All posts by Barakaldo

Jaurlaritzak berriro uko egin dio uraren saneamendu-lanetan dituen konpromisoak betetzeari

 

Gezurra badirudi ere, ur zikinak oraindik isurtzen dira Urdaibain. ARGAZKIA: Mikel Arrazaola/Irekia

Gezurra badirudi ere, ur zikinak oraindik isurtzen dira Urdaibain. ARGAZKIA: Mikel Arrazaola/Irekia

Eusko Jaurlaritzak aurten ere ez ditu beteko ur-saneamendu alorrean dituen konpromisoak. Izan ere, egunotan Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren aurrekontuetan, ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi baino ez ditu ipini, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere aurre egiten hasi egiteke dituen lanei.

Urdaibaiko kasua

Horra hor Urdaibaiko Biosfera Errerserbaren kasua. Europako Saneamendu Zuzentarauak ezarritako epeak aspaldi atzean geratu ziren arren, Busturialdeko 22 herrietako ur zikin asko oraindik zuzen-zuzenean itsasadarrera isurtzen dira. Arazo hori 2019rako behin betiko konpontzeko asmotan, Eusko Jaurlaritzak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak komenio bat izenpetu zuten. Komenio horren arabera, Jaurlaritzak 49 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu zuen honako egutegi honen arabera:

urdaibai_eus

Iazko aurrekontuetan, baina, Jaurlaritzak Urdaibaiko saneamendu-lanetarako 5.428.915 euro bideratu zituen. Aurtengoetan, berriz,  7.323.024. Konpromisoak eta errealitateak alderatu baino ez dira egin behar ondorioztatzeko gauzak asko, izugarri, aldatu ezean, Urdaibaiko saneamendua 2019rako ere ez dela bukatuko.

Jaurlaritzak 50 milioi euroko zorra du Gipuzkoako saneamenduarekin

Urdaibain, EAEko Biosfera Erreserba bakarrean, hori gertatzen bada, ez da zaila ondorioztatzea beste leku batzuetan Jaurlaritzaren konpromisoen betetze-maila berdintsu edo are okerragoa dela. Esaterako, Gipuzkoan, Jaurlaritzak saneamendu-lanetan aspalditik pilatuta daukan zorra 50 milioi eurokoa da.

Zor hori 2007an Foru Aldundiarekin eta mankomunitateekin hainbat lan hidrauliko egiteko izenpetu zuen Hitzarmen Markoaren ondorio da. Hitzarmen haren bidez, Jaurlaritzak 2011 bitartean saneamendu-lan jakin batzuk egiteko konpromisoa hartu zuen. 2011 aspaldi pasatu zen, baina Jaurlaritzak konpromisoa bete gabe jarraitzen du. Iazko urtarrilean, berriz, BOEk Plan Hidrologiko berria argitaratu zuen. Plan horren Neurri Programan, egiteke dauden saneamendu-lanak aurrera eramateko epeak (1) modu nabarmenean laxatu ziren (2027ra arte). Hala ere, epe berriak beteko badira, Jaurlaritzak, 2021. urte bitartean, 18,9 milioi euro behintzat inbertitu beharko lituzke Gipuzkaoko saneamenduan. Hori kontuan hartuta, Urkullu lehendakariaren eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburuaren gobernu berriaren lehen aurrekontuak ezin etsigarriagoak dira. Izan ere, aurrekontu horietan 612.000 euro baino ez dira bideratzen Gipuzkoako saneamendu-lanetara, zehatz-mehatz, 300.000 Villabonarako, 300.000 Mallabirako eta 12.000 Pasai Donibanerako (esan gabe doa 12.000 eurorekin gehienez ere proiektuaren idazketa ordaindu ahal izango dela, lan horiek, berez, 4 milioi euroko aurrekontua baitute). Aurrekontuan ez dago sosik ez Saturrarango hondartzan bertan isurtzen duen Mijoa errekarako, ez Andoiango Ziako errekarako, ez Antzuolarako, ez Elgetarako… (2).

 

Iazko udako isuri bat Mijoa errekan.

Iazko udako isuri bat Mijoa errekan.

Bietako bat: edo Jaurlaritzaren partetik orain arte sumatu ez den aurrekontu-konpromiso sendoa dago edo Gipuzkoan 2011rako eginda egon behar zuten saneamendu-lanak 2021rako ere ez dira egongo. Are gehiago, aurtengo aurrekontuen inbertsio-maila mantenduko balitz, 2050ean ere egin gabe jarraituko dute.

 

Legegintzaldia hasi berria da eta dagoeneko gobernu-akordioa alor horretan ez betetzeko arriskua dago

 

EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: “Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraulikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak ezartzen ditu, eta epe horiek sistematikoki urratzen ari dira, funtsean, Jaurlaritzak ez duelako behar beste inbertitzen. Legegintzaldiak hasi baino ez du egin, baina gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago EAJk eta PSEk gobernu-akordioan emandako hitza ez dutela beteko.

 

EGUZKI, 2017ko apirila

 

(1) Honako lotura honetan Gipuzkoan Jaurlaritzaren finantzazioaren zain jarraitzen duten saneamendu-lanei buruzko taula bat aurkituko duzu, Plan Hidrologiko berriaren Neurri Programak zehaztutako epe eta aurrekontuekin:

http://eguzki.org/es/2016/12/28/ibaiak-saneatzeko-hainbat-proiektuk-atzerapena-pilatzen-jarraitzen-dute-jaurlaritzak-ez-duelako-horiek-finantzatzeko-konpromisorik-betetzen/

Saneamendu-lan horiei buruzko informazio gehixeago, banaka-banaka, honako lotura honetan:

http://eguzki.org/es/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/

Garoñaren behin betiko itxiera eta eraispen segurua lortu arte adi egoteko deialdia egiten du Eguzkik

Martxoaren31-elkarretaratzea

Eguzkik, talde ekologista eta antinuklearrak, borrokan adi egoteko deialdi bat egiten du Garoñako zentrala behin betiko itxiera eta eraispen segurua lortu arte, Iberdrolaren lehendakariak Akziodunen batzordean erabilitako arrazoiengatik Endesari (beste % 50ren jabea) itxiera eskatuko diola esatean. Erabaki hori Espainako Gobernuaren erabaki sinple batekin itzuli ahal da, konpentsa ematen edo neurri fiskalak arinago egiten. Gobernu desberdinen ibilbidea eta enpresa elektriko handietako administrazio kontseiluekiko harreman estua ikusita, ez da ezer zentzugaberik.

Ignacio Sánchez Galanek lotu zitzaion galeretan produkzio nuklearren balantzea  berariazko presio fiskal gogorrarekin lotu zuen, Madrileko Gobernuari ohar bat bidaltzen hurrengo mugimendu baten zain geratzeko. Honek susmatzera daramakigu abuztura arte sukalde asko ikusiko dugula ministerioko pasilloetan eta Moncloakoetan, eta Sánchez Galánen hitzek 180 gradutako bira bat eman dezaten aukera dago.

Ez dezagun ahaztu gobernuak ez die kontuan hartzeko frogarik eman, ezta Galanek  (lobby nuklearren eragile nagusien bat) herriko sentitzeari eta ziurtasun arrazoiengatik energia nuklearraren errefusari. Alderantziz,  berriro martxan jartzeko keinuak, pausuak eta baimenak bultzatu ditu.

Herriak eskatzen duen kontra zentralari esplotazio epea amaitzean ez ohiko bide bat eskaini zion. Horrela jabeek baimen berri bat eskatu ahal dute bi urte geroago, Garoñarentzako epe berezi baten bidez, eta mirabekeriaz SNK enpresen gustora gutxitu zituen baldintzak, zentral honentzat aurreko txostenetakoak eskatu gabe.

 2012tik baimeneko bukaera, zurrumurruak eta diskurtso faltsuak, itxieraren iragarpenak, eta irizpideko aldaketak, hitzezko batzuk eta inposatuak ziren itxurazko beste batzuk bizi ditugu, beti enpresaren errentagarritasuna pertsonen ziurtasunaren eta bizitzen gainetik baloratzen.

Berriro, gizarteari engainatzeko antzokia bilatzen da energia eredu zaharraren alde, denbora gainditzeko eta gobernuaren mesedeak lortzeko estrategia egin nahi dute. Sánchez Galan jaunak ez du zilegitasunik, berak hitzegitean elektrizitatearen prezioa igotzen dela eta, iragarki orlegi bakoitzak baliabideen eta lurraren herrien ustiapen handiagoa eta milaka familiarentzako pobrezia energetiko larriagoa sortzen dituela eta…

Iberdrolaren erabakia benetan izan edin, ostiralean egin bateko berria emango luke, ez asmo batekoa. Zein egin? Orain dela urte batzuk Endesari, Nuclenorren barruan, Garoña irekitzeko inbertsiorik ez egiteko erabakia esatea, Nuclenorren zuzendaritzaren zeregina zentralaren eraispenera bideratzea. Horrek SNKren txostena bultzatu behar zuen baina, alderantziz, zentrala irekiera bermatzeko txosten ezagun hori izan dugu, eta horrelako gaiek susmatu egiten digute nondik joaten diren gobernuen planak eta gure errezeloa sorarazten digu.

Beraz, Eguzkik Iberdrolaren hipokrisia salatzen du eta haren modelo energetikoa. Herritarrei presio politikoa eta soziala handitzea eskatzen dio behin betiko itxiera, eraispen segurua eta eskualdeko bizkorpena bermatzeko.

 2017ko apirilaren 2an

Iritzia // Gure Idus Martiae

Begoña Rodríguez- Eguzkidea

amalurra defenda dezagunAzken asteotan mega-proiektuen azkartzeari buruzko iragarpenak  helarazi dizkiguten: AHT-ean egiteke dauden atalak hamaika aldiz aipatutako Bergarako korapilorekin, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidea, edo Penagos-Gueñes-Itsasoko Goi-tentsioko Linea, benetan loturarik ez duten egitasmo bailiran  aurkezten dizkigute. Hain justu PP, gogoz kontra bada ere, Diputatuen Kongresuan duen egungo egoeraz jabetzen ari den unean, non oraingoan benetan aurrekontuak adostera behartua egongo den.

Rajoyren kargu hartze ekitalditik (2016ko urrian), EAJ une honetarako azazkalak zorrozten ari da AHT-ren  eta  Hegoaleko Trenbidearen Saihesbidearen proiektuak zorroan dituela honako asmoarekin: “eman zuk argi berdea, ni ordainketak aurreratzeaz arduratuko naiz eta”. Kontzertu Ekonomikoak eta Kupoak horretarako  balio dute, baina “nik ordaintzen badut, kontratuak nik esleituko ditut”. Hori da gakoa.

Esan dudanez, haien arteko loturarik gabeko proiektu gisa aurkezten dira, baina benetan horrela da? Alde batetik,  Pirineoetan amaitzen den Abiadura Handiko Trena daukagu eta 2019 urterako iragarritako Hendaia-Paris lotura batekin ez gaitzatela engaina, lotura Abiadura Handikoa ez delako. Horrexegatik, Europaz hitz egin arren eta diru publikotik milaka miloi euro gastatuta ere, bere erabilera Madrilekiko loturara mugatuko da sine die.

Geroa Bai koalizioan sartutako EAJren abiadurekiko sukarra Nafarroan zabalduko litzateke, gobernu bazkideek ez balute geldiaraziko. Pitzadura horren jakitun, UPNek, PPren onespenarekin, azpiegitura horietarako aurrekontu-sailak eskatzen ditu Estatuko aurrekontuak onartzeko. Geroa Bai-ri mezua argia da: bata ala bestea, biak ezinezkoak dira.

Beste alde batetik, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbideaz, zeinak Bilboko Portua AHTrekin Olabeagatik lotzen duen, komunikabide ofizialzaleek eman duten ikuspuntua, auzokideen aspaldiko aldarrikapena zen trenbidearen lurperatzea gertu ikusteagatik zoriontsu direla da. Baina ez dezagun erra, lurperatze horren aldarrikapena ez da inoiz proiektu honekin lotuta egon. EAJk horrela irudikatu nahi izan du, auzotarren aldarrikapenekiko iragazkoratsuna eta bere negozio nahia uztartuz.  Proiektu honen aurka irmo agertu diren auzokide plataformen (Ortuella, Trapaga, Barakaldo…) inguruan, hitzik ez. Ezin ahaztu dezakegularik plataforma hauek egun trenbidea inguru hiritartuetatik igarotzen den herrietan lurperatzea exijitu dutela.

Portu Agintaritzak Europarekin lotura eraginkorragoaz hitz egiten du; halabaina, abiadura handia Pirineoetan amaitzen dela ikusita, Espainako Gobernuari Kantabriako Gobernuaren AHTrekin konexioa izateko asmo zaharra betetzea ahalbidetuko dio, baita Portu Agintaritzari (EAJ) Pancorboko “portu lehorrarekiko” (500.000 m2 ) lotura zuzena ere, zeinak kudeaketa pribatua eta enpresa-erabiltzaileentzako fiskalitate berezia izango duen, trasatlantiar korridoreko trazaketa espainiarrean. Berriro Estatu barrura begira, europarzaletzat agertu arren.

Garapen neoliberalaren ikuspuntutik, Pancorbo estrategikoa da, zamaketarien gatazkatik aparte ez dagoena eta ondorioz, kudeaketaren eta zamaketaren liberalizazio nahiarekin erlazionatuta dago. Honetan bai doazela PP eta EAJ eskutik (Diputatuen Kongresuan iragan astean ikusia). Nazioartako inbertsio fondoen eta mundu mailako ontzi-enpresen sarrera ezkutuago geratzen da, batez ere Txinarrak. Hauek “portu lehorrak” merkatuetan lehengai jakin batzuen prezioak kontrolatzeko tresna gisa erabiltzen adituak dira.

Honek Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidean lanak hasteko Eusko Jaurlaritzaren obsesioa azalerazten du, krisiak eta enpresen ekoizpenaren jaisteak merkantzien mugimenduen murrizketa garrantzitsua ( zeina aurrekoa aroarekiko %25era iristen den eta oraindik berreskuratu ez dena) eragin duen aro batean.

Azkenean, Penagos-Gueñes-Itsaso autobide elektrikoarekin berriro iparraldera begira ipintzen gaituzte, Europa baita Espainako ekoizpen elektrikoen soberakinaren ( nork esango luke jasaten ditugun prezioekin!) helburu nagusia, batez ere zentral nuklearren erdia ixteko planaren ondorioz energia erosle bihurtu den Frantzia, hemen ezartzen ari diren baino prezio baxuagoekin. Baina hori ez da helburu bakarra.

Orain dela hilabete batzuk “Red Eléctrica de España”-ren iparraldeko ordezkari den Antonio González Urquijok, beste helburua zehaztu zuen: zonaldean banaketaren jarraikortasunaren bermea handitzeko sarearen indartzea eta hazkunde ekonomikoa naiz energia berriztagarrien  instalakuntzak bultzatzea. Orain arte elektrizitatearen horniketa bermatuta egon dela ikusita, ulertzeko ariketa egin beharko dugu.  Ordezka dezagun “Garapen ekonomikoa” megaproiektuez; “energia berriztagarrien instalazioak” jasangarritasun plazebo gisa. Berriro trikimailu eta  amarruak.

Egitasmo hauek, Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearena izan ezik, badituzte ingurumen-eraginaren aldeko txostenak. Saihesbidearena 2018. urtearen erdirako onartzea espero dute. Noski, txosten hauek CSNk Garoñako Zentral Nuklearra irekitzeko emandakoa bermea bezain fidagarriak dira.

Guzti hauek eragin handiak izango dute gure bizitzan, baita gure osasunean ere. Agindutakoak izanda ere, gure babestutako espezieak, habitat sentikorrenak, ibai garbiak,… mantentzeko baliabideak ez dira inoiz helduko, alderantziz murriztuz joango dira eta gure lurraren gune berde eta landa-eremu urriak berriro gutxitu egingo dira. Egitasmo hauek, ehunka miloi euro kostako dira eta gure poltsikotatik, gure osasun-arretaren mailatik, DBEaren handitze justuari ezezkoa ematetik, gure hezkuntzaren eremua ahultzetik, …  aterako dira. Eta nola ez! Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren %0,54 baino ematen ez zaion  Ingurumenaren arlotik ere irtengo da, kontuan izanik kopuru horren %60 baino gehiago URA enpresa publikoa finantzatzeko dela.

Puzzle hau osatzen doan neurrian, garbi erakusten du zenbaitek duten aberriaren ikuspegi eta zenbat maite duten  amalurra. Idus Martiae-tan Marco Brutok Julio Cesar maite zuen adina.

Martxoak 30/ Bilbon energiaren oraingo egoerari buruzko hitzaldia

20170323hitzaldi RGBHurrengo ostegunean, martxoaren 30ean arratsaldeko 19:30etan, Eguzkik antolatutako energia buruzko hitzaldi bat egongo da  Errondako Herriko Tabernan (Bilbon) Eguzkizale konpartsaren, Ernai-ren eta Ikasle Abertzaleen laguntzarekin.

Koldo Navascuesek, Euskal Kontsumitzaileen Alkartearen lehendakaria, faktura elektrikoa ulertzeko gakoak emango ditugu eta argituko digu zergatik ia ezinezkoa den gure faktura gutxitzea, etxean beti argiak amatatzen egon arren; eta Alberto Ugartek, Goiener Elkartekidea, erakutsiko digu betiko enpresa handien aurrean gaur egun alternatibak dauzkagula eta, garrantzitsuena, gure ingurumenari errespetu osoz ematen.

Animatu eta etor zaitez!

Koldo Navascues

Koldo Navascues – EKA/OCUV

Alberto Ugarte

Alberto Ugarte – Goiener Elkartea

Korrika egin: Garoñan ihes erradiaktiboa!

GaulasterketaOndo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu dute Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.

Horregatik Iberdrolak antolatu duen gaueko lasterketa ideia itzela da, herritarrok edozein momentutan etxetik ospa egiteko prest egon gaitezen, baita gauean ere.  Ez dugu ahaztu behar istripu nuklear bat edozein momentutan gertatu daitekeela (Txernobilekoa gaueko 1:30etan gertatu zen) eta herritarrek ez dakite istripuren bat egonez gero zein den jarraitu beharreko protokoloa.

Horrelako bat gertatuz gero, utzi dena eta atera korrika, ahalik eta urrutien joateko. Bilbo, Garoñatik 60 kilometrotara dago eta beraz, bere kutsadurako eremu barruan bete-betean, Bizkaiko gune gehienak eta Araba osoa bezala.

Txernobilen eta Fukushiman 200.000 lagun baino gehiago hil dira, 700.000 milioi euroko galerak, 500.000 desplazatu…. Ez dezagun Garoña zabaltzen utzi!

Orain korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta  mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.

Ondoren Garoñaren kontrako Forokoek Iberdrolan utzi duten gutuna, istripuaren simulazioan laguntza eskaintzeko.

_Q8P0378_Q8P0384

GUTUNA

Iberdrola SA

Ignacio Galan Jauna

Iberdrolak antolatutako gaueko lasterketan laguntzeko prestutasuna

Garoñarekin kontrako Forokoak gaituzu eta gutun honen bidez Iberdrolak antolatutako gaueko lasterketan lagundu nahi duela adierazi nahi dizugu.

Ondo iruditzen zaigu Iberdrolak emergentzia nuklearraren simulazioa egitearen ideia. Lehenengo aldiz, aitortu duzuelako Garoñako zentral nuklearrak Txernobil edo Fukushima moduko istripu larri bat izan dezakeela eta herritarrak horrelako egoera baten aurrean zer egin behar duten esatea oso ondo dago.

Korrika egiteak ezin hobeto adierazten du Txernobilen edo Fukushiman bezalako istripu bat Garoñan edo estatuko edozein zentraletan gertatuz gero egin behar dena: ez hartu etxeko ezer eta arropa gutxirekin ahalik eta lasterren hanka egin, ahalik eta urrutien joateko.

Ihes erradiaktiboen kutsaduragatik korrikalari batzuk hiltzeko arriskua dagoenez (ez dezagun ahaztu Txernobil eta Fukushimak 200.000tik gora heriotza kopurua kalkulatu dutela zenbait ikerketek) Forokoek neurketa erradiaktiboa egitea eskainiko die, kutsadura erradiaktiborik duten jakiteko.

Horrez gain, lasterketa San Mames futbol zelaitik pasatuko denez, bertan, ihesean doazen herritarren behin behineko kanpamentu bat jarri litekeela proposatu nahi dizugu. Gogoan izan behar dugu Txernobil eta Fukushiman 500.000 pertsonek haien etxetatik hanka egin behar izan zutela, gehienek betiko.

Orain korrika egin ezin duten herritarrekin, istripua egonez gero, istripu simulazioa nola egingo duten jakitea falta zaigu, alegia, nagusiekin, umeekin eta  mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin.

Lasterketa honek istripu nuklearrek sortzen dituzten hondamendi humano, ekologiko eta ekonomikoak hobeto ikustarazteko balioko duela uste dugu.

Adeitasunez,

2017.03.23

Garoñaren kontrako Foroa

garonarenkontrakoforoa@gmail.com

Garoña itxi eta eraitsi betiko berehala!

Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko

Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko berme bakarra.

IMG-20170316-WA0005

Horrexegatik, herritar oro foro eta plataforma ezberdinak antolatzen ari diren ekimen andanatan  parte hartzera animatu nahi ditugu, zeinak Garoñaren itxiera eta berriztagarrietan naiz energia garbietan oinarrituko den eredu energetikoaren aldeko apustua egitea duten amankomunean, Eguzkikook honakoa gehitzen diogularik: “gure herrirako burujabetza energetikoaren ikuspegitik”. Agendan idatzi beharreko lehenengo data, datorren larunbatekoa da, hilak  18 19:00tan Gasteizen, Araba Garoñarik Gabe plataformak deitutako manifestazioan , non Eguzki, Garoñaren Aurkako Foroko partaidea, bertan egongo den.

Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira gure lurraren etorkizunerako – Energia Ministerioak   abuztua baina lehen erabaki behar du irekitzeko baimena ematen dion hala ez-, beraz arrazoiz edo koherentziaz eta ikuspegi zabalarekin jardun beharra dago. Hori da gure buruari eskatzen dioguna eta   horixe espero dugu gainontzeko gizarte eragile ekologista, sindikatu eta herritarrengandik ere, etorkizunean helburu berarekin antola daitezkeen mota honetako ekimenak babestuz, laster, martxoaren 25 larunbatez Garoñaren Aurkako Foroak egin duena, esaterako.  Beraz, datozen hilabeteetan gorde dezagun tarte bat gure agendetan  kalera irteteko,  gure ahotsez eta partaidetzaz matxinatu gaitezen elektriken oligopolioen interesen eta horiekiko espainiar Gobernuaren zurikeriaren aurrean. Ez gaitezen gehiengo isila izan.

 

 

PP-k Garoñaren kontrako gehiengoa iraindu du

“Garoñaren Kontrako Foroak” PP-ren iraina eta bereziki Marotok arabar gizartea gutxietsi izana salatzen du.

Atzoko egunean Madrileko kongresuan izandako bozketa eta Guillermo Mariscalek, PP-ko bozeramaileak, egindako hitzartzearen aurrean, Garoñaren Kontrako Forotik salatu egin nahi dugu Garoñaren kontrako gehiengoari (ez soilik gehiengo politikoa, baita soziala ere) egindako iraina.

Ekattateratzea Gasteizen

Atzokoan PP-k esan zuen “arduragabekeria” eta “arinkeria” zela segurtasun nuklearra zalantzatan jartzea. Eta bitartean, Javier Maroto jaunak beste aldera begiratu eta bere isiltasunarekin abala eman zion Arabar gizartearen inteligentziari eta eskaerari egindako iraina horri.

Garoñaren Kontrako Forotik errespetua eskatzen dugu Arabar gizartearen borondateari eta berresten dugu Garoñaren bizitza 60 urterarte luzatzeak mehatxu eta arrisku arduragabea dakarrela milaka pertsonentzat, Chernobil edo Fukushimak frogatu duten bezala.

Horregatik, arabarron ordezkari publiko gisa Javier Marotok azaldu duen hipokresia salatu eta bere hitza eta koherentziari muzin egin izanagatik zein Arabar gizarteari PP-k egindako iraina onartu izanagatik, bere dimisioa eskatzen dugu.

Bigarrenik, azpimarratu nahi dugu onartua izan den proposamenak Gobernuari enplazamendu zuzena egiten diola Garoñaren behin betiko itxiera bermatu eta eraispena lehenbailehen abiatu dadin pertsona eta ingurugiroarentzat seguruak diren baldintzetan.

Bukatzeko, Garoñaren kontrako Foroa osatzen dugun hainbat gizarte talde, sindikatu eta ingurumen talde, bai eta alderdi politikoak eta gizabanakoak ere, agerian utzi nahi dugu gobernuak onartu egin duela Garoñaren atzean dagoena eredu energetikoaren inguruko eztabaida dela. Zentzu horretan, premiazkoa deritzogu, Garoña itxi eta eraisteaz gain energia eredu alternatibo bat gizarteratzeko pausoak ematea, alegia eredu energetiko berriztagarri, deszentralizatua, kontsumo eta ekoizpen guneak hurbilduko dituena.

Garoñaren Kontrako Foroa

Garoña irekitzearen kontrarako indarrak batu behar dugu gure herriaren etorkizunarengatik.

GaroñaItxi (g-e))Dakizuenez, hurrengo hilabetetan Espainiako Gobernuak erabakiko du ea Garoñako Andra Mari Zentrala irekitzeko baimena ematen duen ala ez. Epea abuztuan amaitzen da.

 Orain dela urte asko, mugimendu sozialak, ekologistak eta auzokideekoak nuklearra bezalako energien aurrean eredu energetiko alternatibo batengatik borrokatzen ari gara, gure bizitzerentzat eta gure seme-alaben etorkizunerako eta gure ingurumenerako  arrizku onartezina dela eta. Horrexegatik, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan indarrak batu genituen.

Behin betiko Garoñaren itxiera exijitzen dugu, energia berriztagarriezko eredu jasangarria ez delako amets bat, errealitate posiblea baizik; Garoñak (Fukushimaren bikia) seguridade arazo larriak ditulako; politikoen eta empresen (Endesa, Iberdrola….) arlo honetan jarrera guztiz iruna delako;… Hamaika arrazoi dago.

Zuek kezka honekin eta gure gaitzespenarekin bat egitekoan gaude eta, beraz, Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroaren manifestua sinatzera animatzen zaituztegu. Garoñaren Kontrako Bizkaiko Foroan parte hartu nahi baduzue, garonarenkontrakoforoa@gmail.com postaren bidez jakinerazi diezagukezue eta hurrengo bilerarako deialdeak helarazi dizuegu.

Informazio gehiago: http://www.garonarekinmoztu.net

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra

Bilboko Iberdrola dorrea okupatu eta kontzertua egin dute barruan

_BC_5772Herritarrak “Iberdrolatik deskonekta daitezen” animatzeko, osteguna, martxoak 2, 7ak aldera berrogei bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen “kontzertu klandestinoa” izan dela azpimarratu dute.

Ikusi hemen bideoa helbide honetan klikatuz:

www.youtube.com/watch?v=Q83ks92tJOk&feature=youtu.be&app=desktop

Azken bi asteetan whatsapp eta zenbait sare sozialetan deialdi orokor bat mugitu zen, hilaren birako “deskonektatu” ekimenari dei eginez, zehaztapen handirik gabe eta sinatu gabe.

_BC_5916

_BC_5985

Atzo arratsaldeko 7etan argitu zen. Ekimenaren funtsa: Iberdrolako dorrean sartu eta han kontzertu bat egitea. Horretarako berrogai bat lagun mozorrotuta, giro alaian eta musika tresnaz lagunduta, Garoñako zentral nuklearraren jabeetakoaren Bilboko egoitzara sartu dira. Eta han hainbat minutuz izan dira ekimenerako prestatu duten La Bambaren abesti mexikarraren bertsio bat jo eta dantzatu duten bitartean. Segurtasun pribatuko kidearen abisuei muzin eginez, abestia bitan jo eta dantzatu ostean, ate nagusitik irten dira kalera bestelako arazorik gabe.

ARGIAko Dani Blancoren argazkiak: