All posts by Donostia

Ezezko biribila Aldundiari! Bizikletak beste tratu bat merezi du

Captura de pantalla 2016-11-15 a las 10.26.14Kalapie (Donostia), Balazta (Irun-Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri duen mugikortasun iraunkorreko politika eta, bereziki, bizikletaren erabilerari eman dion bultzada lotsagarria salatzeko idazki bat prestatu dugu.

Aldundia, mugikortasun iraunkorra sustatzeko politikan eta bizikletaren erabilera bultzatzeko lehen urratsak eman ostean, gainbeheran egon da 2015etik aurrera, egungo Foru Gobernua eratu zenetik, aurreko akordioetan atzera egin eta Gipuzkoako Batzar Nagusien akordioak urratu besterik ez du egin.

Egiaztatu dugu Aldundiak hartutako konpromisoak ia desagertzera arte urtzen joan direla. Hala, Bizikleta Bideen LPSak aurreikusi zuen eta inoiz bete ez den urteko 14,5 milioi euroko batez besteko inbertsioa, 2015ean 6 miloi euro izaki, 2016an 2,3 milioi eurora, eta 2017an 1,8 milioi eurora murriztu da. Aldundia ez dadila krisiaz baliatu, 2017rako, Sailaren aurrekontuak igo egin dira-eta. Horrez gain, honako gertaera kezkagarri hauek antzeman ditugu: ohiko gastuaren eta bizikleta sustatzeko diru-laguntzen murrizketa, 2016rako Estrategia Kudeatzeko Plana prestatu ez izana, eta abar.

Hauxe da, gure desadostasuna adierazteko, prentsari eta Aldundiari bidali diegun dokumentua.

http://kalapie.org/wp-content/uploads/2017/06/BIZKARRA-BIZIKLETARI.pdf 

Eguzki bat dator aipatuako lau elkarte hauek egin duten egoeraren irakurketarekin. Izan ere, abenduan, Batzar Nagusietan 2017ko foru aurrekontuak eztabaidatzen ari zirela eta, “Bidegorri-sarea geldirik dagoela ezkutatu ezin duen argazki bat, bizikletan bada ere” izdnburuko iruzkin bat egin genion Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuaren propaganda-irudi honi. Inork iruzkin hura irakurri nahi badu, esteka honetan aurkituko du:

http://eguzki.org/2016/12/13/bidegorri-sarea-geldirik-dagoela-ezkutatu-ezin-duen-argazki-bat-bizikletan-ateratakoa-bada-ere/

p1020350p

Gladys gogoan, euripean ere bai

Parkeko sarreran, abiatu aurretik.

Parkeko sarreran, abiatu aurretik.

Atertu ez duen arren, jendeak primeran erantzun du eta aurten ere kuadrilla polita bildu gara Gladysen omenaldian.

Esteka honetan aurkituko duzue bideo bat, nahiko adierazgarria:

https://www.youtube.com/watch?v=EXTpQHZ4KXw&feature=youtu.be 

Beste bi bideo hauetan, berriz, ia ekitaldi osoa duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=xSUOMN5ncGY&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=tXkSSHY_W1Y

Gauza bat nabarmendu nahi dugu, eta sinets iezaguzue hau ez dela erretorika: ekitaldi hau xumea den arren, tonto-tonto, lan handia eskatzen du, eta ez litzateke posible izango baldin eta jende askok lagunduko ez balu, gratis et amore lagundu ere.

Omenaldian bertan gaudela, gauza batengatik edo bestearengatik, inpresioa dugu ez garela gure eskerrona behar bezala transmitzen asmatzen. Bada, balio dezatela lerro hauek laguntza hori guztia zinez estimatzen dugula berresteko. Beraz, eskerrik asko Mikeli, Estanga eta bere bandari, Maddi eta June Trebeskako dantzariei, Karlosi, Javiri, Urko eta Enekori eta zuek dakizkizuen guztiei eta bakoitzari. OK?

Oroitarriko bidean, Estanga eta bere banda buru direla.

Oroitarriko bidean, Estanga eta bere banda buru direla.

Maddi eta June Trebeska dantza taldekoak aurreskuan.

Maddi eta June Trebeska dantza taldekoak aurreskuan.

Kuadrilla polita bildu gara.

Kuadrilla polita bildu gara.

Eguzkik ekainaren bukaeran 30 urte egingo ditu. Horren aitzakian, Eguzkik Felix Soto

Eguzkik ekainaren bukaeran 30 urte egingo ditu. Horren aitzakian, Eguzkik Felix Soto “saritu” edo aitortu nahi izan du. Omenaldia bukatuta, kuadrilla bat erretratatu gara, Felix eta Gladysen argazkia erdi-erdian genituela.

Gladys del Estal hil zuteneko 38. urtemuga dela eta, oroitze-ekitaldia antolatu du Eguzkik igandean

123-G - copiaEguzkik Gladys del Estal oroitzeko ekitaldi berri bat antolatu du. Dagoeneko 38 urte pasatu dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys hil zuenetik, buruan tiro bat jota. Tuteran gertatu zen, ekologista donostiarra han baitzegoen Energia Nuklearraren kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzeko.

Eguzkik antolatu duen oroitze-ekitaldi berria igandean izango da, ekainaren 4an, 12etan hasita. Parte-hartzaileok Gladys Eneko atean bilduko gara eta erromerian joango gara parkeko goiko ordekaraino, Gladysen oroitarria dagoen lekuraino, alegia. Han egingo da ekitaldia, lore eta kanta tartean.

Bertan, aktualitatearen irakurketa bat ere egingo da, ohi bezala. Izan ere, Eguzkitik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistetan.

Gladys eta “Estatuaren gehiegikerien” Biktimak Aitortzeko Legea

Eta zertaz hitz egingo dugu? Bada, Konstituzio Auzitegiak aste honetan bertan suspenditu egin duela kontuan izanda, seguruena Estatuaren “gehiegikeriak” 1978 eta 1999 bitartean eragindako Biktimak Aitortzeko Legeaz hitz egiten hasiko gara. Gogoan izan Eusko Jaurlaritzak lege hori iaz abiatu zuela, hain justu, fetxa hauetan. Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek berak esan zuenearen arabera, lege horren bidez Gladys izan zitekeen orain arte ukatutako aitortza jaso zezaketen biktimetako bat. Horrela bada, primeran, esan genuen orduan, baina eszeptikoak izatea beste erremediorik ez genuela ere gehitu genuen, uste baikenuen aitortzak, kasurik onenean, luze joko zuela. Gobernu espainolak orain dela pare bat aste lege horren kontra jarri duen helegitea, guztiz arbuiatzen duguna, eta horren ondorioz Kontituzio Auzitegiak aste honetan bertan hartu duen erabakia gure eszeptizismoa ondo justifikatuta zegoela berrestera datoz. Garbi dago gai hau ez dela sartu PPren eta EAJren arteko tratuan. 

gladys+07

Lemoizen etorkizuna

Bada, berriz, PPren eta EAJren arteko tratuan sartu den eta igandean Gladysen omenaldian hizpide izango dugun kontu bat. Izan ere, tratu horren arabera Lemoizko zentralak okupatzen dituen lursailak “berehala euskal erakundeen esku” geratuko dira. Hainbeste urte pasa eta gero EAJk gai hau horrelako akordio batean sartu izanak Eusko Jaurlarritzak buruan proiektu zehatzen bat baduela aditzera ematen du. Are gehiago, zenbait komunikabidek dagoeneko aipatu dute Basordan akuikultura-proiektu bat eta Bimep kokatzeko aukera (energia elektrikoa sortzeko olatuen indarraz baliatzen den plataforma da Bimep). Gauzak horrela, Eguzkik honako hau esan behar du: Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailei “historiarekin bat datorren erabilera” eman behar zaie. Eta horrek, zehatz-mehatz, zer esan nahi du? Bada, gure iritziz, Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzatekeela eta bertan parke publiko bat eratu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean. Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, taldeak aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta. Inork gure arrazonamenduaren berri nahi badu, jo beza honako lotura honetara:   http://eguzki.org/2017/05/19/eguzkik-lemoizen-eskatzen-du-historiarekin-bat-datorren-erabilera/

Adi Garoñari!

Eta igandean Garoñari buruz ere hitz egingo dugu, jakina. Ibredrolak berak esan du ez duela zentrala berriz martxan jartzeko asmorik. Baina adi! Ez da begi-bistatik galdu behar Gobernu espainolak gaiarekin bueltaka jarraitzen duela eta Iberdrolaren adierazpen hori Garoñako zentrala truke-txanpona den negoziazio-testuinguru batean ulertu behar dela. Horrelako zerbait: “Zentrala berriz ere martxan jar dezadan nahi baduzu, zergak murriztu behar dizkidazu, edo bestela segurtasuna bermatzeko eskatzen dizkidazun inbertsioak apaldu; edo zentrala behin betiko ixten badut, beste zentral batzuen esplotazio-epea luzatzen utzi behar didazu”. Gainera, bada adi jarraitzeko beste arrazoi bat, izan ere, zentrala itxi ondoren, eraitsi ordez, hondakin erradioaktiboen biltegi bihurtzeko aukera aipatzen hasi dira. Beraz, adi egon ezean, Garoñako atea itxi bai baina arrisku nuklearra leihotik sartzen jarraitzeko aukera dugu. Adi Garoñari! garoc3b1a

Ikusten duzuenez, igandean, Gladysen oroitarriaren aurrean edo ezkiaren gerizpean, izango dugu zertaz hitz egin.

Martxa Jaizkibelen eta erakusketa Zurriolan

IMG_20170528_112750504Jaizkibelek bi ekimen protagonizatu ditu igandean. Bata, Jaizkibel desmilizatzearen aldeko martxa, hainbat taldek antolatuta, tartean Eguzkik. Bestea, berriz, Eguzkik berak Zurriolan paratutako erakusketa, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea errebindikatzeko Nazio Batuek datorren astean ozeanoei buruz egin behar duten goi-bileraren bezperan. 

Berrogeita hamar bat legunek hartu zuten parte hainbat taldek antolatutako “Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapeko martxan. Lezoko plazatik abiatuta, tiro-eremura iritsi ziren, eta bertan, trikitixa eta sagardoa lagun, ekitalditxo bat eta hamaiketakoa ere egin zuten.

Ibilaldia Iparragirreko basoan barrena egin zuten. Bertan geldialdi bat egin zen (kus argazkia), hainbat barrakoi handiren hondarren aurrean. Barrakoi hauek erabili zituzten gerrostean Jaizkibelgo errepidea eraiki zuten langile derrigortuek. Oso ezaguna ez den istorio honek agerian uzten du militarren presentzia mendian aurrekari latzak dituela.

IMG_20170528_103233850

Zurriolan, berriz, harrera ona izan zuen Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgunearen alde paratu zuen erakusketa. Jende askok proposamenaren zantzu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ekimen hau espresuki egin da Nazio Batuek datorren astean New Yorken ozeanoei buruz egingo duen goi-bileraren bezperan. Ikus:

http://eguzki.org/2017/05/24/eguzkik-ulia-jaizkibel-itsas-babesgunea-errebindikatuko-du-nazio-batuek-ozeanoei-buruz-egin-behar-duten-goi-bileraren-bezperan/

IMG-20170528-WA0012 IMG-20170528-WA0009

Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea errebindikatuko du, Nazio Batuek ozeanoei buruz egin behar duten goi-bileraren bezperan

Ulia-jaizkibelEguzkik Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea errebindikatuko du datorren igandean, hilaren 28an, Zurriolako pasealekuan paratuko duen erakusketa baten bidez. Errebindikazioa Nazio Batuen Erakundeak aurki egin behar duen goi-bileraren lorratzean dator; izan ere, Nazio Batuen Erakundeak ozeanoei buruzko goi-bilera egingo du ekainaren 5 eta 9 bitartean, New Yorken.

            2015ean Parisen egin zen klima-aldaketari buruzko goi-bileraren kasuan bezala, egun horietan, Eguzkikook, mundu zabaleko gainerako ekologistekin batera, New Yorken har daitezkeen konpromisoei adi egongo gara. Baina, “global pentsatu, lokal jokatu” filosofia beti gogoan, ez diogu horregatik gure gertuko inguruari begirik kenduko, eta, horren ondorioz, hemen ere konpromiso zehatzak hartu egin behar direla errebindikatuko dugu. Eta hartu beharreko konpromiso zehatz horietako bat da Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea deklaratzea, argi eta garbi. 

Proposamen zientifikoa           

                Ozeana Fundazioak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak 2010ean aurkeztu zuten Donostia eta Biarritz bitartean korridore ekologiko bat eratzeko proposamen zientifikoa, Natura 2000 Sarearen barruan. Proposamenak aurreikusten du 13.000 hektarea inguruko itsas babesgune bat deklaratzea Jaizkibelgo eta Uliako kostan. Inguru hori oso aberatsa da. Oceanak eta EBEOk mila espezie baino gehiago atzeman dituzte bertan. Horietatik 50 inguru babestuta daude, identifikatu dituzten habitetatik 12 babestuta dauden bezala. Horrez gain, Kantauri itsasoan parekorik ez duten forma geologikoak ere aurkitu dituzte. Gobernu frantsesak Lapurdiko kostaldean dagoeneko hainbat itsas babesgune deklaratu dituela kontuan izanda, 27.000 hektarea inguruko babesgune-sarea osatuko litzateke Donostia eta Biarritz bitartean. “Atlantiko europarreko itsas korridorerik garrantzitsuenetakoa izango litzateke, baita aniztasun handienetakoa ere”.

            Proposamena ongi hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako, Oreretako, Pasaiako eta Lezoko udalek, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziak… eta elkarte ekologista eta naturzale guztiek, jakina. Beraz, itxuraz behintzat, adostasun zabala dago. Alabaina, dagoeneko 2017an gaude, eta ez dirudi propoamenak aurrera egiten duenik.

Egin gure partea

            Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiko presidente Peter Thompsonek zera esan du: “New Yorkeko goi-bileran, gizateria ozeanoen egoerari buelta ematen hasiko den unearen lekuko izango gara”. Horretarako, baina, konpromiso zehatzak hartu beharko dira, maila guztietan. Bada, Ulia-Jaizkibel itsas babesgunea deklaratzea egoerari buelta emateko ahalegin horretan gure partea egiteko prest gaudela adierazteko modu bikaina litzateke.

Eguzki, 2017ko maiatza

Kartela maiatzak 28 erakusketa

“Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapean, mendi-martxa igandean

IMG-20170522-WA0007“Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapean, mendi-martxa egingo da igandean, hilak 28.

Hitzordua goizeko 10etan izango da, Lezoko plazan. Partehartzaileak 11ak aldera iritsiko dira tiro-eremura, eta bertan ekitaldi bat eta hamaiketakoa egingo dira, trikitixa lagun.

Martxa honen helburua militarrek Jaizkibelen okupatzen dituzten 365 hektareak berreskuratzea da. Arrazoi askorengatik. Izan ere, martxa babesten duten taldeak alor askotakoak dira, mendizaleak, ekologistak, memoria historikoa lantzen dutenak eta abar. Hona hemen orain arte atxikimendua adierazi dutenen zerrenda:

·         Itsas Mendi

·         Trintxer Mendi Taldea

·         Trintxerpeko Klub Atletikoa

·         Eguzki

·         Ekologistak Martxan

·         Txerrimuño kolektiboa

·         Etxetxo memoria historikoaren taldea

·         Girizia mendi taldea

·         Oarso taldea

·         Bixi-Bixi kultur elkartea

Honako lotura honetan, besteak beste, ekimen honen aurkezpen-prentsaurrekoaren bideo bat aurkituko duzu:

https://www.facebook.com/JaizkibelBerreskuratu/?hc_ref=PAGES_TIMELINE

agerraldiia.lezo_

Eguzkik Lemoizen eskatzen du “historiarekin bat datorren erabilera”

Captura de pantalla 2017-05-18 a las 11.26.37Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailei “historiarekin bat datorren erabilera” emateko eskatzen du Eguzkik. Eta, talde ekologistaren iritziz, horretarako Basordako kala naturaren aldetik ahal den neurrian lehengoratu beharko litzateke eta bertan parke publiko bat eratu, beharbada memoria-leku gisa. Eguzkik ez du beste erabilerarik baztertzen, baina betiere lehengoratzearekin eta erabilera publikoarekin bateragarri den heinean. Nolanahi ere, lursail horiei ematen zaien erabilera edozein dela, taldeak aholkatzen du erabakia aldebakarrekoa ez baizik eta ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio izatea, memoriak horretarako ere balio beharko luke eta.

Kala lehengoratzea eta erabilera publikoa ematea ez dira inola ere helburu arbitrarioak. Alde batetik, zentrala itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan eraiki zen, egun ere balio natural handia duen paraje batean. Jabariaren lagapena proiektu jakin bat eraikitzeko egin zen. Proiektu hark ez zuen aurrera egin, beraz, lagapena bertan behera geratu zen, eta, ondorioz, kala lehengoratu egin behar da. Legeak ere hori babesten du. Beste aldetik, erabilera publikoa bidezkoena da, ez baita begi-bistatik galdu behar herritarrek berek beren poltsikotik ordaindu dituztela zentralaren instalazioak, urre-prezioan ordaindu ere. Gogora dezagun…

Lemoizko zentrala bertan behera geratu zen 1984ko moratoria edo luzamendu nuklerraren ondorioz, Valdecaballeros eta Trillo II zentralekin batera. Orduan, Estatuak hiru konpainia elektrikori, tartean Iberduerori, zentral horietan 2.300 milioi euroko inbertsioa egin izana aitortu zien, eta, inbertsio horren kalte-ordain gisa, argindarraren ordain-agirietan hainbesteko bat gehiago kobratzeko baimena eman zien. Segun eta zein den iturria, kopuruak aldatzen dira, baina lasai asko esan dezakegu urte hauetan guztietan, 2.300 milioi euro haien truke, herritarrok 6.000 eta 9.000 milioi euro bitartean ordaindu ditugula argindarraren erreziboen bitartez. Beraz, Lemoizko instalazioak geure patrikatik ordaindu ditugu, ederki ordaindu, gainera. Jaurlaritzak orain instalazio horiek guztiak bere egiten baditu, gaizki egingo luke, gure ustez, aurrekariak zein diren kontuan izan gabe jokatuko balu, eta erabilera emango balie bide arruntago baten bidez eskuratutako beste edozein ondasun balira bezala.

Captura de pantalla 2017-05-18 a las 11.23.05Eguzkiren iritzi hauek guztiak ez dira berriak. Eguzkik berak eta, oro har, Euskal Herriko Mugimendu Ekologista eta Antinuklearrak gai honi buruz historikoki izan duten jarreraren segida baino ez dira. Baina berriro plazaratzeko une egokia dela uste dugu. Izan ere, EAJk eta PPk Estatuaren 2017ko aurrekontuak aurrera ateratzeko izenpetu duten akordioa dela eta, badirudi Lemoizko zentrala “berehala euskal erakundeen esku” geratuko dela, eta horrek hainbat espektatiba piztu ditu.

Hainbeste urte pasa eta gero EAJk gai hau horrelako akordio batean sartu izanak Eusko Jaurlarritzak buruan proiektu zehatzen bat baduela aditzera ematen du. Aste honetan bertan zenbait komunikabidek Basordan akuikultura-proiektu bat eta Bimep kokatzeko aukera aipatu dute (energia elektrikoa sortzeko olatuen indarraz baliatzen den plataforma da Bimep).

Eguzki ez da orain hasiko proiektu zehatz horiek baloratzen, baina berretsi nahi du: gure ustez, Lemoizko zentralean edozer egiten dela ere, bateragarri beharko luke izan kala lehengoratzeko eta erabilera publikoa emateko helburu nagusiarekin; eta erabakia, edozein dela ere, ez dadila izan aldebakarra, ahal den adostasun sozialik zabalenaren ondorio baizik.

Zikuñaga paper-fabrikan ekoizpen gehiago, baina noizko kirats gutxiago?

Zikuñaga Sta.BarbaraEgunotan albiste izan da Iberpapelek 180 milioi euro inbertitzeko asmoa duela Zikuñagako paper-fabrikan, Hernanin. Inbertsio horrek ekoizpena %15 edo %20 handitzea omen du helburu.

Beraz, ekoizpen gehiago, baina noizko kirats gutxiago?

Izan ere, sekulakoa da paper-fabrika horrek Hernanin, Astigarragan, Martutenen, Loiolan, Egian, Amaran, Grosen, Intxaurrondon, Aieten eta, oro har, Urumeako bailara inguruan aspaldi-aspalditik zabaltzen duen kiratsa, batez ere hego-haizeak jotzen duenean.

Eta ez dago disimulatzerik, 2014an, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren enkarguz, kiratsari buruzko ikerketa bat egin zelako eta ondorioa dudagabea izan zelako: kiratsaren iturburua Zikuñaga paper-fabrika da.

Ikerketaren emaitzak enpresaren esku geratu ziren, neurriak hartuko zituelakoan. Ez du hartu, ordea, eta kiratsak Donostiaraino iristen jarraitzen du, batez ere iluntzean, terralak jotzean.

Gauzak horrela, gure kezka da ea ekoizpena handitzearekin batera kiratsa ere ez ote den areagotuko. Eta, gure ustez, Iberpapelek ekoizpena handitzeko dirua badauka, kiratsa gutxitzeko ere eduki beharko luke.

Beraz, Eguzkikook enpresari neurriak hartzeko eskatzen diogu, eta Jaurlaritzari eta Hernaniko Udalari, berriz, arazoari serio heltzeko eta Iperpapeli kargu behar bezala hartzeko, neurriak behin-betiko har ditzan. Eskaera hauxe bera egiten diegu bailarako gainerako udalei eta beharbada bereziki Donostiakoari, kiratsak Donostiako milaka eta milaka herritarri egiten baitie kalte.

Eguzki, 2017ko maiatza 

Erraustegiaren Aurkako Eguna eta beste mobilizazio batzuk

 

Gaurko prentsaurrekoa. Argazkia: Lide Ferreira / Irutxuloko Hitza

Gaurko prentsaurrekoa. Argazkia: Lide Ferreira / Irutxuloko Hitza

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio berriak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan, zehatz-mehatz, maiatzaren 27an Zubietan egingo den Erraustegiaren Aurkako Eguna eta, horren osagarri gisa, maiatzaren 25ean egingo den Barraskilo Operazioa delako auto-karabana. Bestalde, Goierri Bizirik plataformak martxa hirukoitz bat egingo du igandean, hilak 21, Mutiloako zabortegia salatzeko.

Erraustegiaren kontrako Egunean, 13:30ean egingo da ekitaldi nagusia, baina goizeko 11etan hasiko da programa, benetan mamitsua, hitzaldi, tailer, bazkari eta guzti. Egitarau zehatza kartel honetan ikus daiteke:

18447548_10154620152898575_864644042127284999_n

Barraskilo Operazioari buruzko detaileak, berriz, beste honako honetan:

auto-karabana

Azkenik, igandean Ormaiztegitik, Mutiloatik eta Gabiritik Lurpe zabortegia salatzeko abiatuko diren martxen ordutegiak, hemen:

Goierri-Bizirik

Hazi-bolak bota ditugu Larruskainen

Captura de pantalla 2017-05-15 a las 10.19.23Eguzkik hazi-bolak bota ditu Larruskainen. Ondarroak bertatik hartzen du edateko ura, eta horren kalitatea bermatzeko, Larruskain partean 16 hektareako baso bat indartu nahian badil. Argia Egunean hainbat hazi-bola prestatu ziren eta, orain, Eguzkikook Larruskainen bota ditugu. Eskerrik asko Argia aldizkarikoei. Denon artean, baso autoktono ederra lortuko dugu! Hemen bideo labur bat ikus dezakezue.

https://eguzkiondarru.wordpress.com/2017/05/08/hazi-bolak-bota-ditugu-larruskainen/

Isuri kutsakor berri bat Agurainen, oraingoan Santa Barbaran

IMG_4002Joan den astean isuri kutsakor berri bat gertatu zen Agurainen, oraingoan Santa Barbara errekan. Horren lekuko da honako argazki hau, gaztandegia pasa eta berehala ateratakoa.

Gogoratu orain dela gutxi Zadorran beste isuri bat izan dela, oso handia, gainera, Aguraingo araztegiak huts egin zuelako (http://eguzki.org/es/2017/05/10/isurketa-agurainen-zadorra-ibaian).

Bada garaia gai honi merezi duen bezala heltzeko. Erantzuleak identifikatzeko eta zigortzeko neurriak hartu egin behar dira, indarrean dagoen legea, behintzat, bete dadin.