All posts by Andoain

Gipuzkoa hotzaldipean egon den bitartean ehiza bertan behera zergatik ez?

Foru Aldundiak asteburuan ehiza bertan behera zergatik ez duen utzi zaila da ulertzen, baina seguru asko are zailagoa izango da esplikatzen

Eguzkiren iritziz, zaila da ulertzen, baina seguru asko are zailagoa izango da azaltzen, Foru Aldundiak zergatik ez duen asteburuan ehiza bertan behera utzi.

Izotza Leitzaranen 2017 abendua

Elurra eta, oro har, egoera meteorologikoa zela eta, beste foru aldundiek ehiza bertan behera utzi dute. Bereziki adierazgarria iruditzen zaigu Bizkaiko kasua, alor honetan Gipuzkoarekin antzekotasun handiagoa duelako Arabakoak baino. Bada, Bizkaian ehiza bertan behera utzi dute, Gipuzkoan baino dezente elur gutxiago izan badute ere. Gipuzkoako Aldundiak, aldiz, ezer ez egitea hobetsi du.

Deigarria da Gipuzkoako Aldundiaren jarrera hori, pasa den astean bai Euskalmet naiz Aemet-en, gerora bete diren aurreikuspenak kontuan hartuta. Azter dezagun azken egunotako eguraldia:

–          Ostirala, abenduaren lehena, elurte eguna izan zen horrek dakartzan tenperatura baxuekin. Ondorioz, Gipuzkoa osoa zuritu zen eguneko uneren batean ( kostalde eta kostatik gertuko herriguneak eta hiriguneak kenduta) eta herrialdearen gehiena egun osoan zehar.

–          Larunbata abenduaren 2an, Gipuzkoa guztian izotza egin zuen eta elurtuta egon zen herrialdearen ehuneko handi bat.

–          Igandean abenduaren 3an, Gipuzkoa gehienean egin zuen izotza eta  larunbataren antzera, elurtuta jarraitzen zuen.

Tenperatura minimoen mapa igandean 2017-12-03. Gipuzkoa osoa izoztzpean.

Tenperatura minimoen mapa igandean 2017-12-03. Gipuzkoa osoa izoztzpean.

Baina eguraldia trakets hori naiz honen ondorioak baztertuz, Gipuzkoan, bioaniztasun kontutan beti gertatzen den bezala, batez ere tartean ehiza baldin bada, tostada oraingoan ere gurinaren aldetik erori da.

Gero okertuko dute muturra esaten dugunean Foru Aldunditik ehiztariekin klientelismoa praktikatzen dela.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2017ko abenduren 4an.

Mendi ibilaldia Aralarren, Enirioko bidatxurrera.

Aralar Bizirik plataformak eta Naturkonek (Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundea) pista bihurtu nahi duten Enirioko bidetxurra ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak. Bidetxur hori, artzainek aspalditik erabili izan dute ardiak goiko larreetara eramateko eta horregatik transhumantziaren adierazle da,  transhumantziaren ondare bezala, babestu beharrekoa, aurtengo Dekretu berri baten arabera.

KARTELA Aralar urriak 8      _euskeraz 2[1664]

Antzinatik mendizale eta ibiltari ugarik erabili izan duten bidexka ere bada, Goierri aldetik Igaratzara eta handik San Migelera joateko eta horregatik seinalizatuta dago ibilbide motzeko bide bezala. Horren lekuko da, Gipuzkoa Foru Aldundiaren web orrian ematen den informazioa:

“Igaratza eta Enirio gune esanguratsuak dira Aralarren. Artzain kutsu handiko lekuak biak, Goierriko behe lautadak Aralarko punturik altuenekin eta, batez ere, Nafarroarekin lotzeko bide naturalak. Maiziegi errekaren ibilgua gertutik jarraitzen duen bide honek baliabide ugari ditu bere baitan: larre zabalak, artzain bordak, elorriak, pagadiak eta garai batean ustiatutako meatzeak dira, besteak beste, bideak erakutsiko dizkizunak.”

prentsaurrekoa_irailak13_aralar 3Aralar Bizirik eta Naturkonek emandako presturrekoa.

Bidetxur hori pista bihurtzea eskatu du Enirio-Aralar mankomunitateak, eta horren ingurumen inpaktuko txostena aztertzen ari da Aldundiko Ingurumen Departamendua, baita jasotako ekarpenak ere, horien artean natur eta ekologista elkarteek pista egitearen aurkako arrazoiekin bidalitakoak, besteak beste: Arkamurka, Eguzki, Ekologistak Martxan, Itsas-enara, Landarlan, Mutriku Natur Taldea, Zumaia Natur Taldea…

Ondorioz, datorren igandean (urriak 8), goizeko 9etan Enirioko bidexka ezagutzeko mendi ibilaldia antolatu da, Lizarrustiko Parketxetik abiatuz (Ataun). Ibilbidea honako hau izango da: Lizarrusti- Lareo – Baiarrate – Enirio eta itzulera. Aralarko beste toki batzuetatik bertaratutu nahi dutenek, goizeko 11etan Eniriora inguratzeko aukera izango dute. Orduan emango baitira ezagutzera  Enirioko bidexkaren balioak, eta pista proiektua egingo balitz, sortuko lituzkeen inpaktu larriak. Ibilbidearen luzera 10Kmkoa da eta desnibela 500 m-koa. Ibilaldi honetan parte hartzea eta erantzukizuna parte hartzailearen ardurapean daude.   Animatu parte hartzera!

Aralar BizirikNATURKON

Aralarko Enirio-Igaratzako txaboletarako pista egitasmoa onartezina!

prentsaurrekoa_irailak13_aralar 3Gaur hemen bildutako NATURKONeko, Gipuzkoako natur eta ekologista elkarteetako ordezkariok Foru Aldundia ebaluatzen ari den Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berria eta bere ingurumen inpaktuko azterketaz egiten dugun aurkako balorazioaren berri azaldu nahi diogu Gipuzkoako gizarteari.

–       Lehendabizi  adierazi behar dugu, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Diputatuari bilera eskatu ziotela uztaila erdialdera, txabola horietara iristeko Eniriotik dagoen oinezko bidea pista bihurtu gabe alternatiba aurkezteko eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Handik egun batzuetara, Foru Aldundiko Ingurumen departamendu berak, pista proiektu horri buruzko ekarpenak egiteko epea, uztailaren 24tik irailaren 7ra ireki zuen, abuztua opor hilabetea izanda, natur eta ekologista elkarteon parte hartzea zailduz, Aldundiaren gobernantza onaren helburuen aurka.

–       Pista hau ez da beharrezkoa, Igaratzako txabolek badutelako jada Nafarroatik barrena  4×4 ibilgailuz euren txabolen ateraino iristeko pista; eta gainera, pista bihurtu nahi den oinezkoen bidea bizikletaz edo motoan ibiltzeko modukoa da. Oinezko 2,275 kmko bide hori (PR-Gi 2010) antzina-antzinatik mendizale eta oinezko askok erabili dute, Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera joateko. Oso ederra izateaz gain, balio historiko eta kultural handiko bidea da; horregatik, babestu egin beharko litzateke eta ez pista bihurtuz, ondare hori betiko galdu. Gainera Trashumantzia Kultur-ondare Inmaterialaren Adierazgarri bezala deklaratuta dagoenez, bide hori ardiak larretara igotzeko eta horietatik jaisteko Aralarren geratzen den bidezidor gutxitakoa denez, uste dugu bere horretan mantendu behar dela, ardiak larretara eramateko nahiz ondorengo belaunaldien gozamenerako.

Aralar eskoilera

Goroskintxurako pista eraikitzean eragindako suntsipena, benetan kontuan hartzekoa.

–       Orain gutxi Ingurumen Fiskaltzak iaz egindako pistaren kasua Tolosako epaitegiaren esku utzi du, Eguzki eta Landarlanek egindako salaketaren haritik, proiektuan lege urraketa zantzuak ikusi direlako. Proiektu berriak iazko eraikitako pistako lege hausteei eusten die berriro ere:

  • Aralarko bide azpiegituren plana egin beharrean, ia 20 km luzerako pista proiektua zatika baloratzen ari da, berez beharko lukeen banakako ebaluazioa ez egiteko eta horren ordez, sinplifikatua eginez, proiektuaren tramitazioa asko arintzeko.
  • Pista berria eraiki nahi den ibilbidean Mendi Babesle izendatutako barrutiak dira nagusi. Hauetan, Aralarko legediaren arabera, artzaintza mugatu beharko litzateke lurraren higadura arriskuagatik eta lurzorua mugitzea debekatuta dago, beti ere zuhaitzak jartzeko edo lehendik dagoen azpiegitura mantendu eta hobetzeko ez bada.
  • Aralarko Natur Parkea Europako Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua da eta proiektu hau ez da Europako legedira egokitzen. Pista berria ez da beharrezkoa Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketarako, are gehiago, Aralarren ganaduaren gainkarga dagoenean, eta larreak egoera egokian mantentzeko zenbat ganadu beharko litzatekeen argitzen ez denen bitartean.

–       Horrez gain, adierazi beharrean gaude pistak eginda ez dela artzaintzaren etorkizuna bermatzen, baserrien kasuan garbi ikusi den bezala: adibidez Goierrin, baserri bideen luzera 500 km-koa da, baina 1.500 baserrietatik 120 bakarrik dira benetan baserria ogibide dutenak.

–       Halaber, onartezina iruditzen zaigu artzainen irisgarritasuna hobetze aldera pistaren alternatiba soila aurkeztu izana. Badira inguru honetara hobeto egokituko liratekeen beste ibilgailu mota batzuk, 4x4ena baino zabalera txikiagoa dutenak eta azpiegitura jasangarriagoekin bideragarriak liratekeenak, beti ere, erregai fosil bidez funtzionatzen duten ibilgailuen aurrean, ibilgailu elektrikoen erabilpena  sustatuz, bere garaian, argindarra lortzeko eguzki plakak instalatu ziren bezala. Zama eramateko animaliak erabiltzea ere aukera egokia litzateke, mandoak eta zaldiak esaterako, zaindariek lagunduta.

Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.

Egitasmo guzti hauen ingurumen eraginaren azterketa, bateratua izan beharko luke.-

–       Pistak arriskuan jarriko du Lareoko urtegia hornitzen duen erreka, ibilgailuek sor dezaketen kutsadurarengatik.

–       160 zuhaitz eta zuhaixka botako lirateke, gehienak elorriak, baina baita 17 gorosti eta 6 hagin ere, azken bi espezieak legez babestutakoak direlarik. Gainera Hazi Fundazioak, Aralarren haginak kontserbatzeko LIFE BACCATA proiektua garatzen ari den enpresa berak egin du Ingurumen Inpaktu azterketa, baina txostenean ez du haginak botatzearen inguruko aipamen berezirik egin. Honek Hazi Fundazioaren kontraesanak begi-bistan uzten ditu. Era berean, landareengan izango duen inpaktua baloratzeko erabili diren datuak 2003koak dira eta ez dira gaurkotu, beraz, ez dira aintzat hartzekoak.

–       Proiektuak Batasuneko Intereseko espezieengan izango duen eraginari buruz, 17 espezie soilik hartu dira kontuan eta ez interesekoak diren 65 espezieak. Honen haritik, ez dira kontsideratu Natura 2000 Sarerako garrantzitsuak diren flora eta faunako espezieak, ezta Euskadiko Espezie Mehatxatuen katalogokoak. Hau gutxi balitz, lurrazpiko espezieak ez dira aipatu ere egiten, Aralarren 202 baino gehiago izanik eta horietako 12 Aralarko endemikoak izanda, alegia mundu osoan Aralarren besterik aurkitzen ez direnak.

–       Biztanleriaren gaineko inpaktua pista egin ondoren positiboa izango dela esaten den arren, iaztik pista proiektuak Enirio-Aralarko herrietan giro asaldatua eta liskartsua sortu du. Horren adibide dira, Oiduiko mendi aterpea nahita erre izana edota abeltzain bat Mankomunitateko bileran nahiz mendian jendeari mehatxuka ibiltzea. Dagoeneko Naturkon-ek eta Euskadiko hiru Mendi Federazioek pista proiektuarekiko desadostasuna azaldu dute, pista eraikitzeak kontserbazionista, naturzale, mendizale eta oinezkoentzako inpaktu oso negatiboa izango duelako.

Oiduiko borda kixkalita

Oiduiko borda, su eman ondoren.

–       Ekarpen guzti horiek eta gehiago helarazi dizkiote hainbat elkartek Ingurumen Departamenduari eta pista proiektua eta bere ebaluazio inpaktua ez onartzeko eskatu zaio, Aralarren sortuko dituen inpaktu larriengatik eta irisgarritasuna hobetzeko alternatiba jasangarriagoak eta mendi ingurunera hobeto egokitzen direnak badirelako:

–       Eta amaitzeko, hemen aipatutako Enirio-Igaratzako txaboletarako bidearen aberastasuna ezagutzeko, urriaren 8an, igandean izango den mendi ibilaldira, gonbidatzen ditugu herritarrak.

Donostian, 2017ko irailaren 13an

Naturkon parataideen anagramak txikian

 

Aralarren eraikitako pista epaitegian.

 ARALARKO  GOROSKINTXURA  EGINDAKO PISTA EPAITEGIAN!

doniturrieta_enirio (2)Berri ona jaso dugu orain gutxi Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak. Orain ia urte bete ingurumen fiskaltzara jo genuen Intzentsao-Goroskintxu pista proiektuak Aralar Natur Parkearen legedia hainbat puntutan urratzen zuela ikusita. Fiskaltzak, Gipuzkoako Aldundiaren eta Enirio-Aralar Mankomunitatearen proiektu honetan Lege hauste zantzuak antzeman ditu eta auzia Tolosako epaitegiaren esku utzi du.

Jada eraikita dagoen pista proiektua epaitegian egonik, momentu hauetan tramitazio fasean dagoen bigarren pista edo/eta etor litekeen beste edozein proiektu bertan behera uztea eskatzen dugu Eguzki eta Landarlan ingurumen elkarteok, hau da, Enirio eta Igaratzako txabolak lotuko dituen pista berria eraikitzeko plana gelditzea. Bigarren proiektu hau, aurrekoa bezala:

–       Natura 2000 sare barnean dagoen Aralarko Natur Parkean eraiki nahi dute.

–       KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) izendapenak loturik dakarren plangintzaz ahaztuz.

–       Mendi babeslean proiektatu da (legez lurra mugitzea debekaturik dagoen eremuan)

–       Eta legeak onartzen dituenak baino malda handiagotan eraiki nahi da.

–       Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eginaz (indibidualizatua beharko lukeenean).

–       Legez babesturik dauden espezieak (haginak eta gorostiak) moztea aurreikusiz eta beste behin legediaren interpretazio interesatua eginaz.

Gogoratu behar dugu Naturkon (Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundea), Aranzadi Zientzia elkartea, Ahal Dugu eta EH Bildu alderdi politiko zein Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hiru mendi federazioetatik, pista proiektuekiko ezadostasuna eta azterketa sakonagoen beharra hamaika aldiz adierazi dela, eta gatazka sozial nabarmena sortu dela, Enirio-Aralarko herrietan.

Horregatik berriro diogu, ikuspegi ekologiko, zientifiko eta kulturaletik Aralar oso eremu berezi eta baliotsua izateaz gain, gipuzkoarrontzat leku oso preziatua ere badela, gainera lur horiek  Enirio-Aralar mankomunitateko herritar guztion lurrak direla ahaztu gabe eta herritarrak oro har, ez daudela Aralar artifizializatzearen alde. Hori horrela izanda, bada garaia bere kudeaketa modu zentzudunago batean egiten hasteko. Behin baino gehiagotan adierazi dugu Aralarren kudeaketa plan berria behar dela, legedia errespetatuko duena eta Aralarko erabiltzaile guztien interesak kontutan hartuko dituena, beti ere naturaren kontserbazioa lehenetsiz. Has gaitezen lanean. Enirio-Igaratza pista geratu!

Perfomania, gaixotu nahi ez dutenen martxa.

GAIXOTU NAHI EZ DUTENEN MARTXA. PERFORMANI. ERRAUSKETARIK EZ!
ABUZTUAK 16 ASTEAZKENA 19:00tan SARRIEGI PLAZA, DONOSTIA.

Performania kartelaNahiko gaixotua , kutsatua eta sostengagaitzezko bidean badugu gure amalurra, non are gehiago gaixotu nahi gaituzte beharrezkoa ez den eta osasunarentzat oso kaltegarria den Zubietako erraustegia bezalako infraestruktura handi hau  inposatuaz.

Gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia eta kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira arduradun nagusiak.

Errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen ditu eta ura , nekazaritzako lurra eta abelzaintza kutsatzen du etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuaz.

Ikerketa epidemologiko eta osasunaren ezagutzarako ariketak esanguratsuak egin dira  Inglaterran, EEBBetan, Quebequen, Italian eta Espainian belaunaldi berriko erraustegietan eta  jasotako datoak zuhurtziaren printzipioa aplikatzera deitzen dute hondakinen kudeaketaren  inguruko legeriak azaltzen duen bezala, populazioaren osasuna ez baita arriskuan jarri behar.

Zertara datozte  orain Diputazioko gobernari errauszaleek errasutegiaren obrak martxan jari berri duten momentu honetan  544.000 euroko partida erabiliaz Biodonostia medikuntza ikerketarako institutua kontratatuaz ?

Esaten digute ingurugiro sostengarritasunean eta osasun publikoan parametro exijenteenak bermatuko direla baina Zientziaren prestigioa manipulatzen ari dira erraustegiaren  gezur handia  sostengatzeko. Hau fartsa operazio  berri bat da, osasunaren inguruko marketin faltsua . Orain arte egin diren eta publikoki azaldu diren  ikerketa epidemeologikoen minbizi eta gaixotasunen diagnostikoak eta heriotzak ez al dira datu ofizialak ?

errausketaren aurka hamaika hizkuntzatan

Errausketaren Aurkako Mugimendua mezua hamaika hizkuntzatan zabaltzen.

Errasuzaleek 240 bolondres eskatzen dute fartsa honetan parte hartzeko . Zera adierazi behar  diegu gobernari errauszale gezurti hauei , gurekin jai daukatela horrelako fartsa operazio  batean parte hartzeko .

Bestalde erraustegiaren 2.fasea onartu da, oraindik kontratua eskatu bezela publikoki egin ez dutenean. Zer da ba izkutatzen dutena? Ez dugu 2.fase hau ere onartzen. Egunotan Zubieta eta Usurbilgo lurretan gasa sartzeko obretan ari dira Usurbilgo Udalak baimenik eman gabe eta bizilagunei bizimodua aztoratuz. Baina gasa zertarako? Gasa behar al da? Hori dirutza!!! Hala da bai, beti esan dugun bezela zaborrak ez du nahiko indar kalorifiko erretzeko eta gasa behar du.

Gu herritarrei eskatu nahi dieguna zera da , zentzu kritikoa erabiltzea eta mobilizaziorako deia berrestea. Ez dugu gaixotu nahi .Behin betiko gelditu nahi dugu erraustegiaren egitasmoa. Lurra eta herria bizirik nahi ditugu. Etorri zaitez abuztuak 16 Donsotiako Sarriegi plazara (19:00) eta parte hartu zazu mozorrotua performanian. Han aurkituko gaituzte 240 bolondres baino gehiago, osasuna eta gure boltsikoen alde ordea!!! Errausketarik ez !

Isurketak edonon.

Isurketa Nerbio Laudio 3 2017-07

10 eguneko tartean 4 isurketen berri izan dugu EAEko ibaietan.

Uztailaren bigarren hamabostaldia ibaien ur kalitateari buruzko albisteei dagokionean oparo izan da benetan: hamar eguneko tartean 4 isurketen berri izan dugu Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ez da marka makala!

Hala ere, berri izan dugunen salaketa egiten ari bagara ere, isurketa gehiago gertatu direla uste du Eguzkik baina administrazioak ezagutzera ematen ez duelako, ohikotzat jotzen delako edo/eta herritarron salaketak ezagutzera ematen ez direlako, beste horiek ezagutu gabe (eta salatu ezinik) geratzen gara.

Lehena Bilbon.

20106801_1371560289624891_5442468301263992785_n

Plastikoa, papera, konpresak... etxeko hondakinakDeustuko zubi inguruan. Isurketaren frogak.

Lehena, uztailaren 18an Bilbon ezagutu genuen, bertako itsasadarrean (argazkiak Deustuko zubi inguruan hartu dira), Bilboko erdigunean hainbat isurkin ikus zitezkeen ibaian behera; plastikoak, konpresak, olio orban handi bat… Ez dakigu isurketaren jatorria zein den baina Ibaizabal-Nerbioiko itsasadarrean dauden aaaaaaakolektoreren batetik etor daitekenaren susmoa dugu. Hori bai, gai honetan ardura izan dezaketen erakunde ofizialek, Bilboko Udala, Ura Agentzia edo/eta Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak, ez dute inongo azalpenik eman.

Bilboko itsasadar eraberritu horri dagokionez, ur kalitateari dagokionean pilatzen hasi diren albiste txarren inguruan (gogoratu maiatzean ospatu zen triatloiko hiru partaide leptospirosisez kutsatu eta gaixotu zirela), hiru erakunde horiek hausnarketa bat egin beharko luketela uste dugu. Itsasadarra ez dago irudikatu nahi dena bezain garbia eta ondorioz ez da hain segurua ere.

20106302_1371560359624884_5158971913338906576_n

Garbi ikustenez nbada ere, olio mantxa bat dago uretan

Ikusi beharko dugu, azpiegituren faltaren ondorio den hala hauen kudeaketa ez egokiaren.

Hurrengo egunean, Aguraingo araztegian.

Egun bat geroago, uztailaren 19an, Zadorra ibaian izan zen isurketa, Agurain inguruan, urak kolore iluna hartu zuen eta hondakin zurrun mordo bat (etxeko hondakinen tankerakoak) ikus zitezkeen uretan.

Aguraingo araztegia

Aguraingo araztegiaren irudi bat.

Urak jakitera eman zuenez, Aguraingo araztegiko sarrerako ponpak izandako akats baten ondorioz, ura inongo tratamendu gabe isuri zen araztegitik  Zadorrara. Urak berak adierazi zuen “etengabeko jarraipen” egitean ari zaiola Aguraingo araztegiari, aspalditik neurri zehatzak bete behar bait ditu, Aguraingo araztegiak urteetan konpondu gabeko arazoen ondorioz oso maiz gertatzen baitira uste gabeko isurketak. Kasu honetan gainera, ez Aldundiak, ez Udaletxeak, ezta enpresa kudeatzaileak ere, hasiera batean ez zioten deiei erantzuten, isurketaren konponketa atzeratuz.

Arazoa, araztegi berria eraikitzean bukatuko omen da baina bien bitartean ezin dute besoak gurutzatuta egon, egun ezinbestekoak dira araztegia uste gabean geldialdi edo isurketa bat gertatzen denerako abisu sistema automatikoak (eta ez norbaitek isurketa gertatzen denaren deia egiten duen arte, orain gertatzen den bezala), araztegiaren ezaugarri eta egoerara egokitutako jarduteko protokolo bat…

Beraz, presazkoa da Aguraingo araztegi berriaren eraikuntza baina bien bitartean uste gabeko isurketak ekiditeko  abisu sistemak jarri behar dira araztegian, jardute protokolo bat zehaztu…

Laudion, hau ere Nerbioi ibaian.

Uztailaren 21ean Laudion, Areta inguruan agertu ziren hildako arrainak, Nerbioi ibaian. Ura agentziaren arabera, arrain hauek oxigeno faltagatik hil ziren. Hau zoritxarrez ohikoegia da, uztailaren hasieran beste isurketa bat izan bait zen eta martxoan ere herritar batek isurketa bate berri eman zuen.

Isurketa Nerbioi Laudio 4 2017-07

Nerbioi ibaian, Areta inguruan (Laudio) agertutako arrainak

Hori horrela izanik, Urak esaten ez duena da, oxigeno murrizketa nagusiki (udai sasoian ohikoa den emarijeitsiera ahaztu gabe) Nerbioi Garaia osoan ibaira egiten diren isurketengatik dela, ur zikinak biltzen dituen azpiegitura, kolektoreak falta baitira eta noski, baita Basaurbe eta Markijanan eraiki beharreko araztegiak ere. Izan ere, hain da deigarria eta larria egoera, 2001ean Nerboi Garaiko Saneamendu Plana, interes orokorreko izendatu zuela Espainiako Ingurumen Ministerioa ( saneamendu obrak egitearen arduraduna).

Egun Kantauriko Urkidetza (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Orozkok osatua) lanak egiteko beharrezko lurrak bereganatzen bukatzen ari da eta Ingurumen Ministerioaren arabera 2021an amaitu daitezke lanak, oso data baikorra dela, betetzea ia ezinezkoa iruditzen bazaigu ere.

Amezketa errekan laugarrena.

Laugarren isurketa, Gipuzkoan, Amezketa errekan eta izen bereko udalerrian gertatu zen. Uztailaren 28an goizez, ura gorri kolorez tindatua agertu zen. Urak baieztatu zuenez, herriko paper-fabrikaren isurketa bat izan zen,  matxura baten ondorioz.

IMG-20170728-WA0010

Amezketa ibaia gorriz tindatua.

Herriko komunikabide bati esandakoaren arabera, teknikariak lanean aritu ziren “kutsadura areagotu ez dadin”; Ertzaintzak aldiz “animalia guztiak onik daude” esan zuen. Tira, animalia guztiak “onik” bazeuden, Ertzaintzak esan bezala, isurketak kalterik egin ez zuen seinale, baina isurketak kalterik egin ez bazuen, zergatik ari ziren Urako teknikariak lanean kutsadura ez areagotzeko? Ez da oso mesfidatia izan behar ondorioztatzeko isurketa ez zela inola ere inokuoa izan, instalazio industrialetan “istripuz” sarriegi gertatzen diren gainerako isurketak inokuoak ez diren bezala.

Kasu honetan, akatsa bikoitza izan zitekeela uste dugu: matxurarena bat eta matxurak gertatzen direnerako segurtasun sistemaren hutsa bestea. Segurtasun sistema horrek tinte horiek ibaira isurtzea ekidin behar zuen.

Oria arroan, maiatzean beste antzeko isurketa bat gertatu zen Zizurkilgo paper-fabrikan. Ez dugu uste kasualitatea denik, matxuren naiz ezustekoen aurrean ingurumenaren eta osasunaren alde hartu beharreko prebentzio neurriekiko lasaitze edo/eta utzikeria baizik.

Guzti hau urtean zehar gure ibai eta erreketan gertatzen ari denaren islada baino ezta, isurketa asko gertatzen ari baitira. Arrazoiak? Saneamendu lanak oso-oso atzeratuta daude (20 urte kasu batzutan), azpiegitura batzuk zaharkituak geratzen ari dira, behar bezalako kontrol falta, administrazioaren naiz enpresen aldetik utzikeria… Beraz arrazoiak baita arduradunak ere ugariak dira (lantegiak, Eusko Jaurlaritza, URA, Espainiako Ingurumen Ministerioa…) baina garbi geratzen dena da, gure ibaiak direla kaltetu zuzenak, ingurumena dela galtzailea eta ondorioz baita gure bizi kalitatea ere.

Beraz, zera eskatzen dugu:

–           Administrazio edo/eta erakunde arduradun ezberdinei (Eusko Jaurlaritza, URA, Espainiako Ingurumen Ministerioa,  Aldundiak,Ur Partzuergoak) dagozkion inbertsioak martxan jartzea.

–          Martxan dauden azpiegituren zaintza eta mantenu egokia egitea.

–          Erabateko gardentasuna,  informazioarik ez ezkutatzea herritarrok eskubidea dugulako eta sensibilizatzeko balio dezakeelakoan.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2017ko abuztuaren 4an.

Informazio gehiago:

–          http://www.uragentzia.euskadi.eus/noticia/2017/ura-investiga-el-vertido-incontrolado-de-la-depuradora-de-agurain/u81-000376/es/

–          http://eguzki.org/2017/07/29/oso-isurketa-ikusgarria-amezketan/

–          http://eguzki.org/2017/05/13/isurketa-oria-ibaian-zizurkil-eta-villabona-parean/

–          http://eguzki.org/2017/05/10/isurketa-agurainen-zadorra-ibaian/

–          http://eguzki.org/2017/07/21/eguzkik-errekan-agertu-diren-hondakinei-buruz-azalpen-bat-eskatzen-dio-udalari-urari-eta-ur-patzuergoari/

–          https://ataria.eus/amezketa/1501234243110-kolore-gorriz-bustia-esnatu-da-amezketako-erreka

–          https://aiaraldea.eus/laudio/1500549229417-hainbat-arrain-hilik-agertu-dira-nerbioi-ibaian

–          https://aiaraldea.eus/laudio/1499109266846-marroi-kolorea-hartu-du-nerbioi-ibaiak-isurketa-baten-ondorioz

–          https://aiaraldea.eus/laudio/1490716055857-nerbioi-ibaian-isurketa-kutsakorra-gertatu-dela-salatu-du-herritar-batek

–          http://eguzki.org/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/

Enirio-Igaratza Pistari Stop!!

Aralar denotzat panoramikoaUztailaren 3an Enirio-Aralar mankomunitatea Bilduko zazpi udalerrik egindako eskaria eztabaidatzeko bildu zen: Aranzadiri azterketa integrala eskatzeko. Mankomunitateko buruak EAJko Santamariak kontrako mozioa ere bazuen, bertan, ez Aranzadik ez beste inork, azterketarik ez egiteko eskatuz. Bilera labur horretara gerturatu ginen Aralar Bizirikeko kideok, eta beste herritarrok ez genuen ulertu gertatutakoa, bai Bilduk eta baita Santamariak berak beraien mozioak erretiratu baitzituzten, esan zutenez, Aranzadi Natur Zientzia Elkartea bere kabuz ari omen delako azterketa egiten.  Oso positibotzat jotzen dugu Aranzadik azterketa integrala egitea baina batzarrean oso informazio  gutxi eman zen, azterketa horretaz eta ondorengo pausuez.

Aurretik ere, ekainaren 29an, Ordiziako Udal Batzak Ordizia Orainen mozioa eztabaidatu zuen, honako hau zioena, mankomunitatean zazpi udalerriek aurkeztutako idatziarekiko atxikipena luzatzea, eta baita Aranzadik bere lana bukatu arte, Enirio-Aralarrerako proiektu eta planak bertan behera geratzea. Mozioa onartu zen Bildu eta Ordizia Orain botoekin, EAJk aurka bozkatuz eta PSE abstenituz. Baina Santamariak, Ordiziako alkateak eta mankomunitateko lehendakariak ez zuen horren berri eman mankomunitateko batzarrean, bere udal batzaren ordezkaritzari muzin eginez.

Hasierako proiektua gutxi balitz, askoz pista gehiago zabaltzeko asmoa azaldu du Mankomunitateak.

Eraiki nahi diren pistak, gorriz,

Egoera honetan aurretik ere hainbat udaletan aurkeztutako mozioaren puntuak betetzea berriro eskatzen dugu eta dagoeneko bost udalerritan onartutakoak (Ikaztegieta, Itsasondo, Legorreta, Ordizia eta Zaldibia):

–          bertan behera uzteko Enirio-Igaratza pistaren tramiteak, eta baita  2015-2019ko plangintza ere, zientzia elkarteak bere azterketa bukatu bitartean.

–          Ondoren, orain arteko kudeaketa plana baztertuz, Aranzadiren azterketan oinarrituta Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 2003ko Ekintzen Egitamua berrikusi dezatela, eman daitezken erabilerak naturaren babesaren menpean jarriz eta, onartzeko prozesuan, herritarren parte-hartzea eta eztabaidari bide emanez.

 

Mehatxuak Enirio-Aralar mankomunitatean:

Landarlan ingurumen elkartea, Aralar Bizirikeko partaidea dena, Mankomunitatearen ekaineko batzarrean ganaduzale batengatik jasotako mehatxuak ari dira jasaten hainbat herritar ere kalean bezala Aralarren bertan. Aralar Bizirikek irmoki gaitzesten du elkarbizitzaren kontrako jokaera hau, eta Mankomunitateko buruari eskatzen dio lehenbailehen, mehatxu horiek arbuiatzeko adierazpen publiko baten bitartez.

Oiduiko borda kixkalita

Elkarbizitza mailan Oiduiko bordaren erreketa izan bada ere ekintzarik deigarriena, pisten aurkakoen mehatxuak ez dira amaitu.

Goroskintxuko pistan higadura handituz

2016ko udazkenean, Foru Aldundiko Mendietako Zuzendaritzak bultzatuta eta Ingurumen Zuzendaritzak onartuta eraiki zen Goroskintxuko pista, eta bere Ingurumen Inpaktuko Azterketaren arabera, proiektuan zehar hartutako neurriak pista eta bere inguruko lurren higadura gutxiagotzeko eraginkorrak izango ziren. Pistaren gaur egungo egoera ikusita, begi bistakoa da Ingurumen Inpaktuko Azterketan egindako aurreikuspenak ez direla bete; dirudienez “ahaztu” egin zitzaien bertan higadura arrisku handiko lur haretsuak daudela eta behorrak eta ardiak dabiltzala hankekin ezponda eta betelanetako lurrak urratzen behin eta berriro: honek bere bultzatzaileen nahi inozoak ez betetzea eragiten du.

Ondare naturalaren kontserbazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendariaren ardura denez, begi bistakoa da ez duela bere lana ondo egiten. Eta hori gutxi balitz, Mendietako Zuzendariak beste 2 miloi euro zuzendu ditu 2017 eta datozen urteetan Aralarren pista gehiago egiteko. Horrelako trakestasun eta inkonpetentzia onartezinak dira.

Egoera hau dela eta, Landarlan Ingurumen Elkarteak pista horrek sortutako higadura arazoen berri  jakinarazi dio Ingurumen Fiskaltzari, bai Eguzkik eta Landarlanek berak egindako  Goroskintxuko pistari buruzko salaketa ikertzen ari den erakundeari.

ARALAR  BIZIRIK  PLATAFORMA

2017ko uztailaren 17an

Izokinen legez kanpoko harrapaketa Oiartzun ibaian

IZOKINAREN AUKAKO AZKEN LEGE HAUSTEAK SALATZEN DITU EGUZKIK ETA BABESTU AHAL IZATEKO BALIABIDE GEHIAGO ESKATZEN DIZKIO ALDUNDIARI.

Jakin dugunaren arabera, ekainaren 21 eta 22an 4-5 kiloko pisua zuten bi izokin (gutxienez) arrantzatu  zituzten  Oiartzun ibaian, zeinak Ipar Atlantikotik   honainoko bidaia egin zuten ugaldu eta espezieari jarraipena emateko asmoz. Basa faunaren aurkako lege hauste hauek, Arditurri (Oiartzun) eta Fanderiako (Errenteria) gertatu dira, ur emari txikia eta tenperatura altuek izokinei eragindako zailtasunaz baliatuz.

Izokin arrunta (Salmo salar) meatxatutako espeziea izanik ere , azken urte hauetan, uraren kalitatearen eta ur habitatetan emandako hobekuntzaren ondoren, iraganeko bizilekuak berreskuratzen ari da. Oiartzun ibaiaren kasuan, 2011n Fanderiako presa jauzteak, iragazkortasun eta kontektibitate ekologikoan beharrezkoa zen hobekuntza nabarmena ekarri zuen, ibaiko bizidunak pasa eta migratzeko aukera oztopatzen bait zuen XVI.mendea ezkeroztik.

Arditurrin harrapatutako izokina 2

Arditurrin harrapatutako izokin alea.

2016an ere Eguzkik antzeko gertakari batzuk salatu zituen Oiartzunen, kasu hartan Ertzaintzak ez zuelarik legez kanpoko arrantzaleak zein izan ziren zehazteko aukerarik izan.

Bide honetan Eguzkikook, basa fauna eta Natura 2000 sarea kudeatzen arduradun den administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, bai baliabide ekonomikoak baita giza baliabideak (basozainak) ere handitzea eskatzen diogu. Basozain hauek, gure ibaiak  zainduko lituzkete baita izokin arruntaren babesa ziurtatu ere, kontuan izanik izokina Bidasoa ibaian baino ezin dela arrantzatu, kopuru mugatuan gainera, Gipuzkoako arro guztietan arrantzatzea erabat debekatua egonik.

Era berean, guztion ondarea  den gure ibaien bioaniztasuna, zeina berreskuratze bidean dagoen urteetako kutsadura, ubideratze eta artifizializazioaren ondorioz, erasotzen duten  ingurumenarekiko lege hauste hauek jazartzea eskatzen dugu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra 2017ko ekainaren 26an.

Kastejongo zentral termiko ilegala ixtea eta eraistea eskatu du Sustraik.

Nafarroako Plan Energetikoak Kastejongo zentral termiko ilegala ixteko eta eraisteko barnera dezala eskatu du Sustrai Erakuntzak

 

Nafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere.

Kastejongo zentral temikoa Berria

Kastejongo zentrala. Iturria: Berria

Horrela, plan energetiko gisa onartua izateko aurkeztutako zirriborroak ez ditu Kastejongo udalerrian legez kanpo ezarritako zentral termikoak aztergai. Planak, bai aipatzen du ordea, Kastejonen dauden zentral termikoek, hirurek batera Nafarroako elektrizitate osoaren %8 ozta-ozta sortu zutela 2014. urtean

Datu hori alde batera utzita, zeinek lehenagotik onartutako Plan Energetikoen planifikazioa ezin txarragoa izan dela erakusten duen, gaur egungo Planaren aurrean argi eta garbi salatzekoa da Nafar Gobernuak aurretik onartutako planetan zentral horiek sartzearen egokitasunari buruz izandako hausnarketa eza. Gainera, lehen Elerebro eta orain EDP HC Energiarena den Kastejongo Ziklo Konbinatuaren 2 Taldeak gaur egun duen legez kanpoko egoerari buruz inolako antolaketarik ez planteatzea arduragabekeriaizugarria da.

Nafarroako Gobernuak indarrean dagoen legeria betearaztea zorroztasunez zaindu behar du. Horregatik, kontrako egoeran dagoen 400MW potentziadun ekoizpen elektrikoko instalazio bat martxan egotea eta gobernuak bere planifikazioan horri buruzko aipamenik ez egitea ezta egoera hori erregularizatzeko inolako ekimenik ere ez azaltzea ez da bat ere bidezkoa. Horri, Nafar Gobernua bera gaur ilegala den instalazio hori aurrera eramateko prozesuan parte izan dela gehitu behar zaio.

Horregatik guztiagatik, Plataforma Ribera + Centrales NO taldeari laguntza emanik, Sustrai Erakuntzak aipatutako Planari alegazio bat aurkeztu dio Elerebro zentralaren 2 Talderen aurkako hainbat epai oinarri hartuta. Alegazioak horietako 4 epai biltzen ditu eta horiek erabat legez kontrakoa jotzen dute zentral hori beraz, itxita egon beharko luke.

Aurkeztutako epaiak kontutan izanik, bere Plan Energetikoaren planifikazioan instalazio hori itxi eta eraitsi dezala besterik ezin diogu eskatu Nafar Gobernuari. Hori baita legez kontrako egoera lehengoratzeko modu bakarra orain arte prozedura ezberdinetan izandako praxis okerrak sortutako egoera zuzenduz. Horretarako, Nafar Gobernuak “Zentrala Itxi eta Eraisteko Proiektu” bat garatu beharko du horren helburua zentral termikoaren instalazioak ezarri aurretik lur eremu horren egoera eta ezaugarri naturalak lehengoratzea delarik.

Nafarroako Plan Energetikoak ez balu instalazio ilegal horren eraistea kontutan hartuko, Sustrai Erakuntzak ulertuko du Planak iragarritako energia berriztagarrien erabilpena handitzeko helburuaren xedea ez dela kontsumo energetikoaren gutxitzea lortzea.Aitzitik, Planak, kasu horretan, energiaren kontsumo osoa handitzea bilatuko luke horretarako, gaur egun erregai fosiletan oinarritzen diren instalazioak mantenduz eta energia berriztagarrietatik lortutakoak handituz. Hori horrela izanik, Gobernuak enpresa energetiko pribatuen etekinak handitzea bilatuko zuen.

central-castejon-cuadrado

Kastejongo zentrala, errendimentua altuan ibiltzen zeneko irudia. Iturria: Sustrai

Sustrai Erakuntzaren ustetan, Nafarroak ez du azpiegitura zentralizatu gehiago behar ez ekoizteko ez energia garraiatzeko, Kastejongo zentral termikoek duten erabilpen eskasa baino ez da begiratu behar. Bere sistemekin ingurumena arriskuan jartzen duten energia sortzeko industrien sustapena eten egin behar da bai erregai fosilen erabilpena dela eta bai ingurune aldetik arreta zein babes berezia merezi duten lur eremuetan energia berriztagarrien instalazio erraldoien ezarpena dela eta.

Plan Energetikoak, hazkunde energetikoa txikitzeko planifikazioaren oinarriak ezarri beharko lituzke, subiranotasun energetikoahelburu. Giza-baloreen krisi sakonean hondatu gaituen eredu xahutzaile horren aurrean alternatiba berriak eratzeko garaia da. Ingurumenaren gaineko eragin baxua, berriztagarriak, deszentralizatuak eta garbiak diren energiak garatzeko planifikazio demokratikoa erabili eta gauzatzeko behartuta gaude.

Nafarroan, 2017ko uztailak 11.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Aralarko pista berrien aurka mendi martxa Aizkardi eta Oargiren eskutik

Eguzkik bat egiten du ekimenarekin eta parte hartzera deitzen du.

Aizkardi Mendi taldeak (Amasa-Villabona) eta Oargi mendi Elkarteak (Tolosa), mendi irteera bat antolatu datu uzatilaren 2, iganderako, Larraitztik abiatuko delarik 8:30 (luzera, desnibela… atxikitako kartelean). Irteera hau “SOS Aralar, pista berririk ez” lelopean egingo da.

Aralar pisten berririk ez Oargi Aizkardi

Eguzkiren iritziz, irteera hau mendizale giroan Aralarren pista berriak egiteko asmoa dela eta ( jada Goroskintxurakoa egina dago) dagoen ezinegonaren adierazgarria da eta ezagutzen doan heinean, egitasmo berri horien aurka batzen doazen eragile, elkarte eta herritarren isla ere bada.

Eta ez da inondik ere harritzeko. Zenbaitek zabaldu nahi dutenaren aurka, Aralarren pista berri gehiago egiterik nahi ez izatea ez baita kaletar batzuen kapritxoa, artzantzarekin bukatzeko tematutako zenbaiten asmoa edo atzeraka egitea, Aralar bertako espezieen eta kontserbazioaren alde apustu egingo den lekua eta artzantzarekin orekan elkar bizi daitekeena izatea, Aralar babestea baizik. Izan ere, urte askotan, Aralarren balioak babestu behar zituenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, zenbait udalen babesarekin, legez edo/eta plangintzetatik kanpo zeuden hainbat jarduera aurrera eraman dituzte:

–          Pistak irekiz joan dira azken 20 urtetan, 2002an Eusko Legebiltzarrean garbi geratu zenez.

–          Gero eta ganadu (ardi, zaldi naiz abelburu) gehiago igotzea baimendu dute, egun %45-50 inguruko soberakina eraginez. Orain noski, ganaduzaleak larre gehiago eskatzen dute.

–          Zenbait kasutan ez dituzte errespetatu babes bereziko habitatak.

Guzti hori, Goierri eta Tolosaldeko 15 udalerrirena den lurretan, herri lurretan, natur parke, natura 2000 sareko gune eta babestu beharreko hamaika habitat eta espezie dauden ingurune natural batean.

Beraz, Eguzki bat egiten du Aizkardi eta Oargik antolatu duten mendi irteerarekin eta dei egiten die, naturzale, Aralarrez maiteminduta hala nola Aralarrek denontzako leku izan dezan nahi duten pertsona guztiei bertan parte hartzeko.

Eguzki, 2017ko ekainaren 29an.