Eguzkik salatu du hamabost bat zuhaitz kendu dituztela Donostiako Garcia Lorca pasealekuan

tala G. LorcaJoan zen asteburuan hamabost bat zuhaitz kendu zituzten Garcia Lorca pasealekuaren hasieran, Maria Kristina zubiaren ondoan.

Ez dakigu zergatik kendu zituzten, ezta arrazorik zegoen ere, baina Udalak ederki aukeratu zuen eguna, Planetaren Ordua ospatzen zen berbera. Punteria ederra.

Moztutako zuhaitz-ilada.

Moztutako zuhaitz-ilada.

Kendutako zuhaitzak lehenbailehen ezartzeko eskatzen diogu Udalari.

Zoritxarrez, ez da azkenaldion Donostian egin den zuhaitz-mozketa bakarra. Izan ere, orain dela gutxi hamarnaka zuhaitz bota zituzten Txomin aldean, horietako batzuk ehun urtetik gorakoak.

Txominen botatako platanoetako bat, izugarri handia.

Txominen botatako platanoetako bat, izugarri handia.

Donostiako EGUZKI

Eguzki ere Fermin Balentziari Vianako Printzea Saria ematearen alde

Fermin Balentzia iaz, "Bardea Libreak" ekimenaren aurkezpen-ekitaldian.

Fermin Balentzia iaz, “Bardea Libreak” ekimenaren aurkezpen-ekitaldian.

Fermin Balentzia kantariari Vianako Printzea Saria emateko herri-ekimen bat martxan dago eta Eguzkik ekimen horrekiko atxikimendua adierazi du.

Eguzkik atxikimendua eman du Ferminen kantak Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren soinu-bandaren parte direlako, Mugimendua sortu zenetik beretik. Ferminek Bardeetako tiro-poligonoaren edo zentral nuklearren kontra kantatu du, baita Iratiren edo Gladysen alde ere.

Nafarroako memoria elkarteak izan dira Fermin Vianako Printzea Sarirako hautagai aurkezteko ideia bikaina izan dutenak, baina, espero zitekeen bezala, berehala memoria alorretik kanpoko talde eta pertsonek eskaerarekin bat egin dute.

Fermin 1948an jaio eta 1968an hasi zen jendaurrean kantatzen. Beraz, aurten 70 urte egingo ditu, eta 50 plazaz plaza hasi zenetik. Nekez egongo da horrelako aitortza egiteko une aproposagorik.

Vianako Printzea Saria Nafarroako Gobernuak kultura alorrean egiten duen aitortza nagusia da.

Egongo dira, noski, Fermin bezain hautagai duinak; ez, ordea, Fermin baino duinagorik.

EGUZKI

 

Lasarte eta Usurbil bitartean, oinezkoentzako bide segurua behar dugu

Screenshot_20180316-124310Trenbideak eta N-634 errepideak Usurbil aldez alde zeharkatzen dutenez, herrian oinezkoentzako hainbat pasagune arriskutsu dituzte, eta horren froga dira azken urteotan gertatu diren istripuak. Hori dela eta, kanpaina bat abiatu dute, “Puntu bltzk ez”, Eusko Treni eta Foru Aldundiari pasagune horiei soluzioa eman diezaieten eskatzeko.

Pasagune guztietan arriskua ahal den gehien saihestea komeni da, jakina, baina Troiako puntu beltzari soluzioa ematea usurbildarrentzat bezain mesedegarria izango litzateke lasarteoriatarrentzat. Alde batetik, arriskua bera saihesteko, noski, eta, bestetik, bi herrien arteko lotura peatonal bat behingoz bermatzeko. Izan ere, gezurra dirudien arren, Usurbil eta Lasarte bitarteko lotura peatonal (eta ziklista) normalik ez dago.

Troiako pasagunea, Lasartetik iritsita.

Troiako pasagunea, Lasartetik iritsita.

Lasartetik Usurbilera joateko bi bide daude: Zubieta eta Santu-Enetik barrenekoa eta Txikierdi eta Troiatik barrenekoa. Lehenengoa seguruagoa da, baina gutxi gorabehera 5,5 kilometro luze ditu (Okendo plazatik Usurbilgo plazara). Bigarrenak, berriz, batez beste 3,5 kilometro ditu. Beraz, bigarren hori da Lasartetik edo Zubietako kasko ingurutik Usurbilera joateko bide logikoena, baina Troia auzune parera iristean, oso-oso arriskutsua da, eta horrek neurri handi batean disuasorio bihurtzen du. Izan ere, oinezkoak lehendabizi trenbidea pasatu egin behar du eta, trenbidea pasatuta, zuzen-zuzenean N-634ra ateratzen da. Espaloirik ez dagoenez, bi aukera ditu: bata, errepide ertzetik jarraitzea, oso-oso arriskutsua dena, ia-ia artzenik edo bazterbiderik ere ez dagoelako; bestea, berriz, errepidea zeharkatzea eta aldapan gora hastea Kale-Zaharretik barrena Usurbilera iristeko. Azken urteotan hainbat istripu larri (joan den urrikoan Manuel Diaz hil zen) eta hamaika eskapada gertatu dira Troian.

Berriro diogu: hau ez da normala, eta harrigarria ere bada nola urteak pasatzen joan diren Lasarte eta Usurbil bitarteko lotura peatonal eroso eta batez ere segururik bermatu gabe.

Ba al dago soluziorik? Bai, noski. Izan ere, iaz, Usurbilgo Udalak, Eusko Trenek eta Foru Aldundiak trenbide eta errepide gaineko pasabide bat egiteko proiektu bat landu zuten. Gainera, pasabide horrek nolabaiteko luzapena izango luke, oinezkoei Ugaldea industrialdera seguru iristea ahalbidetuko liekeena. Eta Ugaldeatik herrira salto bat baino ez dago.

Troiako arriskua saihesteko proiektuaren zirriborro bat.

Troiako arriskua saihesteko proiektuaren zirriborro bat.

Orduan, non dago koxka? Sosetan. Badirudi Eusko Tren badagoela bere partea jartzeko prest; Aldundia, berriz, ez. Betiko kontua: lotsagarria da nola proiektu batzuetan, “estrategikoak” diren aitzakian, ez dagoen diru-mugarik; beste batzuetan, aldiz, hau bezala oinarri-oinarrizkoak diren arren, beti zikoitz jokatu behar.

Beraz, Troiakoan ere bultz egitea tokatuko da, eta, gure ustez, lasarteoriatarrei bultz egitea komeni zaie usurbildarrei bezainbeste.

EGUZKI

2

Lehen planoan, N-634 errepidea. Atzean ikusten da trenbidea zeharkatzen emakume bat eta, pixka bat atzerago, txirrindulari bat.

3

Emakumea errepide ertzera iritsi da. Txirrindularia, berriz, trenbidea zeharkatzen ari da.

4

Biak ala biak errepidea zeharkatzeko aukera noiz izango zain.

5

Txirrindulariak aurrera egitea erabaki du.

6

Emakumeak zain jarraitzea nahiago izan du.

7

Orain bai. Korrika, badaezpada.

Eguzkik salatu du Renfek Mugitik kanpo jarraitzen duela, Aldundiak 2017an integratuko zela iragarri zuen arren

Eguzkik salatu du Renferen aldiriko zerbitzuak Mugi tarifa-sistematik kanpo jarraitzen duela, Foru Aldundiak 2017an integratuko zela iragarri zuen arren. Halaber, talde ekologistak salatu du inork ez duela azaldu non dagoen koxka, alegia, zergatik integrazioari buruzko elkarrizketek ez duten fruiturik ematen.

Eguzkik gogorazi du Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak iazko urrian iragarri zuela Renfek urtea bukatu baino lehen Mugirekin bat egingo zuela. Azaroan, berriz, foru iturriek hori bera berretsi zuten, Renferekin adostasunera iristear zirela, hari-mutur batzuk lotzea baino falta ez zela eta 2017an bertan tratua itxiko zela.

mugi1mugi42017 bukatu zen eta 2018 hasi zenetik hiru hilabete pasatu dira, ordea, eta Renfek Mugitik kanpo jarraitzen du. Hau lehen atzerapena balitz, tira, baina horrela  ia bost urte daramatzagu, Mugi txartela sortu zen une beretik. Tarteka esaten digute elkarrizketak oso aurreratuta daudela, baina, zergatik ez dakigula, elkarrizketa horiek ez dira ixten.

Renferen Brinkola eta Irun bitarteko aldiriko zerbitzuak urtean 6 milioi erabiltzaile ditu. Mugirekin bat egingo balu, kopuru horrek gora egingo luke. Izan ere, txartelean integratuta dauden Eusko Trenek, Lurraldebusek eta autobus urbanoek gora egin dute. Renfe ere integratuko balitz, garraio publikoa indartuko luke, ingurumenaren mesedean, eta, batez ere, erabiltzaileei zerbitzu eroso eta merkeagoa eskainiko lieke.

EGUZKI, 2018ko martxoa

mugi renfe[1]

“Langileok ere erraustegia gelditu!”, Donostian

“Langileok ere erraustegia gelditu!” lemapean, egun polita izan da gaur Donostian.

Goizean, 400 langile ordezkari baino gehiago bildu dira Unibertsitatean, sindikatu guztietakoak, UGTkoak izan ezik. 150 langile batzordetik gorak erraustegiaren kontra azaldu direla ezagutarazi dute.

2 1Eguerdian, berriz, langile ordezkariek kate bat egin dute Donostiako zentroan.

4 3Arratsaldean, hitzaldi argigarria eskaini dute San Telmo Museoan Ainhoa Intaurrandietak eta Igor Melchorrek.

6 5Ondoren, hitzaldian bildutakoak kate bat osatu dugu Diputazioraino.

7Argiak segimendu ona egin du:

http://www.argia.eus/albistea/jarraipena-langileok-erraustegia-gelditu-jardunaldiak-donostian

Mobilizazioak ez dira inola ere bukatu. Hona hemen hurrengo deialdia:

8

Indumetal Recycling, iruzur baten ikerketa eta beste arrisku batzuk

2017-03-03_op_hondakina_1_31513_1Eguzkitik urteak daramatzagu aldarritzen Euskal Herria ez dugula nahi Europako zabortegia izaterik nahi. Oso desberdina da birziklatze edota Administraziotik ekonomia zirkularra bultzatzea.Horregatik, Ingurugiro Fiskaltzak zabaldutako ikerketa, Europolekin eta SEPRONAko agenteekin elkarlanean, Erandioko Indumetal Recycling enpresan arrisku hondakinekin egindako praktika ilegalengatik. Enpresa honen aktibitatea Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen birziklatzea da, batez ere telebistak eta tubo ordenagailuak (ez pantaila laukoak), pilak eta bateriak. Administrazio guztiei arreta piztu beharko litzaieke, EBtik Bizkaiko Foru Aldundirarte, Eusko Jaurlaritzatik eta Estatu Gobernutik igarota, Recypilas bere eskumendeko enpresari eman izan dizkiete ehudaka mila euro laguntzetan berrikuntza, I-G-b eta ingurugiro kontzeptuetan.

Are gehiago, lehenengoak izan beharko lirateke salatzen auzi judiziala zabalduko balitz hasitako ikerketaren harira emandako diru publikoa berreskuratu ahal izateko. Azkenik empresa honen jokabidea laguntza eta diru-laguntza hauen oinarrien kontra jokatu  duenaren irizpidea ematen bada, eta berdin, hona helduta, hauen kontrol prozeduraren berreikusketa sakon bat bultzatu beharko litzateke behin diru-publiko kopuru hori  jasota.

Indumentalek, antzinako Industrias Reunidas Minero-Metalúrgicas enpresan dauka jatorria, kutsaduragatik diktadura frankistak itxi zuen, 1984an berriro martxan jarri zutenek Neguriko familia garrantzitsuenekin lotura zuten, negozioetarako aukera ikusi zuten hastear zegoen hondakinen kudeketan eta apenas ezagutzen ekonomia zirkular kontzeptuan. Gaur egun, Euskadiz gain, Madril, Andaluzia eta Katalunian plantak ditu. Horietako batzuk FCC eta Endesarekin sozietatean.

echeverriaOrain, firma honen ingurugiro sentsibilitatearekin eta berrikuntza izaerarekin, 2008tik Ignacio Maria Echeberria Monteberriak gidatuta, EAJko giroan oso ezaguna, Gorte Nagusietan hauek ordezkatu zituen 80ko hamarkadan lehenengo Gipuzkoatik eta gero Bizkaitik, susmopean dago, eta horiekin batera Administrazioak, haien kontrol sistemak eta irizpideak lizentziak emateko kontsezio eta berritzeak, diru-laguntzak, etab.

Ikertutako gertakaria, salaketa anonimo baten harira, RAEE-n deklaratutako hondakin arriskutsuen kopuruaren eta berreskuratutako materialarekin ez dator bat, ustez, askoz txikiagoak. Fiskaliaren susmoak kutsadura kentzen ez zioten txikitu gabeko material hori, enpresak fundizioetara saltzen zituela, eta negozioa bikoitza izango zela: egin gabeko kudeaketa bategatik kobratzea eta fundiziorako material baten saltzea bezala kobratzea.

Kontakizun honetan, hauen lizentzia-jardueratik eratorritako betebeharrak ez betetzea Erandioko plantako jardueran hasten zen, aparatuak kamioietatik iraultze metodoarekin egiten zituzten, apurketa ematen zen eta substantzia arriskutsuen askatzea zekarren; birrintzerako ez zituzten neurriak hartzen eta plantako patioan egiten zituzten materialak banatu gabe aurrerago berrerabili ahal izateko; eta azkenik, osasunareko eta ingurugirorako substantzia arriskutsuak ez kentzea, metal pisutsuak eta elektrolitoak, kutsadura handikoak (beruna, kadmioa, kobrea, zinc edo fosforoa).

Kutsadura trama hau ixteko, ikertutako enpresak baliteke, lixiviado eta molienda hondakinak Asuako itsasadarrera isuri izana, gertu dagoena edo estolderiara, langileen Osasuna arriskuan jarri beharrezkoak diren babes neurriak ez izateagatik.

Kontestu honetan, Erandion, Alemania, Frantzia, Portugal eta Italiako hondakinak sartzen ziren (2000tn/urteko gutxi gorabehera), kutsagarritasun handiko osagarriekin, baina baita ere oso garrantzitsuak ekonomia zirkularraren eskeman (berreskuratzea, konpontzea, berrerabilpena eta birziklatzea), kolektibo ekologisten eginbehar eta sentimenetan zutabe dena.

Horreagatik, Eguzkitik nabarmentzen dugu: Administrazioen jokaeren berreikuspen sakona eta autokritikoa egitea beharrezkoa da. Herritarren konfidantza jokoan dago, batez ere egunerokotasunean hondakinen banaketa eta ontziratze zuzena lortzeko, honek zerbaiterako balio duela ikus dezaten. Administrazioak ez badu zuzen jokatzen, zeratarako balio dute ingurugiroarekin zerikusia duten sentsibilizazio kanpainek?

Eta honek ez badu konbentzitzen, iraganean Erandioko herrian kutsadura maila altuagatik, mobilizazio handiak egin ziren eta garesti ordaindu zuten: Polizia Nazionalen tiroengatik hildako bi persona. Haien oroimenez.

EGUZKI BIZKAIA

Comunicado IndumetalGure webgunean iritzi artikulu hau argitaratu ondoren, Indumetal Recycling enpresaren arduradunek gurekin kontaktuan jarri dute Guardia Zibilak komunikatu baten bidez argitaratutako ikerketea irekiarekiko bere jarrera adierazteko. Aldi berean, enpresak komunikabideei bidalitako prentsa-oharra helarazi digu. Dokumentu osoa irakurtzeko, irudian klikatu.

Fadurako gaizki inertizatutako antzinako erregai-depositua, otsailaren erdialdian Gobelas errekan antzeman zuten gasoil isuriaren gune

20180215_121210Otsailaren erdialdian, Getxoko herritar bat, Bolueko hezegunearen inguruan, Gobelas errekako erriberatik pasioan zihoala, dimentsio handiko gasoil edo antzeko substantzia baten isuria  antzeman zuen. Jokabide egokia erabilez, lehennik Udaltzaingoa deitu zuen eta hurrengo egunean Eguzkiri jakinarazi zion.

Eguzkitik Udaltzaingoarekin kontaktuan jarri ginen, salaketaren inguruan gure interesa adierazteko eta zegokien departamendura igorri zutela esan ziguten, baina dirudienez, ez zituzten momentuan uraren laginik hartu jakin ahal izateko substantzia zein zen.

Hurrengo egunetan, udal teknikari arduradunarekin elkarrizketak mantendu ditugu, eta hasieratik esan digu jatorria Fadurako instalazioetan egon daitekeela, askotan gertatu izan dela ur-emari maila asko handitzen denean.   Harritzen gaitu eta gure kritika plazaratu nahi dugu, jakinda zein izan daitekeen arazoa, aurretik Udalak ez ditu neurriak hartu, eta isuri horiek saihestu ahal ziren eta baita ere  ingurugiroari dagozkion kalteak ere.

20180216_131322Zehazki, instalakuntzak gas naturalera aldatu zireneko erabiltzen ez den dimentsio handietako antzinako depositua aipatu zuen. Itxura denez, inertizatu zuten, baina gertatutakoa ikusita, ez zen zuzen egin.  Teknikari honek esan zuen, isurbidetik kamara bat sartu eta gero, isuriaren jatorria zela baieztatu zen eta depositutik ur eta gasoil nahasketa bat atera dutela, ia hiru kamioi-zisterna beterik, eta berriro ere inertizatu dela zementuarekin betetzen.

Hala ere, oraindik kantitate txiki bat Gobelasera isurtzen dela eta isurbide baten irteera zati bat apurtuta dagoela uste dutela eta hidrokarburo apur bat pilatu ahal izan dela eta desagertuko dela.

Eguzkitik, berirro ere herritarrak animatzen ditugu horrelako gertakariak antzematean,  lehenbailehen salatzera. 112ra deitzea bezain erraza da, kokapen zehatza eman eta ikusten denaren azalpen txiki bate matea. Zerbitzu honetatik inplikatuta dauden departamentuak koordinatzen dira eta beharrezkoak diren protokoloak martxan jartzen dira. Eta nola ez, eguzki.eguzki@gmail.com, gure helbide elektronikoan jakinaraziz.

Garrantzitsuena isuri hauen kutsatze efektuak lehenbailehen indargabetzea da.

Beste isurketa bat Ondarroako depuradoran

2018-3-8.IsurketaMartxoaren 8an, arratsaldeko lauretan, beste isurketa bat gertatu zen Ondarroako depuradoran. Uste dugu nahita egindako isurketa izan zela, ez delako lehen aldia. Eraiki zutenetik, depuradorak arazoak dauzka. Marea biziak daudenean, ur gazia sartzen da saneamendu sarean. Ur gazi horrek hil egiten ditu depuradorako bakteriak, eta bakteria hauek dira ur zikina garbitzeaz arduratzen direnak. Hori ez gertatzeko, ur gazia aparteko tankeetan gordetzen dute depuradorakoek. Baina ur gazi gehiegi dagoenean, uretara bota behar izaten dute, garbitu barik.

Ez dakigu orain ze argumentu erabiliko duten isurketa hau justifikatzeko, baina Eguzkik uste du egoera hau ezin dela gehiago luzatu.
Isurketa hauek ezin dira erantzun barik geratu. Nekatuta gaude, Ur Partzuergoak herritarrei zergak kobratzen dizkie baina gero halako kudeaketa txarra egiten du ur zikinarekin. Instituzioek ere zerbait egin behar dute egoera hau konpontzeko.
Artibaira ur zikina botatzen duten puntu beltzak ere konpondu behar dira.
Ur zikinik gabeko kostalde bizia nahi dugu, eta horregatik eskatzen diegu herritarrei halako isurketa bat ikusten dutenean (kostaldean, ibaian edo portuan) dei dezatela 112ra, eta ahal bada guri ere jakinaraztea, salaketaren jarraipena egin ahal izateko.

Emana dio Gipuzkoak erantzuna klima-aldaketari

Eukalipto sail bat sutan

Eukalipto sail bat sutan.

Ingurumen-ahaldun Asensio jaunari entzun berri diogu Aldundiak Klima Aldaketaren Institutu bat sortzeko asmoa duela, Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko grinak bultzatuta noski. Institutu hori Europa mailan punta-puntakoa izateaz gain, ekonomia berde batera eraman eta gure etorkizuna itxaropenaren kolorez tindatuko omen du. Harrapa ezazue!!

Ez dugu gaizki pentsatuak izan nahi, halabeharra izan liteke, baina Asensio jaunak bere asmakizuna aldarrikatu duen bitartean gure mendiak urtaroen eraginik gabe kolorez aldatzen ari dira, pinuaren iluntasun ia beltzetik eukalipto australiarraren urdin argira. Hain maitatuak izan dituzten pinu gaixoei izurriteak eraso dienean beren zorigaiztoko patuaren eskuetan utzi eta baztertuak izan dira, jada ez dituzte gogoko. Pikutara joan daitezela pinuak!

Gipuzkoako Aldundiko agintariei ez die axola ez Portugalgo gobernuak hango zuhaitz eta biztanleek jasandako hondamendiaren ondoren eukalipto landaketa berriak debekatu izanak, ez Espainiako Auzitegi Nazionalak ontzat ematea “landatzen ari garen eukaliptoa espezie kanpotar bertakotu bat dela, ahalmen inbaditzaile handiko espeziea izateaz gain, hedatzen ari dena eta biodibertsitatearentzako eta ekosistemen funtzionaltasunerako arrisku larria suposatzen duena.”

Horrez gain, kalte ekologikoa larriagoa da zenbait espezieren kasuan, hala nola anfibioak, pinuek eta, batez ere, eukaliptoek, haien bizi-zikloa galarazten baitute, Aranzadi Zientzia Elkartearen lanak oraintsu erakutsi duenez.

eukal

Aldundiari bost axola halakoak, pinu zaharren matarrasak diruz laguntzearekin nahikoa ez, eta eukalipto-landaketen aurrean ez ikusiarena egiten baitu; Aldundiak ez du Naturagune Babestuetan (Aiako Harrian, Izarraitzen edo Arnon, esaterako) eukaliptoa landatzearen ondorioz zirkinik ere egin.

Basoek negutegi gasen % 25 xurgatzeak edo baso autoktonoek eukalipto-landaketek metatzen duten karbonoa halako bi xurgatzeak ez du nonbait garrantzirik ditxosozko Klima Aldaketaren Institutuaren bultzatzaileen iritziz. Noizbait kontatuko digu Asensio ahaldunak nola bete nahi duen Europa Batasunak 2050erako negutegi-efektua eragiten duten gasen isuriek % 80 murrizteko helburua… basorik gabe. Eta, dirudienez, Aldundiko agintarien iduriz biodibertsitaterik edo ekosistemarik ez da Gipuzkoan. Portugalgoak bezalako hondamendiak jasan beharko ote ditugu agintarien utzikeria eta gutxi batzuen diru-gosea asetzeko dagoen baso politika hau birbideratzeko?
NATURKON
Naturkonen partaideak gara:
Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Belartza 2n merkataritza-gune erraldoi berri bat ezartzeko parte-hartze prozesua itxurakeria hutsa izan da

belartza_webUdalak Belartza 2ren inguruko parte-hartze prozesua egin zuen asteartean, pleno-aretoan. Hala deitu zion, behintzat, batere konplexurik gabe, antolatu zuen ekitaldiari: parte-hartze prozesua. Belartza 2 Añorgako nekazari-eremu bat da, Lasartetik eta Usurbildik oso urruti ez dagoena, eta bertan 200.00 metro koadrotik gorako merkataritza-gune berri bat ezarri nahi dute. BESTE BAT! Horretarako, baina, gaur egun indarrean dagoen Plan Orokorra aldatu egin behar da. Hain justu, astearteko ekitaldiaren bidez aldaketa horren tramitazioari hasiera eman nahi izan zion Udalak. Auzokoek eta Belartza 2 gelditu! plataformako kideek, berriz, gogor salatu zuten ekitaldia, itxurakeria hutsa izan zelako. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, jo honako esteka honetara:

http://belartza2gelditu.blogspot.com.es/

Testu honen buruan jarri dugun argazkian, gorriz inguratuta, merkataritza-gune berriak okupatuko lukeen eremua. Begi-bistan dago ezer gutxi urbanizatutako eremua dela, non zelaiak eta baso txikiak tartekatzen diren.

Irakurlea Belartza 2 zehatz-mehatz non dagoen errazago jabetu dadin, argazkiari zenbaki batzuk erantsi dizkiogu:

  1. 1 Harrobi zaharra, gaur egun Mercadonak eta McDonald’sek okupatua.
  2. 2 Urbilgo biribilgunea.
  3. 3 Decathlon, gaur egun Belartza poligonoa deitzen dugun eremuan.
  4. 4 Hirubide.
  5. 5 Oasa fabrika zaharra.
  6. 6 Vascongada Ehorztetxea, Errekalde.

Belartza 2 2016az geroztik da polemika-iturri. Urte hartan, aldameneko eremu batean Mercadona bat eta McDonald’s bat eraikitzen ari zen enpresak Belartza 2 hainbat tona lur eta harri uzteko erabili zuen. Erreka bat kaltetu eta pistak ireki ere egin zituen. Den-dena, legez kanpo. Auzokoek eta ekologistek egoera behin eta berriro salatu zuten arren, Udalak ezikusiarena egin zuen harik eta esku hartzea beste erremediorik izan ez zuen arte. Eta orduan ere halamoduz jardun zen. Inork gertaera haiei buruzko memoria freskatu nahi badu, honako testu hau irakur daiteke:

http://eguzki.org/2016/06/21/belartzan-hainbat-tona-harri-legez-kanpo-botatzeagatik-5-000-euroko-isuna/

logo b2b