Legez kanpoko isurketa kutsakor berri bat Mijoa errekan, oraingoan Yurrita kontserba-enpresaren eskutik

Ostegunean, Mijoako ura txuriz tindatu zen. ARGAZKIA: Jabi León / Noticias de Gipuzkoa.

Ostegunean, Mijoako ura txuriz tindatu zen. ARGAZKIA: Jabi León / Noticias de Gipuzkoa.

Joan den ostegunean isurketa berri bat gertatu zen Mutrikuko Mijoa errekan. Auzokoek abisatuta, Mutriku Natur Taldeak 112ra deitu zuen eta Urako teknikariak garaiz iritsi ziren isurketa Yurrita kontserba-enpresatik zetorrela ondorioztatzeko.

Mutriku Natur Taldeak eta Eguzkik urteak daramatzagu salatzen bai legez kanpoko isurketak bai Mijoak oinarrizko saneamendurik ez duela ere. Izan ere, Jaurlaritzak saneamendu-lanak 2011 baino lehen  egiteko konpromisoa hartu zuen, baina geroztik ez du konpromisoa betetzeko dirurik ipini.

Honako esteka honetan, osteguneko isurketari buruzko informazioa aurkituko duzu:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/12/22/sociedad/denuncian-un-nuevo-vertido-ilegal-en-el-cauce-de-la-regata-de-mijoa-en-mutriku#Loleido

Honako honetan, berriz, Mijoa errekaren egoerari buruzkoa:

http://eguzki.org/2018/07/10/ura-agentziak-berretsi-du-mijoa-errekaren-egoera-txarra-dela-kutsaduraren-ondorioz-eta-egoera-horrek-larriki-urratzen-duela-ezarritako-kalitate-helburua/

ZELAN BULTZATU HERRIKO KOMERTZIOA, GABONETAN KONTSUMISMOA BULTZATU BARIK?

argiakBazirudien azken urteetan gabon argien erabilera arrazionalizatzen ari zela Ondarroan, egun gutxiagotan pizten zirelako. Baina aurten inoiz baino lehenago piztu dira, azaroaren amaieran.

Badakigu gaur egungo LED argiek askoz ere gutxiago kontsumitzen dutela, baina gure kezka argi horien balio sinbolikoari buruzkoa da. Argi horien bidez jendea normala baino gehiago kontsumitzera bultzatu nahi da, eta badakigu horrek ze ondorio edukitzen dituen urtero: behar ez diren gauzak erostea, hondakin kopuru piloa sortzea…

Merkatal zentru handiek eta enpresa handiek kanpaina gogorrak egiten dituzte gabonetan jendeak gehiago erosteko. Eta ulertzen dugu herriko dendak eta herriko udalak olatu horretan ito nahi ez izatea, eta herria argiz betetzea jendeak gabon egun horietan herrian kontsumi dezan. Baina azkenean denok dinamika kontsumistetan sartuta amaitzen dugu. Gure ustez gauzak beste modu batera egin daitezke, urte osoan zehar.

Herriko denda txikietan kontsumitzearen alde gaude, eta horretarako urtean zehar egiten diren kanpainak oso ondo ikusten ditugu. Udalak eta dendari elkarteek lan handia egiten dute herritarrengan kontzientzia sortzen. Gure babes osoa dute. Baina gabonetan bultzatzen den kontsumo eredu irrazionala ez zaigu gustatzen.

Horregatik, Ondarroako udalari eta herriko dendariei eskatzen diegu hurrengo urteetan gabon argiak ipintzekotan, beranduago ipintzeko, eta ez hilabete lehenago. Adibidez, argiak abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra piztuta nahikoa dela uste dugu. Helburua gabonak iragartzea bada, data horiekin nahikoa da. Horren ordez, urte osoan herriko komertzioetan kontsumitzeko kanpaina gehiago egin daitezke.

Espero dugu gure iritziak balio izatea gai honi buruz eztabaida zabaltzeko eta denon artean irtenbide egoki bat topatzeko.

 

ONDARRUKO  EGUZKI

EZ A.H.T. RIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!

2018-12-18.AHTAste hontan, Mugitu! Mugimenduak eguberrietako kontsumismoa sinbolizatzen duen Nafarroako Diputazio aurreko pinura igo eta AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:

 EZ AHTRIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!

Berriz ere iritsi dira pentsatu gabe kontsumitzera bultzatzeko erabiltzen dituzten Gabonak, beren apaingarri eta guzti, pinua, argiak…

Urterik urte garai honek azaleratzen dituen gezurrei – kontsumitzeak zoriontsu egiten gaituela, jendarte elkarkoi batean bizi garela…-, aurten pinu mota batzuen artean zabaldu den gaitza batu zaie. Gabonetako pinu argitsu koloretsuak ikusten jarraituko dugu   pinu landaketa intentsiboari lotutako mendiak ihartzen ari diren bitartean eta baso landaketa eredua kolokan ipini ordez, mozkinak azkar eta asko lortzeko irrika gailentzen segituko da. Bota pinue ta erein bague!

AHTa da abiadura handiko kontsumismo azkar eta faltsu honen adibiderik dizdiratsuenetako bat. Nafarroan AHTa eraikitzeko lanak berriz ere martxan daude, oraingoz 2 tartetan eta gelditzen ez badira, berehala, lautan. Gutxiengo ustel baten epe motzerako diru gosea asetzera datorrelako, eta aldi berean, lurra zein bizidun ororentzako, epe motz eta luzera kaltea dakarrelako, lehenengo lerrora ekarri nahi dugu honekiko kezka eta ardura. Garapenzalekeria zentzugabe honek min ematen digulako eta  kapitalismoaren zein gabonetako pinuen dizdira faltsuak gu itsutzea nahi ez dugulako, Iruñeko gabonetako pinu honetara zabaldu nahi dugu AHTa gelditzeko  premiazko aldarria.

MUGITU! MUGIMENDUA.

 

 

Txeke zuria Oreretako paper-fabrikari

index-1200x600Ez da beharrezkoa sentsibilitate berezi bat edukitzea ondorioztatzeko anakronikoa dela XXI. mendean jarduera gogaikarria eta kutsatzailea duen enpresa bat oraindik ere herrigunean egotea.

Gehiegi huts egiteko arriskurik gabe, kokapen “desegoki” hori duten enpresa gutxienetako bat izango da PAPRESA. Herriguneetan zeuden enpresak industrialdeetara leku aldatzetik kanpo geratu zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, eta kokapen hori mantentzea lortu du, dirudienez, inolako momentutan aukera-behar hori planteatu ez delarik.

Ingurumenean duen eragin zuzenaz gain, atmosferara isuritako kutsatzaile desberdinenek (karbono monoxidoa CO, nitrogeno oxidoak NOx/NO2, sufre oxidoak SOx/SO2, PM10 eta PM2,5 partikulak), ingurune hidrikora isuritako 15 kutsatzaileek (artsenikoa, merkurioa, beruna eta zianuroa, besteak beste), lohiek eta usain txarrek Papresaren jarduerak bizilagunen bizi-kalitatea urritzen dute, garraio astunak eragindako zarata… eta zer esanik ez paisaian duen eraginaz, horrelako eraikin-puska bat alde zaharretik 50 metrora dago. Alabaina, espero dugu arrazoiren batengatik (segur aski ez da izango gure bizi-baldintzak hobetzeko) lekuz aldatzea erabakitzea; izan ere, gauza zailagoak ikusi ditugu.

Badirudi, ordea, momentua ez denik; aitzitik, Papresari Ingurumen Baimen Integratua eman diote egunkari-papera fabrikatzeko jarduerarako eta kogenerazio-instalaziorako. Eta hori aprobetxatuz, eskatutako jardueraren zabalkuntza eman diote hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko.

Bai, ondo ulertu duzu, indarreko araudiak betetzeaz harago joan beharrean, eta kokatzen den leku “sentibera” dela-eta bizilagunen ongizatea hobetzen ahalegindu ordez, bere jarduera zabaltzea eskatu du.

Eta zer egin dute gure ordezkariek gure eskubideak eta gure bizi-kalitatea bermatzeko? Informatu al digute baimen horren tramitazioari buruz gure premiak adierazi ahal izateko? Ez legoke soberan azalpen egokiak ematea, baina horretaz gain, jakin badakigu apirilaren 26an txosten bat egiteko jakinarazpena jaso zutela, eta, “kasualitatea”, ez dago txostenik.

Azaroaren 28an gai hau Ingurumeneko Aholkularitza Kontseiluan planteatu zenean, erabateko ezjakintasun-sentsazioa hauteman genuen. Eta geure buruari galdetzen diogu, nora begiratzen dute geure ordezkariek gure herriko enpresarik potentzialki kutsatzaileenaren eta herrigunean jarraitzen duen tamaina horretako bakarraren baimenaren tramitazioaren inguruan ez ikusiarena egiteko?

EGUZKI

Harea erausteak gelditu, Punta Luzeron dragarik ez!

irudiaBilboko Portu Agintaritzak 2016ko irailean eman zien hasiera 39 hilabeteko iraupena izango duten Erdiko Kaiaren eraikuntza lanei. Jadanik bi urtez burutu diren gunearen inguratze lanak eta gero, beteketa lanak hasi dira eta hauek egiteko Luzero muturraren kanpoaldeko itsas-hondoetatik 8,5 milioi m3 harea ateratzen ari dira.

Kosta legeak, hondartzak sortzeko eta berreskuratzeko ez bada, itsas-hondotik eraikuntzarako materialak ateratzea debekatu egiten du.

Itsaso zabaleko itsas-hondoetatik hareak eraustearen kontrako jarrera irmoa azaldu dugu behin eta berriro:

  • Itsas-hondoan kalte atzeraezinak eragiten ditu.
  • Faunan eta floran kalte larriak eragiten ditu.
  • Hondartzen egonkortasuna arriskuan jartzen du, Muskiz eta Zierbenako Arena hondartzaren eta Getxo eta Uribe Kostako hondartzen egonkortasuna.
  • Dragatze gunearen kutsadura maila altuaren ondorioz, material kutsakorrak hedatzeko eta ingurugiro zein osasun arazoak sortzeko arriskuak ekartzen ditu.
  • Punta Luzeroko draga lanak burutzeko Bilboko portuak baimenduta daukan hareak jasotzeko teknika, “lavado de finos” izenekoa, antzeko kutsadura mailak zituen Xixongo portuaren lanetarako debekatu egin zen.

ABRA BIZIRIK Getxoko Plataforma, MEATZALDEA BIZIRIK, Eguzki, Ekologistak Martxan, Tosu Betirako eta Izate Ingurugiro Taldeak Punta Luzeroko harea erausteak gelditzeko eta 49 milioi m3 erausteko proiektua behin betiko bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu.

Babes ditzagun itsas-hondoak, kostaldea eta hondartzak! Itsasoan harrobirik ez!

 

Bat egin, elkarretaratzea abenduaren 15ean eguerdiko 13etan Algortako Portu Zaharrean.

 

PSEk hondakin-edukiontziak ikuskatzerik nahi ez duela eta, Eguzkiren iritzia

A pesar de la información, siempre puede haber dudas, pero no hasta el punto de verter sistemáticamente al contenedor marrón botellas o aparatos electrónicos. Lo que no se puede permitir es que la intimidad se emplee como coartada para que quede impune la actitud de una minoría empeñada en sabotear el esfuerzo de la inmensa mayoría.

Dudak beti egon daitezke, baina ez edukiontzi marroian sistematikoki inpropioak botatzeko adinakoak. Intimitatearen aitzakian ezin da zigorrik gabe utzi gehienen lan arduratsu eta txukuna saboteatu nahi dutenen jarrera.

Gipuzkoako hainbat udalek, edukiontzi marroietan etxeko hondakin organikoak ez ezik oso bestelako hondakinak ere botatzen direla ikusita, ikuskatze-kanpainak abian jarri dituzte. Izan ere, deskuidoz edo ezezagutzaz tarteka behar ez diren gauzak botatzea edonori gerta dakiokeen gauza da, baina sistematikoki botilak, botikak edo aparailu elektronhikoak botatzen direnean, hori ez da despistea, sabotaia baizik. PSOE ikuskatze-kanpaina hauen kontra agertu da, zabor-poltsetan arakatzea herritarren intimitatean arakatzea dela argudiatuz. Horixe gertatu da Oreretan, non, Udalak orain dela urtebete indarrean jarri zuen sistema berriari esker, gaikako bilketa % 30etik % 60ra igo den. Oreretan, CCOOk bat egin du PSErekin “intimitatearen defentsan”. Hona hemen Eguzkik eman dien erantzuna.

Barkatu, baina testu hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke osorik.

Kadaguako korridorean faunarentzako pasabideak behar dira

Igaraba, galtzorian dagoen espeziea, BI-636 errepidean harrapatuta.

Igaraba, galtzorian dagoen espeziea, BI-636 errepidean harrapatuta.

Otsoaren Taldeak, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek Kadaguako korridorean basafaunarentzako pasabideak sortzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Bereziki BI-636 errepidean, Zalla parean, non Bolunburu eta Peña La Herrera bitartean autoak animalia asko harrapatzen ari diren. Animalia horietako asko Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan sartuta daude.

Barkatu, baina testu hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke osorik.

Otsoa-Eguzki-Eko