Lehengoratze hori ezinbestekoa eta premiazkoa ere badela dio Ingurumen Sailaren txosten batek, eta txosten horixe du oinarri talde ekologistaren eskaerak
Zaldunbordan legez kanpo botatako haltzadiaren lehengoratze-proiektua lehenbailehen enkargatzeko eta onartzeko eskatu dio Eguzkik Hondarribiko Udalari. Helburua da datorren neguan bertan ahal den gehien aurreratzea, negua baita sasoi aproposa horrelako lanak egiteko.
Zaldunbordako haltzadia bota zuten parajean merkataritza-gune handi bat eraikitzeko lanak hasi zirenean, elkarte ekologistek eta herritarrek gogor salatu zuten “makrooutlet” delako hura, alegia. Lan haiek bertan behera utzi behar izan zituzten, EAEko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Plan Orokorra ezeztatu zuelako, eta, ondorioz, merkataritza-gunea legezko babesik gabe geratu zelako. Baina Auzitegiak erabaki hori hartu baino lehen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ohartarazia zuen haltzadia nola edo hala zaindu egin behar zela. Izan ere, haltzadiak dira Europar Batasunak “lehentasunezkotzat” jotzen dituen intereseko habitatak.
Gaur egun Plan Orokor berri bat tramitatzen ari da, eta, tramitazio horretan derrigorrezkoa den Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren barruan, Ingurumen Sailak txosten bat egin du. Hain justu, txosten horixe du oinarri Zaldunbordako haltzadia lehenbaileen lehengoratzeko Eguzkik egin duen eskaerak. Izugarri argia iruditzen zaigulako, hitzez hitz kopiatzen dugu txostena:
“Esta Dirección [de Calidad Ambiental y Economía Circular del Gobierno Vasco] emitió en 2018 informe en relación a Plan Parcial de Ordenación Urbana de Zaldunborda. Tras visitar el emplazamiento y constatar la existencia de aproximadamente 2 ha de aliseda cantábrica (hábitat de interés comunitario (HIC) prioritario), que resultaría eliminada con el desarrollo del ámbito, y la coincidencia parcial con el corredor de enlace entre Aiako Harria y Jaizkibel, esta Dirección consideró la propuesta de restauración planteada insuficiente, solicitando una revisión de la ordenación propuesta para incrementar las zonas de espacios verdes que pudieran acoger las medidas correctoras y compensatorias, incluyendo el establecimiento de una zona verde en la franja occidental-noroccidental del sector, que refuerce el corredor entre Aiako Harria y Jaizkibel.
Tal y como muestran las series de fotografías aéreas, entre 2018 y 2019 se llevó a cabo la eliminación de toda la vegetación arbolada que existía en el ámbito.
Se considera imprescindible (no solo por el hecho de que se haya eliminado un HIC prioritario, sino también porque esto haya ocurrido en una zona identificada por las DOT [Directrices de Ordenación del Territorio] como corredor ecológico) que se implementen en la mayor brevedad medidas correctoras y compensatorias, dirigidas a garantizar una no pérdida neta de patrimonio natural. Se considera necesaria una compensación 1:2 detraido:restaurado, de modo que se compense no sólo la superficie de bosque eliminada, sino también su funcionalidad ecológica.
De acuerdo a la información recopilada en campo en 2018, la superficie de 91E0* [el hábitat] eliminada asciende a 2 ha, por lo que debería ser restaurada una superficie de bosque autóctono de al menos 4 ha. Para ello sería necesario redactar un proyecto de restauración, que se vinculara al desarrollo del ámbito. Dado que el impacto ya ha sido generado, se considera necesario que dicho proyecto de restauración sea aprobado y ejecutado en la mayor brevedad posible, sin esperar la larga tramitación que puede llevar la aprobación del PGOU”.
Laburbilduz, Ingurumen Sailak eskatu zuen haltzadiarekin tentuz ibiltzeko, lehentasunezko habitat izateaz gain, Lurraldea Antolatzeko Jarraibideek Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean ezarritako korridore ekologikoaren parte ere bazelako. Baina tentuz ibili ordez, bota egin zuten, erabat bota ere. Gauzak horrela, txostenak, 2021ko azaroaren 18ko data duenak, zera dio, ezinbestekoa dela haltzadia lehengoratzea, eta lehenbailehen, gainera.
Atal honi amaera eman aurretik, ohar bat: txostenetik hitzez hitz kopiatu dugun testuan lodi nabarmenduta agertzen diren hitzak ez ditugu guk nabarmendu, txostengileek berek baizik.
Ingurumenaren kontrako arau-hausteak eta zigorgabetasuna
Txostenean argi geratzen da Ingurumen Sailak ez zuela proiektu hura ontzat eman, ez bere hartan, behintzat. Gainera, lan haiek legez kanpo hasi ziren, ekologistok eta hainbat herritar elkartek, Zaldunborda Gelditu! plataforman bilduta, salatu genuen bezala.
Gauzak horrela, Eguzkitik salatu nahi dugu administrazioak oso pasiboak eta permisiboak direla ingurumenaren kontrako erasoen aurrean. Gogoan izan kasu honetan ondare garrantzitsu batez ari garela, hain zuzen, lehentasunezkotzat jotako habitat batez, eta Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean Lurraldea Antolatzeko Jarraibideak ezarritako korridore ekologikoaren zati batez. Gainera, haltzadia ez zuten leku urrun eta ezkutu batean bota, oharkabean pasatzeko moduan, baizik eta garai hartan guztiz fokupean zegoen paraje batean, hainbat protestaren erdi-erdian. Bestela esanda: atentatu ekologiko hori eragotz zitekeen; eragotzi beharra zegoen. Inork ez zuen eragotzi, ordea
Bestalde, ez dakigu haltzadia bota zutenak modu formalean identifikatuta dauden. Txostenak ez du hori argitzen. Halaber, ez dakigu administrazioren batek (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak) espedienterik ireki duen, ezta haltzadia bota izana dagokion araudiaren arabera kalifikatu duen ere… Arina? Larria? Oso larria?
Ezinbestekoa da administrazioren batek (edo gehiagok, bakoitzari dagokion neurrian) esku hartzea, orain arte esku hartu ez badute, behintzat. Haltzadia bota izanak ezin du zigorrik gabe geratu. Gure ustez, bada nahiko zantzu Zaldunbordan egindakoakNatura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 33/2015 Legea urratu duela ondorioztatzeko. Horrela bada, Lege horretan aurreikusitakoaren arabera jokatu beharko litzateke.
Laburbilduz, Eguzkikoontzat premiazkoena da Zaldunbordan lau hektareako haltzadi berreskuratzeari ekitea, eta lehenbailehen, ez baitira alferrik hiru urte pasatu bota zutenetik. Eta Ingurumen Sailaren txostena iazko azarokoa dela kontuan izanda ere, dagoeneko berandu gabiltza!. Baina, aldi berean, erantzukizunak argitzea ere beharrezkoa iruditzen zaigu.