Stop zuhaitzen kontrako black weeki!

Azpeitia kalean.

Azpeitia kalean.

Donostiako Udalak aste honetan zuhaitzei kupida gabe eraso egiteari ekin dio. Izan ere, zuhaitz ugari bota du Urbieta, Javier de Barkaiztegi, Mons, Gernikako Arbola eta auskalo zer kale eta pasealeku gehiagotan.

Ofentsiba militar bat balitz bezala, eskura zituen motozerra guztiak atera eta 30 bat bota ditu Urbietan, 20 Javier de Barkaiztegin eta beste batzuk aipatutako kale eta pasealekuetan.

Urbieta kaleko zuhaitzak botatzeko erabili duen irizpidea “deigarria”, behintzat, bada. Izan ere, bitxiloreari petaloak kenduko balizkio bezala, zuhaitz bat bota eta hurrengoa utzi egin du, bat bota eta hurrengoa utzi… Horrela, 27 aldiz. Momentuz. Gauzak horrela, oraingoan nekez argudiatu ahal izango du zuhaitzak gaixorik zeudela edo segurtasun-arazoak sortzen zituztela. Garbi dado beste “arrazoi” batzuk izan dituela, guretzat eta, oro har, herritarrontzat guztiz ezezagunak direnak.

talando en fila

Urbieta kalean.

Urbieta kalean.

Guk ez dugu inoiz ulertu Udalak zuhaitzekiko erakusten duen herra. Gogoratu García Lorcan edo Monsen botatako zuhaitzak, edo Lourdes Txikin egindako txikizioa, bereziki larria. Paradoxikoki, egunotan, zuhaitzak botatzen ari den bitartean, Udalak klima-aldaketari buruzko erakusketa bat estreinatzen du. Inork ez die esplikatu udal agintariei kaleko zuhaitzak ezinbestekoak direla klima-aldaketari aurre egiteko? Ingurumen-kontuetan beti propaganda hutsean geratu behar al dira?

Eta errematea Alderdi Ederren gabonetarako ipini duten noria izan da. Tira, noria bera ez, baizik eta noria ezartzeko bi tamarindo “kendu” egin behar izan dituztela, zuhaitzak altzariak balira bezala.

Stop zuhaitzen kontrako black weeki!

Donostiako EGUZKI

Pinuaren gaitzaren inguruan Naturkonek egindako eskaerei Gipuzkoako Aldundiak erantzunik ez

Ona  hemen Eguzkik parte hartzen duen Naturkonen oharra bere osotasunean.

Pinuaren gaitzaren inguruan hainbat urrats egin ditzala eskatu dio Naturkonek Gipuzkoako Foru Aldundiari

Joan den asteazkenean, hilak 7, helarazitako gutun baten bidez, hainbat eskaera luzatu dio Naturkon Gipuzkoakolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiari, pinuari eraso dion onddoaren eta haren aurka jarduteko Aldundiak hartutako erabakiaren inguruan. Zehazki, galdetu dio zer informazio toxikologiko darabilen eskuartean, zer ikerlan egiteko asmoa duen tratamenduaren aurreko eta ondorengo egoera ekologikoa konparatu ahal izateko, nola pentsatzen duen bateragarri egitea tratamendu biozida hori eta perretxikoen kontserbazioa, bereziki Lobaria virens likenaren kontserbazioa…
Gaur egun baso askorentzat kezka iturri den banda marroiak jotako landaketa.

Banda marroiak jotako landaketa.

Halaber eskatu dio, jakinik kobre oxidoa izugarri toxikoa dela onddoentzat ez ezik, arrain eta uretako gainerako faunarentzat ere, bere eskuetan duen informazio guztia helarazteko, Naturkoni berari ez ezik, Gipuzkoako arrantza-elkarte, arrantza-federazio eta elkarte mikologiko guztiei ere.

Ildo beretik eskatu dio Naturkonek Aldundiari informazio horixe bera helarazteko Gipuzkoako parke naturaletako patronatuetako kide guztiei, natura babesteko kudeaketa beren esku baitute.

Durangon pinudien fumigazioaren aurka egindako konzentrazioa azaroan

Durangon pinudien fumigazioaren aurka egindako konzentrazioa azaroan

Azkenik, arazoaren larritasuna eta, bereziki, hura konpontzeko aukeratu den bidearen larritasun handiagoa kontuan izanik, Naturkonek ondorioztatu du badagoela nahiko motibo behingoz konbokatzeko Gipuzkoako Biodibertsitatearen Kontseilua, 2015ean sortu zenetik behin ere bildu ez dena.

Bere gardentasun-politikari muzin eginez, erantzuteari uko egin dio Aldundiak.

Hau da gutunaren testua literala:

.

                                  Ainhoa Aizpuru Murua Foru Diputatua
                                  Arantza Ariztimuño Zuzendaria

                                  Alfonso Acarreta Idazkari Teknikoa
                                  Iñigo Mendiola Zerbitzuburua                                  Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde                                  Orekarako Departamentua
                                  Gipuzkoako Foru Aldundia

Jaun-andre horiek, egun on.

Azken hilabeteetan Euskal Herrian oro har eta Gipuzkoan bereziki pinuetan zabaldu den izurritea dela eta, hainbat eskaera egin nahi dizkizuegu honen bitartez:

  • a) Jaso nahi genuke oraintsu onetsi berri duzuen eta urriaren 11n prentsaren aurrean iragarri zenuten “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” delakoaren espedienteko dokumentazioaren kopia bana.
  • b) Halaber nahi genuke helaraztea gaiarekin lotuta eskura duzuen informazio teknikoa —toxikologikoa onddoekiko oro har, toxikologikoa uretako bizidunekiko, ingurumenarekikoa, fitosanitarioa…— eta administratibo guztia, hala nola Madrilgo Gobernuari egindako baimen-eskaeraren ingurukoa.
  • c) Jakin nahi genuke halaber ea zuen sailak aurreikusi duen, kobre (I) oxido bidezko tratamendua aplikatzen bada, aurretiko eta ondorengo azterketa faunistiko, floristiko eta ekologikoa egitea tratamenduaren ingurumen-ondorioak ebaluatu ahal izateko, bereziki onddoen gainekoa eta uretako ekosistemen gainekoa, baina lehorreko makrofaunari buruzkoa ere bai.
  • d) Jakin nahi dugu, orobat, nola aurreikusten duen zuen sailak bateratzea delako tratamendu hori Lobaria virens likena (Europako liken urrien eta mehatxatuenetako bat, Gipuzkoan bizi dena) babesteko obligazioarekin.
  • e) Aurreko puntu guztiei buruzko irizpen teknikoa enkargatzea EHUren Ekologia Departamentuari.
  • f) Gaiaren larritasuna ikusirik, uste dugu une egokia dela, eta hala eskatzen dizuegu, 2015ean sortutako Bioaniztasunaren Kontseilua (9/2015 Foru Dekretua, apirilaren 14koa) konbokatzeko gai hau guztia aztertzeko, informazio hori guztia aldez aurretik helarazita kontseilukideei, garaia baita baso-politikan egurgintzaren sektorearen interesetik haragoko planteamenduak kontuan hartu eta prozedura gardenagoak baliatzeko.
  • g) Kobre (I) oxidoak onddoekiko duen toxikotasuna dela eta, eskatu nahi dizuegu halaber Euskal Herriko elkarte mikologiko guztiei helaraztea aurreko puntuetan aipatutako informazio tekniko guztia.
  • h) Bota nahi den konposatuak uretako bizidunekiko duen toxikotasuna ere ikusirik, halaber eskatu nahi dizuegu goiko puntuetan aipatzen den informazioa Euskal Herriko arrantza-elkarte eta arrantza-federazio guztiei helaraztea.
  • i) Iragarri den tratamenduaren ondorioak oso larriak izan daitezkeela aurreikus daitekeenez, orobat eskatu nahi dizuegu Parke Naturaletako Patronatuetako kideei ere helaraztea esandako informazio guztia.
  • j) Halaber esandako informazioa Gipuzkoako Arrantza Kontseiluko kide guztiei helaraztea, eta gai hau Kontseilu horren urteroko bilkuraren (nahiz aparteko bilkura monografiko baten) gai-zerrendara gehitzea, han ere azter dadin.

Besterik gabe, jaso gure agurrik beroena.

Donostian, 2018ko azaroaren 7an

Naturkon Gipuzkoa
Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan

Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Honako hauek osatzen dugu Naturkon.

Eguzki: “Ondarroako marrazo-hilketan ingurumen-delitu ote dagoen jakiteko ikerketa, salaketak eraginkorrak izaten hasi diren seinale”

Iazko irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Iazko irailean zabaldu ziren argazkietako bat.

Ertzaintzak atzo ezagutarazi zuenez, Ondarroako marrazo-hilketak direla eta, lau pertsonaren gaineko ikerketa bat abian da, lau pertsona horiek ingurumen-delitu jarraitu baten erantzuleak ote diren jakiteko. Eguzkiren iritziz, ikerketa hori ireki izana orain arte marrazo-hilketen inguruan egindako salaketak eraginkorrak izaten hasi diren seinale da.

Izan ere, Ertzaintzak berak esan duen bezala, ikerketaren abiapuntua iazko irailean sare sozialetan Ondarroako marrazo-hilketei buruz barreiatutako argazkiak izan ziren. Aste honetan bertan, berriz, justu Ertzaintzak ikerketaren berri eman baino egun bat lehenago, Eguzkik zabaldu zituen Ondarroako marrazo-hilketak salatzeko irudi berriak. Bien bitartean, joan den apirilean, Estatuko Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuak 20 marrazo muturmotz (Lamna nasus, espezie babestua) bahitu zituen Ondarroako tretzaontzi batean. Horrez gain, tretzaontzi honi zigor-espedientea ireki zion 4.872 kilo tintoleta, kaela edo marrazo urdin (Prionace glauca) deklaratu zituelako, 6.320 kilo eraman arren. Gauzak horrela, logikoena da pentsatzea legez kanpoko marrazo-arrantza ohikoa dela. Hori aditzera ematen dute, behintzat, bai bahitu zituzten babestutako marrazo-aleek (ez dira bat edo beste izan, 20 baizik), bai kaelen gehiegizko pisuak (iruzurra % 29,7koa izan da).

Ertzaintzak atzo zabaldutako albisteak finning delako praktika ere aipatzen du. Finning deitzen zaio marrazoei hegalak mozteari (hegalak oso garesti ordaintzen dira, batez ere Asiako merkatuan) eta gero gorpuak berriz ere itsasora botatzeari. Itsasoan, hegalik gabeko ale horiek ezinbestez hiltzen dira, jakina. Praktika hori Europar Batasunak espresuki debekatu zuen 2013an. Hain zuzen, marrazo-hilketak salatzeko zabaldutako argazkien artean badira bi, behintzat, finning delakoa Ondarroan ere praktikatzen dela iradokitzen dutenak. Hona hemen:

finningLaburbilduz: Ertzaintzak zabaldutako albistea pauso ona da norabide onean, baina oraindik askoz pauso gehiago beharko dira marrazo-hilketekin bukatzeko. Ia-ia ohitu gara horrelako hilketak film dokumentaletan ikusten, baina beti “urruti” gertatzen dira, itsaso exotikoetan. Hemen bertan gertatzen dira, ordea.

Eguzki, 2018ko azaroan

Tintoleta edo marrazo urdina babesteko neurriak oraindik ez dira Ondarroara iritsi

Ohituta gaude marrazoen gehiegizko arrantzari buruzko dokumentalak ikusten. Baina hilketa horiek beti "urruti" gertatzen dira, itsaso exotikoetan. Honako hau, berriz, hemen dugu, Ondarroan.

Ohituta gaude marrazoen gehiegizko arrantzari buruzko dokumentalak ikusten. Baina hilketa horiek beti “urruti” gertatzen dira, itsaso exotikoetan. Honako hau, berriz, hemen dugu, Ondarroan.

Basafauna Migratzailea Babesteko Konbentzio edo Hitzarmenean hobekuntzak egin dira eta horietako bat tintoleta, marrazo urdina edo kaela deritzon espezieari dagokio (Pionace glauca). Izan ere, ofizialki onartu da espezie hori kontserbazio-egoera txarrean dagoela eta, ondorioz, babes-neurriak hartu behar direla. Hala ere, astelehenean bertan Ondarroan ateratako argazkiok ikusita (tartean heldu gabeko aleak eta guzti antzeman daitezke), begi-bistan dago babes-neurri horiek hutsaren hurrengo direla, edo oraindik ez direla iritsi. Ez, behintzat, aipatutako portu bizkaitarrera.

Lehen planoan, kaela txiki-txikiak, heldu gabeak.

Lehen planoan, kaela txiki-txikiak, heldu gabeak.

Ministro Kontseiluak irailaren 7an eman zien bide aipatutako Basafauna Migratzailea Babesteko Konbentzioren hobekuntzei. Estatuaren Komunikazio Idazkaritzak Kontseiluan erabakitakoari buruzko informazioa honako izenburu honekin zabaldu zuen: “Sei espezie migratzaile babesteko neurriak onartu dira”. Espezie horietako bat tintoleta da, eta, esan bezala, irailaren 7az geroztik ofizialki kontsideratzen da kontserbazio-egoera txarrean dagoela. Horren ondorioz, Konbentzioa sinatu duten estatuek elkarlanean neurriak hartzeko konpromisoa hartu dute.

ondarroa1“Tintoletaren kasuan –irakur daiteke Ministro Kontseiluari buruzko informazioan bertan–, Espainak  kontserbazio aktiboko neurriak indarrean ditu 2009tik, eta, gaur egun, debekatuta daude tintoleta harrapatzea (tretzaren bidez ur azalean izan ezik), itsasontzi barruan edukitzea eta salerostea” (sic).

Bada, etortzeke omen dauden babes-neurriak eraginkorragoak izango dira, zeren eta orain arteko “kontserbazio aktiboko neurrien” eredu Ondarroa bada…

Eguzki, 2018ko azaroan

ondarroa3

Bardeako Tiro Poligonoaren aurkako manifestazio ederra, Tuteran

bardeakBardenas Libresek deituta, manifestazio ederra egin da gaur eguerdian Tuteran Tiro Poligonoaren aurka. Ikus bideoa: https://youtu.be/qvJ9JRsL19U

Manifestazioa une aproposean dator. Izan ere, Bardeako Juntak orain du Defentsa Ministerioarekiko alokairu-kontratua berritzeko asmoa.

Bardenas Libresek ukatzen du Juntak kontratua berritzeko zilegitasuna duela eta galdeketak herriz herri egitearen alde dago.

Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunearen garbiketa-eguna, komunikabideetan

Elorrixa1Herritarrek primeran erantzun zieten larunbatean Eguzkik Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunea garbitzeko eginiko deialdiari eta ekimenak komunikabideetan izan duen oihartzuna ere bikaina izan da. Oihartzun hori hainbat komunikabidetan nola islatu den biltzen saiatu gara. Bertan argazki eta bideo ugari ikus dezakezu. Dena dela, honelako ekimen jakin batek izan dezakeen oihartzuna gorabehera, benetako arazoak jarraitzen du izaten plastikoen ekoizpenari eta erabilerari mugak nola jarri.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/5981587/200-lagun-inguru-bildu-dira-zumaiako-flyscharen-garbiketa-lanetan/

https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/5981795/200-voluntarios-recogiendo-residuos-flysch-zumaia/

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/voluntarios-limpian-flysch-deba-zumaia-20181110165812-nt.html

https://www.berria.eus/paperekoa/1957/048/001/2018-11-11/kontzientziak_pizten_ari_dira.htm

https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20181110/zumaia-eta-deba-arteko-itsasertza-garbitu-eta-administrazioei-hondakinen-arazoari-heltzeko-eskatu-diete

https://www.donostitik.com/cerca-de-200-personas-limpian-el-flysch-de-zumaia-deba/

https://baleike.eus/zumaia/1541931611272-deba-eta-zumaia-arteko-harraldea-garbitu-dute-auzolanean

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/11/10/sociedad/euskadi/unos-200-voluntarios-recogen-residuos-en-el-flysch-de-zumaia

http://agencias.abc.es/agencias/noticia.asp?noticia=2965542

http://urolakosta.hitza.eus/2018/11/11/deba-eta-zumaia-arteko-harraldea-garbitu-dute-auzolanean/

https://www.elcorreo.com/sociedad/doscientos-voluntarios-recogen-20181111095211-nt.html?fbclid=IwAR3bgW_qWhRI9qi19SMKbYR47CVNBTY8Q5bBe7o4R2iwOXEx5YkgrbvLyHw

elorrixa2

 

2017an ere lurra eta ingurumenaren aldeko aktibistak eta ekologistak erahilak mundu osoan

2017. URTEAN ZEHAR LURRA ETA INGURUMENAREN ALDEKO AKTIBISTAK ETA EKOLOGISTAK HILTZEN JARRAITU DUTE MUNDU OSOAN ZEHAR.

 Azken urteetako joera gorakorrak jarraitzen du, Lurra eta Ingurumenaren aldeko aktibista gehien erahil duten urtea 2017a izan delarik. Agroindustria ere izan da hilketa hauek lotutako arlo odoltsuena.

Global Witness nazioarteko GKEren urteko zenbakiek erakusten digute 2017an gutxienez Lurra eta Ingurumenaren aldeko 207 aktibista hil zituztela 22 Estatuetan: buruzagi indigenak, komunitatearen aldeko aktibistak eta ekologistak meatzaritza, basoen mozketa, agroindustria eta beste negozio suntsitzaileetatik beren etxeak eta komunitateak babesten saiatzeagatik erahildakoak. Ia lau lagun astean, erregistroa dagoenetik urterik odoltsuena.

Kontsumorako gaiei lotutako hilketen gorakadaz ohartarazten du txostenak. Izan ere, beren lurrak nekazaritza suntsitzailetik defendatzen dutenenganako eraso bortitzak handitzen ari dira (adibidez, olio palma landatzeko lurren lapurretak, xaboia eta kafea bezalako gai arruntak ekoizteko).

Berta Cáceres aktibista hondurarra izango da  kasurik ezagunenetakoa. Egun hauetan bere kasua epaitzen aritu arren, justizia egiteko esperantza gehiegi ez dago, beste behin ere.

Berta Cáceres aktibista hondurarrarena izango da kasurik ezagunenetakoa. Egun hauetan bere hilketaren inguruko kasua epaitzen aritu arren, justizia egiteko esperantza gehiegi ez dago, beste behin ere.

Txostenaren bidez erasoekin bukatzeko eta ingurumen aktibistei babes neurriak ezartzeko eskatzen zaie gobernuei eta enpresei.

Ziuraski hildakoak askoz gehiago izango dira, datuen bilaketan oso mugatuta daudelako. Aktibista hauek isilarazteko erabilitako tresnen artean hilketa da adibide latzena, baina badira beste asko: heriotz mehatxuak, atxiloketak, beldurra eragitea, zibe erasoak, sexu erasoak eta epai salaketak.

“Zein preziotan?” izeneko txostenaren arabera adierazten da agroindustriak meatzaritza gainditu duela, eraso hauei lotutako negoziorik odoltsuena bilakatuz.

Kolonbiako Hernán Bedoyaren hilketa dago erasoen artean, bere komunitateari lapurtutako lurretan olio palma eta bananondoko landaketen aurkako manifestazioetan parte hartzeagatik talde paramilitarrak erahildakoa. Edo Filipinetako ejerzitoak eragindako zortzi nekazarien hilketa bortitza, beren lurretan kafe soroak landatzeari oposizioa aurkeztu zutelarik. Eta Gamelako herri indigenako 22 kideen zauri larriak, batzuk eskuak moztuta, Brasilgo terratenienteek eraginda matxete eta errifleak erabiliz.

Nekazari eta aktibista kolonbiarra atxilotxeko unean.

Nekazari eta aktibista kolonbiarra atxilotxeko unean.

Txostenak lotzen ditu bortizkeri hau eta gure etxeetan topatzen ditugun hainbat gai: nekazaritza intentsiboa, meatzaritza, legez kanpoko ehiza, egur mozketak, supermerkatuetako era guztietako lehengaiak (palma olioa txapurako, abereentzako soja, altzarientzako egura, etabar) sortzen dituztelarik.

Zenbait gobernuk eta enpresek hilketa hauekin loturak ere badituztela salatzen dute, eta Global Witness erakundeak dei egiten du berehalako erantzuna emateko, joera gogor hau gelditu nahi bada. Hala ere, bi eragile horiek ere irtenbidearen zati dira, erasoen arazoari errotik heltzen badiote. Adibidez, komunitateek beren lurretan garatzen diren hainbat proiektuei ezetz esateko eskubidea bermatzea, meatzaritzan adibidez; edo eta arriskuan dauden ekologistak babestea eta bortizkeria jasaten dutenentzako justizia ere bermatzea.

Ben Leatherrek, Global Witness erakundeko kanpainen arduradunak, hauxe esan zuen: “tokiko aktibistak hiltzen ari dira, gobernuek eta enpresek diru mozkinak era azkar batetan lortzea lehenesten duten bitartean. Funtzionari korruptoei, industria suntsitzaileei eta ingurumen hondamendiari aurre egiten dieten komunitate ausartak isilarazten dira bortizki. Aski da”.

“Eraso guzti hauen aurrean, Ingurumena eta Lurraren babesaren aldeko komunitateak ez dira desagertuko, indartu egingo dira baizik. Gonbidatu egiten ditugu kontsumitzaileak gure kanpainari lotzeko aktibista horiekin batera, boterea mugitzen den aretoetara eta industrien zuzendaritza batzordeetara beren borroka ere eramanez. Beren ahotsak entzungo direla ziurtatuko dugu. Eta zelatan egongo gara aktibistak, beren lurra eta ingurumena babestuak izan daitezen ziurtatzeko”.

Bestelako datu garrantzitsuak:

Brasil izan da historian zehar hilketa kopuru handiena bildu duen Estatua, 2017an 57 hilketa jasoaz. Filipinetan 48 lagun hil dituzte urte horretan, Asian inoiz bildutako kopuru handiena.

Latinoamerikan eman da hilketa guztien %60a. Mexikon eta Perun hilketak handitu dira erruz, 3tik 15era eta 2tik 8ra, hurrenez hurren. Nikaraguan aldiz per capita izandako hilketa kopuru handiena bildu da, lau heriotza gertaturik.

Lehen aldiz agroindustria arlo ekonomiko odoltsuena izan da gutxienez 46 hilketa bilduz. Meatzaritzari lotutako hilketak 33tik 40ra handitu ziren, basoen mozketari 23 hilketa leporatzen zaizkion bitartean.

Legez kanpoko ehiztariei aurka egitea arriskutsuagoa bilakatu da, 23 hildakoen errekorra izan delarik, Afrikako basozainak gehienak, basa bizitzaren legez kanpoko merkataritza oztopatzeagatik.

Global Witness erakundearen arabera lehengo urteko 53 hilketetan seguritate indar publikoek parte hartu dute, eta eragile pribatuek (gaizkileen taldeak) 90 hilketetan.

Azken urteetan gobernuen eta enpresen aitortza eta ekimen handiagoa antzeman izan da, baina askoz ere gehiago egiteko eskatu behar zaie, eta azkar gainera, giza eskubideen urraketaren inguruko arazo larri honi heltzeko.

2018ko urrian.

Bardenas Libresek antolatuta, tiro-poligonoaren aurkako manifestazioa egingo da igandean Tuteran

IMG-20181025-WA0018[2]Bardenas Libres plataformak antolatuta, manifestazio bat egingo da igandean Tuteran tiro-poligoaren eraisketa errebindikatzeko eta orain dela gutxi egin diren maniobra militarrak salatzeko. Hitzordua 12:00etan izango da, Foruen Enparantzan. “Herriak erabaki” da deialdiaren lemetako bat. Izan ere, plataformak eskatzen du herrietan galdeketak egitea Bardeako etorkizunari buruz.

Donostiako Itsaspeko Zinemaldia Oarsoaldera ere iritsi da

cimasubDonostiako Itsaspeko Zinemaldi betiere arrakastatsuak 42. Edizioa ospatuko du azaroaren 15ean, 16an, 17an,  Real Sociedad de Futboleko Urpeko Aktibitateen Sailak antolatuta. Aukera bikaina pantaila handiaren bidez itsasoa eta bere arazo ekologikoak hobeto ezagutzeko.

Egitarau osoa, irudi zoragarriekin batera, honako webgune honetan ikus daiteke:

https://ciclo.subacuaticasrealsociedad.com/hasiera

Honako webgune honetan, berriz, aurkezpen-bideo ikusgarria aurkituko duzu:

https://ciclo.subacuaticasrealsociedad.com/upload/secciones-publicas/2018/11/01/cimasub-2018-spot-promocional-2_original.mp4

Gainera, aurten, Eguzkiren laguntzaz, Zinemaldiaren “zati txiki bat” Oarsoaldeko herrietara iritsiko da. Aukera baliatuko dugu Jaizkibel-Uliako itsas babesgunearen beharra berriz ere aldarrikatzeko. Hona hemen egitaraua:

Itsaspeko_kartela

200 boluntario inguruk garbitu dute gaur Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunea

elorrixa9Eguzkik deituta, 200 lagun inguru bildu gara gaur goizean Zumaia eta Deba arteko marearteko gunea garbitzeko.

Pozik egoteko moduko eguna izan da. Izan ere, hamaika hondakin bildu ditugu, gehienak plastikoak. Baina aldi berean, paradoxa badirudi ere, zapuztuta ere atera gara, bildu ditugunak baino askoz hondakin gehiago bertan geratu direlako, bildu ezinean.

Nolanahi ere, eta oroz gain, ikasteko eguna izan da. Izan ere, bertara joan garen guztiok lehendik ere kontziente ginen hondakin plastikoek sortzen duten arazoaz; hain justu, horregatik joan gara. Eta, hala ere, harrituta geratu gara. Harrituta hondakin kopuruarekin eta aniztasunarekin. Egia esan, denetatik zegoen, baina seguruena plastikozko botilak ziren ugarienak.

elorrixa1elorrixa2elorrixa3Hastapenak: lehendabiziko argazkian, Elorrixan, lehenengo informazioa jasotzen; bigarrenean, marearteko gunera jasiten; hirugarrenean, gunean bertan, lanak banatzen.

Gaur Deba eta Zumaia bitartean mariarteko zabalgunea garbitzen aritu direnek ederki asko erakutsi dute naturarekiko eta herrigintzarekiko kontzientzia eta konpromisoa badituztela. Baina ez gara inozoak, eta badakigu ekimen honen bidez eta egin daitezkeen antzeko beste batzuen bidez soilik ezin zaiela aurre egin plastikoak sortzen ari diren arazoei. Izan ere, 10 milioi tonelada plastiko iristen dira urtero itsasora!

elorrixa4 elorrixa5 elorrixa7

Hondakinak jaso eta jaso.

Hondakinak jaso eta jaso.

Arazo globala da, eta arazo global honi konponbide globala eman behar zaio lehenbialehen plastikoen mundu ekoizpena mugatuz eta birziklatu ezin daitezkeen plastikoak debekatuz. Bitartean, birziklatu daitezkeen plastikoak behar beste bildu behar dira; gaur egun baino gehiago, alegia.

Baina administrazioek arazoari serio heltzen dioten bitartean, herritarrok ez dugu zertan eskuak poltsikoetan sartuta itxoin. Guk ere, gure xumean, neurriak har ditzakegu. Egia da neurri xume horiek, hein batean, behintzat, adabakiak baino ez direla izango. Baina neurri horien bitartez erakusten dugun kontzientzia akuilu izango da agintariek hartu behar dituzten erabakiak lehenbailehen har ditzaten.

elorrixa14 elorrixa20 elorrixa19 elorrixa18 elorrixa17 elorrixa16 elorrixa15 elorrixa12 elorrixa11 elorrixa10Esaterako, Deba eta Zumaia bitarteko flyscha tarteka garbitu behar da, hondartzak garbitzen diren bezala. Gune hau Biotopo babestua da legez. Kalifikazio horrek ezin du amu turistiko huts izan. Neurriak behar dira, tartean, garbiketa-neurriak.

Halaber, Gipuzkoako erreka eta ibaiek ezin dute plastikoak itsasoraino eramateko autopistak izan. Horiek ere garbiketa behar dute.

elorrixa21 elorrixa22Elorrixa24 elorrixa23Esteka honetan ikus dezakezu Deba eta Zumaia bitarteko marearteko gunea garbiketa-egunak nolako isla izan duen hainbat komunikabidetan.