Arartekoak kargu hartu dio Hondarribiko Udalari, Zaldunbordako haltzadia leheneratzeko Eguzkik egin zion eskaerari erantzun ez diolako

2019ko abuztuan, Zaldunborda errekako zuhatiz guztiak bota zituztela salatu zuen Eguzkik.

2019ko abuztuan, Zaldunborda errekako zuhatiz guztiak bota zituztela salatu zuen Eguzkik.

Arartekoak Hondarribiko Udalari gogorazi dio “herritarrek administrazio ona izateko eskubidea” badutela, eta eskubide horrek “berekin dakarrela erakunde publikoek beren aurrean aurkezten diren idazkiak jaso dituztela adieraztea”, baita planteatzen zaizkien “arazo eta errekurtso guztiei zentzuz, modu arrazoituan eta hiru hilabeteko epean erantzuteko betebeharra” ere.

Arartekoak honela hartu dio kargu Udalari, erantzun ez diolako Zaldunbordako haltzadiaren leheneratze-proiektua enkargatzeko Eguzkik irailaren 1ean egin zion eskaerari. Kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentuak dagoeneko 2021eko azaroan esan zuela legez kanpo botatako haltzadi hura leheneratzeko proiektua “lehenbailehen” onartu eta exekutatu egin behar zela.

Urtarrilean, oraindik erantzunik ez zegoela ikusirik, Eguzkik Arartekoarengana jo zuen, eta honek, kexa egiaztatuta, belarritik tira egin dio Udalari.

ZALDUNBORDAN, LEHENGO LEPOTIK BURUA

Zaldunbordako haltzadia bota zuten parajean merkataritza-gune handi bat (macrooulet) eraikitzeko lanak hasi zirenean, elkarte ekologistek eta herritarrek  gogor salatu zuten. Lan haiek bertan behera utzi behar izan zituzten, EAEko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Plan Orokorra ezeztatu zuelako, eta, ondorioz, merkataritza-gunea legezko babesik gabe geratu zelako. Baina Auzitegiak erabaki hori hartu baino lehen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak ohartarazia zuen haltzadia nola edo hala zaindu egin behar zela.

Gaur egun, Hondarribiko Udala Plan Orokor berri bat tramitatzen ari da, eta, tramitazio horretan derrigorrezkoa den Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren barruan, Ingurumen Departamentuak txosten bat egin zuen. Hain justu, 2021eko azaroaren 18an datatuta dagoen txosten huraxe zuen oinarri Eguzkik iazko irailean egindako eskaerak. Txostena izugarri argia iruditzen zaigulako, hitzez hitz kopiatzen dugu (testuan lodi agertzen diren hitzak txostengileek berek nabarmendutakoak dira):

“Esta Dirección [de Calidad Ambiental y Economía Circular del Gobierno Vasco] emitió en 2018 informe en relación a Plan Parcial de Ordenación Urbana de Zaldunborda. Tras visitar el emplazamiento y constatar la existencia de aproximadamente 2 ha de aliseda cantábrica (hábitat de interés comunitario (HIC) prioritario), que resultaría eliminada con el desarrollo del ámbito, y la coincidencia parcial con el corredor de enlace entre Aiako Harria y Jaizkibel, esta Dirección consideró la propuesta de restauración planteada insuficiente, solicitando una revisión de la ordenación propuesta para incrementar las zonas de espacios verdes que pudieran acoger las medidas correctoras y compensatorias, incluyendo el establecimiento de una zona verde en la franja occidental-noroccidental del sector, que refuerce el corredor entre Aiako Harria y Jaizkibel.

[Sin embargo] Tal y como muestran las series de fotografías aéreas, entre 2018 y 2019 se llevó a cabo la eliminación de toda la vegetación arbolada que existía en el ámbito.

Se considera imprescindible (no solo por el hecho de que se haya eliminado un HIC prioritario, sino también porque esto haya ocurrido en una zona identificada por las DOT [Directrices de Ordenación del Territorio] como corredor ecológico) que se implementen en la mayor brevedad medidas correctoras y compensatorias, dirigidas a garantizar una no pérdida neta de patrimonio natural. Se considera necesaria una compensación 1:2 detraído:restaurado, de modo que se compense no solo la superficie de bosque eliminada, sino también su funcionalidad ecológica.

De acuerdo a la información recopilada en campo en 2018, la superficie de 91E0* [el hábitat] eliminada asciende a 2 ha, por lo que debería ser restaurada una superficie de bosque autóctono de al menos 4 ha. Para ello sería necesario redactar un proyecto de restauración, que se vinculara al desarrollo del ámbito. Dado que el impacto ya ha sido generado, se considera necesario que dicho proyecto de restauración sea aprobado y ejecutado en la mayor brevedad posible, sin esperar la larga tramitación que puede llevar la aprobación del PGOU”.

Laburbilduz, Ingurumen Sailak eskatu zuen haltzadiarekin tentuz ibiltzeko, lehentasunezko habitat izateaz gain, Lurraldea Antolatzeko Jarraibideek Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean ezarritako korridore ekologikoaren parte ere bazelako. Baina tentuz ibili ordez, bota egin zuten, erabat bota ere. Gauzak horrela, txostenak dio ezinbestekoa dela haltzadia leheneratzea, eta lehenbailehen, gainera.

Baina denbora aurrera zihoanez eta Udalak ezer egiten ez zuenez, iazko irailean Eguzkik aurkeztu zuen bere eskaera.

Hau zen merkataritza-gunearen proiektua, eta haltzadiak enbarazo egiten zuen. Beraz, bota egin zuten, legez kanpo bota ere. Infografia: Diario Vasco.

Hau zen merkataritza-gunearen proiektua, eta haltzadiak enbarazo egiten zuen. Beraz, bota egin zuten, legez kanpo bota ere. Infografia: Diario Vasco.

INFORMAZIO BERRIA

Eguzkiren kexa zela eta, Arartekoak informazioa eskatu zion Hondarribiko Udalari. Erantzun gisa, alkateak hiru txosten bidali dizkio. Txosten horiek, labur-labur, honako hau diote:

  • Udalaren ustez, Zaldunbordako eremua jarduera ekonomikoetarako sailkatzea eta Aiako Harria-Jaizkibel korridore ekologikoa ez dira bateraezinak.
  • Tramitazioan dagoen Plan Orokorrean aurreikusitako ordenazio berriaren plano bat bidali dio Ingurumen Departamentuari eta bertan korridore ekologikoa osatzeko hainbat berdegune ageri dira, botatako haltzadiaren ordezkari izan zitezkeenak.
  • Ingurumen Departamentuak honela erantzun dio: “Esta propuesta preliminar del Ayuntamiento podría llegar a ser adecuada, si bien precisa de un mayor desarrollo para que se pueda valorar su idoneidad”, eta hainbat baldintza ezartzen ditu.
  • Gauzak horrela, aipatutako baldintzak barnebilduko ditu Plan Orokorra behin-behinean onartzeko dokumentuak.

Proposamen berria zehazten denean baloratuko du Eguzkik, baina, momentuz, zera esan behar dugu: informazio berriaren arabera, haltzadiaren leheneratze-proiektua lortzen da Plan Orokorraren onarpenarekin eta, are gehiago, exekuzioarekin. Hori “lehenbailehentasunaren kontra” doa. Izan ere, Ingurumen Departamentuak 2021eko txostenean honela zioen hitzez hitz: Dado que el impacto ya ha sido generado, se considera necesario que dicho proyecto de restauración sea aprobado y ejecutado en la mayor brevedad posible, sin esperar la larga tramitación que puede llevar la aprobación del PGOU”.

ERANTZUNIK GABE JARRAITZEN DUTEN GALDERAK

Badira irailean egin genituen eta erantzunik gabe jarraitzen duten galderak.

Garbi dago Ingurumen Departamentuak ez zuela merkataritza-gune hura ontzat eman, ez bere hartan, behintzat. Gainera, lan haiek legez kanpo hasi ziren, ekologistok eta hainbat herritar elkartek, Zaldunborda Gelditu! plataforman bilduta, salatu genuen bezala. Non zeuden instituzioak? Eguzkitik salatu nahi dugu administrazioak oso pasiboak eta permisiboak izan zirela ingurumenaren kontra begi-bistan egiten ari zen eraso larri baten aurrean. Gogoan izan ondare garrantzitsu batez ari garela, hain zuzen, lehentasunezkotzat jotako habitat batez, eta Aiako Harria eta Jaizkibel bitartean Lurraldea Antolatzeko Jarraibideak ezarritako korridore ekologikoaren zati batez. Gainera, haltzadia ez zuten leku urrun eta ezkutu batean bota, oharkabean pasatzeko moduan, baizik eta garai hartan guztiz fokupean zegoen paraje batean, hainbat protestaren erdi-erdian. Bestela esanda: atentatu ekologiko hori eragotz zitekeen; eragotzi beharra zegoen. Inork ez zuen eragotzi, ordea.

Mobilizazioen bitartez eta, fokua legez kanpo egiten ari ziren lekuan bertan jarrita zegoen, baina bistan da instituzioek ez zutela beraien lana behar bezala egin.

Mobilizazioen bitartez eta, fokua legez kanpo egiten ari ziren lekuan bertan jarrita zegoen, baina bistan da instituzioek ez zutela beraien lana behar bezala egin.

Bestalde, ez dakigu haltzadia bota zutenak modu formalean identifikatuta dauden. Halaber, ez dakigu administrazioren batek (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak) espedienterik ireki duen, ezta haltzadia bota izana dagokion araudiaren arabera kalifikatu duen ere… Lege-urratze arina, larria, oso larria? Alde horretatik, jarraituko dugu azalpenak eta erantzukizunak eskatzen.

Baina Eguzkikoontzat premiazkoena da Zaldunbordan haltzadia berreskuratzeari ekitea, ez baitira alferrik lau urte pasatu bota zutenetik. Izan ere, irailean egin genuen eskaeraren helburuetako bat zen leheneratzeari negu honetan bertan ekitea zen, a priori negua baita honelako lanak egiteko sasoi egokia. Negua joan da, ordea. Baina esan dezagun garbi: ez dago arrazoi bat bera ere datorren urtean Zaldunbordako leheneratze-proiektuari ez ekiteko.

Eguzki, behintzat, horretan saiatuko da. Eta espero dugu aurrerantzean Udalak, “herritarrek administrazio ona izateko eskubidea” urratuz, trabak ez ipintzea.

EGUZKI, 2023ko martxoa

Aldundiak Errenteria-Irun bidegorriari buruzko azterlana “lorpen” gisa saldu nahi du, baina dokumentu hori Bizikleta Bideen Plana zer puntutaraino urratu duen isla baino ez da

Argazkian ikusten den seinalea Gaintxurizketan dago. Metro bakar bat bidegorri ere ez dago inguruan, ez Irunerantz, ez Errenteriarantz. Baina seinaleak urteak daramatza hor. Propaganda, gurdia, beti idien aurrean.

Argazkian ikusten den seinalea Gaintxurizketan dago. Metro bakar bat bidegorri ere ez dago inguruan, ez Irunerantz, ez Errenteriarantz. Baina seinaleak urteak daramatza hor. Propaganda, gurdia, beti idien aurrean.

Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Plana erabat urratu du, eta, hala ere, Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak tematuta jarraitzen du “lorpen” gisa saldu nahian erabateko urradura horren adibide garbiak baino ez direnak.

Orain arteko azken adibidea izan da Errenteria-Irun bidegorriaren azterlana, joan den astean Romerok mugikortasun iraunkor eta ekologikoarekiko konpromisoaren isla gisa aurkeztu zuena. Honela, Romerok berriz ere jo zuen propagandara egia biribila saihesteko, alegia, Bidegorrien Oinarrizko Foru Sarea, dagoeneko amaituta edo amaitzear egon beharko lukeena, barraskilo-abiaduran doala eta aspaldi-aspalditik dagoela zentzuzko edozein epetatik kanpo. Maximalistak garela? Esajeratzen ari garela? Bada, ikus dezagun…

2013an, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana onartu zuten, aho batez onartu ere. Planaren arabera, Errenteria-Irun bidegorriak 2021etik martxan egon behar zuen. 2023an gaude, ordea, eta oraindik bidegorri-proiektua ere ez dute aurkeztu, azterlana baizik, hau da, proiektuaren aurreko dokumentua. Eta azterlan horrek dio bidegorria eraikitzeko 6 urte beharko direla. Beraz, 2021ean martxan behar zuena 2029ra atzeratu dute. Eta hori kasurik onenean eta optimismo handia izanda, kontuan hartu behar delako Gipuzkoako bidegorriek atzerapenak bata bestearen atzetik metatzen dituztela. Hor dugu, gure eskualdean bertan, Lezo-Donibane bidegorriaren azken zatiaren adibidea: 2018rako iragarri zuten, baina 2023an gaude, legedintzaldia ere bukatuko da eta oraindik lanik ez. Eta Lezo eta Donibane bitartean falta den bidegorri-zatiak 270 baino ez ditu; atera kontuan zer gerta daitekeen Errenteria eta Irun bitarteko 10 kilometroetan.

Bestalde, Planean aurreikusitako bidegorrien zerrenda begiratu besterik ez da egin behar egiaztatzeko asko direla, gehiegi, bukatu gabe, edo, are gehiago, hasi ere egin gabe daudenak… Usurbil-Santuene, Usurbil-Orio, Narrondo-Zestoa, Mutriku-Saturraran, Errekalde-Galarreta, Urnieta-Andoain, Andoain-Villabona, Ordizia-Zaldibia, Mendaro-Elgoibar, Bergara-Antzuola… Bidegorri hauek guztiek (eta askoz gehiagok ere) 2021ean erabiltzeko moduan behar zuten, betiere Planaren arabera. Baina, horrela jarraituz gero, garbi dago zortzi urtetan osatu behar zen OINARRIZKO Sarea osatzeko beste hamabost edo hogei urte beharko direla. Eta beharbada motz geratzen ari gara.

Datu hauen argitan, uste dugu nahiko garbi dagoela Errenteria-Irun bidegorriaren azterlana ezin dela inolaz ere “lorpentzat” hartu, ezta mugikortasun iraunkorrarekiko konpromisoaren islatzat ere. Izan ere, zerbaiten isla bada, Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Plana zer puntutaraino urratu duen isla da.

EGUZKI, 2023ko martxoa

“Gasbidea Aralartik ez” manifestazioa, larunbatean Lekunberrin

Larunbateko manifestazioaren berri emateko agerraldi jendetsua, izaki mitologikoekin eta guzti.

Larunbateko manifestazioaren berri emateko agerraldi jendetsua, izaki mitologikoekin eta guzti.

“Gasbidea Aralartik ez” lemapean, larunbatean, hilak 25, manifestazioa egingo da Lekunberrin, Aralar Zaindu Dezagun! plataformak deituta. Plazatik abiatuko da, 18:00etan.

Helburua da Aralarko Natur Parkean barrena egin nahi duten gasbidea salatzea eta informazio- eta parte hartze-prozesu gardenagoa eskatzea, proiektuak ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan ditzakeen eragin negatiboak arintzeko. Hau da, gasbide-proiektua bertan behera uztea ere ez dute eskatzen, baizik eta Plazaolako trenbide zaharretik barrena egiteko aukera hobeto aztertzea. Izan ere, aukera hori baztertu zen, plataformaren iritziz, behar bezala aztertu gabe.

Plataformak berak oso ongi azaltzen du dena honako bideo honetan:

Gasbidea hemendik ez! – YouTube

Honako honek ere, atxikimenduekin eta, merezi du:

https://www.youtube.com/watch?v=3Sqkf7BQ_Lo

aralar_gasbidea

Donostiako Udalak Illunbeko zezenketetak laguntzen jarraitzen du

Lagé zinegotzia, toreatzaile saritua eta Pepe Delgado, sariketako epaimahaikoa. Iturria: J.M. LÓPEZ / DIARIO VASCO.

Lagé zinegotzia, toreatzaile saritua eta Pepe Delgado, sariketako epaimahaikoa. Iturria: J.M. LÓPEZ / DIARIO VASCO.

Cristina Lagé Turismoko zinegotzi ordezkariak Roca Rey toreatzaileari sari bat eman dio aste honetan, iazko Aste Nagusian Illunben faenarik onena egin omen zuelako.

Eguzkik beti salatu du Donostiako Udalak Illunbeko zezenketen sustatzaileei ematen dien laguntza EZINBESTEKOA.

Azken urteotan, Udalak, auzi honetan duen erantzukizun zuzena ezkutatu nahian, zera argudiatu du, zezenketak jarduera pribatua direla eta berak ez duela jarduera horretan inolako erantzukizunik.

Baina horrela balitz, Turismo zinegotziak zergatik eman beharko luke sari bat? Udalaren egitekoa al da pertsona bat saritzea zezenak hiltzeagatik espektakulu bihurtuta?

Donostiarrok, behintzat, ez ditugu zezenketak txalotzen, ezta saritzen ere. Izan ere, Udalak berak enkargatutako inkesta baten arabera, herritarron % 71ren iritziz, EZ da onartu behar udal-instalazioak zezen-ikuskizunetarako erabiltzea.

Gauzak horrela, nor ordezkatzen ari zen zinegotzia aipatutako saria eman zuenean? Donostia zezen-sarraskiekin nahastea nahi ez duen gehiengoa edo zezen-sarraskiekin gozatzen omen duen gutxiengoa?

Gainera, prentsa-kronikaren batean irakurri dugunez, faena biribiltzeko edo, Lagé zinegotziak esan zuen “zezenketa kultur munduaren funtsezko zutabea dela”.

Gauzak horrela, Eguzkik Goia alkateari espresuki galdetu nahi dio ea bat ote datorren Turismo zinegotziak egindakoarekin (saria ematearekin, alegia) eta esandakoarekin.

Kontuan izan behar da hau ez dela horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. PSEko zinegotziek urteak daramatzate toreatzaileei sariak ematen, seguruena mundu horretan bozka batzuk lortuko dituztelakoan. Baina Donostiako Udalaren eta donostiarren izenean ari dira. Eta hori larria da. Hori ezin da nolanahi onartu.

Zezenketei dagokienez, PSEko zinegotziek beren burua ordezkatzen dute, edo, gehienez ere, alderdiarena Ez besterik. Eta donostiarron iritziaren inguruan oraindik zalantzarik badituzte, galdetu baino ez dute egin behar.

A ze faena Turismo zinegotziarena!

EGUZKI, 2023ko martxoa

Nafarroako iparraldea makropoligono eoliko berrien mehatxupean

foto

Makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen hedapenak eta goi-tentsioko proiektu berriek aurrera jarraitzen dute Nafarroan. Eta hori enpresa elektriko handien eskutik gertatzen ari da, beren interes espekulatiboen erritmora, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Horrela, Bortzirietan eta Malerrekan biodibertsitatea suntsitzen duten makropoligono eolikoak jartzeko enpresa berrien asmoa ezagutu ahal izan dugu.

Hedapen hori ez dator bat gure beharrei erantzuteko plangintza demokratikoarekin. Milaka nafarren bizkar egiten ari da, haietako asko plataformetan antolatuak, mobilizazioekin eta alegazioekin beste eredu energetiko bat eta egungo ekoizpen eta kontsumo harrapariaren eredua sakonki aldatzea eskatu dutenak.

Ustez berriztagarriak diren proiektuen enpresa-kolonizazio horren balantzea ezin da mingarriagoa izan. Ez dio subiranotasun eta buruaskitasun energetiko handiagorik ekarri Nafarroari, ekoizpen eta merkaturatze erabakiak multinazional energetikoen esku baitaude. Ez du elektrizitatearen prezioa murriztu, langileen eta herritarren gehiengoaren poltsikoak kolpatuz eta oligopolioen onurak gizenduz. Azken urteotan ez du berotegi-efektuko emisio kutsatzaileen murrizketarik eragin2030erako Nafarroako Energia Planak onartzen duen bezala. Ez du dinamika desarrollisten alternatibarik sortu (Abiadura Handiko Trena, makrogranjak, ibilgailu pribatuaren sustapena, erauzketa-jarduera basatiaren babesa, hala nola Mina Muga eta Magna Erdizen). Azkenik, ez du lurraldearen erresilientzia bultzatu, laborantza-lurren galera eta biodibertsitatearen gaineko presio jasanezina eragiten ari delako.

Estatu Batuek eta haien aliatuek gidatutako gerra ekonomikoaren testuinguruan gaude, baliabide energetiko eta mineralen kontrolean posizio hegemonikoari eusten jarraitzeko. Horren ondorioz, jasaten ari garen krisi ekologiko eta sozialarekin zerikusi gutxi duten neurriak hartzen ari dira. Fracking tekniken bidez ateratako gas natural likidotua sustatzen da. Energia nuklearra eta gasa energia berdetzat jotzen dira. Next Generationen funtsak erabiltzen dira petrolio-, energia- eta automobil-multinazionalak finantzatzeko. Edo araudia onartzen eta malgutzen da makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen baimena errazteko, gizartearen parte-hartzea eta lurraldearen eta biodibertsitatearen defentsa sakrifikatzearen truke.

Nafarroako erakundeek dinamika horretan parte hartzen dute. Bai Gobernua bai alderdi politikoak araudiak, planak eta dekretuak onartzen ari dira, eta energia eta materialen alferrikako kontsumoak murrizteko plangintza arrazionaletik urrun, sustatzaileen anbizioa bultzatzen ari dira, makropoligono berriztagarriak kontrolik gabe hedatzen jarraitzeko.

Ildo horretan, Sustrai Erakuntza Fundaziotik ohartarazi nahi dugu gure lurraldean makropoligonoak instalatzeko mugimendu berriak daudela, Europako, Estatuko eta Nafarroako aldeko jarreraz baliatzen direnak. Horrela, Zelena Renovable SL enpresak, egoitza fiskala Madrilen duenak, bi makropoligono eoliko altxatzeko asmoa du, bakoitza 50 MW-koa. Lehenengoa, Etxalar, Igantzi, Sunbilla eta Arantzako lurretan (Bortziriak). Bigarrenak Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza Labaien (Malerreka) kaltetuko lituzke. Horretarako, dagozkion kudeaketak egiten ari dira sare elektrikora konektatzeko eskubideak lortzeko, bai eta fidantza bat jartzeko ere, hainbat milioi eurora irits daitekeena.

Ez zaigu arrazoirik falta krisi globalaren aurrean (ekologikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala) alferrikako erabaki politiko eta ekonomikoei aurre egiteko eta, berandu baino lehen, amildegiaren ertzean jarriko gaituzten irteera faltsuak salatzeko. Gehiengoaren pobretzearen kontura onura bilatzea; baliabideak kontrolatzeko gerra ekonomikoa; behar energetikoak planifikatu, kudeatu eta kontrolatzeko subiranotasun soziala ukatzea; botere oligopolikoa mantentzea; lurraldea eta tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera suntsitze; biodibertsitatea kupidarik gabe galtzea edo planetaren muga biofisikoak ez errespetatzea. Horren aurrean lanean eta antolatzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.

Nafarroan, 2023ko martxoaren 16a.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Hondalea, hondamena

Gaztelua Santa Klaratik. Lurrean, berriz, habi bat. Kumatze-garaian habia edonon egiten dituzte uharteko hegaztiek.

Gaztelua Santa Klaratik. Lurrean, berriz, habi bat. Kumatze-garaian habia edonon egiten dituzte uharteko hegaztiek.

Industria turistikoak diru gehiago nahi du. Ez zaio axola zer suntsitu trukean. Donostiako alkateak iragarri duenez, Santa Klara uhartean Hondalea eskultura sustatzeko bisita gidatuak gehitu nahi ditu. Apirilaren 1a eta 16a bitartean, behar beste turista eraman nahi dituzte uhartera. Horrela, behin udako garaia egonkortuta, Udalak urtean zehar eskaintza zabaltzeko asmoa ere badu, eskaeraren arabera. Egoera horren aurrean, dokumentu hau sinatzen duten lau kolektibook salatu nahi dugu erabaki honen bidez Udalak uhartean bisitak mugatzearen inguruko akordioak apurtzen dituela, eta ohartarazi nahi dugu, beste behin ere, Hondalea instalazioaren bidez uhartean sortutako erabilera turistikoak ondorio kaltegarriak dituela Santa Klarako ingurune ekologiko eta sozialean.

2019an eta 2020an, uharteko itsasargian Hondalea jartzeko esku-hartzearen aurrean, lau kolektibo sinatzaileok hainbat bilera egin genituen udal gobernuko kideekin, baita eskulturaren sustatzaile den enpresako kideekin ere. Topaketa horien helburua zen uhartean turismo-jardueraren handitzeari mugak jartzea eta azpiegitura honek ekosisteman, biotan, ondare historikoan eta donostiarrok uharteari eman dioten erabileran duen eragin negatiboa murriztea. Hain zuzen, bilera horietan ordutegia, egutegia eta bisitari kopurua mugatzea jarri ziren mahai gainean, baita uharteko bisitei lotutako zerbitzuak eta azpiegiturak murriztea ere.

Egun, bisiten egutegia luzatzearen berriaren aurrean, duela bi urte adostutakoa alde bakarretik hausten dela ikusten dugu. Berriro, uhartera bisitari gehiago etortzearen alde jokatzen da, eta leku gehiago uzten zaio egunero hiriko natur guneak mehatxatzen dituen dinamika turistifikatzaileari.

Uhartea itsas hegaztien etxea da, eta apirilean bertako biztanleek lurrean habia egiten duten garaia da. Astebete habia egiteko, hilabete txitatzeko eta hilabete eta erdi kumeak zaintzeko. Hori guztia 5,4 hektareako lur zatian. Santa Klarak babestutako espezieak ere baditu, hala nola Frankenia Leavis izeneko txilarra, Uharteko Sugandila (Podarcis liolepis), Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis), kaio Iluna (Larus fuscus) eta Kaio Atlantikoa (Larus marinus). Gainera, kaio hankahorien kolonia handi bat (Larus michahellis) enklabe horretan bizi eta ugaltzen da.

sugandilaSustatzaileen esanetan, uharteko itsasargian kokatutako Cristina Iglesiasen Hondalea “arrazoi ekologikoen defentsaren eta ingurumenaren kontserbazioaren sinbolo da”. Errealitatetik urrun, eskuhartze artistikoa Santa Klarako ekosisteman historikoki eragina izan duten mehatxuen zerrendara gehitu dezakegu. Era berean, instalazioa diskriminatzailea da eta mugikortasun mugatuta duten pertsonentzako irisgarritasun-legea urratzen du. Gainera, salbamendu-azpiegitura berriak beharko ditu osasun-larrialdiei erantzuteko, uda-denboraldi ofizialetik kanpo irekiz gero.

Uharteko ekosisteman izandako eragin negatiboez haratago, Hondalea bere baitan eskala handian Donostiako makinaria turistikoari begirako operazio bat da, negozio turistikoak mugitzen dituen interes pribatuak asetzeko. Engranaje bat gehiago, itsasargiko eskultura erakargarritasun turistiko berri bat bihurtu, turistifikazio prozesuek gero eta nabarmenago auzokideen bizitza prekarizatzen duten hirian.

kaioakHasiera batean, Hondalea Cristina Iglesiasek Donostiarrei egindako opari gisa iragarri bazen ere, 1,5 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin abiatu zen. Aurrekontu hori pixkanaka 5 milioi euro publikoetara iritsi zen, Donostiako zergadunek ordainduta eta, horren ondorioz, fiskaltzak ikerketa bat ireki zuen. Lanaren instalazioa iragarri zenean, sustatzaileek ziurtatu zuten faroko esku-hartzeak ez ziola irlako ingurune naturalari eragingo, are gehiago, uhartearen balio naturalak sustatzeko erabiliko zela. Hain zuzen ere horiek dira gaur egun mehatxupean jarraitzen duten arloak.

Horregatik guztiagatik, UDAL GOBERNUARI ESKATZEN DIOGU:

• Elkarteekin denboraldiei, edukierei, ordutegiei, dotazioei, eta uharteko zerbitzu eta azpiegitura berrien handitzeei buruz egindako akordioak betetzea.

• Udaberrian, itsas hegaztiek lurrean habiak egiten dituzten garaian, uhartera bisitarik ez egitea.

• Santa Klarako natura babestea eta berrezartzea. Ikus itzazu uhartearen inguruko bideo hauek:

ITSASARGIRAKO BIDEXKA – YouTube

Caminito al faro, Isla de Santa Clara – YouTube

HABITATAREN SUNTSIKETA SANTA KLARA UHARTEAN DESTRUCCIÓN DEL HABITAT ISLA SANTA CLARA 2020 – YouTube

Donostian, 2023ko martxoaren 16an

Bizilagunekin Plataforma / Haritzalde / Eguzki / Parkea Bizirik

Captura

Jaurlaritzak abuztutik energiaren % 20 aurreztu edo urtetan energiaren % 20 xahutu du?

PeriodicoDeLaEnergíaEusko Jaurlaritzak iragarri duenez, iazko abuztuan martxan jarri zuen Kontingentzia Energetikoaren Planari esker, energia-kontsumoa % 20 murriztera ere iritsi da, hau da, Europak gomendatutako % 15 baino gehiago. Eta, jakina, Arantxa Tapiak eta Iñigo Urkulluk berak lorpena berehala errebindikatu dute. Urkulluk, ohi bezain solemne, orain arte inori burutik pasatu ere ez zaion zerbait esan du: “Gure betebeharra da urrats bat aurrera ematea eta gure bizitzan elementu berri bat barneratzea, hots, energia-kontsumoan heztea. Kontsumitzen dugunaz jabetzea”.

Ez gara orain hasiko emandako datuaren inguruan eztabaidatzen edo ñabardurak egiten, baina barkatu honako galdera inuxente hau plazaratzen badugu: abuztutik energiaren % 20 aurreztu ahal izan badugu, ulertu behar al dugu kontingentzia-planik gabeko urte hauetan guztietan energiaren % 20 xahutu dugula? Baita Urkulluk, inoiz baino solemneago, 2019ko uztailean “klima aldaketari aurre egiteko larrialdi egoera”  iragarri ondorengo urteetan ere? Izan ere, % 20ko aurrezkiari buruzko informazioak aditzera ematen du Jaurlaritza urtetan ibili dela egingo balu bezala, baina benetan egin gabe; alegia, propaganda-kanpainak sustatu ditu herritarrak “kontzientziatzeko” (itzali argiak geletatik ateratzean, kontrolatu berogailuaren termostatoa…), baina berak ez du arazoa oso serio hartu. Nola ulertu, bestela, Kontingentzia Planaren ia bat-bateko emaitza ikusgarria? Eta orain arte zertan ibili dira, ba?

Nolanahi ere, gerra gertatu arte itxoin behar al zen energia “benetan” aurrezten hasteko? Eta azken galdera: zenbat gehiago aurreztu dezake Jaurlaritzak gaiari behingoz “fundamentuz” helduz gero?

Gogoan izan kontsumitzen ez dena dela kutsatzen ez duen energia bakarra. Eta, gainera, ez du gizentzen (Iberdrolaren, Repsolen eta enparauen diru-zorroa).

EGUZKI, 2023ko martxoa

 

 

Oraingoan ere zigorrik gabe geratu da ingurumenaren aurkako delitu bat: Jaizkibelen belatz handi bat tiroz botatzeagatik irekitako diligentziak itxi egin ditu Fiskaltzak

@maintzene bere twitter kontuan argitaratutako belatzaren argazkietako bat. Eskerrak hark hegaztia aurkitu eta kasua publiko egin zuela, seguruena inor gutxi enteratuko zen bestela.

@maintzene bere twitter kontuan argitaratutako belatzaren argazkietako bat. Eskerrak hark hegaztia aurkitu eta kasua publiko egin zuela, seguruena inor gutxi enteratuko zen bestela.

Joan den urrian, belatz handi bat bota zuten Jaizkibelgo ehiza-lerroan. Eguzkik eta Itsas Enarak salatuta, Fiskaltzak ikerketa-diligentziak ireki zituen. Orain, berriz, artxibatu egin ditu.

Frogatutzat jo du belatz handia, espezie babestua, tiroz bota zutela eta hori, Kode Penaleko 334. artikuluak dioenaren arabera, faunaren kontrako delitua izan daitekeela. Baina ezin izan du jakin zehatz-mehatz nork bota zuen. Gauzak horrela, artxibora jo du.

Eguzkin horrelako zerbait espero genuen. Izan ere, salaketa egin genuenean, honako hau esan genuen: “Badakigu horrelakoetan oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla”.

Eguzkiren iritziz, funtsezkoa da bistaratzea horrelakoak ez direla inolaz ere kasu bakanak edo isolatuak. Espezie babestuak tiroz botatzea arazo kronikoa da, biodiobertsitateari kalte handia egiten diona. Izan ere, 2021ean, beste belatz handi bt bota zuten Jaizkibelen bertan, eta urtero horrelako zenbait kasu salatu beharrean aurkitzen gara.

Belatza bizirik aurkitu zuten, baina, Fiskaltzaren diligentzietan irakur daitekeenez, bi hegalak hautsita zituen. Ebakuntza egin zioten, baina hil zen.

Belatza bizirik aurkitu zuten, baina, Fiskaltzaren diligentzietan irakur daitekeenez, bi hegalak hautsita zituen. Ebakuntza egin zioten, baina hil zen.

Foru Aldundiari ez zaio gustatzen gertaera hauek hauspotzea –izan ere, horien berri ez du ematen, motu propio, behintzat–. Bistaratzen baldin badira, egiten duena baino gehiago egin behar duela agerian geratuko den beldur delako edo. Adibidez, horrelako kasuak gertatzen direnean, afektatutako ehiza-lerroa denboraldia bukatu arte itxi zezakeen. Are gehiago Natura 2000 Sarean integratuta dagoen mendi publiko batean gertatzen direnean, Jaizkibelen bezala.

Horregatik, horrelako gertaeren berri izaten dugu soil-soilik botatako hegazti bat aurkitzen duenak publiko egiten duenean edo jakinarazten digunean, urrian Jaizkibelen botatako belatzaren kasuan bezala. Mendizale batzuek aurkitu, oraindik bizirik zela, eta sare sozialen bidez ezagutarazi zuten. Eta, gure ustez, hori da bidea, arazoa bistaratzea: hau ez da normala eta ez da normalizatu behar.

Eguzkik jarraituko du horrelako kasuak salatzen eta herritarrei ere gauza bera egitetra dei egiten diegu.

EGUZKI, 2023ko martxoan

26 erakundek salatu dute Espainiako Erresuma Europako Batzordearen aurrean, 2020ko birziklatze-helburua ez betetzeagatik

– 2020rako Europan berrerabiltzeko eta birziklatzeko ezarritako helburua % 50ekoa zen, baina Espainia % 40,5ean geratu zen, eta, okerragoa dena, 2021eko datua % 36,7ra jaitsi da berriro.

– “Legeak falta dira, Europako zuzentarauen transposizioa berandu egiten dugu eta ditugun legeak ez dira betetzen. Espainiako hondakinen kudeaketak berehalako norabide aldaketa behar du, eta Europako Batzordeari babesa eskatzen diogu salaketa honekin, hori behin betiko gerta dadin”, erakunde salatzaileek zehaztu dutenez.

– Irtenbideak, gizarte zibileko erakundeen arabera, tratatu gabeko hondakinak lurperatzeari uztea, materia organikoaren bilketa modu orokorrean inplementatzea eta berrerabiltzeko helburuak zabaltzea eta betetzea dira.

Gizarte zibileko erakundeen arteko aliantza zabal batek (Eguzki tartean dela) planto egin du Espainiako hondakinen kudeaketaren aurrean nahikoa dela esateko, eta Espainiako Erresuma salatu dute Europako Batzordearen aurrean, 2020rako % 50eko berrerabilpen eta birziklatze helburu komunitarioa ez betetzeagatik. Datu ofizialek berretsi egiten dute erakunde horietako batzuek duela pare bat urte aurreratu zutena: Espainian 2020an udal hondakinen % 40,5 birziklatu zen. Eta, beraz, 26 entitateko talde horrek erabaki du Espainiako Estatua Bruselara eramatea, EKren babesa eskatzeko eta egoera hori iraultzea lortzeko. “Urteak daramatzagu ez-betetzeak salatzen, birziklatze-tasa oso baxuak kalitatean eta kantitatean, prebentzio- eta berrerabilpen-politikarik ez egotea, zuzentarau berantiarren transposizioak eta betetzen ez diren legeak. Espainiako hondakinen kudeaketak ez du funtzionatzen”, erakunde salatzaileen bozeramaileek Madrilgo Prentsa Elkartean egindako prentsaurrekoan eskatu dutenez.

IMG-20230302-WA0007Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren memoria ofizialeko datuak argiak dira: 2020an udal hondakinen % 40,5 bakarrik birziklatu ziren. Eta erakundeen aurreikuspenen arabera, ezer aldatzen ez bada, helburuak urratzen jarraituko da 2025ean ( % 55) eta 2030ean ( % 60). “Izan ere, gauzak okerrera doaz. Eurostaten aurrerapenaren arabera, 2021erako Espainiako birziklatze-ratioa % 36,7koa da; beraz, 2020ko datua ez da hobetzen, beherantz doa. Gainera, laster ezingo dira zenbatu hondakin bioegonkortuak birziklatu gisa, eta, beraz, errealitatea da soilik hondakinen laurden bat ( % 24,3) birziklatzen dela”, zehaztu du Carlos Arribas Ecologistas en Acción taldeko Hondakinen arduradunak.

Salaketa sinatu dutenen zerrendari profil eta esparru desberdinetako erakundeak gehitu behar zaizkio, hala nola estatuko ingurumen-erakunde nagusiak edo Balearrak, Nafarroa, Euskadi, Katalunia, Kanariak edo Galizia bezalako lurraldeetako erakundeak, non ez-betetze horren ondorio sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak jasaten ari diren. “Urtean 11 milioi tona hondakin isurtzen dira, hau da, 800 futbol-estadio edo kilo bat zabor herritar eta egun bakoitzeko. Hau ez dira estatistikak bakarrik, gure errealitatea da: zabortegi beteak, ingurune natural kutsatuak eta arriskuan dauden pertsonen osasuna”, azpimarratu du Miquel Roset Retornako zuzendariak.

Bestalde, Eva Saldaña Greenpeaceko zuzendariak azpimarratu du salaketa “sorospen dei bat” dela, aspaldikoa baita egoera eta, “hobetu baino gehiago, okerrera egiten baitu”. Izan ere, Saldañak jakinarazi duenez, joan den abenduaren 27an ontzien errege-dekretua onartu aurretik, PPk lege-proposamen bat aurkeztu zuen, Legebiltzarrean aztertzen ari dena, eta prebentzio-, berrerabiltze- eta birziklatze-helburuak jaistea eskatzen duena, asmo handiegikoak direlako. Ezin dugu espero Hondakinen Legea eta gainerako araudiak beteko direnik edozein aurrerapauso txiki oztopatzeko taktika honen aurrean”, kritikatu du Greenpeaceko zuzendariak.

Prentsaurrekoan, erakunde salatzaileek konpromiso eta konponbide errealak eskatu dizkiote Espainiako Estatuari, Lurraren Adiskideen koordinatzaile Blanca Ruibalek adierazi duenez: “tratamendurik gabeko materialen isurketari amaiera ematea, materia organikoaren bilketa bereizia behin betiko ezartzea, Ekoizlearen Erantzukizun Sistema Zabaldua duten fluxuak arautzea, eta berrerabiltzeko neurriak hedatzea, monitorizatzea eta betetzea, besteak beste”. Eta Ruibalek berak iragarri du: «Estatu espainiarrari salatzen jarraituko diogu egoera hau aldatu arte, hondakinen murrizketa funtsezkoa baita Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda garatzeko, eta larrialdi klimatikoari lotuta baitaude”.

Hona hemen salaketa izenpetu duten erakundeak:

entidades-denunciantes-reciclaje