All posts by Donostia

Ondarroa, marrazoen hilerri

marrazoa1Gaur, hilak 24, Munduko Itsas Eguna ospatzen omen dugu. Astelehenean, berriz, Schwarzeneggerrek berak Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Cousteauren semearekin batera egin duen filma, herritarrak itsasoaren inguruan sentsibilizatzea helburu duena. Baina Ondarroan ateratako marrazo hauen argazki txundigarri bezain etsigarriak ikusi eta gero, ezer ospatzeko gogoa galtzen da eta sentsibilizazio-kanpainen mugak, Schwarzenegger bezain kanpaina gihartsuak badira ere, agerian geratzen dira. Argazkiok astelehenean atera zituzten, eta egunotan dezente zabaldu dira sare sozialetan.

Gaur, berriz, DVk argitaratutako albiste baten bidez jakin izan dugunez, marrazo-espezie hori harrapatzea debekatuta dago; animaliok hegalak falta zituzten (ezaguna denez, hegalek prezioa egiten dute; gainerakoa, aldiz, ez); eta portukoek, bilatzen aritu diren arren, ez omen dute marrazoen “jabe” edo “erantzulerik” aurkitu.

Albistea honako esteka honetan aurkituko duzu:

http://www.diariovasco.com/bajo-deba/desembarcan-marrajo-puerto-20170928002935-ntvo.html

Jon Hidaldok argazkion kontura gaur bertan argitaratu duen testua ere irakurtzera gonbidatzen zaitugu:

https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1434456143335305&id=100003128000862

marrazoa2

Zapelatz bat izan da ehiza-aldi hasi berrian tiroz botatako lehen hegazti babestua

 

Honen antzeko bat bota zuten Uribarri Nagusian. Argazkia: José Herrero

Honen antzeko bat bota zuten Uribarri Nagusian. Argazkia: José Herrero

Zapelatz bat (Buteo buteo) izan da ehiza-aldi berrian tiroz bota duten lehen hegazti babestua edo, hobeto esan, Eguzkikook ezagutu dugun lehena.

Uribarri Nagusian aurkitu (1) eta Martiodako zentrora eraman zuten, baina han ezin izan zuten sendatu. Hori abuztuaren 23an gertatu zen, hau da, debekualdi erdia abuztuaren 15ean ireki eta astebetera.

Zapelatz hau izan da lehena, baina zoritxarrez ez da azkena izango. Izan ere, urtero-urtero hamaika dira ehiza-aldian tiroz botatako hegazti babestuak. Eusko Jaurlaritzak 2016an 36 erregistratu zituen (belatz handiak eta txikiak, gabirai bat, mokozabal bat… baita putre bat ere). 36 asko dira, ezbairik gabe, baina icebergaren tontorra baino ez, logikoa baita pentsatzea kasu gehien-gehienak ez direla argira ateratzen.

Eguzkik ezagutzen dituen kasuak salatzen jarraitzeko asmo sendoa du (aurreko ehiza-aldian, Gipuzkoan soilik, 7 kasu jarri genituen Fiskaltzaren eskuetan). Badakigu oso zaila dela tiro egin duena identifikatzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere), baina salaketen bidez bistaratu nahi dugu hor delituak egiten ari direla, hegazti babestu bat tiroz botatzea delitu izan baitaiteke. Salaketen bidez, diputazioei ere kargu hartu nahi diegu. Izan ere, guk ez dugu duda egiten beraien ehiza-politika arazoaren parte dela. Eta, politika aldatzen ez duten bitartean, ez dezatela beste aldera begiratu, behintzat. Honi dagokionez, gogoratu Arabako Foru Aldundiaren kontrako oso susmo larriak daudela (http://eguzki.org/es/2017/05/16/eguzki-reclama-una-investigacion-sobre-la-falta-de-sanciones-respecto-a-las-denuncias-de-los-guardas-forestales-en-alava/). 

Eguzki, 2017ko irailean 

(1)    Partikular batek aurkitu zuen eta, antza denez, zapelatzak Aranzadiren eraztun bat zeraman.

Lasarte-Orian zoorik ez

A zer paradoxa: hontz handi honek ez du zorte handirik, baina zortearen hontza omen da.

A zer paradoxa: hontz handi honek ez du zorte handirik, baina zortearen hontza omen da.

Donejakue Bideko II. Azoka dela eta, hegazti harraparien erakusketa bat izan da asteburuan Lasarte-Oriako kale Nagusian. Erakusketa hori aurtengo programaren berrikuntza nagusi bezala aurkeztu zen, baina, praktikan, dozena bat hegaztiz osatutako zoo txiki batekin egin dugu topo. Txanpon batzuen truke, haurrek hontz handi bati edo mozolo bati “maite-maite” egin ahal izan diete gurasoek argazkiak ateratzen zituzten bitartean.

            Animaliak Babesteko eta Edukitzeko Udal Araudiak honako hau dio:

13 artikulua.- Debekuak

1.- Erabat debekatuta dago:

            a) Animaliei tratu txarra ematea, edo arrazoirik gabe sufrimendua, mina edo larritasuna eragin liezaieketen edozein jarduerapean jartzea. 

            Egukikoon iritziz, garbi dago asteburuan bisitan etorri zaigun zooak Araudia nabarmen urratu duela. Izan ere, hegazti hauek (baita gautarrak direnak ere) egun santu guztian jendearen aurrean izatea, hanka burdinazko eraztun bati lotuta, tratu txarra da, eta ez du zuritzeko beste kalifikaziorik merezi. Larunbatean, adibidez, hegaztiok 11:00etan ikusgai zeuden eta 21:30ean hortxe jarraitzen zuten. Bestalde, ez dakigu zehatz-mehatz nola eta non lo egin duten, baina igandean, 10:30ean, bidai-kaiola txiki batzuetatik ateratzen ari ziren berriro ere ikusgai jartzeko.

zooa1

            Dena dela, Arauditik harago, seguru gaude Udalak garbi duela horrelako zooak ez direla inola ere bultzatu behar. Are gehiago, apustu egingo genuke Udalak hegaztien hegaldi librean oinarritutako ikuskizun bat kontratatu zuenean, besterik zuela buruan, ez kale Nagusian ikusi ahal izan dugun zooa.

            “Baina oso harrera ona izan du…”. Nola ez du, ba, izango! Hegazti harrapariak dira! Animalia harrigarriak! Guraso batek nola egingo dio uko semea edo alaba horrelako batekin erretratatzeko aukerari? Hori bai, ahapeka, guraso guztiak, edo gehienak, behintzat, “a ze pena!” esaten ari ziren, ulertzen zutelako hura ez zela animalia hauentzako lekua, animalia hauek ez direla feriako jostailu.

            Orain ez gara espantuka hasiko. Gertatu da, eta kito. Baina, gutun honen bidez, Udalari eskatu nahi diogu hemendik aurrera Lasarte-Orian horrelako zoorik ez onartzeko.         

Eguzki, 2017ko irailean

Sinatu RENFEko geltokiak seguruagoak izan daitezen

 

Aretako geltokia. Argazkia: Jose Mari Martinez, Deia

Aretako geltokia. Argazkia: Jose Mari Martinez, Deia

Irune Faustmann, 19 urtekoa, iaz hil zen, irailaren 5ean, Laudion, zehatz-mehatz, Aretako geltokian, tren batek harrapatuta. Urtebete geroago, aitak, Gonzalok, sinadura-bilketa abiatu du. Espainiako Gobernuak RENFEko geltokietan, nasen artean, oraindik geratzen diren 433 pasabide arriskutsuak ezabatzea du helburu. Eta ezabatzen ez diren bitartean, segurtasuna areagotzeko behin-behineko neurriak har ditzala, behintzat (semaforoak, barrerak, zaindariak…). Sinatzera animatzen zaitugu. Izan ere, Eguzkik hamaika aldiz salatu du RENFEko geltokietan segurtasun-, irisgarritasun- eta zerbitzu-gabezia nabarmenak daudela, eta salaketa horiek erraz ezkontzen dira Gonzalo Faustmannen ekimenarekin. Sinatu nahi baduzu, hemen bertan egin dezakezu. 

https://www.change.org/p/no-más-arrollamientos-como-el-de-nuestra-hija-irune-cambien-ya-la-legislación-ferroviaria?utm_content=petition&utm_medium=email&utm_source=campaigns_digest&utm_campaign=134073&sfmc_tk=h8VAJTTSpSV0XM74u%2fgrnEANzKgfAaHTBI

Sustraik Nafarroan Tren Publiko eta Soziala eratzeko proposamena aurkeztu du

portada-eus[1]AHT dela eta, Nafarroan Aldaketaren Gobernua sustengatzen duten alderdien artean kalapita galanta sortu da azkenaldion. Geroa Bai, Estatuarekin finantziazio-komenio bat sinatzearen alde agertu da; EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak, berriz, kontra. Gauzak horrela, Sustraik Tren Publiko eta Soziala eratzeko proposamena aurkeztu berri du. Hona sustrai2hemen informazio guztia.

http://www.sustraierakuntza.org/

2.500 lagun Baionan urre-meategien kontra eta Bizik hondeamakina bat eraman du Sudmineko presidentearen etxera

 

Baionako manifestazioa. Argazkia: Naiz

Baionako manifestazioa. Argazkia: Naiz

Stop Mines EHk deituta, 2.500 lagun inguru manifestatu ziren joan den larunbatean Baionan Sudmine enpresak Errobiko arroan urre bila egin nahi dituen zundaketen kontra. Proiektu horrek Lapurdiko 11 udalerri ukitzen ditu eta, aurrera eginez gero, oso kaltegarria izango litzateke ingurumenerako zein bertako ekonomiarako.

Manifestazio garrantzitsua izan zen kantitatez eta kalitatez. Izan ere, espero bezala, bertan Lapurdiko arku soziopolitko osoa egon zen ordezkatuta, baita Macron presidentea sustengatzen duen indarra ere.

Horrek badu garrantzitirk. Izan ere, Parisko Gobernuak erabaki behar du datozen hilabeteetan Sudmineren proiektua baimendu ala ez.

Manifestazioa berotze aldera, Bizi mugimenduko hamazazpi kidek hondeamakina bat eraman zuten Sudmineko presidente Christian Vallierren etxe aurrera, Loiret departamenduko Seichebrieres herrira, Euskal Herritik 700 kilometrora.

bizi2 bizi1

Ekintza honi buruzko argibide gehiago:

https://bizimugi.eu/eu/bizik-pala-mekaniko-bat-instalatzen-du-sudminen-lehendakariaren-etxean

Urre-meategien kontrako manifestazio garrantzitsua, larunbatean Baionan

urrrea2Errobiko bailaran urrea ustiatzeko proiektuaren kontrako manifestazio handia egingo da larunbatean, hilak 16, 16:00etan, Lauga kiroldegitik abiatuta.

Mobilizazioa une kritikoan egingo da. Izan ere, Gobernu frantsesak udazkenean erabakiko du Sudmine enpresari Lapurdiko eremu zabal batean urre bila zundaketak egiteko baimena emango ote dion. Eremu horretan (126 kilometro koadro, guztira) Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Zuraide eta Uztaritze udalerrietako lur-sailak daude.

Lapurdiko ekologistak, baserritarrak, hautetsiak eta, oro har, herritarrak kontra azaldu dira, bai baitakite, proiektuak aurrera eginez gero, ingurumenean eta bertako ekonomian izugarri kalte handiak ekar ditzakeela. Kontuan izan bizpahiru gramo urre lortzeko batez beste tonelada bat lur mugitu beharra dagoela.

Manifestazioak Lapurdiko arku sozial eta politiko ia osoaren atxikimenduak lortu ditu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Stop Mines EH webgunera:

http://www.stop-mines-eh.org/index.php

Joan zen otsailean ere mila bat lagun manifestatu ziren Ezpeletan urre-meategien kontra.

Joan zen otsailean ere mila bat lagun manifestatu ziren Ezpeletan urre-meategien kontra.

Erraustegiaren aurkako Mugimenduak ez du huts egin urtero Kontxako estropadekin duen hitzorduan

Erruastegiaren aurkako Mugimenduak gaur ere ez du huts egin, Kontxako estropaden bigarren igandean. Eguraldia lagun ez izan arren, osasunaren aldeko eta Zubietako erraustegiaren kontrako mezu argia bidali dute hondartzatik beretik.

Noauak, ohi bezala, ekimenari buruzko informazio bikaina eskaini du:

http://www.noaua.eus/2017/09/10/errausketaren-aurka-eta-osasunaren-zein-alternatiben-aldeko-giza-katera-lotu-dira-gipuzkoarrak-kontxan/