Eguzkik eta Ríos con Vidak Oiartzungo presa bat botatzeko eskatu dute

Oiartzun ibaiako presa

Eguzkik eta Ríos con Vidak Ura agentziari eskatu diote Oiartzun ibaian, Aduriz sagardotegi ondoan dauden presa-hondarrak eraisteko. Halaber, bere garaian Estatuak helburu hidroelektrikoekin eman zituen eta presa honekin lotuta dauden gainerako eskubideak ere bertan behera uzteko eskatu diote.
Kontzesioa aspaldi ez da argindarra sortzeko erabili, eta, gauzak horrela, logikoa da erakunde publikoek eskubideak berreskuratzea eta ibaian barrena arrainen mugimendua zailtzen duten presa-hondarrak kentzea. Hori logikoa da kasu guztietan, baina beharbada are logikoagoa Oiartzun ibaiaren kasuan, non habitata lehengoratzeko eta izokinen edo aingiren propulazioak ugaltzeko ahaleginak egiten ari diren.
Ura hartzeko eskubideak bertan behera uztea eta ibai barruko oztopoak kentzea (are gehiago aspalditik funtziorik ez dutenean, kasu honetan bezala) helburu nagusietakoak dira ibaiak hobetzeko bidean.

Papelera del Oriaren isurketa berri bat salatu du Eguzkik

papelera1Zizurkilgo Papelera del Oriaren isurketa bat salatu zuen atzo Eguzkik. Oriako urak zuriz tindatu ziren. Ikus bideoa:

https://youtu.be/iUYUmIHi2g0

Ez da aurreneko aldia. 2017ko maiatzean, Papelera del Oriak, aberia baten ondorioz, kaltzio karbonatozko oso isurketa ikusgarria egin zuen. Enpresak orduan neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuen. Hartu bazituen ere, garbi dago ez zirela behin betikoak izan. Horren lekuko da atzoko isurketa.

Eguzki, 2019ko martxoa

Jaizkibelen sutea sortu zuten guardia zibilen kontrako epaiketarik ez

sutea_jaizkibelen[1]Azkenean ez da epaiketarik egingo Jaizkibelen sute bat sortu zuten hiru guardia zibilen kontra, 2014ko martxoaren 10ean, Tiro Eremu Militarrean itsas bengala zahar batzuk suntsitzen ari ziren bitartean. Beraz errugabetuta geratuko dira, hasieran bakoitzarentzat urte bateko kartzela-zigorra eta isuna eskatzen bazen ere. Eta ez da epaiketarik egingo lehendabizi Fiskaltzak, gero Eguzkik eta azkenean Foru Aldundiak amore eman dutelako (1).

Amore emateko gure arrazoiak azaldu nahi ditugu. Honako hauek dira:

– Bost urteotan egin diren diligentzien bitartez, guztiz frogatutzat jo daiteke sutea salatu bezalaxe sortu zela.

– Eta horrela da Fiskaltzak lehen unetik beretik akusatzeari uko egin zion arren.

– Orain arte bildutako frogekin, sutea zuhurtziagabetasun baten ondorio izan zela nahiko garbi dago, baina ez dago garbi zuhurtziagabetasun horren larritasunak erantzuleentzako ondorio penalik izan dezakeenik (2).

– Gure bitartekoak mugatuak dira, eta horrek ere eragina izan du gure erabakian, gauzak diren bezala.

– Tiro Eremuko arduradunek (bai Armadakoek bai Guardia Zibilekoek) azaldu digute sute hura gertatu zenetik segurtasun-protokoloak zeharo aldatu dituztela.

Faktore hauek guztiak kontuan izanda, akusazioarekin ez jarraitzea erabaki dugu.

Hala ere, jarraitzen dugu pentsatzen zentzugabea dela horrelako instalazio bat egotea Natura 2000ko Babes Bereziko Eremu batean. Hori bai, Tiro Eremua erabiltzen jarraitu behar badute, egin dezatela, behintzat, gutxienezko segurtasun-neurriak hartuta. Izan ere, hori izan da gure errebindikazio tradizionaletako bat. Baina jarraituko dugu instalazio horren eraispena eskatzen, jakina (3).

EGUZKI, 2019ko martxoan

1. https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/diputacion-retira-cargos-20190321001803-ntvo.html
2. Ondorioztatzen dugu Foru Aldundiak ere arrazoi berberagatik eman duela amore. Izan ere, sutea salatu bezalaxe gertatu zela frogatutzat jotzen du eta bide administratibotik zigortzeko aukerari eusten dio, bide penaletik zigortzea zaila izango zela iritzita.
3. Orain dela gutxi, Tiro Eremuko pistan legez kanpoko lanak egin dituztela salatu dugu eta Aldundiak zigor-espedientea ireki zain gaude: http://eguzki.org/es/2019/02/10/militarrek-jaizkibelgo-tiro-eremuan-egindako-lanak-legez-kanpokoak-direla-berretsi-du-pasaiako-udalak/

Gladys hil zuen guardia zibila kondenatua izan eta bi hilabetera kondekoratu zuten

Larrun_240Argia astekariak jakitera eman duenez, José Martínez Salas, Gladys del Estal hil zuen guardia zibila, epaiketan zigortua izan eta bi hilabetera kondekoratu zuten Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Zuriarekin. Orain arte ezaguna zen 1992an eman ziotela Merezimendu Militarreko Gurutzea, baina ez lehenengo hori, hain fetxa berezietan emandakoa, gainera. Urko Apaolaza kazetariak aste honetako Larrun gehiagarrian eman du zehatz-mehatz egindako aurkikuntzaren berri, Gladysen inguruko lan zabal baten barruan. Gogoan izan aurten Gladys hil zuteneko 40. urteurrena izango dela.
Martinez Salasek Gladys hil zuen buruan tiro bat jota, 1979ko ekainaren 3an, Tuteran zentralen nuklearren eta Bardeetako Tiro Eremu Militarraren kontrako mobilizazio batean. Guardiaren kontrako epaiketa egin eta 1981eko abenduan Iruñeko Lurralde Auzitegiak 18 hilabeteko presoaldi txikiko zigorra ezarri zion, “imprudencia temeraria” edo zuhurtziagabetasun ausartegiagatik. Ez dirudi kartzela zapaltzera ere iritsi zenik. Eta Argiak orain ezagutzera eman duen albistearen arabera, ez hori soilik, baizik eta 1982ko otsailaren 15ean Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Zuria eman zioten.
Oraindik sutzeko gaitasuna baldin baduzu, irakurri Gurutze Zuria jasotzeko baldintzak:

cruz balnca1

Eguzki Ortuzarri (EAJ) erantzunez Garoña istearen meritua bereganatzeagatik

 Garoñaren itxiera beretzat hartuz Ortuzar jaunak (EAJ) esandakoen aurrean, Eguzkiren erantzuna

 

Central Nuclear de Santa Maria de Garoña

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra,

Ortuzar jaunak, bere alderdiak Espainiako Kongresu eta Senaturako hautagaien aurkezpenean, Madrilen bere alderdiaren lorpenetako bat  “Garoñaren itxiera” izan dela. Ez da lehenengo aldia. Urrutira joan gabe duela bi urte honakoa zioen “EAJ-ak Garoñari buruz: EAJren lanak Madrlen bere fruitua eman du”.

EAJ-ren benetako izaera antinuklearra naiz Garoñaren aurkakoa ezagutzeko, EAJ-k eta CIU-k “Ley de Economia Sostenible” delakoari aurkeztutako emendakin bati esker, Espainiar Estatuan zetral nuklearren bizi iraupenari ezarritako 40 urteak gainditzea posible egin zuela gogoraraztea baino ez dago.

Nuklearren luzapena bermatzen zuen lege aldaketaren 2 alderdien bozemaileak. Luzamendu proposamenaz ariko ote dira?

Nuklearren luzapena bermatzen zuen lege aldaketa proposatu zuten 2 alderdien bozemaileak. Luzamendu proposamenaz ariko ote ziren?                            Iturria: Ara

OHARRA: ALBISTE HAU BERE OSOTASUNEAN IRAKURTZEKO, GAZTELANIAZKO BERTSIORA JO BEHARKO DUZU.

EAJ-ren oharra 2019-03-24: https://www.eaj-pnv.eus/prentsa-oharrak/ortuzarrek-nabarmendu-eajpnv-aeuskal-gizartearen_48659.html

NUKLEARRIK EZ!!

GURE ITSAS-BAZTERRAREN ZAINTZARAKO EKIMENAK PASAIAKO LIBURUTEGIETAN

EGUZKI-ERAKUSKETAK

Pasaiako liburutegiek eta Eguzki talde ekologistak antolatuta, erakusketak, hitzaldia, txangoa eta ipuin kontaketa saioak izango dira martxoaren 25etik apirilaren 11 bitartean. Erakusketen bidez, Oceanak (Itsas Kontserbaziorako Nazioarteko Fundazioa) eta EBEOk (Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala) landutako proposamena ezagutzera eman nahi da, zehazki, 13000 Hektareako itsas gunea babestea, inguruko biodibertsitatea hobeto zaintzearren, izan ere Itsas eremu babestua izendatzeak Natura 2000 Sarean sartzea ahalbidetuko luke.
Erakusketan azaltzen dira proposamenaren ezaugarri orokorrak, eta zergatik eta zertarako izendatzen den babestutako itsas eremu; eta panelak eta argazkiak ez ezik, aretoan etengabe proiektatzen dira itsasoaren biodibertsitatearekin lotutako dokumentalak.
Bestetik, Jaizkibelgo kosta eta geoformak ezagutzeko txango interesgarri bat egingo da apirilaren 14an goizean zehar. Grankanto harkaitzera, lehenik; eta ondoren, San Juanarri harkaitzera. Bi tokitatik ateratzeko egingo da deialdia: 09:30ean Ubera liburutegitik eta 10:30ean goiko kantinatik (Jaizkibel kantina). Zailtasun ertaineko txangoa denez, oinetako egokiak eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. 10 urtetik gorakoek izango dute joateko aukera.

Erakusketak: MARTXOAREN 25etik APIRILAREN 12ra, Trintxerpe, San Pedro eta Donibaneko liburutegietan.
Ipuin kontaketak: Jaizkibel: altxorrak eta mehatxuak
Irene Sotelo Brun
5-10 urte

ANTXOKO LIBURUTEGIAN martxoaren 26an, 17:30ean.
TRINTXERPEKO LIBURUTEGIAN martxoaren 27an, 17:30ean.
SAN PEDROKO LIBURUTEGIAN apirilaren 2an, 17:30ean.
DONIBANEKO LIBURUTEGIAN apirilaren 3an, 17:30ean.

Bukatzeko, Aitziber Sarobek, biologoa eta ekosistemetan aditua denak, hitzaldi interesgarri bat emango du Donibaneko Ubera liburutegian apirilaren 11n 19:00etan. “Ulia, Jaizkibel Itsas babesa” Zertarako? Zer funtzio du?

EGUZKI-IPUIN KONTAKETAK

Larunbatean, bigarren eskuko liburu-azoka txikia Donostian, Eguzkiren eskutik

Normalean urtean bitan antolatzen du Eguzkik azoka txiki hau, udaberrian eta udazkenean.

Normalean urtean bitan antolatzen du Eguzkik azoka txiki hau, udaberrian eta udazkenean.

Larunbatean, hilak 23, Eguzkik berriro ere paratuko du bigarren eskuko liburu-azoka txiki bat Donostiako Parte Zaharrean. San Bizente ondoan.

Bertan, ohi bezala, liburuak eta CDak merke-merke eskuratu ahal izango dira, euro baten truke. Izan ere, ekimen honen helburua etxean baztertuta dauzakagun liburuei aukera berri bat ematea da dirua lortzea baino gehiago. Berrerabiltzea da kontua.

Tira, San Bizente ondoan egongo gara 12etatik 15ak arte. Bisita bat egitera animatzen zaitugu.

EGUZKI

Zelai errekako saneamendua, hamar urte geroago, berriz ere mahai gainean

Zelai errekak Oriarekin bat Tolosan egiten du, Zubi Berri parean (argazkian, ezkerreko zubi-begitik). 2009an hainbat saneamendu-lan egin ziren Ibarran, baina Berrobi, Elduain eta Berastegikoek egin gabe jarraitzen dute.

Zelai errekak Oriarekin bat Tolosan egiten du, Zubi Berri parean (argazkian, ezkerreko zubi-begitik). 2009an hainbat saneamendu-lan egin ziren Ibarran, baina Berrobi, Elduain eta Berastegikoek egin gabe jarraitzen dute.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Zelai edo Berastegi errekako saneamendua  hozkailutik atera dute, eta, orain dela gutxi ezagutzera eman duten Akordio Marko berri baten zirriborroaren arabera, 2021rako bukatuta edo oso aurreratuta, behintzat, egon beharko luke.

Hozkailutik atera dutela esan dugu 2007an beste Akordio Marko bat sinatu zutelako, eta, haren arabera, Zelai errekako saneamendu-lanak 2011rako bukatuta egon behar zirelako.

Baina azken hamar urteotan ez da ezer ere egin, Jaurlaritzak ez duelako bete lanok % 100ean finantzatzeko hartu zuen konpromisoa. Zoritxarrez, horixe bera gertatu da Gipuzkoan beste hainbat saneamendu-proiekturekin.

Akordio Marko berriaren arabera, berriz, Jaurlaritzak dagoeneko ez du aurrekontuaren (4,75 milioi euroren) % 100 bere gain hartuko, % 75 baizik. Hamar urte alferrik pasatzen utzi ondoren, merkatze hori zuzena ote den duda egin daiteke, baina, tira, Eguzkikooi, behintzat, bost axola digu zein erakundek ordaintzen duen (azken batean, guztiek erabiltzen dute diru publikoa). Guretzat garrantzitsuena da neurriak har ditzatela Zelaiko ur zikinak Oriara inolako tratamendurik gabe joan daitezen behin betiko eragozteko.

2021eko epe berria beteko ote den? Aurrekariak ikusita, eszeptikoak izateko arrazoi guztiak ditugu. Dena dela, egia da ere 2016ko Plan Hidrologikoak Zelai errekako saneamenduaren zati bat, behintzat, 2027ra arte atzeratu zuela, hau da, praktikan, agendatik at utzi zuela. Akordio Marko berriaren bidez, berriz, berriro agendan jarri dute, eta, horregatik besterik ez bada ere, albiste ona kontsideratu beharko dugu.

EGUZKI, 2019ko martxoa

Uliako tiro-eremu zaharreko zabortegia garbitzeko eskatu du Eguzkik

Milaka eta milaka tako pilatzen dira, urtetako jarduera baten ondorio.

Milaka eta milaka tako pilatzen dira, urtetako jarduera baten ondorio.

Ulian tiro-eremu zaharri lotutako zabortegi bat badela salatu nahi du Eguzkik (ikus bideoa).

Basolluako tiro-eremuko beheko partean milaka kartutxo-zorro eta tako pilatzen dira, bertan urtetan legez kanpo egin zen jardueraren ondorio.

Kartutxo-zorro eta tako hauek hogei urte baino gehiago egin dituzte hor, eta inor ez da biltzeaz arduratu, ez Basollua elkartea, ezta eremuaren jabe den Udala ere.

tacos a mansalva

Planeta osoan sekulako kezka dago hondakin plastikoekin, besteak beste denbora kontua baino ez delako itsasora iristea. Donostian, berriz, bada, udal eremu batean, orain dela 23 urte abandonatutako plastiko-zabortegi bat.

Eguzkik Udalari zera eskatzen dio: garbitu dezala lehenbailehen zabortegi hau, legez kanpoko jarduera baten ondorio dena eta 23 urte abandonatuta daramatzana.

Informazio osagarria

Uliako tiro-eremua XX. mendean sortu zen. Garai hartan, usakumeak botatzen zituzten. 1954an, berriz, Udalak tiro-eremua prekarioan utzi zion Basollua elkarteari plater-tiroketan aritzeko. Geroztik, milaka kartutxo-zorro, tako eta, are okerrago, berunezko perdigoi zabaldu ziren inguruetan, kutsadura nabarmena sortuz. 1996an, Uliako Auzo Elkarteak eta Eguzkik hainbat salaketa egin ondoren, Guardia Zibilak tiro-eremua itxi egin zuen. Zoritxarrez, legez kanpoko jarduera haren ondorioek hor jarraitzen dute.

1993ko egunkari-albiste bat, memoria freskatzeko.

1993ko egunkari-albiste bat, memoria freskatzeko.

EGUZKI, 2019ko martxoa

Ez da atzerapena soilik, Garoñako zentrala eraisteko planik gabe jarraitzen dugu

Santa_María_de_Garoña_Nuclear_Power_Plant_11841854264[1]Garoñako zentralaren eraisketa atzeratzen ari deneko informazioak direla eta, Eguzkik argi utzi nahi du hondakin erradioaktiboak biltzeko deposito zentralizaturik ez egoteak ezin duela aitzakia izan. Izan ere, zentrala eraisteko erabakia hartu zutenean, hori bazekiten. Eguzkiren iritziz, hemen plan bat falta da –baldin badago, ez da publikoa–, non neurriak, faseak eta epeak zehazten diren.

Testu hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke oso-osorik.

Ikasleak klima-aldaketaren kontra mobilizatu dira

Donostia.

Donostia.

Friday for the future lelopean, greba eta mobilizazioak egin dituzte gaur mundu zabaleko ikasleek gobernuei klima-aldaketaren aurkako neurri eraginkorrak eskatzeko. Euskal Herria ez da salbuespena izan.

Gasteiz:

gasteizBaiona:

https://twitter.com/EkhiErremundegi/status/1106472289187565568?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1106472289187565568&ref_url=https%3A%2F%2Fwww.berria.eus%2Falbisteak%2F164025%2Fikasleek_kaleak_bete_dituzte_klima_aldaketari_aurre_egiteko_neurri_eske.htm

Bilbo:

BilboDonostia:

donostia2 donostia1Bideo hau gustatuko zaizu:

https://www.youtube.com/watch?v=XGgBtHoIO4g