All posts by Andoain

Errausketaren aurkako borroka indartzeko batzarra egin dute Gipuzkoako taldeek

erraus-arg-1024x720Iturria: Argia.

Zubietako herritarrenlaguntza eskaerari erantzunez, han bertan batu dira larunbatean 16 erraus planta proiektuaren aurka egiteko lanean ari diren hainbat talde eta norbanako. Guztira 70 bat pertsona bildu dira, eta asmoa borroka hau berraktibatu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egitea dela zehaztu dute. Hurrengo batzar irekia otsailaren 13rako finkatu dute, Zubietan bertan.

Ondorengo talde eta mugimenduetako kideak batu ziren: Hernanin Zero Zabor, Oñati Zero Zabor, Usurbilgo taldea, Lasarteko Aire Garbia, Andoaingo Ipar Haizea, Tolosa Zero Zabor, Errausketaren kontrako Koordinadora, medikuen taldea, Zero Zabor IBE, Ekologistak Martxan, Eguzki, Ernai, Irabazi…

Elkar aurkeztu ostean, bakoitzak 2016rako dituen proiektuak elkarri jakinarazi dizkiete. Manifestu bat ere irakurri dute, errauste planta bizi ereduarekin lotuz. Ondoren, hiru lantaldetan banatu dira, elkarren koordinazioa eta informazio trukea hobetu eta ekimen zehatzak prestatzen hasteko.

errausketa 2016 urtarrila

Hurrengo asteetarako proposatu diren ekintzak:

Urtarrilaren 25ean: Donostiako EH Bilduk, Irabazik, Hondakinen Bilguneak eta Koordinadorak prentsaurrekoa emango dute.
Urtarrilaren 28an: Hernanin, herriko elkarteekin bilera, zubietarako martxaren berri eman eta gonbidatzeko. Herri mailako ekimena.
Otsailaren 20an: Andoainen Arduraren aldeko giza katea, Arrate plazatik 12:00etan abiatuta. EAJ eta PSE alderdiei zuzenduko diete mezua. Eskualde mailako ekimena izango da.
Otsailaren 23an: Errausketaren aurkako mozioa aurkeztuko dute Hernaniko udalean. Herri mailako ekimena.
Otsailaren 28an: Zubietarako mendi martxa. Gipuzkoa mailako ekimena.
Otsailean (data zehatzik ez oraindik): Mediku talde batek errausketak osasunean duen eraginaz prestatu duten txostena azalduko du jendaurrean.
Martxoaren 12an: Osasunaren aldeko martxa Andoainen arratsaldeko 5etan. Gipuzkoa mailako ekimena.
Udaberrian: Usurbilen Errauste plantaren inguruko herri galdeketa ari dira prestatzen. Lehen fasean 1.000 sinadura bildu dituzte, udalak abian jarri dezan prozesua.

Cade-k azalpenak eman ditu Baionako portuko ijezkailuen inguruan, ingurunean eragin ditzakeen kalteak nabarmenduz

altzairu industriaIturria: Cade. Itzulpena : Eguzki. 2016ko urtarrilaren 8an argitaratuta.

Baionako portua: Altzairugintzako enpresa den  Celsaren ijezkailuek kezka eragin dute.

Baionako portuan altzairugintzaren instalazioak ezartzeko asmoa dago, altzairua ijezteko funtzioa izango dutenak. Honen guztiaren atzean Celsa enpresa dago.

Baionako hautetsien zalantzen aurrean, herritarrek eta ingurumeneko elkarteek proiektuak ingurumenean eta osasunean izan ditzakeen eraginez ohartarazi dute.

Isurpen kutsakorrak eta maila freatikoan kaltea:

Ingurumenaren aldeko kolektiboak (Cade) zalantza handiak erakutsi ditu Baionako portuko proiektuaren inguruan. Proiektu horrek, Celsa altzairu enpresaren bi ijezkailu aurreikusten ditu. Proiektu hau aurrera eramaten bada, Tarbes eskualdean enpresak altzairua ekoizteko ahalmena handituko du.

 50 milioi euroko aurrekontua

Altzairu industriak 50 milioi euro inbertitzea aurreikusten ditu 30.000 m2 behar dituen azpiegitura batean. Altzairuaren urteko ekoizpena 700.000 tonatik 1,2 milioi tonara igo daiteke. Gainera, Celsa enpresak 300 lanpostu sortzea espero du.

 Airearen kutsadura

2019rako, portuko enpresaren karbono dioxidoaren isurpenak %280 handitu daitezke txosten tekniko batek dioenez.

Era berean, nitrogeno oxidoaren hondakinak izugarri handituko dira. Horretaz gain, Cade-k nabarmendu du sufre dioxidoaren isurpena, troposferan ozonoaren sorrera sustatzen duena.

Lur azpiko uren erauzketa

Lur azpiko urekin gerta daitekeenak ere kezka eragin du. Altzairu industriak ura erauziko luke maila freatikotik. Cade-k dio egungo jardueran orduko 145 m3 ur erauzteak ingurunean sarraskia eragiten duela. Instalazio berriarekin, berriz, lur azpiko biltegietatik erauzitako ur kopurua orduko 205 m3 izatera igaro daiteke.

Kamioien Joan etorria

Datu hauei erantsi behar zaie kamioiek errepidean izango duten ugalketa: orduko 7 kamioi izatetik, orduko 10 kamioi izatera.

Honek guztiak Cade elkartea proiektuaren aurka kokatzera darama.

Andoainen Ipar Haizea taldea sortu da

ANDOAIN IPAR HAIZEA AURKEZPENEKO ARGAZKIAAzken hilabeteetan abian jarri da, berriz ere, Gipuzkoan erraustegi bat eraikitzeko egitasmoa. Dakizuen bezala, proiektua Zubieta inguruan kokatzen da, Andoaindik oso hurbil. Hain zuzen ere, erraustegia eraikiko den lekutik 3 kilometro ingurura kokatzen da, ondorioz  eragin handiko 5 kilometroko perimetroaren barruan.

Mehatxu larritzat jotzen dugu eraikuntza hau oro har gipuzkoar guztientzat eta  zehazkiago andoaindarrontzat. Besteen artean, Instituto de la Salud Carlos III erakundeak gai honi buruz egindako txostenak baieztatzen du erraustegia bezalako azpiegiturek oso eragin larriak dituztela bertatik 20 kilometro bitarteko eremuan kokaturik dauden hirigunetako gizakien osasunean. Zaborren erretzeak guretzako eta gure ingurumerako kaltegarriak diren produktuak, kopuru handitan, sortzen ditu. Eta gai horiek, nabarmen handitzen dituzte gizakiongan minbizi mota batzuk edo diabetesa izateko aukerak, are gehiago erraustegitik 5 kilometroko ingurunean dauden herrietan, Andoain kasu.

Egoera kezkagarri honen aurrean, Zubietako erraustegiaren aurkako plataforma bat eratzea erabaki dugu Andoaingo bizilagun talde batek. Plataforma ireki eta anitza, non andoaindar guztiek bere lekua izango duten. Errausketa proiektuaren bultzatzaileei hausnarketarako deia luzatuko dien giza taldea alternatiba, eztabaida eta negoziaziorako bideak ireki ditzaten, kontuan izanik proiektu honek ingurumenean eta osasunean dituen ondorioek guztioi eragingo digutela.

Horrenbestez, gaur aurkezten dizuegu Ipar Haizea herritar plataforma eta, bide batez, dei egiten diegu gipuzkoar guztioi ondorengo deialdietan parte hartzera:

  • Otsailaren 20an Arduraren aldeko giza katea 12tan Arrate Plazan
  • Martxoaren 12an Osasunaren aldeko martxa 17tan Etxeberrieta Plazan

Urdaibaieko biosfera erreserbako saneamenduaren azpiegituretan 8 miloiko murrizketak egin dituzte

urdaibai saneamiento 2016 urtarrila

Vista general de la ría de Mundaka, pendiente de la culminación de la red de saneamiento de aguas residuales.

Iturria: El diario norte.

El convenio firmado entre el Gobierno vasco y el Consorcio de Aguas de Busturialdea contemplaba 13 millones para las obras previstas el 2016 que se han quedado en cinco según reflejan los presupuestos del Gobierno vasco.

La organización ecologista Eguzki ha manifestado su temor ante esta considerable rebaja que “demorará aún más” la culminación de la red de depuración de aguas fecales e industriales que siguen desembocando en la reserva de la biosfera.

La construcción de los tramos pendientes de la red de saneamiento y depuración integral de aguas residuales de la zona de máxima protección ambiental de Euskadi,  la reserva de la biosfera de Urdaibai, se iniciarán en febrero con un recorte de 8 millones. Ya no serán 13- los previstos para la fase del 2016 en el convenio firmado entre el Gobierno vasco y el Consorcio de Aguas de Busturialdea- sino que se han quedado en cinco, según reflejan los presupuestos que el Gobierno sacó adelante con el apoyo del PSE.

Las obras previstas son esenciales para evitar que los 22 municipios que componen Urdaibai, una superficie de 22.000 hectáreas, sigan depositando la mayoría de las aguas fecales e industriales a la ría que atraviesa la comarca y que ostenta ese reconocimiento medioambiental internacional otorgado por la Unesco. Tras una inversión de 155 millones de euros en la última década, quedaba pendiente una última fase para que las infraestructuras construidas, una nueva depuradora y redes de colectores, no quedasen infrautilizadas y permitiesen que para el año 2019, el mal estuviera subsanado.

 Aguas fecales e industriales a la ría

Tras desavenencias entre el Gobierno vasco y el Consorcio de Aguas de Busturialdea, finalmente llegó en entendimiento que se materializó en la  firma del convenio regulador de las condiciones en las que la Agencia Vasca del Agua y el Consorcio se comprometen a colaborar para culminar el saneamiento y depuración de Busturialdea.

El importe máximo previsto como aportación que compromete la Agencia Vasca del Agua es de 49.070.000 euros, consistentes en un crédito de compromiso para 2015 de 5.000.000 euros, un crédito de compromiso para 2016 de 13.000.000 euros; para 2017 de 15.535.000 euros; y un crédito de compromiso para 2018 de 15.535.000 euros, que se financiarán con cargo al presupuesto de la Agencia. Unos planes que, de cara al 2016, ya no se cumplen dada la rebaja de ocho millones reflejada en las cuentas del Gobierno.

“Empezamos mal, no se cumplirán los plazos”

La organización ecologista  Eguzki ha manifestado su temor ante esta considerable reducción. El recorte, a su juicio, provocará una nueva demora en los trabajos previstos, que sumado a los retrasos ya registrados, harán imposible que la reserva de la biosfera quede libre de residuos para el 2019.  “Empezamos mal y de seguir así no se cumplirán los plazos, algo muy grave teniendo en cuenta de dónde venimos, de años de espera para que se solucione este problema”, ha declaradoGarikoitz Plazaola. El portavoz de la agrupación verde resalta que los ayuntamientos afectados sí han cumplido con sus deberes -las expropiaciones de tierras para la ejecución de obras así como obtener las licencias, autorizaciones hidráulicas y demás trámites administrativos previos y necesarios para las actuaciones- y reclama al Gobierno que esté a la altura. Plazaola advierte además de que el Gobierno puede enfrentarse a multas por no cumplir las condiciones que lleva aparejadas la calificación de la Unesco.

El grupo de EH Bildu en el Parlamento vasco también ha mostrado su preocupación por la rebaja en los presupuestos del 2016. “Además de que el Departamento de Medio Ambiente no ha visto incrementado su presupuesto en los últimos años siempre le repercuten los recortes, sobre todo en el área de aguas. Las prioridades del Gobierno de Urkullu son otras. No hace falta recordar queMedio Ambiente y Política Territorial destina el 52,2% de su presupuesto, más de 350 millones de euros, al Tren de Alta Velocidad”, ha remarcado Dani Maeztu.

Aldundiak atzera pausoa eman du kotxea elkarbanatzeko zerbitzua eten ondoren

lurraldekar 2016 urtarrilaGipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamenduak jakinarazi du laster itxiko duela Lurraldekar, hau da, herritarrei, beraien artean harremetan jarrita, lanera joateko autoak partekatzea ahalbidetzen dien Interneteko ataria. Aurtengo aurrekontuetan ez dute zerbitzu honetarako dirurik ipini.

Eguzkiren iritziz, erabaki hau atzerapauso bat da, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ikuspegi sozialetik.

Ingurumenaren ikuspegitik, lanera edo ikastera joateko autoa partekatzea oso onuragarria da. Izan ere, errepideetan zirkulatzen den auto kopurua murrizten du, eta, horren ondorioz, kutsadura, zarata eta erregai-kontsumoa.

Ikuspegi sozialetik ere autoa partekatzea praktika onuragarria da. Izan ere, autoa ez ezik gastuak ere partekatzen dira, eta, ondorioz, bidaiak merkeago ateratzen dira. Gainera, autoa partekatzeak harreman sozialak ehuntzeko aukera ere ematen du, autoan bakarka joateak ez bezala.

Beraz, autoa partekatzea praktika ona da, Europan oso-oso arrunta. Estatu espainolean, Lurraldekar zerbitzuaren bidez, Gipuzkoa praktika honetan buru izan da. Gauzak horrela, ezin dugu ulertu zergatik Marisol Garmendia Mugikortasun diputatu sozialistak desagerrarazi nahi duen, are gutxiago bere justifikazioa entzun ondoren:  “Lurraldekar zerbitzua bertan behera utziko dugu Lurraldebusi konpetentzia egiten diolako”.

Barkatu, Garmendia andrea, baina kontuan izan beharko zenuke, hain justu, Lurraldebus leku guzti-guztietara behar bezala iristen ez delako, herritar askok autoa partekatzera jotzen dutela; are gehiago, sarri, horrelako formuletara jotzera beste erremediorik ez dutela. Oreretatik Oñatira (edo Beasaindik Zumaiara edo Arrasatetik Tolosara) egunero joan behar duen pertsona bat nola moldatuko da Lurraldebusekin?

Gipuzkoako udalerri asko ez daude elkarren artean garraio publikoaren bidez lotuta. Horrez gain, sarri, gastua handiegia da. Autoa partekatezeak konektibitate-gabeziak eta gehigizko garraio-gastuak leuntzen, behintzat, laguntzen du. Eta, gainera, arestian esan bezala, praktika ona da, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ikuspegi sozialetik.

Berriro diogu: ez dugu ulertzen Garmendia diputatuak zergatik desagerrarazi nahi duen Lurraldekar zerbitzua. Akaso Gipuzkoako Foru Aldundian praktika honen kontra aspaldi zokoratuta zegoen herraren baten eltxoa berpiztu eta kosk egin dio. Praktika honen kontrako aspaldiko herrarena aipatzen dugu zeren eta, 2005ean ere, Foru Aldundiak autoa partekatzearen kontra jo baitzuen. Orduko hartan, autoa partekatzeko Aritzetako aparkalekua erabiltzen zutenei TAO kobratzen saiatu zen. Kritika-zaparrada jaso ondoren, Aldundiak atzera egin behar izan zuen.

Eguzkikook Garmendia diputatuari eskatzen diogu Luraldekar zerbitzua ixteko erabakia hobeto pentsatzeko. Halaber, herritarrei praktika egoki honekin jarraitzera dei egten diegu.

Lurraldebusek izan dezakeen konpetentziarekin Garmendia benetan kezkatuta baldin badago, jar dezala indarretan behingoz tarifa finkoa Gipuzkoako garraio publikoan. Izan ere, horixe eskatzen zuen bere alderdiak orain dela urte gutxi. Tarifa hori hilean 25 eurokoa balitz, erabiltzaile kopurua nabarmen handituko litzateke. Eta denok irabaiko genuke, ingurumenak, osasunak eta poltsikoak.

Garmendia andreak argi ikusi beharko luke Lurraldebusen etsaia ez da partekatutako autoa, erabiltzaile bakarreko autoa baizik. Zertara datoz, bestela, “Lanera nire auto gabe” eta antzeko kanpainak?

Asuntu honetan Foru Aldundiari gutxienezko koherentzia baino ez diogu eskatzen, nahiz eta bakarren batek hori ere gehiegi eskatzea dela pentsatuko duen.

EGUZKI, 2016ko urtarrilean

Gehigarria: Hona hemen sarean bilatu dugun bideoa, Claudio Landaren arratsaldeko programa batekoa da. Bertan, Pesa-ko arduradunek eta taxi gidariek diote kotxea elkarbanatzeko zerbitzuak eurei ez diela traba egiten. Bideoa ikusteko sakatu hemen

 

Eguzkik helegitea jarri du ehizeko Foru Aginduaren kontra


ehizagipuzkoa eskudo ehiztari

Eguzkik helegitea jarri du basurdeak eta orkatzak ostegunetan ere ehizatzea baimentzen duen Foru Aginduaren kontra.

Joan den abuztuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015-2016ko ehiza-kanpainarako baldintzak finkatzeko Foru Agindua argitaratu zuen. Horren arabera, ehiza aldiak iraun bitartean, basurde eta orkatzak larunbat, igande eta festa-egunetan bota zitezkeen. Orain dela gutxi, baina, Agindu berri bat argitaratu du, eta, horren arabera, berriz, larunbat, igande eta festa-egunetan ez ezik, ostegunetan ere bota ahal izango dira. Agindu berriaren kontrako helegitea jarri du Eguzkik.

Eguzkiren iritziz, harrigarria ere bada Agindu berriak erabakia justifikatzeko inolako ikerketa zientifiko edo txosten tekniko zehatzik ez aipatzea, eta uste du aldaketa ehizatariei eginiko opari berri bat dela. Izan ere, herri erakundeek beti izan dute ehiztarien kolektiboarekin politika klientelista egiteko joera.

Agindu berrian, Foru Aldundiak aldaketa justifikatzeko honako hau baino ez dio: “Azken hilabeteotan basurdearen kalteak areagotu egin dira Gipuzkoan, eta baserritarren eta nekazarien sindikatuen kexak ugaritu egin dira. Halaber, basurdearen populazioa, orka­tza­renarekin batera, gora doa nabarmenki, urteroko jarraipenek garbi azal­tzen dutenez”. Aipatutako bi espezieen populazioak azken urteotan gora doazela ezaguna zen abuztuan ere. Halaber, basurdeek eginiko kalteengatik jasotako aktak aurten iaz baino gehiago izango zirela ere ezaguna zen abuztuan. Hain justu, horixe aditzera ematen zuen aurtengo lehen hiruhilabetekoan jasotako akta kopuruak, Aldundiko iturriek egunkari bati adierazi ziotenez. (Esan dezagun, bide batez, akta hauek ehiztariek berek jasotzen dituztela). Beraz, abuztutik ez da gertatu aldaketa justifikatzen duen ezer, eta, batez ere, ez dago aldaketa justifikatzen duen azterketa zientifiko edo txosten teknikorik. Agindu berriak ez du horrelakorik aipatzen, behintzat.

Herri erakundeek fauna basatiaren biziraupena bermatu behar du. Orkatzen, basurdeen eta ehizatzekoak kontsiderantzen diren beste espezieen kasuetan ere, populazioen kudeaketa orekatu eta eraginkorra egiteko, ezinbestekoa da erabakiak azterketa zientifiko eta txosten teknikoetan oinarritzea. Adibidez, populazioen adin-piramidea, sexu bakoitzeko ale kopuru edo ehunekoa, gazteak taldeetan nola integratzen diren eta antzekoak argitzen dituzen azterketa zientifikoak; adibidez, zenbat areagotu diren basurdeek eginiko kalteak, nolakoak diren kalte horiek edo nolako kudeaketa-arazoak sortzen dituzten zehazten dituzten txosten teknikoak.

Herri erakundeek, halaber, jarduera ekonomikoak ahalik eta baldintzarik onenetan egiteko aukera bermatu behar dute, baita lehen sektorean ere. Izan ere, gaur egun ahulduta dagoen arren, oinarri-oinarrizkoa izaten jarraitzen du. (Nahiz eta, egia esan, baserritarren kexak, kasu honetan, aitzakia baino ez diren susmoa dugun).

Eta herri erakundeek mendira eskopetarik gabe doazenen eskubideak ere bermatu behar dituzte, jakina.

 

 

Artikutzaraino iritsi zen Arantzako sutea

artikutza 2015 abenduaIturria: Urumeako kronika.

Ostegun goizean piztu zen sua Arantzan; kontrolpean zegoen arren, astelehenean berpiztu eta Artikutzara zabaldu zen.

Igeldoko behatokiak jakinarazi duenez historiako abendurik lehor eta beroena izan da pasa berri dena. Lehorte horrek eragina izan du esparru askotan, eta baita ere, azken aldian Euskal Herrian izan diren suteetan. Eguberri bezperan, hilaren 24an, sutea piztu zen Arantzan. Ustez kontrolpean zegoen arren, igandetik astelehenerako goizaldean, sutea zabaldu egin zen Men­de­bal­deruntz, Artikutzaruntz.

Goizuetako suhiltzailea, boluntario

60 su­hiltzaile lanean aritu ziren as­telehenean, Artikutza parean, sua itzaltzen. Lanean aritu ziren suhiltzaileak Al­tsasu, Auritz-Burguete, Nabas­koze eta Oronotzekoak ziren; eta Bera, Goizueta eta Lesakako suhil­tzaileak aritu ziren boluntario lanetan.

Lekarozeko aroztegiko proiektuarekin aurrera egitea kritikatu dute

nafarroako aroztegia 2016 urtarrilaIturria: Berria.

«Espekulazio interesak» herritarren nahien gainetik jarri izana egotzi diote Nafarroako Gobernuari proiektuaren aurkako eragileek. EH Bilduk gaia jarraipen batzordean lantzeko eskatu du.

Nafarroako Gobernuak Lekarozko (Nafarroa) Aroztegiko udalez gaindiko sektore planarekin aurrera egitea erabaki du azkenean, nahiz eta gobernua osatzen duten alderdietako batzuk aurka egon. Polemika iturri izan da azken urteotan Aroztegia, eta, epaileek bi aldiz atzera bota ondoren, UPNren gobernuak udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen. Aldaketaren gobernua eratu zenetik, ordea, proiektua kolokan egon da, ez baita adostasunik lortu lau alderdien artean; Geroa Bai alde dago, eta EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu, aurka. Azkenik, abenduaren 30ean hartu zuen erabakia Geroa Baik: aitzinera jarraituko du planak.

Berehala iritsi dira kritikak. «UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak bidegabekeria hau babestea erabaki du», salatu zuten atzo Aroztegia… eta gero zer?plataformako eta Sustrai Erakuntza fundazioko kideek. Proiektua bertan behera utzi ezean, haren arduradun politikoen «berehalako dimisioa» galdegin dute eragileek: Isabel Elizalde Ingurumen kontseilariarena eta Manu Aierdi presidenteordearena.

Lekarozek 359 biztanle soilik dituen arren, proiektuaren sustatzaileek lau izarreko hotel bat, spa gune bat, golf zelai bat eta luxuzko 228 etxebizitza eraiki nahi dituzte, 45 hektareatan. «Horrek ez du inongo justifikazio sozialik», arbuiatu du Jon Elizetxe plataformako kideak. «Geroa Bairen gobernuak hartutako erabakiak zoritxarrez erregimenaren jarraipenaren aitzinean gaudela ziurtatzen du», gogor jarraitu du Elizetxek. Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailea ere aurka agertu da: «Baztanen ezin da Marina d’Or bat inolaz ere egin».

Abenduaren 30ean 2015eko errepasoa egin zuen EH Bilduk, eta Ruizek zuzenean eskatu zion gobernuari «korrika eta presaka» erabakirik ez hartzeko Aroztegiaren inguruan. Gobernuko lau alderdien artean adostasunik ez dagoenez, akordio programatikoaren jarraipen batzordean landu beharreko gaia dela iritzi zion. «Argi dago gure eskakizuna ez dutela hartu. Erabaki horrek etxe agentzien burbuilari egiten dio mesede, herritarren behar errealak kontutan hartu gabe». Gaia jarraipen batzordean jorratzeko eskaera berretsi du.

Baztango batzar nagusiak eta Lekarozko herri batzarrak plana bertan behera uzteko eskatu zioten gobernuari, baina eskaera ez da harago iritsi. Izan ere, Geroa Baiko Koldo Martinezek ohartarazi du proiektua «teknikoki justifikatuta» dagoela, eta horrenbestez, ezin dela helegiterik onartu. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere erabakia guztiz teknikoa izan dela jakinarazi du, «sakonago jo gabe». Halere, Martinezek esan du jarraipen batzordean bilduko direla, eta irtenbide bat bilatzen saiatuko direla.

Teknikotik politikora

Aroztegiko egitasmoaren aurkako eragileei, baina, ez die balio presidentearen argudioak: «Harria bota eta eskua gorde nahi du Geroa Baik, erabaki teknikoa izan dela erranez. Erabaki teknikoa izan al da hauteskundeak pasatu arte itxarotea? Urtezahar bezperan erabakia hartzea? Txosten tekniko guztiak bukatu gabe erabakia hartzea? Ez, erabaki politikoak izan dira, iruzur hori bultzatzen duen gobernua izatea erabaki politikoa den modura».

Aroztegia… eta gero zer? plataformak 900 sinadura bildu ditu astebetez udalez gaindiko sektore plana geldi dezaten, eta gogorarazi du epaitegietara jo duela Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurka. Azkenik, jakinarazi du lan egiten jarraituko duela «Nafarroan inposatzen ari diren makroproiektu espekulatzaile guztiak gelditzeko, eta erregimenaren jokabide guztiak salatzeko».

Tiroz hil dute Urdaibaiko zikoinik ezagunena

zikoina 2016 urtarrilaIturria: Berria.

Bird Centerrek jakitera eman duenez, hilaren 23an hil zuten Uzelai zikoina, Kortezubi inguruan pasatzen ari zen auto batetik tiro eginda. Urdaibai Faunaren Babestokiaren barruan hil dute.

Urdaibai Faunaren babestokian zikoina zuria bersartzeko proiektuaren barruan eraman zuten Uzelai Urbaibaira, duela 10 urte inguru. Jose Maria Uzelai Busturiko ikastetxeko aurrek babestutako zikoina zelako izena zuen Uzelai.

Hilaren 23an hil zuten ezezagun batzuek, 11:30 aldera, autotik tiro eginda. Auzokide batek jaso zuen, eta hankako eraztunarekin berehala identifikatu ahal izan zuten.

Urdaibain bere bikotekidearekin kumatzen zuen aurrena zen Uzelai. Arra zen, eta urtero kumatu zen. Orotara 20 kume izan zituen. 2005ean Kataluniatik ekarri zuten, eta gainerako zikoinek ez bezala, Araban pasatzen zuen negua. Hil baino pare bat aste lehenago itzulia zen Urdaibaira, eta bere bikotekidea etorri aurretik kabia prestatu zuen. Bird Centerren arabera, azken egunetan bikotekidea eta biak zebiltzan Urdaibai inguruetan.

Igeldoko zoritxarreko sutearen ondoren, Eguzkik azterketak egitea eta behar diren berrezarpenerako neurriak hartzea eskatzen du

igeldoko sutea 2015 abendua1Nuevamente, y sospechosamente, se ha vuelto a producir un incendio en Igeldo, en la zona de Mendizorrotz.

Decimos nuevamente porque es un “clásico” que esa zona sufra incendios periódicamente. Cada 3 o 4 años se reproducen, prácticamente siempre en la misma zona, el anterior a este en marzo del 2014.

¿Fruto de la casualidad? ¿De la mala suerte? Nosotros nos inclinamos por pensar que no. De todos modos es difícil hacer conjeturas sobre las causas o posibles actores de estos incendios porque, por desgracia, casi nunca se da con los autores materiales de los mismos.

Pero lo que no es casualidad, es que siempre se quemen los terrenos públicos de Igeldo.

La zona ahora afectada, y en los anteriores casos también, es en su casi totalidad de titularidad pública.

En concreto se compraron en 1990 a la CAM (Caja Ahorros Municipal) por 60 millones de aquellas pesetas. Desde Eguzki pusimos gran empeño en 1989 para que esos terrenos revirtiesen a titularidad pública, y al final se logró que el Ayuntamiento de Donostia, a cambio de 27 millones pts. se hiciese con 518.000 m2 ,dentro del término municipal, y la Diputación se hiciese con otros 770.000 m2, esta vez por 33 millones, en Orio.

igeldoko sutea 2015 abendua2

Pues bien, son esos terrenos, junto a otros que ya poseía el Ayuntamiento anteriormente, los que a menudo se queman.

No nos compete entrar en elucubraciones sobre los motivos por los que se repiten estos incendios en el mismo lugar, debería ser competencia de la Fiscalía de M.A. y del servicio de la Ertzantza perseguir estos delitos y dar con los autores. Aunque poco esperamos de ellos.

A la espera de que las investigaciones den algún fruto, desde Eguzki sí que queremos solicitar al Ayuntamiento de Donostia, como mayor perjudicado, pero también a la Diputación de Gipuzkoa, las siguientes evaluaciones y medidas:

1- Cuantificar exactamente cada institución la superficie afectada y los ejemplares damnificados. Visitada la zona no compartimos para nada la “valoración” que el Alcalde Goia hizo al afirmar que ” no ha ardido gran arbolado”. Hemos observado que numerosos ejemplares de abedules han sido calcinados, así como ametza (roble pirenaico) y castaños. También han sido afectados pinos y eucaliptos.

igeldoko sutea 2015 abendua3

2- Por lo tanto solicitamos también un plan de reforestación de estos suelos públicos, con especies autóctonas, a las que convendría añadir encinas.

igeldoko sutea 2015 abendua4

3- Estos terrenos son sumamente vulnerables, tanto por sus características geológicas como físicas, así como por la reiteración de los incendios, por lo que se debería prohibir, cuando menos, la entrada de ganado y la caza durante dos años como mínimo, para así asegurar el proceso de recuperación y que nadie se aproveche del daño causado.

igeldoko sutea 2015 abendua5

Esperamos que ambas instituciones acepten estas propuestas u otras similares, pero siempre con el objetivo de recuperar una zona, Mendizorrotz, que debe tener la vocación de ser una zona de conservación especial.

No queremos dejar pasar por alto que la semana ha sido cruel para con el patrimonio forestal de Donostia, (también en otros municipios y comunidades), a las 178 hectáreas calcinadas en Igeldo, hay que sumar otras en Artikutza (de momento desconocemos la cantidad), por lo que demandamos al Ayuntamiento de Donostia a que actúe conjuntamente con el Gobierno de Nafarroa para que los daños producidos en esa zona se restituyan en lo posible.

EGUZKI 2015eko abenduan