All posts by Andoain

Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan

cazadorLur
Urtean behin deitzen du ehiza-kontseilua Gipuzkoako Aldundiak. Bilera horren helburu nagusia izaten da urtero onartu behar den Ehiza Agindua hainbat eragilerekin partekatzea, aurtengo bileran basurdeen ugaritzeak landa-eremuan eragin dituen kalteen kudeaketak garrantzia berezia hartu badu ere.
Ehiztarien Federazioa, nekazaritza-sindikatuak, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Naturkon, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten ordezkariak, deitzen dituzte bilera horretara Aldundiko arduradunek. Berez, osaketa egokia eta orekatua dela pentsa liteke interes guztien defentsari erreparatuz gero: basa-bizitzaren ustiapena -heriotza- jardunbide duten ehiztariak, basa-bizitzaren kalteak bizi dituzten baserritarrak, basa-bizitzaren defentsa helburu dugun natur kontserbazionistak, eta ikertzaileak zein administrazioa, auzi honen ardatz teknikoak izan beharko luketenak. Kontua, ordea, oso bestelakoa da. Ehiza ez da biodibertsitatearen ikerketatik ateratako ondorioen baitan kudeatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duelako biodibertsitatearen kontserbazioa lehenesten, eta horrek erabat desorekatzen ditu natur kontserbazioaren aldeko interesak ehizaren aldekoen mesedetan. Ondare naturala, eta beraz, biodibertsitatea, eskubide modura aitortzen zaigu, baina ez da printzipio horren baitan ez arautzen, ez kudeatzen. Ehizatzeko eskubidea lehenesten du Aldundiak eta ehizari jarri behar eta jarri nahi zaizkion mugak ahalik eta txikienak izateko justifikazioak eraikitzea izaten da Aldundiko ordezkarien jarduna, horretarako ehiztariekin erabat lerrokatzen direlarik (teknikariak barne).
ehizagipuzkoa eskudo ehiztari
Ehizatzeko eskubidea ez da auzitan jartzen. Eskubide historiko eta unibertsal modura defendatzen du Ehiztarien Federazioak. Zientziaren itxura ematen dio bere diskurtsoari, inoiz bistaratzen ez dituen ikerketa independenteen eta handik eta hemendik jasotako ebidentzien izenean. Ehizatzeko eskubideak ukiezinak bailiran defendatzen ditu, eta euren jarduera gizarteari egiten zaion mesedea delakoan, errekonozimendua eskatzen du. Armatutako pertsonak mendian ibiltzeak eragiten dituen arriskuak eta lasaitasun eza ahaztuta.
Oso gogorra da ehiza-federazioko arduradunaren oldarraldia bizitzea, gainbehera bizi duten espezieen alde zer egiten ari diren galdezka ikertzaile eta kontserbazionistei, Aldundiko arduradunak isil isilik dauden bitartean. Ehiztarientzat naturaren zaintza ez da administrazioaren zeregina, natur kontserbazionistona baizik. Zuzeneko harremana dute Aldundiko ordezkariekin euren “negozioa” kudeatzeko; hor biltzen garen gainerakoak etsaiak edo oztopoa gara.
Aurtengo bileran, basurdeek baserritarrei eragindako kalteak kudeatzeko ehiztariek eta Aldundiak adostutako sistemak baserritarrengan eragindako haserrearen testigu izan gara. Auzi honek erakusten du jatorrian zalantzazko oinarri zientifikoak dituen kudeaketa, edozein ezusteko gertaera esanguratsuren aurrean, zeinen ahula den. Basurde-populazioan eragindako kalteak ez ditu inork bere gain hartzen, administrazioak ere ez, kalteak baserritarrei eragindakoak bakarrik, baitira (eta hauen zenbatekoa ere ez zaigu erakusten). Basurdea eta orkatza urtean 8 hilabetez eta astean lau egunez ehizatu daitezke: urtean ia 130 egunetan zehar. Honek sekulako presioa eragiten du animalia basati askorengan: txakurrek hegaztiak altxatzen dituzte, ugaztunen, hegaztien eta abarren ugalketa etenten dituzte… Kalte horiek ere ez dira zenbatzen.
Egiteko eta pentsatzeko modu hauek aldatu ezean, alferrik gabiltza, eta biodibertsitatearen galera saihestezina izango da. Pentsamendu garaikideak ez du ehiza eskubide moduan onartzen, anakronikoa da jarduera hau, eta beraz, ehiza kudeatzeko modua errotik aldatu behar da. Ikerketa zientifikoetan oinarrituta eta seguritatea bermatuko den eremuetan, ehizak kaltetzen ez dituen edota ehizaren bidez kontrolatu behar diren espezieen kasuan soilik baimendu beharko litzateke ehiza. Ehizaren kudeaketa aldatu behar du administrazioak: legeak, araudia eta kudeaketa eredua. Dena aldatzeko dago, inoiz baino larriago bizi dugun krisi ekologiko honek aterabiderik izango badu.
Naturkon, 2020ko ekainean.
Naturkon 2020 txikia 3

Energia eredu alternatiboaren alde egin du Eguzkik, Euskadiko eguzki-parke handienaren aurrean.

Ekianeko instalazioak. Egitasmo berriak Ekianen ekoizpen ahalmena laukoizten du.

Ekianeko instalazioak. Egitasmo berriak Ekianen ekoizpen ahalmena laukoizten du.

Asteazken honetan, 2020ko ekainaren 24an, Eusko Jaurlaritzak proiektu bat aurkeztu zuen Erriberabeitian (Araba), Euskadiko eguzki-planta fotovoltaiko handiena eraikitzeko.

Ez da berria; izan ere, 2019an, EVEk berak, Mondragon Taldearekin batera, eguzki-megaortu bat aurkeztu zuen, Iberdrola edo Petronor enpresen partaidetzarekin. Instalazioa duela urte erdi Arasurren martxan jarri zen Ekian parkearen, gaur egun EAE osoko handiena, ondoan egongo da. Baina honek nabarmen gaindituko du; Ekianek 24 megawatt elektrizitate sortzen dituen bitartean, 100 hektareako hedadura izango duen eta 70 milioi euro inbertituko dituen instalazio berriak 100 megawatt elektriko sortuko ditu, hau da, Ekian-ek baino 4 aldiz gehiago eta gaur egun autonomia erkidegoan instalatuta dagoen eguzki-ahalmenaren ia bikoitza (60 Mw).

Ibedrolak Euskadiko instalazio fotovoltaiko handiena eraikitzea adostu du, 67.000 panelekin, Mondragon Taldearen, Arabako Foru Aldundiaren eta EEEren babesarekin. Elkarlan publiko pribatu horretan, Iberdrolak % 75eko partaidetza du; EEEk, Eusko Jaurlaritzaren mendekoak, % 20koa; Arabako Aldundiak eta Mondragon kooperatibak bat egiteko konpromisoa dute, Krean kooperatibaren bidez, % 5ekoa.

Eguzkiren ustez, Iberdrola ekologia marketin eta negozio arma gisa erabiltzen duen enpresa baten adibidea da, baliabideen kontsumismoaren politika liberalen bidez “garapen jasangarria” saltzeko bitartekoa, onura ekonomikoa bultzatzeko helburu bakarrarekin eta planeta suntsitzen duten botere eta multinazionalekin bat eginez.

zentalak

Energia fosila ala berriztagarria, zentralen bidez ustiatzen jarraitu nahi du bai EAJ, baita energiaren oligopolioak Euskariren kasuan Iberdrola buru dela. Guk berriz, autoekoizpena, autokonsumoa, herrotarron partaidetza aktiboa, energia deszentralizatua …  km 0ko energiaren alde egiten dugu.

Hauteskunde-kanpaina bat deituta egonda ere, ekitaldi bat egin dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, Iñigo Ucín Mondragon Korporazioko presidenteak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, beste behin ere hauteskunde-araudia urratzearekin batera, energia berriztagarrien eta haien planetaren iraunkortasunarekiko naiz zaintzarekiko konpromisoaren irudi ezin hobea emango duen diskurtso berdea sortuz, jarraitzaileak irabazteko asmoz.

Energia multinazionalak bultzatzeko eta finantzatzeko diru publikoa erabiltzeaz gain, EAJk berdera jokatzen du hauteskunde kanpaina betean,  Iberdrola eta ate birakariak bultzatzeko eta babesteko, promesen eta ilusioaren banaketa negozio eta boto banaketaz ordezkatuz.

Ados egon gaitezke eguzki-energiaren gaitasuna aprobetxatu beharrarekin, baina ez kontrola eta erabakitzeko gaitasuna energia-enpresei emateko norabidean, alderantziz baizik: informazio erreala dibertsifikatzean, energia ekoizteko eta merkaturatzeko moduak eta kanalak sozializatzean, energia-, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloan modu errentagarrienean .

Alde batetik, administrazioek diru publikoarekin edo “ad hoc” egindako legeekin oligopolio elektrikoaren enpresak ureztatzen jarraitzen dute, eta horrek kalte larria egiten dio sistema elektriko hiritar eta banatuaren garapenari.

Botere publikoek sistema elektrikoa herritarren esku jarri behar dute, autokontsumorako eguzki-energiaren instalazioan masiboki inbertituz, etxebizitzetako eta industrietako teilatuak estaliz eta baratze izendapena duten industria-parkeetan megaproiektuekin nekazaritza-lurralde edo natura eremu direnak okupatu gabe.

Eguzki plakak errenteria udal eraikuntza batean

Eguzki plakak errenteria udal eraikuntza batean

EAJko jaun-andreok, denak ez du balio ezta edozein preziotan, Iberdrolarekiko engainua eta morrontza ere mugatua baita gizarte honentzat. Gakoa ez da Gobernuaren lobbyaren onura ekonomikoa, bere eta korporazioen ate birakariekin, non gero bere lagun eta/edo gobernukide ohi asko hartzen dituzten, irabazi sozialak eta interes orokorra bilatu beharrean. Nabarmentzekoa da nola autoekoizle eta autokontsumoa nagusi litzatekeen, hala nola  herritarrok parte hartuko dugun eredu berri baten naiz energia ekoizteko eta sortzeko modu demokratikoen ereduaren ordez, korporazio handien eskuetan dagoen kontsumo- eta ekoizpen-eredu okerra gailentzen den.

Eguzkiren ustez, ekonomia jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren beste eredu baten aldeko apustua egin behar da, baliabideen lekuan-lekuko baliatzearen eta komunitarioaren aldeko apustua egin behar da, energia aurreztean, efizientzian eta bide alternatiboen bidez energia ekoiztean oinarritutako beste energia-eredu baten aldeko apustu kolektibo eta presazkoan oinarrituta. Horretarako, kontsumoak, aurrezteko bide eta garraioak, distantziak edo  beste lurraldeekiko, petrolioarekiko edo  beste mendekotasunak murrizteko formula bihurtuko dituzten energia ekoizteko eta merkaturatzeko tokiko proiektuak babesten ditu, baita energia kutsakorrenen benetako ordezkoak.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2020ko ekainaren 26an

Europako txostenaren erabaki sendoaren ostean, AHTaren eta Y-aren lanak gelditzea eta tren publiko eta soziala aldarrikatu ditu Eguzkik berriz ere

Europar Batasuneko Garraio Azpiegituren Txosten Bereziak egurra eman dio Euskal AHT eta  Y-ari gainkostu handiak dituela (%39), 30 urteko atzerapena eta akademikoei, zeinak jasanezina dela dioten, entzungor egiten zaiela eta gizartearen partaidetza ez dela existitu azalduz.

 

 

AHTren aurkako mobilizazioa Atxondon. Herritarroi ez zaizkigu askoz tresna gehaigo geratu, AHT zaleek erabilotako beste bideei entzungorrarena egin ostean.

AHTren aurkako mobilizazioa Atxondon. Herritarroi ez zaizkigu askoz tresna gehaigo geratu, AHT zaleek erabilotako beste bideei entzungorrarena egin ostean.

Asteazken honetan Europar Batasuneko Garraio Azpiegituren Txosten Berezia ezagutu da, non esaten den Euskal Y-ak gainkostu handiak dituela, 30 urteko atzerapena eta akademikoei entzungor egiten zaiela.

Eguzki talde ekologista eta antinuklearretik txosten honek iritzi publikoarekin partekatu beharreko gogoeta batzuk sortzen dizkigu:

Txostenak berak onartzen du atzerapenak eta gainkostuak daudela, ondorioz, diru publikoa xahutzen dela, ingurumenari eraso egiten zaiola eta, deigarria egin zaiguna, EBk parte hartzeko eta ekarpenak eta erkaketa egiteko eskubiderik ez dela egon aitortzen du, eta horrek mespretxua eragiten die herritarrei eta informaziorako eta parte hartzeko eskubide demokratikoari.

Alde batetik, deigarria iruditzen zaigu EBk megaproiektu terminoa aitortzea euskal Y-arentzat, haren tamainak alferrikako gehiegikeria dakarrela azpimarratuz.

Gainera, garraio-sarean emaitzak garaiz lortzeko megaproiektu horiek azkarrago gauzatu behar direla uste duen arren, aitortu du ez direla kontuan hartu herritarren eta “Euskal Herriko akademikoen” ahotsa eta parte-hartzea edo ekarpenak, 2004. urteaz geroztik, askotan ezeztatu baitituzte trafiko-aurreikuspenak eta Euskal Y-aren iraunkortasuna.

Grabe destrucción  eimportantes problemas tuvieron en la zpna de Hernialde, hast el punto de que aparecieron varios grandes socavones.

Suntsiketa izugarri eta arzo larriak  izan zituzten Anoeta inguruan, zenbait zulo hanndi azaltzeraino.

Informaziorik, kontrasterik edo parte-hartzerik gabe, esplizituki onartzen da Abiadura Handiko Trena bultzatzeko emandako datuak ez daudela informazioaren eta gardentasunaren mende, eta ez direla fidagarriak, ez baitute inoiz onartu haren bideragarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumen-bideragarritasunari buruzko funtsezko kontrastea.

Nabarmendu behar dugu EBren txosten horrek adierazten duela “Administrazio zentralak eta autonomikoak ez zietela erantzun akademikoen oharrei”, eta horrek azaltzen du nola isiltzen den gizarte-, ingurumen- eta ikasketa-esparruetatik oso baztertuta dagoen proiektuarekiko ahots kritiko oro.

Eguzkik gogorarazi du 2016ko martxoan Eusko Legebiltzarrak ez zuela batzorde txostengile bat sortu nahi izan Gasteizko Legebiltzarrean TAV-AVE-AHT programaren balizko “errentagarritasun soziala” aztertzeko, eta, beraz, ekarpen akademikoak aztertzeari eta aintzat hartzeari uko egitean konplizeak daude.

AHTk Euskal Y izeneko zatian duen gainkostuari dagokionez, kostuen % 39ko igoera onartzen da, 2.000 milioi eurotik gorakoa, txostenaren arabera.

Beste kalkulu batzuen arabera, 1.000 milioi euroko (Eusko Jaurlaritza eta euskal Jaurlaritza +VSF), 3.000 milioi euroko (Bergarako korapiloa gehi hiriburuetarako sarrera gehi gainegiturak), 4.000 milioi euroko (Nafarroako zatia eta Euskal Y-arekiko lotura) eta 1.000 milioi euroko (Gasteiz-Burgos tartea) obrak egin gabe daude. Horrek guztiak, osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisi betean, haren erabilgarritasunari, bideragarritasunari eta egungo premien arteko lehentasunari buruzko hausnarketa eta balorazio lasaia egitea eskatzen du.

Unibertsitateko adituei entzungorrarena egin eta protesta ekitaldie egurra. Errepresioa ere ezinbesteko tresna AHTren aurkao iritziak isildu eta gutxiesteko.

Unibertsitateko adituei entzungorrarena egin eta protesta ekitaldie egurra. Errepresioa ere ezinbesteko tresna AHTren aurkao iritziak isildu eta gutxiesteko.

2014an, Frantziako Kontu Auzitegiak TGV ereduaren itomena agerian uzten duen txosten bat argitaratu zuen. Adifek ere behin baino gehiagotan ohartarazi du AVEren egoera larria. Baina iraunkortasunik eza egiaztatzeak ez ditu planak aldatzen, ez eta zerga-eredua ere, helburua, beharra, bideragarritasuna eta errentagarritasuna justifikatu gabe. Eta horrek trafikoaren aurreikuspenak puztu eta administratuei oparotasuna eta modernotasuna ekarriko dituzten proiektuak direla sinestaraztea dakar.

“Litekeena da Euskal Y-a 2030ean amaituta egotea. Frantziak atzeratu egin du Bordele eta Dax arteko abiadura handiko linea, eta Akizetik mugara artekoa, 2037. urtea igaro arte. ”

Abiadura handiaren egoerari buruzko diagnostikoa berria ez bada ere, gero eta gehiago dira sistemaren iraunkortasun ezaz ohartarazten duten ahotsak, trenbidearen sektorekoak barne. Izan ere, bide gehiago eraikitzea ereduaren errentagarritasunaren aurka doa.

Hala dio Barbara Dalibard SNCFko (Frantziako tren konpainia) Bidaiak ataleko zuzendari nagusiak: “TGVko 30 urte arrakastatsuen ondoren, abiadura handiko lineak zabaltzen diren heinean, gero eta errentagarritasun txikiagoa dute, eta horien kostuak, funtsean bidesariagatik ordaintzen dena (RFFk kobratutako erabilera kanona), trenbide jarduera bera zorpetzen du”.

Ez da harritzekoa “inora ihes  egite” honetan eskuinak (soziala edo nazionala izan) diru publikoa xahutzen jarraitzea herritarrentzat beharrezkoa ez den azpiegitura batean, baina eraikitzaileen, zementu-enpresen, konpainia elektrikoen eta hotel-enpresen interesa bai pizten duela, horietako asko politikari profesionalak “infiltratu” baitituzte, berentzako urrezko erretiroa ziurtatzeaz gain, beren alderdiek “dohaintza” erakargarriak jasotzeko aukera dute.

Beraz, ez da harritzekoa ez interesatzea errentagarritasun sozial eta ekonomiko falta hori AHTren inguruko informazioarekin, parte-hartzearekin eta eztabaida sozialarekin azaleratzea.

mural anti aht.[1]

Eguzkitik, xahutze hori argitzen duten datu batzuen berri eman nahi dugu:

• Abiadura handiko trenak (AVE-AHT) aurtengo Estatuko aurrekontuetan trenbideetarako aurreikusitako inbertsioen % 67 eraman du (5.460 milioi guztira).

• AVE-k bidaiarien % 6 ’84 garraiatzen du eta aurrekontuaren % 67 eramaten du; aldirietako lineak, bidaiarien % 87′ 8k erabiltzen ditu inbertsioen % 5z. Adifek 14.000 milioi euroko zorra du eta RENFEk 4.500 milioi eurokoa. AVE-ren bidai taxartelak % 50ean baino gehiagotan diruz laguntzen dituzte denon dirutik, nahiz eta erosteko ahalmen handia duten pertsonei bakarrik ematen dien zerbitzua.

Horregatik, ingurumen- eta gizarte-ikuspegi batekin, Eguzkitik beste behin esaten dugu:

 AHT Gelditu!

 AHTaren dirua behar sozialetarako!

Abiadura Handiko Trenaren faktura negatiboa ez da soilik arlo ekonomikoan. Ekologian eta gizarte mailan ere hala da. Egindako lanak,obrak uzten ari diren aztarna ekologikoa ez litzateke berreskuratuko erabilerarekin, eta horri gehitu behar diogu lursailaren okupazio oso handia, zeinak harresi lineal bat sortzen duten lurraldeko hainbat udalerri zatituz.

Abiadura Handiko Trena garraio elitista da ez dago diseinatuta eta ezin da egokitu gizarte-ondasun gisa aprobetxatzeko. Hori dela eta, ezin da onartu lurraldea desitxuratzen duen, milioi askoko kostua duen eta aberatsei bidaia finantzatzeko egiten den garraio bide bat gaitz onargarritzat; aitzitik, trenbide-garraio publikoa sustatu behar da, herritarrei zerbitzua emateko, haranak eta pertsonen eta merkantzien desplazamendu-guneak lotzeko.

Lehenik eta behin, pertsonak badira, garraio publikoak lurraldea egituratzea ekarri behar du berekin, bai eta garraio-eredu kohesionatu bat ere, haren garraio-guneak eta ibarrak naiz eskualdeak indartuko dituena.

Europar Batasunak ohartarazi duenez, Ipar Euskal Herrira Euskal Y-arekin konektatzeko iritsiko den Frantziako trenbidea ez da 2037 baino lehen eraikitzen hasiko, eta ohartarazi du, egungo trenbide sarearen azpiegiturak “gaitasun txikiegia” duela salgaien trafikorako. Honekin, Tapia andrearen mito bat erori da baita Eusko Jaurlaritzaren diskurtso hutsa ere, eztabaidarik eta iritzi kontrajartzerik gabe obrei presa sartzeko.

AHT LOGO

Salgaiei dagokienez, ezin da onartu abiadura handiko bide hori kamioiak ordezteko ez erabiltzearen aukeraz damutzea, ez baita existitzen ordezteko planik. Plan bideragarri bakarra eredu ekonomikoaren aldaketa izango litzateke, eredu espekulatiboa alde batera utzi eta kontsumorako aldaketaren, ingurumen-krisi globalaren kontzientziaren, planetarekiko mendekotasunaren, interbentzionismoaren aldeko apustua eginez, eredu bidezkoagoa eta beheranzkoagoa bermatzeko, mundu mugatu batean garapen edo hazkunde mugagabeen ordez. Garraioari dagokionez, gasolioak eta joan-etorrietan distantzia luzea izateak  finantzatzen duen nazioarteko logistika murriztearen aldeko apustua egin behar da, hala tokikoaren alde nola  ekoizpenaren eta bitartekari naiz espekulatzaileen katea murriztearen alde egiteko.

Diseinatuta ez dagoen garraio elitista da, eta ezin da egokitu gizarte-ondasun gisa aprobetxatzeko.

Hori dela eta, Eguzkik uste du AHTa gelditu beharda, ekarpen eta  informazioa kontrastatzeko prozesu bati ekitea, egungo egoeran hobeto baloratuz eragin, gainkostu eta alternatibak. Era beran,  garraioak, publikoa eta herritarrentzako zerbitzua emango duena, lurraldearen egituraketa naiz garraioaren bilguneak kohesionatuko dituen eredu bat sustatzeko, haran eta eskualdeak indartuko dituena.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020ko ekainaren 19an.

Kantauri itsasoa plastifikatua

Gaur, ekainaren 8a, Nazio Batuak Ozeanoen Eguna izendatua dute. Eguzkitik,  aukera egokia dela uste dugu atxikita bidaltzen ditugun irudiak zabaltzeko (klikatu irudi gainean).

Kantauriar itsaso plastiofikatua karatulaAskotan entzuten dugu itsasoa plastikoz josita dagoenaren argudio, laster arrain baina plastiko gehiago egongo dela… Jakin ere badakigu egun, ozeanoetan barreiatuta dagoen plastikoak Europa eta Australia kontinenteen azaleraren baturaren parekoa dela, ia hamazortzi milioi  kilometro karratuko hedadura.

Eguzkitik gaurkoan adierazi nahi dugu plastikoen arazoa lehendik ere gurea bazen, mikroplastikoena ere iritsi dela eta horren adierazgarri hemen zabaltzen dugun bideoa. Bideo hu maiatzaren 22an Iraia Urangak grabatu zuen, bere zaletasuna den urpekaritza praktikatzera Jaizkibelera, Fraileen hondartzara (Hondarribia) joan zenean. Berak oso ondo adierazi zigun “Betidanik egin dut urpekaritza eta sekula ez dut horrelako plastiko pilaketarik topatu. Ikaragarria izan zen, zati txiki-txikiz osaturiko ur masa bat zen”.

Mikroplastikoak fraileen hondartzan 2

Eguzki Talde Ekologistatik bideo honen laguntzaz gaurko egunez adierazi nahi dugu, mikroplastikoen arazoa hemen dagoela, gurean dela, ez dela soilik beste latitude batzuetako arazoa. Gaia serio hartu behar dugula, bai gure administrazio ezberdinek baina herritarrok ere. Gure hondakinen kudeaketa egokia egiteko garai iritsi da, baita erosketak era arduratsuan egitekoa,  produktua irauteko ekoiztekoa, ekodiseinua eta material iraunkorrak lehenestekoa, bertako edo gertuko gaiak erostekoa… Ezin dugu beste alde batera begiratu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020ko ekainaren 8an.

Informazio osagarria:

Mikroplastikoak

Zoritxarrez, etengabe gora badoa ere, plastikoena ez da arazo berria. Aldiz mikroplastikoena bai. Esan dezakegu, plastiko zatiek 5mmtik behera dutenean, milkroplastiko deitzen zaiela. Hauek bi motatakoak bereiz ditzakegu:

–          Jatorrian mikroplastikoak direnak. Hauek kosmetikan oso erabiliak dira

–          Eratorriak: plastiko biodegradagarria ez denez, soilik zati txikiagotan desegiten da eta zati horiei eratorriak edo bigarren mailakoak esaten zaie.

Gipuzkoan ere, naturaren ordua orain!!!

Aurten ere Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzen dugu, mundu mailako leloarekin bat eginez: Naturaren ordua da!!, biodibertsitatearen egoera oso larria delako mundu mailan eta gurean ere bai. Bizi dugun COVID19aren krisiak erakutsi digu gure Osasuna eta biodibertsitatearen egoera erabat lotuta daudela.

Horregatik Gipuzkoako naturaren kudeaketa eta zaintzaz arduratzen den FORU ALDUNDIARI eskatzen diogu:

DEPARTAMENDUAREN ZUZENDARITZAREKIN HARREMAN NORMALIZATUAK, naturaren ustiapenean oinarritzen diren sektore ekonomikoen eragina kontrastatzeko edota natur kontserbazioaren aldeko interesak sektore ekonomiko horien maila berean eztabaidatu ahal izateko.

EHIZA/ARRANTZA-KONTSEILUAK eta PARKE NATURALETAKO PATRONATUETAN: parte-hartze aktibo eta arduratsua sustatzea, ehiza eta arrantza federazioen interes ludiko eta ekonomikoen menpe egon gabe.

BIOANIZTASUNAREN KONTSEILUA: ezinbestekoa da parte-hartze organo hau martxan jartzea, bere osaera eta funtzioak Dekretu batean idatzita baitaude.

BASO-POLITIKA: eukalipto landaketak geldiarazi (diru-laguntza guztiak ukatuz: pistak, makinak, mantenua…), monolaborantzan oinarritutako ustiapen intentsiboa lehenesteari utzi, ingurumen kalteen ordainak eskatu, araudiak aldatu eta baso-politika berriak planifikatu eta gauzatu ditzatela.

BABESTUTAKO NATURA-EREMUEN KUDEAKETA PARTEHARTZAILEA ETA GARDENA: natura kontserbazioari lehentasuna eman (urbanizazioa gelditu, abelburuen kopurua txikitu, turismoa mugatu, erabiltzaileen inpaktua eta ondoriozko higadura kontrolatzeko planak diseinatu, ondare naturala berreskuratzeko planak egin…) Natura 2000 sarearen garrantziaz jabetu eta horretarako tresnak (BBEak) garatuz. Parte-hartze publikoa bermatzeko Parke Naturaletan maiztasun jakinarekin eta modu eraginkorrean antolatu beharko liratekeen Patronatoak daude.

BABESTUTAKO EREMUETATIK AT DAGOEN NATURA-EREMUEN KUDEAKETA: abeltzaintza intentsiboaren eraginez purinekin dugun arazoa konpondu, zelai, mendiko larre eta basoetan zabaltzeari utziz.

NATUR EREMUAREN ZAINTZA: ez dago behar besteko bitartekorik. Presazkoa da basozainen kopurua handitzea ez ezik, haiei eskumen handiagoak aitortzea.

AURREKONTUAK: Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritzako aurrekontuaren % 25a, gutxienez, natura kontserbaziora (aipatutako neurriak hartzera) bideratzea, eta hortik %10a bioaniztasunaren ikerketara.

UDALEI eskatzen diegu beren udalerrietan ere ildo horiek sustatzea: natura eta ekologista taldeekin harreman normalizatuak, beren lurretan baso-politika berriak planifikatu eta Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorrean jaso eta gero gauzatu ( eukaliptoaren landaketa intentsiboak geldituz, babestutako natura eremuen kudeaketan natura kontserbazioari lehentasuna emanez eta Udaltzainei ere natura eremuaren zaintzarako prestakuntza emanez). Horrezaz gain, naturaren kontserbaziorako aurrekontuak handitu ditzatela.

Eta GIZARTEARI eskatzen diogu ekoizpen eta kontsumoa gero eta bertakotua eta ekologikoagoa bultza dezatela (Km 0) herritar, enpresa eta baserritarren artean, eta hezitzaileek hezkuntzan ere hori susta dezatela gure haur eta gazteek natura biziagoa eta osasuntsuagoa ezagutu, bizi eta horren zaintzan parte har dezaten.

GU  HORRETAN  GAUDE,  LAGUNTZEKO  PREST!! 

NATURKON

Gipuzkoa,  2020ko ekainaren 4an 

Naturkon 2020 txikia 3

Lepahori bat akabatua ibilgailu batek harrapatuta Landa inguruan

Aste hau txarra izan da errepidean fauna basatiarentzat: lepahori (Martes martes) bat, beste bat, hil zen astelehen honetan, 2020ko ekainaren 1ean, A.627 errepidean ibilgailu batek harrapatuta, Arabako errepideen oinarrizko sarean, Landa ondoan, Gipuzkoara bidean Arlabango mendaterantz G-627a bihurtu aurretik. Puntu hori, eguneroko trafikoaz gain urtegietako bisitariek eragiten duten saturazio-egoeran dagoena, izatez puntu beltza da eta azterketa beharrean dago neurri egokiak hartzeko.

Lepahoria iibilgailuak harrapatuta Landa (Araba) inguruan. Egilea: Agustin Rivas.

Lepahoria iibilgailuak harrapatuta Landa (Araba) inguruan.                           Egilea: Agustin Rivas.

Basozainei eta Miñoiei abisua eman ondoren eta baita Arabako Foru Aldundiko basa fauna berreskuratzeko eta birgaitzeko zentroarekin (Martioda) hitz egin ondoren, errepidetik jaso dute.

Arriskuan Dauden Espezieen Euskal Katalogoan, espezie ARRARO gisa sailkatuta dago lepahoria, eta haren heriotzak balio handiko galera dakar, are gehiago errepide horrek giza hesi egiten duen eremuan, errepidetik babestutako espezieak igarotzen direla ohartarazi beharra dagoen. Hesi efektu hori habitaten loturak eta bide-trafiko ugariaren ondorio, zeina eskualdeen arteko naiz aisialdiko jarduerak eragina den.

Bide-segurtasuneko arazoa baino zerbait gehiago

Animaliak harrapatzearen arazoak faunari eragiteaz gain, kalte material eta giza kalte handiak ere eragiten ditu, eta, beraz prebentzioa guztiontzako segurtasuna hobetzen laguntzen du.

Egilea: Agustin Rivas

Ziur gaude urtero hamarnaka direla argazkiko lepahoriaren tankerean,, ibilgailuek harrapatuta hiltzen diren basa animaliak.                                         Egilea: Agustin Rivas

Duela gutxi, foru-erakundeak berak adierazten zuen azkonar bat, lepahori bat, basakatu bat eta azeri bat hil zirela autoek harrapatuta, eta horrek behin eta berriz errepikatzen den eta larriagotu daitekeen egoera bat dela erakusten du. Horrela, arrisku larrian jartzen dira hainbat espezie, hala nola lepahoria edo basakatua, berez etorkizun zaila dutenak.

Horrek guztiak gure ingurunea bi ikuspegitik kudeatzeko arazo bat erakusten du:

– Alde batetik, naturguneen konektibitaterik eza, non errepideek laban-papera jokatzen duten, ezinezkoa ez bada ere, oso zaila eginez gune batetik bestera igarotzea, espezie babestuen populazioak isolatuz, kasu honetan hilda agertzen ez direnean.

– Fauna basatiak, oro har, eta bereziki babestutakoak, errepideek eta ubideek sortzen dituzten oztopoak gaindituko dituzten pasabideak gaitzeko duten premia larria.

Hori dena ikusita, Eguzkik uste du administrazioek inplikazio handiagoa izan behar dutela Arabako Foru Aldundia buru dela, bera baita probintziako natura-ingurunearen eta errepideen kudeaketaren arduraduna, hala-nola premiazko neurriak hartu behar direla babestutako animalien heriotzak geldiarazteko, fauna basatiarentzako pasabideak sortuz, kasuak berrikusiz, gune beltzak zehaztuz baita eragina izan dezaketen beste arrazoi batzuk azalduz.

Gidariak eta bisitariak: ez ahazteko aldagaia.

Landako Parkea bezalako naturguneetako bisitariak kontzientziatu behar dira, bai eta autoetako zein kamioietako gidariak ere: Izan ere, basafaunaren kalteberatasunaren aurrean, gerta daitezkeen harrapatzeen aurrean, natura-guneetan gidatzean jardunbide egokiak sustatzea edo animaliak harrapatzeko arriskua gutxitzeko prebentzio-ekintzak garatzea helburutzat hartuz.

Horretarako, sentsibilizaziora bideratutako zenbait ekintza abian jar litezke, hala nola kartelak egin eta banatzea, bai eta natura-guneetako errepide eta bideetan zuzeneko jarduketak egitea ere, baita badenak eraikitzea puntu beltz nagusietan edo ibilgailuak abiadura handiagoan doazela hautematen den eremuetan, baita errepide eta bide horietan seinaleak jartzea harrapatzeko arriskuaz ohartarazteko. Horregatik, Eguzki talde ekologistaren iritziz, abiadura-mugak eta fauna iragartzen duten seinaleak errespetatzea dira aurrikuspen neurri egokiak eta bereziki, astiro gidatu euria, lainoa, elurra denean eta nola ez gauez, baita seinaleztapena eta kontzientziazioa hobetu ere.

Gasteizen, 2020ko ekainaren 2an.

Informazio osagarria.

Gidarientzako aholkuak, aplikatu beharreko protokoloaren arabera:

• Animalia batekin istripuren bat gertatuz gero, jakinarazi trafikoko poliziari atestatua egiteko.

• Harrapatutako animalia bat detektatzen baduzu, jakinarazi lehenbailehen:

  • BIZIRIK BADAGO ⇒ probintziako errekuperazio-zentroarekin harremanetan jarri artatu ahal izateko.
  • EDO HILDA BADAGO ⇒ garrantzitsua da ESPEZIEARI, ERREPIDEARI, KILOMETRO-PUNTUARI eta DATARI buruzko informazioa. Errepideetan puntu beltzak detektatzeko eta, horrela, neurri zuzentzaileak proposatzeko modua da. Errekuperazio-zentro bati edo fauna kontserbatzeko eskumena duen administrazioari (Foru Aldundia, basozainak) jakinaraz diezaiokezu.

Eukaliptoak Australiara!

Maiatzaren 22a, bioaniztasunaren eguna, Euskal Herrian gero eta ugariagoak diren eukalipto landaketak duten eraginen inguruan bideo bat plazaratzeko baliatu du Naturkonek. Bideoan, besteen artean, bi eskakizun egiten dira:

–  Erakundeei publikoei (Aldundiak, Udalak…) landaketak gelditzeko eskatzen zaie.

– Jabe pribatuei, lurra eta ingurumenarekiko arduratsuagoak diren jarduerak eta erabilerak lehenestea.

Honako mezua zabaldu, mesedez: #EukaliptoakAustraliara!

Elkarteen atxikipenak helbide honetara biltzen dira: naturkon.taldea@gmail.com

Bideo ikusteko egin klik irudian:

Eukalipto landaketa

 

Naturkon-parataideen-anagramak-txikian

Gipuzkoako 40.000 abereen ingurumen eraginik gabeko mendi-larratzearen alde

Gipuzkoako mendi larreetan nagusi dira ardiak.

Gipuzkoako mendi larreetan nagusi dira ardiak.

Foru Aldundiak jakinarazi du Gipuzkoako 22 mendi-larreetarako aurtengo sarrera baimendu dela, denera 562 abeltzainek 41.466 abere igoko direlarik: 35.626 ardi, 2.956 behi eta 2.884 zaldi eta behor. Larre hauen gehiengoak (Urbia, Jaizkibel, Aralar, etabar) herri izaera badu eta Natura 2000 Sarearen barruan daude herrialdeko lau Parke Naturalen baitan.

Larre gehienak Udalen jabetzakoak dira betidanik, nahiz eta haien kudeaketa Aldundiari lotuta izan, 2006ko Mendietako Foru Arauari jarraiki.

Lehenik, Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearrak Imanol Lasa diputatuari eskatzen dio abereen gaixotasunen gaineko osasun programa trinkoari eustea. Hain zuzen, gogoratu behar da 2015. urtetik aurrera EAJk garatu duen boikot larria, Xabier Arruti eta Arantxa Ariztimuño foru zuzendarien bultzadaz, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroaren (REGA) animalien osasun-arautzearen eta mugimenduen kontrola eta lurralde eguneratzearen gain. Erregistro honen helburua edozein ikuilu, mugimendu eta aire libreko ustialekuren baimentzea eta kontrolatzea da, ekoizpenerako abereak eduki, hazi edota kudeaketaren gainean. EAJk elikadura seguritateari eragiten dizkioten hainbat protokolo ezabatu zituen eta kontrol publikoaren mekanismoak gutxiagotu zituen, jelkideen inguruko abeltzainen eta presio taldeen ezkutuko kudeaketa eta ustelkeria erraztuz. Eta guzti honekin batera etorri zen bertako arraza mehatxatuen berreskurapen eta babes egitasmoen suntsiketa, besteen artean betizu behiena.

Egilea: Joxe Mari Plazaola

Betizua bere txahalareikin Egilea: Joxe Mari Plazaola

Bestalde, abeltzaintza profesionala gainberan aurkitzen da Gipuzkoan, aisialdiari lotutako abeltzain-kopurua handitze batekin ordezkatuz, eguneroko lanaldia ondoren eta asteburuetan beren denbora librea erabiliz. Honenbestez, Eguzkitik abeltzaintza profesionalaren egiazko sustapena eskatzen dugu, Ingurumenaren gainean sortzen diren egungo erasorik gabeko eta izaera agroekologikoko lehen sektorea eraikiz, hau dena tokiko ekoizpenaren eta elikadura burujabetzaren agertoki batetan egonik.

Zaldiak bazkan Aralarko Elutseta inguruan.

Zaldiak bazkan Aralarko Elutseta inguruan.

Ariztimuño eta Arruti foru zuzendarien aurrekariak eta beren Ingurumenaren eta bioaniztasunaren kontserbazioaren aurkako jarrera erasokorra ezagututa, ezinbestekoa da 22 mendi-larre hauen kudeaketan hurrengo osagai hauen gaineko eragina gutxiagotzea eta ezabatzea: naturgune babestu publiko hauetako lurzoruak, ura, larreak, basoak, hezeguneak, eta basafauna eta flora. Abereen presioari eta jarduera pribatu hauetara zuzendutako diru publikoari mugak jarri behar zaizkie.

Gehiegizko larratzea eta uretako kutsadura Natura 2000 Sareko legediarekiko bateraezinak dira: zenbat larre hektareak eutsi diezaiokete hondatu gabe 40.000 abereren larratzeari? Larre eta mendi publikoetako abere gainkargaren arazo errepikakorraren jatorria sortzen da abeltzain ugarien eskaera pribatuak mendien kontserbazioa eta interes orokorraren gainean jartzen denean.

Donostia, 2020ko maiatzean

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra


 

Leitzaran zikina… Biana ikuskaririk ez!

Leitzaran Garaiko Errota 2
Beste behin ere, Andoainen ibai bat aparrez zikinduta agertu da. Gaurkoan Leitzaran ibaiari egokitu zaio. Aparra batez ere Garaiko Errotako presan (Olagain Auzoan) ikusi ahal izan dugu baina ez daukagu informaziorik gorago ere ikusi ote zitekeen ziurtatzeko.
Egia esate aldera ezin dugu ziurtatu isurketa bat egon denik, presen inguruan inongo isurketarik gabe ere sortu ohi baita aparra (apar horren zergatia ez dago oso garbi) kopuru txikitan baina kasu honetan aparra nahikoa ugariago zen.
Eguzkikook egoera honen berri eman badugu ere, ez da izango gai honen inguruan gehiago jakiteko aukerarik, izan ere URAko ikuskariak, egungo konfinamendu egoeran, oso baldintza jakinetan irteten baitira ikuskapenak egitera eta Leitzarango honek ez ditu baldintzak betetzen.
Eguzkitik uste dugu Eusko Jaurlaritzak ikuskaritzan ezarritako zerbitzu minimo horiek ez direla inola ere egokiak, helburua kutsatzaile naiz ingurumenaren erasotzaileei bidea libre uztea ez bada behintzat. Gure ustez, naturaren zaintza beti dago zerbitzu minimoetan eta horren adierazle da hamaika aldiz basozainen, ikuskarien edo/eta ingurumeneko ertzaintzaren lan taldeen handitzea eta baliabideen ugaritzea eskatu izana. Beraz inola ere ez da onargarria  berez nahikoa ez diren oinarrizko zerbitzu batzuetan are zerbitzu murritzagoak ezartzea, horretarako egoerak eskatzen duen eta beharrezkoak diren segurtasun naiz osasun neurriak hartzen badira behintzat.
Hilabetean bi isurketa
 

Bestalde gogorarazi nahi dugu hilabete pasatxoko tartean Andoaingo ibaietan (bertatik igarotzen direnetan) eman den bigarren gertakaria dela. Aurrekoa, martxoaren 13an gertatu zen Errekabeltz edo Ziako errekan eta kasu hartan isurketa ikertu ahal izan zen eta Krafft enpresa izan zen arduraduna. Egun oraindik ebatzi ez den expediente bat du irekia.

Errekabeltz isurtea SOS 2020 martxoa 3Krafft enpresa sorburu izan duen isurketaren abisua. Iturria: SOS Deiak

Salaketa hauetako asko herriatarren laguntzarik gabe posibl ez lirateke izango, beraz ingurumenari egindako eraso posibleen berri ematen jarraitzea eskatzen dizuegu, denon artean Euskal herria ekologiatik erikitzearen alde.

Zaldibarko hondakindegia: desolazioa eta ilunkeria

Eguzkikook, Verter Recycling-en hondakindegia bertan behera erori zenetik hiru egun pasatu direnean, gertatu denari eta gertatzen ari denari buruzko iritzia eman nahi dugu.

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da elkartasuna adieraztea desagertutako langileen bi familiei, are gehiago kontuan izanda erreskate-lanak bi aldiz bertan behera geratu direla eta aparteko informazio ofizialik ere ez dutela.

Otsailaren 7tik 8rako gauean hondakindegiak sua hartu zuen.

Otsailaren 7tik 8rako gauean hondakindegiak sua hartu zuen, otsaialren 9ko gauean oraindik itzal ez dena.

Bestalde, eufemismoetatik ihes egiteko eta gauzak diren bezala esateko beharraz ohartarazi nahi dugu. Izan ere, gertatu dena ez da ustekabeko istripu bat izan, kudeaketa txarraren ondorio bat baizik. Ez dugu inor zuenean akusatu nahi, baina kudeaketa txarraren zantzuak hor daude, eta ez dirudi gauzak behar bezala eginez gero gertatu dena saihestezina zenik.

Eguzkik orain arte (komunikabideren batek berariaz galdetu ezean) ez du gertatu denaz iritzirik eman nahi izan. Batetik, aparteko informaziorik ez genuelako, eta, bestetik, beste pertsona eta talde batzuk oso ondo esaten ari zirelako guk esan genitzakeen gauza berberak. Ez genuen korrika eta presaka ibili nahi. Baina hiru egun pasatuta, eta jaso dugun eta beharbada batez ere jaso ez dugun informazioa kontuan izanda, gertatutakoari buruzko salaketa publikoa egin behar da, argi eta garbi.

Informaziorik eza eta informaziorik ezaren ondorioak

Erori zenetik gertatutako gertaera guztiak halako itxura ilun batek inguratuta daude, eta horrek ondorioak izan ditu, bai egoeraren kudeaketan, baita informazioarenean ere.

Hondakinak zabortegiaren goiko aldetik 160 bat metro egin zuten behera

Hondakinak zabortegiaren goiko aldetik 160 bat metro egin zuten behera, A8a bi norabidetan  itxiz, hala nola Eemuko baraiantea ere.

Administrazioek gertakariari buruzko informazio guztia kontrolatzeko duten interesak informaziorik eza edo desinformazio barkaezina eta eskandalagarria eragin du, eta horrek ondorio larriak eragin ditu (lehen aipatutako familien egoeraz gain).

Erakunde publikoek informazio guztia errotik kontrolatu nahi izan dute. Horrek  desinformazio barkaezina eta eskandalagarria ere eragin du, ondorio larriekin, gainera. Lehenik eta behin, familiengan, noski, lehen aipatu bezala, baina baita hainbat alorretan ere:

• Erreskateko taldeak eta lanean hasi ziren bertan amiantoa zegola jakin gabe, eta, ondorioz, segurtasun- eta babes-neurri egokirik gabe.

• Amiantoaren berri langile batek eman omen zion OSALANeko teknikari bati, prentsaren informazioen arabera. Eta Eusko Jaurlaritzak edota Ingurumen Sailak noiz informatu behar zuten horretaz?

• Inguruko bizilagunak ez dira aparteko informaziorik jasotzen ari. Ez dakite luizi gehiago egoteko aukerarik dagoen eta batez ere ez dute kutsadura-arriskuen eta, ondorioz, osasun-arriskuen berririk. Eta horretaz informatzea eta fundamentuz, gainera, Eusko Jaurlaritzaren lana da. Hori da bere betebeharra.

• Hondakindegiaren goiko aldean piztu den suarekin gauza bera gertatzen da. Informazio garbirik ezak zalantzak sortzen ditu toxikotasunari edo arriskuari buruz. Teorian, bizigabetutako hondakinen zabortegia da. Orduan, zergatik sua? Hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzen ari dira?

Laburbilduz, Eusko Jaurlaritza informatzera behartuta dago. Unean-unean eta behar bezala egoeraren berri eman beharko lieke desagertutako langileen senideei, Eitzagako bizilagunei, hondakindegitik gertu bizi diren 50.000 bizilagunei eta, oro har, herritar guztiei.

Zabortegiak: kudeaketa iluna eta oso kontrol gutxikoa

Zabortegien kudeaketa, egun beharrezko den jarduera bat izan arren ez da batere argia.

Veter Recycling-en historian arakatu bezain laster, kudeaketa eskasaren isla diren epai eta egoerak hasi dira agerian geratzen.

• EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko epaiaren arabera, ikertzen eta epaitzen ari ziren enpresa batek adierazi zuen PCBak (hondakin toxiko eta arriskutsuak) Zaldibarko zabortegira eraman zituela.

Eusko Jaurlaritzak zergatik ez zuen epai haren haritik tira egin, enpresa ikertu eta, hala bazegokion, zigortu?

• Ingurumen Sailak jakinarazi zuenez, ikuskapen baten ondoren, enpresari hutsegite larriengatiko errekerimenduak egin zizkion. Enpresak erantzun gisa eginiko txostenean agerian geratzen da egonkortasuna zalantzazkoa zela.

• Eusko Jaurlaritzaren txostenari dagokionez, esan behar da Ekologistak Martxan taldeak ikuskapenaren berri eman izan ez balu, seguruena oraindik ez genukeela horren berri izango.

• Orain amorruz entzuten dugu zabortegiari isuna jarriko diola baimendu gabeko hondakinengatik. Eta egonkortasuna, oraindik ez al da zalantzan jartzen?

• Baina Eusko Jaurlaritzak ez du bere txostena aurkeztu. Ez du ezer esaten isuritako materialen analisiaz, isuritako baimendu gabeko produktuen kopuruaren berri duen edo ez, zergatik zen zabortegia betetzeko erritmoa hain handia (planean ezarritakoaren bikoitza).

Sutearen jatorriari buruzko azalpenik ere ez du ematen. Bizigabeak baino ez diren zabortegiek ez lukete su hartu behar. Beraz, ba al dago hondakin toxiko eta arriskutsu gisa kalifikatutako produktu gehiago? Zeintzuk? Zein kopurutan? Osasunerako arriskurik ekar dezakete?

• Ez du argitu nola kudeatuko dituen aterako diren hondakinak, amiantoa barne. Amianto guztia Zaldibartik eraman behar bada, 12.000 tona baino gehiago izango omen dira.

• Hondakinak eta lurra harrobi zahar batera eraman dira. Eta horien artean hondakin toxiko eta arriskutsuak ote dauden, nolakoak eta zer kopurutan ez badakigu, irtenbide egokia da?

Esperientziak erakusten digu Zaldibarkoa ez dela kasu isolatu bat. Zabortegietan ziur aski egingo dira ezarritako gutxieneko kontrolak, baina zalantza handiak ditugu nahikoak izango ote diren, eta, beraz, bada garaia gardentasuna eskatzeko, kudeaketa ona, datuak, planak, txostenak, kontratuak eta proiektuak argitaratzeko, haien egoera eta kudeaketa betetzeko, informazio publikoa eta gardentasuna bermatzeko, gizarte-kontrol publikoa lortzeko, eta interes orokorra defendatzeko, helburu gisa. Horrela, pertsonen, osasunaren edo ingurumenaren gaineko arriskuen aurrean zuhurtasun- eta prebentzio-neurriak hartu ahal izango dira.

Ingurumenarekin lotutako informazio eta kudeaketa publiko gardenak interes orokorra eta pertsonak lehenetsi behar ditu. Kasu honetan, aitortu egin behar da gardentasun-faltak eta kudeaketa txarrak ondorio dramatikoak ekarri dituela. Eta horretan izan daitezkeen erantzukizunak argitu eta eskatu ere egin beharko dira.

Horregatik guztiagatik, Eguzkiren ustez:

• Hondakinen politika osoa berrikusi behar da. Antzeko egoerak saihesteko, ezinbestekoak dira kudeaketa ona eta gardentasuna. Zalbidarko kasuan, erantzukizunak argitu eta eskatu beharrekoari eskatu beharko zaizkio.

• Hondakinen kudeaketa ezin da huts-hutsean esku pribatuetan egon. Europako jarraibideen arabera, hondakinak ahal den gehien murriztu egin behar dira eta, gero, kudeaketak zuzendaritza publikopean egin behar da. Plan eta proiektu guztiak berrikusteko garaia da.

• Hondakinen alorra, ingurumenarekin eta osasun publikoarekin zerikusia duten beste alor batzuk bezala, ezin da ikuspegi ekonomiko huts-hutsetik kudeatu.

• Eguzkiren ustez, familiei eta biztanleei informazio egoki guztia helarazteaz gain, ordezkari publikoek onartu behar dute zabortegi hori ez dagoela kontrolpean. Hondakinen plan, kontratu eta proiektu guztien informazio publikorako gune bat ezarri behar da, bai eta hondakinen kontrolerako eta segurtasunerako neurriak ere, sortzen diren hondakinen kudeaketa segurura itzultzeko.

 

Eguzki, 2020 otsailaren 9an.