All posts by Donostia

Zer espero dezakegu Lasarte-Orian 5. edukiontzitik?

La pancarta del balcón del Ayuntamiento dice:

La pancarta del balcón del Ayuntamiento dice: “Lasarte-Oria birziklapenaren alde”. Quizá sea verdad, pero los datos dicen otra cosa.

Urte hasieran ezarri zen Lasarte-Orian etxeko hondakinen zatiki organikoa biltzeko 5. edukiontzia. Kanpaina ondo joan omen zen -Udalak 3.000 kubo baino gehiago banatu zituen- eta berandu baino lehen izango dugu lehen emaitzen berri. Emaitza horiek behar bezala ebaluatzeko, komeni da jakitea zein izan den orain arteko egoera, eta, horretarako, oso aproposak dira 2016an Gipuzkoan egin zen hondakin-bilketari buruzko datuak. Datu horiek oinarri hartuta, osatu dugu honako taula hau:

Fuente: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/gipuzkoako-hiri-hondakinen-kudeaketari-buruzko-datuak

Iturria: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/gipuzkoako-hiri-hondakinen-kudeaketari-buruzko-datuak

Lehenengo ondorioa begi-bistakoa da: orain arte Lasarte-Oria izan da gutxien birziklatu duen herria. Logikoa da, etxeko zaborren % 45 inguru organikoa delako, eta Lasarte-Oriakoa izan delako herritar guztiei organikoa biltzeko aukera eman dien azken udala, bai Mankomunitatean, bai seguru asko Gipuzkoa osoan.

Ondorio nagusi horretatik eratorrita, beste ondorio bat: Lasarte-Oriako gaikako bilketaren ehunekoa (38,03) San Markoko Mankomunitatearen bataz bestekoaren azpitik dago (46,27). Eta, halaber, San Markoko bataz bestekoa, Debabarrena eta Txingudikoak bezala, Gipuzkoakoaren azpitik dago (50,20). Usurbil, Astigarraga, Hernani, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako emaitza bikainek nekez itxuratu ditzakete oso gutxi birziklaten duen Donostiaren emaitza txarrak. Hiriburua handia da, bai, eta gainera bere emaitzak kaskartu ditzakeen turismo/ostalaritzako industria handia du. Baina batez ere gutxi birziklatzen du gaikako bilketa egiteko sistema eraginkorrik ez duelako.

Bestalde, taulako eskuineko zutabeari erreparatzen badiogu, Lasarte-Oriak 2016an 243,07 kg errefus sortu zituen biztanleko. Beraz, Donostiatik (284,18) eta Urnietatik (248,72) oso gertu dago, eta, hain justu, horiekin batera partekatzen du errefus gehien sortzen dutenen podioa.

Lasarte-Orian 5. edukiontzia ezarri ondoren, zer esapero dezakegu? Logikari jarraituz, gure herria Mankomunitatea azken putz izateari uztea espero dezakegu. Gipuzkoako bataz bestekoa (% 50,20) lortuko ote? Zaila, baina, horrela balitz, gaitz erdi. Nolanahi ere, nekez espero dezakegu leku guztietan gutxienekotzat jotzen ari den % 60 lortzea.

Erraustegiaren gertuko mehatxuak ez ote ditu herritarrak bultzatuko beste herrietan baino gehiago birziklatzera eta, ondorioz, emaitza hobeak lortzera? Kontzientziazioa eta motibazioa garrantzitsuak dira beti, baina gaikako bilketan erabakigarria da sistema eraginkorra izatea. Horra hor Debagoieneko, Tolosaldeko eta Sasietako emaitzak, % 79,64, 63,37 eta 60,01, hurrenez hurren. Bertakoek ez dute zertan kontzientzia-maila handiagoa edo txikiagoa izan San Markoko, Debabarreneko eta Txingudiko herritarrek baino. Beraz, galdera ezin da saihestu:  eta Lasarte-Orian dagoen sistema eraginkorretakoa al da? Ez, Donostian dagoen berbera da, hain justu, eraginkortasun gutxiena duena, alde ederrarekin, gainera.

Beraz, labur-labur: 5. edukiontzia ezarri ondoren, gaikako bilketaren ehunekoa hobetzea espero dezakegu, jakina, baina Lasarte-Oriak tropeleko atzealdean jarraituko du. Horren kontziente izateak ez du esan nahi ahal den ongien egiten saiatu behar ez dugunik, besteak beste, birziklatzen dugun gramo bakoitzarekin agerian uzten ari garelako inposatu nahi diguten erraustegia ez dela beharrezkoa.

Eguzki, 2017ko apirila

Mila lagun inguruk metroaren pasantea gelditzeko aldarrikatu dute Donostian

ArgazkiaDonostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, mila lagun inguruk metroaren pasantearen proiektua gelditzeko aldarrikatu dute gaur eguerdian egindako manifestazioan. Eguraldi txarrari aurre eginez, metroaren pasantea bultzatzen duten erakundeei egitasmo hori gelditzeko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten prozesu partehartzaile bat eskatu dute.

Satorralaiak oso positiboki baloratzen ditu azken asteetan egindako informazio ekimenak eta gaurko manifestazioa.

Satorralaiak antolatuta, “Metroaren pasanteari ez!” lemapeko manifestazioa egingo da larunbatean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, larunbatean, apirilak 1, manifestazio bat egingo da Donostian, “Metroaren pasanteari ez!” lelopean. 12:00etan abiatuko da, Easo Plazatik. Martxoan informazio- eta salaketa-ekintza asko egin ondoren, Satorralaiak herritarrei manifestazioan parte hartzeko dei egin die. Mugimendu honek erakundeei eskatzen die pasantearen proiektua gelditzeko eta prozesu partehartzaile bat irekitzeko, Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten. Eguzkik bere egiten du deialdia.

satorralaia-mani

Aralarren aldeko sinadura-bilketa

VJFEutBIHhSZfwi-800x450-noPadAralarren aldeko eta Mankomunitateak eta Foru Aldundiak egin nahi duten pista-sarearen kontrako sinadura-bilketa sustatzen ari da Aralar Bizirik!, change.org-ren bidez. Proiektu hori gauzatuko balitz, inpaktua sekulakoa izango litzateke. Horren aurrerapen xumea baino ez da orain dela gutxi Goroskintxuraino egin duten pista. Eguzki guztiz bat dator Aralar Bizirik! plataformaren ekimen honekin, eta espresuki eskatzen dizu sinatzeko. Hemen bertan duzu aukera:

https://www.change.org/p/aralar-natur-parkearen-alde-a-favor-del-parque-natural-de-aralar?recruiter=657295913&utm_source=share_petition&utm_medium=copylink

Ibilaldi ezin argigarriagoa Jaizubian barrena

Captura de pantalla 2017-03-27 a las 08.59.25Igandean, hogeta hamar lagun inguruk hartu genuen parte Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek Jaizubian barrena antolatutako ibilaldi gidatu errebindikatiboan. Eguraldi ezinhobea lagun, bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen Gipuzkoako lezkadirik handiena eta Plaiaundiko parkea, baita Natura 2000 sareko espazio hauen inguruan dauden hainbat arazo ere, hala nola, Zubimuxu errekako kutsadura, Irun-Hondarribia bidegorri-proiektua eta, oroz gain, kirol instalazioak. Izan ere, primerako aukera izan genuen ulertzeko zergatik kirol instalazioek ezin duten jarraitu Hegaztiak Babesteko Gune Berezi baten bihotzean.

Hemen paratzen ditugu ibilaldian zehar ateratako argazki batzuk. Bestalde, honako esteka honetan parte-hartzaileetako batek eginiko kronikatxo bat aurkituko duzu, eta kronikatxoarekin batera askoz irudi gehiago:

https://es.wikiloc.com/wikiloc/imgServer.do?id=10651272

GetAttachmentThumbnail-5 GetAttachmentThumbnail-4 GetAttachmentThumbnail-3 GetAttachmentThumbnail-2 Captura de pantalla 2017-03-27 a las 09.00.08

10647425

Erraustegiaren kontrako manifestazioaren irudiak

IMG_20170325_182159626Larunbatean “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean egin zen manifestazioak arrakasta osoa lortu zuen. Are gehiago eguraldiak ez zuela batere lagundu kontuan izanda. Esan ohi denaren kontra, ez da beti egia irudi bat hamaika hitz baino adierazgarriagoa denik, baina, kasu honetan, irudiak berez mintzo dira. Hona hemen bizpahiru argazki eta pare bat bideo.

https://youtu.be/uVCBpBOgZ4k

https://mobile.twitter.com/iaizpurua/status/845676893642903553/video/1

IMG-20170326-WA0025 IMG-20170326-WA0016 IMG-20170325-WA0019

Asensiok berriz ere ziri potoloa sartu nahi digu, oraingoan saneamenduaren alorrean

Dama Berdeko zubia, Tolosan, Oria gainean. Ezkerreko zubi-begia ez da, berez, zubi-begi bat, Zelai ibaiak Oriarekin bat egiten duen lekua baizik.

Dama Berdeko zubia, Tolosan, Oria gainean. Ezkerreko zubi-begia ez da, berez, zubi-begi bat, Zelai ibaiak Oriarekin bat egiten duen lekua baizik.

Uraren Munduko Eguna dela eta, Ingurumen diputatu José Ignacio Asensiok zera esan du: “Europako saneamenduko sistema onenetako bat dauka Gipuzkoak”. Badakigu politikoek, oro har, errealitatea beraien interesen arabera moldatzeko berebiziko gaitasuna dutela, baina zer premia, zer “nezesidade” zuen Asensiok horrelako ziri potoloa sartzen ibiltzeko? Ikus dezagun…

Azken hamarkadetan saneamendu-kontutan aurrera egin dela begi-bistakoa da (egia esan, besterik ez genuen behar), baina hori bezain begi-bistakoa da oraindik asko direla ibaietara araztu gabe isurtzen diren ur zikinak, nahiz eta Europar Zuzentarauak arazo horiek aspaldi konponduta egon behar zutela agindu. Horra hor, adibidez, Mutrikuko Mijoa erreka, zuzen-zuzenean Saturrarango hondartzan isurtzen duena; Pasai Donibaneko saneamendua, badia biziberritzeko planetan beti “ahaztua”; edo Zelai ibaian dauden eta Asensio tolosarrak bertatik bertara ezagutuko dituen gabeziak, Zelaik Oriarekin bat Tolosan bertan egiten baitu .

Isuri hauek eta beste batzuk (*) Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoarekin saneamendu-alorrean duen zorraren ondorio dira. Zorra, bai, Jaurlaritzak ez duelako bete orain dela hamar urte hartutako konpromisoa. Gainera, ez du ematen kitatzen hasteko inolako asmorik duenik, eta horren lekuko da Urkulluren gobernu berriaren aurrekontu-zirriborroa.

 

Gauzak horrela, Asensiok zera esatea zuen: “Azken urteotan saneamendu-kontutan asko aurreratu dugu eta aurreratzen jarraitzeko asmo sendoa dugu”, edo horrelako zerbait. Izan ere, nekez espero dezakegu diputatuak Jaurlaritzari zorra erreklamatzea, are gutxiago Ingurumen kontseilari berria haren alderdikide Iñaki Arriola dela kontuan izanik. Baina, arestian esan bezala, zer “nezesidade” zuen Gipuzkoak Europako ur saneamenduko sistema onenetako bat daukala esaten ibiltzeko? Arrazoi bakarra bururatzen zaigu: ziri potoloak sartzen ibiltzea adiktiboa da, eta Asensiok jarduera horri gehiegizko gustua hartu dio. Erraustegia ofizialki “ingurumen gune” bataiatu zuenean, marka oso goian jarri zuen, eta, jakina, hortik aurrera, dena maldan behera.

 

EGUZKI, 2017ko martxoa

 

(*) Gipuzkoan Jaurlaritzak gauzatzeko dituen saneamendu-proiektuei buruzko informazio zehatzagoa:

http://eguzki.org/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/

Ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa Jaizubiatik barrena

Captura de pantalla 2017-03-20 a las 12.37.50Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antoltatuta, datorren igandean, martxoak 26, ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa egingo da Jaizubiako harizti eta paduratik barrena, Plaiaundiko parkeraino.

Abiapuntua RENFEko Irungo Bentak tren-geltokia izango da, 09:15ean. (Bada Donostiatik 08:45ean atera eta geltokiz geltoki doan tren-zerbitzu bat.)

Ibilaldia, bataz beste 8 kilometrokoa eta aldaparik gabekoa, golf-zelaiko hariztian hasiko da. Hortik iritsiko da Jaizubiako padurara. Padura hori Txingudiko eremu babesturen barruan dago, hau da, Natura 2000 Sarearen barruan. Plaiaundiko parkean bukatuko da, 12.30ak aldera.

Ibilaldian, parajea ondo ezagutzen duten pertsonek bertako balioak agerian utziko dituzte. Halaber, eremu babestua arriskuan jartzen duten hainbat arazoren berri emango dute. Arazo horietako asko erakunde publikoen utzikeriaren ondorio dira. Horra hor Zubimuxu errekako egoera tamalgarria, Irun-Hondarribia bidegorri-proiektua edota Plaiaundiko kirol instalazioak. Instalazio horiek hor jarraitzen dute, nahiz eta okupatzen duten espazioa lehengoratu behar den, hau da, naturgune bihurtu behar den, 2019rako. Europako Batzordeak isun garrantzitsuak jarriko ditu, bestela.

 

Era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatu, larunbatean erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat

Errausketak alternatiba mani aurkezpena 1Datorren larunbatean Donostian erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat datozen era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatuen ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dugu gaur eguerdian Anoetan. Izan ere, handik, Anoetatik, abiatuko da manifestazioa, 17:00etan, “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean.

Hemen elkartu gara gaur, datorren larunbatean, martxoaren 25ean, Errausketarik Ez lemapean egingo dugun manifestazioari  atxikimendua agertzeko.

Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako Errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon.

Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.

Errausketak alternatiba mani 2

Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero,  ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.

Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria  batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua.

Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan,  eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.

Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak.

Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?

Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke  azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako.

Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu:  gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari.

Errausketarik Ez!

 

Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara  ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko.

Honako zerrenda honetan ageri dira orain arte manifestazioarekin bat etorri diren taldeak. Zerrenda irekia da, beraz, behin-behinekoa. Seguruena une honetan bertan badira atxikimendua adierazi duten talde berriak.

  1. AHTrik ez
  2. Aizan feminista taldea
  3. Aiztondo klasika
  4. Aiztondo plataforma
  5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
  6. Alternatiba
  7. Altza XXI
  8. Amasako Martina Kultur elkartea
  9. Andoiango Gaztetxea
  10. Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
  11. Anoetako Gazte Asanblada
  12. Anoetako neska gazte feministak
  13. Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
  14. Asteasuko EBIA elkartea
  15. Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
  16. Asteasuko Pello Errota Eskolako Kukute Guraso Elkartea
  17. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
  18. Belartza 2 Gelditu! plataforma
  19. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
  20. Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
  21. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
  22. Biolur Gipuzkoa
  23. CCOO sindikatua
  24. CGT sindikatua
  25. CNT sindikatua
  26. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
  27. Donostia Bizirik
  28. Donostiako Hondakinen Bilgunea
  29. Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
  30. Eguzki
  31. EH Bildu
  32. EHNE
  33. Ekologistak Martxan
  34. ELA sindikatua
  35. EQUO
  36. Ernai
  37. Errausketaren Aurkako Koordinadora
  38. ESK sindikatua
  39. Ezker Anitza – IU
  40. Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
  41. Gasteizko Zero Zabor
  42. Gipuzkoa Zutik
  43. Greenpeace
  44. Haritzalde Naturzaleen elkartea
  45. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
  46. Hernaniko EH Bildu
  47. Hernaniko Kooperazio Taldea
  48. Hernanin Zero Zabor
  49. Herria Kultur Elkartea
  50. Ikasle Abertzaleak
  51. Ipar Haizea
  52. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
  53. Karabeleko Baratza ekologikoak
  54. Komite Internazionalistak
  55. LAB sindikatua
  56. Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
  57. Lasarte-Orian Aire Garbia
  58. Lurreko Eko denda
  59. Nekane Libre
  60. OEIT /GEIS
  61. Onddo Gaztetxea
  62. Podemos Donostia
  63. Podemos Euskadi
  64. Sortu
  65. Steilas sindikatua
  66. Stop Kaleratzeak Hernani
  67. Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma
  68. Usurbilgo Aralar
  69. Usurbilgo EH Bildu
  70. Usurbilgo Ernai
  71. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
  72. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

Martxoak 25, manifestazio handia: “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako”

Errausketaren aurkako mugimendua 25M kartelaErraustegiaren kontrako Mugimenduak manifestazio handia egingo du martxoaren 25ean. “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean, manifestariek arratsaldeko 5etan abiatuko dira Anoetatik eta Donostiako kale nagusietan barrena ibiliko dira. Datorren larunbatean, hilak 18, Anoetan bertan prentsaurreko jendetsua egingo da, manifestaziorako deia zabaltzeko. Nahi duten elkarte eta pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.

Alternatibaren lerro nagusiak ikusi nahi baduzu:

http://erraustuez.org/2017/03/10/errausketarik-gabeko-alternatiba-eskueran-daukagu/