Ampliación Supersur Ez! plataforma Diputazioaren proiektuaren aurka agertu da gizarte, ekonomia eta ingurugiro arrazoiengatik

  • Hainbat gizarte eragile eta talde ekologistek Ampliación Supersur Ez! plataforma aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak,  Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea Peñaskaleko bidesaritik  Betelu bitarteko zatiraino handitzeko duen proiektuaren aurka azaltzeko.
  • Plataformaren ordezkariek emandako datuen arabera, luzatuko den kilometro bakoitzeko 47 milioi euroko gastua aurreikusten da eta proiektuak, besteak beste, eragin kaltegarria izango luke Bolintxuren aranean, Pagasarriko babes berezia duen zonaldea.
  • Proiektuaren aurka azaltzeko emandako arrazoien artean,  “gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela” argudiatu dute. Beraien esanetan “ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria”.

    Prentsaurrekoaren Bideoa 

———————————————————

COMUNICADO

KOMUNIKATUA

Zergatik gaude Supersur handitzearen kontra?

Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea (1-b fasea) handitzea proposatu du Peñascaleko bidesariaren eta Betelu arteko zatia erantsita. 4,2km-ko luzera izango duen proiektuak Arnotegi mendiaren azpitik igaroko den tunela eta Bolintxu ibaiaren gainetik joango den zubibidea eraki nahi ditu. Lan horiek egiteko 200 milioi ezarri dira hasierako aurrekontu gisa, horrek 47,6 milioiko gastua dakar kilometroko.

Honako manifestua sinatzen dugunok, gure errefusa agertu nahi diogu adierazitako handitzeari hurrengo arrazioengatik:

  1. Gure Aldundiak zehaztutako garraio politikak tokian tokiko administrazioek egindako ahaleginekin kontraesanean daude, hala nola, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako planekin (HMIP), Agenda 21ekin, hiri-barruko bideetan gehienezko abiadura-muga ezartzearekin (30 km orduko) etab. Aldundiak bere politikak garraio eskaeran ardaztu beharrean, etengabe bide azpiegituretara bideratzen ditu inbertsioak (Ermuako saihesbidea, Atxondoko korridorea, Autzaganeko tunela…) eta nork bere ibilgailua erabiltzea sustatzen dituzten neurriak hartzen ditu; adibidez, “bidesari bonoa” aldundiaren menpe dauden ordainpeko errepideetan.

  1. Supersur A8an gertatzen ziren auto-ilarak konpontzeko alternatiba gisa aurkeztu zen, bertatik 24.000 ibiligailu igarotzea espero zuten, horietatik 9.000 kamioi astunak izango zirela. Egungo eskaera aurreikusitako batez besteko %50era ere ez da iristen: 2016an argitaratutako datuen arabera, eguneko batez bestekoa 11.650 ibiligailu dira, horietatik 3.360 ibilgailu astunak direla.

  1. Hasierako proiektuaren eta behin-betiko obraren aurrekontuaren arteko aldea nabarmena izan zen. 2001ean aurkeztu zen hasierako proiektuan, lanek 465 milioi euroko gastuak ekarriko zutela kalkulatu zen. 1-a fasea 2011an inauguratu zen eta bere amaierako aurrekontua 821 milio eurokoa izan zen, Espainiako autobiderik garestiena; izan ere, kilometroko 49,49 milioi inbertitu ziren. 600 milioi XXX, 200 Kadaguako korridorea, 150 Ega Ballonti.

  1. Pagarrasiko mendi magalean dagoen Bolintxuko ibarrean sor daitezkeen inpaktuak oso kaltegarriak dira. Pagasarriko Plan Bereziak (Bilboko Udalak 2008an aho-batez onartu zuenak) Bolintxuko gunea babestu beharreko inguru gisa definitzen zuen, bertan dagoen flora eta faunaren ezaugarriengatik. Zubibidea eraikiz gero, bertan izango diren inpaktuak nabarmenak izango dira.

Zelan justifika daitezke lan hauek zenbakiek beraien beharra islatzen ez dutenean?

  1. Oso planteamendu ahula da lan berri hauen beharra krisitik ateratzearen ondorioz sortuko den azpiegituren eskaeraren igoerarekin lotzea. 2016an bost urte lehenago baino 5.326 ibilgailu gutxiago sartu ziren Bilboko metropoli-barrutian.

  1. 4,2 km horiek eraikita eskaerak gora egingo duela justifikatzea zaila da, 5 minutuko tartea baino ez delako irabaziko eta Bilboko metropoli-barrutiko trafikoaren %6 baino ez dabil igarobidean. Aurreikusitako eskaera betetzen ez denean ere, existitzen ez den eskaera bati erantzuteko Kortederraraino doan 2. fasea eraiki beharko dugu (11km eta hiru zubibide berri) jakinda 300 milioi euroko hasierako aurrekontua duela?

Gizarte, ekonomia eta ingurugiro ikuspuntuetatik aztertuta, lanak justifikatzea ezinezkoa dela deritzogu. Ez dago bide azpiegituren gabeziarik; baizik eta mugikortasunaren nahiz lurralde eta hirigintza planifikazioaren kudeaketa arazo larria.

Aurretiaz adierazitakoaren ondorioz, sinatzaileok proiektua atzera botatzen dugu eta Bizkaiko Foru Aldundiari proiektua bertan behera uzteko eskatzen diogu.

Plataforma osatzen dute:

AAVV DE BUIA – AAVV DE REKALDE – AAVV DE IRALA – AHT GELDITU ELKARLANA – AUTOPISTA KANPORA REKALDE – EGUZKI –EKOLOGISTAK MARTXAN – SAGARRAK –

10.000 sinadura erraustegiari buruzko eztabaida tekniko eta publikoa egitearen alde

erraustegia-sinadurakErraustegiaren aurkako Mugimenduak elkarretaratze bat egin zuen atzo EiTBk Miramonen duen egoitzan eta, bide batez, azken hilabeteotan eztabaida tekniko eta publikoa egitearen alde bildu dituen 10.000 sinadura entregatu zituen.

Egia esan, EiTB zabor-kontu honetan jokatzen ari den rola lotsagarri samarra izaten ari da. Lotsagarria izan zen aurreko legegintzaldian eta lotsagarria izaten jarraitzen du honetan. Hemen dauka gauzak bestela egiten hasteko aukera berri bat.

Erraustegia salatzeko mobilizazio berri bat, eta ez da azkena izango.

Berriz ere iragarri dute Renfek Mugi txartelarekin bat egingo duela

mugi-renfe1[1]Egunotan berriz ere iragarri dute Renfek Mugi txartelarekin bat egingo duela. Badirudi Sustapen Minesterioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia behingoz ados jarri direla Renfeko aldiriko zerbitzua urtean zehar erabiltzen duten 6 milioi bidaiariek Mugi txartelaren onurak izan ditzaten.

Albiste ona da, berandu badator ere.

Izan ere, hamarkada oso bat daramagu entzuten Renfek, “laster”, Mugirekin bat egingo duela. Gogoratu 2017ko urrian Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak akordioa urtea bukatu baino lehen gauzatuko zela iragarri zuela. Urtea bukatu zen, ordea, eta Renfek Mugitik kanpo jarraitu zuen. Diputatuak epe berri bat iragarri zuen, “kontratuaren letra txikia baino ez zela falta” argudiatuta. Baina epe berria ere agortu egin zen.

Prentsa-albiste hau iazkoa da.

Prentsa-albiste hau iazkoa da.

Oraingoan bai, oraingoan ematen du akordioa adostu dutela, baina, hala ere, 6 bat hilabete itxoin beharko da benetan gauzatu arte.

Renfek bere planak sarri atzerapen handiarekin betetzen dituela kontuan izanik (horra hor geltokietako segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko proiektuak edota Gaintxurizketako tunela), ez litzateke harritzeko izango baldin eta 2018 bukatu eta Mugi txartelatik kanpo jarraituko balu.

Gauzak horrela, Eguzkitik gai honen inguruan itxoiten dugun albiste bakarra da Renfen Mugi txartelaren deskontuak aplikatzen hasiko diren egunekoa.

Akordioaren “letra txikia” ezagutzea ere falta da, hau da, zehatz-mehatz nolako deskontuak aplikatuko diren.

Ez da begi-bistatik galdu behar Mugi sistemaren helburua herritar apalenen bidaiak merkatzea dela, baina baita herritarrak, oro har, garraio pribatu motordunetik garraio publikora erakartzea ere. Eta horretarako tarifa erakargarriak ezartzea ezinbestekoa da.

Beraz, zain jarraitzen dugu, ea Renfen noiz mugitu gaitezkeen Mugirekin.

EGUZKI

Larrun Ez Hunki! elkarteak maiatzaren 21ean mobilizatzera deitu du

Argazkia: Xareta.eus.

Argazkia: Xareta.eus.

Larrun Ez Hunki! kolektiboak datorren astelehenean, hilak 21, mobilizatzeko deia egin du. Ipar Euskal Herrian festa-eguna izango da eta, festa-eguna izanda, jende asko igoko da Larrunera. Gauzak horrela, Larrun Ez Hunkik nahi duten guztiei proposatzen die tontorrean argazki kolektibo bat ateratzea, goizeko 10:30ean. Gero, 11:30ean, elkarretaratze bat egingo da San Inazioko lepoan, non ekitaldi bat egingo den, musika eta hamaiketakoa lagun.

Pirinio Atlantikoetako Kontseilua “La Rhune 2020″ proiektua sustatzen ari da, Larrun mendiko instalazio turistikoak (aparkalekuak, kremailerako trena nahiz goiko benten ingurua) “eguneratzeko” helburuarekin. Kontuan izan behar da Larrunek urtero 360.000 bisitari izaten dituela eta, horren ondorioz, dagoeneko, ez Iparraldeko baizik eta Departamentu osoko lekurik bisitatuena dela. Larrun Ez Hunkik gogorazten du Larrun Natura 2000 Sarearen parte dela, eta neurriak behar dituela natura zaintzeko eta biziberritzeko, ez turismoa areagotzeko. Kolektiboak dagoeneko 10.000 sinadura bildu ditu Kontseiluak bultzatzen duen proiektuaren aurka.

Informazio gehiago: http://eguzki.org/2017/08/17/larrun-ez-hunki-stop/

larrun

Ulia, parke seguru bat denontzat

IMG-20180510-WA0001Eguzkik antolatuta, datorren igandean, hilak 20, ibilaldi bat egingo da Ulian barrena, “Parke seguru bat denontzat” lemapean. Parte-hartzaileak goizeko 10etan abiatuko dira Ategorriatako erlojutik eta bi ordu eta erdiz gehienbat tranbia elektrikoak garai batean egiten zuen bidetik barrena ibiliko dira. Helburua, Ulia hobeto ezagutzeaz aparte, mendi horretan berriz ere ehiza baimentzeko arriskua dagoela ohartaraztea da.

2014an, aspaldiko herri-eskakizun bati bide emanez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu zuen. Horren ondorioz, ehiza debekatuta geratu zen mendi osoan, Donositako zein Pasaiako zatietan.

Alabaina, 2017an, Auzitegi Gorenak partzialki baliogabetu zuen aipatutako Foru Agindua, Donostiako eta Pasaiako udalek finkatutako eta hainbat gizarte, auzo eta kirol elkarteek eskatutako babes-izaera ezeztatuz, eta Uliako parkean berriz ere suzko armak erabiltzen jarraitu ahal izateari ateak irekiz.

Atzerapauso handia litzateke, eta igandeko ibilaldiak horretaz ohartaraztea du helburu.

Igandeko irteera ez da Eguzkik asteburu honetan Uliaren inguruan antolatu duen ekintza bakarra. Larunbatean, hilak 19, Pasaiako Itsas Festibalaren barruan, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea errebindikatzeko erakusketa bat jarriko dugu Pasai San Pedroko frontoian. Hitzaldi bat eta ipuin-kontaketa ere egingo ditugu. Hona hemen kartela, detaile guztiekin:

itsas babesgunea

Ulia-Jaizkibel itsas babesgunearen alde, Pasaiako Itsas Festibalean

itsas babesguneaLarunbatean, hilak 19, Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgune-proiektuari buruz informatzeko erakusketa paratuko du San Pedroko frontoian, Pasaiako Itsas Festibalaren programaren barruan (http://www.pasaiafestival.com/). Eraskusketa ez ezik hitzaldi eta ipuin-kontaketa ere izango dira.

Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak 2010ean aurkeztu zuten Donostia eta Biarritz bitartean korridore ekologiko bat eratzeko proposamen zientifikoa, Natura 2000 Sarearen barruan. Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibelgo eta Uliako kostan. Inguru hori oso aberatsa da. Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte bertan. Horietatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitetatik 12 babestuta dauden bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, 27.000 hektarea inguruko babesgune-sarea osatuko litzateke Donostia eta Biarritz bitartean. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

Proposamena ongi hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako, Oreretako, Pasaiako eta Lezoko udalek, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziak… eta elkarte ekologista eta naturzale guztiek, jakina. Beraz, itxuraz behintzat, adostasun zabala dago. Alabaina, dagoeneko 2018an gaude, eta ez dirudi propoamenak aurrera egiten duenik.

Larunbateko erakusketa ez da izango Eguzkik datorren asteburuan Ulia-Jaizkibel inguruan egingo duen ekimen bakarra. Izan ere, igandean, hilak 20, mendi-irteera egingo du Ulian barrena. Parke publiko horretan berriro ere ehiza baimentzeko arriskua dago, eta, hain justu, irteerak arrisku horretaz ohartaraztea du helburu. Hona hemen deialdia:

karte-ulia_web

Jaizkibelgo martxistek bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte militarrek inolako baimenik gabe eginiko lanak

jaizkibel1-webHirurogei lagun inguruk parte hartu dugu gaur Jaizkibel desmilitarizatzearen aldeko martxan.

Lezoko plazatik igota, martxistak tiro-eremura iritsi dira. Han bertatik bertara ikusi ahal izan dute militarrek inolako baimenik gabe ireki duten pista berria.

Antolatzaileek bertako erreka batean metal astunetako eta batik-bat beruneko kutsadura atzeman dela ere jakinarazi dute.

"Performanzea", militarrek irekitako pista berrian.

“Performanzea”, militarrek irekitako pista berrian.

Oro har, Natura 2000 sareko naturgune batean horrelako tiro-eremu militar bat egotea zeharo inkoherentea dela eta instalazioak behingoz eraisteko lanean jarraitu beharra dagoela nabarmendu dute.

Datorren asteburuan, Jaizkibelgo eta Uliako babes bereziko eremuen inguruko ekimenek jarraituko dute. Larunbatean, hilak 19, Pasaian ospatuko den itsas festibalaren barruan, Eguzkik Jaizkiel-Ulia aurreko itsas erreserba-proposamenari buruzko erakusketa paratuko du San Pedroko frontoian. Hitzaldia eta ipuin-kontaketa ere izango da.

kartela19webIgandean, berriz, hilak 20, Eguzkik mendi-martxa bat antolatu du Ulian barrena, gehienbat parkean ehiza berriz ere baimentzeko aukera dagoela salatzeko.

karte-ulia_web

Aldundiko Felix Asensio epaitegian, Aralarko pisten erikuntza dela eta.

Pasa den apirilaren 25ean, ikertu eta akusatu gisa deklaratu zuen epaitegietan daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusi ohia zen Felix Asensiok (egungo Obra Hidraulikotako Zuzendaria), delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren aurkako delituagatik dago akusatuta.
Jose Ignacio asensio Alduna eta Felix Asensio (akusatua)

Jose Ignacio Asensio Ingurumen  Alduna eta Felix Asensio (akusatua)


Tolosako Epaitegian deklaratu beharraren arrazoia 2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da. Pista hori Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta dagoen pista berriak zabaltzea. Gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Bioaniztasunaren Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion.

Epaitegitik egin zaien zitazioa EGUZKI erakunde ekologista eta antinuklearrak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioz etorri da.

 Era berean, gogoratu behar da Aldundiko Mendi eta Natur Inguruneko Zuzendari Nagusia den Arantxa Ariztimuñok, epaiketa honetan ere inputatua eta ikertua, pasa den abenduaren 13an ere epaitegitik deklaratzeko pasa zela. Aldi horretan EAJko politikari honek uko egin zion akusazio partikularreko Eguzki eta Landarlan elkarteen galderei erantzuteari.

Landarlan Eguzki anagramak 2

Etxebizitza turistikoei buruzko horma-irudia, lehengo toki berean

Horma-irudi xumea da, zinez, baina traba handia egiten omen du.

Horma-irudi xumea da, zinez, baina, iaz behintzat, traba handia egiten omen zuen.

Iazko udan Eguzkik horma-irudi xume bat ipini zuen Donostiako Parte Zaharrean etxebizitza turistikoen gehiegizko ugaltzea eta espekulazio inmobiliarioa umorez salatzeko.

Bada, ezusteko arrazoiengatik, horma-irudi xume hark sekulako arrakasta izan zuen, esteka honetan ikus dezakezuen bezala:

http://eguzki.org/es/2017/08/07/turismofobia-eta-turismo-iraunkorra/

Arrakastak akabatu egin zuen horma-irudi gizajo hura. Izan ere, Eneko Goiak eta Ernesto Gascok tolerantziaren listoia apal samarra dutenez, berehala ezabatzeko agindua eman zuten.

Bada, dagoeneko uda atarian gaudenez, horma-irudia berriro ipini dugu leku berean, lehen bezain xumea, eta berdin-berdina, etxebizitza turistikoen arazoak ez baitu hobera egin.

EAJren eta PSEren agintaldia hasi zenetik alokairuen prezioa % 25 igo da Donostia. Eta, hala ere, legez kanpoko etxebizitza turistikoentzat amnistía dekretatu dute. Baina hori ez omen da arazo, arazoa dira egoera salatzen duten gurea bezalako horma-irudi xumeak.

Ea oraingoan zenbat irauten duen.

Barakaldoko birika berdearen defentsa, bihotz eta buru kontua

TxostenAzalaEguzkiren eta Barakaldo Naturalaren esku gaur egun Barakaldoko biodibersitatearen azterketa betea daukagu, eta ondorio nagusia da: Bere gune naturalak defendatzeko eta babestuko hamaika arrazoiak dauzkagu.

Erriberako eurosiberiana haltzadia **, ur bazterretako eta lur lohitsuetako sahastia, “lastonareak” Mesobromion landak **, Atlantikoko eta sub-atlantikoko irasailak, Uzta atlantikoko zelaiak (larreratu gabekoak)*, marojal eurosiberianoa*, kantauriko artadia*, hariztiak, urkidiak, atlantikoko txilardiak*, lekuko hesiak, goiko termoatlantikoko gurbiztia…

(* azpimarratzen dugu EBren 92/43/CEE Zuzendaritzak ezarritako  Komunitate Interesa duten Habitat-ak eta **-rekin lehentasun izaera dutenak)

Hauek Barakaldoko aberastasunaren parte dira, eta askok defendatuko dugu, urruntasunetik, ezagutza ezagatik eta harrotasunetik, agintea dutenegatik, ez dute inguru hau berea sentitzen eta zati handi bat kendu nahi digute. SuperSur-arekin gertatu zen bezala, errepidea hortxe utziz, trokak betez, zuhaitzik gabeko inguruak zuhaitzak moztuz eta garai batean pistak izandakoak porlanez bete dituzte. 

Equinoccio Natura Ingurugiro kontsultoria bati Eguzkik eta Barakaldo Naturalak enkargatutako informean inguru hauen inbentario egiten du, kokapena eta fauna eta landaredi espezien zerrenda luzea egin du, inguru natural honen ezaugarriei eta habitat desberdinei esker, Barakaldo bizitzeko toki egonkortzat dute, bidaia migratzaileetan babesa topatzen dute, eta askotan hazteko leku bezala hartzen dute. Hauetariko asko, galzorian, ahul, arraro edo garrantzia berezia duten europear eta Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera espezie bezala katalogatuta daude.

NaturaBizia2AzalaHorrela, arrain hiruarantza, baso-igel iberiarra, ferra-sagurzar handia, miru gorria, sai zuria, pitxatar nabarra, arrano sugezalea, belatz handia, lezkari arrunta, gardatxoa, euli-txori beltza, ipurtatsa, zata arrunta, martin arrantzalea, kulixka txikia, mendi-erregetxoa, lepitxuli arrunta, etabar luzea bat, fauna espezien artean, eta landaredian: woodwardia radicans, mendi ostargi-belarra, anbulo gaiztoa, Pinguicula lusitanica, gorostia…

Espezie hauek ez dakite mugez eta eredu ekonomikoez. Soilik haien biziraupenerako habitat egoki bat bilatzen dute eta oreka hori hausten badugu, katea etengo da. Arrazoi honengatik, EBk oso garatua duen ingurugiro araudi bat dauka eta epe motzera, eremu naturalak potentzialitate ekonomiko handia, lanak sotzeko, hezkuntzan zein osasunean izango ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Metropoliarentzako Lurralde Plan Partzialaren berrikuspearen Aurrepenean aurten aurkeztu du, “bere biziraupenerako katalogatuta dauden fauna eta landarediarentzako habitat-ak babestea”, eta aurrerago esaten du, horrelako ezaugarriak dituzten eremuak “garrantzia duten eremu naturalak, ez daukatenak babes izaerarik eta haien balioagatik beharrezkoa den trataera izan behar dutenak”.

Horrela, El Regatoko haranari errefentzia egiten dion dokumentu bat topatu dugu, “bertako basoak berreskuratzeko korridore berdeak sustatu, erriberakoak eta hezeguneak barne, konektibitate ekologikoa mantendu ahal izateko. Zehazki, Ganekogortako korridorea eta Barbadun – Artiba – El Regato – Oiola – Arrigorriagatik igarotzen dena.

Eusko Jaurlaritzak zein Espainiar Gobernuek merkantzien tren bat irudikatzeko zuriz dagoen mapa bat bezala ikusten dute. Eta gure agintariek, ez dute ezertxo ere esaten.

Ba beno, mahai gainean jartzen dugun ingurugiro azterketa dela eta, Barakaldo Naturaletik eta Eguzkitik,Barakaldoko aginte politiko, sozial eta ekologistek pausoak ematen unea irtsi dela uste dugu, gure birika berdearen balioa eta beharrezkoa den babesa eman behar diogu. Eta orain da hasteko unea. 

BARAKALDO NATURALA ETA EGUZKI

BARAKALDOKO UDALAk diruz lagundutako ekimena.

Elkarretaratzea eta sinadura-aurkezpena EiTBren aurrean, erraustegiari buruzko eztabaida tekniko eta publikoa eskatzeko

elkarrateratzea_eusErraustegiaren aurkako Mugimenduak deituta, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratze bat egingo da EiTBren aurrean, Miramonen, Zubietako erraustegiari buruzko eztabaida tekniko publikoa errebindikatzeko. Dagoeneko 9.000 sinadura baino gehiago bildu dira eztabada horren alde eta, elkarretaratzea aprobetxatuz, aurkeztu egingo dira. Inork oraindik sinatu nahi badu, hona hemen aukera:

https://www.change.org/p/debate-técnico-sobre-la-incineradora-en-eitb