Donostiko SOS Manteo herri-erreferendumaren emaitza

image1149

Hemen daukagu azkenean herri-erreferendumaren emaitza:

 6948 boto erregistratuak guztira (1471 presentzialki eta 5477 online), %96,57 baiezko erantzunak eta %3,3 ezezkoak. Zehazki:

 –          Bai: 6486 boto

–          Ez: 222 boto

–          Txuriak: 11 boto

–          Baliogabe: 229 boto

 Hau da, partehartze izugarria lortu dugu, espero genuena aise gainditu duena (ia 7000 pertsona asteburu bakar batean!) eta gainera, bigarren Basque Culinary Center baten aurrean Manteo-Zemoria parkea babesteari BAI borobila eman diogu denon artean.

 Herritarron erantzunarekin ezin gara pozago egon; ikusteko dago orain mobilizazio honen aurrean nola erantzuten duten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

 Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzue guztiei, baina batez ere kartelak jartzen, mahaietan laguntzen, egutegiak saltzen, etab. ibili zareten guztioi.

 Urte amaiera hau oso intentsoa izan da, baina 2024. urteari pilak kargatuta ekin diogu, Manteo publikoa eta berdea izaten jarrai dezan borrokan segitzeko. Zuen laguntza beharrezkoa izango da.

 Mila esker!

SOS Manteo Plataforma

 Manteo_erreferenduma

manteo-galdeketa

 

Garraio publikoaren garestitzeari ez!

415791365_765674298928894_8501425326064461160_n

Joan den astean jakin genuen Lakuako Gobernuak eta Bizkaiako Foru Aldundiak ez dituztela Barik diruzorroarentzako dirulaguntzak luzatuko, beraz, garraio publikoa garestituz.

Neurri honek langile klasearentzako zama gehigarri bat suposatuko duela, urtarrileko aldapan, gainera.

Gainera neurri hau trantsizio ekologikoaren aurka doa, garraio publikoaren erabilera murriztuko duelako. Neurri hau bereziki larria da hilabete honetan bertan jakin baitugu Foru Aldundiak 450 milioi euro gastatu nahi dituela Itsasadar Azpiko Autobidean.

Azpiegitura honek autoaren erabilera sustatuko luke diputazioaren ikerketen arabera. Hau da, diputazioak ez omen dauka garraio publikorako dirurik, baina autobide berriak eraikitzeko (Supersurra, orain subflubiala…) eta eraikuntza enpresak aberasteko obra faraonikoetarako ez da inoiz xoxik falta.

Hau salatzeko, datorren martitzenean Metro Bilbaoren egoitza aurrean elkartuko gara, Lakuako Gobernuko eta Foru Aldundiaren agintariei neurri hau atzera botatzeko eskatzeko.

Etorri zaitez zu ere!

Dubaiko COP28: gailurrak ez dira bidea

Newsletter-images-1200-×-1000-px-4

Klimaren Goi Bilera berriak, eta dagoeneko 28 izan dira, beste behin ere etsipen eta engainu hondarrak utzi dizkigu. Ahots asko izan dira Klima Aldaketari aurre egiteko anbiziorik eza agerian utzi dutenak. Askok nabarmendu dute erregai fosilen ustiapenarekin aberasten direnen eta berauek murrizteko edo desagertzeko bultzadaren arteko bateraezintasuna.

Argi dago azken urteotan kliman ikusten ari garen aldaketak giza jardueren ondorio direla, bereziki Ipar Globalarenak, erregai fosilak erretzearekin eta neurrigabeko etekin ekonomiko pribatua lortzearekin lotuta daudenak. Krisi klimatikoaren bortizkeriak erregai fosilak oso tarte laburrean erabiltzeari uztera behartuko gaitu. Hala ere, aspaldian planifikatu behar zen bide hau, Ipar eta Hego Globalaren arteko justizia eta ongizatea bermatuz. Batez ere, erregai fosilen agortzearen sintoma larriak ematen ari direnean honetan. 29 urte itxaron behar izan ditugu, Dubaiko Goi-bilerara arte, azken ebazpenean “erregai fosilak” modu lausoan izendatuak ikusi ahal izateko lehen aldiz. Eskandalu horrek erakusten du giza eta natur biktimek zein eragin txikia duten sistema kriminal horri eusten diotenen poltsikoetan.

Goi-bilera honen azken ebazpenaren edukia aztertzen badugu, garrantzitsua iruditzen zaigu “erregai fosilak atzean utzi” ahal izateko bide-orriaren inguruko zehazpen falta, “zazpi urtean energia berriztagarriak hirukoizteko” estrategiaz haraindi. Hortxe baitago gakoa. Erregai fosilak kentzeko, Dubain zein Nafarroan, eskaintzen zaigun bide ia bakarra elektrizitatean oinarritutako energia berriztagarriekin ordezkatzea da. Eta inoiz ez da zalantzan jartzen neurri honen eraginkortasuna, edo berriztagarriek gaur egun erabiltzen ditugun energia moduen erreleboa hartzeko aukeraren bideragarritasuna.

Ez dugu ahaztu behar gaur egun munduko eta Nafarroako energia-kontsumoa erregai fosiletan oinarritzen dela gehienbat. Nafarroako Gobernuaren 2021eko azken balantze energetikoaren arabera, erregai fosilak gure erkidegoko energia primarioaren kontsumo guztiaren % 79a izan ziren. Beraz, kontsumitzen dugun energiaren ia % 80a erregai fosilak dira, eta beste % 20a energia berriztagarriak. Eta estatu, Europa eta mundu mailan kopuruak are okerragoak dira berriztagarrien kasuan.

Horrela, egin nahi den “trantsizioa”, hau da, urte gutxiren buruan erregai fosilak kontsumitzetik berriztagarriak kontsumitzera pasatzea, ezinezkoa iruditzen zaigu Ipar Globaleko herrialdeetan egiten dugun energia-kontsumo handiari eusten saiatzen garen bitartean, etekin ekonomiko pribatuaren logikak bultzatuta. Eta ez bakarrik aurreko paragrafoan aipatu ditugun zifra ikaragarriengatik, baita energia berriztagarriek dituzten konponbide zaileko arazoengatik ere. Gure ustez, beharrezkoa da energia berriztagarrietarako trantsizioa proposatzen duten botere politiko eta ekonomikoek energia horiek kontsumo elektrikoan integratzeko dagoen zailtasuna aztertzea, baita elektrizitatea egungo kontsumo energetikoetara ez egokitzearen arazoa ere, zientzialari garrantzitsuak informatzen ari diren bezala.

Energia berriztagarrien gabezia eta arazo hauexek ikusten ari gara dagoeneko Nafarroan, aitzindaria baita energia mota horietan. Datu ofizialetara jotzea besterik ez dago: mota horretako energiak biltzeko poligono handiak gure lurraldea gero eta gehiago suntsitzen ari diren bitartean, berotegi-efektuko gasen emisioak ez dira batere murriztu. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren 2021eko datuek erakusten dute CO2 isuriak %11,88 igo direla 1990etik, eta 2021ean %8,61 handitu direla 2020arekin konparatuta. Era berean, emisioak gehien handitu dituzten sektoreak jasangaitzenekin bat datoz: garraioa (% 15,39 hazi da), non errepide bidezko garraioa trenbidearen gainetik hobesten den, aldi berean, bidaiarientzako AHT bultzatzen delarik; eta nekazaritza eta abeltzaintza (% 17,96ko igoera), non ustiapen intentsibo eta makrogranja handiko nekazaritza eta industria eredua bultzatzen den.

Argi dago, beraz, elektrizitate berriztagarria ekoizteko azpiegitura gehiago jartzeak ez duela emisio mailak murrizteko balio. Eta, beraz, beharrezkoa da zerbait gehiago egitea, ez du balio berriztagarriak hirukoiztu” behar direla esateak bakarrik, hori egitea erraza izango balitz bezala, mundu mailan eskalagarria, giza beharretara egokitua, eta emisio kutsagarriak murrizteko balioko balu bezala.

Horregatik, ezin dugu ostrukarena egin. Klima-aldaketaren aurrean benetan erreakzionatu behar badugu, erregai fosilen erabilerari amaiera eman behar diogu, egungo produkzio eta kontsumo neurriei eusteko Kapitalismo Berdeak planteatzen dizkigun konponbide faltsuetan erori gabe. Herrialdeen arteko elkartasunak, gure burua ekosistemetan integratu behar izanak eta ongizatearen arloan Iparraldearen eta Hego Globalaren arteko orekak gure kontsumo materiala eta energetikoa murriztera garamatzate. Horrek guztiak jarduera guztietan izan behar du isla, jarduera produktibo zein erreproduktiboetan. Eta Nafarroan ez goaz bide egokitik.

Ez da lan erraza, baina beharrezkoa eta egingarria da. Honek esan nahi du ezin garela besoak gurutzatuta geratu gizartearen eta ingurumenaren degradazioaren aurrean. Larrialdi klimatikoa eta desberdintasun sozialak are gehiago areagotzen dituen egungo aukera kapitalistaren ordezko balio eta praktika kolektibo berriak eraikitzen eta esperimentatzen joan behar dugu.

Ildo honetan, itxaropentsua da hainbat esparrutatik datozen alternatiba berriak planteatzen dituzten dinamika eta proposamenen sorrera. Sustrai Erakuntza fundazioa ere hainbat jarduketa-proposamen aztertzen ari da, egungo sistemaren eraldaketan eta planetako bizitzaren zaintzan arlo konkretutik eta kolektibotik jarduteko aukera emango digutenakProposamen horiek bere garaian zirriborratu genituen, eta orain sakon aztertzen ari gara. Hori baita bidea, eta ez kapitalismoak igoarazi nahi dizkigun gailurrak.

Nerea Martiarena eta Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza Fundazioaren izenean.

Nafarroan, 2023ko abenduaren 29a.

2023a ere Oikian saneamendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik

oikia2023a ere Oikian sanemendu-lanak egin gabe bukatu dela salatu du Eguzkik. Lan hauek orain dela hamar bat urte, behintzat, eginda egon behar zuten, baina atzerapenak metatzen jarraitzen dute, nahiz eta, Ura agentziaren beraren hitzetan, Urolan beherako kutsadura “nabarmen” arinduko luketen.

Herri-erakundeek 2007an Gipuzkoan hainbat saneamendu-lan egiteko Esparru Akordioa izenpetu zuten. Akordio haren arabera, Oikiako sanemandua, beranduenez, 2011rako bukatuta egon behar zen. 2010ean proiektu bat eta guzti idatzi zen, baina ez zen gauzatu, Jaurlaritzak ez zuelako bete lanok %100ean finantzatzeko hartu zuen konpromisoa. Proiektua tiraderan gelditu zen harik eta 2019an Jaurlaritzak berak eta Aldundiak handik atera zuten arte. Orduan esan zuten lanak 2021rako hasita, behintzat, egongo zirela. Baina 2010eko proiektua zaharkituta omen zegoen eta, horren ondorioz, 2021ean, lanak hasi ez eta proiektu berri bat esleitu behar izan zuten. Proiektu berria 2022an ipini zen jendaurrean. Itxura guztien arabera, 2023an nahitaez hasi behar ziren lanak. Ez da horrela izan, ordea. Beraz, Oikiako hondakin-urek 2024an ere jarraituko dute Urola “nabarmen” kutsatzen.

EGUZKI, 2023ko abendua

oikia_kokapena_webUra agentziak berak adierazitakoaren arabera, Oikiako eta auzopean dagoen Xey industialdeko hondakin-urak biltzea eta Basustako araztegira bideratzea ahalbidetuko ditu saneamendu-proiektuak. Halaber, etorkizunean Aizarnazabalgo hondakin-urekin horixe bera egitea ere ahalbidetuko du. Izan ere, Aizarnazabalgo hondakin-urak ere gaur egun ibaira isurtzen dira.

Aurrekontua 5,4 milioi eurokoa da eta obrak egiteko epea, berriz, 11 hilabetekoa.

Aktibismo klimatikoaren aurkako errepresioari ez!

rodrimi-nguez4
Buy Xanax
Polizia Nazionalak Futuro Vegetal erakundearen aurka egindako operazioaren eta gutxienez 27 aktibistaren atxiloketaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die atxilotuei, eta irmo eskatzen du haiek askatzea eta akusazio kriminalizatzaile guztiak erretiratzea.
Buy Xanax
Ez da gertaera isolatu bat. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako estatuak mugimendu ekologista eta klimatikoa inkriminatzeko prozesu orokor batean buru-belarri ari dira. Gertakariei lotzen gatzaizkie: Estatuko Fiskaltza Nagusiak talde jakin batzuk estigmatizatzea ekologismoa eta terrorismoa uztartuz; ahozko epaiketa hastea eta espetxeratzeko eskatzea Rebelión Científica taldeko 15 aktibistarentzat, Madrilgo Kongresuaren aurrean ekintza baketsu bat egiteagatik hondamendi ekologikoaren aurrean neurri nahikorik ez dagoela salatzeko; Frantzian Soulevement de la Terre legez kanpo uzteko mehatxua eta poliziaren indarkeria erabiltzea, mugimendu horretan 100 elkarte ekologista, baserritar eta sindikal baino gehiagok lurraldearen aurkako proiektuen kontra borrokatzeagatik; Italiako Susa haraneko AHTrik gabeko mugimenduaren aurkako jazarpena; Alemanian etengabeko atxiloketak krisi klimatikoari buruz ohartarazteagatik edo lignito-ustiategien gorakadaren aurrean protesta egiteagatik… Eta, aldi berean, ezin ditugu alde batera utzi erresistentzia- eta planteamendu-gune alternatibo guztiak, gehienak tokikoak, desprestigiatu, gutxietsi edo isolatu nahi dituzten kanpainak, besteak beste, poligono berriztagarriak, makrogranjak, makronegutegiak, meategiak, edo akuiferoen harpilatzeari eta inposaketari kontra egiteagatik.
Buy Xanax
Kriminalizazio-prozesu horrek agerian uzten du Europar Batasunaren benetako aurpegia. Europa Trantsizio ekologikoaren munduko abangoardia gisa aurkezten da, eta Itun Berdea da bere amua. Hala ere, errealitateak erakusten digu Itun horrek bere irabaziei eusteko interesa duten enpresa-korporazioen interesak baino ez dituela bermatzen, hori bai, orain berniz berde batekin, kapitalismo berdea. Eta hori defendatzeko, gobernuek ez dute zalantzarik egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren izaera harrapari, kutsatzaile eta ekologikoki jasanezina zalantzan jartzen duen diskurtso, erresistentzia edo ekimen oro jazartzeko, eta planetako milioika pertsona heriotzara, gosera eta behartutako emigraziora kondenatzen ari delarik.
Buy Xanax
Sustrai Fundazioak elkartasuna adierazi nahi die Futuro Vegetaleko kide atxilotuei eta beren aktibismo klimatikoagatik epaiketaren zain dauden Rebelión Científicako lagunei. Haien askatzea eta kargu guztiak kentzea eskatzen dugu.
Buy Xanax
Nafarroan, 2023ko abenduaren 27a.
Buy Xanax
Sustrai Erakuntza Fundazioa

Zorionak! Enpresa sustatzaileak uko egin dio Karakateko zentral eolikoaren proiektua gauzatzeari

745911ae-5577-42f9-b42b-877e0905f8b2_16-9-aspect-ratio_default_0

Lortu dugu! 2002an bezala, oraingoan ere lortu dugu Karakateko zentral eolikoaren proiektua geratzea. Green capital enpresak bertan behera utzi du Akillar eta Otsoaldasoro inguruetan aerogeneradore erraldoi bana jartzeko zuen asmoa. Hala, proiektu horrek suposatuko lukeen suntsipenetik babestuta geratuko da, momentuz behintzat, Karakate. Guk zalantzarik ez dugu herri bezala eman dugun erantzuna funtsezkoa izan dela enpresak erabaki hori hartzeko orduan.

Green Capital-en matrizea den Capital Energy enpresak berak berriki aurkeztu ditu Trekutz (Antzuola-Urretxun) eta Buruzaiko (Azkoitia-Azpeitia-Zumarraga) zentral eolikoen ingurumen txostenak , eta bertan izan genuen lehenengoz erabakiaren berri esplizituki. Ondoren enpresaren iturrien bidez konfirmatu ahal izan dugu hala dela.

Hala ere, nahiz eta bigarren aldiz proiektuak atzera bota izana poztasunez hartu, garaipena ez da behin betikoa: mehatxuak her dirau.

Batetík orain onartzeko fasean dagoen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (PTS) ez duelako gure mendi lerro kuttunaren erabateko babesa bermatzen eta etorkizunean proiektu berriak aurkezteko atea irekita uzten duelako. Izan ere,herritarrek, Karakate Bizirik-ek eta zein Udalek Karakateko eremu guztia babesteko urralde Plan Sektorial horri aurkeztutako alegazioak ez dituzte onartu, eta beraz, gure mendi gaineko biodibertsitateak eta ondare kulturalak nolabait arriskuan jarraituko du erabateko babes horren faltan. Horren aurrean berresten dugu ezinbestekoa dela Karakateko eremu osoa salbuespen eremu bezala izendatua izatea.

Bestetik, Karakateko proiektua geratzea lortu arren, Euskal Herri osean zehar aurrera jarraitzen dute mendiaskotako tontorretan 200 metroko altuerako haize errotak eraikitzeko proiektuek. LPS-an ere ugari dira halakoak eraikitzeko balizko kokapen bezala ageri diren mendi eremuak, besteak beste gure eskualdean Arno ingurua eta Andutz mendia ltziarren. Ez da baztertzekoa, hortaz, eskualdean bertan proiektu berriak agertzea. Denak ere enpresa pribatuen, energiaren lobby-aren eta kapitalaren interesen mesedetan.

Egon ziur energía berriztagarrien alde gaudela, baina ez horrela, ez edozein preziotan, bestelako ereduei jarraituz baizik. Gure mendiak babesteko beharra sentitzen dugu, gure ingurune naturala zaintzekoa, eta asmo horretan irmo jarraituko dugu.

Ezin dugu mundu finitu batean hazkunde infinitu bat bultzatu,eta horixe da sistema kapitalistaren oinarrizko kontraesana. Ezinbestekotzat jotzen dugu bestelako ereduak, alternatibak, proposamenak … ezagutzen eta aztertzen jarraitzea eta energiaren auzia gizarteratzen eta haren gainean hausnarketa elikatzen jarraitzea da gure asmoa.

Bukatzeko, Karakate Bizirik plataformatik garaipen hau balioan jarri nahi dugu; arazo konplexu horren konponbide orokorra ez dela badakigun arren, mugarri bat behintzat ezarri dugula uste dugu.

Nola ez, eskerrak eman nahi dizkizuegu bide honetan gurekin bat egin duzuen eta era batera edo bestera lagundu diguzuen herritar eta elkarteei, baita Soraluze, Elgoibar eta Bergarako Udalei ere, prozesu honetan Karakate babesteko egin duten lanagatik, eta Aranzadi Elkarteari mendi lerroan dagoen ondare historikoa ezagutzera eman eta babesteagatik.

Lorpen hau ospatuko dugu tarte batez eta lasaitasunez arnasa hartu eta hausnartu. Erronka potoloak ditugu aurrean  eta ziur gaude bidean topo egingo dugula berriro ere.

Karakate Bizirikl Mendiak Aske!

Karakaten, 2023ko abenduaren 22an.

Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Karakate Bizirik Plataformak

Lurraren defentsan diharduten hainbat kolektibok Energia Berriztagarrien LAParen izapidetze-fasean Eusko Jaurlaritzaren jokaera handikoitz eta presazkoa salatu dute.

parque-eolico-y-pajaros-muertos

Joan den abenduaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren “Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztutako alegazioei eta txostenei erantzuteko txostena” (EEBB LPS) ikusteko aukera izan genuen, Eusko Jaurlaritzaren web ofizialean labur argitaratuta (lau egun) eta arduradun teknikoak sinatu gabekoa.

Gure ustez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egoskorkeriak pertsona partikular, erakunde eta administrazio askok aurkeztutako milaka alegazioak aintzat ez hartzerakoan oso agerian uzten du Sailaren handikoitzkeria eta estrategia okerra. Izan ere, presaka dabil jaurlaritza energia berriztagarrien garapen-eredu guztiz negargarria (industria-energia berriztagarriaren eredua) ezartzeko ibilbidean, EEBB LPSaren tramitazioa legealdia bukatzeko hilabete gutxira itxi nahi ero horretan. Are gehiago, kontuan hartzen baditugu emandako argudio kaskar eta ahulak, datuen inguruan egindako manipulazioa eta gizartean sortutako arbuio zabala.

Bestalde, dokumentuak, oro har, ordenamendu juridikoaren interpretazio nahasi eta interesatua du, berau EEBB LPSaren interesen mende jartzen delarik. Arauen aldaketa ere planteatzen ari dira, gaur egun EEBB LPSa abian jartzeko oztopo baitira, eta dagoeneko finkatuta dauden figura juridikoei esanahi berriak eman nahian dabiltza. Hala nola Korridore Ekologikoen Sareari, zeinaren konektibitate-funtzioak, sare horrek ezarritakoaren aurka, lurreko espezieetara mugatzen baititu orain, espezie hegalari guztiak baztertuz.            Jaurlaritzaren interesen aurkako ingurumen-araudia ere alde batera uzten dute, hala nola natura-ondareari buruzko euskal legeak, paisaia babesteari buruzkoak, nekazaritza eta basogintzari buruzko plan sektorialak, eta veste antzeko hainbat.

Aitzitik, deigarria da txostenak jada planteatuak dauden proiektuak bultzatu dituzten enpresek aurkeztutako alegazioei emandako erantzunetan duen tonua, erabat beste era batekoa; izan ere, behin-behineko onarpenaren ondorengo dokumentuan, beste eskaera batzuen artean, ingurumenaren gaineko eragina beherantz aldatzeko aukera berraztertzeraino iritsi dira kasu hauetan. Azken batean, enpresentzat gerriko guztiz malgua, beraientzat onuragarria dena, eta zurruna eta kaltegarria bihurtzen dena herritarrentzat eta ingurumenarentzat.

Derrigorrezkoa den datuen babesa aintzat hartu ez izanak ekar zitzakeen arazo legalak zirela eta epe oso laburrean argitaratua izan den dokumentu hau irakurtzea oso argigarria da gardentasunik eta adostasun sozialik bilatzen ez duen EEBB LPSa ulertzeko. Izan ere, guzti honek gure eskura dauden bide guztietatik, ekintza sozialetik judizialera, lurra defendatzeko dugun motibazioa indartzen du.

Agiri hau sinatu duten kolektiboak:

1. Makatzak Arratia

2. Interkonexio elektrikorik ez

3. Enkarterrin Makroeolikorik Ez

4. Oletan ere ez!

5. Sañu Bizirik!

6. Andatza Ezkeltzu Bizirik

7. Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo

8. Aiaraldeko Mendiak Bizirik.

9. Araba Bizirik

10. Larramendiko arnasa

11.Arabako Mendiak Aske

12.karakate bizirik

13.Haizeak Bizirik (Bortziri-Malerreka)

14.Meaka-Irimo Herri plataforma

15.Aramaixo Bizirik

LURRAREN DEFENTSAN, EUSKAL HERRIA BIZIRIK!

 

“Zerura eta zerutik”, eguberritako faroltxoen inguruan

Baiona, joan den larunbatean. Argazkia: Guillaume Fauveau, Berria.

Baiona, joan den larunbatean. Argazkia: Guillaume Fauveau, Berria.

Gaur, Berria egunkarian eta “Zerura eta zerutik” izenburupeko erreportaian, Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariak primeran islatu du azken urteotan, Eguberriaren aitzakian, zerura botatzen diren faroltxoen auzia.

Eguzkiko kide baten iritzia ere kontuan izan du kazetariak. Iritzi hori, labur-labur, honako hau da: faroltxoak, irudi ederrak sortzeko eta lortzeko aukera eskaini arren, trukean, sute-arrisku handia dira, kalean zein mendian, eta hondakinak alferrik barreiatzeko modua. Gainera, faroltxoen kasuan, aspaldiko tradizioa denik ere ezin da argudiatu.

Nolanahi ere, erreportaia osoa irakurtzera animatzen zaituztegu, ederki landuta dago eta:

Zerura, eta zerutik (berria.eus)

Eguzkik Azkoitiko Udalari eskatu dio kudeatzeko Aittolako aparkaleku inguruko legez kanpoko isurketak

Karobiak dituen eta agerian dauden hondakinen zati bat.

Karobiak dituen eta agerian dauden hondakinen zati bat.

Iazko maiatzaren erdialdean, legez kanpoko isurketa horien berri izan zuen Eguzkik, ‘Maxixatzen’en bidez herritar batek hau publikoki salatu zuenean: “Pasa den neguan, pinu mozketak egin zituzten Aittola inguruan. Mozketak egiteko makinez baliatzen dira, eta horien lana errazteko pistak eraikitzen dituzte mendian zehar. Pista eraikitzerakoan belarrez eta sastrakaz ezkutatuta zegoen karobi moduko bat suntsitu zuten. Itxura guztien arabera, garai batean zabortegi bezala erabiltzen zen karobi hori, eta barruan zegoen zikinkeri guztia, batez ere beirazko botilak, mendian zabalduta gelditu ziren. Oraindik orain han jarraitzen dute hondakinek. Leku hori Aittolako aparkalekutik 50 metrora aurkitzen da. Nori dagokio txoko hori garbitzea?” (Kejie ta desditxie: hondakinak Aittola inguruan – – Maxixatzen.eus).

Aurtengo apirilaren erdialdera, pertsona berak horrela salatu zuen berriro komunikabide honetan: “Ez da berria, orain dela urtebete inguru salatu nuen, baina badirudi inor ez dela egin txerrikeri honen erantzule” eta gehitzen du: “Eguraldi ona egiten duenean toki ederra da Aittola egun pasa eder bat egiteko, baina horrelako toki eder hauek zaintzen ez badira, azkar uzten diote eder izateari, beste zerbaitetan bihurtzeko” (Kejie ta desditxie: “Aittolako kaka” – – Maxixatzen.eus).

Hemen bideo bat: Legez kanpoko isurketak Azkoitiko Aittola aparkalekuaren inguruan. (youtube.com)

Urtebete eta zazpi hilabete igaro dira lehen salaketa jarri zenutenetik, eta egiaztatu dugu isurketek hor jarraitzen dutela lurzorua kutsatzen; gehienak ardo, xanpain eta ginebra botilak dira, eta, neurri txikiagoan, etxeko hondakinak: latak, poteak eta plastikozko poltsak. Jarrera horrek ingurumenarekiko eta haren kontserbazioarekiko sentsibilitate falta handia adierazten du, gainditu behar duguna eta modu eredugarrian jokatzera behartzen gaituena.

Ez dakigu lur horiek publikoak edo pribatuak diren, baina bai Azkoitiko lurzoruan daudela, eta Hondakinen Legeak berariaz debekatzen du edozein motatako hondakinak uztea, isurtzea edo kontrolik gabe ezabatzea, eta hondakinen eskumena toki-erakundeei dagokie.

Horregatik, Eguzkik Azkoitiko Udalari eskatu dio egin beharreko kudeaketak egin ditzala isuriak kentzeko eta ingurua ahalik eta azkarren lehengoratzeko.

EGUZKI, 2023ko abendua

AHTak, linea elektrikoek eta orain eguzki poligono batek Tafallako Juncal aintzira setiatu dezakete

DSC05279

Tafallako Juncaleko aintzira babestutako eremu naturala da, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Erreserba Natural gisa. Eta hau halaxe da bertan aurki ditzakegun animalia espezie ugariei esker, besteak beste, koartza eta mirotz espezieak. Bi kasuetan, inguruan habiak egiten dituzten espezieak dira, eta tamaina txikiagoko beste espezie batzuekin batera bizi dira, batez ere anfibioekin. Zenbait hegazti migratzailek ere erabiltzen dute aintzira, eta uretako ugaztunek ere bisitatzen dute, igarabak eta bisoi europarrak, esaterako. Hori guztia lezkadiez eta fenalarrez osatutako aintzira-ekosistema garrantzitsu bati esker.

Hala ere, eta jarraian ikusiko dugun bezala, aintziraren ingurumen-balioa eta biodibertsitatea desagertzeko arriskuan daude. Horren arrazoia da, besteak beste, bere eragin eremuan azpiegitura handiak eraikitzea baimentzen ari direla.

Jarraian agertzen den irudian, IDENA Nafarroako Gobernuaren plataforma geografikotik ateratakoan, gaur egun dauden edo eraikitzen ari diren azpiegitura nagusiak ikusten dira: Orkoien eta Tafalla arteko 220 KVko goi-tentsioko linea elektrikoaCastejón eta Muruarte arteko 400 KVko beste goi-tentsio linea bat, Nafarroako Ubidea (puntu honetan lurpetik igarotzen dena), Tafalla eta Miranda de Arga arteko errepidea, edo Abiadura Handiko Trena (AHT), zeinaren obrak hasita baitaude eta KBEko lur babestuan sartzen baitira. Horri gehitu behar zaizkio aipatutakoak baino txikiagoak diren beste linea elektriko batzuk, eta beste azpiegiturak batzuk ere bai.

Azpiegitura horiek guztiek ezaugarri bat dute: azpiegitura linealak dira, kilometro askotatik igarotzen direnak, eta faunaren mugimenduari hesi-efektua eragiten diotenak, modu batera edo bestera. Eta horietako batzuetan hesi-efektua oso nabarmena da, AHTaren eraikuntza osatu eta martxan jarriko bada gerta daitekeen bezala. Hesi handi batek mugatuko ditu AHTaren bi ertzak, aintziratik metro gutxira eta babestutako espazioaren barruan.

AHTaren etorkizuneko presentziari gehitu beharko litzaioke Castejón eta Muruarte arteko goi-tentsioko linea aintziratik are gertuago pasako dela. Izan ere, 2015ean linea horren trazadura aldatzeko baimena eman zen, AHTa igaro ahal izateko. Bere garaian alegatu genuen bezala, aldaketa horren ondorioz 400 kV-ko goi-tentsioko linea hori gehiago hurbilduko da, aintziratik 500 metro ingurura geratuko delarik.

Gainera, duela gutxi jakin dugu Juncaleko aintzirari eragiten dion beste proiektu bat dagoela. 21,75 MWko eguzki-poligono fotovoltaiko bat da, 40,37 hektareako azalera hartzen duena. Aintzira babesten duen KBEaren mendebaldeko ertzean kokatuko litzateke.

Beraz, aintziraren inguruko eremu babestua ia erabat inguratuta geratuko litzateke AHTaren eta energia berriztagarri fotovoltaikoen proiektu honen hesiekin. Hurrengo irudian islatzen saiatu gara. Eguzki-plakek irudiaren ezkerraldean gorriz markatutako espazioak hartuko lituzkete, eta guztia hesi zinegetiko batez inguratuta egongo litzateke. Bestetik, AHTa eraikitzeko lanak eskuinetara ikusten dira, eta hemen gutxi gorabehera markatu dugu non egongo liratekeen hesiak.

Sustrai Erakuntza fundaziotik alegazioak egin dizkiogu eguzki-proiektu fotovoltaikoari, eragingo lituzkeen ingurumen-inpaktu ukaezinengatik. Baina beharrezkoa da adieraztea inpaktu hori Abiadura Handiko Trenak ere eragiten duela, duela urte askotatik esan dugun bezala, baita linea elektrikoek ere, eta, batez ere, azpiegitura horien guztien pilaketak eta hauen arteko interakzioak.

Beste behin, ikusten dugu azpiegituren planifikazio demokratikoaren falta Nafarroan geratzen zaigun biodibertsitate urriarekin amaitzen ari dela. Eta hau guztia sistema kapitalistak bizitza eta zibilizazioa mantentzeko itzulerarik gabeko puntu gisa definitu diren planeta-muga gehienak gainditu dituenean jazo da. Biologo adituek Sustrai Erakuntzarentzat egindako “Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea” txostenak ondorioztatzen zuen bezala, biodibertsitatearen galerak prekarietate-egoeretara eramaten ditu gizarteak, eta, beraz, jada kritikoa da berau zaintzea. Ikusten dugunez, Nafarroako Gobernua ez da hori egiten ari.

 Tafallako Juncaleko aintzira babestutako eremu naturala da, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Erreserba Natural gisa. Eta hau halaxe da bertan aurki ditzakegun animalia espezie ugariei esker, besteak beste, koartza eta mirotz espezieak. Bi kasuetan, inguruan habiak egiten dituzten espezieak dira, eta tamaina txikiagoko beste espezie batzuekin batera bizi dira, batez ere anfibioekin. Zenbait hegazti migratzailek ere erabiltzen dute aintzira, eta uretako ugaztunek ere bisitatzen dute, igarabak eta bisoi europarrak, esaterako. Hori guztia lezkadiez eta fenalarrez osatutako aintzira-ekosistema garrantzitsu bati esker.

Hala ere, eta jarraian ikusiko dugun bezala, aintziraren ingurumen-balioa eta biodibertsitatea desagertzeko arriskuan daude. Horren arrazoia da, besteak beste, bere eragin eremuan azpiegitura handiak eraikitzea baimentzen ari direla.

Jarraian agertzen den irudian, IDENA Nafarroako Gobernuaren plataforma geografikotik ateratakoan, gaur egun dauden edo eraikitzen ari diren azpiegitura nagusiak ikusten dira: Orkoien eta Tafalla arteko 220 KVko goi-tentsioko linea elektrikoaCastejón eta Muruarte arteko 400 KVko beste goi-tentsio linea bat, Nafarroako Ubidea (puntu honetan lurpetik igarotzen dena), Tafalla eta Miranda de Arga arteko errepidea, edo Abiadura Handiko Trena (AHT), zeinaren obrak hasita baitaude eta KBEko lur babestuan sartzen baitira. Horri gehitu behar zaizkio aipatutakoak baino txikiagoak diren beste linea elektriko batzuk, eta beste azpiegitura asko.

Azpiegitura horiek guztiek ezaugarri bat dute: azpiegitura linealak dira, kilometro askotatik igarotzen direnak, eta faunaren mugimenduari hesi-efektua eragiten diotenak, modu batera edo bestera. Eta horietako batzuetan hesi-efektua oso nabarmena da, AHTaren eraikuntza osatu eta martxan jarriko bada gerta daitekeen bezala. Hesi handi batek mugatuko ditu AHTaren bi ertzak, aintziratik metro gutxira eta babestutako espazioaren barruan.

AHTaren etorkizuneko presentziari gehitu beharko litzaioke Castejón eta Muruarte arteko goi-tentsioko linea aintziratik are gertuago pasako dela. Izan ere, 2015ean linea horren trazadura aldatzeko baimena eman zen, AHTa igaro ahal izateko. Bere garaian alegatu genuen bezala, aldaketa horren ondorioz 400 kV-ko goi-tentsioko linea hori gehiago hurbilduko da, aintziratik 500 metro ingurura geratuko delarik.

Gainera, duela gutxi jakin dugu Juncaleko aintzirari eragiten dion beste proiektu bat dagoela. 21,75 MWko eguzki-poligono fotovoltaiko bat da, 40,37 hektareako azalera hartzen duena. Aintzira babesten duen KBEaren mendebaldeko ertzean kokatuko litzateke.

Beraz, aintziraren inguruko eremu babestua ia erabat inguratuta geratuko litzateke AHTaren eta energia berriztagarri fotovoltaikoen proiektu honen hesiekin. Hurrengo irudian islatzen saiatu gara. Eguzki-plakek irudiaren ezkerraldean gorriz markatutako espazioak hartuko lituzkete, eta guztia hesi zinegetiko batez inguratuta egongo litzateke. Bestetik, AHTa eraikitzeko lanak eskuinetara ikusten dira, eta hemen gutxi gorabehera markatu dugu non egongo liratekeen hesiak.

Sustrai Erakuntza fundaziotik alegazioak egin dizkiogu eguzki-proiektu fotovoltaikoari, eragingo lituzkeen ingurumen-inpaktu ukaezinengatik. Baina beharrezkoa da adieraztea inpaktu hori Abiadura Handiko Trenak ere eragiten duela, duela urte askotatik esan dugun bezala, baita linea elektrikoek ere, eta, batez ere, azpiegitura horien guztien pilaketak eta hauen arteko interakzioak.

Beste behin, ikusten dugu azpiegituren planifikazio demokratikoaren falta Nafarroan geratzen zaigun biodibertsitate urriarekin amaitzen ari dela. Eta hau guztia sistema kapitalistak bizitza eta zibilizazioa mantentzeko itzulerarik gabeko puntu gisa definitu diren planeta-muga gehienak gainditu dituenean jazo da. Biologo adituek Sustrai Erakuntzarentzat egindako “Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea” txostenak ondorioztatzen zuen bezala, biodibertsitatearen galerak prekarietate-egoeretara eramaten ditu gizarteak, eta, beraz, jada kritikoa da berau zaintzea. Ikusten dugunez, Nafarroako Gobernua ez da hori egiten ari.

 unnamed

Junkaleko aintzira, eguzki-planta fotovoltaikoaren proiektua ezkerrean eta AHT eskuinean.

SOS MANTEO Donostian larunbaterako

cartelMarisol

Uste dugu garrantzitsua dela gure protesta ikustarazten jarraitzea eta horregatik Uliako Auzo Elkartearekin batera, jarduera bikoitz baterako deia egiten dizuegu larunbata goiz honetan, abenduak 16, Manteoko berdegunearen alde (ikusi kartela atxikiturik):

 ·     11:30obretako hesia “apaintzea” gure mezuak jasotzen dituzten kartelekin (behean, orain jarrita dagoen baten argazkia bidaltzen dizuegu, baina askoz sinpleagoek ere balio dute!)

·     12:00martxa Udaletxeraino

 Bestetik, joan den astean pasa genizuen eskuorria, BCC Manteon eraikitzearen aurkako arrazoiak dakarrena bere portalean postontziratu nahi duenak, baina ezin duenak inprimatu, jakinarazi gaitzala eta kopiak emango dizkiogu.

 Zabaldu, mesedez. Mila esker!