Zirauntzako isurtzearen aurrean ardurak argitzeko eskatu du Zadorra Bizirik

zirauntza 2

Zirauntza ibaiaren iturburua. Argazkia: ALEA

Zirauntza ibaian, aparra isurtzearen ondorioz 200 amuarrain hilik agertu direla eta, Zadorra Bizirik plataformak ardurak argitzeko exijitu dio Asparrengo Udalari.

Zirauntza ibaiaren iturburua  Zadorra Bizirik Plataformak azaldu duenez, abuztuaren 15ean, Artzai Egunaren harira, Araian ospatu zen ekimen ludiko batean sortutako aparra Zirauntza ibaira isuri zen, eta horren ondorioz hurrengo egunetan 200 amuarrain hilik agertu ziren ibaian. “Argi geratu da kasu honetan gure ibaiak isurtegiak bezala tratatzen ditugula; bertan botatzen dugu soberan dugun zikinkeria”.

Plataformak aitortu du aparra, berez, ez dela gai toxikoa, “baina ibaiak uda garaian duen emari txikia dela eta, uretako fauna oxigeno gabe geratu zen”. Gertatutakoa “patuaren nahia izango balitz bezala” tratatzea leporatu dio Zadorra Bizirik Asparrengo udalari eta dei egin dio “aitzakiak” alde batera uzteko, eta behar diren “ardura teknikoak eta politikoak” garbitzeko.

Halaber, Zirauntza ibaian edozein isuria botatzea debekatzeko exijitu du, “ez baita zabortegi bat, baizik eta izaki bizidun bat”, eta inguruko ekosistema guztien zaintza eta babesa bermatzeko.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiari eta URA Agentziari eskatu die aparra isurtzearen arduradunei kargu hartzeko.

Oharra: Arabako ALEAk argitaratu duen albiste hau, Zadorra Bizirik-ek kaleratuta oharrean oinarritzen da. Oharra bere osotasunean irakurri nahi baduzu, zoaz albiste honen gaztelerako bertsiora.

Abuztock, erraustegiaren aurkako hitzordu berria

IMG-20160825-WA0005Gipuzkoako Foru Aldundiak ezezkoa eman dio erraustegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko GuraSOSek egin duen eskaerari. Ezezko horri erantzuteko, GuraSOSek berak ABUZTOCK jaialdia antolatu du. Irailaren 4an izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera, Donostiako Gladys Enea parkean.

Ekitaldia piknik moduko bat izango da. Egitaraua musikak eta hitzaldi labur-laburrek osatuko omen dute. Guztiok gaude gonbidatuta errebolta baketsu honetara. EGUZKIkook, behintzat, ez dugu huts egingo.

ENTZUN EGIN BEHARKO GAITUZTE!

Bilboko Aste Nagusian ere zezenketen kontra

CASTELLANOEFINITIVOAbuztuaren 27ak, Aste Nagusiko asken larunbatak, Bilboko zezenketen bukaera ezarri behar du.

20 urtez animalien torturarik gabeko hiria eskatu dugu. Benetako herri-jaiak edukitzeko, eta guztiok gozatu ahal izateko, gure hiriak ezin du 54 zezenen odola isuri.

Urte asko igaro dira gure lehenengo manifestazioa antolatu zenetik, eta ordutik aurrera, gizarteak aurrera egin du animalien alde. Zezenketen aurkako mugimendua zabaldu egin da bereziki herritaren sentiberatasunagatik; izan ere, ez daude ekintza bortitz honen alde, zeinak hemengoak eta kanpokoak lotsatzen dituen eta diru laguntza publikoekin mantentzen den.

Egunero gero eta herri gehiagok debekatzen dituzte zezen-ikuskizunak, eta horietako bat Bilbo izan behar da.

Abuztuaren 27an, arratsaldeko 5etan, zezen-plazaren aurrean bilduko gara, Zuhaitz edo Ametzola deituriko plazan. Bertan kontzentrazioa gauzatuko dugu zezen-plazako ateak itxi eta ikuskizun lotsagarria hasi arte. Kontzentrazioa manifestazio bilakatuko da, hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuz, Moyua plazara iritsi arte. Bertan, Bilboko aurtengo zezenketen biktimei omenaldia egingo zaie, eta Gran Via-tik jarraituko dugu.

20.urteurren goibelhau dela eta, animalien aldeko hainbat elkarte sozial eta politiko atxikitzen dira, “Bilbo: zezenketen aurkako hiria” aldarrikapenari.

Ostegunean, “Irakurtzea kultura da”

Horrez gain, Aste Nagusia herritarrei “irakurtzea Kultura da” deituriko jardunaldira gonbidatuko zaie. Jardunaldi hori abuztuaren 25ean burutuko da, Concha Jenerala kalean zehar.

Jarduera ekonomikoa eta ingurumenarekiko errespetua adiskidetzeko galdutako beste aukera bat

PasaiaPortua airetik 3

Pasaiako portua auzoz eta babestutako natur ingunez inguratuta dago. Elkarbizitza ezinbestekoa.

PASAIAKO PORTUAREN BERRIKUSTE  PLANARI BURUZ ARI GARA.

Pasaiako Portuaren Plan Bereziaren (PB) Berrikuspena mahai gainean jarri duen dokumentu bat landu du Kai Zuzendaritzak. Egun indarrean dagoen PB, 7 urte luzetako izapide edo tramitazioaren ondoren onartu zela gogoratzeko modukoa da, izan ere indarrean egongo dena baina denbora gehiago izapideak egiten pasa dugula esan nahi du honek,  Administrazioaren “eraginkortasunaren” beste adibide esanguratsu bat.

Onartzeari menderatutako agiriak, Kanpo Kaiaren mehatxua mantentzen du, mesedegarriagoa izango den ziklo ekonomiko batera uzten badu ere. Ingurune naturala suntsitzen duten azpiegitura handiekiko naiz proiektu erraldoiekiko burugogorkeriaz gain, barne kairako agertzen dituen zehaztapenei erreparatuta, ingurumenarekiko inongo mugarik jartzen ez duen jarduera ekonomikoaren logikari baino ez diola erantzuten nabarmentzen da. Portu agintaritzaren interesei ez ezik, Portua-hiria harremanari, inguruan dauden biztanleen interesei naiz ingurumenarekiko errespetuari erantzungo dion espazioaren eta erabilpen ezberdinen arteko antolaketa egitekoa aukera berri bat galtzen du plangintzak.Proposatzen diren ustiapena eta profilak hain dira neurriz gaindikoak,  kaiaren jarduerak gainezka egitera iritsiko litzatekeela aurrera eraman ezkero.

Pasaiako termika demontatzen hasi dira2

Termikak (irudian desmontatzen) Donibanen, txatarrak Lezon… arazo ugari sortu ohi dizkie Kaia inguruko bizatanleei naiz ingurumenari.

No se toma en serio ni las afecciones que tanto en fase de construcción, ni como en posterior de explotación, se van a producir en las distintas variables medioambientales y que van a tener una incidencia directa sobre la población más cercana. No se adoptan medidas concretas para evitar esas afecciones en la calidad del aire, otro tanto relacionado con la contaminación acústica y como no, en la calidad del agua de la bahía a través una inexistente red de saneamiento en Donibane, la aportación de la regata de Txingurri y una ineficaz red que evita los vertidos de la propia actividad portuaria al mar.

En un plano secundario, la ocupación de suelo y los perfiles que propone suponen un efecto claramente negativo a la calidad paisajística del entorno, y desde el punto de vista de la movilidad, sus determinaciones representan serias afecciones sobre las poblaciones del entorno.

En síntesis, ¿qué sensibilidad hacia el medio ambiente se puede esperar de aquellos que no renuncian a la construcción del puerto exterior con las afecciones tan graves que provoca  en el medioambiente?

Eguzki exige que se desestime este documento y que se proceda a elaborar uno nuevo en el que intervengan desde el principio todas las partes afectadas, así como que su tramitación se haga desde los ayuntamientos afectados como garantía de la necesaria participación ciudadana

Epaileak arrazoi eman dio GuraSOSi

Epaitegia aurrean GURASOSek deituta 2

Abuztua,Aste Nagusia eta ahoz aho egindako deialdia izanda ere jende ugari bildu da auzitegi aurrean.

Epaileak arrazoia eman dio GuraSOSi, eta atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiaren errekurtsoa

Erraustegiari buruzko parte-hartze prozesua irekitzeko eskatu zuen GuraSOSek. Epaileak, arrazoia eman, eta zortzi eguneko epea jarri dio elkarteari auzi eskea egiteko.
GuraSOSen balorazioa irakurtzeko egin klik hemen.

Iturria: Berria

Donostiako Epaitegiak deituta, epailearen aurrean izan dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundia eta GuraSOS elkartea. GuraSOSek eskari bat aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundian, Zubietako errauste plantaren eraikuntzan parte-hartze prozesu bat irekitzea eskatzeko. Eskaerarekin batera, 15.000 sinadura aurkeztu zituzten. Aldundiak ezezko erantzuna eman zion, eta GuraSOSek errekurtsoa jarri zuen, oinarrizko eskubideak babesteko prozedura berezia erabilita. GuraSOSen errekurtso horri errekurtsoa jarri zion aldundiak.

Gaur, GuraSOSi arrazoia eman dio epaileak, eta atzera bota du aldundiaren errekurtsoa. Elkarteak zortzi eguneko epea izango du auzi eskea egiteko.

Auzitegian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren abokatuek azaldu dute parte hartzeko eskubide hori ezin dela “modu kolektiboan” erabili, eskubide “indibiduala” delako. GuraSOSek azpimarratu du “oinarrizko eskubidea” dela, eta gogorarazi du “erakunde moduan erregistratuek” eska dezaketela eskubidea, foru arauen arabera. Auzitara jo aurretik, GuraSOSek Herritar Entitateen Foru Erregistroan eman zuen izena, foru arauak eztabaidan parte hartzeko aukera aitortu ziezaion.

Herritarren babesa

GuraSOSek deialdia egin zuen, auzitegian agertzeko ordua gaur zutela jakitean. Herritar andana bildu da auzitegiaren ingurura, errauste plantaren eraikuntza bertan behera uztea eskatzeko. Aurretik egin izan dituzten zenbait protestatan bezala, zuriz jantzita joan dira haurrak, eta beltzez helduak. Lanean jarraituko dutela nabarmendu dute: “Eztabaida gizarteratzea lortu dugu behintzat”.

GuraSOSek Abuztock jaialdia antolatu du irailaren 4rako. “Herritarrak eta haien oinarrizko eskubideak auziaren erdigunean jartzea” aldarrikatuko dute Donostiako Miramar jauregian egingo diren ekitaldi horietan. GuraSOS elkartea duela hiru hilabete sortu zen, arduratuta daudelako zer osasun ondorio izango lituzkeen seme-alabengan eta, oro har, gipuzkoar guztiengan Zubietan egin nahi duten erraustegiak.

Albistearen iturri: Berria, klikatu hemen. 

 GuraSOSen balorazioa irakurtzeko egin klik hemen.

Epailearen autoa irakurri hemen.

Donostian zezenketen kontra egindako manifaren irudiak: azkena izango ote?

IMG_20160813_180624218Donostian zezenketen kontra larunbatean egin zen manifaren irudiak dituzu hemen.

Eguzkikook ere lau kartel handi eraman genituen zezenketen basakeria salatzeko.

Jende askok parte hartu zuen, nahiz eta arratsalde berean 5 manifa deialdi egon ziren.

IMG_20160813_182141577Espero dezagun argazki hauek “historikoak” izatea, hau da, espero dezagun larunbatekoa Donostian egin beharreko azken manifestazio antitaurinoa izatea.

Izan ere, badakizue datorren otsailean Udalak galdeketa egin behar duela. Ea donostiarrok neurria ematen dugun.

IMG_20160813_184706537_HDRHemen klikatuz, bideo bat ikus dezakezue. 

 

BILBOKO ASTE NAGUSIAN ERE AMA LURRAREN ALDE!!!

EguzkizaleakKamikoLogoakHIRE LAGUNAK BILDU ETA HATOR TXANDA BAT EGITERA.

Kaixo!
Aurreko mezuan esan bezala,  aurten ere, Aste Nagusian, Eguzkizaleak Konpartsak txosna jarriko du. Konpartsa hau, Eguzki Talde Ekologistak urtean zehar naturaren alde egiten duen lana aurrera eramateko ezinbestekoa da. Horregatik, txandetan izena ematea eskertuko genizueke.
Gurekin harremanetan jartzeko bideak bi dira; eguzkibarakaldo@gmail.com eta 688 69 38 68 telefonoa.
Parte artzeko aukera….

Urtero-urtero bezala txosna ikaragarria eraikitzen dugu. Egitura honek hainbat bidegabekeri eta ingurumen sarraski salatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Baina, Aste Nagusian ikusgai daukagun txosnak hainbat hilabeteko lana dauka atzetik. Horregatik, zuengana jotzen dugu muntaian parte hartzeko deia luzatuz. Aurten, lanak Santutxuko Karmelon (Menendez Pelayo, 12) burutuko ditugu, ordutegia hau izango delarik:
Goizetan: 10:00etatik 14:00etara 
Arratsaldetan: 16:00etatik 20:00etara 
Anima zaitez eta parte hartu!! Lana bai, baina ondo pasatzeko tartea ere bada!!
ASTE NAGUSIAN ERE AMA LURRAREN ALDE!!!
Zure lagunak bildu eta hator txanda bat egitera!
2016 txandak konpartsa

2016 txandak konpartsa

Lurra eguneko kartela hobeto ikusteko sakatu hemen

folklore azoka 2016 2

AHTaren lanek iturburu bat agortu dute Sorabillan

Sorabillatarrak Goikoetxeberriko inguruan

Kaltetu batzuk Goikoetxeberri inguruan. Argazkia: Berria

Halako zerbait gertatuko zela aurreratu genuen orain urtebete.

Sorabilla auzoko (Andoain) zenbait biztanlek BERRIA egunkariaren bidez  http://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2016-08-11/iturburu_bat_lehortu_dute_ahtaren_lanek.htm  jakinarazi dute, ur hornidurarako erabiltzen duten iturburuak ia urik ez duela ematen. Iturburu hori 8 baserriren hornidurarako erabiltzen da: 45 bizilagun, ganadua (horien artean 37 behi), baratzgintzatik bizi den baserria… denak hortik hornitzen ziren orain arte.

Kostata bada ere, AHTko lanen kontratatzaileak, ETSk (Euskal Trenbide Sareak) azkenean onartu du, arazoaren eragilekak izan direla eta momentuz nolabaiteko irtenbidea ematen ari zaio eragindako egoerari 10.000 litroko zisterna bidez astean behin ura eramanaz baina hau behin behineko moldaketa bat baino ez da.

Hortxe dago koska orain: Sorabillako auzotar hauek ea nola ziurtatuko duten uraren hornidura etorkizunean.

Zoritxarrez, eguzkikook ez gaitu ezustean harrapatu albisteak. Izan ere, duela urtebete, AHTren zati honetan  egiten ari diren tunelean izandako gertakariaren ondoren, non tunelaren zuloan urak gainezka egitearen ondorioz ( unerik larrienean 400m3/orduko isuri ziren) harrapaladan langilez uste beharra izan zuten, halako zerbait gertatuko zela adierazi baikenuen. Ikusi: http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/2015/07/aht-eko-tuneleko-uholdeak-zizurkil.html

Garbi utzi nahi dugu gu ez garela besteak baina bizkorragoak edo ez dakigula beste inork baino gehiago, informazioa bildu baino ez dugu egin, AHTa eraikitzeko txosten teknikoetan adierazten zuena nagusiki. Izan ere, txosten tekniko horietan nabarmen agertzen bait da inguru oso sentibera bera dela Andoain- Aduna eta Aduna- Zizurkil ibilbideak igaro behar duena, ia dena tunel bidez, gune karstiko ia ezazaguna ( datu gutxi ezagutzen direna ebaluaketa zehatzago bat egiteko) eta azterketa gehiago eskatzen duena. Honen harira Andoaingo Udalean duela dozena bat urte mozio bat onartu zen ingurune horren azterketa geologikoak egiteko baina ez zen inoiz gauzatu.

Iturriaren biltegia AHT Andoain

Hementxe dago iturriaren biltegia. Argazkia: Berria

Honek garbi uzten du, halako egitasmoen inguruan egiten diren ingurumenaren eraginerako azterketak, kalteen neurketak e.a. ezer gutxirako balio dutela, tramite hutsa direla, baimenak lortzeko eman beharrezko pausoak. Hala, ez dugu txostenik topatuko lanak inguru horretan egin ezin denik esango duenik; beste aukera bat bilatzea gomendatzen edo eskatzen dutenik. Izan ere, ikerketa horiek lanak bultzatzen dituzte herri erakunde berberek ordaintzen dituzte eta beraiek kontratatzen dituzten ebaluaketarako enpresak badakite aldez aurretik zein izan behar duen txostenaren emaitzak: lanak egin daitezke.

Ez da inguru honetan gertatzen den lehen kasua, izan ere Zizurkilen ere kezxatu omen dira iturbururen bat lehor delako, Asteasun tunela behera etorri eta gutxira bi erreka lehortu zirenaren berri eman zuten auzotarrek eta AHT Gelditu Elkarlanak, http://www.berria.eus/paperekoa/3128/003/001/2015-07-11/eten_baturaren_bidean.htm

Anoetan beste bat, Adunan, Legorretan, Udalaitzen…. Eta zenbat iturburu naiz errekasto ez ote dira urik gabe egongo dagoenerako eta inork salatu ez?

Ondorioak, edozein eratakoak direla ere, herritar guztion artean ordainduko ditugu, beti bezala.

Larunbatean Donostian, manifestazio antitaurino garrantzitsua

13886986_1324738364221142_8221140839902248407_nDonostia Antitaurinoa Orain plataformak urtero Aste Nagusiaren testuinguruan antolatu ohi duen manifestazioa aurten abuztuaren 13an izango da, datorren larunbatean, alegia. Arratsaldeko 6etan abiatuko da Bulebarretik.

EGUZKIk bat egiten du manifestazio honekin eta espresuki deitzen dizu bertan parte hartzera.

Kontuan izan aurtengo manifestazioa garrantzitsua izango dela. Taurinoek Aste Nagusi honetan artilleria guztia aterako dute, datorren otsailerako iragarrita dagoen herri-galdeketari begira. Guk ere tamainan erantzun beharko genuke. Izan ere, neurri handi batean, behintzat, gure esku dago aurtengoa Donostian egiten den azken zezen-sarraskia izatea.

Pasa deialdia lagunei.

Esteka honetan Illunben egiten diren sarraskien irudiak ikusi ditzakezu: