Babestutako marrazoak Ondarroan bahitu izanak agerian utzi du legez kanpoko arrantza mota hori ohikoa dela eta Jaurlaritzak ez duela horren aurrean neurririk hartu

Bahitutako marrazoetako hiru. Argazkia: Gobernu espainolaren Ordezkaritza Gipuzkoan.

Bahitutako marrazoetako hiru. Argazkia: Gobernu espainolaren Ordezkaritza Gipuzkoan.

Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuak, Estatuarenak, ez Eusko Jaurlaritzarenak, 20 marrazo muturmotz (Lamna nasus, espezie babestua) bahitu ditu Ondarroako tretzaontzi batean. Horrez gain, tretzaontzi honi zigor-espedientea ireki dio 4.872 kilo kaela (Prionace glauca) deklaratu zituelako, 6.320 kilo eraman arren.

Honek bi gauza, behintzat, uzten ditu agerian. Lehenengoa da Ondarroan legez kanpoko marrazo-arrantza ohikoa dela, herrian aspaldi bolo-bolo dabilen bezala. Hori aditzera ematen dute, behintzat, bai bahitu dituzten babestutako marrazo-aleek (ez dira bat edo beste izan, 20 baizik), bai kaelen gehiegizko pisuak (iruzurra % 29,7koa izan da). Honek agerian uzten duen bigarren gauza da Jaurlaritzaren Arrantza Ikuskaritza Zerbituza ez dela “enteratzen”, edo ez duela neurririk hartu nahi.

Alde horretatik, gogoratu beharra dago joan den irailean Ondarroako portuan ateratako hainbat argazki zirkulatu zirela, non marrazo asko hilik eta pilatuta ikus zitezkeen. Argazki haiek hautsak harrotu zituzten eta haien inguruan oso informazio kontrajarriak zabaldu ziren. Batetik, segurtatu ziguten marrazo haiek legez arrantzatu daitezkeen kaelak zirela. Bestetik, baina, egun hartan arrantzatutakoen artean marrazo muturmotzak ere bazirela zioskuten (1). Hainbat alek hegalak moztuak zituztela ere salatu zuten (aparte saltzaeko, jakina), baita abandonatuta zeudela ere. Izan ere, portuko langileek ez omen zuten jaberik aurkitu, bila aritu ziren arren.

Irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Gauzak horrela, Eguzkik Eusko Jaurlaritzari ahal den informaziorik zehatzena emateko eskatu zion (2). Jaurlaritzak ez zuen erantzun, ordea. Are okerrago, geroztik ez du ezer ere egin. Haren jokabide eskasa agerian geratu da orain, Estatuaren Arrantza Ikuskaritzak eginiko bahiketa ikusita.

Egia esan, itsasoan ez ezik lehorrean ere antzetsu jokatzen du Jaurlaritzak babestutako espezieekin. Ertzaintzaren Ingurumen Taldeak oso jende eta bitarteko gutxi du, iaz Legebiltzarrean egin genuen agerrialdian salatu genuen bezala (3). Baina batez ere ez da ikusten horrelako gauzetan benetan inplikatzeko inolako borondate politikorik duenik.

Jaurlaritzak oso gustuko du polizia integralaz hitz egitea, baina, ingurumenari dagokionez, behintzat, hori propaganda baino ez da.

Eguzki, 2018ko apirilean

  1. http://www.diariovasco.com/bajo-deba/desembarcan-marrajo-puerto-20170928002935-ntvo.html
  2. http://eguzki.org/2017/09/29/eguzkik-ondarroako-marrazo-hilketaz-informatzeko-eskatu-dio-eusko-jaurlaritzari/
  3. http://eguzki.org/2017/11/15/eguzkik-baliabide-gehiago-eskatu-ditu-legebiltzarrean-ingurumen-delituen-zigorgabetasunari-aurre-egiteko/

Eguzkik salatuta, MacAutok eta Carrefourrek garbiketa-neurri zorrotzagoak hartu beharko dituzte Sestaon

Barkatu, baina informazio hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke.

 

 

Joan den abuztuan, Eguzkik salatu zuen MacAuton eta Carrefurren sortutako hainbat hondakin Galindo ertzeraino bertaraino barreiatzen zirela. Sestaoko Udalak orduan espedientea ireki eta orain itxi egin du. Ondorioa, honako hau: aipatutako enpresek garbiketa-neurri zorrotzagoak hartu beharko dituzte.

Anbulategien aurrean, erraustearen kontra

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta, hogei bat elkarretaratze egin dira gaur beste horrenbeste herritako anbulategien aurrean, “Osasuna bermatu” lemapean. Azkenaldion, erraustearen arriskutsuei buruzko informazio ugari argiaratzen ari da, baina bertako medio nagusietan informazio horiei buruz ez dute txintik ere esaten. Hori agerian uztea zuten helburu gaur egindako elkarretaratzeek.

Hona hemen elkarretaratze horietan ateratako hainbat irudi. Informazio osoagoa nahi izanez gero, jo erraustuez.org webgunera.

Zumaia.

Zumaia.

Lasarte-Oria.

Villabona.

Usurbil.

Usurbil.

Pasai Antxo.

Pasai Antxo.

Orereta.

Orereta.

Oiartzun.

Oiartzun.

Legazpi.

Legazpi.

Lasarte-Oria.

Lasarte-Oria.

Irura.

Irura.

Hernani.

Hernani.

Donostia.

Donostia.

Astigarraga.

Astigarraga.

Arrasate.

Arrasate.

Andoain.

Andoain.

Erraustegiaren kontrako elkarretaratzeak, asteazkenean, Gipuzkoako anbulategietan

Anbulategiak-erraustegia“Osasuna bermatu” lemapean, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak elkarretaratzeak egingo ditu asteazkenean, hilak 18, 19:00etan, Gipuzkoako anbulategietan. Azkenaldion, mundu zabaleko hainbat erraustegitan gertatutako istripuri eta aurkiutako dioxinei buruzko albisteak ugaldu dira, eta horien haritik datoz asteazkeneko elkarretaratzeak. Gogoratu orain dela gutxi CSICeko bi zientzialarik ondorioztatu dutela Zubietako erraustegia eraikitzeko onartutako ingurumen-baimenak ez duela bermatzen pertsonen osasuna. Zientzialarien txostenaren arabera, erraustegiak kontrolik gabe botako ditu airera minbizia eta mutazioak sortzen dituzten 12 sustantzia. Hori herritarrei ezkutatzea oso larria da.

Informazio gehiago:

http://erraustuez.org/eu/2018/04/11/mobilizatzeko-ordua-apirilaren-18an-elkarretaratzeak-anbulategietan/

Garbiketa Saturraranen

saturraran1Eguzkik deituta, hogeita hamar bat lagun bildu ginen atzo Saturraranen bertako dunak eta, oro har, hondartza garbitzeko. Espero baino garbiagoa aurkitu genuen (aste honetan bertan garbitu omen dute). Hala ere, 15 bat poltsa bete genituen. Buia bat, kable batzuk eta beste zenbait hondakin handi aurkitu genituen arren, gehienak oso plastiko xeheak izan dira, birziklatzeko ere balio ez dutenak. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.

Hitzak erreportaia polita egin du, argazki ugarirekin:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/04/14/boluntarioek-saturraran-hondartza-garbitu-dute-lea-artibaiko-eguzkik-deituta/

saturraran4 saturraran3 saturraran2

Saturrarango dunak garbitzera goaz auzolanean

auzolana-apirilak-2018

Larunbat hontan hilak 17, Saturrarango dunak garbitzera goaz Eguzkikoak auzolanean.

Kostaldeko dunek ekosistema berezia osatzen dute. Itsasoarekin oreka dinamikoan dagoen sistema osatzen dute. Orain arte oreka hau, aldakorra izanik ere, naturaren izaeraren barnean kokatzen zen. Egun, gizasemearen eragina dela kausa, oreka apurtzen hasia da toki askotan. Dunek duten eginkizun babestailea, hau da, hauen funtziotariko bat desager daiteke eta harea eta kresala barnealderantz has daitezke sartzen lurralde osoak hondatuz.

Duna ez da toki berean mendetan zehar egoten den harea-piloa. Bizimodu propioa du eta higikorra eta hauskorra da. Itsasoak harea eman eta kendu egiten dio; itsas haizeek atzerantz bultzatzen dute; eta lurreko haizeek bere atzerakada gelditu egiten dute. Dunaren egitura eta iraunkortasuna, berari itsasten zaizkion landareen araberakoa da. Landare gehiago egon ahala, are eta finkatuagoa egongo da duna. Hortaz, landare-estaldurari eraso egiten dionak, dunaren bizitza kinka larrian jartzen du.

Dunak ez dira kostaldeko elementu bizidun soilik. Funtzio asko dituzte. Politak eta ikusgarriak izateaz aparte, ekaitz eta enbaten kontrako hesi gogorrak dira. Itsas haizeen indarra moteltzen dute eta beren kresala hein handi baten zurgatu egiten dute. Ekintza babestaile hauek, alde batetik hondartza bera babesten dute eta bestetik kostaldearen barne aldea ere bai. Uztak, dunen eragin babestaileaz asko profitatzen dira.

Dunaren eragin babestailea azaltzeko, hondartza eta aurre-hondartzaren arteko trukea hartu behar da kontutan. Aurre-hondartza, olatuen azpian mugildurik dago, baina biak loturik daude eta gorputz bat osatzen dute.Udan zehar profila altxatu egiten da. Uhinak leunak direnez, duna elikatu egiten dute eta loditu egiten da. Uhinak oso azkar lehortzen dira eta indarrik gabe gainera. Eragin eraikitzailea daukate uda partean. Erresakak, hondartzara harea dakarren indarrak baino indar txikiagoa dauka. Aurre-hondartzan murgildurik dauden jalkinak hondartzan azaleratzen dira, eta ezponda txikiak eratuz pilatzen. Hondartzaren malda handiagotu egiten da, harea-ekarpena eta eramatea berdinduta gelditzen diren puntura iristeraino.

Uhin batek indar handiz duna baten kontra talka egiten duenean, bere energia hiru bidez xahutzen da. Alde batetik dunaren aldatz leunak balaztatzen du. Bestetik, hareak balaztatzen du. Harea zurruna ez denez, indargetzaile moduan jokatzen du. Azkenik, datorren uraren indarra moteldu egiten du, ura zurgatuz eta urarekin nahastuz.

Uhinek ez diote hondarrik kentzen hondartzari; dunaren oina desegonkortu egiten dute baizik. Dunaren oinak itsaslabar txiki baten modura jokatzen du. Dunen zikloa egonkorra bada, eragin negatibo hau uda partean konpentsatzen da. Marea altuen eta baxuenaren artean dagoen hondarra gora eta behera ibiltzen da urtean zehar. Kalkulatu denez, hondartz metroko 500 m hareak bidaiatzen du urtero.

Duna, bertan bizitzeko diren landareak hazten direnean finkatzen da. Haizea balaztatua izaten da.

Higadura/eraikitze balantzea, itsasoak eramaten duen adina harea ekartzen duenean bakarrik dago orekan. Hala ere, kostaldeko zenbait zonetan hondartz sistemaz kanpotik jalkinak etortzea gerta daiteke eta baita beste jalkin batzuk betirako itsasoak eramatea ere. Ibaiak lehenengo prozesuaren eragile dira, eta itsas korronteak bigarrenarena.

Olatu, marea-korronte, korronte sakonago eta haizeen eragina batu egiten da hondartzari harea kentzeko. Alderdi honetan azpimagarragaria da haizeak izan dezakeen garrantzia. Haziearen abiadura 15 km/h baino handiagoa denean, harea fina (0,2 mm diametrokoa) eramaten hasten da. Abiadura 18 km/h denean, haizeak kilogramo bat harea metro bateko distantziara eraman dezake ordubetean. Haizearen abiadura bikoizten bada, 36 km/h-ra alegia, 100 kg.m/h eraman ditzake. Eta 72 km/h abiadurako haizeak, 800 kg.m/h garraia ditzake.

Hondartzak jasotzen duen adina jalkin galtzen badu, iraungo du. Jasotzen duena eraman dena baino gutxiago baldin bada, jalkin-balantzea negatiboa denean hain zuzen, hondartzak atzera egingo du, eta honekin batera dunek. Epe luzeago edo motzagoan, hondartza desagertu egingo da. Jalkin-balantzea positiboa bada ordea, hondartza “loditu” egingo da. Hondartza horretan duna higikorrak sortuko dira eta haizeak barne alderantz bultzatuko ditu. Dunak higikorrak izango dira, finkatzeko landarerik ez dagoelako. Dunen higikortasuna, beren gaztetasunaren adierazle izaten da normalean.

Oztopo solidoek (harresiek) duna eta hondartzaren arteko trukea eragozten dute eta epe luzera hondartzaren hondamena dakarte.

Dunak finkatzeko, landareak erabiltzen dira. Landare hauek, kresala jasaten dutenak izaten dira; hareatako ihia ( gropyrum junceum ) esaterako. Landare hauek, dunaren zimurtasuna handitzen dute; haizearen abiadura txikiagotu egiten da eta berak daraman harea lehenago jalkitzen da. Duna erdi-egonkor honetan, beste landare batzuk hazten dira orduan; hazteko harea behar duten landareak dira hauek. Espezie psamofilo izenez ezagutzen dira eta hauen artean arruntena hareondokoa ( Ammophila arenaria ) da.

Landare aintzindari hauen atzean landaredia trinkotzen hasten da; gero eta handiagoa eta ugariagoa da. Landare-asoziazio desberdinak jarraitzen dira bata bestearen atzean: belardi urria, pixkanaka trinkoagoa eta zuhaixka bakunez hornitua; ondoren tamarindoz, isatsez eta gisatsez zipriztindutako belardia eta azkenik angio-itxurako nahiko baso irekia eta pinuz, olibondoz edo artez osatutakoa. Dunaren zenbait zokogunetan euri-ura pila daiteke eta honela ihiak eta lezkak haz daitezke eta zenbait kasutan baita sahatsa ere.

Landarediaren kolonizazioaz aipatu dugun eredu honek sortu ditu egun ezagutzen ditugun duna finkorik gehienak. Glaziaziotan zehar gertatutako glaziareen izozte- eta desizozte-fenomenoekin lotuta dagoen higaduran dauka hareak jatorria. Duela 18.000 urte glaziareak gehien hedaturik zeudenean, itsas maila gaurkoa baino 100 m beherago zegoen. Ondorengo klimaren beroketa jarraiak, poloetako izotzak urtu zituen eta itsas mailaren igoera era berean. Igoera honetan zehar, itsasoak topatzen zituen materialak landu eta modelatu egin zituen; bloketatik errekarriak atera ziren eta hauetatik kaskailuak. Kuartzo-aleak hondar bihurtu ziren eta material finagoetatik lohiak atera ziren… Igotzen ari zela, itsasoak material guzti hauek erraz garraiatzen zituen.

Gure egungo kostaldea, duela bospasei mila urte eratu zen. Jalkin higikorrezko kantitate handiak bazterrean metatu ziren. Hauen artean danetarik zegoen: harea lodi eta fina, errekarriak eta kaskailuak.

Egun, jalkinen itsas azpiko erreserba bukatu da. Garrantzizko ekarpen bakarra, ibaien eta itsasoen higaduratik dator. Hala ere, gizasemearen eskuak eragin handia du horietan. Itsas hareen erauzketak, kanalizazio-lanek, erreka eta ibaietan egiten diren presek, urtegiek eta portuetako lanek, hein handi batean higatutako materialari hondartzara irits dadin eragozten diote. Honela Ebro eta Rhône bezalako ibai handiek duela mende bat baino lau aldiz material gutxiago itsasoratzen dute.

Badago gainera kontutan hartu behar den beste faktore bat. Atlantiar Ozeanora begira dauden-kostetan itsasoaren maila gorantz ari da oraindik 1-2 mm/urte abiaduraz.

Are eta min handiagoa ematen diote dunari probetxu turistikorako bere gainean egiten diren harresiek, hotelek, errepideek edo beste edozein antolamenduk. Dunak itsasoarekin duen oreka apurtzen dute hauek.

Duna beraz guztiok zaindu behar dugun naturaren ondasuna da. Beraz, Landeta aldera eguzkia hartzera joaten garen euskaldunok saia gaitezen dunak babesten: markatutako bideetatik ibiliz eta dunak finkatzen dituzten landareak ez zapalduz. Horrela, gure ondorengoek naturaz gozatu ahal izango dute, guk orain bezalaxe.

Iturria: ELHUYAR aldizkaria

 

Eguzkik salatu du Foru Aldundiak ia ez duela egin Ulian eta Jaizkibelen planeatutako inbertsiorik

Ulia-jaizkibel[1]Uliako eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planak 2013 eta 2019 bitarterako aurrikusten dituen inbertsioen % 13,37 egin du Foru Aldundiak. Hau da, oso gutxi inbertitu du, ia ezer ez, epea bukatzeko urte eta erdi inguru baino geratzen ez denean.

Dudak argitze aldera, esan dezagun ehuneko hori Foru Aldundiak berak eman duen informaziotik ateratakoa dela. Hobeto esan, Foru Aldundiak gogoz kontra emandako informaziotik. Izan ere, guk eskatu arren, ez zigun ematen, harik eta Arartekoarengana jo behar izan genuen arte (1).

Uliako eta Jaizkibelgo Kontserbazio Bereziko Eremuak (Natura 2000 Sarea) 2013an deklaratu ziren, Donostia, Pasaia, Lezo eta Hondarribiko lursailetan. Deklarazioarekin batera, beraien Kudeaketa Plana onartu zen, bertako habitatak biziberritzeko (ameztiak, txillardiak, errekak…), belazeak ordenatzeko eta bertako flora eta fauna zaintzeko. Helburu horiekin, Kudeaketa Planak 2013 eta 2019 bitartean hainbat ekintza aurreikusten ditu, eta ekintza horien aurrekontua 1.638.695 eurokoa da. Alabaina, Foru Aldundiak eman duen informazioaren arabera, joan den urte bukaerara arte 233.156 euro inbertitu ditu. Aurreikusitako inbertsioen % 13,37 baino ez, alegia.

Inbertsio eza eskandaluzkoa iruditzen zaigu eta horregatik salatzen dugu, jakina, baina ezin dugu esan harritzen gaituenik. Izan ere, 2015eko azaroan Gipuzkoako talde ekologista eta naturzaleetako hainbat ordezkarik Mendietako foru zuzendari Arantxa Ariztimuñorekin egin zuten bileran, Ariztimuñok argi eta garbi esan zien ez zuela Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planak betetzeko asmorik.

Alabaina, 2016ko martxoan, une hartan Jaurlaritzako Ingurumen sailburua zen Ana Oregik, Ariztimuñoren alderdi berekoak, honako hau esan zuen Parlamentuan: “Natura 2000 Sarea da Europaren apustu nagusia biodibertsitatea kontserbatzeko. Administrazioak Natura 2000 Sarea babestera bideratzen duen euro bakoitzak 22 euro baino gehiago ematen ditu” (2). Hitz hauetatik ondorioztatu dezakegu Foru Aldundia, Kontserbazio Bereziko Eremuetan behar den neurrian inbertitzen ez duenean, biodibertsitatearen kontra ari da, bai, baina, horrez gain, (herritar guztion) dirua alferrik galtzen ari da.

Inbertsio-maila hutsaren hurrengo izateak agerian uzten du Aldundian ez dela Ulian eta Jaizkibelen behar bezala jokatzen ari. Baina eskua sartu duenean ere ez du beti ondo sartu. Gogoratu 2015eko udazkenean Jaizkibelen egin zuen “sasi-garbiketa”, zeinean habitat babestuak zein monumento megalitikoak kaltetuak suertatu ziren. Kasu hori oraindik epaitegian dago, Fiskaltzak, Eguzkik abisatuta, salaketa ipini baitzuen, ekintza hartan Ingurumenaren kontrako eta Ondare Historikoaren kontrako delitu-zantzuak ikusi zituelako (3).

Lurra harrotuta, Iskulingo trikuharrian, 2015eko "garbiketa" egin ondoren.

Lurra harrotuta, Iskulingo trikuharrian, 2015eko “garbiketa” egin ondoren.

Badakigu, Gipuzkoan eta Euskal Herrian, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planak, oro har, ez direla betetzen ari, plan horietan aurreikusitako hanbat neurri ez direlako hartzen. Baina guztietan inbertsioa Ulia eta Jaizkibelgoaren mailakoa bada, arazoa ez da izango ez direla betetzen ari, urratzen ari direla baizik.

EGUZKI, 2018ko apirila

(1)   http://eguzki.org/2018/03/07/arartekoak-belarratik-tira-egin-dio-gipuzkoako-foru-aldundiari-eguzkiri-ingurumen-informazioa-eman-ez-diolako/

(2)    http://www.euskadi.eus/web01-a2inguru/eu/contenidos/noticia/2016_03_16_31411/eu_31411/index.shtml

(3)    http://eguzki.org/2016/07/08/fiskalak-epailearen-aurrean-salatu-ditu-foru-aldundiak-jaizkibelgo-habitat-babestuetan-eta-monumentu-megalitikoetan-eginiko-kalteak/

Martxa informatibo eta errebindikatiboa Zaldunbordara

zaldunborda1 Bidasoaldeko Lagunek Eguzkiren laguntzaz antolatuta, gaur martxa informatibo eta errebindikatiboa egin da Zalbunbordara, non Hondarribiko Udalak merkataritza-gune erraldoi bat ezarri nahi duen. Ziento erdi bat lagun bildu gara. Ez da gutxi, euria etengabea izan dela kontuan izanik.

Zaldunborda paraje ederra da, Jaizkibelgo maldan eta Gaintxurizketako korridorean kokatuta. Bertan, basoak, belazeak eta baserriak dira nagusi. Merkataritza-gune bihurtuko balitz, ondorio latzak izango lirateke, eta ez soilik ingurumenaren ikuspegitik.

Berrogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte, etengabeko euriari aurre eginez. Horrela, parajea, proiektua eta ondorioak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte. Martxaren ondorioa oso argia da: Zaldunborda defendatu egin behar da. Beraz…

Zain dezagun Zaldunborda!

zaldunborda2 zaldunborda3

Manifestazio jendetsua Azpeitian, Errazkini eta Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko

Etengabeko euriak aterki-manifestazioa egitera behartu du. Argazkia: Uztarria.

Etengabeko euriak aterki-manifestazioa egitera behartu du. Argazkia: Uztarria.

Zinez manifestazio jendetsua izan da gaur Azpeitian Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna adierazteko egin den manifestazioan. Biak ala biak epaituak izango dira ostegunean Madrilen aurreko legealdian erraustegia gelditzera ausartu zirelako, azken batean, betiko negozioari aurre egiten ausartu zirelako. Orain, negoziokoek eskarmentu bat eman nahi diete, Errazkini eta Intxaurrandietari eta haiek bezala etorkizunari negozioari aurre egiten ausartzeko tentazioa izan dezaketen guztiei.

Uztarriak (ETBk ez, noski) segimendu bikaina egin du, argazki ugarirekin:

http://uztarria.eus/aktualitatea/1523126233

Hemen, berriz, Intxaurrandietaren eta Errazkinen hitzaldien bideoa:

http://uztarria.eus/aktualitatea/1523127368

azpeitia3azpeitia4

Igandean, apirilak 8, Gorostitzako herri jaian trena gelditzeko arnasa eta indarrak hartuz

GOROSTITZAN HERRIJAIAEguzkik Birika Berdea-Gorostitza Auzo Elkarteak igande honetan, apirilak 8, egingo duen herri jaira joateko gonbidapena luzatu nahi dizue. “Hartu arnasa, trena gelditu behar dugu!” lelopea geurea egiten dugu.

Barakaldo Naturala Plataformaren kide bezala, Eguzkik Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektua gelditzeko lan egiten du, Barakaldoko berde-guneak eta landa-eremuak suntsituko dituela eta. Errekatxoko Ibarrerako babesa eskatzen  eta naturaren  kontran egindako sakaila gogorrak salatzen hamar urte daramatzagu.

Orain Eusko Jaurlaritzak Barakaldoko birika berdean beste sarraski bat egin nahi du  eta, ezer egin gabe eta isilik besaulkietan geratzen bagara, behin eta berriro egingo duen.

Gorostitzako Auzo Elkarteak bere alaitasuna, laguntasuna eta abegi ona eskeintzen dizkigu auzoko ingurumena ezaguarazteko eta azpiegitura honen proiektua gelditzeko elkartasuna handitzeko asmoz.

Igande honen goizean zutik ipini eta etxetik irten! Orain plana badaukazu! 

Hartu arnasa, tren hori gelditu behar dugu!

Barakaldoko Eguzki

Gerra Bilboko Portuan hasten da: “Made in Euskadi armak”

Armas MADE IN EUSKADIDatorren larunbatean, apirilak 7, “Gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamaikagarren Bizi Martxa” ospatuko da; Bizkaiko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta nazioarteko elkartasun taldek bultzatutako ekimena.
Hamaikagarren Bizi Martxa 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregitik. Bertan ekingo zaio bidea Barakaldoko Precicast PCB armagintza lantegirantz, gero Bilboko Portutik igaro ondoren, Santurtziko parkean amaitzeko.
Egungo errealitate gordinaren aurrean (murrizketak pentsio, berdintasun politika, gizarte-zerbitzu, edota egoitza duinerako sarbidean), honekin aurkitzen gara: militarismoari bideratutako errekurtsoak handitzen ari dira:
➢ Defentsa Ministerioaren aurrekontua aurten %30an haziko da, 2017.urtean 5.734 milioietatik 7.558 milioikoa izatera pasako da.
➢ Honetaz aparte badaude kontutan hartu beharreko beste zenbait kopuru. Klase pasiboak eta erakunde militarrak (5.300 milioi), Barne Ministerioa (2.800 milioi) eta Industria Ministerioa (700 milioi euro).
➢ Gainera, 2016 eta 2017ko armamentu planei dagokien zorra ordaintzeko 1.824,5 milioi gastatuko dira (2017rako 1.107 milioi, eta 2016tik ordaintzeke dauden beste 716). Armagintza proiektuarekin lotutako zorra 21.000 milioietakoa da. Zehazki, Pizarro eta Leopard 1.500 tanke; Eurofighter hegazkinak, urpekuntziak, Tigre eta NH-90 helikopteroak eta misilak erosteko, besteak beste.
➢ BPGren %2rainoko iragarritako gastu militarraren hazkuntza indarrean jarri da. Pasa den pazko militarrean María Dolores de Cospedal Defentsa ministroak “Defentsa Arloko Ziklo Inbertitzaile Berria” iragarri zuen.
■ Defentsa Estatu-Idazkaritzak joandako martxoaren 12an dokumentua egin zuen; honen onarpena hurrengo ministro-kontseiluan bozkatuko da. Dokumentuaren arabera, zikloaren lehenengo fasean 11.000 milioi euro balioko zazpi programa izango dira (zehazki 10.805 milioi): 8×8 gurpil-gaineko borroka ibilgailuak; F-110 fragatak; entrenamendu hegazkinak; aginte-sistema eta aire-kontrolaren modernizazioa; “MRTT” Airbusak; NH-90 ontzi-helikoptero eta “Chinook” helikopteroen modernizazioa.
➢ Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen dizkio industria militarrari, batez ere sektore aeronautikoari; horrez gain, Bilboko Portutik material militarraren esportazioa baimentzen du. Datu zehatzak emate aldera: Azken hileotan, “Lehergaiak” zigiluaz markatutako 312 kontainerretan 8.656 tona merkantzia irten dira Bilboko Portutik Saudi Arabiarantz; hauek dira Yemenen milaka hildako zibil eragiten ari diren bonbardaketen arduradun.
Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza.
Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. Armagintzaren fakturazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko hirugarren postuan dago, Madril eta Andaluziaren atzetik.
Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa estatu espainiarreko 10 enpresa handienen artean kokatuta daude: ITP-Aero seigarrena da, eta Aernnova zortzigarrena.
Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.
Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Arabia Saudi, Marroko, Israel, Yemen edo Siria, besteak beste. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.
Adibide moduan aipatuko dugu Getxoko SENER enpresa. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan” programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da.
“Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.
Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, ITP-Aero taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.
Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak. Gaur egun, Orbeak bizikletak egiten ditu.
ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK