Harrapatutako lepahori bat hilda agertu da Salburuan.

Landan duela hamalau hilabete gertatu zen bezala, Salburuan lepahori bat harrapatu zuten,  Eguzkik atzo (asteazkena) jakin zuenez. Halakoen aurrean, konektibitatea bermatzeko urratsak egiteko eskatzen dugu.

Egilea: Agustin Rivas

Egilea: Agustin Rivas

Oharra: Ez ditugu atzoko argazkiak argitaratu, iazko bat baizik, oraingoak oso esplizituak direlako, odolari eta erraiei dagokienez zirraragarriak eta sentsazionalistatzat har daitezkeelako.

Albiste txarra da beraz basa-faunarentzat: lepahori bat (Martes martes), Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan  ARRARO gisa katalogatua, harrapatuta hil baita.

Arriskuan Dauden Espezieen Euskal Katalogoan, espezie ARRARO gisa sailkatuta dago lepahoria, eta haren heriotzak balio handiko galera dakar, are gehiago errepide horrek giza hesi egiten duen eremuan, errepidetik babestutako espezieak igarotzen direla ohartarazi beharra dagoen. Hesi efektu hori habitaten loturak eta bide-trafiko ugariaren ondorio, zeina eskualdeen arteko naiz aisialdiko jarduerak eragina den.

Bide-segurtasuneko arazoa baino zerbait gehiago

Animaliak harrapatzearen arazoak faunari eragiteaz gain, kalte material eta giza kalte handiak ere eragiten ditu, eta, beraz prebentzioa guztiontzako segurtasuna hobetzen laguntzen du.

Horrek guztiak gure ingurunea bi ikuspegitik kudeatzeko arazo bat erakusten du:

– Alde batetik, naturguneen konektibitaterik eza, non errepideek laban-papera jokatzen duten, ezinezkoa ez bada ere, oso zaila eginez gune batetik bestera igarotzea, espezie babestuen populazioak isolatuz, kasu honetan hilda agertzen ez direnean.

– Fauna basatiak, oro har, eta bereziki babestutakoak, errepideek eta ubideek sortzen dituzten oztopoak gaindituko dituzten pasabideak gaitzeko duten premia larria.

Lepahoria Zurbanoko atariko 2 zenbaki inguruan dagoen  autobus geraleku parean  geratu zen

Lepahoria Zurbanoko atariko 2 zenbaki inguruan dagoen autobus geraleku parean geratu zen

Hori dena ikusita, Eguzkik uste du administrazioek inplikazio handiagoa izan behar dutela Arabako Foru Aldundia buru dela, bera baita probintziako natura-ingurunearen eta errepideen kudeaketaren arduraduna, hala-nola premiazko neurriak hartu behar direla babestutako animalien heriotzak geldiarazteko, fauna basatiarentzako pasabideak sortuz, kasuak berrikusiz, gune beltzak zehaztuz baita eragina izan dezaketen beste arrazoi batzuk azalduz.

Gidariak eta bisitariak: ez ahazteko aldagaia.

Naturguneetako bisitariak eta bizilagunak kontzientziatu behar dira, bai eta autoetako zein kamioietako gidariak ere: Izan ere, basafaunaren kalteberatasunaren aurrean, gerta daitezkeen harrapatzeen aurrean, natura-guneetan gidatzean jardunbide egokiak sustatzea edo animaliak harrapatzeko arriskua gutxitzeko prebentzio-ekintzak garatzea helburutzat hartuz.

Horretarako, sentsibilizaziora bideratutako zenbait ekintza abian jar litezke, hala nola kartelak egin eta banatzea, bai eta natura-guneetako errepide eta bideetan zuzeneko jarduketak egitea ere, baita badenak eraikitzea puntu beltz nagusietan edo ibilgailuak abiadura handiagoan doazela hautematen den eremuetan, baita errepide eta bide horietan seinaleak jartzea harrapatzeko arriskuaz ohartarazteko. Horregatik, Eguzki talde ekologistaren iritziz, abiadura-mugak eta fauna iragartzen duten seinaleak errespetatzea dira aurrikuspen neurri egokiak eta bereziki, astiro gidatu euria, lainoa, elurra denean eta nola ez gauez, baita seinaleztapena eta kontzientziazioa hobetu ere.

Informazio osagarria.

Gidarientzako aholkuak, aplikatu beharreko protokoloaren arabera:

• Animalia batekin istripuren bat gertatuz gero, jakinarazi trafikoko poliziari atestatua egiteko.

• Harrapatutako animalia bat detektatzen baduzu, jakinarazi lehenbailehen:

  • BIZIRIK BADAGO ⇒ probintziako errekuperazio-zentroarekin harremanetan jarri artatu ahal izateko.
  • EDO HILDA BADAGO ⇒ garrantzitsua da ESPEZIEARI, ERREPIDEARI, KILOMETRO-PUNTUARI eta DATARI buruzko informazioa. Errepideetan puntu beltzak detektatzeko eta, horrela, neurri zuzentzaileak proposatzeko modua da. Errekuperazio-zentro bati edo fauna kontserbatzeko eskumena duen administrazioari (Foru Aldundia, basozainak) jakinaraz diezaiokezu.

Eguzkik Ugaldetxo industrialdean dagoen hesi herdoildua eta puskatua ordezka dadila eskatu du

IMG-20210826-WA0000
Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean zehar, Arbide erreka bazterrean dagoen hesia berritzeko eta, bide batez, hondakinak ibaian bukatu ez daitezen hesi hori sare batez hornitzeko izapideak lehenbailehen has ditzala eskatu dio Eguzki talde ekologistak Oiartzungo Udalari. Era berean, eskatu dio pabiloien eta Arbide errekaren arteko pasabidean –Mamuteko bulego-eraikinaren atzealdetik eta Aislamientos Arellano enpresa parean bukatzen den tartean– ibilgailu motordunentzat trafikoa debeka dezala. Izan ere, zoritxarrez, istripu bat izan da duela gutxi, auto bat ibaira erori baita.

Gero eta legez kanpoko hondakin gehiago Oriako Itxian

IMG_20210822_123602Iazko abuztuan, Oriako Itxian legez kanpo eginiko hainbat hondakin-depositoren berri eman zion Eguzkik Donostiako Udalari. Bada, urtebete pasatu da, hondakinak zeuden lekuan daude, eta, ezer egin ezean espero zitekeen bezala, gero eta gehiago pilatzen ari dira. Ikus bideoa (1):

https://youtu.be/rHBFtQq4OZU

Metro batzuk harago, berriz, hondakin gehiago:

https://youtu.be/MfJv3pKgIMU

Eta hemen beste irudi batzuk:

IMG_20210822_124314 IMG_20210822_123748 IMG_20210822_123727 IMG_20210822_123514Oriako Itxia da Lasarte-Oriako Oria auzotik gertu baina Donostiako udalerriaren barruan dagoen paraje bat, eta bertan dauden hainbat hondakinen berri eman genion Udalari iazko abuztuan. Udala baloiak kanpora botatzen ari zela iruditu zitzaigunez, azaroan salaketa publikoa egin genuen (2). Abenduan, berriz, oposizioak galdetuta, zinegotzi arduradunak esan zuen hondakinak lur pribatuetan daudela eta, ondorioz, lurjabeei dagokiela garbitzea. Gauzak horrela, Udalak errekerimendu bat bidali behar zien eta, epe jakin batean errekerimendua betetzen ez bazuten, garbiketa Udalak berak hartu behar zuen bere gain, modu subsidiarioan. Ondo. Horixe zen Udalak, hondakinen berri izan bezain pronto, hartu behar zuen bidea.

Urtebete pasatu da, ordea. Ez dakigu errekerimendurik bidali den, baina Oriako Itxian gero eta hondakin gehiago pilatzen ari dira. Hain justu, idatzi hau publiko egiten dugu hor arazo bat dagoela gogoratzeko. Iaz esan genuen bezala, Oriako Itxiko hondakinak ez daude Donostiako erdigunean, udalerriko mugetan baizik, jende gutxik ikusten dituen paraje batean. Ados. Baina Udalak ez luke horregatik beste aldera begiratu behar; izan ere, hondakin horiek Alderdi Ederren bertan baleude bezain legez kanpokoak dira. Ingurumen-arazoa izateaz gain, jakina.

EGUZKI, 2021eko abuztua

1. Baten batek alderaketak egin nahi baditu, hona hemen iazko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=SqW2OQB6o7k

2. Hona hemen 2020ko azaroan plazaratu genuen idatzia: Hondakinak eta Donostiako Udalaren utzikeria salatu ditu Eguzkik Oriako Itxian – Eguzki Talde Ekologista

Eredu energetikoa kritikatzen dutenei leporatu die Tapiak argindarraren gehiegizko prezioa

energiaEnergiaren prezioaren aitzakian, Ekonomiaren Garapen kontseilari Arantxa Tapiak artikulu bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian. Bertan, negozio enpresarialaren defentsa itsu-itsua egiten du. Eztabaidatzeko deia egiten du, bain batere lotsarik gabe esan du gaur egungo ereduarekin bat ez datozenak demagogia egiten ari direla.

(Testu hau gaztelaniaz baino ezin da osorik irakurri)

Isurketa kutsatzaile berria Urumean, Eguzkik errio-zati berean aurten salatu duen seigarrena

Urumea Txomin Enean, asteazken iluntzean.

Urumea Txomin Enean, asteazken iluntzean.

Asteazken iluntzean hidrokarburo-isuri berri bat ikusi zen Urumean, Txomin Enea parean. Ostegun goizean, isuriak errioan behera jarraitzen zuen.

Testu honen buruan ipini dugun argazkia asteazken iluntzekoa da. Honako bideo hau, berriz, ostegun goizekoa:

https://youtu.be/LbmQtG3vHL0

Isurketa hori da Eguzkik aurten errio-zati berean ezagutu eta salatu duen seigarrena, baina pentsatzekoa da gehiago ere egon direla, noski.

Honako irudi hau otsailaren 20an ateratakoa da, Loiolako kuartelen parean:

urumea2Honako hau, berriz, apenas 6 egun geroago, otsailaren 26an:

urumea2_2021Honako hau, ekainaren 7an:

Urumea3_2021Honako hau, berriz, ekainaren bukaera aldean ateratakoa da:

isurketaUdalak esan zuen hor ikusten den orban beltza aspaldi “abandonatutako” eta “ustekabean” iraulitako bidoi baten ondorio izan zela. Hau da zehatz-mehatz nondik etorri zen ezagutzen den   isurketa bakarra, guk dakigula, behintzat. Ez dakigu, ordea, zigorrik ezarri ote den.

Eta honako argazki hau, azkenik, uztailaren 27koa da:

urumea-768x581Bada isurketa hauen guztien iturburua aurkitzeko garaia eta, batez ere, bada horiekin guztiekin bukatzeko garaia.

Bitartean, isurketok salatzen jarraitu behar dugu. Salaketa ezinbestekoa da agerian uzteko hemen ingurumen-arauak inolako zigorrik gabe urratzen ari direla eta, are gehiago, delitu ekologikoak egiten ibiltzea ere oso litekeena dela. Horregatik, Urumean edo beste edozein erreka, ibai edo erriotan horrelako isurketa bat ikusten duten herrritarrak animatzen ditugu LEHENBAILEHEN 112 larrialdietako telefonora deitzera. Gero, nahi badute, Eguzkirekin (edo alor honetan lan egiten duen edozein elkarterekin) harremanetan jar daitezke, eta gu saiatuko gara salaketaren berri ematen eta jarraipena egiten. Baina 112ra lehenbailehen deitzea funtsezkoa da.

Busturialdeko Partzuergoak Mape erreka berriz ere urik gabe utzi duela salatu du Eguzkik

Irudi honek agerian uzten du emari ekologikoa ez dela betetzen. Baina irudia ez da joan den astean ateratakoa, gaur bertan ateratakoa baizik! Izan ere, joan den astean gertaturikoari buruzko salaketa egin bezain pronto, jakin dugu gaur bertan Mape urik gabe geratu dela. Partzuergoak berriz ere egin du!

Irudi honek agerian uzten du emari ekologikoa ez dela betetzen. Baina irudia ez da joan den astean ateratakoa, gaur bertan ateratakoa baizik! Izan ere, joan den astean gertaturikoari buruzko salaketa egin bezain pronto, jakin dugu gaur bertan Mape urik gabe geratu dela. Partzuergoak berriz ere egin du!

Busturialdeko Partzuergoak joan den astean (ETA GAUR BERTAN ERE BAI) berriz ere Mapetik hartu zuen ura, emari ekologikoa errespetatu gabe, eta, horren ondorioz, erreka lehortu egin zuen. Legez kanpoko ekintza hori oso ingurumen-eraso larria da. Kontuan izan behar da Mape Urdaibaiko Ibai Sareko parte dela, eta, halaber, Sare hori (Europar) Batasuneko Garrantzizko Leku dela, hau da, Biosfera Erreserba osatzen duten Natura 2000 Sareko guneetako bat.

Ez da arazo puntual bat, kronikoa baizik, urtero edo ia urtero errepikatzen dena, eta ez da Mapen bakarrik gertatzen, baita inguruko beste erreka batzuetan ere. Udan, ura urritzen denean, eta ur-eskariak, aldiz, gora egiten duenean, Partzuergoak Mapera eta beste erreketara jotzen du Busturia, Mundaka eta Sukarrietako ur-hornidura osatzeko. Gainera, erreketatik ura hartu aurretik, deposituak garbitu ohi ditu, eta garbiketa horietatik ateratako lohiek ibilguan bukatzen dute, arazo ekologikoa areagotuz.

Auzokoek behin eta berriz salatu dute arazo hori, eta zeresana duten erakunde guztiek badute horren berri. Ura Agentziak, emari ekologikoa ez errespetatzeagatik 2018an Partzuergoari isun txiki bat jarri zionean (1.500 euro), garbi esan zuen: “Resulta evidente que no se están cumpliendo las condiciones concesionales en las que se establece el caudal medioambiental que debe ser respetado en los puntos de captación”. Alegia, emari ekologikoa ez dela errespetatzen ari.

Baina hori “evidente” bada, hori bezain “evidente” edo begi-bistakoa da urteak aurrera doazela eta arazoak konpondu gabe jarraitzen duela. Erakundeek argudiatu dute Busturiak, Mundakak eta Sukarrietak udan dituzten hornidura-arazoak behin betiko konpontzeak kostu handia duela. Beharbada. Baina harrigarria ere bada Guggenheim bezalako proiektu batean Urdaibain milioi pilo bat inbertitu daitekeela esaka ibiltzea, eta, aldi berean,  oinarrizko zerbitzua den ur-hornidura behar bezalako bat bermatzeko arazo ekonomikoak daudela esatea.

Gure ustez, Mapen eta inguruko beste erreka batzuetan behin eta berriz eta modu nabarmenean urratzen ari da legeak emari ekologikoei buruz ezarritakoa. Hori delitu ekologikoa izan daiteke. Eta guk espresuki ikertzeko eskatu dugu.

EGUZKI, 2021eko abuztua

P.S. Arazoari neurria hartu ahal izateko, animatzen zaitugu ikustera auzoko batzuek iaz osatu zuten bideoa. Bertan, erreka oinarri duen ingurune ederraz gozatzeaz gain, ikus daiteke nola erreka lehorra uzten duten, putzutxo soil batzuk besterik ez geratzeraino, ibilguan dauden oztopo eta hoditeriaren irudiak ere topatuko dituzue. Hona hemn bideoa:

https://youtu.be/XFpGmQIyBsE

Pasquier-Recondo, lehentasunezko helburua Bidasoaldeko Lagunak taldearentzat

Pasquier vista de pájaro
Bidasoaldeko Lagunak taldeak etsipen handiena plazaratu du Irungo Udalak Pasquier-Recondoko Hirigintza Hitzarmenaren alde hartutako erabakiaren inguruan.

Ez dute ezertarako balio izan Txingudiko kokagune berezian sartzeko eremu hori lehengoratzea eta babestea helburu duten hainbat gizarte- eta ingurumen-eragilek aurkeztu dituzten alegazioek. Ingurune horrek balio ekologiko oso handia du, eta hainbat babes-figura ditu (nazioartekoak eta autonomikoak), baina, aldi berean, klima-aldaketaren eraginez, bere azalera murriz daiteke.

Alegazio horiek, azken batean, natura-ingurunea hobeto defendatzea proposatzen dute, klima-aldaketaren eraginez itsasoaren maila handitzea eragingo duen azalera-galera konpentsatuko duten eremuak txertatuz, eta, zalantzarik gabe, interes orokorraren defentsa hobea bilatzen dute.

PSE eta Podemos alderdiek erabaki horrekin erakutsi duten Ingurumenarekiko eta haren kontserbazioarekiko sentsibilitate falta deitoratu besterik ezin du egin BL taldeak; izan ere, ingurumenarekiko konpromisoak dituzten alderdi aurrerakoiak izateaz harro agertzen dira, baina horrelako jarduerekin guztiz kontrakoa erakusten dute.

Talde horrentzat, Txingudiko ingurunea kontserbatzea eta zabaltzea lehentasunezko helburua da, eta ez dio horri uko egingo; izan ere, jakin badaki badirela beste aukera batzuk (baten bat dagoeneko argitaratu da), eta borondate politikoa baino ez dela.

Egungo egoeran eta klima-aldaketaren aurkako borrokan, kolektibo horrentzat, lur horien ingurumena lehengoratzea ez da aukera bat, betebehar bat da, eta lanean jarraituko du zalantzarik gabe interes orokorrei eta ingurumenarekiko errespetuari askoz hobeto erantzuten dieten helburuak lortzeko.

Eguzkik txalotu egin du Oiartzun ibaiaren arroan lotura ekologikoa hobetzeko hiru presa eraisteko proiektuen tramitazioa

Galtzaraberri
Gipuzkoako Foru Aldundia uztailean hasi zen Oiartzunen, Ergoien auzoan, hiru ibai-presa (Aiendola, Txabola eta Olaetxe) eraisteko proiektuak izapidetzen. Obra horiek “Gipuzkoako Oztopoak Permeabilizatzeko 2020-2035 Plan Zuzentzailean” jasotzen dira. Plan horren arabera, datozen 15 urteetan 228 oztopo kenduko dira Gipuzkoako ibai-ekosistemetatik.
Onartutako plangintzak aurreikusten du konektibitate ekologikoa bermatzea Gipuzkoako ibaien 600 kilometroko luzeran, non ibai-habitaten zatiketa larriak dauden; izan ere, erroten, zentral hidroelektrikoen, lantegien edo antzeko beste instalazio batzuen presek eta ubideek eragotzi egiten dute ibaien eta erreken berezko faunaren, mantenugaien eta sedimentuen goranzko eta beheranzko joan-etorriak, asko Natura 2000 Sarean babestutakoak. Eragina bereziki nabarmena da arrain-fauna migratzailean.
Bestalde, gure taldeak galdetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuak erantzun zigun, 2021eko maiatzaren 14ean argitaratu zela kontratatzailearen profilean Karrika auzoko Galtzaraberriko presa behin betiko eraisteko proiektuan aurreikusitako lanen kontratazioaren iragarkia.
Azkenik, gogoratu behar da, izokin atlantikoa (2000. urtean Oiartzun ibaira itzuli zen) arriskuan dagoen espezie bat dela eta proiektu horien onura zuzena izango duela. Lan horien bidez, espezie migratzaile horren sarbidea erraztuko da Aiako Harriko Natura 2000 Sareko NPra eta KBEra.

Marrak jarri dituzte Agirre Lehendakaria zubiko kristaletan txoriek horien kontra talka ez egiteko

Mdirudi marrak eraginkorragoak direla jarri ohi diren harrapari ziluetak baino.

Badirudi marrak eraginkorragoak direla jarri ohi diren harraparien ziluetak baino.

Donostiako Udalaren aginduz, marra bertikalekin seinaleztatu dituzte Agirre Lehendakaria zubiko kristalak, hegaztiek haien kontra talka egin ez dezaten.

Neurria ongi etorria izan bedi, nahiz eta, egia esan, nahiago genukeen lehenago hartu izan balute.

Gogoratu 2019ko abenduan martin arrantzale baten heriotza deitoratu behar izan genuela, txoriak kristal horien kontra talka egin ondoren.

LehendakariAgirre_martinete2

Fotos del martín pescador muerto en diciembre de 2019 tras impactar contra los cristales del puente. Las fotos son cortesía de Martxel Etxebeste.

2019ko abenduan zubiko kristalen kontra talka egin zuen martin arrantzalea. Argazkiak Martxel Etxebesteren kortesiari zor dizkiogu.

Aprobetxatu nahi dugu gogoratzeko Agirre Lehendakaria zubikoak ez direla hegaztientzako arazo diren kristal bakarrak, horra hor, adibidez, Amara Berriko Arcco merkataritza-zentrokoak edota Loiolako Erriberetako Gizarte Gizarte Segurantzaren eraikinekoak.

Hona hemen nola Irutxuloko Hitzak eta DVk eman duten Lehendakari Agirre zubikoaren berri:

https://irutxulo.hitza.eus/2021/08/05/hegaztiak-disuasio-elementuak/

https://www.diariovasco.com/san-sebastian/aves-chocar-puente-lehendakari-agirre-20210805184709-nt.html

Pegatinak jartzen. Ea marra hauek beste kristalera batzuetara iristen diren.

Pegatinak jartzen. Ea marra hauek beste kristalera batzuetara iristen diren.

Arraste pelagikoa, sarraskiak jarraitzen du

Ondarroako portua. Argazkian ikusten diren ontzi guztiak pelagikoak dira, ezker-ezkerrean partzialki ikusten den ontzi txiki urdina izan ezik.

Ondarroako portua. Argazkian ikusten diren ontzi guztiak pelagikoak dira, ezker-ezkerrean partzialki ikusten den ontzi txiki urdina izan ezik.

EGUZKItik aurten ere deitoratu behar dugu arraste-ontzi pelagikoak gure kostaldean dabiltzala. Urtetik urtera gero eta gehiago dira, gainera.

Izan ere, ostegun honetan, hilak 5, HAMABI pelagiko irlandar zenbatu ditugu Ondarroako portuan. Hau onartezina da, urtetik urtera marka hautsi nahi dutela dirudi. Den-dena suntsitzen ari dira.

Sare pelagikoen erabilera debekatuta dago bai Espainiako bai EAEko uretan, arrantza mota honek den-dena harrapatzen duelako eta, ondorioz, deskarte handia sortzen duelako. Beraz, ez da jasangarria, arrantzalekuak eta ekosistemak agortzen ditu.

Azken batean, arrantza mota hau bi ontziren artean inbutu moduko sare bat arrastatzean datza. Kontuan izan behar da sare-inbutu hauek oso-oso handiak direla. Futbol-zelai baten neurriko ahoa ere izan dezakete. Eta, jakina, bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen dute, bai espezie objetivo komertzialak, bai espezie ez-komertzialak, bai espezie babestuak ere, hala nola, dortokak, izurdeak eta beste. Harrapatutako asko deskartatzen da, komertziala ez delako, sareetan denbora gehiegi pasatu delako edo azpian egonda zanpa-zanpa eginda geratu delako. Eta deskarte hori guztia berriz ere itsasora doa, hilik baina.

pelagikoa3

Argazki hauek ere Ondarroako portuan ateratakoak dira, baina ez guk, baxurako arrantzale batek baizik. Pelagikoekin harrapatutako hegaluzeak dira.

Argazki hauek ere Ondarroako portuan ateratakoak dira, baina ez guk, baxurako arrantzale batek baizik. Pelagikoekin harrapatutako hegaluzeak dira, eta ez dute, ez, itxura onik.

Kantauriko arrantzaleek, aldiz, hegaluzeak kanaberaz edo xaxian harrapatzen dituzte, artisau-tresnez, alegia. Horrela, aleak banan-banan arrantzatzen dituzte, deskartea saihestuz.

Lehengo egunean, artsiau-ontzien tripulazio erdia ere ez duten pelagiko bikote horietako batek 90.000 kilo hegaluze baino gehiago deskargatu zituen Ondarroan. Pieza gehienak birrinduta zeuden. Kiloa 2-3 euroan salduko zieten Urlapesca eta Ondarroa19 elkartea bezalako handizkariei. Ondoren, Kofradiatik igaro ere egin gabe, merkataritza-gune ezagunetara eta “gure” kontserba-fabrika gehienetara joango ziren. Fabriketan latetan sartu eta dendetan kiloa 16-21 euroan salduko dute, kanaberaz banan-banan arrantzatutako hegaluzea balitz bezala, noski. Sare pelagikoz harrapatutako hori hegaluzea da, bai, baina ez du zerikusirik kanaberaz harrapatutakoarekin, ez kalitateagatik, ez itsasoarekiko eta itsas faunarekiko errespetuagatik, ez, oro har, bataren zein bestearen atzetik dagoen aztarna ekologikoagatik.

Pelagiko bat aste honetan, portuan bertan bodega garbitzen edo. Zikina ere nolanahi irentsi behar al dugu?

Pelagiko bat aste honetan, portuan bertan bodega garbitzen edo. Zikina ere nolanahi irentsi behar al dugu?

Baina gure kostaldean pelagikoekin arrantzatzea debekatuta badago, zer egiten dute arraste-ontzi hauek, gehienak frantsesak eta irlandesak, gure portuetan? Teorian, nazioarteko uretan jarduten dira, europar legediaren anparoan, nahiz eta batzuetan kostatik 12 miliatako muga ere gainditzen duten, hau da, legea urratzen duten.

Gauzak horrela, konpromiso handiagoa eskatzen diegu Espainiako eta EAEko administrazioei. Gure ustez, deskarteekin, kuotekin, deskargatzeko aldez aurretiko abisuekin eta lonja-pasatzeekin zorrotzago jokatu beharko lukete. Halaber, EAEko administrazioari eskatzen diogu trazabilitatea bermatzeko, hegaluzea non arrantzatu den, nola, zein ontzik arrantzatu duen eta zein portutatik datorren argi eta garbi identifikatuz.  Bai freskoan, bai latetan, eta laten kasuan arrain freskoa edo izoztua erabili den zehaztuz. Eta informazio hori kontuan izanda, kontsumitzaileak aukeratu dezan nolako arraina erosi nahi duen.

Horrela, kontrol zorrotzagoa balego, pelagikoei eta handizkariei murriztuko litzaieke gure portuetan negozio egiteko aukera.

Trazabilitatea bermatzea arrantzaleen aldarrikapen nagusietako bat ere izan beharko litzateke, gure uste apalean. Eta kontsumitzaileona, jakina, funtsezkoa baita kontsumitzaileok arraindegian egitea itsasoan modu jasangarrian harrapatutako hegaluze horren alde. Kontzientzia-kontua.

Esan dezagun, bide batez, arrantza “olinpikoa” deritzona (“iristen den azkena ergela da” esaldian laburbildu daitekeena) akats bat iruditzen zaigula. Batetik, arrantzaleak zukutzen ditu, orain dela urte batzuk baino denbora erdian arrain kopuru berdintsua harrapatzera behartzen baititu. Bestetik, kuota bi hilabete eskasetan kontzentratzen du, ohiko kontsumo-garaia nabarmen murriztuz. Horrek erosle handien boterea areagotzen du.

Argazki hau ere Ondarroan ateratakoa da. Pelagikoekin harrapatutako ezpata-arrainak. Ezpata zerratu diete, noski.

Argazki hau ere Ondarroan ateratakoa da. Pelagikoekin harrapatutako ezpata-arrainak. Ezpata zerratu diete, noski.

Egun gutxi barru, Kantauriko arrantzaleek kupoa agortuko dute. Hortik aurrera, pelagikoek bakarrik jarraitu ahal izango dute arrantzan. Beraz, gure etxeetan eta ostalaritzan kontsumituko den hegaluze freskoa pelagikoa izango da, ez euskal arrantzaleek banan-banan arrantzatutakoa. Ulertezina.

Gustatuko litzaiguke Arrantza kontseilariordeak eta Arrantza zuzendariak hemen aipatu ditugun puntu hauek guztiak kontuan hartzea hegaluzearen kanpainaren balantzea egiten dutenean.

Aurten Ondarroak lonja berria estreinatu du, baina garbi dago ohitura txarrak mantentzen direla.

SARE PELAGIKORIK EZ!

Eguzki, 2021eko abuztuaren 6an

Kartel honetan ageri da iaz atera genuen argazki bat, pelagiko bat deskarga egiten ari zen bitartean.

Kartel honetan ageri da iaz atera genuen argazki bat, pelagiko bat deskarga egiten ari zen bitartean.

Zestoako Errota industrialdetik Urola ibaira berriz ere ur kutsagarriak isuri direla salatu du Eguzkik

Orain dela urtebe justu leku berean salatu genuen isuria.

Orain dela urtebe justu leku berean salatu genuen isuria.

Eguzki talde ekologistak Urola ibaira ur kutsagarriak isuri direla salatu nahi du berriro, Zestoako Errota industrialdean, euste-hormako hodietako batetik. Isurketa abuztuaren 1ean gertatu zen eta argazkian ikusi daitekeen bezala, estolderiatik ibaira zioan isuriak zuri-zuri eginda uzten zuen Urolako ura. Ez zen hildako arrainak topatu..

Ez da halako zerbait geratzen lehen aldia polígono horretan. Gogora ekarri behar da 2020ko abuztuaren 12an Eguzkikook ia berdina dirudien isurketa baten berri eman gennuela eta URA agentziari  jakinarazi geniola gertakaria. Ikuskatzaile bat bertara joan zen isuriaren laginak hartzera. Iazko isurketaren ostean egindako ikerketaren emaitzarik ez dugu, datuen babes kontuak direla eta bide zorrotz bat igaro behar baitu mota honetako informazioa lortzeko.Dena dela oraingoan ere URAri jakinarazi diogu gertakaria eta  gertatu ostean jakinarazi badiogu ere ikertzen saiatuko direla erantzun digu. Gure aldetik, iazko ikerketa abiapuntu hartzea iradoki diogu.

Joan den igandean ateratako argazkiak.

Joan den igandean ateratako argazkiak.

Oraingoan partikular batek eman dio Eguzkiri Urola ibaira egindako isuriaren berri. Eguzkiri dagokionez, eskerrak eman nahi dizkiogu herritar honi, eta, aldi berean, gogorarazi nahi dugu gutako edozeinek ibai eta erreketan ikus dezakeen ezaugarri horietako edozein orbanen aurrean 112 larrialdi-zenbakira deitu behar duela lehen bait lehen. Nahi izanez gero Eguzkirekin ere jar dateke harremanetan 688662532 telefonoan.

Eguzki, 2021eko abuztua