All posts by Andoain

Gladysen omenaldia Donostian

Gladys omenaldia 2015Azkeneko urtetan bezala, Gladysen omenaldia egingo dugu Donostiako Gladys Enea parkean. Hitzordua parkearen atarian egingo dugu ekainaren 7an, igandean eguerdiko 12etan. Gladys duela 36 urte Guardia zibilak erail zuen Tuteran eraikitzeko asmoa zuten zentral nuklearraren aurka zegoen manifestaldi batean.

EGUZKI apoya la experiencia de ecopastoreo en Ametzagaina

ecopastoreo 2015 maiatzaDesde Eguzki queremos mostrar nuestro apoyo a la experiencia piloto de mantener una parte del parque de Ametzagaina mediante la utilización de ovejas – ecopastoreo-.

El ecopastoreo (usar ovejas, vacas, cabras, caballos, burros…) es una práctica progresista y ecológica que va al alza en todo el mundo.

Mediante el uso de estos animales se evita el consumo de combustibles fósiles (gasolina) y sus consiguientes emanaciones contaminantes; se elimina la contaminación acústica que generan los cortacéspedes; se abona el terreno de forma natural evitando otro tipo de abonos artificiales y ayuda a la subsistencia de quienes trabajan en el sector primario (pastores-ganaderos).

El ecopastoreo que se propone en Ametzagaina, es una práctica en auge en toda Europa: Reino Unido; Francia; Belgica…e incluso en el estado español (Cazorla, Teruel..) llevan años utilizando este método sostenible para el mantenimiento de miles de kilómetros de cortafuegos.

Por eso apoyamos esta experiencia en Ametzagaina, y ojalá sirva para sacar conclusiones sobre su efectividad y poderla extender a otras zonas.

No entendemos la oposición de partidos políticos a esta experiencia, y todavía menos, no aceptamos los argumentos cazurros esgrimidos. “Pretenden llevar las vacas a la Plaza Gipuzkoa” y comentarios similares en boca de políticos profesionales dicen muy poco de su talla intelectual, y nos asustan porque demuestran su nula sensibilidad ambiental.

No es esta la primera experiencia de ecopastoreo en Gipuzkoa, ha habido otras anteriores, por ejemplo en la isla San Lorenzo de Txingudi, y no se ha montado tanta escandalera mediática como en este caso. ¿Quizás el que estemos en período electoral tenga que ver?

Para finalizar, desde Eguzki apoyamos esta experiencia, deseamos que los resultados sean positivos, sobre todo desde el punto de vista ambiental, y hacemos público nuestro compromiso para que en el CAMA (Consejo Asesor de Medio Ambiente) de Donostia, se estudie llevar a cabo experiencias similares en otros parques y terrenos municipales del Ayuntamiento donostiarra.

Frente a las “petrosegadoras”, el ecopastoreo puede ser una alternativa ecológica.

Donostiako EGUZKI

2O015eko maiatzean

http://eguzkidonostia.blogspot.com

Andoainen hondakinak hautes programatan: errausketa mahai gainean

errausketa udal hauteskundeak 2015 maiatzaHondakinen gaian alderdi ezberdinak hauteskunde kanpainan esaten ari direnak ikusita, hala nola beraien hautes programak eta Aiurrik antolatutako eztabaidan esandakoa kontuan hartuta zera adierazi nahi dugu:

–  Amaitzear dagoen  legegintzaldi honetan EAJ, PSE eta PPri, hondakinen kudeaketari dagokionean BILDUK onartu nahi zuen oro blokeatzen saiatu direnaren susmoa genuela.

–  Orain garbi ikus dezakegu Hondakinen Mahaian, DENON ARTEAN( alderdi politiko eta gizarte eragileak)  hartutako erabakiak hutsaren hurrengoa direla beraientzat, hirurak legegintzaldi hau noiz bukatuko zain egon baitira berriz ere errausketaren bideari heltzeko.

–  EAJ, PSE eta PPren asmoa ERRAUSGAILU TOXIKO berri bat INPOSATZEA dela, laugarrenez Gipuzkoan ( bejondaiela!) hauteskundetan jaso dituzten botoen argudio “demokratikoaren” aitzakitan, ingurumenean edo giza osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak kontuan hartu gabe.

–  Errausgailua Zubietan eraikiz gero, Andoain, herri kutsatu eta kaltetuenetakoa izango da.

–  BILDUri dagokionez, blokeoa egon den arren, bere eskura zeuden neurrietan ( auzo konposta esaterako) saiakera sakonagoa egin ez izana faltan botatzen dugu.

Guzti honek, gure mankomunitatean, Tolosaldean, hondakin birziklagarrien bilketan %60ra iristen ez den herri bakarra izatea ekarri du, Andoainen hondakinen %29 ( besteen erdia edo gutxiago) baino ez baita horrela biltzen.

Eguzkik bere aldetik, ZERO ZABOR helburu hartuta, Hondakinen Mahaian aurrena eta Andoaingo Udalbatzan aho batez ondoren, onartuta erabakiak gutxieneko oinarritzat ditugularik, hondakinen ahalik eta kudeaketa egokiena bultzatzen saiatuko garela adierazi nahi dugu, osasuna, baliabide naturalak, energia ez xahutzea eta ingurumena zaintzen saiatuko delarik, betiere.

Bide horretan, eskualdean bertan bilketa alternatiba egoki bat topatu dezakegu, emaitza onak  ematen ari dena, edukiontzietan oinarritzen dena eta bilketa emaitza onak ematen ari dena: Tolosan erabiltzen ari direna. Iritzi guzti hauek herritarrei ezagutarazteko bilera zabal eta ireki era egin genuen, non alderdi guztiak gonbidatuak zeuden, baina nola diren gauzak, errausketaren alde dauden alderdi guztiak kale egin zuten bilera hartan. Herritarrek berriz, pauso eraginkorrak hartzea eskatu zuten .

Eta noski, errausgailu egitasmo berri bat etortzen bada horri aurre egingo diogu eta andoaindarroi zera eskatu nahi dizuegu: hauteskunde hauetan herrian nahiz Aldundian dauden aukeren artean ondo pentsatu nori eman botoa, EAJ, PSE eta PPri emanez gero zuen erabakiarekin, Andoaindik hiru kilometrora errauskailu bati ateak irekitzen laguntzen  aritu zaitezkete eta.

Andoaingo Eguzki, maitzaren 19an.

Lanbroa Zubietaren gainean

Iruneko Zubieta 2015 maiatzaIruneko kirol instalazio berria Zubietako eremuan eraikitzen bada, bertako ingurune balioak galtzeko arriskua dago. Hori dela eta, Bidasoaldeko lagunek gaiaren inguruko iritzia ematen dute ondorengo testuan:

Arrautz guztiak otar berean jartzeak kolpe batean denak galtzeko arriskua onartzea suposatzen du. Merkataritzan ere, egokia izaten da bezeroen aniztasuna bermatzea salerosketa bezero mota bakar baten menpe ez geratzeko. Tira, espazio publikoek ere, larrialdiko irteerak eduki behar dituzte eta itsasontziek salbamendu-txalupak. Hau horrela izanik, nekez uler edo onar daiteke Plaiaundiko kirol instalazioen berkokapenerako soil soilik Zubietako aukera aurreikustea. Arbesen aparkaleku bat eraikitzeak edo Irunvik San Miguel-Anakan lursailak erosteak, orain arte planteatu diren alternatibarik bideragarrienak bertan behera uzteko asmoa erakusten dute, Zubieta aukera bakarra modura utziz.

Zubietako eremua, hiria eta Jaitzubiako babesgunearen arteko amortiguazio eginkizun garrantzitsua betetzeaz gain, oraindik jatorrizko padura bezala berreskura daitekeen alderdi bakanetakoa da eta gainera, babestutako espezieak bertan bizi dira. Bertan kirol instalazioak eraikitzeak eginkizun eta balio horiek suntsituko lituzke. Baina, oso garrantzitsuak izan arren, ez dira horiek atletismo pista eta rugby zelaia berkokatzeko Zubietako aukeraren gainean dauden lanbro bakarrak.

– Paez jaunak egindako adierazpenak kontuan hartuz, berriki jakin dugu Irungo Udalak eremu horretarako aurreikusitakoa, kirol instalazioak barne, ez dela bateragarria Lurralde Plan Partzialarekin (LPP).

– Kirol instalazioak ez dira modu isolatuan burutu daitekeen aktuazioa, izan ere Miramongo  teknologi parkearen zabaltzea izango litzatekeen teknologi eremu baten eraikuntzarekin lotuta baitago. Dagoeneko, Eusko Jaurlaritzako Sailburua den Tapia andereak zabaltze horretaz hitz egitean, epe ertain edo luzerako asmoa dela aitortu badu eta lursail gehienen jabea izateaz gain, horretan eskumenak dituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zubietako aukera sostengatzen duen Hiri Hitzarmenari alegazio bat aurkeztu badio, ez dirudi Zubietako aukera epe laburrean gauza daitekeenik.

– Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailak kirol instalazioak berkokatzeko aukerei buruz idatzitakoaren arabera, Txingudiko Plan Zuzentzaileak jasotako aukeren alderaketan, Zubietakoa da, Olaberrikoarekin batera, ingurumen eta lurralde eraginik handiena erakusten duena (14 puntu. Arbesek, berriz, 10).

– Arautze orokorretan (R.3), itsasadarren BBE/HBEB kasuetan, 200 metroko Babespen Eremu Periferikoa ezartzen da kanpoko mugatik hasita. Jaitzubiaren kasuan, eremu periferiko horrek kirol instalazioak eraikitzeko erabili nahi den alderdiaren ia azalera osoa hartzen du.

– Kirol instalazioak eraiki nahi diren espazio fisikoa, Bidasoako Ospitala eta G-636 errepidearen artekoa, Jaitzubia errekaren Ur Jabari Publikoaren eremu modura behin betirako izendatzearen zain dago. Errepidearen azpitik errekak egiten duen zatia ubide naturala oztopatzeagatik gorantz uholdeak eragiten duen toki kritikotzat onartuta dago. Arazo honen konponbideak nahitaez ekarriko du kirol instalazioak berkokatzeko eremua uholdeak zabaltzeko alderdia izendatzea.

Iruneko  Zubieta2 2015 maiatza

Soilik idatzi honetan aipatutakoak kontuan hartuz, Zubietaren gainean dagoen lanbroa hodei beltza dirudi. Hurrengo hauteskundeetatik aterako den korporazio berriak arazo larri eta luze hau koherentziaz eta erabakitasunez landuko duela sinistu nahi dugu. Bestela, 2019ko uztailean, “0 alternatiba” onartu behar izateko aukera handiak daude, Irun eta kirol taldeak atletismo pistarik eta rugby zelairik gabe utziz.

BIDASOALDEKO LAGUNAK:

Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/BirdLife, Federación AA.VV. OIASSO 2000 auzo elkarteen federazio, Jaizkibel Defendadezagun Taldea.

Bidasoaldean, 2015eko maiatzaren 13an

Hondakinen kudeaketari buruzko elkarrizketa

Europako hondakin arduraduna 2015 maiatzaIturria: Berria.

Elkarrizketa: Piotr Barczak. Europako ingurumen bulegoko hondakin politikaren arduraduna.

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa, errauskailua, kontsumoa, murrizketa eta birziklapena dira nagusiki elkarrizketan lantzen diren gaiak. Hona elkarrizketako adierazpen esanguratsuetako bat: “Errefusa gutxitzeko pizgarriak ezabatzen ditu errausketak”

Europako Ingurumen Agentzia da ingurumeneko gobernuz kanpoko erakundeen federaziorik handiena: 140 kide baino gehiago ditu. Europako Ingurumen Bulegoak haien ordezkari lana egiten du Europako instituzioen aurrean, aholkulari gisa. «Herritarrek zer behar duten adierazten diegu, eta adibide onak ematen dizkiegu, Europa osoan zehar banatutako komunitateek ingurumenaren alde egiten duten borroka erakusteko». Piotr Barczak (Polonia, 1984) Euskal Herrian egon da berriki, Ihoberen hitzaldi batean, eta onetsi du Gipuzkoako hondakinen kudeaketa.

Zure ustez, zein da hiri hondakinak kudeatzeko modurik egokiena?

Erantzunak tokian tokikoa izan behar du, tokiko baldintzen eta errealitatearen araberakoa. Edozein kasutan, eta oro har, hondakinak ez sortzea izan behar da hondakinen kudeaketa on baten helburua, sortzen ez dena baita hondakinik onena. Hori da merkeena tokiko herritarrentzat eta onena ingurumenarentzat. Murriztera, berrerabiltzera, beharrezkoak ez diren hondakinak saihestera eta birziklatu ezin direnak desagerraraztera jotzen duten kudeaketa sistemek dituzte emaitzarik onenak ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.

Gipuzkoak errauste planta bat atzera bota du, baina oposizioak dio beharrezkoa dela birziklatu ezin diren hondakinak kudeatzeko. Zer iritzi duzu?

Epe luzera, badira modu hobeak birziklatu ezin diren hondakinei aurre egiteko. Hondakinak gutxitzeak izan behar du lehentasuna, birziklatu ezinezko hondakinek ekonomian, ingurumenean eta gizakien osasunean dituzten kostuak handiak direlako. Produktu bat ezin bada birziklatu, egin behar den galdera da zergatik diseinatu den hala. Gauzek berrerabiltzeko, birziklatzeko eta konpostatzeko modukoak izan behar dute. Epe motzean, baliteke gauzak zabortegietara eramatea, baina Europako Batasunean (EB) errauste planta gehiegi daude, eta berriak egiteak ez dauka zentzurik. Poliki baina seguru, teknologia hau desagertu egin behar da.

Zergatik ez zaizu egokia iruditzen hondakinak erraustea ?

Kontua ez da bakarrik ez dela beharrezkoa, baizik eta kaltegarria dela eta zaildu egiten duela hondakinak kudeatzeko sistema. Izan ere, sistema hori hautatuta, hondakin gehiago sortzea sustatzen ari dira komunitateak, batez ere birziklatu ezin diren hondakinak sortzea. Errefusa gutxitzeko pizgarri guztiak ezabatzen ditu errauste planta batek, eta birziklatu eta berrerabili ezin diren produktuak merkatutik kentzeko joera trabatu egiten du. Teknologia zaharkitu bat da, produkzio eta kontsumo sistema iraunkorren aurkakoa.

Zer iruditzen zaizu Gipuzkoan indarrean den hondakinak kudeatzeko eredua?

Garrantzitsuena da hondakinak gaika biltzea, baita hondakin organikoak ere, Gipuzkoan egiten ari diren bezala. Modu horretan, aukera izango dugu garbiago jasotzeko nahastuta bilduz gero hondakin organikoek kutsatu eta zikindu ohi dituzten beste gai batzuk. Hondakin organikoak balio handia dauka. Bereizita eta modu egoki batean biltzeak onura handiak dakartza ekonomian eta ingurumenean. Birziklatzeari lehentasuna emateak onura handia dakar; izan ere, aukera ematen du materialak ez desagertzeko eta zirkulazioan jarraitzeko. Modu horretan, material berri gutxiago beharko da, erabilitakoak ez direlako ordezkatu behar.

Uste duzu ondo egokitzen zaiola gai honetan Europatik datozen aginduei?

Hondakinen kudeaketaren ereduari dagokionez, behintzat, bai. Arlo honetako nazioarteko adituen aholkularitza eskatu ostean proposatu zuten tokiko erakundeek Gipuzkoako eredua. Dudarik gabe esan daiteke Europa hondakinen kudeaketari buruz planteatzen ari den aldaketen norabidean doala Gipuzkoan indarrean dagoen eredua.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, zure ustez, zeintzuk dira indarrean dauden eredu egokiak?

Eredu on pare bat daude, eta Gipuzkoa da haietako bat. Horrez gain, praktika egokien multzoan aipa daitezke, alde handiz gainera, Milan, Treviso eta Argentona (Italia), Vrhinka eskualdea (Eslovenia) eta Flandria osoa. Eskualde batzuk besteak baino hobeto ari dira, baina badira oso atzean geratzen ari diren estatuak ere. Hondakinen gaineko zuzentarauak EBko estatu guztietan jarri behar dira indarrean, eta helburua da bakoitzaren egoera hobetzea; besteak beste, materia organikoaren gaikako bilketa sustatuz eta ekoizleen gaineko ardura zabalduz. Europa ahaleginak egiten ari da ekonomia zirkular batean sartzeko, eta hondakinen kudeaketak zeregin oso garrantzitsua dauka alor horretan. Beraz, ezinbestekoa da Europako Batzordeak anbizio handiko zuzentaruak onartzea oinarri hauekin: hondakinak gutxitzea; errefus kopuruak murrizteko, produktuen diseinua hobetzea; eta zabortegiak eta errauste plantak mugatzeko neurriak indarrean jartzea.

Ari al dira neurri horiek ezartzen?

Hondakin gutxien sortzen dutenak dira eskualderik onenak. Sarritan ikusten dugu hondakinen kudeaketaren irtenbidea ez dagoela teknologiarekin lotuta, baizik eta herritarren portaerarekin, tradizio eta ohituretan arras sustraituta. Heziketak ere zerikusi handia dauka. Hondakinak gutxitzeari buruz herritarrak sentsibilizatu ondoren, arrakastarik handiena lortu duten eskualdeek azpiegitura egokia aurkitu dute gero eta gutxiago sortzen dituzten hondakinei aurre egiteko.

Baina azken errefus hori erraustea irtenbide bat izan liteke?

Errausketaren alderik txarrena da ez duela sustatzen hondakinak gutxitzea. Aitzitik, hondakinak sortzea sustatzen du. Esloveniako hainbat hirik —hiriburuak barne— ikuspegi hori barneratu dute, eta, batez beste, askoz ere hondakin gutxiago sortzen dituzte mendebaldeko herrialde garatuenek baino. Lanean jarraitzen dute hondakinak murrizteko, eta, gainera, gaikako bilketa hobetzen saiatzen ari dira, atez ateko eredu batekin, baita hondakin organikoentzat ere. Beste eredu on bat Treviso da. Zero zabor estrategiaren Europako sorterria izanik, lehen birziklatu ezin ziren produktuak murrizteko estrategia diseinatu eta landu dute ekoizleekin batera, hala nola pixa oihal eta kafe kapsulak. Garrantzitsua da hondakinei begiratzea eta gradualki desagerrarazten joatea hondakin gutxiago sortzearekin bat ez datorren guztia.

Neurri garrantzitsua da, sistema horrekin etxeek eta enpresek sortzen duten hondakin kopuruaren arabera ordaintzen dutelako, eta hori pizgarri on bat da hondakin gutxiago sortzeko. Antzeko sistemak badira Flandrian, Italian eta zero zabor herri gehienetan.

Bioaniztasunaren Kontseilua Gipuzkoan, azkenean

biodibertsitatea mahaia 2015 apirilaLegealdiaren bukaeran, ia garaiz kanpo, baina agindutakoa bete du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Natura Ingurunea saileko zuzendaritzak: arlo horretan adituak direnekin, eta administrazioetako zein gizarte eragileen parte-hartze zabalarekin mahai teknikoa osatzea (apirilaren 14an Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan).

Legealdia hasi bezain pronto Gipuzkoako Natur Taldeek egindako eskaera izan da hau. Legealdi honetan onartu den ekimenik garrantzitsuena da gure ustez Landa Garapeneko azpisailari dagokionean, eta kargua hartu eta berehala agindu zuten aldaketaren bidean eman den aurrerapausorik handiena, ezbairik gabe.

Izan ere, gure ustez, orain gutxi arte Gipuzkoako Aldundiak zenbait lobbyren (egurzaleak, ehiztariak, kudeaketaren “aditu” diren enpresa zenbait…) mesedetan egituratzen zituen erabakiak hartzeko organoen aurrean, parte-hartzea eta gardentasunean oinarrituko den ordezko tresna (Bioaniztasunaren Kontseilua) sortu da, mahai tekniko hau osatzea ezinbestekoa delarik sail horren kudeaketa arduratsua eta eraginkorra egiteko.

Zuzendaritza horretatik Mendien Araua aldatzeko egindako ahaleginak erakutsi bezala, ondare publikotik irabazi pribatuak lortzea lehenesten diren politikak bultzatu dira gaurdaino, eta horretan onuradun izan diren enpresek eta partikularrek gogor egi(te)n diote politika horiek aldatzeko edozein ekimeni. Egurzaleen lobbya izan da eragilerik ikuskorrena borroka horretan, baina ez da ulergarriagoa EHNE-Gipuzkoa eta ENBA nekazal sindikatuen jarrera. Lehen sektorea gure herrian nola dagoen ikusita, politika horien aldaketak eskatzen ditugunon artean aliatuak bilatzeko ahalegina egin beharko luketelakoan gaude, sektorearen etengabeko gainbehera erakusten duen status quo honen defentsa lotsagabea egiteari utzita.

Natur kontserbazionistak gara, ondare naturalaren kontserbazioa, eta ahal dela berreskurapena da gure helburua. Baina, badakigu hori ezinezkoa dela landa eremuan bizi eta lan egiten dutenen lankidetzarik gabe. Pentsamendu horri erantzuteko sortu zen Europan Natura 2000 sarea 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauaren agindura. Habitat Naturalen eta Fauna eta Flora Basatiaren Kontserbazioa izena eman zitzaion zuzentarau honen xedea da Europan mehatxatuenak dauden habitat eta espezieen biziraupena bermatzea epe luzera begira, gizakiak eragindako bioaniztasunaren galera gelditu eta ekiditeko. Zuzentarauan argitzen du, bestalde, xede hori garapen jasangarriaren bidetik baino ezin dela gauzatu.

Europar Batasunak natura babesteko garatu duen erremintarik eraginkorrena da Natura 2000 sarea. Tokian tokian behar bezala garatzeko ezinbestekoa da ingurune naturalean eta fauna eta flora basatian adituak direnen iritziak eta ezagutzak kontuan hartzea ez ezik, landa eremuaren kudeaketan txertatzea. Horretarako sortu da Bioaniztasunaren Kontseilua, mahai tekniko horrek izan behar duelako Gipuzkoako bioaniztasunaren kontserbazioaren kudeaketaren ardatza.

biodiber mahaia 2015 maiatza

Denon ardura da jaso dugun natur ondorea zaintzea; gurea ez ezik, datozen belaunaldien bizimodua kaltetu gabe. Ondorioz, kontseilu hau eraginkorra egiten laguntzea eskatzen diegu datozen egunetan kanpainan sartuko diren ALDERDI POLITIKO GUZTIEI, naturaren eta ingurunearen defentsan hartuko dituzten konpromisoen zerrendan sartuz.

Donostian, apirilaren 30ean.

 

Berdeak

Eguzki

Ekologistak Martxan

Erkaxo, Azpeitiako Natur Taldea

Haritzalde Naturzaleen elkartea

Itsas Enara Ornitologi Elkartea

Landarlan Natur Elkartea

Mutriku Natur taldea

Okil Beltza, Elgoibarko Natur Taldea

Osina Natur Taldea

Ugatza Ornitologi Elkartea

Katamarrua, Zestoako Natur Taldea

Zumaia Natur Taldea

Herrio Natur Taldea

Arkamurka Natur Elkartea

Ondarroa 12 milia

Eraikin gardenak eta pantaila akustikoak hegaztientzat arriskutsuak dira

Eraikin gardena 2015 apirilaEguzki quiere llamar la atención por la muerte de miles de aves por este motivo.     

Los edificios acristalados proliferan como símbolos de arquitectura “moderna”, otro tanto ocurre con las pantallas para evitar la contaminación acústica generada por el tráfico, pero lo que muchos no saben es que este tipo de construcciones son trampas mortales para miles de aves por su choque contra ellas.     

Miles de pequeños pájaros  mueren anualmente en Donostia y en Gipuzkoa por la colisión contra edificios acristalados, pantallas acústicas, ascensores, pistas de padel…

Esta problemática no es exclusiva de Donostia, por supuesto, se da en todo el mundo. Las estimaciones mundiales de muerte de aves por colisión fluctúan entre los 500 millones y los 1.000 millones.     

El motivo de la proliferación de colisiones suele ser que las aves no detectan los acristalamientos y la iluminación nocturna que atrae a las especies que emigran de noche. Las cristaleras reflectantes, al reflejar el paisaje cercano, “engañan” a las aves que creen dirigirse a un árbol.

BirdWindowCollisions IMG_6409 lechuza estampada Pajaros-que-se-estrellan-contra-los-cristales-de-las-ventanas

La mayor parte de las aves afectadas por estos choques  son pájaros de pequeño tamaño: txantxangorris; jilgueros; herrerillos; gorriones; mosquiteros, currucas capirotadas…, pero también se dan casos de colisiones en aves de mayor tamaño (acompañamos foto de una lechuza muerta por este motivo en la N-1 Billabona).

Desde Eguzki queremos llamar la atención sobre esta problemática y solicitar que se tomen medidas para reducir estos accidentes.

Por ello animamos a los propietarios de edificios acristalados (privados e instituciones) a que adopten las actuaciones oportunas para que sus edificios no sigan siendo trampas mortales para las aves. Otro tanto demandamos a las instituciones públicas responsables de la gestión de las carreteras y autopistas.     

Nuestro llamamiento no es novedoso, valga como ejemplo que las Juntas Generales de Gipuzkoa, en su día (2010), ya aprobaron un acuerdo en este sentido para reducir las muertes de aves que chocaban contra las pantallas acústicas en las carreteras del herrialde. Desgraciadamente de aquel acuerdo no se ha vuelto a saber nada.

Las medidas más sencillas para reducir estas colisiones, consisten en colocar siluetas de pájaros en las cristaleras, a ser posible de colores claros y llamativos. También se pueden colocar bandas verticales que advierten a las aves de su posible colisión.

hegaztien irudiak 205 apirila

Estas soluciones sencillas, también son válidas para las pantallas acústicas, que suponen kilómetros de barreras mortales en nuestro territorio. Hay experiencias de barreras acústicas ecológicas (en Bergara por ejemplo), que se han demostrado efectivas.

Queremos por lo tanto, llamar la atención sobre esta problemática y arrancar, tanto a las instituciones públicas como a los propietarios de estos edificios, un compromiso real para que tomen las medidas necesarias para reducir la muerte de aves por colisión contra las cristaleras.

 EGUZKI

2015eko apirilean

Lasarte-Oriako hondakinak

lasarte parkeko-zaborrontziak 2015 apirila5. edukiontziaren gainean duen erantzukizuna ukatzen alferrik saiatzen ari dela erantzun diote Eguzkik eta Zero Zaborrek PSOEko bozeramaile Zaballosi.

Norberak bere ardura.

Eguzkik eta Zero Zaborrek otsailean ohar bat plazaratu genuen. Horren bidez, Lasarte-Oriak legegintzaldia birziklatze bidean pauso sendorik egin gabe alferrik pasatzen utzi duela deitoratu genuen. Halaber, salatu genuen PSOEk eta EAJ-k 5. edukiontzia etengabe barrikada gisa erabili dutela, Udalak zabor kontutan neurri eragingarriagorik ez hartzeko, baina, azkenean, 5. edukiontzia ere ez dela ezarri.

PSOEko bozeramaile eta 5. Edukiontzia Ezartzeko Udal Batzorde Bereziko presidente ere baden Jesus Zaballosi ez zitzaion gure kritika gustatu eta orain dela gutxi idatzi publiko baten bidez erantzun digu. Paradoxa badirudi ere, erantzun hori guk salatutakoa berrestera dator, hau da, legegintzaldia, birziklatzeari dagokionez, alferrik galduta dago. Are gehiago, otsailean oraindik bagenuen duda bat, hain justu, hauteskundeak izan baino lehen zenbait edukiontzi marroi auzoren batean jarriko ote zuten duda, besterik ez bada ere, egingo balute bezalako itxurak egiteko baina benetan egin gabe. Baina Zaballosen erantzunak duda hori ere argitu du. Beraz, ofíziala da: Lasarte-Oriak legegintzaldia galdu du.

Hori bai, bere erantzunean, Zaballos saiatzen da iskin egiten auzi honetan duen erantzukizunari, eta 5. edukiontzia ezarri ez izanaren arrazoiak Bilduri galdetzeko aholkatzen digu. Izan ere, Zaballosen arabera, Bildu da erantzulea, besteak beste, koalizioak 2015eko aurrekontua oraindik aurrera atera ez duelako. Guk ez dugu alderdien arteko ika-miketan sartzeko batere asmorik, baina ardura kontutan ere gauza bat oso argi dugu: bakoitzari berea…

Zaballos 5. Edukiontzia Ezartzeko Udal Batzorde Bereziko presidentea da, eta, horren ondorioz, gai honi dagokionez, erantzule politiko nagusia. Izan ere, erantzule politiko nagusi gisa agertu zen iazko apirilean, 5. edukiontzia 2014an zehar ezarriko zela iragarri zuenean, harro-harro iragarri ere. Horren lekuko da hemeroteka, eta hemerotekari, behintzat, ezin dio iskin egin. Baldin eta 5. edukiontzia ezartzea 2015eko aurrekontuaren arabera badago, orain esaten duen bezala, zergatik egin zuen 2014rako iragarpena? Zer pentsatu behar dugu?, gehiegizko protagonismo nahiak itsututa edo, kea saltzen aritu zela? Bestalde, 2014ko aurrekontuan bazen 5. edukiontzia ezartzen hasteko 20.000 euroko diru kopuru bat. Diru hori ez da gastatu, eta, hala ere, 5. edukiontzia ez ezartzeko arrazoia izan daiteke 2015eko aurrekontua oraindik onartuta ez egotea? PSOEko bozeramaileak aitortu beharko du ez dela erraza ulertzen.

Bilduri galdetu behar diogula? Ez jauna, Zaballosi dagokio azalpenak ematea, bera baita  erantzule politiko nagusia. Haren erantzuna lerro artean irakurrita ondorioztatu daiteke 2014an 5. edukiontzia ezartzeko arazo teknikoak izan zituztela (baina ez ote zen Bildu kulpantea?). Horrela izan bazen, esan dezala zein izan ziren arazo tekniko horiek. Baina ez da zuzena oilar baten gisa jokatzea, eta, gero, gauzak espero bezala ateratzen ez direnean, norberaren ardurari iskin egitea eta, bide batez, besteren bati egozten saiatzea.

Hasi bezalaxe bukatuko dugu: Lasarte-Oriak legegintzaldia (beste bat) alferrik pasatzen utzi du birziklatze bidean pausorik egin gabe. 5. edukiontzia ere ez da ezarri eta ez da ezarriko, ezta era sinbolikoan ere. Dagoeneko ofíziala da.

Eguzki eta Lasarte-Oriako Zero Zabor

Arabako hondakinen kudeaketa

arabako hondakinak 2015 apirilaIturria: Berria. Arabako hondakinen kudeaketak Gardelegiko zabortegia du oinarri, bukaera tratamendu nagusia baita. Gasteizko hondakinen %25 birziklatzen dira egun, Europako irizpideetatik urrun.

Ardo kupelen bakterioek hartzidura alkoholikoa egiten dute. Mahatsaren azukrea jan eta alkohola sortzen dute hondakin. Hondakin horren kontzentrazioa %12ra hurbiltzean, geratu ordez, aurrera segi eta euren kakan itotzen dira. Hortik dator ardoaren graduazio alkoholikoa». Prozesu natural horrekin konparatu dute Gasteizko hondakinen kudeaketa Gasteiz 0 waste, Greendu zure zaborra artikuluaren sinatzaileek. Azken hilabeteetan Arabako hondakin kudeaketari buruzko hainbat hitzaldi eskaini dituzte, gaiaren inguruko eztabaida pizteko asmoz.

«Gardelegi da Araba osoari irtenbidea ematen dion zabortegia», azaldu du Dani Zuazagoitiak; EHUko kimika analitikoko irakaslea da, eta Gasteiz 0 waste, Greendu zure zaborraartikuluko sinatzaileetako bat. Haren arabera, Araban ez da errespetatzen hondakinen kudeaketarako Europak ezarria duen hierarkia. «Prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena dira bultzatu beharreko lehen neurriak. Soilik horren ostean dator balorazio energetikoa, hau da errauste plantak, eta, azkenean, zabortegiak».

Iritzi berekoa da Andres Illana Ekologistak Martxan-eko kidea: «Ez ditugu bat ere landu hondakinen gutxitzea eta berrerabilera, eta horiek dira lehenengo pausuak. Herritarrok horren alde egin behar dugu noski, baina instituzioek ere bai». Izan ere, Illanak uste du Arabako erakunde publikoek ez dutela behar beste lanik egin birziklatzea bultzatzeko. «Birziklatze datuak %25ean daude. Zerbaitek huts egiten du: jendea saiatzen ari da birziklatzen, edukiontziak beteta egoten baitira».

Araban lau hondakin mota banatzen dira edukiontzietan: beira, papera, ontziak eta errefusa. Gasteizen 2010ean hasi ziren hondakin organikoa biltzeko bosgarren edukiontzia jartzen, baina 2014ra arte ez dira hiri osora zabaldu. Hala ere, ez dago inolako kontrolik. Zuazagoitiaren aburuz, erakunde publikoek «sistema diskriminatuak» bultzatu beharko lituzkete: «Edonork anonimoki edozer bota dezake edukiontzietara».

Birziklatzeko arazoak

Gasteizen bizi dira Arabako biztanleen hiru laurdenak. Hiri nagusian, hondakinen %25 birziklatzen dira. Europako legediaren arabera, 2020. urterako hondakinen %50 birziklatu beharko dira. Helburu horiek betetze aldera, Arabako Foru Aldundiak Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala martxan jarri zuen 2006an. Heldu den urtean bukatuko da plan hori, eta helburuak betetzetik urrun daude.

Planak 2004. urteko hondakin kopurua hartu zituen oinarri, eta haren arabera ezarri zituen helburuak. Adibidez, 2012an 2004ko paper eta kartoi hondakinen %75 birziklatu beharko direla agintzen du. Zuazagoitiaren aburuz, Gasteizko Udaleko iraunkortasun txostenak urte bakoitzean birziklatutako hondakin tonak eskaintzen ditu, baina udalak ez ditu 2004ko datuak; beraz, ezin dira alderatu. «Inon ez dira ageri helburu horiekin konparatzeko datuak».

Gardelegiko zabortegira doaz Arabako hondakin gehienak, tratatuak zein tratatu gabeak. Frakzio bakoitzak, ordea, bere bidea egiten du. Errefusa Jundizko TMB tratamendu mekaniko-biologikorako plantaren eramaten dute. Han hondakinak banatu, eta geratzen den materia organikoari tratamendu biologiko bat ematen diote. «Hondakin organiko horretan beti geratzen dira banatu ezin diren hainbat gauza; horregatik, legez ezin da konposta deitu». Hala ere, kontuan izan behar da Gasteiztik kanpoko errefusa Gardelegira doala zuzenean, inolako tratamendurik gabe. «Berez, zabortegietara ez litzateke tratatu gabeko ezer bota behar. Araban egiten dena alegala dela esango nuke».

Papera, beira eta ontziak ere Jundizen dagoen Ecoembes plantara eramaten dituzte. Han, birziklagarriak direnak berreskuratzen dituzte. Hala ere, edukiontzietan birziklagarriak ez diren hainbat hondakin ere egoten da: Gardelegira eramaten dituzte.

Zabortegia da Europak hondakinentzat gomendatzen duen azken neurria. Araban Gardelegi da bukaera tratamendurik ohikoena, TMB planta bitarteko azpiegitura baita. Zabortegien aurretik, Europak konposta, birziklatzea eta balorazio energetikoa lehenesten ditu. Ez dago errauste plantarik Araban, beraz, ez da balorazio energetikorik egiten. Konpostari dagokionez, Arabako zenbait herritan izan ezik, erakunde publikoek ez diote gai horri heldu. Birziklapenaren arloan, berriz, jasotako datuak aldundiko planetik eta Europako zuzentarautik aski urruti daude. «Zabortegiak ixtera jo behar dute, baina Araban ez dago alternatibarik. Duela urte batzuk PPk eta PSEk Gardelegi 2030a arte irekita mantentzea sinatu zuten». Hondakinak zabortegitik atera ezinik dabiltza.

Bilketa pneumatikoa

Gasteizen auzoz auzo zabaltzen ari dira hondakinak biltzeko sistema pneumatikoa; hala, martxan da Alde Zaharrean, Salburuan, Zabalganan eta Ibaiondon. Sistema horrekin zaborra lur azpiko hodietatik doa dagozkion biltegietara. Kaleetatik edukiontziak eta zabor biltzaileen kamioiak kendu dituen arren, kritika ugari jaso ditu sistema horrek.

Illanak gogoratu duenez, Patxi Lazkoz alkate ohiak bilketa pneumatikoa ikuspegi energetikotik kolokan jartzen zuen txosten baten inguruan hitz egin zuen. «Askotan eskatu dugu txosten hori eta ez digute sekula eman».

Zuazagoitiaren ustez, hondakinak nahastu egiten dira biltegirako bidean. «Hobi bakarra dago hondakin guztietarako, eta txandaka mugitzen badituzte ere, bidean poltsak apurtu eta hondakinak nahastu egiten dira». Gainera, nabarmendu du sistema horrek ez duela lortu zabor biltzaileak kaleetatik kentzea. «Askotan blokeatzen da. Jendeak poltsak lurrean uzten ditu hondakinak sartzeko ahoen ondoan, eta zabor biltzaileek kamioiekin pasatu behar dute». Haren iritziz, sistema horrek funtzio estetikoa baino ez du betetzen.

 

Osinbeltzeko proiektuaren inguruko solasaldiak Zestoan

Osinbeltz harrobia 2015 apirilaIturria: Urola kostako hitza. 

Peter Fink paisaiaren arkitektoa Zestoan izan da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gonbidatua. Osinbeltzeko proiektuaren inguruko solasaldiak eskaini ditu herrian adituak, eta “erabakiak hartzeko une zirraragarria” bizi dute zestoarrek, haren arabera.

Metafora argiak erabiltzen ditu Peter Fink paisaiaren arkitekto eta ingurumen diseinatzaile eskarmentudunak Osinbeltzeko auziaz hitz egiteko. “Hau futbola bezala da, bakoitza bere taldearen alde dago, eta ahal duena emango du irabazteko. Horregatik da beharrezkoa epaile ona egotea. Asko dago jokoan, eta azaroa bitartean arau guztiak ezagutzeko aukera izango dute zestoarrek. Orduan erabakiko dute beraien partidua den ala ez”, iritzi dio artistak.

Fink-ek zinez sinesten du prozesu parte-hartzaileetan, eta horregatik iruditzen zaio “zirraragarria” momentu honetan Zestoan egotea. Astebete igaro zuen herrian adituak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gonbidatuta, eta herritar ugarik izan dute harekin hitz egiteko parada. “Eroso” sentitzen da bera Zestoan, eta uste du “kultura indartsua” duen lekua dela Euskal Herria.

Londresen (Erresuma Batua) buru-belarri egin zuen lana arkitektoak Osinbeltzeko parte hartzeko proiektuaren gisako egitasmo batean, eta behin eta berriz aipatzen du hura Zestoako kasuaz hitz egitean. Northala Fields Urban Park da Erresuma Batuko proiektua. Wembley estadioaren hondakinetatik parke publiko bat sortu zuten, herritarren iritzia kontuan hartuta.

Zestoarrei begira, adituak dio “bizitzan behin” gertatuko zaien esperientzia dela Osinbeltzeko harrobiari buruz iritzia emateko aukera izatea: “Beraien bizitza hobetu dezakete, eta beraien esku dago; izan ere, ardura herritarren eskuetan uzten du proiektuak”. Finkek, ordea, argi du prozesua ezin dela “zerbait politikoa” bezala ikusi, “esperientzia pertsonal” gisa baizik.

Zestoako Guggenheim

Guggenheim museoarekin alderatu du Osinbeltz pasaiaren arkitektoak. Izan ere, “Zestoaren historia kontatzen duen tokia izan daiteke”. Haren arabera, Guggenheim-ek izena eman zion Euskal Herriari, baina museoak berak ez du bertako “esentzia”. Osinbeltz “eredu berria” izan daitekeela ere uste du hark: “Ekonomiari eta turismoari dagokionez ere berritzailea izan daiteke, Zestoak kobazuloak eskaintzen ditu; orain, harrobiarekin, aukerak sor ditzakegu turistak inguruotan gelditzeko”.

Herriaren hautuak

Osinbeltzeko proiektua garrantzitsua izan daiteke Europa osoarentzat paisaiaren arkitektoaren aburuz. Berak “oso posizio argia” duela esan du; izan ere, “lan asko” egin du horrelako proiektuetan, eta uste du Zestoako egitasmoak natura errespeta dezakeela, modu gardenean.

Hala ere, “herritarren hautua, hausnarketa eta informazioa” lehenesten ditu Finkek. “Zestoarrei esan behar zaie ez direla subjektu pasiboak, beraiek esku-hartze handia dutela etorkizunean: inplikatu egin behar dute”.

Adituaren helburua “herritarrei lapurtu dieten burua bueltatzea” da: “Beraien ahotsa aurkitu behar dute, besteei entzunez. Galdetu egin behar dute, eta elkarrekin hitz egin”. Osinbeltzeko proiektuak aurrera eginez gero, bertan heziketa ere landu daitekeela pentsatzen du Erresuma Batuko gonbidatuak.

Aurkako ahotsak

Zestoan igaro dituen egunetan, Finkek ikusi du Osinbeltzeko proiektuaren aurka dauden herritarrak ere badirela. Horren aurrean esan du “ezezagunaren” aurrean duten ikuspuntua ulertzekoa dela, eta gisa horretako prozesuetan normala dela zalantzak sortzea.

Hala ere, nabarmendu du birziklatzea “beharrezkoa” denez, aukera bat bezala ikusi behar dutela zestoarrek harrobia. “Herritar guztiek dute ardura hondakinak banatzeko; eta, horrela, paisaia bat berreskuratuko dute herrian”. Gainera, esan du materia horretan lan egiten duten ingeniari onenak daudela prozesuan, Alemaniako enpresa batekoak.

Fink herritarrekin egoteagatik etorri da Euskal Herrira. Bere hitzekin azaldu nahi zien Zestoakoei “motorra martxan” dela. Hark ez du zalantzarik proiektuaren bideragarritasunean, “oso argi” ez balu, ez litzatekeelako inplikatuko. Ilusioz bueltatu da sorterrira Fink: “Partida abian da, eta zestoarren esku dago joko ona egitea”.