Saneatu Pasai Donibane lehenbailehen!

Kartela osatzen duten argazkiak Donibanen bertan ateratakoak dira. Ikusten denez, ur zikinak zuzen-zuzenean itsasora doaz. Horrelako hamaika atera daitezke.

Kartela osatzen duten argazkiak Donibanen bertan ateratakoak dira. Ikusten denez, ur zikinak zuzen-zuzenean itsasora doaz. Horrelako hamaika atera daitezke.

Donibaneko kolektorearen lanen exekuzioa jasota zegoen gai honetan eskumenak dituzten erakundeek 2003-2006 eperako sinatu zuten Uraren Hitzarmen Markoaren 2007-2011 eperako luzapenean. Finantziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari %75 ordaintzea zegokion eta gainerako %25a Añarbeko Urari, guztira 4 milioi euro inguru. 

        Ulertezina da erakunde guztien (2012an ezinbestekoa zela esan zuten) eta eragile sozial guztien babesa duen obra honek sei urteko atzerapena pilatzea, are gehiago erakundeen adostasun-maila txikiagoa duten, eta batzuetan, gizartearen kontrako iritzia duten lanak aurrera eramaten direnean.  

        Esan bezala, sei urte daramatzate beren erabakiak eta indarrean dauden ur zikinei buruzko araudiak bete gabe, eta urte gehiago daramatzate oraindik badia biziberritu behar dela etengabe errepikatzen, benetako biziberritzea badiara zuzenean isurtzen diren ur zikinak bideratzearekin lortzen dela jakin gabe.

        Eguzkin, argi dugu ezin garela egon erakundeek egingo dutenaren zain. Izan duten jarrera ikusita, beraienganako konfiantza galdu dugu, eta uste dugu gizarteak argi eta garbi eskatu behar diela Donibaneko saneamenduaren inguruan hartutako konpromisoak serioski bete ditzatela, eta kolektorea behingoz egin dezatela. 

donibane-pankarta

Aralarko pista berrien aurka mendi martxa Aizkardi eta Oargiren eskutik

Eguzkik bat egiten du ekimenarekin eta parte hartzera deitzen du.

Aizkardi Mendi taldeak (Amasa-Villabona) eta Oargi mendi Elkarteak (Tolosa), mendi irteera bat antolatu datu uzatilaren 2, iganderako, Larraitztik abiatuko delarik 8:30 (luzera, desnibela… atxikitako kartelean). Irteera hau “SOS Aralar, pista berririk ez” lelopean egingo da.

Aralar pisten berririk ez Oargi Aizkardi

Eguzkiren iritziz, irteera hau mendizale giroan Aralarren pista berriak egiteko asmoa dela eta ( jada Goroskintxurakoa egina dago) dagoen ezinegonaren adierazgarria da eta ezagutzen doan heinean, egitasmo berri horien aurka batzen doazen eragile, elkarte eta herritarren isla ere bada.

Eta ez da inondik ere harritzeko. Zenbaitek zabaldu nahi dutenaren aurka, Aralarren pista berri gehiago egiterik nahi ez izatea ez baita kaletar batzuen kapritxoa, artzantzarekin bukatzeko tematutako zenbaiten asmoa edo atzeraka egitea, Aralar bertako espezieen eta kontserbazioaren alde apustu egingo den lekua eta artzantzarekin orekan elkar bizi daitekeena izatea, Aralar babestea baizik. Izan ere, urte askotan, Aralarren balioak babestu behar zituenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, zenbait udalen babesarekin, legez edo/eta plangintzetatik kanpo zeuden hainbat jarduera aurrera eraman dituzte:

–          Pistak irekiz joan dira azken 20 urtetan, 2002an Eusko Legebiltzarrean garbi geratu zenez.

–          Gero eta ganadu (ardi, zaldi naiz abelburu) gehiago igotzea baimendu dute, egun %45-50 inguruko soberakina eraginez. Orain noski, ganaduzaleak larre gehiago eskatzen dute.

–          Zenbait kasutan ez dituzte errespetatu babes bereziko habitatak.

Guzti hori, Goierri eta Tolosaldeko 15 udalerrirena den lurretan, herri lurretan, natur parke, natura 2000 sareko gune eta babestu beharreko hamaika habitat eta espezie dauden ingurune natural batean.

Beraz, Eguzki bat egiten du Aizkardi eta Oargik antolatu duten mendi irteerarekin eta dei egiten die, naturzale, Aralarrez maiteminduta hala nola Aralarrek denontzako leku izan dezan nahi duten pertsona guztiei bertan parte hartzeko.

Eguzki, 2017ko ekainaren 29an.

Tapia andereak Hegoaldeko Trenbide Saihesbideari buruz emandako informazioaren harira

ImprimirEusko Legebiltzarreko kontrol bilkuran, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearekin lotuta, Legebiltzarrean informatu zuen bere departamenduak, “alegazio horiek jasotzen dituen beste azterlan informatibo bat” idazteko asmoa zuela -2015eko azaroan Sustapen Ministerioan aurkeztuta eta publikatutakoak-, “eta gainera, azterlan informatibo berri horrekin, fase berri bat zabaldu dadila alegazio berriak egin ahal izateko” (*).
Informazio hau, Elkarrekin-Podemos taldeko Becerra jaunari eskertu behar diogu, interpelazioaren egilea. Eguzki Barakaldotik erreakzio desberdinak sorrarazi dizkigu.
Alde batetik, Euskal Administrazioak etxerako lanak ondo egin ditzanaren desioa daukagu, eta azterlan osatu bat aurkeztu dezala. Azterlan honetan, hain inbertsio publiko altu honen justifikazio sozio-ekonomikoa beharko luke (1. fasearen azterlan informatiboaren erredakzioa gehi 2.fasearen azterlanek 500 milioi ingurura hurbultzen dira). Eta alternatiba posible guztiak merkantzia guztiak Bilboko Portutik atera daitezen. Bi aspektu hauek, Ministerioak aurreko dokumentuan ahaztuak zituena… Portuan merkantzia mugimendua handiagoa “espero da” ez digu balio. SuperSur errepidea eraikitzeko berdina egin zuten, gaur egun, burugogorkeria apetatsu baten adibidea.
Bestalde, beti ere obra honen beharra datuekin kontrastatu daitezkeen bitartean, ez zaigu gogorik falta eta ziur eduki alegazioak aurkeztuko ditugula, azpiegitura honen ibilbideak gure inguru naturala, landaredia eta fauna, ahal den maila altuenean zaindu ditzan eta bizilagunei traba gutxi izan ditzatela (inpaktu bisuala eta kutsadura akustikoa), 0 mailatik gertuen geratu daitezela.
Logikoki, lan honetan oso kontuan izango dugu lindane zeldarekin izan dezakeen gertutasuna eta galzorian dauden espezien arriskua: arrain hiruarantza (pez espinoso), bisoi europearra, Schreiber muskerra (lagarto verdinegro), saguzarrak (murciélago de oreja partida) eta kobazuloetakoa, batzuen artean.
Halaber, Serantes-Barakaldo lehen fasearen burutzearen lehen planteamenduan kritika sorrarazten du (dirudienez, Olabeaga ibilbidetik libre uzteko erabakia hartu dute, azterlanaren arabera), bigarren fasea noiz hasiko den jakin gabe (Barakaldo-Basauri), negoziazio baten menpe daude eta jakin gabe zeintzuk izango diren Espainiar Gobernuarekin izango dituzten harremaka. 2023ari buruz hitz egiten dute, epeak milimetrikoki betetzen badira… eta guztiok badakigu gai hauek nola burutzen diren.
Tapia andereak bere hitzaldian onartzen duen bezala, “lehen fasea gauzatuta eta bigarrena amaitzen den bitartean, Barakaldoko herrian sortu ditzakegun kalteak, uztartu beharko ditugu, tren trafikoa handituko delako” (*).
Beste hitz batzuekin esanda, Bilboko Portuaren eta C1 aldiriko linearekin (Abando-Santurtzi) behin-behineko konexio bat uztartzea da C2 linearen bidez (Abando-Muskiz). Horrela, denbora guzti honetan, Barakaldok ez du soilik Portutik edo Portura doan gaur egungo merkantzia trafikoa jasango, baita ere ACBtik datozen trenak eta helmuga bezala Bilboko Portuak dituztenak gehitu beharko dira. Santurtzirekin duen zuzeneko lotura murriztuta geratuko da. Herri honetako alkatesak bere agintaldiko lorpen handi bezala iragarri du trenbideak okupatzen duen lurzoruaren berreskurapena.
TapiarekinbileraBitartean, mandatari barakaldarra, Amaia del Campo, beste alde batera begiratzen du, “autismo soziala” maisuki beteaz. Sailetik Ezkerraldeko herriak merkantzia zirkulaziotik eta sortzen dituzten eragozpenetatik libratzeaz. Bai, Barakaldo eskualdetik “erbesteratu” dutela ematen du.
Legebiltzarrean emandako informazio berri honetan, kategoria ofiziala ematen diona, Gobernu jeltzalearen erantzun tematian pentsatu: “ez dago berririk”. Hilabete guzti hauetan zehar, Gobernua “koldarra” dela pentsatu dezakegu, barakaldatarrei ezin izan dienez perla ederrik “saldu”, burua ezkutatzen du ostruka bailitzan.
Kontu hau ez da berria. “Y vasca”ren eraikuntzan, EAJk gizartearen gaitzespenari pertseberantzia eta iragaiztasuna baino ez du erakutsi, bere “perretxikoak” euskal geografian zehar banatua, eta 20 urte berdinari buruz hitz eginda ere, ez da ezertxo ere gertatzen diseinua desfasatzen bada eta ez bada orain hamarkada bat onartutako europar segurtasun araudiari egokitzen. 50 milioko gain kostua duten tunel berriak egiten dira eta listo!
AHT moduko eraikuntza entzutetsuan batean hori “ahazten” bazaie, zer ez dute ahaztuko Supersur trenbideko obran? Eta gero harritzen dira jendeak ez duelako konfidantzarik instituzio eta hauen ordezkariengan?

2017ko ekainaren 27an
(*) 2017ko ekainaren 16an Eusko Legebiltzarreko Kontrol Sesioko zirriborrotik ateratako transkripzioak

Barakaldo B.M. legez kanpoko isurketak

VertidoIlegalBarakaldo 27062017Gaur Barakaldon  legez kanpoko isurketa berri bat aurkitu dugu Lutxanatik itsasadarraren pasealekura doan bidean. Hau etxetresna elektrikoena izan da, irudian ikusi ahal denez. Herriko auzotarrak paseatzen ari garen bitartean aurkitzen ari garen askotariko bat, eta hori hiritik asko urrundu gabe. Hori gertatzen den bitartean, EAJren Udal Gobernuak kasu horiek saihesteko zer neurri hartu aztertzen ari da.
Ingurumen arduradunak, Gorka Zubiaurrek, plazaratu zuen azterketa hori uda ondoren amaituta egongo zela. Eguzkitik neurriak berehala hartzen hasteko exijitu genion.
Ingurumenarekin inongo errespeturik gabeko pertsona hauen jarrerak bere elkartasuna eza nabarmendu du. Administrazioak noraeza erakusten du jarduera kutsatzaile hauekin jarrai ez dezaten premiazko neurriak ez hartzean. Are gehiago, irizpiderik gabe jarraituko dugun hilabete hauetan, edonon paretik kendu nahi duten edozer botatzeko bandoa jotzen ari direla dirudi, ondorioak zeintzu izango diren inporta gabe utzikerian oinarrizten den jarrera horrekin,

Egoera honek arduradun zuzenak dauzka, legez kanpo hondakinak botatzen dituztenak noski; baina, ardura politikoa ere badago, egoera hau mozteko asmoz ari jardutearena. Ardura hori Ingurumen Arloan dago, gaur egun Zubiaurre jaunaren eskutan dagoena. Eta hau ere kontuan hartu behar dute.

Portugal, Euskal Herria eta Australia

eukalPortugal gupidagabe kixkali duen sute ikaragarria itzalita, kausak aztertzeko unea iritsi da…

  • ·        Mutur-muturreko baldintza atmosferikoak, hain muturrekoak ezen nahiko logikoa da pentsatzea ez direla guztiz naturalak, eta, neurri batean, behintzat, klima-aldaketaren ondorio direla, azkenaldion ezagutzen ari garen muturreko beste hainbat fenomeno bezala;
  • ·        mendien abandonua, landaguneetan gero eta nabarmenagoa den despopulazioarekin lotuta;
  • ·        Baso-politika jakin batzuk, bioaniztasunaren kontrakoak izateaz gain, temerarioak ere badirenak, oraingoan ere agerian geratu den bezala;
  • ·        Prebentzioan inbertsio gutxi eta, gainera, murrizketak;
  • ·        Suari aurre egiteko orduan, deskoordinazioa…

Bakoitzak nahi duen kausa nabarmendu dezala, gustu edo interesen arabera. Hala ere, norberaren gustu edo interesen gainetik, sute ikaragarri horren kausen gisatu “fundamentuzkoa” egiteko, bada eltzera, pixkaka baino gehiago eskukadaka, bota behar den osagai bat, eta osagai hori da neurri handi batean hazkunde azkarreko espezie exotikoetan oinarritutako baso-politika, esaterako, eukalipto australiarrean. Izan ere, botanikoek ez dute espezie hori alferrik sailkatzen landare pirofiloen artean. Sua “gustuko” duela, alegia.

Euskal Herrian, gehienbat Bizkaian eta Gipuzkoan, asko eta asko dira espezie horiekin okupatuta dauden hektareak, batez ere eukaliptoekin eta intsinis pinuekin (1), Portugalen bezala. Baita mendi publikoetan ere, hori bati baino gehiagori, arrazoi osoz, gainera, harrigarria irudituko zaion arren. Harrigarria irudituko zaion bezala foru aldundieek espezie horiek sustatzen jarraitzen dutela (2).

Inoiz ez omen da berandu auzo eskarmentatuaz ikasteko.

Eguzki

(1) EAEn, 132.000 hektarea intsinis pinu daude, zuhaitzez estalitako superfizie osoaren %33. 15.000 hektarea eukalipto ere badaude, gehienbat Bizkaiako kostaldean.

(2) Honi dagokionez, hona hemen Gipuzkoako elkarte ekologista eta naturzaleen koordinadora Naturkonek orain dela gutxi eginiko salketa:

http://eguzki.org/2017/06/20/gipuzkoako-aldundiak-egurzale-pribatuen-patrikak-diru-publikoz-betetzen-jarraitzen-du/

Bizikletak eta hondakinak: 20 isun egun bakar batean; 17, bi hilabetean

 

ARGAZKIA: NOTICIAS DE GIPUZKOA

ARGAZKIA: NOTICIAS DE GIPUZKOA

Joan den astean, egun bakar batean, Donostiako Udaltzaingoak 20 isun ezarri zizkien bizikleta hondartzetako barandillan edo inguruko faroletan lotuta zeukaten pertsonei. “Operazioa” biribiltzeko, 6 bizikleta udal biltegira eraman zituzten.

Kasualitatez, joan den astean ere jakin dugu Udaltzaingoak berak, bi hilabeteko kanpaina baten buruan, 17 isun ezarri dituela Parte Zaharrean zaborra lekuz kanpo uzteagatik.

Eguzkik ez du errebindikatzen ez isunak jartzea ez kentzea. Dena dela, hain desoreka nabarmena ikusita (20 isun EGUN BAKAR BATEAN; 17, BI HILABETEAN), garbi dago Udalari askoz gehiago axola zaizkiola lekuz kanpo aparkatutako bizikletak lekuz kanpo botatako zaborrak baino. Guri ez, behntzat. Eta zuri?

Ingurumena eta Praileiatz garaile oraingoan

Kosta Legeak Praieaitzeko historiaurreko santutegiaren inguruari ematen dion babesa murrizteko eskatu zuen Zeletak, Sasolako harrobia hustitatzen duen enpresak. Kosta Zuzendaritza Nagusiak, berriz, ezetz erantzun du. Mutriku Natur Taldeak, Eguzkik eta Amaharrik eskaeraren kontrako alegazioak aurkeztu zituzten, eta, Kosta Zuzendaritza Nagusiaren erabakia ezagututa, pozik daude, jakina. “Erabaki hori Praileaitzen aldeko gizartearen garaipena da”, esan dute.

Zeletak hustiatzen duen mendixkan Praileaitzeko historiaurreko santutegia dago. Mendixka hori Kosta Legeak neurri batean babestuta dago, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari edo gunearen barruan dagoelako. Marea noraino, haraino iritsi ohi da jabari hori.

Gauzak horrela, Zeleta, enkarguzko azterketen bitartez, saiatu zen demostratzen Debako itsasadarrean mareak ez direla hain barruraino sartzen. Tesi hori onartuz gero, jabari pubikoa nabarmen murriztuko zen eta, horrekin batera, Kosta Legeak Praileatzen inguruari gaur egun ematen dion babesa. Zehatz-mehatz, Legeak gaur egun ezartzen duen 100 metroko babes-eremua desagertuko zen. Desagertu paperaren gainean eta fisikoki ere, Zeletak gaur egun legez babestuta dagoen eremu hori hustiatzeko aukera izango baitzuen.

Naturgune bat babesteko eta bereziki Praileaitzeko santuegia babesteko (kontuan izan, harroabiaren jarduera dela eta, egungo babes-mailarekin ere arazoak izan dituela), gure elkarteek, beste zenbait herri-erakunde eta partikularrek bezala, Zeletak egniko eskaeraren kontrako alegazioak aurkeztu genituen.

Orain ezagutu dugu Kosta Zuzendaritza Nagusiaren erabakia: ZELETAREN ESKAERA EZ DU AINTZAT HARTU.

Elkarteok gai honen segimendua egiten jarraituko dugu.

Ohikoa ez bada ere, kasu honetan ingurumenaren nahiz kulturaren aldeko interes orokorra gailendu zaio interes pribatuari.

Mutriku Natur Taldea, Amaharri eta Eguzki

Harrobiak ia zeharo jan du mendia, malda-zati bat baino ez da geratzen. Malda horretan, artadi aberats bat ez ezik, Praileaitzeko aztarnategia ere badago. Aztarnategi honek duen babes-maila, neurri batean, Kosta Legeari zor dio, malda Debako itsasadarraraino jaisten delako eta, ondorioz, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren babes-eremuaren barruan dagoelako. Zeletak (Amenabar Taldea), berriz, mendi osoa harrobi bihurtzen jarraitu nahi du, jakina.

Harrobiak ia zeharo jan du mendia, malda-zati bat baino ez da geratzen. Malda horretan, artadi aberats bat ez ezik, Praileaitzeko aztarnategia ere badago. Aztarnategi honek duen babes-maila, neurri batean, Kosta Legeari zor dio, malda Debako itsasadarraraino jaisten delako eta, ondorioz, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren babes-eremuaren barruan dagoelako. Zeletak (Amenabar Taldea), berriz, mendi osoa harrobi bihurtzen jarraitu nahi du, jakina.

Gose-greba bukatua, erraustegiaren kontrako borrokak jarraitzen du

Bart bukatu da Easo Plazan astebete iraun duen erraustegiaren kontrako gose-greba, helburuak ederki asko beteta bukatu ere. Izan ere, erraustegiaren kontrako aldarria atebetez Donostiako kalera eramatea, goizez eta gauez, 24 orduz, ez da marka makala. Eta garrantzitsuena; gose-greba bukatu bada ere, erraustegiaren kontrako borroka bizi-bizirik dagoela erakutsi du.

Gose-gebalariek berdura-salda edaten bukatu dute baraualdia, eta Easo Plazako erresistentzia-gunea posible egin duten guztiei esker ona ematen.

IMG_20170621_192347320 IMG_20170621_191245503_HDR IMG_20170621_190301639

Estitxu Eizagirrek, berriz, kopla sorta polita egin digu opari. Merezi dute eta, hona hemen:

https://youtu.be/BStyX_gGf1E

Bukaera-ekitaldia ez da eguneko ekintza bakarra izan. Arratsaldean, hainbat lagun bildu dira DVren aurrean komunikabide handiek gose-greba isildu dutela salatzeko, astelenean ETBren aurrean bildu ziren bezala.

IMG-20170621-WA0010(1)

Gose-grebaren egunez eguneko segimendua honako helbide honetan aurkituko duzu: 

http://eguzki.org/2017/06/10/erraustegiaren-gezur-handiaren-aurka-gose-greba/

Alabaina, erraustuez.org webgunean askoz bideo, argazki eta, oro har, informazio gehiago aurkituko dituzu.

www.erraustuez.org

Gipuzkoako Aldundiak egurzale pribatuen patrikak diru publikoz betetzen jarraitzen du.

Basoa Jaizkible mendia 2012.04.04

Urteroko ohitura jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak bere ustez gure herrialdeko basoak zaintzeko, hobetzeko eta ugaritzeko beharrezkoak diren diru-laguntzak onartu berriak ditu, 2.800.000 euro denera, %40 gehiago iazkoarekin alderatuz.

Kopurua handia bada ere, ez ginateke harritu beharko gure dirua horretan ere inbertitzea. Azken finean, europar legeek babesten dituzten 11 baso-mota mehatxatu ditugu Gipuzkoan, eta Europar Batzordera bidali zen azken ebaluaketak argitu duenez, gure pagadiak, hariztiak eta beste baso guzti horiek kontserbazio-egoera ekologiko txarrean daude, bestela esanda, hobetu beharrean daude.

Ezin ahaztu Europako legeek natura zaintzeko eskumena duen Administrazioa  (Aldundia) egoera hori hobetzera behartzen dutela, eta 2020rako 11 baso-mota mehatxatu horien erdiak behintzat egoera egokian egon beharko dutela. Honaino dena bere bidetik.

Diruen xedapenak zehazten dituenean hasten da gure harridura: baso-ekosistemen  zaintza eta hobekuntzarako egingo diren inbertsioei laguntzeko 134.000 € soilik, 2017rako diru-laguntza osoaren %5-a baino gutxiago. Nahikoa ote? Ala legeak betetzearen gainetik, bururatzen zaila egiten zaigun goi-mailako helbururen bat lortu nahi ote dute? Esaterako, sektore honetan lan egiten duten enpresak, egurzaleen lobbya, saritzea?

Zuhaitzen banaketa gipuzkoan

Zuhaitzen banaketa  Gipuzkoan. Iturria:Gipuzkoako BBNN

Ez dira zehaztasunez irakurri behar diru-laguntza horien xehetasunak galdera erantzuteko, eta zinez, aho bete hortz utzi gaitu: diruaren erdia, 1.392.000 € hain zuzen, 40 urte baino gehiagoko Intsinis pinudi zaharrak moztu eta saltzera bideratu nahi dira; alegia, bioaniztasun handieneko pinudiak erauztera. Eta aparteko sari publikoarekin, nahi izanez gero bere ordez eukaliptoa jartzea ere libre izango delarik!

Pistak egiteko, pinuak landatzeko, itxiturak jartzeko (edo kentzeko), lehen urteko hutsak birjartzeko, sasiak garbitzeko, plagizidak modu indiskriminatuan edo neurrigabe zabaltzeko, ongarritzeko edota 12 urteetan zehar kimatzeko nahikoa ez nonbait eta, orain pinuak mozteko ere diru-laguntza publikoa, alajaina! Merkeak ateratzen zaizkigu ditxosozko pinu horiek!

Gure baso naturalentzako izan behar zuten diru-laguntzak egurgintzako enpresen eta pinudi jabe handien poltsikora bidean jarri ditu Aldundiak berriro, egurgintza-eredu intentsiboa sustatuz. Honi deitzen dio gaur Aldundian agintzen duen Gobernuak PNV-PSE basoen kudeaketa jasangarria, ondo baino hobeto dakiten arren pinu plantazioen ustiaketa intentsiboaz eta basoetako natur ondarearen suntsiketa masiboaz ari direla.

Naturkon, 2017ko ekainean.

 

ALDUNDIAREN DIRU LAGUNTZAK

2017

%

2016

%

Egurgintza intentsiboa

2.666.000

95,2

1.866.000

93,3

Azpiegiturak, obrak

137.000

 

137.000

 

Landaketak

315.000

 

315.000

 

Nekazal/basogintza

63.000

 

63.000

 

Suteak, hondamendiak

609.000

 

609.000

 

Teknologiak + Makineria

150.000

 

742.000

 

Pinudi zaharrak botatzeagatik

1.392.000

49,7

 

 

 

Baso naturalak

134.000

4,8

134.000

6,7

Ingurumen balioa

83.000

 

83.000

 

Ingurumen zerbitzuak

51.000

 

51.000

 

 

 

DENERA

2.800.000

 

2.000.000

 

Naturkon osatzen dugu:

 Naturkon parataideen anagramak txikian