik itxi duela irailera arte Jaizkibelgo erdialdea txangozaleentzat. Neurri hori positiboa da dudarik gabe, baina ez da eraginkorra, ez baitira hura betetzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzen.

Horregatik guztiagatik, eta Natura 2000 Sareko paraje honetarako finkatuta dauden helburuak lortze aldera, behean izenpetzen dugunok eskatzen diogu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko diputatuari salatu ditugun jarduerak debeka ditzala, eta beharrezkoa den neurrian, aldi baterako bada ere, basozainen presentzia indartu dezala.

Eguzki, Jaizkibel Amaharri, Ekologistak Martxan eta SEO

Erraustegiaren kontra eta herri-bideak libre erabiltzearen alde

IMG-20170715-WA0005Erraustegirako gasa sartzen hasi direla eta, Zubieta eta Santuene bitarteko bide publikoa itxi dute. Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzenek deituta, hainbat lagun bildu gara gaur obren aurrean berriro ere “Errausketarik ez! Ez gure izenean” esateko eta herritarrei herri-bidea erabiltzera animatzeko. 

Hona hemen Noauak ekitaldiari buruz eskaini duen informazioa, bideoa barne:

http://www.noaua.eus/2017/07/15/erabili-ezazue-guztiona-den-bide-hau-eta-bide-batez-salatu-egin-protesta/

Ehundaka lagunek metroaren pasantea gelditzeko aldarrikatu dute gaur Kontxara egindako martxan

Argazki 3Ehundaka lagunek parte hartu dute gaur eguerdian Donostian metroaren pasantearen proiektua gelditzea aldarrikatzeko Kontxara egindako martxan. Mobilizaioa eguerdiko 12etan Amara-Easoko tren geltokitik abiatu da eta manifestazioaren buruan “METROARI STOP” leloa osatzen zuten kartel handiak hartuta, baita manifestariek kartel aldarrikatzaile ugari erakutsita, martxak hiri-erdialdeko kaleetara zabaldu du aldarrikapena. Martxa oso animatua izan da eta etengabeak izan dira manitestariek oihukatu dituzten leloak eta kantak.  Manifestazioa Kontxako Erlojuetan amaitu da, eta hor ehun bat lagun hondartzara jeitsi dira “METROA KONXTAREN AZPIAN. EROKERIA!” “UN METRO BAJO LA CONCHA. ¡¡QUE LOCURA!!” zioten bi pankarta azpiegitura honen trazaduaren gainean zabalduz 20 minutuko ekintza sinbolikoa egiteko. Manifestazioan eta Kontxako pasealekuan esku-orri informatibo ugari banatu dira, lau hizkuntzetan.

Argazki 1Gaurko manifestazioaren ondoren, Satorralaiak herritarren erantzuna antolatzen segituko du. Ildo honetan, datorren ostegunean hilak 20 asanblada batera deitzen dugu, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak proiektu hau era zeharo inposatzailean bultzatzen segitzen duela salatzen dugu, eta uda beteko giroan metroaren “Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko prozedura abian jarri du.  

Berriro diogu: metroaren pasantearen egitasmoa gelditu eta auzi honetan herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatuko duen eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua