Urretxuko Matxinporta industrialdetik Urolara botatako zaborrak salatu ditu Eguzkik

Zaborrak Urola ertzean, Matxinportan.

Zaborrak Urola ertzean, Matxinportan.

Urretxuko Matxinporta industrialdetik Urolara botatako zaborrak salatu ditu Eguzkik. Ikus bideoa:

https://youtu.be/DrfZeGKMHAk

Horrelakoak nonahi topatu ditzakegu, ibai eta erreketan, baina ez zaie horregatik garrantzirik kendu behar. Ohikoak izan arren, guztiz salagarriak dira, ingurumenaren kontrako arau-hauste larriak direlako.

Izan ere, azken asteotan Eguzkik horrelako hainbat salatu ditu, zehatz-mehatz, Legazpiko Ibarrola errekan, Azkoitiko Egino errekan eta (Tolosa parean) Orian. Eta udalak jakinaren gaineran ipini ditu.

Hona hemen Ibarrola erreka, Legazpin, zabortegi bihurtuta:

legazpi-ibarrolaHemen, berriz, Egino erreka, Azkoitian, berdin-berdin:

Foto tomada el 30 de septiembre en la regata Egino de Azkoitia.

Eginok argiro erakusten digu nola euriteak iristen direnean errekak hustubide bihurtzen diren, bertan pilatutako zabor guztiak itsasorantz bultzatzen dutela. Ikus bideoa;

https://youtu.be/KZQH0n6tnMw

Eta hona hemen, azkenik, zabor pilo bat Oria ertzean, Tolosan:

Esta fotografía es de hace apenas unos días, concretamente, del 1 de octubre.

Esan bezala, zaborra ibai eta erreketara botatzea oso arrunta da. Ingurumenean ondorio latzak ditu, baina honetaz ezer gutxi hitz egiten da. Halaber, ezer gutxi egiten da legez kanpoko praktika honi aurre egiteko, eta, gauzak horrela, normala da urtero hamarnaka tonelada zabor gure ibai eta erreketan bukatzea. Eta arazoak jarraituko du “izena” ipini eta aurre egiten ez diogun bitartean. Eta dagoeneko hamarkadak pasatu ditugu horrela.

Hemen ibai eta errekak babesteko lege eta arau batzuk daude, baina, ikusten dugunez, etengabe urratzen dira. Botatako zaborren kasuan, udalek dute eskumena, baita hondakinak ibilguetan pilatzen direnean ere.

Horregatik udalei eskatu diegu zaborrak erreketatik lehenbailehen ateratzeko. Halaber, haiek ere praktika hauek publikoki salatzeko eskatu diegu, eta errekak eta ibaiak behatzeko. Gure ustez, herritarrak udalak adi daudela konturatzen badira, horrelako praktikak gutxituko dira.

Eguzki, 2020ko urria

Coviden aurkako murrizketak ehizari gainerako jarduerei bezalaxe ezartzeko eskatu dio Eguzkik Eusko Jaurlaritzari

Eskaera zuzen-zuzenean irakur daiteke Bizkaiko eta Arabako federazioen webgune ofizialetan.

Eskaera zuzen-zuzenean irakur daiteke Bizkaiko eta Arabako federazioen webgune ofizialetan.

Eguzkik Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Coviden aurkako dekretuan aurreikusi dituen murrizketak ehizari ere ezartzeko, gainerako jarduerei bezalaxe, eta, ondorioz, ehiztariei ez emateko eskatzen ari diren mesede-traturik.

Izan ere, Arabako eta Bizkaiko Ehiza Federazioek (ez dakigu Gipuzkoakoak ere gauza bera egin ote duen) ehiza “funtsezko jarduera” deklaratzeko eskatu dute, ehiztariek hiru herrialdeetan trabarik gabe ibili ahal izateko. Hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzaren aurrean bien ordezkari den Euskal Federazioa lanean ari omen da. Eta Arabako Foru Aldundiak, berriz, egun gutxi barru “dekretuaren interpretazioa argituko” dela ziurtatu die. Hori irakur daiteke, behintzat, aipatu bi federazioen webgune ofizialetan.

Ehiza pasio bat da eta normala ere bada pasio horrek ehiztariak itsutzea. Baina administrazioek ezin dute itsuak balira bezala jokatu. Beste aldera ere ezin dute begiratu. Ehiztarien eskaera itsuei ezetz esan behar diete, argi eta garbi. Egiten ez badute uste dutelako, guk bezala, ehiza “funtsezko jarduera” deklaratzea zentzugabea dela, egin dezatela behintzat ehiztariekiko mesede-tratua gainerako herrietarrekiko guztiz diskriminatzailea izango litzatekeelako. Izan ere, hemen denok ditugu pasio edo zaletasunak –askoz premia larriagoak ahaztu gabe, noski– eta horiek denak, Coviden aurkako neurriak direla eta, murriztuta geratu dira. Gainerako pasio edo zaletasunekin ere salbuespenak egiten hasiko ote da Jaurlaritza?

Gaizkiulertuak eta biktimismoak saihesteko, argitu dezagun Lehendakariaren 36/2020 Dekretuak ez duela ehiza debekatzen, alderantziz baizik. Izan ere, berariaz baimentzen du (zehatz-mehatz, eranskineko 22. puntuan). Hori bai, ehiztariak ere 2. artikuluaren esanetara jartzen ditu, hau da, ehiza beraien herrian bertan egin beharko dute edo, gehienez ere, aldamenekoan, egoeraren arabera. Hau da, Dekretuaren 2. artikuluak ehiztariak jartzen ditu perretxikozale, mendizale, txirrindulari… edo antzerkizale edo zinemazaleen parean. Gainerako guztien parean, alegia, ez gehiago, ez gutxiago. Dekretuak, ordea, ez du esaten ehiztariek hiru herrialdeetan trabarik gabe ibili ahal izango dutela beraien jarduera “funtsezkoa” delako usoak edo oilagorrak botatzeko, ezta basurdeak botatzeko ere. Dekretuak ez du horretaz ezer esaten. Beraz, ez dakigu nolako “interpretazioak” egin daitezkeen.

Gauzak nola dauden ikusita, logikoa ere bada bakoitzak bereziki erreparatzea murrizketek bere sektoreari eta, are gehiago, bere buruari nola eragiten dieten. Baina denak eta edozerk ere ez du balio… batez ere pandemia sektore guzti-guztietan gogotik ari duela kontuan izanda.

EGUZKI, 2020ko urria

Bistaz ondoegi ez daudenen lana errazte aldera, ehiza-postu honi itsatsitako kartelean honako hau irakur daiteke: "Zaindu izadia, ez tirokatu zuhaitzak, mesedez".

Bistaz ondoegi ez daudenen lana errazte aldera, ehiza-postu honi itsatsitako kartelean honako hau irakur daiteke: “Zaindu izadia, ez tirokatu zuhaitzak, mesedez”.

Azken iruzurra Europako laguntzetan COVID-19 inguruan

aht

Orain ARDURA
COVID19 – Europako Funtsa

Duela gutxi jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunaren berreraikitzeko funtsetik 2.712 milioi euro bideratu nahi dituela Abiadura Handiko Trena eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko. Kopuru hori datozen 4 urteetan erabiltzeko funtsaren % 26,5 da. Funts hori Europako Marshall Plan gisa iragartzen zaigu, Covid-19aren krisiari erantzun irmoa emateko, ekonomia erresilienteagoa, berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa lortzeko beharrezkoak diren aldaketetan zentratuta.

Orain Ardurako partaide garenok uste dugu hori erabateko astakeria dela. Lehenik eta behin, azpimarratu nahi genuke informazio hori Legebiltzarrean egindako galdera batengatik atera dela argitara. Sindikatu edo eragile sozial bakar bati ere ez zaio galdetu ea non inbertitu nahiko lituzke Europar Batasunak datozen 4 urteetarako banatuko dituen 10.228 milioi euro horiek, eta 2024-2030 aldirako beste 1.375 euro gehiago izango dira.

Europako funtsaren dirua guztiok eta gure seme-alabek datozen urteetan ordaindu beharko dugun zorraren bidez finantzatuko da. Zerga-sistema izugarri atzerakoia denez, diru-bilketa egoera ahulenean dagoen biztanleriaren bizkar gainean eroriko da. Gainera, etorkizunean murrizketa handiagoak eragingo ditu pertsona zaurgarrientzako bideratuta dauden gastu sozialetan. Arlo guztietako murrizketek aurrera jarraitzen duten bitartean, milaka eta milaka pertsona gorriak pasatzen ari direnean, egun batean bai eta hurrengoan ere bai konfinamendu berriez hitz egiten diguten bitartean… egoera zail honetan, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna AHT eta beste azpiegitura handi batzuk dira, eta azpiegitura hauek ez gaituzte putzu honetatik aterako, kontrakoa ordea, putzu horretan gehiago hondoratuko gaituzte hain zuzen.

Orain Ardura osatzen dugun sindikatuok, erakundeok eta norbanakoak lehentasunezkotzat jotzen dugu egoeraz jabetzea eta lehen lerroan jartzea AHTra bideratutako funts guztiak benetan behar diren lekuetara bideratzeko aldarrikapena, hau da, Osasuna, Enplegua, Hezkuntza eta Irakaskuntza, Pentsioak, Mendekotasuna, Etxebizitza, eta abar. Era berean, lanean jarraituko dugu Orain Ardura ekimenarekin erakunde gehiago batzeko.

Etengabe salatzen ari garen bezala, AHT izugarri garestia da, alferrikakoa eta ez dugu behar. Natura suntsitzen du eta baliabide ekonomikoak xahutzen ditu. Azkenaldian, hainbat erakunde ofizialek, hala nola Parisko Kontuen Epaitegiak, Madrilgoak, Lisboakoak, Madrilgo Carlos III.a Institutuak eta, oraintsuago, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak eta hainbat ekonomista eta fundaziok zalantzan jarri dute haren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa, eta baita ere hura geldiarazteko eskatu dute.

 

 

 

Lasarte-Orian, beraiek kontzientziatu daitezela!

Gaur arratsaldean kanpaina engainagarria salatzeko Aire Gargiak herriko plazan egin duen prentsaurrekoa.

Gaur arratsaldean kanpaina engainagarria salatzeko Aire Garbiak herriko plazan egin duen prentsaurrekoa.

BAI birziklatzeari, EZ herritarroi adarra jotzeari

Lasarte-Oriako gobernu taldeak herritarrok birziklatu beharraz “kontzientziatzeko” martxan jarri duen kanpaina dela eta, honako hauek adierazi nahi ditugu, guk ere ARGI ETA GARBI:

– Lasarte-Oria da Gipuzkoa osoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat. 2019an, hiri-hondakinen %45 bakarrik bildu zuen gaika. Gipuzkoako bataz bestekoa, berriz, %54,35 da. Beraz, Lasarte-Oria ia 10 puntu azpitik dago; atera kontuak.

– Ez da boluntarismo-kontua, ez da beste “kontzientziazio-kanpaina” bat finantzatzeko kontua, ea herritarrak pixka bat hobeto egitera animatzen diren. Ezen egia da gaikako bilketa tasa hobetzea denon ardura da, baina, kontuz!, EZ MAILA BEREAN, inondik inora ere. Kudeatzaile txarren ezaugarria da gaizki egindakoen ardura besteen bizkar botatzea. Baina honetan ARDURA NAGUSIENA UDALARENA DA bilketa egiteko SISTEMA ERAGINKORRIK EZARTZEN EZ DUELAKO. Ez dago inolako arrazoirik pentsatzeko Lasarte-Oriako herritarrok Hernanikoek, Urnietakoek edo Andoaingoek baino kontzientzia ekologiko handiagoa edo txikiagoa dugunik. Aipatutako herri horietan, berriz, gaikako bilketa-tasa %74, %70 eta %63ren gainetik dago, hurrenez hurren. Beraz, ez da boluntarismo- edo kontzientzia-kontua, SISTEMA-KONTUA BAIZIK. Hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkorrak ezarri dituzten udalerriek, ALKATETZAN EDOZEIN ALDERDI IZANDA ERE, emaitza onak lortu dituzte. Beste modu batean esanda: neurri eragingorrak hartzen dituen herri batean, emaitzak egun batetik bestera, esaterako, %40tik %60ra igotzen badira, zer ulertu behar dugu? Herri horretako bizilagunen kontzientzia gautik egunera 20 puntuz hobetu dela? Ezta hurrik eman ere! Kontzietzia garrantzitsua da, dudarik gabe, baina sistemaren eraginkortasuna da erabakigarria. Eta hau Udalaren ardura da; horregatik, KONTZIENTZIATU ZAITEZTE ZUEK!!! Hori bai, ahal bada, ez kontzientziatu FCC-ren eskutik, Errausketaren oligopolioaren partaide interesatuenetakoa baita.

– Ezen, orain arte, Udala izan da izugarrizko kontzientzia falta erakutsi duena, Lasarte-Oria baita sistema eraginkorrik ezarri ez dutenen paradigma garbia (edo, hobeto esan, paradigma zikina). Gogora dezagun Lasarte-Oria izan zela Gipuzkoako azken udalerria, edo azkenetakoa, herritarrei hiri-hondakinen zatiki guztiak gaika biltzeko aukera eskaintzen. Eta eskaini zienean ere, BERARIAZ hautatu zuen SISTEMARIK KAXKARRENA, gutxien birziklatzen zuena, alegia. Eta geroztik sisteman edozer hobekuntza sartzeari ESPRESUKI uko egin dio. Esaterako, Lasarte-Orian, zabor-tasetan birziklatzen dutenentzako hobari edo deskonturik ere ez dago. Birziklatzen dutenek eta birziklatzen ez dutenek berdin-berdin ordaintzen dute.

– Gauzak horrela, “Argi eta garbi: guztion kontua da!” udal gobernuak bere burua zuritzeko KANPAINA ZINIKOA baino ez da. Batetik, birziklatzearen alde egingo balu bezala egin nahi du, birziklatze-bidean pauso gehiago eman ez badira, berak ESPRESUKI hala erabaki duelako izan dela ezkutatuz. Bestetik, eta honako hau bereziki maltzurra iruditzen zaigu, Lasarte-Oriak behar beste birziklatu ez izanaren erantzukizuna herritarron bizkar utzi nahi du, nahiko “kontzientziatuta” ez omen gaudelako. “Klaro, Udalak harago joan nahi luke, baina herritarrak ez daude nahiko kontzientziatuta, badakizu”, esango balu bezala.

HEMEN UDALA DA “KONTZIENTZIATU” BEHAR DENA, BADU ETA GARAIA!

Lasarte-Oria Gipuzkoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat izatearen erantzuleak, herritarrok

Lasarte-Oria Gipuzkoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat izatearen erantzuleak, herritarrok “kontzientziatzeko” prest- Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Zintzoki jokatu eta behingoz ardurak bere gain hartzea eskatzen diogu Udalari. Ez galdu denbora gehiago “lur azpiko – lur gaineko” zaborrontziei buruzko bezalako eztabaida ganorabakoetan, horri buruzko txosten teknikoak eztabaidaezinak baitira, eta heldu behingoz birziklatzeko sistema eraginkor bat ezartzeari.

Bitartean, ondo egongo litzateke diskretuago eta zinismo gutxiagoz jokakatuko balute. Lehengoan, adibidez, alkateak zera esan zuen: “Gehiago birziklatuta, zabor gutxiago joango litzateke erraustegira”. Eskandaluzkoa! Hau zinismoa!! Alkate jauna, gogoratu behar dizugu zure alderdia dela, PNV-rekin eskutik, Erraustegiaren morroi sutsuena dena!!! Tira, ez zaigu axola batzuek oso azkarrak direla pentsatzea, ezta munduko azkarrenak direla ere. Baina hortik gainerako guztiok zeharo ergelak izango bagina bezala tratatzera…

Lasarte-Orian Aire Garbia

airegarbia-logoa

Mijoa errekan beste isurketa bat egon da, aurtengo zazpigarrena

2020-10-9.mijoa-erreka-isurketa

Mutrikuko Mijoa auzoko bizilagunek salatu dutenez, beste isurketa bat egon da errekan. Isurketa bariku [urriak 9] arratsaldean izan zen. Agertu dutenez, erreka erabat zuritu egin zen, eta oso usain txarra zetorren bertatik. Guk ere gogor salatu dugu. Erakunde ekologistantzako, errekaren egoerak marka guztiak gainditu ditu. Izan ere, barikukoa aurtengo zazpigarren isurketa izan zen. Guk dakigunez, gutxienez, zazpi isurketa egon dira.                                                                                                                                         Behin eta berriz errepikatzen den gertakaria da, eta egoerarekin nazkatuta gaude.  Isurketak Mijoan ohiko gauza bihurtu dira. Eta arazoa konpontzen ez den bitartean, horri irtenbidea emateko ahalegina egiten jarraituko dugu.                                                                                                                                                       Beste hainbatetan modura, isurketaren jatorria Mijoako araztegian dago. Industriagunean dagoen kontserba enpresetako ur zikin industrialak garbitzeko araztegia txikiegi geratu da, eta hortik dator arazoa. Egoerari irtenbide bat emateko garaia badela uste dugu. Egun, kontrolik gabeko egoera bat ematen dela esan dezakegu. Isurketak, kalitatezkoa behar lukeen natura ingurunearen suntsiketa eragin dute, baina horretara iristeko Mijoako lantegien jabeen harrokeriaz gain, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren axolagabekeria eta komenentzia ere ezinbestekoak izan dira.                                   Eteten ez den isurketa kutsatzaileen aurrean, Eguzkikook salatzen jarraituko dugula berresten dugu. Mijoa erreka bat da, eta ez kloaka bat.

ASKI  DA !!   ISURKETA GEHIAGORIK EZ !!

Azkoitiko Egino, zabortegi bihurtutako beste errekasto bat

Argazki hau Egino errekastoan hartutakoa da, irailaren 30ean.

Argazki hau Egino errekastoan hartutakoa da, irailaren 30ean.

Azkoitiko Egino errekastoan gertatzen dena ez da txiripaz gertatzen. Zaborrak ibaira botatzea ohikoa da gurean, eta Azkoitia ez da salbuespena.

Ikus bídeoa:  https://youtu.be/KZQH0n6tnMw

Irudi hauek lotsagarriak dira berez; ez dute azalpenik behar. Aldiz, aukera ematen dute behingoz has gaitezen argi eta garbi hitz egiten errekak zaborraz beteta edukitzeak sortzen duen arazoaz eta behar duen konponbideaz.

Errekek, itsasoko bidean, bizitza-iturri izan behar dute, baina gure “errekak” ez dira bizitza-iturri, kutsadura-iturri baizik.

Eginok agerian utzi du gure ibaiak bene-benetako zabor-zuloak direla. Euria egin orduko, hustubide bihurtzen dira eta zabor hori guztia, berandu baino lehen, beste zabortegi handi batera iritsiko da, itsasora, alegia.

Urriaren 12an ateratako argazkia. Azken euriteen ondoren, urak zaborren zati bat eraman du, itsatoko bidean, jakina.

Urriaren 13an ateratako argazkia. Azken euriteen ondoren, urak zaborren zati bat eraman du, itsatoko bidean, jakina.

Gure ibaietara ehunka kilo zabor iristea bezainbeste kezkatzen gaitu honek ez omen diola inori axola. Praktika hau aspaldiegitik dator eta guztiz normalizatuta dago, legez kanpokoa bada ere.

Izan ere, zaborrak ibaira botatzea erabat debekatuta dago, horrek ingurumenari eta osasungarritasun-baldintzei kalte egiten dielako, eta arau-hauste larri gisa tipifikatuta dago edozein ingurumen udal teknikarik ederki asko azalduko digun bezala.

Beraz, ez da boluntarismo- edo kontzientzia-kontu hutsa. Ingurumenaren aurkako eraso batez ari gara, arau-hauste batez, eta horrek ezinbestean Udalak neurriak hartzera eraman beharko luke.

Eginokoa konpontzea ez da zaila. Udalak inguru hartan buelta bat egin eta igoal baten bati baino gehiagori gauzak argi utzi behar dizkio. Ez ahaztu Udalak, kontzientziara jotzeaz gain, isunak jartzeko eskumena ere baduela, eta beste alor batzuetan jartzen dituela.

Administrazio publikoek ibaiei bizkarra emanda bizitzeari utzi behar diote. Eginon bezala. arazo asko erraz konpon daitezke bertan buelta bat emanda eta hura pixka bat ezagututa. Ibaiak berak ematen dizu konponbidea. Herri batean jendea konturatzen denean Udala adi dagoela, gauzak aldatzen hasiko dira.

Eguzkik, Egino errekaren egoera udaltzainen aurrean salatzeaz gain, Azkoitiko Udalari eskatzen dio errekan bertan geratzen diren zaborrak ez ezik ertzeetan daudenak ere kentzeko.

Eguzki, 2020ko urria

Eguzkik kalitate akustikoko planen edukia aldatzea eskatu dio Oreretako Udalari

IMG-20201005-WA0008
EGUZKI talde ekologistak kalitate akustikoko helburuak lortzeko planek gabezi nabarmenak dituztela-eta Neurriak, Inbertsioak eta Kronologia berraztertzeko eskatzen du.

Udalak irailean egin zuen azken bilerarekin amaitutzat eman du Zarataren inguruan idatzitako Planen aurkezpen publikoa, eta ekarpenak edo iritziak emateko epea ireki zuen. Eguzki taldeak aztertutako planetan gabezi nabarmenak topatu ditu, eta jasotzen dituzten neurriekin arazoa ez dela konponduko uste sendoa du. Arazoaren konponbidea Erakunde ezberdinen eskuetan uzten da neurri handi batean, eta orain arte horien jarrera ikusita helburuak ez direla lortuko susmo irmoa du.
Horregatik, idazki bat sartu dugu udalean atzemandako gabezien berri emateko, eta, ondorioz, planek dituzten neurriak, inbertsioak eta kronologia berrikusteko eskatzeko.

Tolosako Udala axolagabe, Oriak jasaten duen tratu txarraren aurrean

Irudi hau urriaren 1ean hartutakoa da.

Irudi hau urriaren 1ean hartutakoa da.

Tolosako Armeria plazan, burdin-zubiaren inguruan (Jurassic parkean), urtean zehar Oriara hainbat zabor botatzen direla aspalditxotik dakigu bai guk bai Udalak.

Zaborrak ibaira botatzea erabat debekatuta dago, ingurumenari zein osasun-baldintzei kalte egiten dietelako. Are gehiago, ekintza hori, zaborrak ibaira botatzea, alegia, arau-hauste larritzat jotzen da, edozein ingurumen-teknikarik azal diezagukeen bezala.

Armeria plazakoa dela eta, azken urteotan behin baino gehiagotan adierazi diogu Udalari gure kezka, disuasio-neurriak har ditzan. Baina ez du ezer egin, eta botatakoa garbitu ere ez du egiten.

Gogoratu nahi dugu 2017an 2.000 izokin-kume baino gehiago askatu zirela inguru horretan bertan, espeziea ugaltzeko inguru egokia den seinale.

Halaber, puntu horretako zaborra dela eta, hainbat salaketa eta aldarrikapen publiko egin ditu Eguzkik.

2019ko martxoa: Eguzkik salaketa ekintza batean zubiaren inguruan bildutako hainbat kilo zabor:

tolosa-armeria22020ko otsaila: euriteen ondorioz Oriak ur handia zekarren eta itsasoko bidean arrastatu zituen hanbat zabor, besteak beste, aldez aurretik inork jaso ez zituelako.

Eskuinean ibai-ertza zaborrarekin: ezkerrean, berriz, urak pasatu ondoren, ibai-ertza "garbituta".

Eskuinean ibai-ertza zaborrarekin: ezkerrean, berriz, urak pasatu ondoren, ibai-ertza “garbituta”.

Bideo hau, berriz, joan den urriaren 1ean ateratakoa da:

https://youtu.be/zKZYBUB9Uyw

Zorionez, oraingoan ez da gertatu 2020ko otsailean gertatu zen gauza bera, urak argazkian eta bideoan ikus daitezkeen zabor horien guztien ertzeetaraino baino ez baitira iritsi. Bestala, 2020ko otsailean bezala ez baizik eta askoz abor guztiak hartuko zuen itsasoko bidea.

Zabor pila hori, azkenean, Udalak jasoko du, baina aldez aurretik Uraren Euskal Agentzian jarri behar izan da salaketa. Urak gogorazi beharko dio Udalari zein diren bere betebeharrak alor honetan.

Zabor horiek horrela ikusteak etsipena ez ezik beldurra ere sortzen du, kontuan hartuta Udalak, estanpa hori eragotzi edo konpondu, behintzat, beharko lukeenak (horretarako ordaintzen zaio eta) ez duela ezer egiten. Izan ere, Udala derrigortuta dago hori konpontzen, eta, gainera, nahikoa bitarteko dauka. Baina, antza denez, ez dio axola.

Gaur egun, Armeria plazak oso argi uzten digu Tolosako Udalak ez duela zilegitasunik ibaia zaintzearen garrantziaz hitz egiteko, ez kontzientziez, ez hezkuntzaz, ez sentsibilizazioaz. Argi dago bere erantzukizuna beste batzuen bizkar uzten duela; izan ere, besteei konpromisoa eskatzen die, baina berak ez du horrelakorik erakusten.

Gure ibaietan zer gertatzen ari den hobeto ulertzeko aukera ematen digu Armeria plazak.

Eguzki, 2020ko urria

Proiektu eoliko handien ondoren, orain eguzki-poligonoak?

Ekian eguzki energia erriberabeiti 6Azken hilabeteetan ezkutuko lasterketa bat egiten ari dira energia berriztagarrien proiektuak eskala handian garatzeko, baita Nafarroan ere. Duela gutxi poligono eolikoak iparraldeko eremu menditsuetara (Lesaka, Ultzama eta Arga haranak Iruñetik iparraldera, eta Urbasa eta Andia mendien hegoaldeko hegala Lizarraldean eta Etxauri haranean) hedatzeari buruz ohartarazten genuen, eta orain, tamalez, eguzki poligono erraldoiez hitz egin behar dugu.

Une honetan burbuila bat hazten ari da energia berriztagarriko proiektuen eta sare elektrikoaren arteko konexio-puntuen inguruan. Estatu mailan, konexio horietarako eskaerak 430 GWtik gorakoak dira, hau da, sistema elektrikoan instalatutako potentzia baino 4 aldiz handiagoa, 105 GW baitziren 2019ko urtarrilean. Era berean, kontuan hartu behar da Estatuan elektrizitate-kontsumo handiena zegoen unean, 2007an, 45,5 GW-ko bat-bateko potentzia kontsumitu zela, baina hori ez da berriro gertatu, 2008ko krisia hasi ondoren.

Nafarroa ez da linea elektrikoei lotzeko lehiaketa honetatik kanpo. Azken urtean, Nafarroako Aldizkari Ofizialak “Nudoaren interlokutore bakarra” izateko eskaera ugari erregistratu ditu. Figura honekin, administrazioak ordezkari bakartzat hartzen du enpresa bat, sarearen lotune bakoitzeko sarbideetan lehentasunak ezartzeko. Nafarroako Gobernuak azken urtean egindako mota horretako izendapen guztiak ikusterakoan, antzeman dezakegu zenbateraino irits zitekeen Nafarroan sortu ahal izan diren proiektu fotovoltaiko eta eolikoen kopuru neurriz kanpokoa.

Duela gutxi irakurri dugu Juan Manuel Sarasibar Seguraren iritzi-artikulua. Haren arabera, Nafarroan eguzki-planta fotovoltaikoak tramitatzen ari dira, ” 3.000 megawatt baino gehiago ” ekoizteko gai den potentzia dutenak. “Lotzeko” eskaera horietan guztietan adierazitakoa ikusita, eta guztiak eremu beretan kokatzeagatik eta nodo bera erabiltzen saiatzeagatik gauzatu ezin daitezkeenez, uste dugu baieztapen hori pixka bat gehiegizkoa dela, baldin eta gure datu berberak erabiltzen baditu. Hala ere, argi dago eskaeren kopurua oso handia dela, eta, beraz, lurraldean okupatuko luketen azalera are handiagoa dela. Eguzki-poligonoen sustatzaileek jakinarazten dute eguzki-energiaren megawatt bat lortzeak 2 hektareako (Ha) lursaila eskatzen duela plakak jartzeko.

Enpresek aukeratutako modelo hori da gaur egun beren proiektuak garatzeko arazo handiena. Eguzki poligono erraldoiak dira, elkar ondoko lur-eremu handiak okupatzen dituztenak, gehienak orain lehorreko nekazaritzarako erabiltzen direnak.

Nafarroan badira mota horretako poligonoak, Erriberan batez ere, baina askoz txikiagoak (50-80 Ha handiagoak) eta bazterreko eremuetan daude. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka, proiektuen tamaina handitzen ari da, eta nekazaritza-produktibitate handiagoko eremuetara aldatzen. Urte hasieran, jada onartuta zeuden proiektu batzuk ezagutu genituen: Cascanten, 100 Ha-tik gorakoa, eta, beste bat Corellan, 135 Ha-koa.

Hala ere, okerrena iristear dago, eta orain tramitatzen hasi dira. Egun hauetan, Solaria enpresaren proiektuaz hitz egiten ari dira, Erreniegako hegoaldeko magalean, Uterga, Muruzabal eta Adiós udalerrietan: 550 hektareako proiektu batekin eta 280 hektareako beste batekin. Oro har, eta konparazio gisa, esan dezakegu lehen proiektuak 750 futbol-zelairen azalera bera izango lukeela, eta bigarrenak eguzki-plakaz betetako 380 futbol-zelairen azalera.

Baina ez da hilabete hauetan eta Iruñetik gertu ezagutu dugun proiektu erraldoi bakarra. Syder eta Solarig enpresak ere beste bi proiektu bultzatzen ari dira, ezagutu dituzten pertsonek helarazi dizkiguten planoei erreparatuz gero. Biak Erreniega mendiaren iparraldeko magalean kokatuko ziren. Horietako bat Zizur eta Galar udalerrietan, Zarikiegi, Galar eta Espartza Galar herrietatik gertu, eta 450 Ha inguru izango lituzke, neurtu ahal izan dugunez. Bestea Beriain eta Galarko Zendean egongo litzateke, Subitza, Arlegi, Getze Galar eta Beriain herrien artean, eta 475 Ha ingururekin. Eta amaitzeko, ziurrenik ezagutzen ez ditugun beste asko egongo diren arren, berriki jakin dugu Erriberrin beste bat dagoela, Santa Brigidaren komunalean, 150 ha-ra irits daitekeena.

Beraz, beste behin ere, energia berriztagarrien proiektu handiak ditugu, dagoeneko salatu ditugun poligono eolikoen antzekoak, tamainari eta inpaktuari dagokienez.

Izan ere, eolikoen antzera, kasu honetan eguzkitik datorren energia berriztagarria hartzen duten instalazioak dira. Beraz, urtarokotasuna eta karga-faktorea ere jasaten dute, har dezaketen energia aldatu egiten baita urteko unearekin eta klimatologiarekin. Horregatik, eta elektrizitatea sortzeko ahalmena maximizatzeko, plaka fotovoltaiko gehiago jarri behar dituzte, eta, horretarako, horiek erabiltzen duten azalera handitu behar dute. Gainera, metal eta mineral kantitate handiak behar dira, oso anitzak eta horietako batzuk urriak. Horiek guztiak meategietatik ateratzen dira urrutiko herrialdeetan, eta ingurumen-inpaktu handiak dituzte.

Horrela, sustatzaileek nekazaritzako azalera handiak erabiltzeko joera dute eguzki-plakak jartzeko. Horrek esan nahi du nekazaritzarako erabilgarria den lursail asko desagertzen dela, bai eta animalia- eta landare-espezieak bizi diren ingurunea aldatu ere, espezie horien lur-eremuak desagertuz joan ahala. Beraz, galera bikoitza gertatzen da, biodibertsitatearena eta nekazaritza-lur erabilgarriena, batez ere Iruñerrikoak, zereal-ekoizpen handikoak.

Eguzki-proiektu horiekin, beraz, gure mendietan poligono eoliko handiak jartzea proposatzen digun bidegurutze berean gaude. Alde batetik, erregai fosilen kontsumoa nabarmen murriztu behar da, Nafarroako egungo energia-kontsumoaren % 80 inguru baitira. Eta, hala ere, horretarako proposatzen diren proiektuak ez doaz arazoaren errora. Proiektu handi horiek ingurumen-inpaktu handiak dituzte, eta elektrizitatea sortzen dute, izan ere, egun Nafarroan kontsumitzen den energiaren % 20 baino ez da elektrizitatea, eta energiaren zati handi bat modu berriztagarrian ekoizten da jada.

Poligono eolikoen kasuan esan genuen bezala, trantsizio energetikoaren oinarri nagusia herrialde garatuetan egiten dugun energia-kontsumoa nabarmen murriztea dela uste dugu. Kontsumoa apaltzeari esker soilik iraun ahal izango du gizateriak planeten mugen barruan. Eta behar den oinarrizko energia-kontsumoak, jakina, energia berriztagarriak eta jasangarriak izan beharko du, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da proiektu txikietara jotzea, tokiko baliabideen erabilera jasangarrian oinarrituta eta ingurune hurbilean kontsumitzeko.

Pablo Lorente Zapatería, Sustrai Erakuntzako kidea

Sustrai Erakuntza Fundazioa 

 

 

 

 

 

Gladys Eneko animalientzako babesa eskatu du Eguzkik

Irudiaren eskuinaldean, orain dela gutxi zakur batek hildako beltxarga.

Irudiaren eskuinaldean, orain dela gutxi zakur batek hildako beltxarga. Argazkia: Cristina Enea Fundazioa.

Zakur batek Gladys Eneko beltxarga edo zisne bati eraso egin ondoren, horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia ez dela gogorazi du Eguzkik, eta parkean bizi diren espezientzako babesa eskatu du.

(Barkatu baina testu hau gaztelaniaz bakarrik irakur daiteke osorik.)

Goiko irudia aurten betan ateratakoa da: zakur batek gorpu utzitako basahate emearengandik ez du arrak urrundu nahi. Beheko irudiak, berriz, baditu urte batzuk: hor ikusten den ahatea makilazoka hil zuten.

Goiko irudia aurten betan ateratakoa da: zakur batek gorpu utzitako basahate emearengandik ez du arrak urrundu nahi. Beheko irudiak, berriz, baditu urte batzuk: hor ikusten den ahatea makilazoka hil zuten.

IMG-20201002-WA0004