Troiako arriskua berriz ere agerian geratu zen igandean

troia1_webMila lasarteoriatar baino gehiagok parte hartu zuten igandean Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean. Osatu behar zuten kate-tartea N-634 errepidean zegoenez, horietako askok, zubietarrek bezala, Troiatik pasatu behar izan zuten, eta, tropelaren babesean eta GEDko antolatzaileen zaintzapean joan ziren arren, berriz ere bertatik bertara frogatu ahal izan zuten zer arrikutsu den pasagune hori. Lehendabizi, trenbidea pasatu egin behar da, eta, trenbidea pasatuta, zuzen-zuzenean N-634ra ateratzen da. Eta han ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik.

Bada, Troiakoa da Lasarte-Oriatik eta Zubietatik Usurbilera (eta alderantziz) oinez joateko bide naturala. Ez bide normala, ordea, pasagune horren arriskuak disuasorio bihurtzen duelako.

“Puntu beltzik ez” kanpainatik nabermendu duten bezala, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak pasagune horri lehenbailehen soluzio bat eman behar diote. Alde batetik, arriskua bera saihesteko, jakina, eta, bestetik, Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilen arteko lotura peatonal duin bat behingoz bermatzeko.

Gainera, ba omen dago soluzio tekniko bat. Izan ere, iaz, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak trenbide eta errepide gaineko pasabide bat egiteko proiektu bat landu zuten. Badirudi Udala eta Eusko Tren badauela beren partea jartzeko prest; Aldundia, berriz, orain arte, behintzat, uzkur agertu da.

Troian istripu eta eskapada dezente izan dira. Gauzak dauden bezala jarraituz gero, denbora kontua baino ez da ezbehar berriren bat gertatzea. Penagarria litzateke gertatu arte soluzioari ez ekitea.

EGUZKI

PS.- Honako lotura honetan informazio zehatzagoa aurkitu dezakezu, baita pasabide-proiektuaren irudi bat ikusi ere:

http://eguzki.org/2018/03/22/lasarte-eta-usurbil-bitartean-oinezkoentzako-bide-segurua-behar-dugu/

troia2_web

Donostia eta klima aldaketa: propaganda gehiegi, konpromiso gutxiegi

Klimari buruzko Pariseko goi-bilera zela eta, Eguzkik hondartzan eginiko

Klimari buruzko Pariseko goi-bilera zela eta, Eguzkik hondartzan eginiko “pintada” bat.

Donostiako Udalak Klima DSS 2050 Ekintza Plana onartu du, urrats “esanguratsua”, dio Udalak berak, “ondorio menderagaitzak izango dituen klima aldaketaren arazoa saihesteko bidean”.

Plana onartu dela eta, alkateak hainbat pertsona eta talde gonbidatu ditu, tartean Eguzki, ekainaren 14an Gladys Enean egingo den ekitaldi batean parte har dezaten. Ekitaldian zuhaitz bat aldatuko da, “donostiarrek klima aldaketari aurre egiteko egindako ahaleginaren oroigarri”. Zuhaitzak dira hirietan berotegi-efektuari aurre egiteko tresnarik onenak, nahiz eta Donostian, egia esan, sarri botatzen diren, espantu handirik gabe bota ere.

Gauzak horrela, geure buruari honako galdera hau egiten diogu: aldatuko den zuhaitza Eskuzaitzetan bota zituzten 18.000 haietako baten kimua izango ote da? Eskuzaitzetan, badakizue, erraustegia eraikitzen ari dira. Inoiz funtzionatzen badu, Gipuzkoan negutegi-efektuko gas-sortzailerik handiena edo handienetariko bat, behintzat, izango den erraustegi hori bera. Eta horrela izango da, Zabalgarbi Bizkaian gas horien sortzaile nagusietakoa den bezalaxe, “Ingurumen Gunez” edo beste etxeko amonaz mozorrotzen saiatzen badira ere. Baita, itxura berdeago emate aldera, aldamenean Klima Aldaketaren Zentroa jartzen badute ere.

Eskuzaitzeta poligonoa atontzeko, batez beste 18.000 zuhaitz bota zituzten. Egia esan, Donostian zuhaitzak erraz asko baotatzen dituzte.

Eskuzaitzeta poligonoa atontzeko, batez beste 18.000 zuhaitz bota zituzten. Egia esan, Donostian zuhaitzak erraz asko baotatzen dituzte.

“Donostiarrek klima aldaketari aurre egiteko egindako ahalegina”ri dagokionez, berriz, ez dakigu zehatz-mehatz esaten handia edo txikia izan den. Garbi dago batzuk saiatzen direla, alor batean edo bestean, eta beste batzuk, aldiz, ez. Baina lasai asko esan dezakegu, datuak publikoak direlako eta edonoren esku daudelako, Donostia dela, alde handiarekin gainera, San Markoko Mankomunitatean etxeko hondakinak nahastuta, hau da, gaika behar bezala sailkatu gabe, gehien biltzen duen udalerria. Beste modu batean esanda: Donostia da erraustegiaren “beharra” gehien elikatzen duen udalerria. Funtzionatzen badu, arestian esan bezala, Gipuzkoan negutegi-efektuko gas-sortzailerik handienetarikoa eta, ondorioz, klima aldaketaren eragile nagusietakoa izango den erraustegi hori. Eta zergatik da Donostia etxeko hondakinak nahastuta gehien biltzen duen udalerria? Garbi esanda: Udalak ez duelako gaikako bilketa-sistema eraginkorrik ezarri nahi. Buruan sistema jakin bat ote dabilkigun? Ez bereziki. Udalak Gipuzkoan bertan hainbat sistema ditu aukeran, aldaera desberdinekin, gainera. Eta horietako edozein ezarrita, edozein, oraingo emaitzak hobetuko lituzke. Izan ere, une honetan, Donostia azken putz da Gipuzkoan birziklatze-tasan.

Garai batean, Donostia ofizialaren eta errealaren arteko aldea nabarmentzeko, zera esan ohi zuten: “San Sebastián, mucha bandera y poco pan”. Esaera haren arrastoan, Udalak ekainaren 14an klima aldaketaren inguruan antolatu duen ekitaldia dela eta, zera esaten dugu: “Propaganda gehiegi, konpromiso gutxiegi”.

EGUZKI

maskaraduna

Aste Berdea dela eta, Eguzkik ingurumenaren inguruan propaganda gutxiago eta konpromiso gehiago eskatu dio Lasarte-Oriako Udalari

logoakIngurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu ohi du urtero fetxa hauetan. Aurtengo leloa “Plastikoek eragindako kutsadurarik gabeko planeta baten alde” izan da. A zer guaya den gure Udala!

Baina… Lasarte-Oria, Donostiarekin batera, San Markoko azkena da birziklatzen, Udalak ez duelako etxeko zaborrak (plastikoak barne) gaika biltzeko fundamentuzko sistemarik ezarri nahi. Hori bai, gero Udaletxeko fatxadan dotore asko jarriko du pankarta: “Lasarte-Oria birziklapenaren alde!”.

Bide batez, alkateak herria erraustegiaren aurka dagoela badakiela esaten duen arren, erraustegiko goi-tentsioko lineak Lasarte-Oria aldez alde zeharkatzeko baimena eman berri du, lan hori ez errazteko eskatuz aurkezturiko herritarren sinadurei jaramonik egin gabe.

Egun, Lasarte-Orian indarrean dagoen zaborra biltzeko sistema txarra da birziklatzearen ikuspegitik, baina baita beste ikuspegitatik ere. Isla asko, eta zer esanik ez lurpeko zaborrontzi asko, egoera penagarrian daude. Sistema zaharberritze baten behar gorrian dago. Honen aurrean Udalak zerbait egin behar, eta zer egin duen? Bada, auzokonpostagailuak kendu! Egia esan, aspaldi iragarri zuen kenduko zituela eta are aspaldiago zuen kentzeko gogoa, baina noiz kenduko, eta Aste Berdean bertan kendu ditu. A zer punteria! Keinu hori hamaika hitz baino adierazgarriagoa da.

Beraz, Aste Berdean ere, Udalari propaganda gutxiago eta koherentzia, fundamentu eta konpromiso gehiago eskatu behar zaizkio.

EGUZKI

AsteBerdea

 

25 urte geroago, kirol instalazioek Txingudiko babesgunearen bihotzean diraute

25 urte geroago, ezkerreko argazkian bezala dago; eskuinekoan bezala egon beharko luke, ordea.

25 urte geroago, ezkerreko argazkian bezala dago; eskuinekoan bezala egon beharko luke, ordea.

Datorren urtean, 2019an, Txingudiko Eremuaren Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia indarrean sartu zela zilarrezko ezteiak beteko dira. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Hodarribiako Udalek sinatutako Agiri horretan, Bidasoaren bokalearen ingurunea leheneratzeko beste puntu batzuen artean jada azaltzen zen Plaiaundiko kirol-instalazioen lekualdaketa Plan Bereziak babestutako eremutik kanpo dagoen beste toki batera.

2013ko ekainean, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez, eremu hau Natura 2000 Sare europarraren bi babes-figuren (BBE eta KBE) menpe kudeatzeko nahitaezko araudia onartu zen, non, nahitaez bete beharreko beste jarduketa batzuen artean azaltzen baita errugbi-zelaiak eta atletismoko pistek hartzen dituzten 2 hektareak estuario-ekosistemara leheneratzea. Kontserbazio-egoera ON bat lortzeko, neurri horrek 6 urteko epean egon behar du gauzatuta aipatutako kudeaketa-agiriaren onarpenetik, hau da, 2019ko ekainean.

2013ko ekainera arte, instalazio horiek ordezkatuko lituzketen beste instalazio berri batzuek baldintzatzen zuten egungoen eraispena, baina data horretatik aurrera, eremu hori halabeharrez leheneratu behako da Europako Batzordearen aurrean, kirol-instalazio berri batzuk beste leku batean eraiki diren ala ez alde batera utzita.

El año que viene, 2019, se cumplirán las bodas de plata de la entrada en vigor del Plan Especial para la Protección y Ordenación de los Recursos Naturales del Área de Txingudi. En este documento, firmado por el Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa y los ayuntamientos de Irun y Hondarribia, entre otros puntos para la restauración ecológico-medioambiental de la desembocadura del Bidasoa, ya aparecía el traslado de las instalaciones deportivas de Plaiaundi a otro emplazamiento fuera del área protegida por el Plan Especial.

Natura 2000 Sarearen kudeaketa-agirian finkatutako epea betetzeko urte bat soilik falta denean Plaiaundiko kirol-instalazioak oraindik hor egotea eta instalazio horiek ordezkatuko dituzten berri batzuk eraikitzeko pauso bakar bat ere eman ez izana Irungo udal gobernuek, ezgaitasunagatik edo borondate faltagatik, erakutsi duten gelditutasunaren ondorio da.

Erakundeetatik esan ohi da asko egin dela Txingudin eta, neurri handi batean, egia da, baina kirol-instalazioen gai honetan, luzamendutan ibili dira denbora eta dirua galduz, birkokapen zenbatezinak proposatuz inolako irtenbidera ez iristeko.

Bidasoaldeko Lagunek Txingudiri buruzko orri informatiboak banatu dituzte asteburuan Ficoban, non produktu ekologikoen feria Bioterra ospatu den.

Bidasoaldeko Lagunek Txingudiri buruzko orri informatiboak banatu dituzte asteburuan Ficoban, non produktu ekologikoen feria Bioterra ospatu den.

Zer egin behar du Irungo Udalak, Eusko Jaurlaritzari eta Europako Batzordeari aurre egin, orain arte bezala, Plaiaundiko leheneratzea oztopatuz edo udal instalaziorik gabe utzi horien erabiltzaileak, kirol klubak eta eskola kirola?

Ikasturtean zehar ikasten ez duen eta azken txanpan ere ahalegintzen ez den ikasle kaskarra bezala (25 urtekoa, alajaina!), ezin izango die besteei errua bota azken azterketa suspenditzeagatik.

Eskerrik asko Gladysen omenaldi eder batengatik

gladys6Berrehun eta berrogeita hamar lagun inguruk parte hartu dute gaur eguerdian Donostian Eguzkik Gladys del Estalen omenez antolatutako ekitaldian.

Parte-hartzaileak Gladys-Eneko atean bildu dira eta hortik, trikitiak lagunduta, erromerian igo dira parkeko goiko ordekara, non Gladysen oroitarria dagoen.

gladys0gladys1Bertan, ohorezko aurreskua, lore-eskaintza eta hainbat kanta izan dira.

gladys2gladys3gladys4gladys7Aktualitate antinuklearraren irakurketa ere ez da falta.

gladys5Egin dugun irakuketa hemen duzue, gutxi gorabehera:

http://eguzki.org/2018/05/23/eguzkik-gladys-del-estal-gogoratuko-du-ekainaren-3an/

Ekitaldia biribiltzeko, berriz, Esther Zabalegi beteranoak bi jota eder kantatu ditu.

gladys8Esteka honetan gaurko ekitaldiaren bideo labur bat ikus dezakezue:

https://youtu.be/m68JXrvIoFY

Hemen, berriz, luzeago bat:

https://youtu.be/xOaz69tilzI

Eskerrik asko bihotz-bihotzez hau posible egin duzuen guztiei. Eta gogoan izan datorren urtean Gladys hil zuteneko 40. urtemuga izango dela. Ea zerbait sonatua egiteko gauza garen.

Naturarekiko errespetua eta garapen ekonomikoa ekuazioaren aldagaia denean. Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuaren natura-hondamenak aurre eginez.

Hilabete hauetan zehar, jada urteak, Barakaldo Naturala Hegoaldeko Tren Saihesbidearen proiektuaren aurkako kanpainan, 2015ean Sustapen Ministerioak argitaratua eta Eusko Jaurlaritzak  elkarbanatua metro batzuk hegoalderago, argi eta garbi utzi du zein ez den haien jarrera:

– Ez dago Bilboko Portuaren aurka azpiegitura bezala;

– Ez dago merkantzien tren garraioaren aurka;

– Ez dago hemen bizi diren pertsonen bizi kalitate duina bermatzen duen euskal eredu ekonomiko baten alde.

Baita ere adierazi dute haien oinarriak non ezartzen diren:

– Barakaldoko eremu naturealen defentsan;

– Errekatxoko harana (lehen El Regato) eta Sasiburuko mendikatearen biziraupena eta mantentzea bermatuko duen babes juridikoa izatea;

– Hamarkadetan porlana jasan eta gero, lurzoru artifizializatu gehiagorik ez.

Honen aurreran, nola bateratu ezezkoak eta baiezkoak? Era oso erraz batean. Proiektuaren aldagaiak natura hektareak suntsitzea eta Portuaren esklusibitatea ematea den bitartean, bi alternativa aurkezten ditugu, hauen gakoa natura errespetatzea da eta merkantzia eta pertsonentzat dauden azpiegituren modernizazioaren alde egitea da. Bideoan laburpena egiten dugu.

Jarrera ofizialetik, hauen defendatzaileak merkantzia trenen zenbakia handitzea azpimarratzen dute, egunean igarotzen diren 13etatik 72ra.

Planteamendu alternatiboarekin, Barakaldo Naturalak eskatutako informe teknikoekin:

UrakBideAzpimarratutako bidegarritasun alternatibak (URAK BIDE TALDEA- Tokiko Arkitektura eta Ingeniaritza, Kimetz Etxebarria y David Barandika); 

Eta alternatiben etekin sozioekonomikoaren analisia, Hegoaldeko Tres Saihesbidearen proiektuaren aurka (David Hoyos eta Gorka ekopolBuena, EHU irakasleak eta EKOPOL Ikerkuntza Taldeko kideak);

Sustapen Ministeriorenak baina trafiko handiago izango du, konkretuki egunean 77 (5 gehiago), beraz, tren trafikoaren handitzearen potentzialitatea mantenduko litzateke, eta hori guztia Sustapen Ministerioaren eta Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak 2017ko uztailean sinatutako hitzarmenean ezarritako I.faserako gastuaren  kalkuluak aintzat hartuta, edo nabariki txikiagoa. 

Zeintzuk dira Barakaldo Naturalak proposatutako alternatiben abantailak eta existitzen diren azpiegituretan oinarritatuta dagoen lurperatzean?

– C1 (Santurtzi-Barakaldo) edo C2 (Muskiz-Barakaldo) izan, bidaiari zein merkantzientzat zaharkitua dagoen azpiegituraren modernizazioa Dakar. Onura social eta ekonomikoa, Portuarentzat esklusibitaterik gabe.

– Zeharkatzen dituen herrien berreskuratzea, bai batetik zein bestetik, milaka metro koadro birsortze urbanistikoa gauzatzeko  eta gaur egun auzoetan topatzen ditugun oztopo fisikoak saihesteko. Herri hauentzako onura social eta ekonomikoaren handitzea. 

– Geltokien birkokapena eta egokitasuna gaur egun indarrean dauden araudiak aintzat hartuta, arkitektura-oztopoak kenduz eta beharrezkoa den irisgarritasuna bultzatuz eragina duten herrietan. Garraio publikoaren sustapena, pribatuaren aurrean. 

PORTADA BNB3Ondorioa: Gaur egungo landa-lurzoruak hartzen duen azalera mantentzea, bidaiarien eta merkantzien garraioa hobetzea, eta portuko azpiegitura zaindua bere gaur egungo mugimenduetarako eta etorkizunerako aurreikuspenetarako.

Guzti honi, beste abantaila bat gehituko diogu. Portu Agintaritza eta Administrazioek argitaratutako aurreikuspenak ez badira betetzen, SuperSur-eko 1A fasearekin gertatu zen bezala, ezarritako helburuaren erdia ez da bete, (eta norbaitek Gorostizako Santa Luciako sakanera joateko aukera badu, gaur egun bertatik atera zuten lurrarekin vetea, bertako trafikoa ikusita, hori ere ez dela betetzen esan dezakete), bidaiarien garraio publikoaren funtzionalitatea beteko zuen, aldi berean, herri batzuek birsortze urbanistikoa gauzatuko litzateke, beharra duten bi isurialdeetan (C1 edo C2).

Honi buruz zehatz mehatz ezagutzeko aukera izango duzue ekainaren 21an egingo dugun aurkezpen irekian. Deialdiaren informazioa hurrengo egunotan helaraziko dizuegu.

Eta bertara iritsita, gure aldarrikapena izan denera  bueltatzen gara: 

Proiektuaren gelditzea eta herri kontsulta zabaltzea: alternatibak daudela erakutsi dugu, bideragarritasuna aztertuta, eta aintzat hartzekoak dira. Ez dugu esaten dauden bakarrak direla, baina bakarrik erakutsi nahi dugu haiena ez dela aukera bakarra. 

Herri kontsulta: Guztion dirua delako, gure herriak eta gure ondare naturalak direlako, etorkizunean horrekin bizi izan beharko dugulako, eta beraz, erabakia hartzeko parte aktiboa izateko eskubidea dugulako.

 

BARAKALDO NATURALA ETA EGUZKI

Mila lagun manifestatu dira Donostian metro-pasantea gelditzea eskatzeko

metro1Mila lagun inguru manifestatu dira gaur arratsaldean Donostian Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko. Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, manifestazioa 5’30etan Easo plazatik abiatu da, buruan “Metroa berehala gelditu! Donostia ez zulatu! ¡Ni un METRO más! ¡Que no hipotequen nuestra ciudad!” leloa zeraman pankarta zabalduta. Bulebarreko bidean manifestariek Metroaren aurkako oihuak eta kantak egin dituzte etengabe. Manifestari talde batek “Porlanaren kofradia”z mozorroturik eta Gipuzkoako agintari politiko ezagun batzuren karetak jantzita egin du protesta. Jende askok aldarrikapena egiteko karteltxoak eraman ditu eskuetan eta Donostiako kaleetan zebilen jendeari metroa gelditzeko zenbait arrazoiren berri emateko orri informatiboak banatu dira. Bulebarreko kioskoan irakurri duten amaierako mezuan,

metro2 metro3Satorralaiako bozeramale Ana Gorostidi eta Imanol Esnaolak Metroaren pasantea gelditzeko mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute. Azpimarratu dutenez, “nabaria da Donostian eraiki nahi duten Metroaren pasanteak herritarren artean desadostasun zabala pizten duela. Azken hiru urteetan, ordea, proiektua era zeharo inposatzailean garatu dute, herritarren protesta eta aldarrikapenen aurrean entzungor eginez. Azken aldian obrak hasi dituzte proiektua atzerabultarik gabekoa bihurtu nahian  eta egoeraren larritasunaren aurrean martxan jarraitu behar dugu. Donostian Metroa eraikitzea ez delako beharrezkoa, injustua eta jasangaitza delako, herritarren partehartzerik gabe inposatu delako, eta garraio publikoa hiriko nahiz eskualdeko auzo eta lantoki guztietara hobetzeko proposamen askoz ere arrazizkoagoak eta eraginkorragoak  badirelako”.

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

metro4